2020-2021 ikasurtea · — gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — aste santuko...

22
2020-2021 IKASURTEA

Upload: others

Post on 17-Oct-2020

9 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

2020-2021 IKASURTEA

Page 2: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

GETXOKO KULTUR ETXEETAN ESKAINTZEN ETA EGITEN DIREN TAILERRAK2020-2021 IKASTURTEA

DATA GARRANTZITSUAK

Aurretiko izen-ematea— Epea: abuztuaren 31tik irailaren 11ra.— Leku-zozketa: irailaren 16an, 12:00etan, Algortako Kultur Etxean.— Lekuari uko egiteko epea: irailaren 17tik 23ra.— Urteko gainerako egunetan ere tailerretan izena eman ahal izango duzu, zuzenean plaza libreak

dituzten tailerretan edo itxaron-zerrenda dituztenean.

Matrikularen kobrantza— 1. erdia: irailaren 28an.— 2. erdia: urtarrilaren 7an (Tailerrean baja izateko eta horrela 2. zatia ez ordaintzeko azken eguna:

abenduaren 21).

Ikasturtea— Hasiera: irailaren 28ko astean.— Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra.— Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra.— Amaiera: ekainaren 7ko astean.

DATU GARRANTZITSUAK

— Eskabide-orria argi bete eta sinatu behar duzu.— Kobrantza banku-helbideratze bidez egingo da, gorago aipatu datetan. Behin kobratuz gero, ez da

dirua itzuliko. Hortaz: — Derrigorrezkoa da kontu zenbaki bat ematea (IBAN-a barne) eta horren inguruan eskatutako datu

guztiak bete ditzazun.

Irakurri, mesedez, informazio guztia

2

Page 3: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

CO

VID

-19

CO

VID

-19

Maskara erabili behar da

Eskuak garbitu

Beharrezkoa da materiala ekartzea

— Gehienez bi tailerretan eman dezakezu izena.

— Tailerren lekuak mugatuak direla eta, plazen adjudikazioa zozketaren bidez egingo da.

— Lehentasuna izango dute Getxon erroldatutakoek.

— Jendaurreko zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko dizugu egun horretan bertan, eskabide-orrian datu hori eman badiguzu. Helbide elektronikorik ez baduzu, telefonoz deitu edo Erromo eta Algortako Kultur Etxeetan zuzenean galdetu beharko duzu.

— Zozketa eta gero, tailerren batean lekua lortu baduzu, irailaren 17tik 23rako epea duzu lekuari uko egiteko. Bestela, leku hori nahi duzula ulertuko dugu eta tailerraren 1. erdia kobratuko dizugu.

— Lekuak pertsonalak eta besterenezinak dira.

— Tailerrek urritik ekainera arte iraungo dute eta bi zatitan kobratuko ditugu.

— Tailerretarako beharrezko materiala ez dago ikastaroan sartuta.

Tailerrek unean uneko osasun-agintarien araudiak eta gomendioak beteko dituzte. COVID-19 osasun-krisiaren aurkako prebentzioak saio presentzialak egitea eragotziz gero, tailer guztiek modu telematikoan jarraituko dute.

Arau eta baldintza hauetan ageri ez den edozein egoera Getxoko Kultur Etxeak ebatziko du.

Eskabide-orria honelaxe helaraz diezagukezu:

— Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia Plaza, 1). Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00/16:00-18:00— Algortako Kultur Etxean (Villamonte A, 8-behea). Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:30— Udalaren webgunearen bidez (Administrazio Elektronikoaren Bulegoa): www.getxo.eus (nire

kudeaketak etxetik bertatik →→ identifikatzen gara →→ Kultur Etxea aukeratu dugu →→ Ikastaroak-Tailerrak (Zozketetarako aurreinskripzioak),), ziurtagiri digitalaren bidez (NAN elektronikoa edo IZENPE) http://www.izenpe.eus edo Itsasontzi-jokoa (B@KQ), B@KQ ez baduzu, Algortako KZko bulegoan eta Areetako Elkartegian lor dezakezu.

Informazioa— Romoko Kultur Etxean eta 944660022 telefonoan.— Algortako Kultur Etxean eta 944914080 telefonoan.— Kultur Etxearen webgunean: http://www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura

Bukatzeko…

Izan zaitez, mesedez, itxarote-zerrendan geratu direnekiko solidarioa, eta ikastaroa uzteko asmorik badaukazu, jakinaraz iezaguzu albait arinen. Eskerrik asko.

3

Page 4: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

ARTE APLIKATUAKIrakaslea: Cristina Arana

Arte aplikatuak, arte txikiak ere deritzenak, egunero erabiltzen diren objektuen konposizioaren eta sorkuntzaren gaineko idealak sartzen dituzten arteak dira hala nola kikara bat, aldizkari bat edo parkeko jarleku apaingarri bat. Hainbat materialen gaineko lan apaingarriak eta funtzionalak dira: zura, beira, zeramika, etab.

Arte aplikatu izendatu ziren arte teknika horiek ikasten ziren eskoletako titulazioan instituzionalizatu zirelako, Arte Aplikatuen eta Arte-ofizioen Eskoletan. Kontzeptuaren aldetik, terminologia hori erabili da gauza bat beste gauza baten gaineko aplikazioa egiten delako, hots, apaindura bat objektu baliagarri batean aplikatzea.

Beren beregi aipatzen da apaindura edo ornamentazioa, objektuetan aplikatzen dena edo horien gainean jartzen dena.

Horrenbestez, gure funtsezko lana hainbat apaingarri osorik edo zati batez zaharberritzea edo aldatzea izango da hala nola altzariak, kutxak, lanparak, etab. Hainbat teknika erabiliz horretarako:

— Decoupage-a— Desugerketak — Urreztadurak— Dekoratzeko pintura— Materialen imitazioa— Txantiloiz pintatzea— Bestelakoak.

Teknika bakarra erabiliz nahiz horietako zenbait uztartuz objektuaren gainean, gure lanari dagokion birziklatzea edo zaharberritzea ahalik eta egokiena izan dadin eta ikaslearen gustukoagoa izan dadin, betiere irakasleak gainbegiratuta, aholkatuta eta lagunduta.

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Astelehena: 10:00-12:00

Astelehena: 19:00-21:00

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

4

Page 5: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

ZINEA: IKUSI, AZTERTU, EGINIrakaslea: Oier Garamendi

Zergaitik deitzen da Marion «Psycho» filmeko protagonista? Zer esan nahi dute loreek «Doctor Zhivago» pelikulan? Zergaitik dira gorriak «La Casa de Papel» telesaileko protagonisten monoak?

Gadera hauei (edo gehiagori) erantzuna topatzeko irrikitan bazaude, hauxe da zure ikastaroa. Ikasi ezazu zinea aztertzen eta ulertzen, bai ikuslearen, bai egilearen ikuspuntutik. Zer da zinea? Nola konta dezakegu istorio bat irudien bidez? Zer nolako eragina dute irudiek ikuslearengan? Nola idazten da gidoi bat? Nortzuk hartzen dute parte filme baten sorreran? Zelako garrantzia izan du zineak gizartean?

Zinearen erraietatik bidai entretenigarri eta didaktiko bat proposatzen du ikastaro honek, zaletu, ikusle, aditu nahiz sortzaileentzako.

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Asteartea: 19:00-21:00

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara

5

Page 6: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

KOSMETIKA NATURALAIrakaslea: Luz Iñarra

Xedea

Produktu kosmetikoak eta sendabide naturalak prestatzen irakastea partaideei, osagai ekologikoak erabiliz (xaboiak, aurpegiko eta gorputzeko kremak, aurpegiko olioa, begi-inguruak, gorputzeko olioa, mizela-ura, tonikoa, maskarak, esfoliatzekoak, xanpuak, baltsamoak… besteak beste). Lantegiaren amaieran, beren formulak sortzeko nahikoa jakintza izango dute partaideek haien beharren arabera.

Saioen edukia

Produktuak egiteko oinarrizko teoria azalduko da. Hainbat errezeta emango zaie ikasleei, lantegietan bertan egiteko nahiz etxean praktikatzeko.

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Osteguna:19:00-21:00

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

6

Page 7: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

EBAKETA ETA JANTZIGINTZA LANTEGIAIrakaslea: Gloria Fernández

25 urte baino gehiagoko esperientzia duen irakaslea. Ebaketa eta jantzigintzako titulua du, eta Teófila Adrada metodoan espezializatu da.

Guztioi gustatzen zaigu ongi janztea, baina ez ditugu gustu berberak partekatzen.Ez zaizu inoiz gertatu denda askotara joan zarela eta ez duzula bilatzen ari zinena aurkitu? Bada, ikastaro honi esker, zuk zeuk egin ahalko dituzu produktuak.

Jostea terapeutikoa eta lasaigarria da. Orduak eman ditzakezu josten, eta, ondoren, asebeteta sentitu, ongi egindako lana dela-eta.

Ikastaro honetan, oinarrizko materiala, ehuna eta abar aukeratzen ikasiko dugu, bai eta neurriak hartzen, espezializatutako aldizkarietako patroiak marrazten eta ateratzen, eskuz eta makinaz josten eta, jakina, zure jantzi propioak sortzen ere:

Ikastaroaren beste ezaugarri garrantzitsu bat eraldatzeko aukera da; ateak zabalduko zaizkio erabiltzen ez diren jantziak birziklatzeari. Anima zaitez eta parte hartu ebaketa- eta jantzigintza-ikastaroan!

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Astelehena eta asteazkena: 19:15-21:15

Prezioa: 155 € (77,5 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

— Soinekoak— Jakak— Berokiak— Prakak — Haurrentzako saskitxoak— Umeentzako arropa— Poltsak— Diru-zorroak

— Musuzapiak

— Eskualdeko jantzi tipikoak (faralaia barne)

— Etxeko arropa, honako hauek barne:

• Errezelak

• Ohea

• Kuxinak

• Mahai-zapiak

7

Page 8: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

ARTISAU-BITXIGINTZA Irakaslea: Eva Martínez

Sormena garatzeko eta barruan daramaten artista askatzeko gogoa duten guztientzat da lantegia.

Lantegiko saioetan, bitxi bat diseinatzen eta sortzen ikasiko da, hainbat metal erabiliz: kobrea, letoia eta zilarra, baita hainbat teknika ere, betiere eskulangintzako ikuspegiarekin eta jardunarekin.

Metodologia

Sarrera teoriko txikia egingo da, bitxiak egiteko prozesuan erabiliko diren tresnak deskribatzeko.

Ikasteko prozesuan, segeta erabiliko da, oinarrizko tresna bitxigintzan. Horrekin hasiko dira mozten txantiloiak erabiliz, eta ondoren, beren diseinuak moztuko dituzte.

Jarraian, aldez aurretik moztutako piezak limatzen eta lixatzen ikasiko dute. Azkenean, sopleteak erabiltzen ikasiko dute piezak soldatu ahal izateko.

Tokia eta ordutegiak:

Algortako Kultur Etxea

Asteartea: 17:00-19:00 (gaztelera)

Asteartea: 19:00-21:00 (euskara)

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera/euskara

8

Page 9: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

ZIRI-PARPAILAIrakaslea: María Sol San Román

Ziri-parpaila ehunkien artisautzako teknika bat da, non hariak elkartzen diren produktuko puntuak osatzeko.

Parpailarik ohikoena torchon deritzona da, baina bestelakoak ere irakatsiko dira hala nola errusiarra, dukesa, zarpaila modernoa…; teknika berriak, puntu berriak…

Ziri-parpailan pentsatzen jarrita, amamaren tapiz tipikoa datorkigu gogora, baina arte orok bezala, eboluzioa izan du eta produktu ederrak eta modernoak egiten dira.

Ez da beharrezkoa aurretik ziri-parpaila egiten jakitea, eta egitekoa burututa, zure esku-trebetasunak indartu eta estresa arinduko duzu..

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Asteartea:16:30-18:30

Algortako Kultur Etxea

Asteazkena:10:00-12:00

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

9

Page 10: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Patchwork-a eta jostura elkartzeko lantegia. Artaziak, orratza, haria eta ehunak badituzu, jazteko arropa edo sofarako manta ederra egin ahal izango dugu. Bi aukerak ageri dira toki berean elkarrekin, eta horri esker, ikasleak espezialitate batetik bestera aldatuko dira; are gehiago, proiektu politetan bat egingo dute.

Hainbat termino ikasiko ditugu hala nola azpiak egitea, mozkorraren bidea, zopatzea, agarretakoa… beste hizkuntza batekoak diruditen hitzak dira, baina eskolako ohiko hiztegian erabiliko dituzu. Kremailerak jartzen, praka-barrenak altxatzen eta ehunezko poltsa politak egiten ikasiko duzu, baita nezeserrak eta apaingarriak ere hala nola ehunezko atrilak, Gabonetako apaingarriak, amantal politak eta, jakina, jazteko behar duzun guztia: alkandorak, soinekoak, prakak.

Aldizkariak eta patroiak emango dizkizugu eta, bilatzen ari zarena aurkitu ezik, zeure patroia egin ahal izango duzu.

Sormen apur batekin eta ikasteko gogoarekin proiektu handiak egitea lortuko duzu.

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Astelehena y Asteazkena: 10:00-12:00

COSTUPATCHIrakaslea: Covadonga Rebolledo

Prezioa: 155€ (77,5 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

10

Page 11: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

Larrugintzaren artisau-mundurako leihoa izateko sortu da lantegia, lehendik praktikatu dutenentzat nahiz arlo horretan sorkuntza esperientzia zehatzik izan ez dutenentzat.

Larrugintzarako hurbilketa eskaintzen da lantegian, hainbat ikuspegitatik edo arlotatik, aplikatu beharreko tekniken eta lortu nahi diren helburu praktikoen arabera.

Larruaren artisau-trataeren multzoan murgiltzeko sistema landuko da lantegian hasieratik, ikasteko prozesuaren garapena aldi dibertsifikatuetan modulatuta, teknikarik errazenetatik hasita eta ondoz ondo teknika zailagoekin uztartuta.

Bestalde, pieza bakoitza egiteko, era berean, elaboraziorako aldien berariazko mailaketa beharko da, erabiltzeko helburu zehatz bakoitzeko xede praktikoa hobetzera bideratuta: zorroak, poltsak, gerrikoak, idazmahaiko materiala, kuxinak, lanparak, erretiluak…

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Asteartea: 10:00-12:00

Asteartea: 19:00-21:00

LARRUGINTZAIrakaslea: Julia López

11

Page 12: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Gustuko al duzu idaztea? Gustatuko litzaizuke jakitea zein diren istorio onak kontatzeko narrazio tresnak eta teknikak? Sormen-idazketa lantegia literatura-sorkuntzarako gunea da, ikasteko eta ofizioaren baliabideak praktikan jartzeko, non aurreiritzirik gabe idazteari ekiteko ausardia izango duzun.

Eskoletan, alde teorikoa, idazteko proposamena eta irakurtzeko materialak bilduko dira, beste idazle batzuek beren testuei literaturaren aldetik zernolako irtenbide eman dioten aztertzeko. Irakurketa eta idazketa elkarren ondotik doaz; ezin pentsa daiteke bata bestea gabe eta, beraz, idazteko ariketak proposatzeaz gain, testu hautatuen irakurketak eta bloke teoriko bakoitzerako adibideak proposatuko dira.

Talde bakoitzaren beharretara dago egokituta gai-zerrenda, baina hauexek izan daitezke lantegian ikusiko ditugun hainbat alderdi:

• Narratzaile motak, narratzailearen ahotsa eta ikuspuntua erabiltzea. • Literatura pertsonaiaren eraikuntza. Pertsonaia motak. • Elkarrizketa. Ahozkotasuna idazketan. Adierazteko moduak eta erabileraren konbentzio formalak. Zuzeneko

estiloa eta zeharkako estiloa. • Barne bakarrizketa. Pertsonaien barneko ahotsa. Zeharkako estilo askea. • Bilbea sortzea. Bilbe klasikoa eta beste narrazio egitura batzuk. • Narrazioaren denbora: kontakizunaren denborazkotasuna.• Literatura espazioa sortzea. Zentzumen fisikoak, sentsorialitatea eta ikusgarritasuna. • Giroa eraikitzea. Tonua eta plastikotasuna. • Ipuina gurtarrila gisa: ipuinaren eta eleberriaren arteko desberdintasunak. Ipuin klasikoaren, modernoaren eta

postmodernoaren funtsezko ezaugarriak. • Literatura eta bizitza. Esperientzia fikzio bihurtzea. Fikzioaren mugak, autofikzioa, metafikzioa.• Literatura estiloa eta zuzenketa: norberaren literatura testua zuzentzeko eta berriz idazten ikastea.• Argitalpena: berrikustea, nola aurkeztu originalak, edizio lana.• Etab.• Ikastaroaren amaieran, ikastaroan hautaturiko eta landuriko lantegiko kontakizunen liburu kolektiboa

argitaratuko da.

Idatzi nahi al duzu? IDATZ EZAZU.

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

Tokia eta ordutegiak:

Algortako Kultur Etxea

Astelehena: 17:00-19:00

Astelehena: 19:00-21:00

SORMEN-IDAZKETA LANTEGIAIrakaslea: Mónica Crespo

12

Page 13: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Prezioa: 50 € (25 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Osteguna (txandaka): 10:00-12:00

Algortako Kultur Etxea

Asteazkena (txandaka): 19:00-21:00

Literatura unibertsaleko hainbat lan irakurri eta gero komentatu egingo dira. Irakurketa horiei buruzko gogoetarako eta eztabaidarako giro atsegina jarriko dugu ikasgelan, ondo pasatzeko eta ikasteko.

Iritziak trukatuko ditugu eta idazleari, idazketari, estiloari eta abarri buruzko hainbat gai sakontzen saiatuko gara.

Ahal den neurrian, argia jarriko du irakasleak zenbait arlotan; eztabaida zuzendu eta galderak egingo ditu irakurketa aberasteko. Halaber, idazleak eta liburuak aurkeztuko ditu zerrendatik kanpora, irakurritakoarekin lotuta. Azken finean, irakurtzeko grina partekatzea da kontua.

IRAKURKETA KLUBAIrakaslea: Iñigo Larroque

13

Page 14: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

ARGAZKIGINTZA: I. MAILA Irakaslea: Juan Félix Ruiz

Argazkigintza lantegian, sorkuntza-taldea egin nahi dugu, eta abiapuntuan argazkigintzaren printzipioei buruzko oinarrizko azalpen teknikoa izango da. Ondoren, aurrerago egingo dugu horiek kontzeptu guztiak praktikan jartzeko. Batetik, konposizioa eta argia antzematea bultzatuko dugu, baita ikasleen gogoa irekitzea ere, argazkigintza mezuak eta emozioak adierazteko baliabidetzat har dezaten. Azken finean, ikastaroan parte hartzen dutenek barrera teknikoa gainditu dezaten nahi dugu, euren artean harremanetan jartzea, motibatzea eta beren irudiak ekoizten has daitezen konposiziorako eta estetikarako gustu handiarekin.

— Reflex kamera digitala behar da, edo eskuzko funtzioak dituena.— Praktikak asteburuetan dira.

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Asteazkena: 19:00-21:00

Prezioa: 180 € (90€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

URTARRILA

4111825

5121926

6132027

7142128

29162330

18152229

31017

2431

6132027

7142128

291623

181522

3101724

4111825

5121926

OTSAILA

6132027

7142128

29162330

18152229

310172431

4111825

5121926

MARTXOA

5121926

6132027

18152229

7142128

29162330

3101724

4111825

IRAILA

5121926

6132027

18152229

7142128

29162330

3101724

4111825

EKAINA

3101724

4111825

6132027

5121926

7142128

18152229

29162330

APIRILA

18152229

29

162330

4111825

31017

5121926

6132027

7142128

MAIATZA

24/31

310172431

4111825

6132027

5121926

7142128

18152229

29162330

URRIA

7142128

18

152229

3101724

2916

4111825

5121926

6132027

AZAROA

23/30

5121926

6132027

18152229

7142128

29162330

310172431

4111825

ABENDUA

ESKOLA-EGUNAK

HASIERA ETA BUKAERA

KLASE PRAKTIKOEN EGUNAK

OPORRAK (klaserik ez)

14

Page 15: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

PHOTOSHOP ERREBELATZE IKASTAROAIrakaslea: Alberto Muro

Aurrera egin nahi al duzu zure argazkien errebelatze digitalean? Uste al duzu zure argazkiek ez dutela islatzen nahi duzun emaitza? Emaitzarik onenetara iritsi nahi al duzu eta ez dakizu zelan? Zalantza guztiei erantzuna emateko ikastaroa duzu hau.

Ikastaroan, urratsez urrats zuzenduko zaitugu Adobe Camera Raw (ACR) programaren errebelatze digitalaren oinarrizko prozesuan, Photoshop-ek ematen digun magia osa bidea emanez. Ikastaro praktikoa izango da, hizkera errazekoa, eta amaieran zure argazkiak errebelatzeko eta maila berrira eramateko beharrezko lanaren fluxua ikasiko duzu.

Ikasleak ekarri beharreko materiala:

Ordenagailu eramangarria, sagua eta Photoshop CS6, CS7, CC programaren bertsio eguneratua, RAW KAMERA barne. Ikasteko eta ondo pasatzeko gogo handia.

Tokia eta ordutegiak:

Algortako Kultur Etxea

Asteazkena: 19:00-21:00

Prezioa: 180 € (90 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

15

Page 16: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Marshall B. Rosenberg-en Indarkeriarik Gabeko Komunikazioa bizitzan egoteko jarrera bat da, eta bertan uztartzen dira zaintza, errespetua eta enpatia, guztiontzat eta inorentzat.

IGK geure eginez, pertsona bere osotasunean hartzen dugu kontuan, gizaki guztiekin.Arreta gunean, sentimenduekiko eta beharrekiko konexioa eta eskari positiboak eta zehatzak daude. Hori guztia lagungarria zaigu hobetzeko, geure burua zaintzeko eta jabetzeko.

Enpatiaz entzun eta benetan sentitzen duzuna adierazi nahi duzu?

Kosta al zaizu jakitea zer egin emozioekin?

Argitu nahi al duzu zer gertatzen zaizun eta zer behar duzun?

Soilik errudunak ikusteari utzi nahi diozu?

Ez dakizu irtenbide bat eskatzen, tarteak diren pertsona guztiak kontuan hartuta?

Ez dago errezeta unibertsala eta aldi berekoa, Indarkeriarik Gabeko Komunika-zioak funtsezko urrats garbi batzuk eman diezazkizuket eta, hala, zure bilaketan lagunduko dizut.

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera

Tokia eta ordutegiak:

Algortako Kultur Etxea

Osteguna: 17:00-19:00

INDARKERIARIK GABEKO KOMUNIKAZIOAIrakaslea: Franziska Rautenberg

«sentitzen dugu, behar dugu»

16

Page 17: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Prezioa: 50 € (25 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara

Euskal literatura ezagutu edota sakondu nahi baduzu, hau zure aukera da. Euskal nobelagintza modernotik hasita, gaur egungo idazle eta literatura performance-tara bidaiatuko dugu.

Gurtarrila, idazle eta liburu desberdinak aztertuko ditugu. Erabat ludiko eta parte hartzailea izango da. Alde teorikoa egongo da, baina ariketa desberdinak egingo ditugu landuko ditugun bloke desberdinetan.

Euskal literaturaren unibertsoa modu desberdinean ezagutzeko aukera paregabea!

Tokia eta ordutegiak:

Romoko Kultur Etxea

Osteguna (txandaka): 19:00-21:00

IRAKURLE BERRIEN KLUBAIrakaslea: Nahikari Ayo

URTARRILA

4111825

5121926

6132027

7142128

29162330

18152229

31017

2431

6132027

7142128

291623

181522

3101724

4111825

5121926

OTSAILA

6132027

7142128

29162330

18152229

310172431

4111825

5121926

MARTXOA

5121926

6132027

18152229

7142128

29162330

3101724

4111825

IRAILA

5121926

6132027

18152229

7142128

29162330

3101724

4111825

EKAINA

3101724

4111825

6132027

5121926

7142128

18152229

29162330

APIRILA

18152229

29

162330

4111825

31017

5121926

6132027

7142128

MAIATZA

24/31

310172431

4111825

6132027

5121926

7142128

18152229

29162330

URRIA

7142128

18

152229

3101724

2916

4111825

5121926

6132027

AZAROA

23/30

5121926

6132027

18152229

7142128

29162330

310172431

4111825

ABENDUA

ESKOLA-EGUNAK

HASIERA ETA BUKAERA

OPORRAK (klaserik ez)

17

Page 18: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara

Tailer honetan makilaje ezberdinak probatzeko aukera izango duzu momentuaren arabera behar dena kontutan izanda: gabonak, gau zaharra, inauteriak… baina baita egunero lanera joateko edo asteburuan parrandan egoteko. Garrantzitsuena da gero makilaje hauek gure kabuz edozein momentutan egiteko gai izatea, eta horretarako behar dituzun urrats guztiak ikasiko ditugu teknika ezberdinekin.

Gainera, gure azala nola zaintzeko oinarriak emango ditugu, zuen kezka guztiak ebatziz eta banan-banan zalantza guztiak erantzuten.

Tokia eta ordutegiak:

Algortako Kultur Etxea

Ostirala: 19:00-21:00

MAKILLAJE ESKOLAIrakaslea: Goizane Bengoetxea

18

Page 19: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Esan beharrik ez dago zenbaterainoko garrantzia duten irudiek, hau da, ikaragarrizko tresna bilakatu dira komunikatzeko. Irudi on baten bitartez adierazi nahi duguna esatea askoz errazagoa dela esan ahal dugu batere okertzeko beldurrik gabe. Photoshop programak irudiekin jolasteko ematen dizkigun baliabideak ikusiko ditugu, alegia, diseinu grafikoaz baliatuko gara geure argazkiak, ilustrazioak eta diseinuak hobetzeko, eraldatzeko eta manipulatzeko.

Giro euskaldun eta jatorrean ikasi eginaz diseinu grafikoari atera ahal zaion etekin guztia aterako diogu inolako ezbairik gabe. Kurtsora zeure ordenagailu eramangarria ekartzearekin nahikoa da.

Prezioa: 180€ (90 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara

Tokia eta ordutegiak:

RomokoKultur Etxea

Ostirala: 19:00-21:00

PHOTOSHOP ETA DISEINU GRAFIKOAIrakaslea: Jose Carlos Torre

19

Page 20: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Inoiz pentsatu al duzu zeure ikus-entzunezko lan propioak sortzea? Zure proiektua jakitera emateko iragarkia, buruan zeneukan laburmetrai hori, lehengusina zoriontzeko bideoa, sare sozialetan zabaltzeko GIF edo bideo motzak... Dena da posible!

Ikus-entzunezko teknika eta modu ezberdinak ezagutu eta haiekin esperimentatuko dugu era ludiko eta praktiko batean. Tresna berriak ikasiko ditugu inguruan (edo poltsikoan!) ditugun objektu eta gailuak erabiliz.

Ikastaro honetan bideo esperimentalak sortuko ditugu, hainbat animazio teknika ezagutuko ditugu, teknika plastiko ezberdinak (estanpazioa, collagea eta abar) ikus-entzunezkoekin uztartuko ditugu eta soinuaren erabilera eta garrantzia landuko dugu, besteak beste.

Beharrak parte-hartzaileentzat: Smartphone-a edo tableta.

Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara

Tokia eta ordutegiak:

Algortako Kultur Etxea

Osteguna: 19:00-21:00

IKUS-ENTZUNEZKO SORMEN LABORATEGIAIrakaslea: Unai Pérez

20

Page 21: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

2020-2021 TAILERREN EGUTEGIA

4111825

5121926

6132027

URTARRILA

29162330

18152229

31017

2431

6132027

7142128

291623

181522

3101724

4111825

5121926

OTSAILA

6132027

7142128

29162330

18152229

310172431

4111825

5121926

MARTXOA

5121926

6132027

18152229

7142128

29162330

3101724

4111825

IRAILA

JAI EGUNAK (klaserik ez)

HASIERA ETA BUKAERA

OPORRAK (klaserik ez)

5121926

6132027

18152229

7142128

29162330

3101724

4111825

EKAINA

3101724

4111825

6132027

5121926

7142128

18152229

29162330

APIRILA18152229

29

162330

4111825

31017

5121926

6132027

7142128

MAIATZA

24/31

23/30

310172431

4111825

6132027

5121926

7142128

18152229

29162330

URRIA

7142128

18

152229

3101724

2916

4111825

5121926

6132027

AZAROA

6132027

18152229

7142128

29162330

310172431

4111825

ABENDUA

5121926

7142128

Page 22: 2020-2021 IKASURTEA · — Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. — Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra. — Amaiera: ekainaren 7ko astean. DATU

Informazioa— Romoko Kultur Etxean

eta 944 660 022 telefonoan.— Algortako Kultur Etxean

eta 944 914 080 telefonoan.— Kultur Etxearen webgunean:

http://www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura