3.sekuentziaantzeztenirakas.doc

30
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN IZENA: ANTZEZTEN GAIA: Antzerkia ARLOAK: Hizkuntzak: Euskara eta literatura Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera Arte Hezkuntza MAILA: Lehen Hezkuntzako 3. zikloa SAIO KOPURUA: 13-15 saio 1. PROPOSAMEN TESTUINGURUA: Antzerkia ikasleei proposatutako ekintzen artean osoa, hezigarrienetarikoa eta harrera ona izaten duena da. Ohikoa da antzerkiaren presentzia eskolan, ikasturte amaierako zein jaialdi baterako antzezpen publikoen bidez. Sekuentzia honetan ikasgelako bizipena eta testuinguru pedagogikoa ditugu helburu batez ere, naiz eta beste ikaskideekin partekatzea ere proposatu. Antzerkiak motibazioa, eskolarekiko interesa, espresatzeko gaitasuna, sormena, hizkuntza gaitasunak … bideratzeko euskarria da. Antzerkian bestalde ikasleen elkarreragina ezinbestekoa da. Esandakoa garatzeko sekuentzia honetan ikasleek ikus entzunezko zein idatzizko teatro testuak ikusi, irakurri eta sortu, antzerki testuen ezaugarriei buruzko gogoetak egin, oinarrizko hiztegia landu, estilo zuzena eta zeharkako estiloa ezagutu,ahozko zein gorputz adierazpena landu, eta eszenografia prestatuko dute. IKTak sekuentzian txertaturik agertzen dira, sekuentzia, jarduerak eta baliabideak Internet eremuan aurkezten dira eta ikasleek sortu ere egingo dute, testu editorea erabiliz, grabatuz eta publikatuz. Irakasleak erabakiko du sekuentzia bere osotasunean erabili edo jarduera batzuk aukeratzea den bere ikastalderako egokiena. 2. LANDUKO DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK: Ikasten ikasteko gaitasuna. (jarduera guztietan) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.(jarduera guztietan) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.(2,6,9,10) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (5) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. ( 8) Antzezten 4

Upload: ggoiuri

Post on 25-Nov-2015

11 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN IZENA:

    ANTZEZTENGAIA: AntzerkiaARLOAK: Hizkuntzak: Euskara eta literatura

    Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen EzagueraArte Hezkuntza

    MAILA: Lehen Hezkuntzako 3. zikloa SAIO KOPURUA: 13-15 saio

    1. PROPOSAMEN TESTUINGURUA:

    Antzerkia ikasleei proposatutako ekintzen artean osoa, hezigarrienetarikoa eta harrera ona izaten duena da. Ohikoa da antzerkiaren presentzia eskolan, ikasturte amaierako zein jaialdi baterako antzezpen publikoen bidez. Sekuentzia honetan ikasgelako bizipena eta testuinguru pedagogikoa ditugu helburu batez ere, naiz eta beste ikaskideekin partekatzea ere proposatu.Antzerkiak motibazioa, eskolarekiko interesa, espresatzeko gaitasuna, sormena, hizkuntza gaitasunak bideratzeko euskarria da.Antzerkian bestalde ikasleen elkarreragina ezinbestekoa da. Esandakoa garatzeko sekuentzia honetan ikasleek ikus entzunezko zein idatzizko teatro testuak ikusi, irakurri eta sortu, antzerki testuen ezaugarriei buruzko gogoetak egin, oinarrizko hiztegia landu, estilo zuzena eta zeharkako estiloa ezagutu,ahozko zein gorputz adierazpena landu, eta eszenografia prestatuko dute.IKTak sekuentzian txertaturik agertzen dira, sekuentzia, jarduerak eta baliabideak Internet eremuan aurkezten dira eta ikasleek sortu ere egingo dute, testu editorea erabiliz, grabatuz eta publikatuz.Irakasleak erabakiko du sekuentzia bere osotasunean erabili edo jarduera batzuk aukeratzea den bere ikastalderako egokiena.

    2. LANDUKO DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK:

    Ikasten ikasteko gaitasuna. (jarduera guztietan)

    Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.(jarduera guztietan)

    Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.(2,6,9,10)

    Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (5)

    Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. ( 8)

    Antzezten

    4

  • 3. HELBURU DIDAKTIKOAK:

    Internetetik lortutako teatro testuak ikus entzunezkoak zein idatzizkoak ikustea, irakurtzea, ulertzea eta baloratzea.

    Teatro testuen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea: elkarrizketa idazteko arauak, akotazioak, puntuazio markak, letra etzana,

    Teatro testuak abiadura eta intonazio egokiz irakurtzea. Teatroaren inguruko hiztegia, definizioak sortzea. Teatro testuen ezaugarriei erreparatuz testua idaztea. Estilo zuzenetik zehar estilora bihurtzea. Testu editorea erabiltzea. Ahozko eta gorputz adierazpena sendotzeko jolastea. Eszenografia prestatzea. Bideo grabaketa. Interneten bideoa argitaratzea. Lan taldean gogotsu parte hartzea. Eztabaida lankidetzarako erabiltzea. Ikasketa-prozesuaren auto-erregulatzea.

    4. EDUKIAK:

    Internetetik lortutako teatro testuak ahozkoak zein idatzizkoak. Ikus entzunezko dokumentuak. Ahozko adierazpena ebakera eta intonazio egokiarekin. Dramatizazioa eta irakurketa dramatizatua. Gorputz adierazpena. Teatro testuen sormena. Teatro testuen adierazpen ezaugarriak eta kanpoko egitura. Erabilera grafikoko elementuak: puntuazio markak, letra etzana Estilo zuzena eta zeharkako estiloa. Teatroaren inguruko hiztegia, definizioak. Eszenografia. Testu editorea: (:), koma (,), puntua (.), harridura marka (!), galdera ikurra (?),

    parentesiak (), komatxoak () eta letra etzana erabiltzen dituen. Soinu grabaketa. Bideo grabaketa. Bideo argitaraketa. Laguntza eta errespetu jarrerak talde lanetan. Ikasketaren prozesuaren auto-erregulazioa.

    5. JARDUEREN SEKUENTZIA:

    5.1. PLANIFIKATZEA:

    SARRERA ETA ATAZA

    SARRERA eta ATAZA orrialdeetan sekuentziaren aurkezpena, aurre-ezagutzak azaltzea, eta egingo duten lana eta ebaluaketa ezagutzeko aukera ematen da.

    1-2 saio

    5.2. GAUZATZEA, PROZESUA ETA BALIABIDEAK:

    Antzezten

    4

  • 1. JARDUERA

    Ikus-entzunezko antzerkiari buruzko gogoeta. Saio 1

    2. JARDUERA

    Lexikoa Saio 1

    3. JARDUERA

    Teatro testuen irakurketa, grabaketa eta egindakoari buruzko gogoeta.

    Saio 1

    4. JARDUERA

    Teatro testuaren idazkeraren ezaugarriak.Elkarrizketaren idazkera eta akotazioak.Estilo zuzena eta zeharkako estiloa.

    2 saio

    5. JARDUERA

    Inprobisazio jokoak. Saio 1

    6. JARDUERA

    Testu narratibo bat antzerki gidoi bihurtu.Antzerkia aukeratu eta txantiloia erabiliz antzerki-gidoia egin.

    2 saio

    7. JARDUERA

    Antolaketa eta entseguak. Saio 1 ikasgelan eta besteak ikasleen esku.

    8. JARDUERA

    Eszenografia prestatu. Saio 1

    5.3. ERABILTZEA, EKOIZPENA:

    9. JARDUERA

    Antzerkiaren jaia.Grabaketa

    Saio 1

    10. JARDUERA

    Argitaratzea Saio 1

    6. EBALUAZIOA:

    11. JARDUERA

    Auto-ebaluazioa, ko-ebaluazioa eta talde- ebaluazioa. Saio 1

    6.1. ADIERAZLEAK:

    Ea Internetetik lortutako teatro testuak ikus entzunezkoak zein idatzizkoak ikusten, irakurtzen, ulertzen eta baloratzen dituen.

    Ea teatro testuen oinarrizko ezaugarriak ezagutzen dituen: elkarrizketa idazteko arauak, akotazioak, puntuazio markak, letra etzana,

    Ea teatro testuak abiadura eta intonazio egokiz irakurtzen dituen.

    Antzezten

    4

  • Ea teatroaren inguruko hiztegiaren definizioak sortzen eta ezagutzen dituen. Ea teatro testuen ezaugarriei erreparatuz testua idazten duen. Ea estilo zuzenetik zehar estilora bihurtzen duen. Ea testu editoreko bi puntuak (:), koma (,), puntua (.), harridura marka (!), galdera

    ikurra (?), parentesiak (), komatxoak () eta letra etzana erabiltzen dituen. Ea ahozko eta gorputz adierazpena sendotzeko jolasetan parte hartzen duen. Ea eszenografia prestatzean berari dagokion lana burutu duen.. Ea bideo grabaketa egiten duen. Ea Interneten bideoa argitaratzen duen. Ea lan taldean gogotsu parte hartzen duen. Ea lankidetzarako eztabaida erabiltzen duen. Ea ikasketa-prozesuaren auto-erregulatzea egiten duen.

    6.2. TRESNAK:JARDUEREN SEKUENTZIAN:

    Jardueraren hasieran aurre-ebaluazioa (Sarrera eta lehen jarduera) Jardueren amaieran ebaluazioa taula osatu eta 11. jardueran berrikusi, osatu eta komentatu. Ikusleen ebaluazioa (auto eta koebaluazioa): antzezpenak egiten direnean entzuleen iritzia jasoko da (9. Jarduera) Talde ebaluazioa 11. Jardueran, sekuentziaren amaieran egingo da.

    6.3. IRAKASLEAK ERABILIKO DUEN BESTE EDOZEIN:

    Zuzeneko eguneroko behaketa

    Ekoizpenen behaketa: teatro-testuaren gidoia, antzezpena eta argitaratzea.

    Antzezten

    5

  • Antzezten

    Izena:Taldekideak:

    Maila:

    Antzezten

    6

  • 1. SarreraGogoratu eskolan, herriko kultur etxean, kalean ikusi dituzuen antzezpenak Antzezpenik

    egin duzue inoiz?Egon al zarete inoiz antzoki batean?

    Ikusi eta egin dituzuen antzezpenen zerrenda.Titulua Non Noiz Gustatu zitzaizun? 1-

    10

    Antzerki-lanal ikusi nahi dituzue?Hemen dituzue batzuk:

    TorremolinosAma begira zazu Youtuben

    http://www.youtube.com/watch?v=VdZLWY-Rv50&feature=colike

    Barrerik egiten ez zekien printzesaEgape ikastolako ikasleen antzezpena

    Youtubenhttp://youtu.be/5SGutaLLLV4

    6. maila bukatu dutSan Lorenzo ikastexeko ikasleen

    antzezpena Youtubehttp://www.youtube.com/watch?v=Q6aImt7pueo&feature=colike

    Bideo gehiago Youtuben

    Antzerkia arte eszeniko bat da dantza eta musika bezala.Bertan, istorioak antzezten dira publikoarentzat. Arte honek hitza, keinua, soinua, musika eta eszenografia bateratzen ditu.

    Antzerkia drama hitzaren sinonimo bezala ere erabiltzen da. Drama literatur generoa da.

    Antzezten

    7

  • Normalean elkarrizketa moduan agertzen da.

    2. Ataza

    Martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

    Antzerkiaren Nazioarteko Eguna 1961ean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak .

    Martxoaren 27an ospatzen da urtero, eta arte eszenikoekin erlazionatutako zenbait ekitaldi antolatzen dira, egun hori nabarmentzeko.

    Guk ere ospatuko dugu?

    Sekuentzia didaktiko honetan Antzerkiaren jaialdia prestatuko duzue, Antzerkiaren Nazioarteko eguna osapatzeko.

    Horretarako, antzerkiaren munduan murgilduko eta antzerkia ezagutuko duzue. Gainera, antzezpen jokoak egingo dituzue, antzerki-gidoia idatziko duzue jendaurrean antzezteko.

    Hauxe egingo duzue:

    Antzerkiak ikusi.

    Antzerki-lanak irakurri.

    Inprobisazio jolasak egin.

    Testu narratibo bat antzerki-gidoi bihurtu.

    Eszenografia prestatu.

    Antzerkiaren jaia ospatu.

    Antzezpena egin eta grabatu.

    Interneten argitaratu.

    Beha ezazue webgunea egingo duzuen lana eta ebaluazioa ezagutzeko.

    Antzezten

    8

  • 3. Prozesua eta baliabideak 1. jarduera

    Antzerkia: gogoeta

    Aurretik ikusitako antzerki-lan bat aukeratuko duzue eta gogoeta egingo duzue binaka.Antzerki-lana Behaketa-txantiloia

    1. Zein da zuen ustez ikusi duzuen antzezpenaren helburua? Errealitatean gertatzen den zerbait kontatzea. Istorio bat elkarrizketaren bidez kontatzea. Barre eragitea. Beste bat (adierazi hemen):

    2. Zein da gertaera nagusia?

    3. Zein testu-mota da nagusi antzerkian, narrazioa edo elkarrizketa?

    4. Narratzailerik badago?

    5. Nortzuk dira pertsonaiak? Ba al dago protagonistarik?

    6. Aukera itzazu bi pertsonaia eta adierazi labur-labur beraien ezaugarri nagusiak (nor den, nolakoa den fisikoki eta izaeraz, nolako harremana duen beste pertsonaiekin, zein eginkizun duen gertaeran )

    Pertsonaia: Pertsonaia:

    7. Zeren bidez adierazi da non gertatzen den egoera?

    8. Nola edo zeren bidez adierazi dute noiz gertatzen den egoera?

    9. Erabili duten tresneria egokia dela uste duzu? Zer kendu, ordezkatu ala gehituko zenuke?

    Azpimarratu nahiko zenuketen beste ideiaren bat:

    Talde handian komentatu ikusi duzuen antzezpenen ezaugarri nagusiak .

    Antzezten

    9

  • 2. jarduera

    LexikoaAntzerkiaren munduan murgilduko zarete eta, besteedozein arlotan bezala, mundu horretan erehitz bereziak erabiltzen dira. Zuen antzerkiak prestatzeko eta egiteko komenigarria da hiztegi berezi hori ezagutzea, partaideen egitekoak, testuaren ezaugarriak eta abar ondo zehazteko. Binaka bilduta aurreko antzezlanetan ikusi duzuena zuen hitzekin definitzen saiatuko zarete. Ondoren, guztien artean erabakiko duzue zeintzuk diren egokienak.

    Hiztegian kontsulta dezakezue, hala behar izanez gero. http://www1.euskadi.net/harluxet/

    Taula honetan idatz ditzakezue definizioak.Aktore

    Antagonista

    Antzerkia

    Drama

    Ekintza

    Eszena

    Eszenatokia

    Eszenografia

    Karakterizazioa

    Protagonista

    Aztertu eta zuzendu definizioak. Hemen sakatu.

    Antzezten

    Ebaluazio-taula bete.

    Ebaluazio-taula bete.

    10

  • 3. jardueraAntzerkia irakurri

    Badaude antzerki irakurriaren ikuskizunak eta entzunaldiak, hau da, antzerki testuak boz gora, irakurketaren bidezlantzen dira, antzezpenik gabe. Antzerki-testuak berez balio handikoak izan daitezkeelako. Aktoreek antzeztu baino lehen testua ozenki irakurtzen dute. Antzezpena prestatzea da helburua. Zuek ere gauza bera egingo duzue.

    Hasi baino lehen ahoskera ariketak egin.

    Aukeratu eta irakurri teatro testuak.

    6. MAILA BUKATU DUT Iaki Aldai (20 pertsonaia)

    IPUINEN HERRIKO ERREGEA Iaki Aldai (10 pertsonaia)BARRERIK EGITEN EZ ZEKIEN PRINTZESA Iaki Aldai (12 pertsonaia)FAMILIA HAUNDITZEN DOA Iaki Aldai (6 pertsonaia)LAN BATEN BILA Iaki Aldai (15 pertsonaia)

    Iturria : http://www.teatro-testuak.com/

    Narratzailea aukeratu (bera izango da akotazioak irakurriko dituena). Elkarrizketan parte hartzen duten pertsonaiak banatu. Testuaren lehen irakurketa egin, denok elkarrekin, pertsonaien ezaugarriak aztertzeko. Bakoitzak berari egokitu zaionpertsonaiaren testua isilean irakurri, harekin

    identifikatzeko. Horrela modu egokian interpretu ahal izango duzue. Bigarren irakurketa egin. Hau ere ozenki egingo duzue, pertsonaiek esaten dutena

    ondo adierazteko. Puntuazio marken arabera intonazio eta intentsitate egokia erabili beharko duzue. Behar bestealdiz irakurri, harik eta modu adierazkorrean irakurri arte.

    Bakoitzak noiz hartu behar duen parte behatu eta ikasi, garaiz kanpo ez hitz egiteko. Behin-betiko irakurketa egin eta grabatu.

    Grabaketa entzun eta kontrol zerrenda bete.Bai Ez

    Akatsik gabe irakurri duzu?Abiadura egokiz irakurri duzu?Une egokian irakurri duzu?Intonazio egokiz irakurri duzu?Puntuazio markak bereizi dituzu?Modu adierazkorrean irakurri duzula uste duzu? Pertsonaiaren ezaugarriak espresatu dituzula uste duzu?

    Ebaluazio-taula bete

    Antzezten

    11

  • 4. jarduera

    Teatro-testuen idazkeraren ezaugarriak

    Konturatu zarete teatro-testuek ezaugarri bereziak dituztela? Zuen antzezpena egiteko teatro-testu labur bat idatziko duzue. Jjarduera honetan zein diren antzezlanen ezaugarriak eta teatro-testua idazterakoan kontuan hartu beharrekoak ikasiko duzue.

    Bete laukia, ereduak irakurri eta adibidea behatu ondoren:

    () Mikel: Kontatu beste ipuin bat ama.Ama: Ez, berandu da. Orain lo egiteko ordua da.Mikel: Jo, ama. Azkenaaaa.Ama: Ezetz. Itzali argia eta ondo lo egin. (Amak argia itzali eta logelatik ateratzen

    da).Mikel: Jope, nik beste ipuin bat nahi dut. Badakit ! Osaba Joxek oparitu zidan

    ipuina nire linternaren argiarekin irakurriko dut hementxe.

    (Ipuina hartu, linterna piztu eta ipuina irakurtzen hasten da). ()

    IPUINEN HERRIKO ERREGEA, Iaki Aldai http://www.teatro-testuak.com/

    Zelan adierazten da pertsonaiek hitz egiten dutela?

    Zelan azaltzen dira jakin behar ditugun gauzak pertsonaiek esaten ez dituztenean?

    Zelan idazten dira akotazioak edo oharrak?

    Antzezten

    12

  • Elkarrizketa: estilo zuzena eta zeharkako estiloa.

    Antzezpena egiteko, narrazio bat antzerki-testu bihurtuko duzue.Narrazioetan elkarrizketak agertzen dira, zeharkako estiloan zein estilo zuzenean, baina antzerkian estilo zuzena erabiltzen da.Narrazio bat antzerki-testu bihurtzeko, elkarrizketa zeharkako estiloan badago estilo zuzenera pasatu beharko da. Baina badakizue zeintzuk diren bi estilo horien arteko desberdintasunak?

    Beha itzazue adibideak eta bere ezaugarriak:

    1Txakurrak ardiari ea bere laguna

    izan nahi zuen galdetu zion.

    2Txakurra: Nire laguna izan nahi duzu?

    3Txakurrak ez zela posible pentsatu

    zuen.

    4-"Ez da posible! "

    1 2 3 4Pertsonaiek esandakoa narratzaileen hitzetan azaltzen da.

    Pertsonaiek esandakoa ezer aldatu gabe jasotzen da.

    Entzundako edo irakurritako elkarrizketa bat kontatzen da.

    Narratzailearen parte-hartzea gidoi artean idazten da.

    Pertsonaiaren hitzak perpaus nagusiarekin lotzeko, (ea), -(e)la, -(e)n erlazio hizkiak erabiltzen dira.

    Komatxoak erabiltzen dira.

    Pertsonaiaren parte-hartzea gidoi baten atzean edo izenaren

    Antzezten

    13

  • atzean idazten da.

    Esaldi hau, seguru, narrazio batean agertzen da.

    Esaldi hau, seguru, elkarrizketa batean agertzen da.

    Zeharkako estiloko esaldia da.

    Estilo zuzeneko esaldia da.

    Ariketak egin. Hemen sakatu.

    Ondoren eztabaidatu eta erabaki zeintzuk diren zeharkako estiloaren eta estilo zuzenaren ezaugarriak.

    Zeharkako estiloa Estilo zuzena

    Nola bihurtuko zenuke narrazio batean agertzen den testu hau antzerki-testu?

    Mirenek atea jo zuen eta Fiuraren ahotsa entzun zen nor zen galdetzen.

    Mirenek beldurrez, artzainaren alaba zela esan zion.

    Fiurak atea zabaldu eta zer nahi zuen galdetu zion Mireni.

    Mirenek edertzeko krema bat saldu nahi ziola erantzun zion.

    Antzezten

    14

  • Talde handian egingo dugu zuzenketa?

    5. jarduera

    Inprobisazioa

    Inprobisazioa aurrez ezer prestatu gabe, zerbait egitea da.

    Hori da egingo duzuena, egoera batzuk emango dizkizuegu eta aurrezezer prestatu gabe antzeztuko dituzue. Adierazpena landuko duzue eta ariketa honen bidez, jendaurrean sarritan denok sentitzen dugun lotsa arinduko duzue.

    Aurkezpena: https://docs.google.com/presentation/d/1lQG8_T9P7JW83z38UUGqHuZsFLSyHnGLnvqpeqEdvYk/edit

    Aurkezpenean hainbat jolas ageri dira. Aukera itzazue pare bat edo asma itzazue Antzerkiaren jaian jolasteko. Zuek azaldu beharko dituzue, ondo prestatu!

    Jolasa:

    Jolasa:

    Antzezten

    Ebaluazio-taula bete.

    15

  • Jolasen kutxa: Jolas guztiak (emandakoak eta asmatutakoak) inprimatu eta txartelak kutxa batean sar ditzakezue. Antzerkiaren jaialdian zein jolasteko gogoa duzuen edozein momentuan erabil ditzakezue. Taldeka jolas dezakezue, kutxan eskua sartu eta tokatzen zaizuena antzeztu behar duzue.

    6. jardueraTestu narratibo bat antzerki gidoi bihurtu.

    Antzezpen labur bat egingo duzue taldeka. Horretarako, antzeztu nahi duzuen testua aukeratuko duzue.

    Zuek idatziko duzue antzerki-gidoia.

    Testu editorea erabil dezakezue.

    Ereduari jarraikiz, marraztu ezazu karaktere bakoitzari dagozkion teklak.

    Antzezten

    Ebaluazio-taula bete.

    16

  • Teatro-testuetan letra etzana erabili behar duzue, zer egin behar duzu horretarako?

    ______________________________________________________________________________

    Testua aukeratu

    Ezagutzen al duzue testu interesgarririk?

    Edozein narrazio aukera dezakezue, baita zuek asmatutakoa ere.

    Gero, gidoia idatziko duzue aurrez ikusitako idazkera ezaugarriak aintzat hartuta.

    Aurrera, bada!

    Narraziorik ezagutzen ez baduzue edo bat bera ere gogoratzen ez baduzue, hemen dituzue proposamen batzuk:

    Ipuin laburrak

    http://www.teatro-testuak.com/ipuinak.html

    Hauxe da aukeratu dugun testua:

    ____________________________________________________________________________

    Egilea:______________________________________________________________________

    Antzerki gidoia egin behar duzue orain.

    Kontuan hartu honako ezaugarriak

    Gertaerak leku edo denbora desberdinetan gertatzen badira eszena desberdinak

    Antzezten

    17

  • izango dira.

    Antzerkiak eszena desberdinak baditu, zehaztu eta eszena bakoitzean dauden

    aldaketak idatzi (pertsonaiak, eszenatokia, eszenografia )

    Erabil ezazue zuzentzaile ortografikoa.

    Teatro-testuen ezaugarriak gogora itzazue.

    Gogoratu beharrezko informazio guztia idatzi behar duzuela, bai elkarrizketaren

    bidez bai akotazioen bidez

    Antzezten

    18

  • Antzerki-gidoia egiteko txantiloia

    Izenburua

    Eszena

    Eszenatokia

    Non gertatzen da istorioa?

    Eszenatokiaren deskribapen laburra.

    Pertsonaiak

    Nortzuk dira pertsonaiak?

    Izenak eta beharrezkoa bada beraien

    deskripzioa edo azalpena.

    Eszenografia

    Soinuak/Musika

    Argiak

    Makillajea

    Jantziak

    Besterik

    Testua

    Antzezten

    20

  • Antzezten

    20

  • 7. jardueraEntseatu

    Ez dago entseatu gabeko lan onik! Seguru, gainera! Gogoratu inprobisazioak.

    Zertan hobetuko lirateke egin dituzuen inprobisazioak entseguak egingo bazenituzke?

    Antzezten

    Ebaluazio-taula bete.

    21

  • Partaideen lana antolatuko duzue; badaezpada, ordezkoak ere aukeratuko dituzue:

    Antzezlana gauzatzeko lan-banaketaPertsonaiak Nor Ordezkoa

    Narratzailea

    Grabatzailea

    Bakoitza banaka bere lana prestatzen has daiteke. zenbait aholku: Testua ondo jakin behar duzue,ezinbestekoa da. Ondo ahoskatu behar duzue, ahoskera ariketak egitea lagungarria da. Keinuek, aurpegierak eta gorputz jarrerak asko aberasten dute kontatu eta

    adierazi nahi duguna. Bideoa grabatzeko argazki kamera edo bideo kamara erabil dezakezue.

    Non eta noiz entseatuko duzue?Non? ______________________________________Noiz? ______________________________________

    8. jarduera Eszenografia prestatu.

    Eszenografia prestatuko duzue. Eszenografiak ez du konplexua izan behar, lekuaren eta pertsonaien bereizgarriren bat aukeratzea nahikoa izan daiteke.

    Antzezten

    Ebaluazio-taula bete.

    22

  • Kontuan izan non egingo duzuen antzezpena.

    Taldean bildu eta bakoitzaren egitekoak antolatu. Gero, lanera!Taldean eztabaidatu eta erabaki zer-nolako elementuak erabiliko dituzuen.

    Internet erabil dezakezue ereduak ikusteko.

    "Mondo flurss" Txano-gorritxo

    Anaki Frantzes antzerkia

    Mementu ridiccoli Eguzkia baino ahaltsuagoa

    Aholkurik behar duzue? Atzealdean oihal bat edo margotutako horma-irudi bat jar dezakezue.

    Objekturen bat jartzea beharrezkoa izan daiteke (mahaia, aulkiak, ).

    Ez da beharrezkoa guztiz mozorrotzea, bereizgarriren bat aukera dezakezue (printzeak koroa eraman dezake, katuak belarriak eta bibotea )

    Makillajea edo maskarak erabiliko dituzuen pentsatu (kontuan izan maskara batekin aurpegi osoa estaltzen baduzue ez zaizuela ondo entzungo, sudurrerainoko maskarak egokiagoak dira).

    Musika eta argiak beharrezkoak diren erabaki.

    Eszenografia lana antolatzeko txantiloia

    Taldekideak: Arduradunak

    Antzezten

    23

  • Dekoratua

    Atzeko aldea

    Objektuak

    Soinuak/musika

    Argiak

    Makillajea

    Jantziak

    Besterik

    Antzezten

    Ebaluazio-taula bete.

    24

  • 4. Ekoizpena9. jarduera

    Antzerkiaren jaia

    Eskolako beste ikasleak gonbidatuko dituzue.

    Antzeztu ondoren, jokoak proposatuko dituzue, zuek eta gonbidatuak jolasteko. Beraz aukera itzazue gustukoenak.

    Antzezpenak eta jokoak aurkeztu eta ondo pasa!

    Antzezteko eguna heldu da!

    Eszenatokia antolatu.

    Behar dituzuen baliabideak prestatu: makillajea, musika, jantziak

    Grabaketa prestatu.

    Ahoskatze ariketak egin.

    Eta aurrera, aktoreak antzezten eta grabatzailea grabatzen!

    Ikusleen iritziaEta ez ahaztu ikusleen iritzia galdetu behar duzuela.Txartel berdeak, laranjak eta gorriak banatu. Antzezlana amaitutakoan ikusle bakoitzak bere iritzia txartelen bidez azalduko du (berdea oso gustukoa izan badu, laranja gustukoa izan badu eta gorria ez gustatu bazaio).Zuek datuak bildu beharko dituzue.

    Antzezten

    25

  • Antzezten

    26

  • 10. jarduera

    Argitaratu

    Grabatutakoa argitaratuko duzue.

    Grabazioa blogean, wikian edo webgunean argitaratuko duzue.

    Honako aukerak dituzue:

    Kasu batzuetan (Bloggerren adibidez) zuzenean igo dezakezue artxiboa, beste batzuetan, berriz, Youtubera igo beharko duzue.

    Avidemux

    Bideoa editatu behar baduzue Netbooketan Avidemux programa daukazue.

    Avidemux ikastaroa Eskola 2.0

    Blogger

    Nola txertatu gure bideoa bloggerren JMLIren bideoa Youtuben

    Youtube

    Youtube ikastaroa Eskola 2.0

    Antzezten

    Ebaluazio-taula bete.

    27

  • 5. Ebaluazioa 11. jarduera

    Zer lortu duzue?Ebaluazio-taula

    1. jardueraren auto-ebaluazioa

    Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Osatu dut behaketa txantiloia antzezpena ikusi ondoren.

    Bai Ez Kostata

    Gai naiz ikusi dudan antzezpenaren ezaugarri nagusiak azaltzeko.

    Bai Ez Kostata

    2. jardueraren auto-ebaluazioa

    Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Osatu dut antzerkiari buruzko hitzen definizioen taula.

    Bai Ez Kostata

    Hiztegiaren inguruko ariketan honako emaitzak lortu ditut.

    1 2 3 4 5

    3. jardueraren koebaluazioa

    Taldekideen laguntzaz osatuko duzu hau. Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Irakurketaren kontrol zerrendan honako emaitza lortu dut

    1 2 3 4 5 6

    Parte hartze egokia izan dut antzezpen-testua irakurtzen.

    Bai Ez Kostata

    Abiadura egokiz irakurri dut. Bai Ez Kostata

    Une egokian irakurri dut Bai Ez Kostata

    Intonazio egokiz irakurri dut. Bai Ez Kostata

    Puntuazio markak bereizi ditut. Bai Ez Kostata

    Pertsonaiaren ezaugarriak espresatu ditut. Bai Ez Kostata

    4. jardueraren koebaluazioa

    Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Badakit zelan idazten diren elkarrizketak eta akotazioak antzerki-testuetan.

    Bai Ez Kostata

    Bereizten ditut zeharkako estiloa eta estilo zuzena.

    Bai Ez Kostata

    Antzezten

    29

  • Badakit bihurtzen zeharkako estilotik estilo zuzenera.

    Bai Ez Kostata

    5. jardueraren koebaluazioa

    Taldekideen laguntzaz osatuko duzu hau. Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Parte-hartze egokia izan dut inprobisazio jokoetan.

    Bai Ez Kostata

    Nire adierazpena hobetu dut inprobisazio jokoen bidez.

    Bai Ez Kostata

    Lotsa gainditu dut inprobisazio jokoen bidez.

    Bai Ez Kostata

    6. jardueraren auto-ebaluazioa

    Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Parte hartu dut testua aukeratzen. Bai Ez Erdizka

    Badakit bi puntuak (:), koma (,), puntua (.), harridura marka (!), galdera ikurra (?), parentesiak (), komatxoak () eta letra etzana testu editorean erabiltzen.

    Bai Ez Kostata

    Erabiltzen dut zuzentzaile ortografikoa testua idazten dudanean.

    Bai Ez Kostata

    Osatu dut antzerki gidoiaren txantiloia. Bai Ez Kostata

    Aintzat hartu ditut teatro-testuen ezaugarriak testua idazterakoan,

    Erabili dut estilo zuzena. Bai Ez Kostata

    Pertsonaien izenak eta bi puntuak erabili ditut.

    Bai Ez Kostata

    Idatzi ditut akotazioak parentesi artean eta letra etzanaz.

    Bai Ez Kostata

    7. jardueraren koebaluazioa

    Zure taldekideen iritziak bilduko dituzu hemen Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Parte hartu dut taldekideen lana antolatzen. Bai Ez Kostata

    Parte-hartze egokia izan dut entseguetan. Bai Ez Kostata

    Ikasi dut niri zegokidan testu atala. Bai Ez Kostata

    8. jardueraren koebaluazioa

    Zure taldekideen iritziak bilduko dituzu hemen Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Parte hartu dut eszenografia antolatzeko talde lanetan.

    Bai Ez Kostata

    Egin dut niri zegokidan eszenografia prestatzeko lana.

    Bai Ez Kostata

    9. jardueraren koebaluazioa

    Antzezten

    29

  • Zure taldekideen iritziak bilduko dituzu hemen Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Parte hartu dut antzezpen aurreko antolaketan. Bai Ez Kostata

    Egin ditut ahoskatze ariketak. Bai Ez Kostata

    Ondo bete dut niri egokitutako zeregina Bai Ez Kostata

    10. jarduera auto.ebaluazioa

    Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Badakit bideo bat publikatzen. Badakit eta egin egin dut.

    Ez Badakit baina ez dut bakarrik egin.

    11. jarduera Taldekideen ebaluazioa

    Zure taldekideen iritziak bilduko dituzu hemen Hauxe egingo dut hobetzeko:

    Orain hobeto antzezten dakit sekuentziaren hasieran baino.

    Bai Ez Kostata

    Nire taldekideek uste dute objektiboa izan naizela nire auto-ebaluazioa betetzen

    Bai Ez Kostata

    Nire ikaskideek uste dute ondo aritu naizela beren lana ebaluatzen.

    Bai Ez Kostata

    Talde ebaluazioa

    Lehenengo, talde txikian eztabaidatuko dituzue emaitzak. Ondoren,guztiok batera hitz egingo duzue lortutako emaitzez.

    Antzezten

    30

  • 6. Ondorioak

    k

    Antzerkiak ikusi, irakurri eta sortu dituzue.

    Antzezlana sortzeko eta antzezteko gai zarete orain.

    Antzerki taldea sortuko duzue?

    Antzezten

    30