2016-02 memoria pgou forua avance-eus › eu-es › udala › hirigintza › f2_dokumentazio...hori...

106
FORUko HAPOa 2.FASEA. AURRERAKINA FORUKO UDALA 2016 AZAROA FEDERICO ARRUTI ALDAPE ETA OIHANA ARRUTI RUIZ ARKITEKTOAK

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

FORUko HAPOa

2.FASEA. AURRERAKINA

FORUKO UDALA

2016 AZAROA

FEDERICO ARRUTI ALDAPE ETA OIHANA ARRUTI RUIZ ARKITEKTOAK

Page 2: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 1

AURRERAKINA

MEMORIA

Page 3: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 4: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 2

AURKIBIDEA

I. AURREKARIAK ...................................................................................................................................... 6 

I.1.  LANTALDEA .......................................................................................................................... 6 

I.2.  INDARREKO ARAU SUBSIDIARIOAK ......................................................................................... 7 

I.2.1.  Indarreko Arau Subsidiarioak ........................................................................................... 7 

I.2.2.  Indarreko Arau Subsidiarioen garapen maila ................................................................... 7 

I.3.  GIZARTE ETA HIRIGINTZA ARLOKO AURREKARIAK. ....................................................... 8 

I.3.1.  Lurraldea ........................................................................................................................... 8 

I.3.2.  Gizartea .......................................................................................................................... 11 

I.3.3.  Hirigunea ........................................................................................................................ 18 

I.4.  ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEKO KOMENIGARRITASUNA ETA

EGOKITASUNA ................................................................................................................... 23 

I.4.1.  Beharra ........................................................................................................................... 23 

I.5.2.  Helmena ......................................................................................................................... 23 

I.5.3.  Indarraldia ....................................................................................................................... 24 

II. EUSKADIKO HIRIGINTZA- LEGEDIA ETA LURRALDE- ANTOLAMENDUA. ................................ 26 

II.1.  ESTATUKO LEGEDIA ......................................................................................................... 26 

II.2.  EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LEGEDIA .............................................................. 26 

II.3.  LURRALDE- ANTOLAMENDUAREN GIDALERROAK ....................................................... 27 

II.4.  GERNIKA-MARKINAKO EREMU FUNTZIONALAREN LURRALDE PLAN

PARTZIALA ......................................................................................................................... 28 

II.5.  LURRALDE PLAN SEKTORIALAK ...................................................................................... 31 

II.5.1.  Bizkaiko Errepideen Lurralde Plan Sektoriala ................................................................ 31 

II.5.2.  Jarduera Ekonomikoak eta Saltokiak Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala .................. 31 

II.5.3.  EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana .................... 32 

II.5.4.  EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana ............................................................ 33 

II.5.5.  EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala ............................ 33 

II.5.6.  EAEko Kultura Ondareko Lurralde Plan Sektoriala ........................................................ 34 

II.5.7.  EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala .................................. 38 

Page 5: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 3

II.5.8.  EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko

Plana ............................................................................................................................... 38 

II.5.9.  Euskal Autonomia Erkidegoko eremuko Trenbide Sarearen Lurraldearen

Antolamendurako Arloko Plana ...................................................................................... 38 

II.5.10. EAEko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana .................................................. 39 

II.5.11. EAEko Errepideen II. Plan Orokorraren berrikusketa (2005-2016 aldia) ....................... 39 

II.6.  KONTUAN IZAN BEHARREKO BESTE PLAN ETA ARAU BATZUK .................................. 39 

II.6.1.  Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzako Plana ............ 39 

II.6.2.  Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana ...................................................................... 44 

III. AURRETIAZKO BALDINTZATZAILEEN LABURPENA. .................................................................. 47 

III.1.  BALDINTZATZAILE SEKTORIALAK ................................................................................... 47 

III.1.1.  Sarrera ............................................................................................................................ 47 

III.1.2.  PLANEAN ERAGINA DUTEN bildutako txostenen azterketa ........................................ 49 

III.1.2.1. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Euskadiko Kosten Mugaketa ....... 49 

III.1.2.2.  Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko

Ingurumen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza Bultzatzeko Atala .............................. 49 

III.1.2.3.  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa (IHOBE) .......... 49 

III.1.2.4.  Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza ........... 50 

III.1.2.5.  Espainiako Gobernuko Industria, Energia eta Turismo Ministerioko

Telekomunikazioen eta Informazio Teknologien Zuzendaritza Nagusia ........................ 51 

III.1.2.6.  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzako Natura Ingurunearen eta

Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.......................................................................... 52 

III.1.2.7. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Urdaibaiko Biosfera

Erreserba ........................................................................................................................ 53 

III.1.2.8. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura

Ondarearen Zuzendaritza ............................................................................................... 54 

III.1.2.9. Euskal Trenbide Sarea .................................................................................................. 55 

III.1.2.10. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza

Sailburuordetza ............................................................................................................... 55 

III.1.2.11. Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko Saileko

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia .................................................................................. 56 

III.1.2.12. URA Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Lanen Zuzendaritza ......................... 63 

Page 6: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 4

III.1.2.13. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zerbitzua ................... 64 

III.1.3.  Ingurumenaren gaineko azterlan estrategikoaren erreferentziako dokumentuak

jasotako Baldintzak. ........................................................................................................ 65 

IV. PLAN BERRIAREN IRIZPIDE ETA HELBURU OROKORRAK. ...................................................... 69 

IV.1.  HAUSNARKETA OROKORRAK .......................................................................................... 69 

IV.2.  ANTOLAMENDUARI BURUZKO IRIZPIDEAK .................................................................... 69 

IV.3.  INGURUNE FISIKOARI BURUZKO IRIZPIDEAK ................................................................ 70 

IV.4.  EKIPAMENDU SISTEMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ......................................................... 71 

IV.5.  ERABILERAK EZARTZEKO IRIZPIDEAK ........................................................................... 71 

IV.6.  KUDEAKETARAKO IRIZPIDEAK ........................................................................................ 71 

IV.7.  HIRI LURZORUAN JARDUTEKO IRIZPIDEAK ................................................................... 72 

V. HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRAREN PROPOSAMEN OROKORRAK .......................... 74 

V.1.  BERRIKUSKETAREN HELBURU OROKORRAK ............................................................... 74 

V.1.1.  Sistema orokorrak ........................................................................................................... 75 

V.1.2.  Babes Bereziko Eremuak ............................................................................................... 76 

V.1.3.  Babes Eremuak .............................................................................................................. 77 

V.1.4.  Trantsizio Eremuak ......................................................................................................... 77 

V.1.5.  Baldintza Gainjarriak eta Inpaktuak ................................................................................ 78 

V.1.6.  Hiri Erabilerako Eremuak. ............................................................................................... 79 

V.2.  PROPOSAMEN OROKORRAK ........................................................................................... 80 

V.2.1.  Bide Sarea eta Komunikazioak. ..................................................................................... 81 

V.2.2.  Ekipamenduak. ............................................................................................................... 81 

V.2.3.  Espazio Libreak. ............................................................................................................. 83 

V.2.4.  Etxebizitza Hazkundea. .................................................................................................. 87 

V.2.5.  Jarduera Ekonomikoa. .................................................................................................... 90 

V.2.6.  Ingurune Fisikoa. ............................................................................................................ 91 

VI. ONDORIOA ..................................................................................................................................... 94 

Page 7: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 8: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 5

I. AURREKARIAK

Page 9: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 10: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 6

I. AURREKARIAK

I.1. LANTALDEA

2015eko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, lehiaketa publiko bidez Hiria Antolatzeko Plan

Orokorra osatzeko eta idazteko laguntza- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratazioa arautzeko

administrazio-baldintza partikularren eta baldintza teknikoen orriak onartu zituen Foruko Udalak.

Berariaz emandako epean, diziplinarteko lau lantaldek aurkeztu zituzten eskaintzak, eta, ebaluazio-

prozesuaren ondoren, Arrutiark SCP buru zuen taldea aukeratu zen.

Foruko Udalak 2016ko otsailaren 17an egindako ohiko bilkuran erabaki zuen kontratua esleitzea.

Erabaki horren ondorioz, Foruko Udaleko alkate lehendakari Jane Eyre Urkieta Zuzaeta andreak eta

diziplinarteko lantaldeko zuzendari Federico Arruti Aldape jaunak kontratu bat sinatu zuten 2016ko

otsailaren 26an.

Honako hauek osatzen dute diziplinarteko taldea:

Arkitekturako talde teknikoa

Arkitekto hirigileak: Federico Arruti Aldape

Oihana Arruti Ruiz

Aholkularitza juridikoa

Abokatuak: Joseba de Beristain y Eguía

Ibane de Beristain Morán

Ingurumena: Ingeniería IDEMA SM

Paisaia-arkitektoa: Jon Garay

Zirkulazio-ingeniaritza: LEBER Planificación e Ingeniería SM

Page 11: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 7

I.2. INDARREKO ARAU SUBSIDIARIOAK

Atal honetan, udalerrian indarrean dauden arau subsidiarioen ardatz nagusiak aztertuko dira, labur-

labur.

I.2.1. Indarreko Arau Subsidiarioak

Foruko Udaleko plangintza-arau subsidiarioak a) motakoak dira, eta 1992ko irailaren 23an argitaratu

zen dagokien hirigintza-araudia. Gerora, haiek berrikusteko prozesua jarri zen abian, baina, behin

betiko onartu aurretik, bertan behera geratu zen berrikusketa, eta, hortaz, 1992ko arau subsidiarioek

indarrean jarraitzen dute. Hogei urte baino gehiago igaro dira onartu zirenetik, eta erabat garatu dira:

ez dago kudeatzeko dagoen eremurik; besterik gabe, eraikitzeko lursail batzuk, hiri-lurzoruan eta

Landa guneetan.

Beranduago, Foruko Arau Subsidiarioen eraldaketa puntual bat izapidetu zen, 153. Artikuluaren

zehaztapenak eraldatzeko. Aipatutako artikuluak, Zerbitzugune- erabilera bereziko Egikaritze

Unitatea arautzen zuen. Bizkaiko Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritza Orokorraren 1993ko

urtarrileko 29ko 852ebazpenaren arabera, Ibarrako lurretan ezin da zerbitzugune erabilera eman, eta

ezintasun honek bultzatu zuen eraldaketa puntuala. Eraldaketak Ibarrako eremuko erabilera

etxebizitzarako erabilerara aldatzen du, eta ondorioz, Arau Subsidiarioek mugatutako hiri lurzorua

handitzen da. Aipatutako eraldaketa Bizkaiko Foru Aldundiak onartu zuen behin betikoz 2003ko

urtarrilak 15ean.

I.2.2. Indarreko Arau Subsidiarioen garapen maila

Sailkatutako lurzoru-eremu guztiak garatu dira: bai Elexaldeko hirigunea (Ibarra barne), bai

Landaberde ingurua, Gernika-Lumo ondoan. Hortaz, nolanahiko hazkundea (bizitegiena zein

jarduera ekonomikoena) planteatuko bada, funtsezkoa da indarreko arauak berrikustea.

Hala ere, Arau Subsidiarioek eskuratu ez diren Espazio Libre Sistema Orokor batzuk ezartzen

zituztela aipatu beharra dago. Berrikuspenak aztertu beharko du, sistema orokor hauek berriz ere

sailkatzeak merezi duen edo ez, hauen artean Triñe eta Urdaibai Dorrearen inguruko espazio libreak

daude.

Lurzoru urbanizaezinari dagokionez, berriz, esan bezala, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera

eta Kudeaketa Zuzentzako Planak finkatzen dituenak izan behar dute lurzoru mota horretako

kategoriek. EKZPa azaroan bertan eraldatu da, eta ondorioz Foruko HAPOak onartu berri den

dokumentuaren zehaztapenak bete beharko ditu.

Nolanahi ere, EKZPaz aparte, aipatzekoak dira landaguneak.

Page 12: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 8

Lau landagune bereizten dituzte arau subsidiarioek: Baldatika, Urberuaga, Armotxerri eta Gaitoka.

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeari jarraituz, Bizkaiko Foru Aldundia

lurraldeko landaguneen inbentarioa osatzen hasi zen. Hasieran onartzeko dokumentuak ez zuen

aipatzen Foruan inolako landagunerik zegoenik, aipatutakoek ez zituztelakoan betetzen halakotzat

hartzeko legezko eskakizunak, baina Foruko Udalak, alegazioak aurkeztuta, Urberuaga, Armotxerri

eta Gaitoka landagunetzat har zitezkeela justifikatu zuen. Foru Aldundiak 2016ko otsailaren 9an

onartu zuen behin betiko Bizkaiko Lurralde Historikoko Landaguneen Inbentarioa, eta barnean sartu

zituen Urberuaga eta Gaitoka.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren behin betiko agiriak,

Bizkaiko Foru Aldundiak egindako inbentarioan agertzen diren landaguneak jasotzen dira.

berrikusterakoan, Inbentarioak orain arte landagunetzat hartu diren guneak eta indarreko legediaren

baldintzak betetzen ez dituztelako landagunetzat hartu ezin diren eremuak lurzoru ez urbanizagarriko

Trantsiziozko Landa Paisaiako Eremuan kokatu dira.

Horrenbestez, bai hiri-lurzorua beteta dagoelako, bai guneak egokitu eta, batez ere, arau

subsidiarioak hirigintza-legedira eta legedi sektorialera egokitu beharra dagoelako, ezinbestekoa da

plangintza berrikustea.

Urberuagari eta Gaitokari dagokienez –esan bezala, landaguneak izango dira aurrerantzean ere–,

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta Lurzoruari eta hirigintzari

buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko

105/2008 Dekretuarekin bat etorrarazi beharko dira eraikitzeko aukerak. Gune horietan zenbait

lursail geratzeak ez du esan nahi eraikigarriak izango direnik aurrerantzean ere: Hiria Antolatzeko

Plan Orokorrak zehaztuko du landagune horien antolamendu xehea, eta, beraz, hark zehaztuko du

zer lursail diren eraikigarriak. Aurrerakinaren dokumentu honek, memoriako V.2.6. puntuan

aipatutako landaguneen garapenerako hiru aukerak jasotzen ditu.

I.3. GIZARTE ETA HIRIGINTZA ARLOKO AURREKARIAK.

I.3.1. Lurraldea

Iparraldean, Muruetak mugatzen du Forua; hegoaldean, Gernika-Lumok; ekialdean,

Gautegiz Arteagak eta Kortezubik; eta, mendebaldean, Errigoitik. Egiaz, hala ere, Oka ibaia

da muga ekialdean.

Lurraldea aztertzen badugu, lehenengo ondorio interesgarria da Urdaibaiko Biosfera

Erreserbaren barnean dagoela Forua eta, hortaz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera

eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak erabat arautzen duela udalerriko lurzoru urbanizaezina,

Planak ezartzen baitu lurzoru mota horretan mugatzen dituen eremuen babes-maila.

Page 13: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 9

Gernika-Lumo eta Bermeo arteko errepideak egituratzen du lurraldea. Elexaldeko hiri-

lurzorua zeharkatzen du BI-2235 errepideak, eta handik abiatzen dira udalerriko landagune

eta biztanle guneak lotzen dituzten bideak.

Alde fisikotik, Oka ibaiaren ezkerraldean dago udalerria. Hiri-lurrak Elexaldeko muinoan

bilduta daude, baita Landaberde inguruan, Gernika-Lumoko mugan. Hirigunea, berriz,

errepidearen bi aldeetan bilduta dago, eta Atxa tontorrerantz, Santa Kurtzerantz eta Berriz

mendirantz hedatzen dira eraikuntzak, udalerriaren goiko alderantz.

Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan ezik, eta

erabilera nagusirako antolatuta daude kokaguneak; alde horretatik, nekazaritza da erabilera

nagusia, mendia eta basoa alde batera utzita.

Laburbilduz, errepide inguruan, Foruak hiri-egitura du argi eta garbi, eta, gainerakoan, landa-

egitura nagusiki. Funtsean, zenbait gune ditu oinarri egitura horrek: Gaitoka, Urberuaga,

Armotxerri eta Baldatika; lehenengo biak, landaguneak, eta beste biak, nahiz eta auzoak

izan, EKZPak Trantsizioko Landa Paisaiaren kategorian kokatzen ditu.

Paisaiari dagokionez, paisaia natural bikaina da Forua. Hori dela eta, Saioa Larreak eta Jon

Garayk egindako paisaia-azterketa bat erantsi zaio dokumentu honi.

Zalantzarik gabe, atal honetan aipamen berezia egin beharra dago bertako zuhaitzei buruz,

ezinbestekoak baitira paisaia kontserbatzeko.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren EKZPak hainbat babes-maila ezartzen ditu lurzoru

urbanizaezinean, lurzoruaren berezko ezaugarrien arabera –garrantzitsua da gaia, eta

berariaz aztertuko da memoria honen atal batean–.

Hona hemen, labur-labur, Foruko Plan Orokorrak finkatu nahi dituen landaguneeen

deskripzioa, eta arestian aipatu bezala, berauen garapenerako aukera desberdinak

memoriak beste atal batetan aztertzen dira.

Page 14: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 10

Gaitoka

Elexaldeko hiri-lurzoruaren ondoan dago, Oka ibaiaren eta BI-2235 foru-errepidearen artean.

Haren azalera berriro aztertu beharko da, baina, indarreko arau subsidiarioen arabera,

Elexalde eta Triñe arteko lurralde osoa hartzen du barnean ia.

Gune garrantzitsua da udalerrian, Triñe baselizatik gertu baitago –kulturaren eta paisaiaren

ikuspegitik, balio handikoa da baseliza–.

GAITOKA

Urberuaga

Udal-barrutiko hego-mendebaldean dago, harrobiaren hegoaldean eta Armotxerriren

iparraldean.

Gernika-Lumo eta Bermeo arteko errepidetik abiatzen dira Urberuagara daramaten

bideak, Landaberde ingurutik, baita Elexalde ingurutik ere. Bidegurutze bat da, eta

ondorioz, lotune bat.

Page 15: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 11

URBERUAGA

I.3.2. Gizartea

Plangintza-arau subsidiarioen berrikusketa kontratatu aurretik, foruarrek hirigintzari buruz zuten iritzi

orokorra biltzeko prozesu bat antolatu, eta diagnostikoa egin zuen Foruko Udalak, Plan Orokorra

idazteko gida bat izateko.

2014ko urrian, Arantza Ruiz de Velasco arkitektoak egindako txosten soziologiko bat aurkeztu zen,

gai hauek jorratzen zituena:

1. Demografia

2. Enplegua

3. Jarduera ekonomikoa

4. Errenta pertsonala eta familien errenta

5. Etxebizitza eta urbanizazioa

6. Gizarte-ekipamendua eta azpiegiturak

Gainera, informazioa emateko aurkezpen bat baliatuz, herritarrei gai hauek azaltzeko prozesu bat

antolatu zen: Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren helburua, haren zehaztapenak mugatzen dituzten

Page 16: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 12

legezko xedapenak, haren eskudantziak, parte-hartzea prozesu berritzaile baina Plana osatzeko

ezinbesteko gisa, eta jasangarritasun-neurrien bidez ingurune naturala babestu beharra.

Zehazki, Plan Orokorraren mugen artean, zerrendatuko da lurraldea antolatzeko zer tresnaren

xedapenak dauden hirigintza planifikatzeko xedapenen gainetik kontraesan edo bateraezintasunik

dagoenean haien artean (Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 52.

artikulua).

Lurralde-antolamenduaren gidalerroetan oinarritzen dira lurraldea antolatzeko tresnak, eta Gernika-

Markinako Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialak, lurralde-plan sektorialek eta beste

lurralde-lege sektorial batzuek garatzen dituzte.

Funtsean, lurralde-antolamenduaren gidalerroen xedapen lotesleak lurzoru urbanizaezina erabiltzeko

matrizeari eta bizitegitarako lurzoru-eskaintzaren mugei buruzkoak dira, eta haien helburua, ahalik

eta lurzoru zatirik handiena hirigintza-aukeretarako erabiltzetik eta artifizial bihurtzetik babestea.

Ingurune fisikoaren babesari dagokionez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan, lurzoru

urbanizaezineko kategorien ordez, Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu

Gidariak arautzen du lurzorua, eta lurralde-plan sektorialak hari lotzen zaizkio.

Etxebizitzen kuantifikazioari dagokionez, berriz, Gernika-Markinako Eremu Funtzionalaren Lurralde

Plan Partzialak 43 etxebizitza berritik 102ra bitartean finkatzen ditu Forurako. Alabaina, urtarrilaren

19ko 4/2016 Dekretuak lurralde-antolamenduaren gidalerroak aldatzen ditu, etxebizitzen

kuantifikazioari dagokionez, eta, haren arabera, udal-plangintza orokorrak 35 etxebizitza berritik

70era bitartean finka ditzake gehienez. Muga horiek lotesleak dira Foruko Hiria Antolatzeko Plan

Orokorrari dagokionez.

Foruarrek parte hartzeko prozesuaren arabera, Plan Orokorraren esparruari eta herritarrek udal-

barrutiari buruz duten iritziari dagokienez, proposatzen diren aukerak ildo jakin batzuen arabera

proposatu beharko lirateke. Hain zuzen ere, honako hauek dira ildook:

1. Foruak bere nortasuna berreskuratu nahi du, bi modutan: batetik, ingurune naturala

sendotuta eta, bestetik, herritarrak elkartzeko eremuak eta eremu komunak hobetuta eta

hornituta.

2. Ingurune naturala oso-oso garrantzitsua da foruarrentzat, harrotasun-iturri eta nortasun-

ikur bat; horregatik, hura babestu nahi da, hainbat aldetatik, baita paisaia fisikoa eta

kulturala ere, eta ingurune naturala aktibo ekonomiko zein sozial gisa balioetsi –aktibo

ekonomiko gisa, jarduketak ingurune naturalaren babesera egokituta–. Ildo horretatik,

herritarrek parte hartzeko prozesuaren ondorioz, Foruko Hiria Antolatzeko Plan

Page 17: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 13

Orokorraren barruan, paisaiaren azterketa bat emango da, hirigintza-dokumentuaren

barnean.

3. Parte hartzeko gogoa dute foruarrek, eta, gutxienez, informazio etengabe eta

eguneratua emango zaie.

Esan bezala, 2014ko urrian, txosten soziologiko bat egin zuen Arantza Ruiz de Velasco

arkitektoak.

Jarraian, txosten hori laburtuko da, datuak ahal den neurrian eguneratuta. Aipatzekoa da

etxebizitzei buruzko datuak azterketatik kanpo gelditu direla; izan ere, dokumentu honek

berariazko atal batean aztertuko du gaia, xeheki.

2014ko txostenaren iturri dokumentala Eustat Euskal Estatistika Erakundea da, eta

laburpen honek ere iturri bera erabiliko du datuak eguneratzeko; bestela, Foruko udal-

erroldaren araberako datuak erabiliko dira zuzenean.

DEMOGRAFIA

1981 1986 1991 1996 2001 2006 2011 2012 2013 2015 2016

Guztira 971 949 949 977 987 950 972 961 968 950 927

Gizonak 509 496 487 494 500 482 486 484 490 478 465

Emakumeak 462 453 462 483 487 468 486 477 478 472 462

0-19 urte 326 279 241 200 170 149 160 152 154 152

20-64 urte 546 557 584 614 628 601 614 610 613 589

>= 65 urte 99 113 124 163 189 200 198 199 201 209

Aztertutako epean, biztanle kopurua ez da asko aldatu. Hala ere, aipatzekoa da 2006tik

2011ra bitartean % 2 hazi zela baina ordutik behera egin duela: Foruko Udalak 2016ko

maiatzean udal-errolda baliatuz emandako datuen arabera, 927 biztanle ditu udalerriak,

azken 30 urteotan inoiz baino gutxiago. Sexuen arteko egokitasuna, berriz, nahiko egonkorra

da, eta, gutxi gorabehera, gizonek eta emakumeek % 50na egin dute aztertutako epe osoan.

Bestalde, biztanleria zahartu egin da: 65 urtetik gorakoak lehen halako bi dira, eta

gazteenak, % 50 baino gutxixeago. Tarteko adinekoen kopurua, berriz, egonkorra da, eta

biztanleria txikitu den proportzio berean jaitsi da.

Page 18: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 14

Adin piramideak, Bizkaiko herrialdearen antzeko profila agertzen du: adin nagusiko

biztanleriaren hazkundea eta horrela izaten jarraitzeko joerarekin, eta bitartean biztanleri

gaztea gutxitzen doa. Piramidearen beheko aldea ( gazteena) zelan murrizten den ikustea

da larriena, horrek hurrengo urteetan erdian den jende kopurua murriztuko dela esan nahi

duelako.

Aipatutakoa( EAE osoan ematen den fenomenoa) hurrengo urteetan kotizatzen duen eta

laguntza jasotzen duen jende kopuruaren orekan arazoak ekarriko ditu.

Azkenik, Foruan ez dago migrazio-mugimendu aipagarririk, eta, 2013ko datuen arabera,

atzerritarrak Foruan bizi direnen % 5,93 dira.

ENPLEGUA

Enpleguari eta langabezia-tasei buruzko datuak ematen ditu azterketak, sexuaren, adinaren

eta jarduera multzoaren arabera sailkatuta –2014ra bitarteko datuak Lan Ministerioarenak

dira, eta 2016koak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarenak; edonola ere, Lan Ministerioaren

datuak bat datoz Eustatenekin–.

LANGABEZIA

URTEA

Guztira

GIZONAK EMAKUMEAK Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak

Enplegurik ez aurrez

<25 25-44 >=45 <25 25-44 >=45

2005 35 6 7 10 2 6 4 13 18 4

2006 26 1 1 9 2 10 3 8 17 1

2007 25 1 4 6 1 8 5 8 15 2

Page 19: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 15

2008 39 4 10 8 3 9 5 1 10 4 21 3

2009 43 2 12 8 1 12 8 1 14 2 26 1

2010 54 2 16 4 4 18 10 1 8 4 33 8

2011 57 3 16 8 3 13 14 1 11 5 31 9

2012 69 4 21 12 3 12 17 13 7 41 8

2013 68 4 17 13 2 12 20 19 8 34 7

2014 69 5 15 14 1 13 21 17 7 36 9

2016 57 4 11 11 2 15 14 10 5 34 8

LANGABEZIA-TASAK

URTEA BIZTANLERIA, GUZTIRA LANGABE KOPURUA

LANGABEZIA-TASA (%)

2005 993 36 % 3,52

2006 950 26 % 2,74

2007 965 25 % 2,59

2008 986 39 % 3,95

2009 1016 43 % 4,23

2010 1012 54 % 5,33

2011 972 57 % 5,86

2012 961 69 % 7,18

2013 968 68 % 7,02

2014 968 69 % 7,12

2016 927 57 % 6,14

Begien bistakoa denez, 2008tik izan den krisialdi ekonomikoak eragin handia izan du foruarren

azken urteotako langabezia-datuetan. Hala ere, badirudi datuek hobera egin dutela azken bi

urteotan: 2014tik –ordukoak dira txosten soziologikoak ematen dituen azken datuak–, hamabi

langabe gutxiago daude; hau da, joera pixka bat hobea da. Bestalde, langabe gehiago daude

emakumeen artean.

Azkenik, Eustaten datuen arabera, 2012an, Bizkaiko langabezia-tasa % 4,13koa zen, eta Foruan,

berriz, % 7,02koa ere.

Eustat-eko 2001 urteko datuen arabera( tamalez ez daukagu datu gaurkoturik), Foruko lana duten

438 pertsonetatik, 166k Foruan bertan egiten dute lan, 124k Gernikan, 31k Bilbon, 20k Bermeon eta

gainontzekoak leku desberdinetan.

Hau da, % 28ak bakarrik egiten du lan bere udalerrian. Bizkaiko bataz bestekoarekin alderatuz

ehuneko txikia da, bain oso ohikoa da datu hau udalerri txikietan.

Page 20: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 16

JARDUERA EKONOMIKOA

Udalerriko gizarte- eta enplegu-gaien egoeraren argazkia osatzeko, jarduera ekonomikoari eta

enpresa-ehunari buruzko datuak aztertuko dira jarraian, 2008tik 2015era bitartekoak, Eustatenak.

JARDUERA BAKOITZEKO ESTABLEZIMENDUEN KOPURUA

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2015

Jarduera, guztira 67 62 62 60 60 61 60

Zehaztugabea 1

01. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza 9 7 10

02. Industria, energia eta saneamendua 7 6 6 5 5 5 4

03. Eraikuntza 12 12 12 13 9 10 11

04. Merkataritza, garraioa eta ostalaritza 24 21 21 19 18 20 22

05. Informazioa eta komunikazioak

06. Finantza-jarduerak eta aseguruak 3 3 3 3 4 4 2

07. Higiezinekiko jarduerak 2 2 2 2 1 1

08. Jarduera profesionalak eta osagarriak 6 8 7 7 6 6 4

09. Adm. publikoa, hezkuntza eta osasuna.

6 5 7 7 5 6 5

10. Artegintza eta beste zerbitzu batzuk 6 5 4 4 3 2 2

2008tik 2009ra bitartean (alegia, krisialdi ekonomikoa hasi zen urteetan), establezimenduen

kopuruak behera egin zuen nabarmen, baina, ordutik, egonkorra izan da, 60 ingurukoa.

Aztertutako epean, merkataritza-, garraio- eta ostalaritza-sektorea da jarduera-sektore nagusia;

bigarrenik, eraikuntza-sektorea dago –sektore horretako establezimenduen kopurua merkataritza-,

garraio- eta ostalaritza-sektorekoen erdia da–; azkenik, gainerako sektoreetan, establezimenduen

kopurua antzekoa da, informazio- eta komunikazio-sektorean izan ezik, ia ez baitago jarduera

horretan diharduen establezimendurik. Bestalde, azpimarratzekoa da lehen sektoreko jardueretan

diharduten establezimenduen kopurua asko handitu dela: 2015ean, eraikuntza-sektorekoaren oso

antzekoa zen.

Nahiz eta Eustat-ak 60 jarduera jasotzen dituen, orokorrean ikusita Forun kokaturiko enpresak

ondokoak dira: ostalaritzako hiru ( Urdaibai Taberna, Baserri Maitea eta Landaberde Taberna), eta

komertzioari dagokionez, Dia supermerkatua (Landaberden), 2 hile apaindegi, eta farmazia bat.

Aurrekoaz gain, Kalabria Egoitza, Peña Forua Harrobia, Rinder Industrial SA eta zerbitzu eta

eraikuntza sektoreko beste hiru enpresa ( Atxondoa 2006 Distribuciones, Torrebarri Peritaciones SL

eta Atxaga Eraikuntzak).

Page 21: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 17

ERRENTA PERTSONALA ETA FAMILIEN ERRENTA

Foruarren bizi-kalitatean erabakigarria den aldetik, Foruko familien errenta aztertzen du aipatutako

lanak, eta bizkaitarrei buruzko datu orokorrekin konparatzen du. Alde horretatik, Eustaten datuak

darabiltza azterketak, eta, laburpen hau osatzeko, 2013ko datuak gehitu zaizkio.

FORUA 2013 BIZKAIA 2013

Lanaren errentak 26.992€ 24.894€

Kapital higigarriaren errentak 3.254€ 2.742€

Kapital higiezinaren errentak 645€ 652€

Jardueren errentak 1.563€ 1.667€

Transferentziak 10.328€ 10.686€

Errenta erabilgarriak 36.436€ 33.7567€

Familien errentaren zatirik handiena lanetik sortzen da. Bestalde, 2013an, foruarren batez besteko

errenta erabilgarria handiagoa zen Bizkaiko batez bestekoa baino; hau da, badirudi bizi-kalitate ona

dutela foruarrek.

GIZARTE-EKIPAMENDUA ETA AZPIEGITURAK

Hona hemen ekipamenduari eta azpiegiturei buruzko datu nagusiak, Foruko Udalaren webgunetik

zuzenean:

Osasuna: Foruan bada astelehenetik ostiralera goizez zerbitzu egiten duen kontsultategi

mediko bat, baita farmazia-bulego bat ere. Erreferentziazko ospitalea Galdakao-Usansolo

Ospitalea da, eta, batez beste, 15,82 minutu behar dira hara joateko.

Gizarte-ongizatea: Hirugarren adinekoentzako egoitza bat dago Foruan: batetik, IGURKO

FORUA CALABRIA, pribatua, 44 lagunentzat.

Hezkuntza: Udalerri barruan ez dago ikastetxerik, baina Gernika-Lumon (1 km-era baino ez)

badira hainbat ikastetxe publiko eta pribatu, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko

irakaskuntzak ematen dituztenak.

Familientzako laguntzak: Foruko Udalak laguntzak ematen dizkie haien premia duten

herritarrei (hilabetean behin, elikagaiak), eta urtero argitaratzen ditu foruarrek haiek

eskatzeko bandoak, azaroko bigarren hamabostaldian.

Page 22: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 18

Gainera, Gizarte Ongizateko Sailak, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin

koordinatuta, babesa ematen die baliabide gutxi dituzten adineko eta familiei, beste laguntza

mota batzuk eskuratzeko, baita etorkinei ere, aholkularitza emateko.

Berdintasuna: Udaleko Gizarte Ongizateko Sailak hainbat jarduera antolatzen ditu

emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, hala nola barre-terapiako tailerrak, ardo-

dastak, antzerkia eta hitzaldiak, eta bereziki ospatzen du Emakumearen Eguna.

Kultura eta kirola: Udalerrian badira pilotaleku bat eta futbol- eta saskibaloi-zelai bat,

irekiak. Bestalde, Joan Mari Torrealdai kultur etxea dago –bertan dago udal-liburutegia–,

baita Areto izeneko eraikina ere, erabilera anitzekoa. Azkenik, Elexalde eta Baldatikan

Ludoteka eta KZgune bana dagoela aipatu beharra dago.

Sarrerak eta garraio publikoa: Foruko errepide-sarea ona da, eta udalerria oso ondo

komunikatuta dago inguruko udalerriekin (Gernika-Lumo, Bermeo, Zornotza, Bilbo…).

Gainera, Bizkaibusek eta Euskotrenek egiten ditu zerbitzu: 30 minutuan behin, Bermeo eta

Bilborainoko udalerriekin lotzen dute udalerria. Bereziki garrantzitsua da datu hori; izan ere,

foruarren % 80k baino gehiagok udalerritik kanpo lan egiten dute, eta ia % 100ek, kanpoan

ikasi.

Garbitasuna eta ingurumena: Beira, ontziak, papera, hondakin solidoak, jantziak eta olio

erabilia biltzeko eta birziklatzeko zerbitzuak ematen ditu Udalak, haiek kudeatzen dituzten

enpresen bitartez. Gainera, kaleak eta edukiontziak garbitzeko zerbitzu bat kontratatu du,

baita lorategiak mantentzeko zerbitzu bat ere. Azkenik, hondakin organikoak gaika biltzeko

edukiontzi bat instalatu du aurten.

I.3.3. Hirigunea

Foruan, bi gunetan bilduta dago hirigunea: Gernika-Lumo ondoan eta Elexalden. Hain zuzen

ere, hiri-lurzoruan bakarrik daude etxebizitza kolektiboak udalerri osoan.

Udalerriko hegoaldeko mugan, Gernika-Lumoko mugan, Landaberde izeneko hiri-lurzorua

dago. Etxebizitza kolektiboko bizitegitarako erabilera du (Carlos Gangoitiren blokeak), baita

industria eta merkataritzarako erabilerak ere; alegia, jarduera ekonomikoak (adibidez, Rinder

eta Día).

Page 23: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 19

Elexalde

Udalerriko erdialdeko hiri-lurzoruak osatzen du Elexalde, BI-2235 errepidearen bi aldeetan.

Bertan dago udalerriko ekipamenduaren zatirik handiena.

Page 24: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 20

Komunikazioa

BI-2235 foru-errepideak eta auzo-bideek osatzen dute udalerriko bide-sarea, berez ez

baitago hiriko bide-sarerik: Elexaldeko hiri-lurzoruko kaleak besterik ez.

Aipatutako errepideak ez ezik, asfaltatutako bideek daramate udalerriko eraikuntza

gehienetara: auzo edo gune guztietara eta landa-eremuetako ia eraikuntza edo baserri

guztietara. Gainera, badira lurrezko bide batzuk.

BI-2235 errepidea oztopo handia da Elexalde barruan, eta, horrenbestez, diagnostikoak

aztertu beharko du zer neurri har daitezkeen eragin txikiagoa izan dezan Foruko herritarren

bizitzan.

Bideei dagokienez, azkenik, aipatzekoa da, bide batzuen estutasuna alde batera utzita,

errepideetan sartzeko bideetako ikuspen eskasa dela arazo nagusia.

Etxebizitza

Memoria honen barruan, beste atal batean aztertuko dira etxebizitza-gaiak, berariaz.

Ekipamendu komunitarioa

Maila oneko ekipamendu komunitarioa du Foruak. Elexalden daude ekipamendu

komunitarioa osatzen duten elementu gehienak, udalerriko hirigunean.

Page 25: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 21

Udaletxea Kultur etxe ingurua

Hona hemen udalerriko (bai hiri-lurzoruko, bai lurzoru urbanizaezineko) ekipamendu-sistema

orokorren zerrenda:

IZENA ELEMENTUA ETA JABEA SAILKAPENA

LC-01 EKIPAMENDU LUDIKO-KULTURALA KULTURA ETXEA ETA LIBURUTEGIA. UDALA

HIRI-LURZORUA

LC-02 EKIPAMENDU LUDIKO-KULTURALA AEK ERAIKINA. PRIBATUA HIRI-LURZORUA

LC-03 EKIPAMENDU LUDIKO-KULTURALA SAN BERNARDO BASELIZA. UDALA

LURZORU URBANIZAEZINA. BALDATIKA

LC-04 EKIPAMENDU LUDIKO-KULTURALA ESKOLAK. UDALA. LURZORU

URBANIZAEZINA. BALDATIKA

AD-01 ADMINISTRAZIO- EKIPAMENDUA OSASUN KONTSULTATEGIA MUNICIPAL SA-01.

FORUKO UDALETXEA MUNICIPAL

HIRI-LURZORUA

AS-01 LAGUNTZA-EKIPAMENDUA KALABRIA EGOITZA MUNICIPAL

(KUDEAKETA PRIBATUA)

LURZORU URBANIZAEZINA

CE-01 HILERRIA HERRIKO HILERRIA. UDALA LURZORU URBANIZAEZINA

RL-01 EKIPAMENDU ERLIJIOSOA SAN MARTIN ELIZA. APEZPIKUTZA

HIRI-LURZORUA

RL-02 EKIPAMENDU ERLIJIOSOA FRANTZIZKOTARREN KOMENTUA

HIRI-LURZORUA

RL-03 EKIPAMENDU ERLIJIOSOA SAN CRISTOBAL BASELIZA. APEZPIKUTZA LURZORU

URBANIZAEZINA

Page 26: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 22

URBERUAGA

RL-04 EKIPAMENDU ERLIJIOSOA TRIÑE BASELIZA. PRIBATUA LURZORU URBANIZAEZINA GAITOKA

DP-01 KIROL EKIPAMENDUA UDAL PILOTALEKUA HIRI-LURZORUA

DP-02 KIROL EKIPAMENDUA KIROL INSTALAZIOAK. UDALA HIRI-LURZORUA

DP-03 KIROL EKIPAMENDUA ARETO. UDALA HIRI-LURZORUA

Komunikazio Sistema Orokorrei dagokionez, bi talde daude: Bide Sistema Orokorra ( foru

errepide eta bide munizipalak) eta Trenbide Sistema Orokorra ( Bilbo-Bermeo Euskotren).

Indarrean dauden Arau Subsidiarioek, Espazio Libre eta Instalazio Sistema Orokor batzuk

definitzen dituzte eta Aurrerakinak, aztertu eta aukera desberdinak emango ditu Sistema

Orokor hauei dagokionez.

Page 27: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 23

I.4. ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEKO KOMENIGARRITASUNA ETA

EGOKITASUNA

I.4.1. Beharra

Esan bezala, 1992an onartu ziren indarreko arau subsidiarioak, eta urte hartako irailaren

23an argitaratu zen dagokien hirigintza-araudia. Gerora, haiek berrikusteko prozesua jarri

zen abian, baina, behin betiko onartu aurretik, bertan behera geratu zen berrikusketa, eta,

hortaz, 1992ko arau subsidiarioek indarrean jarraitzen dute.

Ezin ukatuzkoa da Foruan indarrean dauden arau subsidiarioak zaharkituta daudela, bai

denbora luzea igaro delako onartu zirenetik (20 urte baino gehiago), bai egungo esparrua

oso ezberdina delako: inoiz ez bezalako krisialdi batean gaude ekonomia- eta gizarte-arloan

eta higiezinen alorrean.

Azken hogei urteotan, aldaketa handiak izan dira: bai soziologikoak (adibidez, lehen

sektoreak garrantzia galdu du biztanleriaren bizibideen artean, familien egitura aldatu eta

bizikidetza mota berriak sortu dira, etab.), bai legediarenak (lurzorua erabiltzeko irizpideak

aldatu dira, Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen

jasangarritasun-printzipioei jarraituz kudeatu beharreko ondasun eskasa baita lurzorua).

Gainera, krisialdi ekonomiko global batean murgildu gara, eta horrek begien bistan utzi ditu

sistemaren ahulezia eta egoerarik okerrenean dauden gizarte-mailen pixkanakako

pobretzea.

Horrenbestez, beharrezkoa da plangintza berrikustea, etxebizitza-eskaintza eguneratzeko,

Gernika-Markinako Eremu Funtzionaleko hirigintza-estrategian parte hartzeko eta

etorkizuneko Foruaren oinarriak finkatzeko eta, horrela, handinahikeria txikiagoaz eta

errealismo handiagoaz, udalerriaren hazkunde-eredua egungo egoerara egokitzeko.

I.5.2. Helmena

Foruko hirigintzaren garapen-prozesua arautzea du helburu udalerriko arau subsidiarioak

berrikusteko dokumentuak, eta Foruko udal-barrutiko lur guztietan izango dute eragina haren

xedapenek.

Eraikuntzak lur jakin batzuk finkatu ditu: bai zuzeneko eraikuntzak, garai batean, bai aurreko

plangintzen ondoriozko eraikuntzak. Hirigintzaren ikuspegitik jorratuko dira lur horiek guztiak,

direla nahitaez kontserbatu beharrekoak, direla ordezkatu beharrekoak edo direla plangintza

eta/edo kudeaketa berriko eremuen barnekoak.

Page 28: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 24

I.5.3. Indarraldia

Berrikusketatik sortzen den plan orokorra muga gabe egongo da indarrean Bizkaiko Foru

Aldundiak plana behin betiko onartzen duenean eta hirigintza-araudia Bizkaiko Aldizkari

Ofizialean argitaratzen denean.

Hala ere, Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 102.

artikuluak (“Hirigintza-antolamenduko planak berrikustea: kontzeptua eta egokitasuna”

izenburukoan) eta Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea

garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 33.

artikuluak aipatzen dituzten egoeretan, garaia baino lehen berrikusi beharko da plangintza.

Page 29: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 30: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 25

II. EUSKADIKO HIRIGINTZA-LEGEDIA ETA

LURRALDE-ANTOLAMENDUA.

Page 31: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 32: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 26

II. EUSKADIKO HIRIGINTZA- LEGEDIA ETA LURRALDE-

ANTOLAMENDUA.

II.1. ESTATUKO LEGEDIA

Lurzoruari buruzko Legearen testu bateratua onartzeko ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako

Errege Dekretuak eratzen du egungo lege-esparrua; Espainiako Aldizkari Ofizialaren 154.

zenbakian argitaratu zen 2/2008 Dekretua, 2008ko ekainaren 26an.

Era berean, Lurzoruaren araubideari eta hiri-antolamenduari buruzko Legearen testu

bateratuaren barnean indarrean dauden artikuluak bete beharko dira; ekainaren 26ko

Legegintzako 1/1992 Errege Dekretu bidez onartu zen testu hori.

Azkenik, berriki, ekainaren 26ko 8/2013 Legea sartu da indarrean Estatuan, birgaitzeari eta

hiri-berroneratze eta -berrikuntzari buruzkoa; ekainaren 27an argitaratu zen Espainiako

Aldizkari Ofizialean.

II.2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LEGEDIA

Euskal Autonomia Erkidegoan, honako hauek dira erreferentziazko arauak: 2/2006 Legea,

ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa; 105/2008 Dekretua, ekainaren 3koa,

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko

neurriei buruzkoa; 11/2008 Legea, azaroaren 28koa, Hirigintza jarduerek sortutako

gainbalioetan erkidegoak izan behar duen parte hartzea aldatzekoa; eta 123/2012 Dekretua,

uztailaren 3koa, hirigintzako estandarrei buruzkoa.

2/2006 Legeko xedapenei jarraituz prestatuko da Plan Orokorra. Legezko testu horren 90.3.

artikuluak xedatzen duen prozedura bete ondoren, Plana jendaurrean jarri izanaren eta

jendearen parte-hartzearen emaitzak ikusirik, Plan Orokorra prestatzeko oinarritzat erabiliko

diren irizpide eta helburuak onartu ditu Foruko Udalak, 90.4. artikuluarekin bat.

Udalbatzak hasiera batean onartuko du Plana, eta, gero, jendaurrean jarriko du; horretarako,

iragarki bat argitaratuko du Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Lurralde Historikoko

egunkari batean, eta, gero, 45 eguneko denbora utziko du gutxienez. Era berean, sektorean

eskumenak dituzten administrazio publikoei jakinaraziko die Plana hasiera batean onartu

duela.

Ondoren, Foruko Udalak behin-behinean onartuko du Plan Orokorra, dagozkion aldaketak

barne. Aldaketon ondorioz funtsean aldatzen bada hasiera batean aurreikusitako egiturazko

Page 33: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 27

antolamendua, hasiera batean onartuko du berriro Udalak, eta, behin-behinean onartu

aurretik, jendaurrean jarriko du berriro.

Foruko biztanleria kontuan izanik, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio Plan Orokorra behin

betiko onartzeko eskumena. Nolanahi ere, aurrez, txosten bat egin beharko du Euskal

Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak.

Txostena loteslea izango da Plan Orokorra lurraldea antolatzeko tresnetara eta gai sektorial

jakin batzuetara egokitu beharrari dagokionez, goragoko administrazioen eskumena baitira

gaiok.

Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen txostenaren ondorioz egin

beharreko aldaketak egin, eta Bizkaiko Foru Aldundiari helaraziko zaio Plan Orokorra, behin

betiko berrets dezan, Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak 91. artikuluan

xedatzen duenarekin bat.

II.3. LURRALDE- ANTOLAMENDUAREN GIDALERROAK

Otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko

lurralde-antolamenduaren gidalerroak, eta lurzoruaren araubideari buruzko legediak

xedatzen dituen antolamendu-planak eta lurraldea antolatzeko gainerako tresnak

prestatzeko erreferentziazko esparru orokorra osatzen dute.

Gidalerroek eskualdea finkatzen dute lurraldea antolatzeko esparrutzat, eta, plan honi

dagokionez, Gernika-Markinako Eremu Funtzionala mugatzen dute, eskualderako

proposamenak egiteko esparru egokia delakoan.

Gidalerroek berek diotenez, irizpide “funtzionalen” arabera mugatu behar dira eremuak, eta

dagozkien eskualde-buruek eta haien eraginaren pean dauden udalerriek eratu behar

dituzte. Lurraldeko eremu funtzionalak behar bezala mugatzeko eta egituratzeko, baldintza

hauek bete behar dira:

- Halako homogeneotasun geografikoa izan behar da.

- Hirigune batek edo gehiagok inguru geografikoko udalerrien gainetik egon behar

dute.

- Osagarritasuna izan behar da; elkarrekiko barne-harremana egon behar da

kanpoaldearekiko harremana baino gehiago.

Page 34: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 28

Premisa horrekin bat, zenbat eremu funtzionaletan banatuta dagoen Euskal Autonomia

Erkidegoko lurraldea, hainbat antolamendu-eredu proposatzen dituzte gidalerroek. Alde

horretatik, Gernika-Markinako Eremu Funtzionalaren barnean dago Forua.

Eremu funtzional bakoitzaren barnean, Euskal Herriko lurralde-antolakuntzari buruzko

4/1990 Legeak 6.5. artikuluan xedatzen duenarekin bat, lurralde-plan partzial bat idatzi behar

da, honako hauek finkatzeko: lurraldea antolatzeko irizpide espezifikoak, azpiegitura handiak

eta ekipamendu orokorra kokatzeko eremu egokiak, lehengoratu edo birgaitu beharreko

eremuak eta bizitegitarako eta jarduera ekonomikoetarako lurzoru-beharrak.

Ildo horretatik, lurralde-antolamenduaren gidalerroekin bat, Gernika-Markinako Eremu

Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala idatzi da.

Hari buruz jardungo du hurrengo atalak; betiere, Foruan duen eraginaren eta Foruari

buruzko zehaztapenen ikuspegitik.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskal Autonomia

Erkidegoko lurralde-antolamenduaren gidalerroen aldaketa bat bideratu du, etxebizitzen

kuantifikazioari dagokionez. Hain zuzen ere, dokumentuaren arabera, Foruan 35 etxebizitza

izan behar dira gutxienez, eta 70 izan daitezke gehienez.

II.4. GERNIKA-MARKINAKO EREMU FUNTZIONALAREN LURRALDE PLAN

PARTZIALA

Gobernu Kontseiluaren foru-erabaki bidez onartu zen behin betiko Gernika-Markinako Eremu

Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala, martxoaren 1eko 31/2016 Dekretuaren bitartez.

Zenbait mailatako informazioa eta antolamendua finkatzen dute Plan Partzialaren barruko

dokumentu grafikoek, eta, memoria honi erantsitako I-01, I-02, I-03, I-04, I-05, I-06 eta I-07

informazio-planoetan, gai nagusi batzuk laburbildu dira.

Gernika-Markinako Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren barruko dokumentuen

artean, Foruko udal-plangintzaren gaineko eraginak adierazten ditu plangintzaren gaineko

eraginei buruzko dokumentuak, 3.13. atalean:

“a) Inguru fisikoa

• Inguru fisikorako lurralde-ereduaren eragin bereziak

Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Page 35: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 29

Natura 2000 Sarearen Kontserbazio Bereziko Aldea (KBA) Urdaibaiko ibai-sarea,

Urdaibaiko kostaldea eta padurak eta Urdaibaiko Kantauriko artadiak

Hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE)

Leheneratu beharreko alde narriatuak

Akuiferoen zaurgarritasuna

Higagarritasuna

Uholde-arriskua eta uholdeak izateko arrisku esanguratsua duen eremuaren (UAEE)

mugaketa

Guneak, korridore ekologikoaren lotura-eremuak eta moteltzeko ingurua

Bisoi europarraren interes bereziko aldea

Sonchus maritimus eta Osmunda regalis dituzten esparruak

Interes geologikodun eremua (IGE)

• Paisaiaren irisgarritasuna

Urdaibai ibaien paisaia-ibilbidea

GR38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidea

Sin bidea eta Triñe baseliza

Paisaia-interes berezidun eremuak: Busturiako artadia”

• Landaguneei dagokienez, dokumentuak zehazten duena ez dator bat Inbentarioarekin.

b) Bizitegitarako lurzoruari eta etxebizitzen kuantifikazioari dagokionez, 43 eta 102

etxebizitza artean ekarriko ditu zortzi urterako ereduak.

c) Jarduera ekonomikoetarako lurzoruari dagokionez, hamasei urterako eskaintzaren

kuantifikazio orokorra (A+B+C+D) 1,70 ha izango da.

“d) Ekintza hauei dagozkien eragin bereziak:

Page 36: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 30

• GARRAIO-AZPIEGITURAK

­ Sare egituratua ezartzea, honako hauetan kokaturiko bizileku, aisialdi eta

jarduera-eremuetan sartzea ahalbidetzen duena: Gernika-Bermeo ardatza.

­ Hirietako zeharkaleak eta garapen-gune berrietako ardatzak jasotzea.

­ Garraio kolektiboen modalitate alternatiboen balizko garapenari buruzko

azterlana Gernikan.

­ Truke modala tren-geltokiekin lotuta Zugastietan, Muxikan eta Institutuan (trena-

busa-autoa), eta Gernikan (trena-busa) eta, udan, San Kristobalen, Axpen eta

Mundakan (trena-itsasontzia).

­ Truke modala bus-express zerbitzu-geltokiekin lotuta, Gernikako hirigunerako

sarbiderako aparkalekuei dagokienez.

­ Bizikleten aparkalekua. Hiriguneetara iristeko aparkalekuei, aldirietako eta

hondartzetarako aparkalekuei elkartuta, bizikleten alogera-sistemako

ekipamendu nagusiak eta guneak.

­ Bermeo-Amorebieta trenbidearen gune bikoiztuak gauzatzea.

­ Hobekuntzak Gernika-Bermeo pasabidean.

• KOSTAKO PORTUAK ETA AINGURALEKUAK

­ Oka itsasadarrean ekarpen solidoen eragina kontrolatzea.

• OINARRIZKO AZPIEGITURAK

­ Hornikuntza: Forua-Murueta sistema Burgoako EUAren sistema orokorrean

txertatzea, Urdaibaiko ur-horniduraren lurralde-ekintzako plana idaztea,

harguneen defizita konpontzea Urdaibain. Proposamen horiek eskema gisa

aurkezten dira eta ez dira lotesleak.

­ Saneamendua: Gernikako eta Bermeoko sistemak Lamiarango HUAn baterako

arazketarekin batzeko lana premiaz egitea”.

Page 37: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 31

­ Energia elektrikoari dagokionez, “urbanizazio edo zaharberritze-prozesuen

barruko elektrizitate-lineek hiri-inguruetan eragindako gatazken edo auzien

konponketa.

­ Tentsio ertaineko linea lurperatzea.

­ Gasa: Ezarpena Bermeo-Gernika-Muxika korridorean.

­ Teknologia aurreratuko telekomunikazio-sareak indartzea biztanlegune

nagusietan.

­ Gainerako azpiegiturak garatzeko programa osagarriak”.

II.5. LURRALDE PLAN SEKTORIALAK

II.5.1. Bizkaiko Errepideen Lurralde Plan Sektoriala

Apirilaren 15eko 8/1999 Foru Aginduaren bidez onartu zen; 1999ko maiatzaren 18an

argitaratu zen 8/1999 Foru Agindua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Bizkaiko Lurralde Historikoko errepideak hierarkizatzen ditu Bizkaiko Errepideen Lurralde

Plan Sektorialak, eta honako hauek bereizten ditu: interes bereziko sarea, oinarrizko sarea,

sare osagarria, eskualdeko sarea eta tokiko sarea.

Planak xedatzen du autobideetatik, autobietatik eta bide lasterretatik 50 m-ra egon behar

duela eraikuntza-lerroak, interes bereziko eta oinarrizko sareetako errepide arruntetatik

25 m-ra, eta tokiko sareko errepideetatik 12 m-ra. Alde horretatik, Foruko udal-barrutian,

errepide bakarrean hartu behar da kontuan eraikuntzaren gehieneko lerrokadura: Gernika-

Lumo eta Bermeo arteko errepidean (BI-2235 errepidean), zeina eskualde-mailakoa baita.

Planak ez du xedatzen inolako jarduketarik Foruko udal-barrutirako.

II.5.2. Jarduera Ekonomikoak eta Saltokiak Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala

Abenduaren 21eko 262/2004 Dekretuaren bidez onartu zen Plana, eta, Forua barnean

hartzen duen eremu funtzionalaren (Gernika-Markinako Eremu Funtzionalaren)

diagnostikoan, honako hauek aztertzen ditu: kaleen egitura eta jardun ekonomikoa,

komunikabide-sarea, lurzoru kalifikatuaren erreserba eta eskariari buruzko aurreikuspenak.

Planarekin bat, Gernika-Markinako Eremu Funtzionalean, EAEko batez bestekoaren aldean,

nabarmentzekoa da zer-nolako garrantzi erlatibo handia duen lehen sektoreak, arrantza-

sektoreak garrantzi handia duela-eta Eremu Funtzionaleko lau udalerririk jendeztatuenetako

Page 38: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 32

hirutan (Bermeon, Ondarroan eta Lekeition) eta gainerako udalerri gehienak landakoak

direla-eta nagusiki.

Urdaibaiko eskualdean, Bermeon eta Gernika-Lumon metatuta dago biztanleria, eta hiri-

egitura sakabanatuetan bizi da gainerakoan. Bigarren sektorea Gernikan eta Bermeon

bakarrik da garrantzitsua, eta Muxikan daude lurzoru libreko erreserba nagusiak.

Planak jarduera ekonomikoetarako “garapen txikiko udalerritzat” hartzen dituenen artean

dago Forua.

Planak Eremu Funtzionaleko udalerrietarako proposatzen duenez, hiriko jarduera

ekonomikoetarako lurren neurria mugatu beharko du hirigintza-plangintzak. Hala ere,

Eremua osatzen duten udalerriek garrantzi ezberdina dute demografiaren eta hiri-

garapenaren ikuspegitik, eta, horrenbestez, ez dago zertan udalerri guztietan zorroztasun-

maila beraz jokatu jarduera ekonomikoetarako lurren neurria mugatzeko. Ildo horretatik, oso

hiri-garapen txikia duten eta landa-ingurunean erabat sartuta dauden zenbait udalerritan,

zentzugabea da industriako eraikuntza eta jarduerak ezartzea, baina udalerri handitxoetan,

berriz, onargarria da hirigune txikiak sortzea, lantegiak eta tokiko enpresa txikiak kokatzeko.

Gehienez, lurzoru libreko 3 ha-ko azalera izan dezakete hiriguneok, eta, betiere, haiek kabitu

eta ingurune naturalean eragin esanguratsurik ez izateko ahalmen nahikoa izan behar du

lurzoruak; gainera, Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialak ezartzen duen lurralde-

ereduarekin bat etorri behar du antolamenduak. Bestalde, hiriguneekin lotuta egon behar

dute lantegiak eta enpresa txikiak kokatzeko industrialde txikiok, hirigintza-egituraren

osagarri; ez dute egon behar udal-barrutitik bakartutako landaguneetan. Azkenik, lurzoruaren

beste garapen mota batzuk ere baimendu daitezke, eskualdeko ekonomia pizteko neurri

publikoak hartzeko.

Diagnostikoari dagokionez, Planak ez du jarduera ekonomikoetarako inongo erreserbarik

finkatzen Foruko udal-barrutian.

II.5.3. EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana

Abenduaren 22ko 415/1998 Dekretuaren bidez onartu zen Plana, eta ibaiak eta errekak

aztertzen ditu, hiru aldetatik: ingurumenaren aldetik, hidraulikaren aldetik eta hirigintzaren

aldetik.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren mugen barnean dago Forua, eta Urdaibaiko Biosfera

Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzako Planak ezartzen dituen erabilerek, mugek

eta babesek mugatzen dute. Egitamu Gidariak Lurraldearen Arloko Planak baino askoz

parametro zorrotzagoak ezartzen ditu ibaien eta erreken ertzak babesteko, eta,

murriztaileagoa denez gero, horixe aplikatuko du plangintzak.

Page 39: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 33

Gerora, azaroaren 19ko 449/2013 Dekretuaren bidez, EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak

Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa onartu da, behin betiko, eta arau horrek

berretsi egin du Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean aplikatu beharreko printzipio

orokorra; alegia, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea babestu eta antolatzeari buruzko

uztailaren 6ko 5/1989 Legeari eta haren aldaketari lotu beharra.

II.5.4. EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko buruak onartu zuen

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana, uztailaren 27ko

160/2004 Dekretuaren bidez. Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendu Sailaren 2008ko

maiatzaren 27ko Aginduaren bidez, berriz, Planaren lehenengo aldaketa onartu zen, hasiera

batean.

Hainbat hezegune mota bereizten ditu Planaren 5. artikuluak, eta I. multzoaren barnean

dago Urdaibaiko Biosfera Erreserba.

Planak berak dioenez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa

Zuzentzako Planak antolatzen du Eremu Funtzionala, eta, hortaz, hura aplikatuz antolatu

behar da Urdaibai.

II.5.5. EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala

Martxoaren 13ko 43/2007 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko, eta 2007ko apirilaren

2an argitaratu zen EHAAn, 65. zenbakian.

3. artikuluak, planaren eta ingurumen-plangintzaren edo ingurune naturaleko plangintzaren

arteko koordinazioari buruzkoak, ingurumen-plangintzarekin edo ingurune naturaleko

plangintzarekin lotzen du berariaz azpiesparru jakin batzuen antolamendua. Zehazki, honela

dio 3.1. artikuluak, hitzez hitz:

“Urdaibai Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legea

garatuz sortutako Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko

Planak antolatuko du Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremua”.

Forua Biosfera Erreserbaren barnean dagoenez gero, ez dago zehaztapen gehiagoren

beharrik.

Page 40: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 34

II.5.6. EAEko Kultura Ondareko Lurralde Plan Sektoriala

Ondare kultural higiezina babesteko, 7/1990 Legea dago, euskal kultura-ondareari buruzkoa.

Zalantzarik gabe, tresna eraginkorra da, eta babes juridikoa ematen du, baina haren

aplikazioa ez da behar bezain azkarra. Alde horretatik, ondarea babesten atzeratzeak

arriskua dakar denborarekin, eta erabilgarri dauden tresnak beste batzuekin osatu beharra

dakar horrek. Hain zuzen ere, lurralde-antolamenduaren gidalerroek ematen dute

horretarako aukera, Kultura Ondare Higiezineko Lurralde Plan Sektoriala sortu beharra

ezartzen baitute.

Honako hauek dira Lurralde Plan Sektorialaren aurrerakinaren helburuak:

1. Arauzko xedapenak

a) Ondare kultural higiezina eratzen duten ondasunak identifikatzea eta aukeratzea eta zeini bere babes-kategoria eta babes-maila egokitzea

b) Ondasunekin parekatu daitezkeen hirigintza-kategoriak zehaztea

c) Xedapen babesgarriak eta horiek aplikatzeko moduak ezartzea eta lotesleak diren zehaztea

2. Babesa eta hobekuntza sustatzeko orientabideak

Babesa programatzea eta ekintza publikoa eta partikularrentzako laguntzak

xedatzeko lehentasun-ordena finkatzea

3. Garapenerako orientabideak

Hirigintza eta lurraldea garatzeko lanetan ondasun kultural higiezin jakin batzuk

kontuan hartzea

Adieraztea zer ondasun eta eremu diren egokiak babestu beharreko ondasunen

izaerarekin eta balioekin bat datozen jarduera kulturalak antolatzeko

Urdaibai Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko 5/1989 Legean babes gorena

duen eremu arkeologikoa,

Izena Data

Foruko Herri Erromatarra. Urdaibai Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari

buruzko uztailak 6 ko 5/1989 Legea

Page 41: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 35

Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordearen 1997ko maiatzaren 5eko Erabakiaren bidez

–101. zenbakiko EHAAn argitaratu zen–, balizko arkeologia-guneak izendatu ziren, eta,

tartean, Forukoak zerrendatu eta mugatu.

Guneon mugak sistematizatu nahian, babestu beharreko eremu mota hauek bereizi ziren:

A mota: Eraikinen hormez barruko esparruak

B mota: Eraikinen hormez barruko esparruak + inguruko 15 metroak, kanporen dauden

ertzetatik neurtuta

C mota: Elementuek hartzen dituzten esparruak + inguruko 5 metroak, kanporen dauden

ertzetatik neurtuta

D mota: Eraikinek eta haiei atxikitako instalazioek hartzen dituzten esparruak

E mota: Planoek zehazten dituzten esparruak

Erabakiak honako balizko arkeologia-guneak izendatzen ditu, eta honako hau da bakoitzaren

babes-esparrua:

Izena

1. Tourseko San Martin eliza (A)

5. San Gregorio baseliza (A)

6. San Bernardo baseliza (A)

7. Urdaibai dorrea

8. San Kristobal baseliza (B)

10. Asparroaga errota, ageriko egiturarik gabe (E)

11. Errotabarri errota, ageriko egiturarik gabe (E)

13. Asparroaga errota II, ageriko egiturarik gabe (E)

14. Asparroaga errota III, ageriko egiturarik gabe (E)

Honako hauek dira Foruan izendatzeko dauden arkeologia-guneak:

Izena

2. Zahar dorrea

3. Biaskoa baserria

16. Atxetako kobazuloa

Page 42: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 36

18. Urerrota errota

16. Atxondoko karobia

Honako hauek dira Foruko ondare arkitektoniko historikoa eratzen duten elementuak eta

bakoitzaren kategoria:

EAEko monumentu edo monumentu multzo izendatutako proposatutako ondasun higiezinak

Izena Aldizkaria

Zurrategia 2008/01/10eko EHAA

EAEko monumentu edo monumentu multzo izendatzeko proposatutako ondasun higiezinak

Izena Auzoa

San Martin Eliza Elexalde

Frantzizkotarren Komentua Elexalde

Asketa baserria Gaitoka

Peztegi baserria Gaitoka

Landaluze baserria Armotxerri

Jauregizar Atzekoa baserria Armotxerri

Gardoi baserria Gaitoka

Txarriketa baserria Atxondoa

Allotizatzekoa baserria Atxondoa

Agarre Bekoa baserria Atxondoa

Agarre Goikoa baserria Atxondoa

Allendiz Erdikoa baserria Atxondoa

Allendiz Goikoa baserria Atxondoa

Zarraga Goikoa baserria Atxondoa

Gaztañadia baserria Atxondoa

Giliz baserria Atxondoa

Arrotzena baserria Gaitoka

Berandoagaikoa baserria Gaitoka

Arronategi baserria Gaitoka

Ormaetxe baserria Gaitoka

Page 43: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 37

Etxebarri baserria Gaitoka

Larreta baserria Atxondoa

Zarraga Bekoa baserria Atxondoa

Askunaga baserria Elexalde

Amuena baserria Elexalde

Dorre baserria Elexalde

Biaskoa baserria Elexalde

Borialde Aurrekoa baserria Elexalde

Bolunburu baserria Gaitoka

Mozuene baserria Urberuaga

Estratamosu baserria Urberuaga

Urrutxua baserria Armotxerri

EAEk udal-mailan zaintzeko proposatutako ondasun higiezinak

Izena Auzoa

San Kristobal baseliza / Gorritizeko Andra Mari Armotxerri-Urberuaga

Urdaibai dorrea Armotxerri

Udaletxea Elexalde

Bentabarri Elexalde

Foruko pilotalekua Elexalde

Frantziskotarren pilotalekua Elexalde

Foruko probalekua Elexalde

Gernika-Lumo eta Bermeo arteko errepidea, 54 eta

55 Elexalde

San Gregorio baseliza (Triñe) Gaitoka

Tolunburu etxeko ferratzeko zaldia Gaitoka

Olortako karobiak Olorta

Urreta errota (Urerrota) Urberuaga

Villa Begoña txaleta (Gernika-Lumo eta Bermeo

arteko errepidea, 46)

Page 44: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 38

Ospitale zaharra – zahar-etxea Atxondoa

BALDATIKAKO MULTZOA

San Bernardo baseliza

Baldatika Sagasta baserria

Orue Baserria

Andikoetxe Baserria

II.5.7. EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala

Nekazaritza eta Arrantza Saileko buruaren 2014ko irailaren 16ko 177/2014 Dekretuaren

bidez onartu zen behin betiko., eta dokumentuaren helburua da plan bat osatzea,

nekazaritzako eta basogintzako erabilerak planifikatzeko eta kudeatzeko jarduerak

iradokitzeko eta bideratzeko, lurraldearen plangintza orokorraren esparruan, eta, aldi berean,

nekazaritza-sektorearen interesak beste erabilera batzuenetatik babesteko.

Planak xedatzen duenez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa

Zuzentzeko Plana aplikatuz antolatu behar da Erreserba osatzen duten udalerrietako

lurraldea.

II.5.8. EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen

Arloko Plana

Dagozkion administrazio publikoek dokumentuaren aurrerakinari buruz egindako oharrak eta

iradokizunak aztertzeko fasean dago orain, eta Planaren helburua da etxebizitza-arloko

inbertsio publikoak bideratzea, baina, aurrerapen-fasean dagoenez gero, erreferentziazko

esparru orokortzat bakarrik har daiteke egiaz.

Planak dioenez, etxebizitzen sustapen publikorako lurzorua gutxi garatuko den udalerrien

artean dago Forua.

II.5.9. Euskal Autonomia Erkidegoko eremuko Trenbide Sarearen Lurraldearen

Antolamendurako Arloko Plana

Otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

Funtsean, abiadura handiko trenaren ibilbidea (“euskal Y” delakoa) arautzea da Planaren helburua,

baina Forua ez dago azpiegitura horren ibilbidearen barnean, eta, beraz, ez dakar udalerriari

buruzko zehaztapenik.

Page 45: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 39

Nolanahi ere, iparraldetik hegoaldera, Planak “Bilboko metropoli-eremuko aldiriko barnebideen”

sailkatzen duen trenbide batek zeharkatzen du Forua: Euskotrenek Bilbo eta Bermeo artean duen

lineak.

II.5.10. EAEko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana

Maiatzaren 14ko 104/2002 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

Udal-plangintzaren gaineko hainbat eragin finkatzen ditu Planak, energia eolikoa ekoizteko instalazio

bat kokatzea aurreikusten denerako, baina ez du proposatzen Foruan horrelakorik jartzea.

II.5.11. EAEko Errepideen II. Plan Orokorraren berrikusketa (2005-2016 aldia)

Azaroaren 23ko 307/2010 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sarea sailkatzen du Planak, eta hiru sare motatan banatzen

du sare funtzionala, funtzionaltasunaren arabera:

Lehentasunezko sarea

Errepide-sare nagusia

Eskualdeko errepide-sarea

Berrikusketak aldaketak dakartza aurreko planak aztertzen zituen zenbait elementutan, eta horixe da

hura aldatzeko funtsezko arrazoia: Plana sarearen egungo egoerara egokitzea. Edonola ere, plan

berriak ez dakar inolako aldaketarik Foruan.

BI-2235 errepide-sare nagusiko errepide arrunta da berdin-berdin.

II.6. KONTUAN IZAN BEHARREKO BESTE PLAN ETA ARAU BATZUK

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzako Plana besterik ez da

aztertuko atal honetan, baina zerrendatuko da zer beste plan izango diren kontuan ingurumenaren

gaineko eraginaren ebaluazioa egiteko.

II.6.1. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzako Plana

Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Sailak idatzi zuen Urdaibaiko

Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu Gidaria, eta otsailaren

11ko 27/2003 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

Page 46: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 40

2010eko urtarrilaren 28an, hamasei urte baino gehiago igaroak zirela Egitamua indarrean

sartu zenetik, agindu bidez, Egitamua aldatzeko izapideei hasiera ematea onartu zen,

denbora luzea igaroa zelako eta, era berean, Egitamua UNESCOk biosfera-erreserbak

babesteko ezartzen dituen ildo eta arauetara egokitu beharra zegoelako; Natura-ondareari

eta biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legeak bere egiten ditu ildo eta arau horiek.

2016 urte honetan, irailak 27ko 139/2016 Dekretu bidez, behin betikoz onartu zuen Eusko

Jaurlaritzak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana,

bere araudia EAOn argitaratu zen azaroak 28an.

Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989

Legeak ezartzen dituen garapen-tresnetako bat da. Arestian aipatu bezala, haren aldaketa

aztertuko da atal honetan, behin betikoz onartuta dagoelako.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean dauden udalerrietako bat da Forua.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu Gidaria

gorago dago hierarkian Foruko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra baino, eta, horrenbestez,

Planak berak xedatzen duenarekin bat arautu behar da lurzoru urbanizaezina.

EKZParen helburuak, ondoko ataletan banatzen dira: egiturazko helburuak, kontserbazio-

helburuak, Garapen jasangarriko helburuak eta laguntza logistikoaren helburuak.

Bost tituluk egituratzen dute egitamu berria:

I. titulua. Xedapen orokorrak

II. titulua. Urdaibaiko Erreserbako lurzoruaren araubidea

III. titulua. Egitamua gauzatzeko araubide orokorra

IV. titulua. Egitamua gauzatzeko araubidea

V. titulua. Administrazioak esku hartzeko araubidea eta Egitamua garatzeko tresnak

I. tituluak adierazten du zer helburu orokor hartu diren kontuan Egitamuaren arau eta

zehaztapenak finkatzeko, Egitamua garatzeko ere kontuan hartu beharko baitira.

II. tituluak berrikuntzak dakartza aurreko egitamuaren aldean: batzuk, lehen araudi

sektorialak arautzen zituen babespeko elementu batzuk guneen kategoriaren barruan sartu

direlako, eta beste batzuk, orain arte dagokien bezala tratatzen ez ziren eremuak identifikatu

direlako lurraldean.

Page 47: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 41

III. tituluaren helburua da orain arte behar bezain garbi zehaztuta ez zeuden zenbait gairi

heltzea eta haietan sakontzea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren arauketa eta kudeaketa

eraginkorra eta positiboa sustatzeko. Horiek horrela, ahalik eta xehekien, lurzoruaren

erabilerak eta eraikuntza-egintzak identifikatzen eta sailkatzen ditu titulu horrek, baita

eraikuntza-lanak sailkatzen.

IV. titulua Egitamua gauzatzeko zuzeneko jarduketei buruzkoa da, erabilera zehaztuak

kokatzeari dagokionez.

Azkenik, V. tituluak identifikatzen eta arautzen du zer tresna aurreikusten diren Egitamua

garatzeko; ingurumen-, lurralde- eta hirigintza-legediak zeharka txertatuta finkatu dira tresna

horiek.

EKPZk hiru kategoria bereizten ditu lurzoru urbanizaezinean:

­ Gunea Gainkategoria (N)

N.1. Itsasadarraren eremua

N.2. Kostaldeko Eremua

N.3. Artadi kantauriarraren Eremua

N.4. Urdaibaiko ibai-sarearen Eremua

N.5. Kultura Intereseko Eremua

­ Gunearen Babes edo Amortiguazio Gainkategoria (B)

B.1. Itsasadarreko babes eremua

B.2. Kostaldeko babes eremua

B.3. Artadi kantauriarren babes eremua

B.4. Ibai sareko babes eremua

B.5. Paisaiaren Babes Eremua, Ikusizko eta Eszenografia kalteberatasun

Handiko Lurraldeak.

B.6. Baso autoktonoen Eremua.

Page 48: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 42

­ Trantsizio Gainkategoria (T)

T.1. Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Landazabaleko Intereseko Eremua

T.2. Baso Eremua

T.3. Landagunearen Eremua

T.4. Sistemen Eremua

Onartutako planaren arabera, kategoria hauek osatuko dute Foruko lurzoru urbanizaezina:

­ Gunea Gainkategoria

Itsasadarraren Eremua

N.1.1. Marearteko edo mareaz gaindiko zonak, landarez nahiz landarerik

gabe osatuak, eta padura-zonak.

N.1.2. Lohiz edo padura-zonaz osaturiko marearteko edo mareaz

gaindiko zonak, lezoi, muna edo eustehorma bidez uraren zirkulazio-

sistematik isolatuta daudenak.

N.1.3. Lezoi, muna edo uraren zirkulazio-sistemari eusteko horma bidez

isolatuta dauden eta hiri-okupazioa duten mareaz gaindiko zonak.

N.1.5. Itsasadarraren ibilguak osaturiko marea azpiko zonak.

Artadi kantauriarren Eremua

N.3.1. Natura-interes bereziko zona

N.3.2. Osorik edo gutxi degradatuta dauden ekosistemen zona

N.3.3. Ekosistema degradatuen eta basoberritzeen zona

N.3.4. Zelai eta laborantza zona.

Urdaibaiko ibai-sarearen Eremua

N.4. Urdaibaiko ibai-sarearen eremua.

Kultura Intereseko Eremua

Page 49: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 43

N.5.2. Ondare arkeologikoko Zonak

­ Gunearen Babes Gainkategoria

Itsasadarreko babes eremuak

B.1. Itsasadarreko babes eremuak

Artadi kantauriarren babes eremuak

B.3.2. Artadi kantauriarren babes eremuko ekosistema osoen edo gutxi

degradatuen zona.

B.3.3. Artadi kantauriarren babes eremuko ekosistema degradatuen eta

basoberritzeen zona.

B.3.4. Artadi kantauriarren babes eremuko zelai eta laborantza zona.

Ibai-sareko babes eremuak

B.4.1. Ibai-sareko babes zonak.

B.4.2. Ibai-sarera isurtzen diren arroetako babes zonak

Paisaiaren Babes Eremua, ikusizko eta eszenografia kalteberatasun handiko

lurraldeak.

B.5. Paisaiaren Babes Eremua, ikusizko eta eszenografia kalteberatasun

handiko lurraldeak.

Baso Autoktonoen eremua

B.6. Baso Autoktonoak.

­ Trantsizio Gainkategoria

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta landazabaleko intereseko eremua.

T.1./A.1. Nekazaritza balio handiko zonak.

T.1./PRT. Trantsizioko landa-paisaiko zonak.

Baso Eremuak

Page 50: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 44

T.2./F.1. % 30etik % 45era bitarteko maldak dituzten baso zonak

T.2./F.2. % 45etik % 60ra bitarteko maldak dituzten baso zonak

Landa Gunearen Eremuak

T.3./NR. Landa Gunearen Eremuak

Sistemen Eremuak

T.4./IS. Azpiegitura eta komunitatearen zerbitzuak hartzeko zonak.

T.4./ECR. Eraikuntza-asentamenduak dituzten nahiz ez dituzten zona

publiko edo pribatuak, ekipamendu komunitariorako beharrezkoak eta

lurzoru urbanizaezinean prestatu beharrekoak.

Indarrean dagoen Egitamuaren barruan bada “hirigintza-plangintzak antolatu beharreko

eremua” kategoria. Bada, egitamu berriak “udaletako hirigintza-plangintzak antolatu

beharreko eremua” kategoria finkatzen du haren ordez.

II.6.2. Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana

Planaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoak karbonoaren mendean ez dagoen

eredu sozioekonomiko baterantz egitea 2020rako.

Horretarako, lau helburu estrategiko lortu beharra finkatzen du, eta helburuon ardatza da

berotegi-efektua eragiten duten gasen (BEGen) isuriak murriztea eta Euskal Autonomia

Erkidegoa klima-aldaketatik espero ditugun ondorioetara egokitzea:

- 1. HE. BEGen isuriak 1990ekoak (oinarri-urtekoak) baino % 14 handiagoak izatea

gehienez

- 2. HE. Karbono-hustubideen gaitasuna oinarri-urteko isurien % 1 ere husteko

moduan handitzea

- 3. HE. Baliabide naturalen gaineko arriskuak ahal bezainbat txikiagotzea

- 4. HE. Pertsonen osasunaren, hirietako habitataren kalitatearen eta sistema

sozioekonomikoen gaineko arriskuak ahal bezainbat txikiagotzea

Page 51: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 45

Planaren arabera, helburuok lortzeko, administrazio publikoek eta klima-aldaketaren aurkako

borrokan diharduten eragile sozialek batera eta koordinatuta erantzun behar dute.

Horretarako, lau programatan banatuta dago Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana.

Hedatuki, zehazki eta zeharka, isuriak murriztea eta karbonoa hustea, klima-aldaketaren

eraginetara moldatzea eta ezaguera teknikoa eta zientifikoa hedatu eta sakondu behar

izatea jorratzen dute programok, eta, aldi berean, hezkuntzaren eta herritarren ekintzaren

garrantzia azpimarratzen dute.

Page 52: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 46

III. AURRETIAZKO BALDINTZATZAILEEN

LABURPENA.

Page 53: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 54: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 47

III. AURRETIAZKO BALDINTZATZAILEEN LABURPENA.

III.1. BALDINTZATZAILE SEKTORIALAK

III.1.1. Sarrera

2016ko otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean, Foruko Udalak txostenak eskatu zizkien

Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Estatuko Administrazioaren barruan

babes zibilaren, ingurumenaren, kultur ondarearen eta ingurune naturalaren gaineko

eskumena duten sailei, Foruko Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak kontuan hartu behar dituen

arriskuei eta ingurumena, kultur ondarea eta ingurune naturala babesteko errespetatu behar

dituen baldintzatzaileei buruz. Zehatz-mehatz, administrazio sektorial hauei eskatu zien

informazioa:

­ Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

­ Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritza

­ Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza

Zuzendaritza

­ Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuordetza

­ Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza

­ Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

­ Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

­ Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Saila

­ Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saila

­ Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Natura Ondarea

Zaintzeko Zerbitzua

­ Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia

­ Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Zuzendaritza Nagusia

Page 55: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 48

­ Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusia

­ Eusko Jaurlaritzako Uraren Euskal Agentzia (URA)

­ Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa (IHOBE)

­ Energiaren Euskal Erakundea (EVE)

­ Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritza Bizkaian

­ Sustapen Ministerioa eta Aireko Segurtasuneko Estatuko Agentzia

­ Etxebide

­ Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa

­ Ingurumen Ministerioko Euskadiko Kosten Mugaketa

­ Busturialdeko Ur Partzuergoa

­ Sustapen Ministerioko Telekomunikazioak

­ Urdaibaiko Patronatua

­ Euskal Trenbide Sarea

­ EHNE

­ ENBA

Page 56: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 49

III.1.2. PLANEAN ERAGINA DUTEN bildutako txostenen azterketa

III.1.2.1. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Euskadiko Kosten

Mugaketa

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko martxoaren 8a

Sinatzailea: Javier Zamacona Pino, Administrazio Jardunaren Zerbitzuko burua

Edukia

1. Kosta Legea Garatzeko Araudi Orokorrak xedatzen du dena delako lurralde- eta

hirigintza-plangintza hasiera batean onartzeko eskumena duen organoak haren ale

bat helarazi behar duela hura onartu aurretik, txosten bat egiteko, eta txostena

egiteko epea hilabetekoa dela.

2. Kosta Legeak babes-zorgunean debekatzen dituen erabileren zerrenda

3. Kosta Legearen 30. artikuluaren arabera, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari

publikoa babesteko eskakizunak bete behar ditu hirigintza-antolamenduak.

III.1.2.2. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko

Saileko Ingurumen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza Bultzatzeko Atala

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko martxoaren 21a

Sinatzailea: Daniel Ruiz Larsson, Ingurumen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza

Bultzatzeko ataleko burua

Edukia: Aztertu egin beharko da zer-nolako eragin akustikoa izan dezakeen Hiria

Antolatzeko Plan Orokorrak Forutik pasatzen diren foru-azpiegituretan.

Zarata-mapak eta foru-errepideen eta haien loturen zor akustikoen peko eremuak

III.1.2.3. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

(IHOBE)

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko apirilaren 22a

Sinatzailea: Lurzoruari buruzko Kontsulta Zerbitzua

Page 57: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 50

Edukia: Lurzorua kutsa zezaketen jarduerak izan dituzten eta, horregatik, erabiltzaileentzat

eta ingurumenarentzat arriskutsuak izan daitezkeen lursailen zerrenda

Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen

inbentarioari buruzko 165/2008 Dekretuak barnean hartzen ditu zerrendako lursailak.

4/2015 Legearen arabera, zerrendako lursailetako lurzoruaren kalitatea ikertu beharko da,

eta, azkenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak lurzoruaren kalitateari

buruzko adierazpena emango du.

Honako hauek dira Foruan lurzorua kutsa zezaketen jarduerak izan dituzten lursailak:

1. Zurrategia (Elexalde auzoa, 32)

2. Landaberde industrialdea (Carlos Gangoiti kalea, 71)

3. Peña Forua hondakindegia, hondakindegirako sarrera (Busturialdeko Gizarte

Zerbitzuen Mankomunitatea)

4. BETIONDO basoko ustiategiak (Landaberde auzoa)

5. Malaexechevarría zerrategia (Landaberde auzoa, Rinder parean)

III.1.2.4. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren

Zuzendaritza

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko martxoaren 23a

Sinatzailea: Fernando Uriondo Ispizua, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaria

Edukia: Lurraldea antolatzeko tresna hauetara egokitu beharko da Plan Orokorra:

1. Lurralde-antolamenduaren gidalerroak. 28/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren

behin betiko, eta, 4/2016 Dekretuaren bidez, aldatu egin ziren, etxebizitzen

kuantifikazioari dagokionez.

2. Gernika-Markinako Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala. Martxoaren 1eko

31/2016 Dekretuaren bitartez onartu zen behin betiko.

3. Lurralde-plan sektorialak

Page 58: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 51

­ Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen

Arloko Plana. 415/1998 Dekretuaren bidez onartu zen, eta, 449/2013

Dekretuaren bidez, aldatu.

­ Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana.

160/2004 Dekretuaren bidez onartu zen, eta 231/2012 Dekretuaren bidez,

aldatu.

­ Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen

Arloko Plana. 43/2007 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

­ Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan

Sektoriala. 177/2014 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

­ Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko

Plana. 262/2004 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

­ Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbideen Azpiegitura Antolatzeko Lurralde Plan

Sektoriala. 41/2001 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

­ Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektoriala.

104/2002 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko.

­ EAEko Errepideen II. Plan Orokorraren berrikusketa (2005-2016 aldia). 307/2010

Dekretuaren bidez onartu zen.

III.1.2.5. Espainiako Gobernuko Industria, Energia eta Turismo Ministerioko

Telekomunikazioen eta Informazio Teknologien Zuzendaritza Nagusia

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko martxoaren 23a

Sinatzailea: Pedro Luis Romero Morales, Administrazio Publikoaren Ataleko koordinatzailea

Edukia: Onartu aurretik komunikazio elektronikoei buruzko txosten sektoriala behar duten

tresnei (hirigintza planifikatzeko tresnei) buruz egiten ditu txostenak erakundeak, baina, kasu

honetan, ez da beharrezkoa horrelakorik ematea, eta, hortaz, hainbat gogoeta orokor egiten

ditu, Plan Orokorra idazten dutenek kontuan har ditzaten:

a) Operadoreek jabari publikoa eta jabetza pribatua okupatzeko eskubidea eta aplikatu

beharreko araudia

b) Jabetza publiko eta pribatuaren baterako kokapen eta erabilera

Page 59: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 52

c) Komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeari buruz administrazio publikoek

emandako araudia

d) Telekomunikazio-azpiegiturak instalatzeko eta abian jartzeko, udal-lizentzia izan

beharra

e) Komunikazio-sare publikoak osatzen dituzten azpiegituren ezaugarriak Hirigintza

planifikatzeko tresnen arabera

f) Telekomunikazio-azpiegiturak eraikinetan

g) Komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeari buruz administrazio publikoek

emandako araudiaren argitalpena

Gainera, komunikazio elektronikoei buruzko txosten sektoriala eskatzeko, hirigintza-

tresna PDF formatuan aurkezteko eskatzen du txostenak.

III.1.2.6. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzako Natura Ingurunearen

eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko apirilaren 8a

Sinatzailea: Alexander Boto Bastegieta, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren

zuzendaria

Edukia: Zuzendaritzak plangintza idazteko finkatutako irizpide eta helburuak

1. Biodibertsitatean eragina duten jasangarritasun-irizpideak

2. Ingurumen-helburuen adierazleak eta jasangarritasun-printzipioak

3. Lurzoru urbanizaezina kalifikatzeko irizpideak

4. Garapen berriak kokatzeko eremuak proposatzeko irizpideak

5. Biodibertsitate-gune eta -baliabideei buruz eskura dagoen informazioa.

Page 60: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 53

III.1.2.7. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Urdaibaiko

Biosfera Erreserba

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko apirilaren 25a

Sinatzailea: Paula Caviedes Gil, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari eta

kontserbatzailea

Edukia: Gai hauei buruzko hausnarketa orokorrak

1. Kultur ondarea

2. Ondare naturala

3. Beste dokumentu interesgarri batzuk

Atal horren barruan, gai hauei buruzko hausnarketak:

I. Naturaren babesa

II. Garapen jasangarria

III. Laguntza logistikoa

Aipatutako gai bakoitza garatzean, Europan, Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan

aplikatu beharreko araudi osoa zehazten dute dokumentuek, xeheki eta oparo.

Naturaren babesari dagokionez, gai hauei buruzko hausnarketak:

1. Urdaibaiko Biosfera Erreserba

2. Natura-ondarea eta biodibertsitatea

3. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa

4. Parte-hartze publikoa

5. Ura

6. Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua

Page 61: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 54

7. Airearen kalitatea eta atmosferarako isuriak

8. Klima-aldaketa

III.1.2.8. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura

Ondarearen Zuzendaritza

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko maiatzaren 3a

Sinatzailea: Imanol Agote Alberro, Kultura Ondarearen zuzendaria

Edukia

a) Kulturaren aldetik garrantzizkoak diren Foruko ondasun higiezinen zerrenda

b) Elementu katalogatuak babesteko legezko aginduak eta irizpideak

Bi eranskin:

1. eranskina. Kulturaren aldetik garrantzizkoak diren elementuen zerrenda

1.1. Ondare historiko arkitektonikoa

1.1.1 EAEk izendatutako ondasun higiezinak: zurrategia

1.1.2 EAEko monumentu edo monumentu multzo izendatzeko

proposatutako ondasun higiezinak:

Tourseko San Martin eliza, frantziskotarren komentua eta 30 bat

baserri

1.1.3 Udalak zainduak izateko proposatutako ondasun higiezinak

1.2. Ondare arkeologikoa

1.2.1. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Legearen barruko gune

arkeologikoak:

Foruko erromatar herrixka

1.2.2. Balizko gune arkeologikoak

Hamalau elementu (erlijiosoak eta zibilak eta errotak)

Page 62: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 55

1.2.3. Izendatzeko dauden gune arkeologikoak

2. eranskina. Elementu katalogatuak babesteko irizpideak

1. eranskineko elementuak babesteko irizpideak, aplikatu beharreko dekretuak eta

ondare historiko arkitektonikoaren eta ondare arkeologikoaren barruko elementu

bakoitzean egin daitezkeen lan motak

III.1.2.9. Euskal Trenbide Sarea

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko martxoaren 23a

Sinatzailea: Gregorio Morante Serrano, Kalitate eta Ingurumen Sailaren arduraduna

Edukia: Zornotza eta Bermeo arteko trenbideak Forua zeharkatzen du, eta, bereziki,

Elexalde auzoan du eragina, han baitago geralekua. Euskal Trenbide Sareak kudeatzen du

adar hori, eta Eusko Trenek operatzen.

Itsasadarretatik hurbil bakarrik aplikatu behar dira trenak ibiltzeko baldintzatzaileak

ingurumenaren ikuspegitik (zarataren zein bibrazioen aldetik), eta, Hiria Antolatzeko Plan

Orokorra idaztean, kontuan hartu beharko da hori.

2014ko azaroaren 18an, zarata-mapak eta trenbideen zor akustikoen peko eremuak onartu

eta Foruko Udalari helarazi zitzaizkion.

III.1.2.10. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza

Sailburuordetza

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko maiatzaren 17a

Sinatzailea: Covadonga Solaguren, Etxebizitzako sailburuordea

Edukia: Txostenak aztertzen du zer betebehar dituzten udalek babes publikoaren peko

araubideren baten barruko etxebizitzetarako lurzorua erreserbatzeari dagokionez, eta

ondorioztatzen du Foruko Udalak ez duela halakorik; izan ere, biztanle kopurua kontuan

izanik, 2/2006 Legeak eta 105/2008 Dekretuak ez dute eraginik udalerrian.

Ildo beretik, Udalak ez du zuzkidura-bizitegietarako lurzorua erreserbatzeko betebeharrik.

Nolanahi ere, % 15 eskuratuko du, hirigintza-jardueretatik sortzen diren gainbalioetan

erkidegoak izan behar duen parte-hartzeagatik, eta Udalaren lurzoru-ondareari atxiki

beharko dio.

Page 63: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 56

Azkenik, Etxebidek emandako datuak aipatzen ditu txostenak. Haien arabera, 26 pertsonak

dute interesa Foruan etxebizitza babestu bat eskuratzeko, eta eskabideen % 62k alokairuan

bakarrik dute interesa. Bestalde, hamasei eskatzaile daude Foruan erroldatuta.

III.1.2.11. Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko Saileko

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko maiatzaren 24a

Sinatzailea: Unai Gangoiti Ciscar, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune

Naturaleko Saileko zuzendaria

Edukia: Foruko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra idaztean ingurumenaren ikuspegitik kontuan

hartu beharreko baldintzatzaileak

1. PLAN OROKORRARI APLIKATU BEHARREKO JASANGARRITASUN-PRINTZIPIOAK ETA INGURUMEN-HELBURU ETA -IRIZPIDEAK (PLAN OROKORRA PRESTATZEKO FUNTSEZKO OINARRIAK)

Honako hauek finkatzen dituztenak:

a) Bizkaia programa, Bizkaiko Foru Aldundiarena

b) Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia 2020

c) 211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumenaren

gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen

duena

d) 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa

e) 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege

orokorra

f) 1/2014 Legegintzako Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia

Erkidegoko natura kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena

g) 42/2007 Legea, abenduaren 13koa, natur ondareari eta biodibertsitateari

buruzkoa

h) 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, urarena

Page 64: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 57

i) 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, zeinaren bidez

onartzen baita Lurzoruari eta hiri-zaharberritzeari buruzko Legearen testu

bategina

j) 2/2011 Legea, martxoaren 4koa, ekonomia iraunkorrari buruzkoa

k) 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa

l) 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, nekazaritza- eta elikagaigintza-

politikakoa

1.1. Jasangarritasun-printzipioak

Gutxienez, artikulu hauek finkatzen dituztenak:

1. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 2.

artikulua

2. Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio

estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012

Dekretuaren 1. eta 2. artikuluak

3. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 3.

artikulua

4. Lurzoruari eta hiri-zaharberritzeari buruzko Legearen testu bategina

onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren

3. eta 20. artikuluak

5. Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege

Orokorraren 2., 5., 23., 25., 28., 30., 69. eta 83. artikuluak

6. Euskal Autonomia Erkidegoko natura kontserbatzeko Legearen testu

bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako

Dekretuaren 2. artikulua

7. Natur ondareari eta biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007

Legearen 2. artikulua

8. Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 3. artikulua

Page 65: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 58

9. Ekonomia iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 99. eta

100. artikuluak

1.2. Ingurumen-helburuak

1. Lurraldea modu orekatuan erabiltzea.

2. Ahalik eta lurzoru-eremurik txikiena bihurtzea artifizial hirigintza-

garapenak eta azpiegiturak kokatzeko

3. Lurzorua ahalik eta hobekien kudeatzea, kutsadura historikoa

zuzentzeari lehentasuna emanda eta kutsadura mota berriei aurrea

hartuta

4. Jendearen mugikortasun-beharrak kudeatzea eta oinez edo bizikletaz

ibil dadin eta garraio kolektiboa erabil dezan bultzatzea, eta motordun

ibilgailuak gutxiago erabil daitezen eta jendea polikiago eta hurbilago

mugi dadin bultzatzea

5. Energia aurreztu, energia modu eraginkorrean erabil eta energia

berriztagarriak erabil daitezen bultzatzea

6. Dibertsitate biologikoaren galera geldiaraztea eta, horretarako, habitaten

eta ekosistemen funtzionamendu jasangarria babestea eta

lehengoratzea, eta lurraldeko korridore ekologikoen arteko lotura

hobetzea

7. Baliabide naturalak arduraz kontsumi daitezen bultzatzea

8. Hondakin gutxiago sortzea eta haiek hobeto kudeatzea

9. Ur-masak egoera ekologiko onean egon daitezen eta okerrera egin ez

dezaten lortzea

10. Airearen kalitatea hobetzea

11. Kutsadura akustikoari aurrea hartzea eta hura zaintzea eta txikitzea

12. Paisaiak babes, kudea eta antola daitezen bultzatzea

13. Arrisku natural edo teknologikorik ez sortzea edo, halakorik badago,

hura desagerraraztea

Page 66: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 59

14. Berotegi-efektua eragiten duten gasen isuriak mugatzea

15. Klima-aldaketarako egokitzapena kudeatzea eta aurreikusten diren

ondorioek ahalik eta eragin txikiena izateko moduan prestatzea

1.3. Ingurumen-irizpide estrategikoak

Lehenik eta behin, Planak behar bezala arrazoitu beharko lituzke

etxebizitzatarako eta industriarako garapen berrien eskaria eta neurriak.

Horretarako, zehatz-mehatz, plangintzak zer beharri erantzun behar dien aztertu

beharko da, aurreikusten diren garapenak gehiegizkoak izan ez daitezen. Era

berean, etxebizitza-garapen berriak planteatzeko, kontuan izan beharko da

aurreikusitako zenbat etxebizitza ez diren eraiki, eta, beharrezkoa bada, bigarren

etxebizitzen eskaintza txikituko da, ahal bezainbat.

Bigarrenik, ingurumen-irizpide hauek estrategikotzat hartu beharko lirateke,

aipatutako helburuekin bat baitatoz:

1. Artifizial bihurtutako lurzorua erabiltzeari eta, bereziki, laborantza-lurrak

eta lurzoru naturala babesteari ematea lehentasuna eta, ahal den

neurrian, balio agrologiko handiko lurzorua beste erabilerara

batzuetarako ez birkalifikatzea

2. Udalerriko jatorrizko guneetan ondare eraiki eta urbanizatua

lehengoratzeari eta etxebizitza hutsak erabiltzeari ematea lehentasuna

3. Lurzoru kutsatua lehengoratzeari ematea lehentasuna lurzoru

urbanizaezina birkalifikatzeari baino gehiago

4. Ahal dela, hiria ez banatzea eta barreiatzea, erabilera eta jardueren

integrazio eta kohesio espazialari eusteko eta, hartara, mugikortasun-

beharrak txikiagoak izateko

5. Hiri-egitura trinko, konpaktu eta konplexuak sustatzea beharrei

erantzuteko, eta nahiko eraikuntza-dentsitate handiak sortzea

6. Lurzoruaren erabilerak modu misto eta malguan planifikatzea

7. Garapen berriak garraiobide publikoak eta/edo auto pribatua ez den

beste garraiobide batzuk erabiltzeko erraztasunak dauden lurretan

kokatzea

Page 67: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 60

8. Garapen berriak energiaz hornitzea bideragarria, erraza eta azkarra den

lurretan kokatzea eta energiaz hornitzeko sistema deszentralizatuak

erabiltzea, iturri berriztagarriek sortzen duten energian oinarrituak

9. Garapen berriak energiaren erabilera eraginkorra izateko baldintza

pasibo egokiak dauden lurretan kokatzea

10. Garapen berriak uretako ingurunea eta dagozkion zerbitzuak zaintzeko

aukera ematen duten lurretan kokatzea, eta ur-masen egoera ekologiko

onari eustea edo hura lortzen laguntzea

11. Ahal den neurrian, hirigintza-garapen berriak ez kokatzea urpean gera

daitezkeen eremuetan

12. Egoera naturalean dauden ubideak ez zuzentzea eta kanalizatzea

13. Ur-bazterreko landaredian ahalik eta eragin txikiena izateko, ibai eta

erreken gaineko pasabideak eraikitzeko lanek jabari publiko hidraulikoan

eta haren zorpeko eremuan inolako eraginik ez izatea eta, ildo

horretatik, proposamenak Kantauri Ekialdeko Demarkazio

Hidrografikoaren Espainiako Zatiaren Plan Hidrologikoarekin bat

etorraraztea

14. Garapen berriak ur-hornikuntza eta -saneamenduko sareak dituzten

lurretan kokatzea, garapenek zerbitzu egokiak izatea ziurtatzeko

15. Erkidegoaren intereseko habitatek okerrera ez egitea

16. Bisoi europarraren habitata babes, manten edo lehengora dadin

ziurtatzea

17. 213/2012 Dekretuak kalitate akustikoari dagokionez finkatzen dituen

helburuak betetzen direla ziurtatzea eta, horretarako, garapen berriak

ustez aplikatu beharreko helburuak betetzen dituzten eremu

akustikoetan kokatzea

18. Lurzoru urbanizaezina antolatzeko, gutxienez, honako hauek kontuan

hartzea:

a) 5/1989 Legea, uztailaren 6koa, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea

babestu eta antolatzeari buruzkoa, eta Urdaibaiko Biosfera

Page 68: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 61

Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu

Gidaria

b) 358/2013 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez

kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzen diren Urdaibai

eta Gaztelugatxeko Donieneko eremuan dauden Batasunaren

garrantzizko lau leku eta onartu egiten diren KBE horien eta

Urdaibaiko itsasadarreko HBBEaren kontserbazio-neurriak

c) 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari

buruzkoa

d) Bizkaiko Landaguneen Zerrenda –2016ko otsailaren 9an onartu

zen behin betiko, eta, haren arabera, bi landagune bakarrik

daude Foruan: Gaitoka eta Urberuaga–

Plan Orokorraren helburuak lortzeko bideak identifikatzeko,

deskribatzeko eta ebaluatzeko erabiliko dira irizpide estrategiko

horiek.

2. INGURUMENAREN ALDETIK GARRANTZI BEREZIKOAK DIREN BALIABIDE ETA

LEKUAK

Hona hemen Foruan ingurumenaren aldetik garrantzi berezikoak diren baliabide eta lekuak:

a) Foru osoa Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dago. Urdaibaiko Biosfera

Gebenaldea babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak

xedatzen du Erreserbaren araubide juridikoa, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren

Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu Gidariak garatzen.

b) Foruaren zati bat nazioarteko garrantzizko hezegune baten barruan dago (Ramsar

zerrenda): Mundaka eta Gernikako itsasadarra.

c) Natura 2000 sarearen barruko gune babestu hauen zati bat Foruan dago –Urdaibai

eta Gaztelugatxeko Donieneko eremuan dauden Batasunaren garrantzizko lau leku

kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzen dituen eta KBE horien eta Urdaibaiko

itsasadarreko HBBEaren kontserbazio-neurriak onartzen dituen ekainaren 4ko

358/2013 Dekretuak onartzen du hauek kudeatzeko tresna–

­ “ES2130006 Urdaibaiko ibai-sarea” kontserbazio bereziko eremua

­ “ES213008 Urdaibaiko artadi kantauriarrak” kontserbazio bereziko eremua

Page 69: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 62

­ “ES0000144 Urdaibaiko itsasadarra” hegaztientzako babes bereziko eremua

d) Udalerriko ur-ibilguak bisoi europarraren interes bereziko eremuak dira, Bizkaiko Lurralde Historikoan bisoi europarra kudeatzeko planaren arabera.

e) Uraren Legearen testu bateginak eta hura garatzeko araudiak arautzen dituzte jabari

publiko hidraulikoa, haren zorpeko eremua eta haren peko polizia-eremua.

f) Uztailaren 28ko 22/1988 Kosta Legeak eta hura garatzeko araudiak arautzen dituzte

itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoa eta haren peko zor-eremua.

g) Udalerriaren zati bat urpean geratzeko arriskuan dago, eta Gernikako uholde-arrisku potentzial garrantzitsuko gunearen barruan dago (ES017-BIZ-OKA-01).

h) Ur-harguneak

i) Foruaren zati handi batean, akuiferoak kutsatzeko arriskua handia edo oso handia

da.

j) Planak Erkidegoaren intereseko habitat hauek eta Erkidegoaren intereseko

lehentasunezko habitat hauek hartzen ditu barnean gutxienez:

­ 1.130 Estuarioak

­ 1.140 Itsasbehera dagoenean urpean geratzen ez diren laugune lohitsu edo

hareatsuak

­ 1330 Larre gazi atlantikoak (Glauco-Puccinellietalia maritimae)

­ 4.030 Txilardi lehor europarrak

­ 6.210 Belardi lehor erdinaturalak eta sasi-faziesak kare-substratuen gainean

(Festuco-Brometalia) (*orkidea aipagarriko parajeak)

­ 6.510 Altitude baxuko sega-belardi elkorrak (Alopecurus pratensis,

Sanguisorba officinalis)

­ 9.340 Quercus ilex eta Quercus rotundifolia espezietako artadiak

k) Foruaren zati bat “Gernikako antiklinal” delako interes geologikoko lekuaren barruan

dago –Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen 2020rako Estrategiak

identifikatzen du Gernikako antiklinala–.

Page 70: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 63

l) Euskal kultur ondarea osatzen duten ondasunak (tartean, udalerriko balizko gune

arkeologikoak)

m) Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten

lurrak

n) Bizkaiko foru-errepideetan zor akustikoen pean dauden eremuak –irailaren 18ko

4523/2013 Foru Aginduaren bidez onartu ziren behin betiko–

III.1.2.12. URA Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Lanen Zuzendaritza

Txostena Foruko Udalean sartzeko data: 2016ko maiatzaren 24a

Sinatzailea: Jose María Sanz de Galdeano Eguiza, URA Uraren Euskal Agentziako

Plangintza eta Lanen zuzendaria

Edukia: Foruko udal-barruti osoa Okako unitate hidrologikoaren barruan dago.

Estatuan indarrean dagoen legediak (Uraren Legearen testu bateginak eta Jabari Publiko

Hidraulikoari buruzko Araudiak) xedatzen dute ubideak babesteko 5 metroko zerrendak

errespetatu behar direla, erabilera publikoko zorpeko eremu gisa, baita 100 metroko

zerrendak ere, ubideen polizia-eremu gisa. Ildo horretatik, inolako jarduketarik egiteko bi

zerrendetan, URAren baimena izan beharko da aurrez.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako Zatiaren Plan Hidrologikoaren

berrikusketari buruzko araudia aplikatuko da; urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren

bidez onartu zen.

Itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoa babesteko, uztailaren 28ko 22/1988 Kosta

Legea aplikatuko da.

Urbanizazio eta eraikuntzaren eta ubideen artean utzi beharreko distantziak finkatzeko,

Planak kontuan hartu beharko du EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen

Arloko Planaren aldaketa, eta osagai hidraulikoaren, ingurumen-osagaiaren eta hirigintza-

osagaiaren arabera sailkatu beharko ditu ertzak.

Udalerria non dagoen kontuan izanik, aintzat hartu beharko da Urdaibaiko Biosfera

Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu Gidaria ere.

Udalerriko hegoaldeko hogei hektarea Gernikako unitate hidrogeologikoa babesteko

perimetroaren barruan daude, Ibarra, Eusko Trenbideak eta Ajangiz A harguneak babesteko.

Page 71: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 64

Eremu batzuk Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako Zatiaren Plan

Hidrologikoko Eremu Babestuen Erregistroan daude.

Azkenik, Foruko Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak barnean hartu beharko du egungo eta

etorkizuneko hornikuntza- eta saneamendu-sareen eskema, eta Busturialdeko Ur

Partzuergoaren adostasun-txosten bat aurkeztu beharko da, egungo sistemak eskari berriari

erantzuteko nahikoak direla arrazoitzen duena.

III.1.2.13. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Kultura Ondarearen

Zerbitzua

Txostena Foruko Udalean sartzeko data:

Sinatzailea: Andoni Iturbe Amorebieta, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen

Zerbitzuko burua

Edukia

­ Kultur ondare higiezin arkitektonikoa

Zurrategia (monumentu-kategoriako kultur ondasuna, Kultura Sailaren 2007ko

abenduaren 11ko Agindu bidez inbentarioan sartua)

­ Kultur ondare higiezin arkitektonikoa

Foruko erromatar herrixka. Parrokiako tenpluaren eta 5/1989 Legeak finkatutako

lerroaren araberako muga teorikoaren arteko lursailak balizko gune

arkeologikotzat hartuko dira.

Tourseko San Martin

Atxetako eta Atxagakoako kobazuloak. Indusketa arkeologikoen bidez aztertu

dira aztarnategiok, baina ez dago haiek izendatzeko espedienterik.

Kultura-sailburuordeak 1997ko maiatzaren 5eko erabakiaren bitartez “balizko

arkeologia-gune” izendatutako Foruko eremuak. Foruko Hiria Antolatzeko Plan

Orokorraren barruko memoriak barnean hartu beharko ditu, eta bakoitzaren

babes-maila adierazi.

Montorra. Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea babestu eta antolatzeari buruzko

uztailaren 6ko 5/1989 Legeak babes arkeologiko bereziko eremu bat finkatzen

du Montorra gainean, baina inoiz ez da zehaztu ez aztertu haren izaera.

Page 72: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 65

III.1.3. Ingurumenaren gaineko azterlan estrategikoaren erreferentziako dokumentuak

jasotako Baldintzak.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2016ko irailaren 27an 5709 Foru Aginduaren bidez, Foruko HAPOaren

ingurumenaren gaineko azterlan estrategikoaren hedadura dokumentua egitea ebatzi zuen.

Aipatutako Hedadura dokumentua, aurrerakinarekin bat datorren Ingurumenaren gaineko Azterlan

Estrategikoan aztertzen da zehaztasunez, baina atal honetan. Aurrerakinaren ondorio suertatuko

den antolamenduan kontutan hartu beharreko gairik garrantzitsuenak laburbilduko dira.

Baldintzatzaile gainjarri bezala Artadi Kantauriarreko ZEC eta Urdaibaiko Itsasadarreko

ZEPAz gain, gernikako Antiklinalaren LIGa jasotzea.

Aitzin-aurrerakinaren 1 eta 2 aukerek, ZECaren gainean eragina dute eta hedapen

dokumentuak, aukera horiek kendu edo berrikustea proposatzen du, zehazki ondoko

puntuetan:

o Elexaldeko hiri lurzoruari dagokion 2. Aukeran jasotzen den hegoaldeko handitzea

berrikusi beharko da. 1.aukerak proposaturiko mugartea egokiagoa dela erizten da.

o Urdaibai Dorrearen inguruan, Ingurumenaren gaineko azterlan estrategikoan, ZEC

Urdaibai ibai sarean eragin adierazgarririk ez dela ematen aztertu beharko da.

o Landaberde hiri lurzoruari dagokionez, egokiagotzat jotzen da 2. Aukera, baina hala ere,

Urdaibai Itsasadarreko Sarean eraginik ematen ez dela ezin da ziurtatu, batez ere,

mendebaldeko hazkundetako jarduera industrialak sor dezakeena.

o BI-2235 errepidearen bestaldean, eraikinekin okupaturiko lurzoruak hiri lurzorura

sailkatzera posible ikusten du, baina eraikuntzarik ez dutenak ez, ZEPA gainean

kokatzen direlako.

Lurraldearen Kohesioa sustatzeko zuzendaritza nagusiaren txostenaren arabera, ondokoak

hartu beharko dira kontutan:

o 1 eta 2. Aukerek jasotzen duten Elexaldeko hiri lurzoruaren mugartea ez da egokitzat

hartzen, ezta Landaberdeko inguruan hegoalderantz egindako hazkundea.

o Gaitoka eta Urberuaga Landagune gisa izendatu daitezke baina Armotxerri eta

Baldatika, behin betikoz onartutako EKZParen arabera Trantsiziozko Landa Paisaia

kategorian ezarri beharko dira.

o Elexaldeko erdigunea indartzeko, ez da zertan hiri lurzorua handitu behar.

Page 73: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 66

o Aitzin aurrerakinaren 1. Aukera ez da onargarria, ez baitu LAGak jasotako

etxebizitza kopurua betetzen.

o Aurkeztutako 3 aukerek, ingurumenean garrantzizko eragina suposatzen dute, eta

zehaztasunez aztertu beharko da aipatutako eragina.

o Proposaturiko etxebizitza hazkundea jasotzeko nahikoa da Elexaldeko gaur eguneko

hiri lurzorua.

o Hazkunde berrien eragin akustikoa aztertu beharko du HAPOak.

o Ez dira justifikatzen lurzoruaren sailkapen berriak, Elexalde eta Landaberdeko

hedapenaren eraginez eginikoak.

HAPOaren aurrerakinak, udalerriak duen etxebizitza tipologia ezberdinak jasotzeko

gaitasuna aztertu beharko du, agian, etxebizitza bakartu eta bifamiliarraren eskeintza

nahikoa delako.

Aurrerakina, aukera desberdinak zehaztasunez aztertu beharko ditu, eta aukera hauek Aitzin

aurrerakinan jasotakoetatik ezberdinak izan beharko dira. Ondoko puntuak aztertu beharko

dira sakontasunean:

o Etxebizitza kopuru desberdinak, o hazkundea barne.

o Planteatutako etxebizitza berrien kokapen ezberdinak.

o Hiri lurzoruaren mugartearen aukera gehiago jaso.

o Zenbait ekipamendu beharrezkoak direla uste bada ( kanpinga adibidez),

ekipamendu hau kokatzeko aukera desberdinak aztertuko dira.

Foruko ZEC eta ZEPA errespetatu beharko dituzte proposatzen diren aukera guztiek.

Aurrerakina, hiri lurzoruaren hedapenaren aukeretaz gain, landaguneen hedapenerako

aukera desberdinak jasoko ditu.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatotik ondokoak zuzendu edo aztertzea proposatzen

da:

o Proposaturiko aukerek uholde arriskua duten eremuak errespetatuko dituzte.

Page 74: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 67

o Zurrategian proposatzen den edozein jarduketak 4/2015 legea bete beharko du,

potentzialki kutsatutako lurzorua delako.

o Azkenik 2. Aukerako hazkundea hartzen bada, hiri lurzorua berriz marratuko da,

babes bereziko eremurik hartu gabe.

o Hiri lurzoruaren edozein hazkundek Urdaibaiko Biosfera Erreserbako EKZPa

betetzen duela justifikatu beharko du.

o Aitzin aurrerakinaren memorian eta Ingurumenaren eragineko azterketa

estrategikoaren dokumentazioan jasotako ingurumen deskribapenak, puntu

bakarrean batzea proposatzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Sailak, HAPOan jaso beharreko elementuen zerrenda

egiten du, zerrenda hori memoriako II.5.6. puntuan jasota dago.

Page 75: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 76: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 68

IV. PLAN BERRIAREN IRIZPIDE ETA HELBURU

OROKORRAK

Page 77: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 78: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 69

IV. PLAN BERRIAREN IRIZPIDE ETA HELBURU OROKORRAK.

IV.1. HAUSNARKETA OROKORRAK

Plan berriaren irizpide orokorrak azaltzeko, lehenik, hainbat hausnarketa orokor egin behar ditugu,

Plana egituratzen duen gai bakoitzaren esparrua eratzeko.

Hauek dira hausnarketok:

- Jakintza-arloa den aldetik, hirigintzak kontuan izan behar du hirigintzako plangintzaren eta

lurralde-antolamenduaren arteko erlazioa.

- Hirien garapenerako eta ingurune naturala babesteko irizpideak onartzeko garaian, lehen

mailako baldintzatzailea da ingurune fisikoa.

- Hirien antolamendurako planak tokiko eskalan kokatzeko, halabeharrezkoa da plangintzaren

tarteko eskalan dauden eskualde-egiturak antolatzea. Foruko kasuan, baldintzarik

nabarmenenak EKZPak ezartzen ditu.

- Herrien forma fisikoa zehaztu behar dute hiriko inguruneari buruzko planek, eta saiatu behar

dute arkitekturak eta hirigintzak osotasun koherentea era dezaten.

- Esparru sozioekonomikoak eta demografikoak baldintzatzen dituzte bai planak zehazteko, bai

haiek kudeatzeko irizpideak eta helburuak.

IV.2. ANTOLAMENDUARI BURUZKO IRIZPIDEAK

- Proposatzen dugun antolamenduaren abiapuntuak izan behar du ezinbestean gaur egun

udalerrian dauden hiriko erabilerak eta hirikoak ez diren erabilerak ezartzea.

- Haztea proposatuko ez dugun lurzoruak landakoa izaten jarrai dezan zaindu eta gaur egun

dauden baserriak babestu beharra dago.

- Proposatzen dugun hiri-hazkunde orok aurreko garapenaren barnean sartu behar du, modu

naturalean.

- Forun taxutzen ari den gune anitzeko lurralde-eredua egokia da, eta antolamendu berri orok

eutsi egin behar dio. Hain zuzen ere, kale nagusietan (BI-2235 errepidean) bermatuta, hiri-

hazkundeak Elexalde eta Landaberden garatzea dakar eredu horrek, baita landaguneen eta

landako ingurunearekin lotutako erabileren garapena ere.

Page 79: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 70

- Beharrezkoa da Elexaldeko hirigunea elkarrekiko harremanen erdigunetzat sendotzea,

oinezkoek hirigunea erabiltzeari bide emanez eta ekipamenduak bertan batuz.

- Urkien etorbidean espazio libre sistema orokor lineal bat egiteko posibilitatea planteatzea, aire

librean kokaturiko kirol atondura berriak bidean zehar jarriz, gaur egun dagoen espaloiari

lotuta eta Elexalde eta Gernika batzeko asmoz.

- Garapen berriak Elexalden finkatu gabe dauden hiri-lurretan metatu beharra dago.

- Eraikitako eta urbanizatutako ondarearen erabilera sustatzea, erabilera aldaketen bidez,

aprobetxamendua bermatzeko ( Frantzizkotarren komentua, Zurrategia, Fielatoa..)

- Dentsitate handiagoa proposatu behar da bizitokitarako eremuetarako, egiten dituzten eraikin-

motak etxebizitza kolektiboak izan daitezen. Hartara, lurzoru gehiago utz dezakegu libre

herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko, eta lurraldea betetzeko eredua jasangarriagoa da, lehen

sektoreko jardueretarako gordetzen baititugu beste lurrak.

- Udalerria ez dago behartuta babes publikoko etxebizitzetarako lurzorua erreserbatzera, baina

udalerriko herritar gazteen beharrei erantzuteko behar adina lurzoru erreserbatuko dugu.

- Ekipamendua hiri-lurretan kokatzeko eraikin egokiak doan eskuratu beharra dago.

- Hiri-azpiegituretan egindako inbertsioak berreskuratu beharra dago, haietatik etekin ateratzen

duten unitateen kontura.

- Kultura-ondarea eta, eraikitako, paisaiarena eta arkeologikoa babestu eta sustatu beharra

dago.

- Espazio publikoak, laguntzaren hirigintza, genero ikuspegia eta haurren ikuspegia kontutan

hartuta diseinatzea, espazio horiek pertsona guztiek erabiltzeko aukera bermatzen duten

azpiegiturak aurre ikusiz.

- Landaberde inguruan, jarduera ekonomikoak emateko espazio berrien beharra aztertu.

IV.3. INGURUNE FISIKOARI BURUZKO IRIZPIDEAK

Balio natural berezia dutela-eta, eraldaketatik edo suntsipenetik babestu beharreko eremuak

babesteko, lehenbizi, bereizi behar dugu zer eremutan hartu behar ditugun Foruan babes- eta

mantentze-neurriak, eta, beharrezkoa bada, lehengoratze-neurriak.

Foruan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak ezartzen ditu

berez irizpideak eta lurzoru urbanizaezina babesteko kategoriak.

Page 80: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 71

IV.4. EKIPAMENDU SISTEMARI BURUZKO IRIZPIDEAK

Oro har, udalerriko ekipamenduaren maila egokia da kontuan hartuz gero zer biztanleriari egiten dion

zerbitzu, biztanleria handiagoari egin baitiezaioke.

Foruko Udalak egin duen ahaleginaren emaitza da hori, eta, hiri-lurretan egikaritze-unitate gehiago

kudeatuz gero, joera horri eutsi ahal izango dio udalerriak, ekipamendutarako eraikuntza berriak

sortzen badira betiere.

Zera egin behar du plangintza berriak:

- Udalerri osoko espazio libreen sistema orokorra mugatu behar du. Sistemaren azalerak izan

behar du 2/2006 Legeko zehaztapenak betetzeko adinakoa.

- Espazio libreetarako lurrak mugatu behar ditu, bizitokitarako garapen berriak ardazteko

moduan.

- Egungo kokalekuei eta ekipamenduari eutsi behar die.

IV.5. ERABILERAK EZARTZEKO IRIZPIDEAK

Antolamendu berriak eutsi egingo dio egungo erabilerek lurzorua okupatzeko ereduari, eta zabaldu

egingo du, aurrez ikustekoak diren eskariei erantzuteko.

Hauek hartu ditugu proposamena egiteko irizpidetzat:

- Landaberdeko hiri lurzoruaren ondoan, aurrerakinaren aukeretako baten lurzoru-erreserba bat

sortzea, jarduera ekonomikoetarako, besteetan planteatutako hazkunde guztia

etxebizitzetarako da.

- Elexaldeko hiri-lurrak iparralderantz eta hegoalderantz errematatzea, bizitokitarako egikaritze-

unitateen bitartez, hirigunean dagoen ekipamendua sendotzeko.

- Ahal den heinean, udalerrian aurrez dauden landaguneei eustea eta haietako eraikigarritasuna

egokitzea.

IV.6. KUDEAKETARAKO IRIZPIDEAK

- Egikaritze-unitate homogeneoak, xeheak eta txikiak mugatzea, herritar gutxiri kalte egiten

dietenak, ekipamendua eskuratu ahal izateko nahitaezko eta doako lagapenen bidez.

Page 81: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 72

- Kasuan-kasuan, zuzkidura-jarduerak edo zuzenean jarduteko eremuak mugatzea hiri-lurretan,

egikaritze-unitateak eratzeko behar bezain handiak ez diren eremuetan.

- Osoko lanen barnean dauden sistema orokorren sareko zuzkidura publikoak mugatzea,

dohainik eskuratu ahal izateko, dagozkien egikaritze-eremuen, -sektoreen edo -unitateen

kontura, 2/2006 Legeko 186. artikuluarekin bat betiere.

- Egikaritze-unitateen dentsitatea handiagoa izatea indarrean dauden arau subsidiarioek

ezartzen dutena baino eta, horretarako, unitate bakoitzeko gehieneko etxebizitza-kopuruaren

muga ezabatzea eta eraikigarritasuna parametro definitzailetzat mugatzea. Egikaritze

unitateen eraikigarritasuna handitzeak eta udal batzarren hazkunde mugatua mantentzearen

borondateak ezinbesteko egin du hiri lurzoruaren parte bat sailkatu gabe ustea.

IV.7. HIRI LURZORUAN JARDUTEKO IRIZPIDEAK

- Egitura eta hiri eredu jasangarriagoa definitu, larregizko urbanizaziorik gabekoa, garapen

konpaktoagoa bideratuz, finkatutako guneen inguruan edo gaur egun erabilerarik gabe

daudenak berrerabiliz.

- Erabilera eta tipologia aniztasuna tartekatzea, motordun ibilgailuetako desplazamenduan

murrizteko.

- Eraikita dagoen ondarearen erabilera jasangarriagoa sustatzea. Irizpide honen helburua,

eraikitako ondarean aldaketak eginez, garapen berriak egin behar izatea ekiditzea da.

Birgaitzea sustatzea.

- Planeamendu orokorrean irizpide bioklimatikoak sartzea, bai eraikuntza eta bai

urbanizazioetarako.

Page 82: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 73

V. HAPOAREN PROPOSAMEN OROKORRAK

Page 83: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 84: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 74

V. HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRAREN PROPOSAMEN

OROKORRAK

Aurreko atalean aipatutako irizpideak eta helburuak zertze aldera, hainbat proposamen egin ditugu

Foruko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra idazteko.

1/10000 eta 1/2000 eskalako planoetan eta aurrerakineko memorian adierazi ditugu grafikoki

proposamenok, eta aukeratutako lurralde-eredua azaltzen dute, baita hirigintzako plangintza ere.

Hauek zehaztu ditugu lurraldea antolatzeko eredua osatzeko:

a) Lurraldea egituratzen duten sistema orokorrak.

b) Babes berezia behar duten eremuen mugak, ingurunea edo babestu beharreko balio

espezifikoa kontserbatzea ziurtatzeko.

c) Nekazaritzarako, basogintzarako, abeltzaintzarako eta, oro har, baliabide naturalak

zentzuz erabiltzeko eremuen mugak.

d) Bizitokitarako eta jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren mugak eta sailkapenak.

Hauek zehaztu ditugu hirigintzako plangintzaren esparruan:

a) Bide-sarea.

b) Bizitokitarako eta jarduera ekonomikoetarako hainbat eremu.

c) Aipatutako garapenak eta erabilerak ezartzen laguntzeko ekipamendua: espazio

libreak, irakaskuntzakoak, kirol-arlokoak, gizarte- eta kultura-arlokoak,

administraziokoak, osasun-arlokoak…

V.1. BERRIKUSKETAREN HELBURU OROKORRAK

Ingurune fisikoa lehen mailako baldintzatzailea da hirigintzako plangintzaren eta lurralde-

antolamenduaren arteko harremanean, eta harreman horrek dakar bereizketa espaziala ezarri

beharra udalerriko gune anitzeko sistemaren barnean komunikazio-sistema orokorretan sartzen

diren bizitokitarako hazkundeen, baliabide naturalen zentzuzko erabileren eta babes berezia behar

duten eremuen artean.

Page 85: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 75

Betiere, kontuan izan beharra dago mugak ezartzen dituztela aurrez dauden hiriko erabilerek eta

lurraldea antolatzeko tresnei buruzko zehaztapenak bete behar dituela Hiria Antolatzeko Plan

Orokorrak, nahitaezkoa baita hori legez, 2/2006 Legeko 52. artikuluarekin bat, Forua Urdaibaiko

Biosfera Erreserbaren barnean dagoela kontuan izanik batez ere.

Aurrerakin hau prestatzeko, hiri-hazkunderako hainbat aukera proposatu ditugu, hiru plano-sortatan:

1. Aukera, 2. aukera eta 3. aukera. Bereiz egin ditzakegu hiru aukerak osatzen dituzten lanak eta,

hartara, askotariko konbinazioak egin ditzakegu, hainbat hazkunderi bide emateko.

Aurrerakinaren helburua da hainbat aukera proposatzea, Foruko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra

gidatuko duten irizpide, helburu eta proposamen orokorrak finkatzeko, dokumentuari buruz aurkezten

dituzten alegazioetan eta iradokizunetan oinarrituz.

Hainbat ataletan banatu dugu proposatzen dugun lurralde-antolamenduaren deskripzioa.

V.1.1. Sistema orokorrak

a) Komunikabideak

- Gernika eta Bermeo arteko BI-2235 errepidea.

- Udalaren errepide, zein auzo-bideak.

- Euskotreneko Bilbo- Bermeo trenbidea.

b) Espazio libreak

Gaur egun indarrean dagoen plangintza hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean espazio libre

sistema orokor batzuk definitzen ditu. Euretariko batzuk ez dira plangintza indarrean izan den

bitartean eskuratu eta ez dirudi zentzuzkoa berriz ere sistema orokor bezala izendatzea. Hau dela

eta, Aurrerakinak espazio libre sarearen berrikuspen orokorra egin du.

Aurrerakinak, Espazio Libre Sistema Orokorren sarean aukera desberdinak proposatu ditu, 1.

Aukeran 6 izendatu dira, 2.enan 8 eta 3.enean 7.

Espazio libreen egituraketa memoria honetako atal berezi baten agertzen da.

c) Ekipamendu-sistema orokorrak

Memoria honetako I.3.3 Hirigunea atalean jaso dira, gaur egun ekipamendu sistema orokorren sarea

osatzen duten elementuen zerrenda.

Page 86: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 76

Aurrerakinak aukeretan ekipamendu berri batzuk proposatzen ditu. Foruko ekipamendu sistema

orokorren erabilerak ondokoak dira:

Ludiko- kulturala.

Administratiboa.

Kiroletarakoa.

Osasunekoa.

Laguntzarakoa.

Hilerria

Ostalaritzarako.

Erlijiorakoa.

d) Instalazio-sistema orokorrak

Era berean, instalazioen sistema orokorra osatzen duten elementuen zerrenda ondokoa da eta

SGInst leloarekin izendatuta agertzen dira agiri grafikoetan.

Ur-hornikuntzarako deposituak

Ur depositua SGInst-1

Ur depositua SGInst-1

Saneamenduko Aratzegia

Araztegia SGInst-3

V.1.2. Babes Bereziko Eremuak

Babes berezia behar duten eremuak ondoriozta ditzakegu gai honetan eskumena duten lurraldea

antolatzeko tresnetatik eta, bereziki, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa

Zuzentzeko Planaren eta arkeologia-inbentarioaren esparruan egindako proposamenetatik. Hain

zuzen ere, kategoria honetan kokatu dira, EKZPak Nukleo gain kategoria sartutako eremuak,

definizioaren arabera: “ honako hau da Urdaibaiko Biosfera Erreserbako natura-ondarerik bereziena

edo hauskorrena: estuarioa, kostaldea, artadi kantauriarrak, ibai-sareko zona sentikorrenak, habitat

horietako fauna- eta flora espezieak, eta habitat horiek gobernatzen, jasaten eta baldintzatzen

Page 87: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 77

dituzten prozesuak, substratuak eta egitura geologikoak. Era berean, kultura-ondarerik nabarmenena

hartzen du barne.” Foruko kasuan ondokoak dira:

N.1. ITSASADARRAREN EREMUA. Bertan sartzen dira estuario- sistema osatzen duten lehorreko

eta itsasoko zona eta/edo trantsizio urak.

N.3. ARTADI KANTAURIARREN EREMUA. Itsasadarraren bi ertzetan formazio geologiko

karbonatatuen gainean garatutako artadi kantauriarrei dagokie.

N.4. URDAIBAIKO IBAI SAREAREN EREMUA. ES 2130006 Urdaibaiko Ibai Sarea Kontserbazio

Berezietako Eremuetako (KBE) zona sentikorrenak hartzen ditu barne.

N.5. KULTURA INTERESEKO EREMUA. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babesteari eta antolatzeari

buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean identifikatzen diren aztarnategiak edo aztarna arkeologikoak

dituzten zonak hartzen ditu barne. Gainera, kategoria honetan sartzen dira Eusko Jaurlaritzak,

kalifikatuta edo inbentariatuta dauden maila historiko-arkitektonikoko eta arkeologokoko elementuak

dauden zonak.

V.1.3. Babes Eremuak

Eremu hauek EKZPan Nukeoaren Babes gain kategoria gisa agertzen direnak dira, Foruko kasuan:

B.1. ITSASDARRAREN BABES EREMUA.

B.3. ARTADI KANTAURIARREN BABES EREMUA.

B.4. IBAI SAREKO BABES EREMUA.

B.5. PAISAIAREN BABES EREMUA, IKUSIZKO ETA ESZENOGRAFIA KALTEBERATASUN

HANDIKO LURRALDEAK.

B.6. BASO AUTOKTONOEN EREMUA.

V.1.4. Trantsizio Eremuak

Aurreko bi gain kategorietan sartu ez diren eremuak dira. Horien helburu nagusia garapen

sozioekonomikoa bultzatzea da, biztanleriaren ongizatea hobetzeko, betiere Biosfera Erreserbaren

potentzialak eta bitarteko espezifikoak modu jasangarrian aprobetxatuz, eta Erreserbaren beraren

eta Unescoren MaB programaren helburuak errespetatuz. EKZPak hauek ezartzen ditu Forurako:

T.1. NEKAZARITZAKO, ABELTZAINTZAKO ETA LANDAZABALEKO INTERESEKO EREMUAK.

Page 88: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 78

T.2. BASO EREMUAK.

T.3. LANDA GUNEAREN EREMUAK.

T.4. SISTEMEN EREMUA.

V.1.5. Baldintza Gainjarriak eta Inpaktuak

KEB/ HBBE

Foruko udalerriko osotasuna Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dago. Natura 2000 Sareko

zenbait elementu kokatzen dira Foruan, hain zuzen ere 3 Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta

Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu ( HBBE) bat:

KBE Urdaibaiko Artadi Kantauriarra (ES2130008)

KBE Urdaibaiko Ibai Sarea (ES2130006)

KBE Urdaibaiko Kostalde eta Padura eremuak (ES2430007)

HBBE Urdaibaiko Itsasadarra (ES0000144)

Artadi Kantauriarrei dagokienez (ES2130008), eremuak Urdaibaiko Itsasadarraren hegal bietan

kokaturiko artadi kantauriar masa handiak hartzen ditu. Gainazal begetala, orria galtzen duten

basoekin eratua dago batik bat( artadi kantauriarra). Urdaibaiko Paisaia Interes Bereziko multzoaren

parte dira eta 88,75 Ha, Foruako udalerrian kokatzen dira.

Ibai Sarea (ES2130006), interesdun eremu desberdinen lotura elementu garrantzitsua da. Eremu

honek, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ibai sare osoa hartzen du bere gain, eta ondorioz bere

kudeaketak berebiziko garrantzia dauka estuarioan eta beheko uretako ingurumen kalitatean. Ibai

sare honetatik, 30,m77 Ha Foruan kokatzen dira.

Urdaibaiko Kostalde eta Padura eremuak (ES2430007)Urdaibaiko Biosfera Erreserbako itsas-lehor

eragineko eremua eta estuarioa hartzen ditu. Alde batetik, Matxitxakoko muturretik eta bestaldetik

Arbolitz puntararte, bestetik, hartzen duen Kostaldeko lerroa barne. Urdaibaiko padura eta

itsasadarrak, Oka ibaiaren baiarako azkena hartzen dute, gutxi gora beherako 10 km-ko luzeera eta

1-2 km-ko zabalerarekin. Aurrekoaz aparte, padura aurrean dagoen Izaro uhartea ere eremu

honetan kokatzen da. Foruko udalerrian KBE honek 73,52 Ha. ditu.

Azkenik, Urdaibaiko Itsasadarreko Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (ES0000144),

Erreserbako itsas-lehor eragineko zonarekin bat dator. Bi eremu bereizten dira bertan: kostaldekoa,

Matxitxakotik Arbolitzera, izaro uhartea, Txatxarramendi eta Kanala barne, eta Itsasadarrekoa,

Page 89: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 79

estuarioa eta padura. Padura eremuen animalien interesa oso garrantzitsua da EAE, eta bereziki

kantauriar itsasertzean. Hegazti migratzaileentzako atseden leki bezalako garrantzia eta negua

pasatzeko eremu izateak europar testuinguruan garrantzi handiko eremu gisa kokatzen du eremu

hau. HBBE honetatik, Foruan 158,54 Ha. daude.

Espazio hauen mantenimendua ezinbestekoa da, Urdaibai babestu eta kudeatzeko. Hau dela eta,

hain bereziak diren ekosistema hauen babesteko neurriak hartuko dira, habitat natural eta espezien

habitaten babeserako helburuak betetzeko.

KUTSADURA AKUSTIKOA.

Foruko udalerrian, kutsadura akustikoa sortzen duten bi foko nagusi daude: BI-2235 errepidea eta

Gernika-Bermeo trenbidea. Planeamenduak, azpiegitura hauek sortzen dituzten zortasun akustikoak

errespetatu beharko ditu, bai garapen berrietan eta baita garatutako e5remuetan egiten diren

birgaitzetan.

UHOLDE ARRISKUA

I-3.2 Baldintzatzaile Gainjarrien planoan jasotzen dira, uholde arriskua duten lurrak, 10,100 eta 500

urteetako itzultzeetako epeetarako. Eremu hauen URAk, Ur Agentziak ezarritako baldintzak beteko

dira.

KUTSADURA IZAN DEZAKETEN LURRAK

IHOBEk kutsadura izan dezaketen lurren inbentarioan eta bere berrikuspenean agertzen diren

elementuak kokatu dira.

ONDAREAREN ELEMENTUAK.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Sailak emandako zerrenda hartu da kontutan,

Pilotalekuak, eta Eskolak kenduta, ez baitute interes berezirik.

V.1.6. Hiri Erabilerako Eremuak.

Eremu honetan hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarriak sartzen dira.

Foruko kasuan, Elexaldeko eta Landaberde inguruko hiri lurzoruak hain zuzen ere.

Proposaturiko hazkundeak BI-2235 errepidean eusten dira, Landaberde inguruan jarduera

ekonomikoetarako eremu batekin eta Elexaldeko hiri lurzoruan ipar eta hegoalderantz etxebizitza

erabilerarekin.

Page 90: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 80

V.2. PROPOSAMEN OROKORRAK

Aurrerakinean jasotako hiru aukeren ulermena errazteko, aukeren deskribapenean, udalerriko

egitura orokor eta organikoaren atal desberdinak jorratuz egin da azalpena. Hau da, hiri garapenaren

eredua baldintzatzen duten oinarrizko elementuak identifikatu dira; hauen artean sistema orokorrak (

espazio libreak, komunikazioa, ekipamendu kolektibo publikoak, ekipamendu kolektibo pribatuak, eta

zerbitzuetako azpiegiturak), etxebizitzarako eta jarduera ekonomikoetarako hiri lurzorua eta lurzoru

urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina.

Aipatutakoa oinarritzat hartuta, aurrerakinak arrazoizko 3 aukera proposatzen ditu, baina beste

hainbat proposatu zitezkeen aukeretan dauden elementuen konbinazio desberdinekin.

Landaguneei dagokienez, inbentarioan agertzen diren Gaitoka eta Urberuaga izendatu dira

Landagune gisa eta Armotxerri eta Baldatika Trantsiziozko Paisaiaren kategorian kokatu dira,

EKZPak ezarritakoari jarraiki.

Atal honetan, gaur egun eraikinek okupatutako lurzoruaren deskribapena egiten da, etxebizitzetarako

eta jarduera ekonomikoetarako erabilerarekin, eta baita lurzoru hauen hedapenarena.

Horretarako, Aurrerakinak, udalerriaren garapen eredua jasotzen duten hiru aukera garatu dira,

inguru desberdinetan hazkundea proposatuta eta aukeretako bakoitza sistema orokorren

eskaintzarekin osatuta.

Hiru aukerek, etxebizitzetarako erabilera, jarduera ekonomikoetarako erabilera eta sistema

orokorrak, era desberdinetan konbinatzen dituzte eta lurzoruaren definizioa EKZPak araututako

lurzoru urbanizaezinarekin osatzen da.

Aukera bakoitzaren deskribapen zehaztua, atal onetako hurrengo puntuetan azalduko bada ere, hiru

aukeren ezaugarri nagusiak ondokoak dira:

- 1. Aukera: Aukera honek, Foruko garapena gaur eguneko hiri lurzoruaren perimetroaren

barnean kokatzen du. Bi hiri lurzoru definitzen dira, Elexalde eta Landaberde, eta garapena

lurzoru hauetan dauden hutsuneak betetzen gauzatzen da, eraikuntzarik gabeko lursailetan

dentsitate handiagoko jardueren bitartez. Aukera honetan, Ekipamendu Sistema Orokorrak

indarrean dauden Arauenak dira.

- 2. Aukera: Aukera honek, lehenengo aukerak baino lurzoru gehiago hartzen du, Elexaldeko

hiri lurzorua iparralde eta hegoalderantza zabaltzen du eta Landaberde inguruan BI-2235

errepidearen bestaldean, Carlos Gangoitiko etxebizitza blokea hiri lurzoruari atxikitzen zaio,

eta tamaina handiko espazio libre sistema orokor bat ere, Fielatoa eta erabilerarik gabeko

Page 91: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 81

zerrategiaren lurretan. Aurrekoaz gain, Landaberderi dagokiola, jarduera ekonomikoetarako

lurzoru urbanizagarriko sektore bat definitzen du.

- 3. Aukera: Aukera honek, Foruko garapena etxebizitzarako erabileran oinarritzen du,

Elexaldeko hiri lurzorua iparralde eta hegoalderantz hedatuz. Gainera, landaberde inguruan

kanping bat kokatzea proposatzen du, garraio publikoaren bidez, ondo komunikatuta dauden

lurretan.

Ondoren, aukerak aipatutako ataletan zatituta azaltzen dira:

V.2.1. Bide Sarea eta Komunikazioak.

Aurrerakinak, BI-2235 errepideko Bide Sistema Orokorra zabaltzen du aukera guztietan, Elexaldeko

iparraldeko ertzean errotonda bat egiteko. Marraztutako errotonda, Bizkaiko Foru Aldundiak egin du

eta Elexaldeko errepidearen alde bietako lurren erlazio hobetzen du, ezkerretara birak ekiditen ditu,

gaur egunean etenda dagoen bidegorriaren jarraitasuna bermatzen du eta hiri lurzoruan zehar

pasatzen den trafikoa lasaitzeko balio du. Errotonda gau gauzatzeko lurrak, Bide Sistema

Orokorrean sartzea egokitzat jo da, planeamendua, azpiegitura hau egiteko posibilitate ekonomikoak

dauden momentuan, planeamendua egokituta egon dadin.

Aurrerakinak, gaur egun dagoen bide sarea hobetzea du helburu, batez ere hiri lurzoruan eta

horretarako hiri lurzorutik pasatzen den errepide zatietan, espaloiak aurrikusten ditu. BI-2235

errepidearen marraketa berriaz gain, ez da garrantzizko bide berririk planteatzen, proposaturiko

egikaritzen unitateetako bide sistema lokal sarea osotzen duten kaleak kenduta. Hala ere, azken

hauek ez dute garrantzi handirik izango.

V.2.2. Ekipamenduak.

Aurretik, gaur egunean Foruan dauden ekipamendu sistema orokorraren zerrenda jaso da memoria

honetan. Aurrerakinak, sare hau osotzen du.

Planeamendutik ondoko ekipamendu sistema orokorrak mantentzen dira:

Laguntza Sistema Orokorra Kalabria egoitza.

Administrazio Sistema Orokorra Udaletxea, eraikin berdinean kontsultategia, etb. Mantentzeko

erabilerak dira.

Sistema Orokor Ludiko kulturala.

SGLC-1. Kulturetxea (aurrerakinak aldaketak proposatzen ditu baina betiere ekipamendua

mantentzen.)

Page 92: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 82

SGLC-2 AEK eraikina.

SGLC-3, SGLC-4, Baldatikan, lehengo eskola eta baseliza, gaur egun txoko eta ludoteka.

Ostalaritza Sistema Orokorra Denak dira pribatuak: Urdaibai Taberna, Baserri Maitea Jatetxea eta

Landaberde Jatetxea.

Hilerri Sistema Orokorra.

Aipatutako sistema orokorrez gain, aurrerakinean erlijio eta instalazio erabilerako ekipamenduak

jasotzen dira.

Nahiz eta Foruko ekipameduen maila egokia den, Aurrerakinak zenbait aldaketa eta ekipamendu

berri proposatzen ditu. Hain zuzen ere hauek dira aukera bakoitzean jasotakoak:

1 AUKERA.

Gaur eguneko sistema orokorrak mantentzea proposatzen da aukera honetan.

Gaur eguneko planeamenduarekiko aldaketa bakarra ondokoa da: Aretoa eta kulturetxearen

ekipamenduak batu dira sistema orokor handiago bat eratuz. Sistema Orokor handiago honek, gaur

eguneko eraikinen ordezkaketa ahalbideratzen du eta orain ematen diren erabilerak mantentzeaz

gain, etorkizunean sortu daitezkeen beste beharrizan ludiko kultural batzuei egokitzeko jarduera

berriak ere bertan egiteko posibilitatea bermatzen du.

Elexaldeko Pilotalekua, kirol sistema orokor gisa mantentzen da.

Frantzizkotarren Komentuko instalazioei dagokionez, aukera honek ez du aldaketarik proposatzen

eta erlijio sistema orokor bezala izendatzen du (SGRL-2).

Landaberde inguruan ez da ekipamendu berririk aurrikusten.

2 AUKERA.

1 Aukeran bezala, Areto eta Kulturetxea ekipamendu bakarrean batzen ditu aukera honek (SGLC-1).

Pilotalekua, ondoan duen espazio libreari gehitzen dio eta gaur eguneko futbol zelaia, kirol sistema

orokor bezala izendatzen du( SGDP-1).

Frantzizkotarren komentutik, eliza bakarrik mantentzen da erlijio ekipamendu bezala(SGRL-2), eta

komentuko gainontzeko lurrak, etxebizitzarako erabilerara bideratzen dira, herriko etxebizitza

hazkundearen parte bat bertan kokatzen delarik.

Page 93: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 83

3 AUKERA.

Aukerako ekipamendu proposamena, 2. Aukerako berdina da, Frantzizkotarren Komentuari ematen

zaion izendapenean ezik. Eraikitako komentuaren erabilera erlijiosotik ludiko kulturalera aldatzea

proposatzen da aukera honetan. Horrela, eraikitako ondarearen birgaitzearekin, herriko aisialdi

kolektiborako erabilera izan dezakeen gune bat sortzea proposatzen da.

Aurrekoaz aparte, Landaberde inguruan kanping bat kokatzea proposatzen da. Kanping ekipamendu

hau, aukera honetan bakarrik proposatzen da, kokapen horretan ikusten delako egoki,

supermerkatutik gertu eta Urkien Etorbidetik, bidegorri eta herrialdearekin garraio publikoaren

bitartez lotura zuzena duelako ( autobusa, trena…)

V.2.3. Espazio Libreak.

Memoriako atal honetan, 1,2 eta 3 aukeretan ematen den espazio libreen konbinaketa desberdinak

azalduko dira. Sistema orokorretaz gain, espazio libreen sarea, tamaina eta garrantzi gutxiagoko

sistema lokalekin osatzen da, urbanizatutako eremu txikiei ematen diete zerbitzua espazio hauek.

Proposaturiko aukerek, gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioek planteatutakoarekiko

hazkunde bat suposatzen dute, arau subsidiarioek 15.000 m² inguru bideratzen zuten erabilera

honetara. Hala ere, arauetan izendatutako espazio libreren bat, Triñe ingurukoa hain zuzen ere, ez

dira indarraldian eskuratu. Hau dela eta, planeamenduaren berrikuspenean, udalerri osoko espazio

libreen sarearen azterketa berria egiten da eta sare hau osatzeko aukera desberdinak proposatzen

dira.

Ondoren, aukera bakoitzaren azalpena emango da eta horretaz gain, sareak legearen gutxienekoak

betetzen dituela justifikatuko da( 5 m² biztanleko).

1 AUKERA.

Ondoko elementuek osatzen dute espazio libre sistema orokorraren sarea:

SGEL-1 Kurtzeaga 2.394,40 m².

SGEL-2 Atxeta plaza 3.867,75 m².

SGEL-3 Urdaibai Dorrea 2.434,60 m².

SGEL-4 Baldatika 2.752,90 m².

SGEL-5 Urberuaga 6.745,80 m².

SGEL-6 Atxaga 2.278,50 m².

Page 94: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 84

Oinarrian, gaur eguneko arauetan agertzen diren espazio libreak dira. Lehenengo biak hiri lurzoruan

kokatzen dira eta gainontzekoak lurzoru urbanizaezinean. Sistema orokor hauek planteatzen den

garapenari proportzionalak dira, 1 aukera honek, ez baitu gaur egungo hiri lurzoruaren handitzerik

proposatzen.

Ekainaren 30ko 2/2006 Legeko, Lurzorua eta Hirigintzari dagokioneko 78. Artikuluan ezarritako

Espazio Libre Sistema Orokorrentzako gutxieneko azalerak betetzen dira aukera honetan. Arestian

aipatu bezala, gutxieneko azalera biztanleko 5 m²koa da.

Erreserba hau kalkulatzeko 2016ko maiatzen biztanleria erabili da, 927 biztanle, eta proposatzen

diren etxebizitza berrietan bizi daitezkeen biztanleak hartu dira kontutan. Biztanleak, LPPak

ezarritako familiaren batez besteko tamaina kontutan hartuta kalkulatu dira eta LPPak 2019 urtean

Forurako koefiziente hau 2,50 dela ezarri du.

Aipatutako elementuek osatzen dute sistema orokorren sarea eta guztira azalera 20.473,95 m²-koa

da.

Proposamenak legearen gutxieneko erreserbarekin betetzen duela justifikatzeko:

BIZTANLE BERRIAK GUZTIRA 35 etxebizitza x 2,50 biztanle/etxeb.= 87,50 biztanle.

Gaur eguneko biztanleria 927 dela kontutan hartuta, guztira Foruak 1.015 biztanle izango ditu.

Espazio Libre Sistema Orokorretarako gutxieneko azalera kalkulatzeko, 1.015 biztanle X 5 m²/

biztanleko= 5.075 m² ko azalera. Aurrerakinaren 1. aukerak 20.474 m² definitzen ditu espazio libre

sistema orokor gisa eta hiri lurzoruan kokatutako sistemek 6.262,15 m² dituzte, gutxieneko

erreserbaren 5.075 m² baino azalera handiagoa.

Beraz, frogatuta geratzen da, legeak ezarritako erreserbak soberan betetzen direla.

2 AUKERA.

Ondoko elementuek osatzen dute espazio libre sistema orokorraren sarea:

SGEL-1 Kurtzeaga 2.394,40 m².

SGEL-2 Atxeta plaza 2.350,30 m².

SGEL-3 Urdaibai Dorrea 2.434,60 m².

SGEL-4 Baldatika 2.752,90 m².

SGEL-5 Urberuaga 6.745,80 m².

Page 95: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 85

SGEL-6 Atxaga 2.278,50 m².

SGEL-7 Carlos Gangoiti 4.368,50 m².

SGEL-8 Landaberde 7.196,80 m². (hiri lurzoruan 5.600,2 m² eta urbanizaezinean 1.596,6 m²)

Aukera honetan 1 aukeran jasotako elementuetaz gain, beste bi sistema orokor jasotzen dira, eta

SGEL-7 eta SGEL-8 bezala izendatzen dira.

Azken bi sistema orokora hauen helburuan, Urkien Etorbidean, Landaberdeko eremuan, erabilerarik

gabeko zerrategia eta Fielatoaren lurrak birsortzeko, espazio libreko kirol ekipamendua, pistak,

patinatzeko Uak, etab. jasan dezakeen tamaina nahikoa duen espazio libre bat eratzea da. Gaur

egun, lur hauek ez daukate erabilerarik, eraikin hondakinak dituzte eta Foruko sarrerari itxura txarra

ematen diote. Aipatutako egoera honek eta lurrak 100 urtera uholde arriskua izateak, espazio hauek

era irekian, eraikinik gabeko erabileretara soilik bideratu daitezkeela dakar. Hau dela eta, SGEL-8a

mugatzeak, hiri lurzoruan parte bat (zerrategiko lurrak), eta lurzoru urbanizaezinean bestea, arazo

honi konponbidea eman diezaiokeela uste dugu, eta hiri lurzoruko beste egikaritze unitate bati

atxikituko balitzaio sistema orokorra, bere eskuratzen eta urbanizatzea debaldeko izango litzateke.

Sistema orokor honekin batera Urkien etorbideko bidea zabaltzea proposatzen da, gaur egun

dagoen espaloiari 10 mko lerroa gehituz. Zabalera honek aipatutako SGEL-8 , zurrategi eta

zerrategiaren lurrak elkartzeko, konektatzeko aukera ematen du eta Landaberde eta Elexalde

hurbiltzen ditu.

Ekainaren 30ko 2/2006 Legeko, Lurzorua eta Hirigintzari dagokioneko 78. Artikuluan ezarritako

Espazio Libre Sistema Orokorrentzako gutxieneko azalerak betetzen dira aukera honetan. Arestian

aipatu bezala, gutxieneko azalera biztanleko 5 m²koa da.

Lehenengo aukeran bezala, erreserba hau kalkulatzeko 2016ko maiatzen biztanleria erabili da, 927

biztanle, eta proposatzen diren etxebizitza berrietan bizi daitezkeen biztanleak hartu dira kontutan.

Biztanleak, LPPak ezarritako familiaren batez besteko tamaina kontutan hartuta kalkulatu dira eta

LPPak 2019 urtean Forurako koefiziente hau 2,50 dela ezarri du.

Aipatutako elementuek osatzen dute sistema orokorren sarea eta guztira azalera 30.421,80 m²-koa

da.

Proposamenak legearen gutxieneko erreserbarekin betetzen duela justifikatzeko:

BIZTANLE BERRIAK GUZTIRA 60 etxebizitza x 2,50 biztanle/etxeb.= 150 biztanle.

Gaur eguneko biztanleria 927 dela kontutan hartuta, guztira Foruak 1.077 biztanle izango ditu.

Page 96: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 86

Espazio Libre Sistema Orokorretarako gutxieneko azalera kalkulatzeko, 1.077 biztanle X 5 m²/

biztanleko= 5.385 m² ko azalera. Aurrerakinaren 2. aukerak 30.421,80 m² definitzen ditu espazio

libre sistema orokor gisa eta hiri lurzoruan ( Elexalde eta Landaberden) kokatutako sistemek

10.344,90 m² dituzte, gutxieneko erreserbaren bikoitza ia.

Beraz, frogatuta geratzen da, legeak ezarritako erreserbak soberan betetzen direla.

3 AUKERA.

Ondoko elementuek osatzen dute espazio libre sistema orokorraren sarea:

SGEL-1 Kurtzeaga 2.394,40 m².

SGEL-2 Atxeta plaza 2.434,60 m².

SGEL-3 Urdaibai Dorrea+Urberuaga 11.837,80 m².

SGEL-4 Baldatika 2.752,90 m².

SGEL-5 Urberuaga 6.745,80 m².

SGEL-6 Atxaga 2.278,50 m².

SGEL-7 Carlos Gangoiti 4.368,50 m².

3. Aukera honetan 1 aukeran jasotako elementuak daude eta lehenengo aukerako 3 eta 5

elementuak ( Urdaibai eta Urberuagako espazio libreak), espazio libre bakarrean elkartu dira.

Espazio libre bateratu honen helburua, Urdaibaiko Dorrea balorean jartzea du helburu. Aurrekoaz

gain, Urkien Etorbideko handitzea ere jasotzen da, 10 m-ko zabaleradun lerroa atxikituz espaloiari.

hurbiltzen ditu.

Ekainaren 30ko 2/2006 Legeko, Lurzorua eta Hirigintzari dagokioneko 78. Artikuluan ezarritako

Espazio Libre Sistema Orokorrentzako gutxieneko azalerak betetzen dira aukera honetan. Arestian

aipatu bezala, gutxieneko azalera biztanleko 5 m²koa da.

Lehenengo aukeran bezala, erreserba hau kalkulatzeko 2016ko maiatzen biztanleria erabili da, 927

biztanle, eta proposatzen diren etxebizitza berrietan bizi daitezkeen biztanleak hartu dira kontutan.

Biztanleak, LPPak ezarritako familiaren batez besteko tamaina kontutan hartuta kalkulatu dira eta

LPPak 2019 urtean Forurako koefiziente hau 2,50 dela ezarri du.

Aipatutako elementuek osatzen dute sistema orokorren sarea eta guztira azalera 26.066,70 m²-koa

da.

Page 97: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 87

Proposamenak legearen gutxieneko erreserbarekin betetzen duela justifikatzeko:

BIZTANLE BERRIAK GUZTIRA 70 etxebizitza x 2,50 biztanle/etxeb.= 175 biztanle.

Gaur eguneko biztanleria 927 dela kontutan hartuta, guztira Foruak 1.102 biztanle izango ditu.

Espazio Libre Sistema Orokorretarako gutxieneko azalera kalkulatzeko, 1.102 biztanle X 5 m²/

biztanleko= 5.510 m² ko azalera. Aurrerakinaren 3. aukerak 26.066,70 m² definitzen ditu espazio

libre sistema orokor gisa eta hiri lurzoruan ( Elexalde eta Landaberden) kokatutako sistemek 4.829

m² dituzte, ia legeak eskatzen duen gutxienekoa.

Beraz, frogatuta geratzen da, legeak ezarritako erreserbak soberan betetzen direla kasurik

txarrenean ere, hau da, sistema orokor gutxien dagoen aukera (20.473,95 m²), hazkunde handiena

ere betetzen duelako ( 70 etxebizitza), 5.510 m²ko gutxieneko azalerarekin.

V.2.4. Etxebizitza Hazkundea.

Arestian aipatu bezala, etxebizitza hazkundea, Elexalden proposatzen da soilik.

Proposaturiko hiru aukerak, LAG-eko etxebizitza kuantifikazioak ezarritako parametroak betetzen

dituzte, hau da, etxebizitza eskaintza gutxienez 35 etxebizitzetakoa izatea eta gehienez 70

etxebizitzetakoa.

Gaur egun, Atxondoan dauden bi orube kenduta ez dago lursail eraikigarririk Foruan.

Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen etxebizitza kuantifikazioak Foruko hazkundea mugatzen duenez,

eta Aurrerakinean hazkundearen eredua eztabaidagarri dagoenez ez da eraikigarritasuna lursail

konkretuetan ezarri, hori hurrengo faseetako lana izango baita. Hala ere, ondoren etxebizitza

hazkundeari dagokionez aukera bakoitzak proposatzen duena laburbilduko dugu:

1 AUKERA

Aukera honetan, LAGaren araberako gutxieneko eskaintza proposatzen da, hau da, 35 etxebizitza.

Eskaintza guztia Elexaldeko hiri lurzoruko mugaren barruan kokatzen da. Ez da hiri lurzoruaren

hazkunderik proposatzen, hutsik dauden orubeetan edo etxebizitza bakarra daukaten orubeetan

etxebizitza berriak kokatu daitezkeelako, 35 etxebizitzako kopururarte.

Kontutan hartu behar da, Elexalden Fantzizkotarren Komentua kokatzen dela, erabilerarik gabeko

azalera eraiki handiarekin eta komentuari dagozkion lurretan egikaritzen unitatea jarrita, etxebizitzak

kokatu daitezke bertan.

Page 98: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 88

Aipagarria da Foruk babes erregimeneko etxebizitza erreserba egiteko beharra ez baldin badu ere,

Aurrerakinean etxebizitza tasatuak jasotzeko proposamena egiten dela, eskainitako etxebizitzetako

batzuetan. 35 etxebizitzetatik, 5 etxebizitza tasatu proposatzen dira. Edozein kasutan, etxebizitza

tasatuen kopuru zehatza ezartzeko, hurrengo 10 urteetan mota hauetako zenbat etxebizitza behar

izango diren ezartzea komenigarria da, beharrizanei egokitutako eskeintza egiteko. Bestaldetik,

egindako eskaintzaren bideragarritasun ekonomikoa ere neurtu beharko da, etxebizitza tasatu

portzentai altuak, proposaturiko etxebizitza hazkundearen bideragarritasun ekonomikoa kolokan jarri

dezakeelako, hazkunde berrien kargak mugatzen ez badira.

O-02b planuan, lursailetan proposatzen diren zuzkidura jarduketak zehazten dira, eta ondoko taulan

proposatutako etxebizitza handitzea:

- A.D.1 2 etxeb.

- A.D.2 2 etxeb.

- A.D.3 5 etxeb.

- A.D.4 5 etxeb.

- A.D.5 5 etxeb.

- A.D.6 11 etxeb.

- A.D.7 5 etxeb.

GUZTIRA 35 etxebizitza berri.

2 AUKERA

Aukera honetan, LAGaren araberako erdi bideko eskaintza proposatzen da, hau da, 60 etxebizitza

berri.

Eskaintza guztia Elexaldeko hiri lurzoruko mugaren barruan kokatzen da. Ez da hiri lurzoruaren

hazkunderik proposatzen, hutsik dauden orubeetan edo etxebizitza bakarra daukaten orubeetan

etxebizitza berriak kokatu daitezkeelako, 35 etxebizitzako kopururarte.

1.aukeran bezala, hazkundea Elexalden kokatzen da baina, indarrean dauden arauen perimetroaren

handitzea proposatzen da, bai iparraldera eta baita hegoaldera.

Iparraldera planteatzen den handitzeak, Elexaldetik pasatzen den trafikoa lasaitzeko proposaturiko

errotonda egiteko bota beharreko bi etxeen leku aldatzea bermatzen du.

Page 99: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 89

Bestaldetik, aukera honetan Frantzizkotarren Komentuko eraikinetatik, eliza bakarrik mantentzen da

ekipamendu erlijioso gisa eta gainontzeko eraikinari, etxebizitza erabilera ematen zaio. Komentuaren

lurretako parte baten etxebizitza berriak eraiki daitezke eta eraikitako ondarearen berrerabilpena

sustatzeko, gainontzeko komentuaren eraikina alokairu sozialeko etxebizitzetarako berrerabiltzea

interesgarria litzateke. Birkalifikazio honekin batera, hegoalderantza zabaltzen da hiri lurzorua,

inguruaren antolamendua osatu eta bideragarritasun ekonomikoa lortzeko malgutasun handiagoa

izateko.

Aukera honetan, gaur eguneko hiri lurzorua dentsifikatzen duten 5 zuzkidura jarduketa proposatzen

dira, eta bi egikaritze unitate berri, bata errotonda lortzeari begira eta bestea Frantzizkotarren

Komentuari lotuta.

O-02b planuan, lursailetan proposatzen diren zuzkidura jarduketa eta egikaritze unitateak zehazten

dira, eta ondoko taulan proposatutako etxebizitza handitzea:

- A.D.1 2 etxeb.

- A.D.2 2 etxeb.

- A.D.3 3 etxeb.

- A.D.4 8 etxeb.

- A.D.5 5 etxeb.

- U.E.1 20 etxeb.

- U.E.2 20 etxeb.

GUZTIRA 60 etxebizitza berri.

3 AUKERA

Azakenik, aukera honetan, LAGaren araberako gehieneko eskaintza proposatzen da, hau da, 70

etxebizitza berri.

Egia esan, 2. Aukerako eskema berdina agertzen da 3.aukeran baina handitzeak, bai iparralde eta

bai hegoaldera handiagoak dira. Iparraldean proposaturiko handitzeak errotondaren eraginez mugitu

beharreko etxebizitzen leku aldatzea bideragarriagoa egiten du. Errotonda hau guztiz beharrezkoa

da hiri lurzorutik pasatzen den trafikoa trankiltzeko.

Page 100: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 90

Hegoaldeko handitzearen helburua Frantziskotarren Komentua bere osotasunean Ekipamendu gisa

eskuratzeko bideragarritasuna bilatzeko proposatzen da. Ekipamendu ludiko kultural hau debalde

eskuratzeko UE-2 ri atxikitzen zaio.

O-02b planuan, lursailetan proposatzen diren zuzkidura jarduketa eta egikaritze unitateak zehazten

dira, eta ondoko taulan proposatutako etxebizitza handitzea:

- A.D.1 2 etxeb.

- A.D.2 2 etxeb.

- A.D.3 5 etxeb.

- A.D.4 5 etxeb.

- U.E.1 28 etxeb.

- U.E.2 28 etxeb.

GUZTIRA 70 etxebizitza berri.

Laburbilduz, lehenengo aukerak lurzoru berririk sailkatzen ez duela, bigarrenak Elexalderen

14.902,99 m²ko handitzea eta 3.ak 25.679,85 m² koa proposatzen duela esan dezakegu.

V.2.5. Jarduera Ekonomikoa.

Foruko jarduera ekonomikoak, Landaberden kokatzen dira, Ibarran dagoen Edarien Banaketa

enpresa bat eta Elexaldeko zenbait komertzio kenduta.

Jarduera ekonomikoez ari garenean, irabazi-asmoa duten jarduerez ari gara.

Ekonomia Jardueretarako Lurzoru Publikoa eta Merkataritza Ekipamendua sortzeko Euskal

Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Arloko Planak onartzen duenez, jarduera ekonomikoen

garapen-maila txikia den herrialdeetan litekeena da gehienez ere 3 ha-ko (hau da, 30.000 m2-ko)

eremuak mugatzea erabilera horretarako. Betiere, eremuok hiri-lurrekiko mugan egoteko baldintza

ezartzen du LAPak, hazkundeen artean etenik sor ez dadin.

Arau horiek guztiak eta Foruaren joera negatiboa alderantzikatu nahia kontuan izanik, Landaberden

sektore txiki bat (jarduera ekonomikoetarako lur-erreserba bat) kokatzeko proposamena egiten du

aurrerakinak. 2. Aukeran jasotzen da sektore hau eta O-01 eta O-02a planoetan jasotzen dea

grafikoki. Sektore horrek hiri-lurrekiko mugan egon behar duela-eta, malden egokitasunagatik

Page 101: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 91

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak Paisaiaren Trantsizio

Landazabala kategorian daudenak dira.

3 aukeraren barnean 12.619,70 m2 -ko sektore bat adierazi dugu grafikoki, Rinder kokatzen den

lursailaren ondoan eta Rinder eta Dia arteko bidetik sarrera du. Aukera honetan, udalerriko jarduera

ekonomikoetarako apustu garbia egiten da, eta jarduera ekonomikoetarako hiri lurzorua ere

handitzen da Diatik iparraldera baserriaren lursailerarte. Lursail honek, momentu honetan

etxebizitzetarako erabilera nagusia duen hiri lurzoruan kokaturiko jarduera ekonomikoetarako

enpresaren bat mugitzeko posibilitatea ematen du, batzuetan elkar-bizitze arazoak sortzen direlako

etxebizitza eta jardueraren artean.

Gainontzeko aukeretan ez da jarduera ekonomikoetarako lursail berririk aurrikusten.

Edozein kasutan, Aurrerakinak Foruko garapen ereduari buruzko eztabaida du helburu, eta ondorioz,

behin jarduera ekonomikorako eremu baten beharra Irizpide eta Helburu orokor jarrita, sektore hau

kokatzeko beste lurzoru batzuk ere aztertuko genituzke, ingurumeneko baldintza eta aukera ezagutu

oztean.

V.2.6. Ingurune Fisikoa.

Funtsean, lurzoru urbanizaezinak eratzen du, eta desegokia da babes berezia behar duten lurrak

eraldatzea. Hainbat arrazoi direla medio behar dute lurrek babes berezia: aparteko balioa dutelako

nekazaritzarako, basogintzarako edo abeltzaintzarako; baliabide naturalak eta paisaiaren, historiaren

edo kulturaren ikuspegitik dituzten balioak ustiatzeko aukera ematen dutelako; eta fauna, flora eta

oreka ekologikoa babesteko balio dutelako.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak aipatzen dituen

kategoriak sartu ditugu Foruko lurzoru urbanizaezinean,

Babestu beharreko eremuek berezko dituzten erabilerekin eta eraikuntzekin, haien izaerarekin lotuta

egon behar dute haietan baimendu daitezkeen erabilerek eta eraikuntzek.

Debekatuta dago familientzako etxebizitzak egitea lurzoru urbanizaezin guztian, Lurzoruari eta

hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak arautzen dituen baldintzetan izan ezik.

Alde horretatik, aipatzekoa da bi landagune mugatzen dituela aurrerakinak: Gaitoka eta Urberuaga,

Bizkaiko Foru Aldundiak egindako inbentarioan agertzen dira biak.

Ingurumeneko Dokumentuak esandakoari jarraiki, aurrerakinean landagune bakoitzerako hiru

garapen proposatu dira. Aukera hauek NR-1 eta NR-2 planoetan jasotzen dira grafikoki.

Page 102: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 92

Gaitoka definitzen duen NR-1 planoko 1 aukerak, baserriak soilik jasotzen ditu, lursail eraikigarri

berririk gabe, 2 aukeran gutxi gora behera indarrean dauden arauen antolamendua jasotzen da eta

hirugarren aukera, hiru lursail eraikigarri proposatzen dira baina jatorrizko landagunearen

iparraldean. 1 eta 3 aukerek indarrean dauden arauek jasotzen duten landagunearekiko %50eko

murrizpena dakarte azaleran.

Urberuaga NR-2 planoan agertzen da, 3. Aukerak garapenik gabeko landagunea proposatzen du,

bigarrenak gutxi gora behera indarrean dauden arauen mugaketa eta bi lursail eraikigarri eta

lehenengo aukeran hiru lursail eraikigarri. Lehenengo bi aukerek landagunearen azalera txikitzen

dute.

Page 103: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 104: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 93

VI. ONDORIOA

Page 105: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan
Page 106: 2016-02 MEMORIA PGOU FORUA Avance-eus › eu-ES › Udala › Hirigintza › F2_Dokumentazio...Hori dela eta, gorabeheratsua da lurraldea, itsasadarretik eta errepidetik hurbil izan

HIRIA ANTOLATZEKO PLAN OROKORRA FORUA

AURRERAKINA 2016ko AZAROA

MEMORIA 94

VI. ONDORIOA

Hainbat hazkunde-eredu proposatzen ditu aurrerakin honek, eta grafikoki adierazitako hiru aukeren

esparruko eremuen eta eraikigarritasunen kalifikazioak konbinatzeko bide ematen du. Egia esan,

hiru aukerak oso antzekoak dira, ezinbestean. Azken batean, Foruko biztanleria ezin dugu handitu

udalerriari nortasuna galaraziz; aitzitik, Foruri dagokionaren moduko garapen bat prestatu behar

dugu, eta muturretako baina barneratutako hazkundea.

Aurrerakinaren helburua da zer aukera ditugun analizatzea, antolamenduaren irizpide, helburu,

aukera eta proposamen orokorrak zehazteko eta horiek erabiltzeko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra

idazteko orientabidetzat, Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 87.

artikuluak (hirigintzako plangintzaren aurrerakinari buruzkoak) ezartzen duenarekin bat.

Hau da, azaldu ditugu ondoren Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren bidez garatu beharreko

hazkunde-eredua onartzeko aukerak.

Bilbon, 2016ko azaroan

ARKITEKTOAK,

Federico Arruti Aldape Oihana Arruti Ruiz