20060913 etxea bete historia

2
Etxea bete historia Muzkin (Gesalatz), Andresenekoa etxekoek urteetan etxean gordetako hamaika tresna jarri dute ikusgai Ibarraren Eguna baliatuta Iñigo Astiz Karlos Martirena ez da berez Muzkikoa (Gesalatz, Nafarroa), ezta Andresenekoa etxekoa ere; bai, ordea, haren emaztea. Halere, harro mintzo da Andresenekoa etxean antolatu den erakusketa etnografikoaz, dioenez jada «etxekoa delako». «Iaz jada kapritxoz erakusketa iraunkorra prestatu genuen, eta aurten Ibarraren Egunerako prestatutako erakusketarako ikaragarrizko ilara izan zen gurera sartzeko! Batzuk hiru egunez ere etorri ziren». Abuztuaren 26an izan zen Gesalatzeko Eguna Muzkin, eta egun hori hautatu zuten Andresenekoa etxeko ateak parez pare irekitzeko, herrian jende franko bildu zela baliatuz. Irailaren 9ra arte izan da Andresenekoako erakusketara joateko aukera, nahiz eta ateak irekitzeko ordutegi finkorik ez izan. «Itxita edo irekita, jendeak erakusketa ikusi nahi zuen, eta erakutsi egin dugu guk», dio Karlosek. Andresenekoa aipatzen duten lehen dokumentuak 1400. urte ingurukoak dira, baina Karlosek dioenez «etxea lehenagokoa da». Urte horietan guztietan etxean bildutako hamaika gauza biltzen ditu erakusketak. Hirurehun objektu baino gehiago egon dira ikusgai, denak ere etxean bertan zeudenak. «Bai lanerako garai batean erabilitako tresnak, bai 1700. urte inguruan euskaraz idatzitako sermoiak ere, eta beste hamaika traste; alkoholarekin dabiltzan kafe makinak...». Bost gela ditu museoak. Lehen sailean, etxeko tresnak daude batez ere. Bigarrenean, arropa, zapi eta etxeko tresnak; hirugarrenean eta laugarrenean, ukuiluan eta garajean hurrenez hurren, lanerako tresnak; eta azkenekoan, upeltegian, ardogintzarekin loturiko hainbat objektu. Irailaren 9az geroztik, erakusketa iraunkorra bakarrik izango da ikusgai, ordea, eta bost sail horietatik hiru besterik ez dira geldituko. Sail bakoitzak bere ikuslea izan du, gainera, Karlosek azaldu duenez. «Bitxia zen erakusketaren aurrean gizonek eta emakumeek nola erantzun zuten ikustea. Gizonek lanerako tresneria ikustera egiten zuten berehala, eta emakumeek, aldiz, sail hori di- da pasa eta arropa, zapi eta etxeko tresnenera jotzen zuten». GORDE BEHARRAREN BEHARREZ. Jesus Mari Garatea eta Alicia Moreno senar- emazteak dira etxeko nagusiak, etxeko aitona-amonak. Karlosek dioenez, haien lanari esker antolatu da erakusketa; etxean zeuden objektu guztiak gordetzen jakin dutelako, eta baita erakusketa antolatzeko Jesusen jakintza beharrezkoa izan delako ere. «Gutxi gorabehera denok dakigu zer den laia, belaunaldirik gazteenek izan ezik, agian», dio Karlosek, «baina erakusketan bada jendeak zertarako balio duten ez dakien hamaika tresna. Gure etxean ere, Jesusek bakarrik zekien askotan tresnak zer ziren, eta haren belaunaldia desagertzean ez dugu jakingo ezta zer izen zuten ere». Hori kontuan izanda, erakusketako bisitaria laguntzeko gida antzeko bat prestatu zuten denen artean. «Tresnei zenbaki eta izena jarri genien, eta gero jendeari liburuxka bat eman genion, zenbaki eta tresna bakoitzari buruz geneukan informazio guztiarekin. Oraindik, halere, lan handia dago egiteko, tresna asko baitago oraindik izendatu eta zerrendatu gabe». Erakusketan gauza asko zerrendatu gabe, baina askoz ere gehiago izan dira, Karlosek aitortu digunez, erakusketan sartu gabe, bazterrean, utzi behar izan dituztenak. «Guk geuk ere ez dakigu-eta etxean zer dagoen!». Irri egin du Karlosek Andresenekoan betidanik egon den dena gordetzeko beharraz. Aliciak ere irribarre egin du, herrikoek esandakoarekin gogoratuta. «Beste etxeek trapuketariei gauza mordoa ematen zieten, baina guk ez genien sekula ezer ematen. Horregatik, herrikoak ez dira harritzen hainbeste gauza ditugula ikusita. 'Nola ez dituzue, bada, izango», esaten didate, 'ez diozue sekula ezer eman-eta trapuketariei!'». Eman ez, eta bota ere ez. Hala aurkitu zuten, aurkitu ere, aletegiko teilatutik zintzilik euskaraz idatzitako garai bateko paper mordoa. «8 kilo euskarazko testu aurkitu genituen aletegian. Teilatutik lizta batetik zintzilik zegoen lihozko zaku baten barruan zeuden, saguek jan ez zitzaten. Dirudienez, etxekoei ez zitzaizkien oso garrantzitsuak irudituko; bestela, beste paperekin batera etxean gordeko zituzten, idazmahaietan». Paper asko izan eta historialari franko aritu da Andresenekoan zerbaiten bila. «Baita lehen euskarazko katixima dela uste denaren bila ere, aletegian aurkitutako euskarazko testu mordo horren arrastoari jarraiki», azaldu du Aliciak. «Hasieran, etxe honetan zegoela uste zuten, baina gero, badirudi beste etxe batean bilatu zutela; oraindik, halere, ez dago argi non dagoen». 1600. urte ingurukoa omen da katixima, Karlosen arabera.

Upload: muzki-udaleku-etxea

Post on 07-Apr-2016

230 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Muzkin ospatutako Bailarako Egunaren harira, Andresenekoa etxearen berri ematen duen artikulua. Artículo que nos habla de la casa Andresenekoa a raíz de la Día del Valle celebrado en Muzqui.

TRANSCRIPT

Page 1: 20060913 etxea bete historia

Etxea bete historia Muzkin (Gesalatz), Andresenekoa etxekoek urteetan etxean

gordetako hamaika tresna jarri dute ikusgai Ibarraren Eguna

baliatuta

Iñigo Astiz

Karlos Martirena ez da berez Muzkikoa (Gesalatz, Nafarroa), ezta Andresenekoa etxekoa ere; bai, ordea, haren emaztea. Halere, harro mintzo da Andresenekoa etxean antolatu den erakusketa etnografikoaz, dioenez jada «etxekoa delako». «Iaz jada kapritxoz erakusketa iraunkorra prestatu genuen, eta aurten Ibarraren Egunerako prestatutako erakusketarako ikaragarrizko ilara izan zen gurera sartzeko! Batzuk hiru egunez ere etorri ziren». Abuztuaren 26an izan zen Gesalatzeko Eguna Muzkin, eta egun hori hautatu zuten Andresenekoa etxeko ateak parez pare irekitzeko, herrian jende franko bildu zela baliatuz. Irailaren 9ra arte izan da Andresenekoako erakusketara joateko aukera, nahiz eta ateak irekitzeko ordutegi finkorik ez izan. «Itxita edo irekita, jendeak erakusketa ikusi nahi zuen, eta erakutsi egin dugu guk», dio Karlosek. Andresenekoa aipatzen duten lehen dokumentuak 1400. urte ingurukoak dira, baina Karlosek dioenez «etxea lehenagokoa da». Urte horietan guztietan etxean bildutako hamaika gauza biltzen ditu erakusketak. Hirurehun objektu baino gehiago egon dira ikusgai, denak ere etxean bertan zeudenak. «Bai lanerako garai batean erabilitako tresnak, bai 1700. urte inguruan euskaraz idatzitako sermoiak ere, eta beste hamaika traste; alkoholarekin dabiltzan kafe makinak...». Bost gela ditu museoak. Lehen sailean, etxeko tresnak daude batez ere. Bigarrenean, arropa, zapi eta etxeko tresnak; hirugarrenean eta laugarrenean, ukuiluan eta garajean hurrenez hurren, lanerako tresnak; eta azkenekoan, upeltegian, ardogintzarekin loturiko hainbat objektu. Irailaren 9az geroztik, erakusketa iraunkorra bakarrik izango da ikusgai, ordea, eta bost sail horietatik hiru besterik ez dira geldituko. Sail bakoitzak bere ikuslea izan du, gainera, Karlosek azaldu duenez. «Bitxia zen erakusketaren aurrean gizonek eta emakumeek nola erantzun zuten ikustea. Gizonek lanerako tresneria ikustera egiten zuten berehala, eta emakumeek, aldiz, sail hori di-da pasa eta arropa, zapi eta etxeko tresnenera jotzen zuten». GORDE BEHARRAREN BEHARREZ. Jesus Mari Garatea eta Alicia Moreno senar-emazteak dira etxeko nagusiak, etxeko aitona-amonak. Karlosek dioenez, haien lanari esker antolatu da erakusketa; etxean zeuden objektu guztiak gordetzen jakin dutelako, eta baita erakusketa antolatzeko Jesusen jakintza beharrezkoa izan delako ere. «Gutxi gorabehera denok dakigu zer den laia, belaunaldirik gazteenek izan ezik, agian», dio Karlosek, «baina erakusketan bada jendeak zertarako balio duten ez dakien hamaika tresna. Gure etxean ere, Jesusek bakarrik zekien askotan tresnak zer ziren, eta haren belaunaldia desagertzean ez dugu jakingo ezta zer izen zuten ere». Hori kontuan izanda, erakusketako bisitaria laguntzeko gida antzeko bat prestatu zuten denen artean. «Tresnei zenbaki eta izena jarri genien, eta gero jendeari liburuxka bat eman genion, zenbaki eta tresna bakoitzari buruz geneukan informazio guztiarekin. Oraindik, halere, lan handia dago egiteko, tresna asko baitago oraindik izendatu eta zerrendatu gabe». Erakusketan gauza asko zerrendatu gabe, baina askoz ere gehiago izan dira, Karlosek aitortu digunez, erakusketan sartu gabe, bazterrean, utzi behar izan dituztenak. «Guk geuk ere ez dakigu-eta etxean zer dagoen!». Irri egin du Karlosek Andresenekoan betidanik egon den dena gordetzeko beharraz. Aliciak ere irribarre egin du, herrikoek esandakoarekin gogoratuta. «Beste etxeek trapuketariei gauza mordoa ematen zieten, baina guk ez genien sekula ezer ematen. Horregatik, herrikoak ez dira harritzen hainbeste gauza ditugula ikusita. 'Nola ez dituzue, bada, izango», esaten didate, 'ez diozue sekula ezer eman-eta trapuketariei!'». Eman ez, eta bota ere ez. Hala aurkitu zuten, aurkitu ere, aletegiko teilatutik zintzilik euskaraz idatzitako garai bateko paper mordoa. «8 kilo euskarazko testu aurkitu genituen aletegian. Teilatutik lizta batetik zintzilik zegoen lihozko zaku baten barruan zeuden, saguek jan ez zitzaten. Dirudienez, etxekoei ez zitzaizkien oso garrantzitsuak irudituko; bestela, beste paperekin batera etxean gordeko zituzten, idazmahaietan». Paper asko izan eta historialari franko aritu da Andresenekoan zerbaiten bila. «Baita lehen euskarazko katixima dela uste denaren bila ere, aletegian aurkitutako euskarazko testu mordo horren arrastoari jarraiki», azaldu du Aliciak. «Hasieran, etxe honetan zegoela uste zuten, baina gero, badirudi beste etxe batean bilatu zutela; oraindik, halere, ez dago argi non dagoen». 1600. urte ingurukoa omen da katixima, Karlosen arabera.

Page 2: 20060913 etxea bete historia

Liburu zahar mordoa dago etxe honetan, Aliciak dioenez. Haietako bat du esku artean eta begira dagoela, orri artean zahar itxurako ezkuizkribu bat agertu da. Ez du horrek askorik harritu. «Liburu guztietan dago halakoren bat». Zegoen lekuan gorde, eta aurrera egin du. Orain, urte eta mendeetan zehar bota ez diren paper horiek balio handia dutela dio Karlosek, baina, bere garaian, etxearen jabetza paperak eta horrelakoak ziren benetan balioa zuten bakarrak. «Eta, orduan zergatik ez zituzten bada bota? Bada, ziur asko, apaizaren zerbait zela jakin, eta gaizki irudituko zitzaielako hori botatzea». AUZOLANAK BERRITU DU HERRIA. «Behin, udan, telebista errepide erdira atera genuen, herriko guztiok festetan grabatutako bideoa ikusi ahal izateko. Hantxe eseri ginen denok errepide erdian gure aulki eta guztirekin. Ez zen auto bat ere pasa, eta eskerrak! Bestela, bideoa gelditu, denok zutitu, bazterra joan, eta autoa pasatzean berriz ere dena antolatu behar izango genukeen eta!». Anekdota horrekin deskribatu du Karlosek Muzkiko bizitza. Astean bi familia eta erdi bizi dira. Andresenekoako semea haietako bat. «Astean bi familia eta erdi bizi dira». Andresenekoako semea haietako bat. Asteburuan, besterik da, ordea. «Jende asko etortzen da, eta denek dute ilusioa eta gogoa herria ongi ikusteko». Gogo handia, ezbairik gabe, herritarrak izan baitira otsailaz geroztik auzolanean herria itxuraberritu dutenak, asteburuak baliatuta. «Goizeko bederatzietan lanera joateko deia zegoen, eta gero, bakoitzak ikusten zuen noiz atera. Batzuk lehenago, besteak geroago, baina denak ateratzen ziren lanera, etxean behar-beharrezkoak zirenak izan ezik. Afaria egin behar genuenak. Otorduak ere egiten genituen lanean zeuden guztientzat. Asteburu oro txandakatuz zihoan otordua prestatu behar zuen etxea». Hala deskribatu ditu Aliciak auzolan egun haiek. Karlosek, berriz, Iruñean bizi duenarekin alderatu ditu Muzkiko lanak. «Obraz gainezka gaude han, baina dagokiguna ordaindu eta ez gara ohartu ere egiten zer ari diren egiten, eta zer ez. Ez gara inolaz ere kezkatzen. Hemen, berriz, jendeak herria utzita dagoela ikusi eta itxuroso jartzeko ekimena bere gain hartzen du». Urak aldatu beharra, hori izan zen pizgarria. Karlosek azaldu duenez, herriko uren kanalizazio guztia aldatu behar izan zen, eta horrekin batera kaleak berritzea ere sartzen zen aurrekontuan. «Kontua zen kamioiek eta erabili ziren tresnek paretak zartatu egiten zituztela, eta horiek moldatzea ez zela aurrekontuan sartzen. Hori dela eta, lanok gure kasa egitea erabaki genuen, auzolanean». Gero, gainera, jendeak herriak itxura hobea hartuko zuela ikusita, etxeetako aurrealdeak moldatzen hasi zen. Abuztuaren 26an antolatu zen Gesalatz Ibarraren Egunerako etorri zen jende asko harritu egin zen aldaketa ikusita; baita auzolanean ibilitakoak ere. «Herriak lehen zuen itxura eta orain duena erakusten zuen DVD bat jarri genuen, eta gu geu ere harritu egin ginen aldaketarekin!», dio Karlosek. HERRIA UHARTE. Aldaketak aldaketa, jendeak ez du Muzki ezagutzen, ezta Gesalatz ibarra ere. «Eta hori Allozko urtegi ondo-ondoan dagoela!», dio Karlosek, erdi harrituta, erdi kexaka. «Askotan, horrela azaltzen dugu gure herria non dagoen, urtegitik gertu dagoela esanez». Historia handiko ibarra da Gesalatz, halere, Karlosek dioenez. «Historialari batzuek Eneko Aritza hemen inguruan jaio zela uste dute; ez hemen Muzkin, Bigurian baizik». Orain, bakarturik ikusten du Karlosek ibarra. «Lizarratik 20 kilometrora, 15 ingurura Garesetik, eta apur bat urrunago Iruñetik. Uharte antzeko bat da, egia esan». Halere, Karlosen iritziz, Ibarraren Egunak bizitasun handia eman zion herriari. «Zazpiehun bat pertsona bildu ginen egun hartan Muzkin. Nik uste nuen herriak gainezka egin behar zuela! Jendeak, gainera bazuen etortzeko gogoa eta jakin-mina, Muzkin zerbait egin genuela bazekielako».