2019ko azaroaren 4tik 9ra - fica festival · 2019-10-08 · webgunea eta sare sozialak 7....
TRANSCRIPT
2019ko azaroaren 4tik 9ra
1. Jardueraren hasiera
2. Eremu geografikoa
3. Festibalaren programazioa
4. Festibalaren zuzendariak
5. Filmen programazioa
6. Webgunea eta sare sozialak
7. Harremanetarako
PRENTSA-DOSIERRAREN AURKIBIDEA
1 | INICIO DE LA ACTIVIDAD
JARDUERAREN HASIERA INTERNATIONAL ATHLETICS FILM FESTIVAL
FICA festibalak 2018an ekin zion ibilbideari, kultura atletikoari buruzko film-festibal bakar gisa eta memoriak berreskuratzeko eta proiektuak trukatzeko topagune gisa, zinemaren mundua bitarteko moduan erabilita.
Nazioarteko atletismo film festibal honek bertako, Estatuko eta nazioarteko atletismoaren ikuspegi bat eskaini nahi du, irudien bidez, informazioa, bizipenak eta historia protagonisten euren ahotik entzun eta ATLETISMOAREN FAMILIA HANDIAREN TOPAGUNE bihurtzeko.
3 | EREMU GEOGRAFIKOA
FICA festibala Donostian egiten da. Donostian ekitaldi ugari antolatzen dira urtean zehar; besteak beste, nazioarteko zinemaldi garrantzitsuenetako bat.
Kulturaz beteta dago hiria, eta oso gustuko du zinema. Atletismoarekin erlazionatutako ekitaldiak antolatzeko gaitasun handia du, eta atleta handien sorleku izan da.
4 Behin-behineko aurrerapena | FESTIBALAREN PROGRAMAZIOA
3 Behin-behineko aurrerapena | FESTIBALAREN PROGRAMAZIOA
AZAROAK 4, ASTELEHENA
3 Behin-behineko aurrerapena | FESTIBALAREN PROGRAMAZIOA
AZAROAK 5, ASTEARTEA
3 Behin-behineko aurrerapena | FESTIBALAREN PROGRAMAZIOA
10:00: ESKOLA-ZINEMAKO FICA SAIOAK Aquariumeko auditorioan.
11:00: Harrera Glasgowko dominadunei - Udaletxea.
12:00: PRENTSAURREKOA La Perlan.
19:00: ANTZOKI ZAHARRA:◆ Esker ona Glasgowko dominadunei (Europako 2018ko txapelketa).◆ Lehiaketako proiekzioak (100’).◆ Mahai-ingurua.◆ Esker ona Iraitz Arrospideri, munduko 50 km-ko txapelduna.
21:30: VIP afaria.
AZAROAK 6, ASTEAZKENA
3 Behin-behineko aurrerapena | FESTIBALAREN PROGRAMAZIOA
10:00: ESKOLA-ZINEMAKO FICA SAIOAK.
11:00: Harrera atleta paralinpikoei - Aldundia, Gizarte Politiketako diputatua.
12:00: PRENTSAURREKOA La Perlan.
19:00: ANTZOKI ZAHARRA:◆ OHOREZKO AQUILES SARIAK atleta paralinpikoei: David Casino eta Rosalía Lázaro.◆ Esker ona 2019ko absolutuen Espainiako txapelketan domina irabazi zuten atleta
gipuzkoarrei.◆ Esker ona Gipuzkoako Atletismo Federazioko entrenatzaile eta epaile historikoei.◆ Lehiaketako proiekzioak (108’).◆ Mahai-ingurua.
21:30: VIP afaria.
AZAROAK 7, OSTEGUNA
3 Behin-behineko aurrerapena | FESTIBALAREN PROGRAMAZIOA
11:00: Harrera Carmen Valerori Aldundian.
12:00: PRENTSAURREKOA: Carmen Valero, Niurka Montalvo eta Mireya Arnedillo (16 urte), La Perlan.
19:00: ANTZOKI ZAHARRA:◆ Omenaldia eta ohorezko Aquiles saria Carmen Valerori.◆ Lehiaketako proiekzioak (52’).◆ Mahai-ingurua (belaunaldiarteko trukea): Carmen Valero, Niurka Montalvo eta
Mireya Arnedillo.
21:30: VIP afaria.
AZAROAK 8, OSTIRALA - Emakumea eta atletismoa + Omenaldia Carmen Valerori
3 Behin-behineko aurrerapena | FESTIBALAREN PROGRAMAZIOA
11:00: Prentsaurrekoa eta epaimahaiaren erabakia: urrezko/zilarrezko/brontzezko Aquiles sariak, La Perlan.
19:00: AMAIERA, Aquariuma:◆ Esker ona 100 km-ko ESPAINIAKO TXAPELDUN gertatu diren ULTRAIRAUPENEKO
atleta gipuzkoarrei, Asier Cuevas eta Leopoldo Sánchez.◆ EITBk ekoiztutako filmaren proiekzioa: Diego García, bidegilea.◆ Urrezko, zilarrezko eta brontzezko Aquiles sarien banaketa.◆ Mahai-ingurua: Martín Fiz, Alberto Juzdado, Gaspar Esnaola, Santi Pérez, Xabier
Leibar.
21:30: Koktela.
AZAROAK 9, LARUNBATA - Amaiera
4 | ZUZENDARITZA-TALDEA
Juantxo Sabadie
(FICA festibalaren zuzendaria)
Jose Ramón Álvarez
(FICA festibalaren zuzendariordea)
5 | FILMEN PROGRAMAZIOA
5 | FILMEN PROGRAMAZIOA
19:00. Antzoki Zaharra
Athleticus – Course de demi-fond
Athleticus – Middle- distance race (2018) - Zuzendaria: Nicolas Deveaux / Generoa: Animazioa
Flamenko arrosak iraupen-erdiko lasterketa baten irteerako marran daude. Baina… bat ez da taldekoa!
Proyecto Endorfinas (2019) - Zuzendaria: Fernando Pérez Galán / Generoa: Dokumentala
Zer dakar 35 urte baino gehiago izanda korrika egiteak eta lasterketetan parte hartzeak? Antonio Franco Ramírez atletak azalduko digu hori guztia.
Words of Olympians. «Wings of an Eagle: Billy Mills» (2019) - Zuzendaria: Ryan Murdock / Generoa: Animazioko baliabideak darabiltzan dokumentala
Inspirazio-iturri sekretu bati esker, Billy Millsek urrezko domina irabazi zuen 1964ko Joko Olinpikoetan.
Words of Olympians telesaileko atal honetan, Billy Mills natibo amerikarrak ama hil zitzaionean mina arintzen lagundu zion bidaia pertsonala dakarkigu. Olympic Channel-en telesail horrek txapeldun olinpikoen intimitatea ezagutarazten du, animazioa eta artxiboko irudiak erabilita.
AZAROAK 4, ASTELEHENA
Le bout de la piste (2018) - Zuzendaria: Sophie Thouvenin / Genero: Fikzioa
Lala da iraupen-erdiko lau atleta gazteko talde frantziar batean dagoen Maliko neska bakarra. Haien bisak iraungitzear daude. Entrenatzailearen laguntzarekin, Loïc, azken aukera dute scout bat aho-zabalik uzteko eta beren ametsa betetzeko: atletismo-klub frantziar bateko kide izatea.
The Power of One. Chasing the sun (2017) - Zuzendaria: Jesús Javier Ruiz Aquerreta / Generoa: Dokumentala
Erick Barrondok Londreseko 2012ko Joko Olinpikoetan irabazi zuen Guatemalaren lehenengo domina olinpikoa; hain zuzen ere, zilarrezkoa, ibilketa atletikoan.
Barrondoren herrialdean, futbola nagusi izan arren, haren domina belaunaldi oso batentzat izan zen inspirazio-iturria, eta helburuak izatearen garrantziaz jabetzen lagundu zion; gainera, hari esker, korrikalari guatemalarren kopurua igo egin zen.
Adidas - Break Free (2016) - Zuzendaria: Eugen Merher / Generoa: Fikzioa
Maratoi-korrikalari ohi bat zahar-egoitza batean bizi da eta azken lasterketa egiteko prestatzen ari da.
Aspertuta egoteaz nazkatuta, zahar-egoitzako gainerakoak ere bizkortu egiten dira, eta lagundu egiten diote askatasunerako bidean.
AZA
RO
AK
4, A
STELEHEN
A:
Athleticus – Saut en hauteur
Athleticus – High jump (2018) - Zuzendaria: Nicolas Deveaux / Generoa: Animazioa
Dortoka batek gorako jauziko txapelduna izatea erabaki du.
8’56 Yago Lamela (2019) - Zuzendariak: Michael Robinson eta Luis Fermoso / Generoa: Dokumentala
20 urte bete dira Espainiako atletismorako ahaztezina izango den jauzi hartatik: 20 urte Yago Lamelaren 8’56 m-ko jauzitik. Marka ezabaezin horren eta herrialde osoa aho-zabalik utzi zuen gizarte-fenomeno haren atzean, eliteko kirolaren alderdirik ilunena ere ikusiko dugu.
AZA
RO
AK
4, A
STELEHEN
A:
5 | FILMEN PROGRAMAZIOA
19:00. Antzoki Zaharra
Cent'anni di corsa
One hundred years running (2018) - Zuzendaria: Domenico G.S. Parrino / Generoa: Dokumentala
100 urteko atleta baten historia kontatzen digu: Giuseppe Ottaviani.
70 urte zituela, Giuseppek ikusi zuen atletismoaren bidez bere filosofia azal zezakeela, bizitzaren zentzuari erantzun pertsonala emateko, naturaren etengabeko ziklikotasunaren isla gisa.
Bannister: Everest On the Track (2016) - Zuzendariak: Tom Ratcliffe eta Jeremy Mosher / Generoa: Dokumentala
Bannister: Everest On the Track dokumentalak, batetik, azterketa historiko bat egiten du Britainia Handiak Bigarren Mundu Gerraren traumak desagerrarazteko duen behar psikologikoari (eta fisikoari) buruz; eta, bestetik, ikuspegi berri bat eskaintzen du lehenengo milia 4 minutuan baino gutxiagoan egiteko egindako bideari buruz. Gerraostean, erronka hori fisikoki ezinezkotzat jotzen zen.
Gerra aurretik, Britainia Handiak kirol-erronka garrantzitsuak lortu zituen. Baina, Helsinkiko 1952ko Joko Olinpikoetan, errealitatea oso bestelakoa zen. Roger Bannister ordurako desagertuta zegoen figura baten enblema zen, atleta jakintsuarena. Lortuko al zuen medikuntzako ikasketak eta entrenamenduak uztartzen zituen korrikalari batek kirolaren historian zerbait garrantzitsua egitea?
AZAROAK 5, ASTEARTEA
5 | FILMEN PROGRAMAZIOA
19:00. Antzoki Zaharra
9 Meter (2012) - Zuzendaria: Anders Walter / Generoa: Fikzioa
Danielek 16 urte ditu eta talentu handia du luzera-jauzirako. Etengabe bere markak hautsiz, ama bizirik mantentzea espero du, koman baitago.
El Gran Salto
The Jump (2019) - Zuzendaria: Jorge Porras / Generoa: Dokumentala
2013an, Luis Rivera mexikarrak munduko beste unibertsitate-marka bat ezarri zuen luzera-jauzian. Urte berean, domina historiko bat lortu zuen bere herrialderako munduko atletismo-txapelketan, eta, hilabete gutxi batzuetara, Kirolaren Sari Nazional ospetsua jaso zuen.
Ikasketetako azken urtean, Luis joko olinpikoetan parte hartuko duen lehenengo doktorea izango da. Baina ospea loria baino lehen iritsi zen…
AZAROAK 6, ASTEAZKENA
5 | FILMEN PROGRAMAZIOA
19:00. Antzoki Zaharra
A Valsa do Pódio
The Podium Waltz (2013) - Zuzendariak: Daniel Hanai eta Bruno Carneiro / Generoa: Animazioko baliabideak darabiltzan dokumentala
Londreseko 2012ko Joko Paralinpikoetan, Terezinha Guilhermina korrikalari brasildar itsuak urrezko domina irabazi zuen emakumeen B1 kategoriako 100 eta 200 metrotan, Guilherme Santana gidariarekin batera.
A Valsa do Pódio filmak bikote menderaezin honen historia kontatzen du 2010etik.
L'aria sul viso
Feel the Wind (2018) - Zuzendaria: Simone Saponieri / Generoa: Dokumentala
Entrenamenduak, eguneroko bizitza, emozioa, ahaleginak, beldurrak: Martina Caironi, protesia duen munduko emakumerik bizkorrena, Rioko 2016ko Joko Paralinpikoetarako prestatzen ari da. L’aria sul viso bidaia baten kronika da, modu intimoan eta elkarrizketen eta artxiboko materialen bidez kontatua. Urtebetean zehar Martinarekin batera gertatutakoa azaltzen du. Aurrean, ekitaldi berezi, aparteko eta magiko bat dago: Rio de Janeiroko Joko Paralinpikoak. Itxaropenez eta erantzukizunez beteriko helburua.
AZAROAK 7, OSTEGUNA
5 | FILMEN PROGRAMAZIOA
19:00. Antzoki Zaharra
Words of Olympians. «The Lithgow Flash: Marjorie Jackson» (2019) - Zuzendaria: Ryan Murdock / Generoa: Animazioko baliabideak
darabiltzan dokumentala
Australiarako urrezko domina bat irabazi zuen lehenengo emakumearen historia inspiratzailea. Words of Olympians telesaileko atal honetan, Marjorie Jacksonek lehenengo entrenamenduak, haiei esker 1952ko Joko Olinpikoetan lortutako urrezko bi dominak eta etxera itzulitakoan izan zuen bizitza gogorarazten ditu. Olympic Channel-en telesail horrek txapeldun olinpikoen intimitatea ezagutarazten du, animazioa eta artxiboko irudiak erabilita.
Yespiration (2018) - Zuzendaria: Alejandra Cadena-Perez / Generoa: Dokumentala
Maratoi-korrikalari bat izateak berekin dakartzan dedikazioari, diziplinari eta pozei buruzko dokumental bat, lehenengo pertsonan azaldua. San Frantziskoko paisaia ikusgarrietan murgilduz, bizitzan korrika egitea berarentzat zer den hausnartzen du protagonistak. Zinemagilea hiru aldiz sailkatu da Bostongo maratoirako.
Mr. Temple and the Tigerbelles (2018) - Zuzendaria: Tom Neff / Generoa: Dokumentala
Mr. Temple and the Tigerbelles Ed Templeren eta 40 atleta afro-amerikarren historia dakarkigu. Ed Temple Tennessee State University-ko atletismoko entrenatzaile ospetsua izan zen, eta 40 atleta haiek arrazagatiko oztopoak puskatu zituzten Joko Olinpikoetan, Jim Crowen garaian. Tigerbell taldeko kideek 23 domina irabazi zituzten, haietatik 16 urrezkoak. Ezagunena, Wilma Rudolph, joko olinpikoetan urrezko hiru domina irabazi zituen lehenengo estatubatuarra izan zen (hain zuzen ere, Erromako 1960ko Jokoetan).
AZAROAK 8, OSTIRALA
5 | WEBGUNEA ETA SARE SOZIALAK
ficafestival.com
@ficafestivalss
FICAFestivalSS
ficafestivalss
7 | CONTACTO
JUANTXO SABADIE
(FICA festibalaren zuzendaria)
JOSE RAMÓN ÁLVAREZ
(FICA festibalaren zuzendariordea)
[email protected] [email protected]
BÁRBARA DESTEFANIS
(Edukiaren arduraduna)
DAVID JUANMARTIÑENA
(Komunikazioko eta marketineko arduraduna)
ANE POTENTE
(Koordinatzailea)
Antzoki Zaharra | KOKAPENA
Antzoki Zaharra
Londres hotela
Alemana pentsioa
AquariumaLa Perla
Donostiako Tenis Elkarte Erreala
2019ko azaroaren 4tik 9ra
Informazio gehiago nahi izanez gero: [email protected]
David Juanmartiñena - Komunikazioko eta marketineko arduradunaMugikorra: +34 630 72 64 21