3.unitatea.perpausaren osagaiak (2)

8
1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA PERPAUSAREN OSAGAIAK GOGORATU: testuan, puntu bat eta bestearen artean dagoen hitz multzoari deitzen diogu perpausa. Zer eduki behar du BETI perpausak? ADITZA izango da perpausak esanahia izateko beharrezkoa den elementu bakarra. Zein zati bereiz daitezke perpaus batean? Bi dira hasieran egiten diren multzoak: PERPAUSA Izen Sintagma Aditz Sintagma 1. Izen Sintagma: Hitz multzo batek osatzen du Izen Sintagma, eta bertako ardatza (hau da, hitzik garrantzitsuena) IZENA izango da. Izen Sintagmak adieraziko digu ekintza nork egiten duen. ADIBIDEZ: Zuk lana egin duzu. 1. Aditza azpimarratu: egin duzu. 2. Nork egin du lana? Zuk 3. Beraz, ZUK Izen Sintagma 1

Upload: karmele-correyero-sosa

Post on 19-Dec-2015

85 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

hgjgh

TRANSCRIPT

Page 1: 3.Unitatea.perpausaren Osagaiak (2)

1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA

PERPAUSAREN OSAGAIAK

GOGORATU: testuan, puntu bat eta bestearen artean dagoen hitz multzoari deitzen diogu perpausa.

Zer eduki behar du BETI perpausak?

ADITZA izango da perpausak esanahia izateko beharrezkoa den elementu bakarra.

Zein zati bereiz daitezke perpaus batean?

Bi dira hasieran egiten diren multzoak:

PERPAUSA

Izen Sintagma Aditz Sintagma

1. Izen Sintagma: Hitz multzo batek osatzen du Izen Sintagma, eta bertako ardatza (hau da, hitzik garrantzitsuena) IZENA izango da. Izen Sintagmak adieraziko digu ekintza nork egiten duen.

ADIBIDEZ: Zuk lana egin duzu.1. Aditza azpimarratu: egin duzu.2. Nork egin du lana? Zuk3. Beraz, ZUK Izen Sintagma4. Izen Sintagma kenduta gelditzen

zaigun perpausaren gainontzeko zatia, Aditz Sintagma izango da.

1

lana egin duzuZuk

Page 2: 3.Unitatea.perpausaren Osagaiak (2)

1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA

Izen Sintagma Aditz Sintagma

2. Aditz Sintagma: Aditz eta bere laguntzaileek osatzen dute multzo hau. Beste modu batean esanda, Izen Sintagma kentzean gelditzen den hitz mltzoa.

ADIBIDEZ: Gu kalera irten gara1. Aditza azpimarratu: irten gara2. Nor irten da? Gu3. Beraz, GU Izen Sintagma4. Izen Sintagma kenduta gelditzen zaigun perpausaren gainontzeko zatia, Aditz Sintagma izango da.

Izen Sintagma Aditz Sintagma

ARIKETA: Bereiztu perpaus hauetako Izen Sintagma eta Aditz Sintagma (gogoratu aurreko pausoak jarraitu behar direla).

1. Nik lan guztiak egin ditut.

2. Zuek nire zakurra ikusi duzue.

3. Nire amak bazkari goxoa prestatu du.

4. Telebista zaharra konpondu gabe dago.

2

Gu kalera irten gara

Page 3: 3.Unitatea.perpausaren Osagaiak (2)

1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA

5. Gure lagunak kalera irten dira.

6. Etxe haiek gorriak dira.

7. Berman jaunak xaboi pila bat aurkitu du komunean.

8. Atzo Mikel igogailuan harrapatuta gelditu zen.

9. Haiek bihar lore batzuk ekarriko dituzte.

10. Guk azterketarako gai guztiak ikasi ditugu.

Azpimarratu orain perpaus hauetako Izen Sintagmen eta Aditz Sintagmen ardatzak (hau da, IZENA eta ADITZA)(Liburua, 63. orrialdeko ariketak egin.)

3

Page 4: 3.Unitatea.perpausaren Osagaiak (2)

1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA

IZEN SINTAGMAREN OSAGAIAK

Hau ikasi dugu…

PERPAUSA

Izen Sintagma* Aditz Sintagma

...eta orain, Izen Sintagmaren (IS) barruan zein elementu dauden ikusiko dugu:

*IZEN SINTAGMA

Elementu atributiboak Ardatz-elementuak Elementu determinatzaileak

1.ELEMENTU ATRIBUTIBOAK

Izena nolakoa den esaten dute. ADJEKTIBO deitzen zaie eta bi motatakoak izan daitezke: IZENLAGUNAK eta IZENONDOAK.

IZENLAGUNAK: Izenaren ezkerrean idazten dira eta NOREN nahiz NONGO galderei erantzuten diete.

ADIBIDEZ: Etxeko atea, zure anaia, mendiko bidea, amaren laguna...

IZENONDOAK: Izenaren eskuinean idazten dira eta izen hau nolakoa den esango digute.

ADIBIDEZ: Katu polita, hiri handia, neska ederra, aulki ahula...

4

Page 5: 3.Unitatea.perpausaren Osagaiak (2)

1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA

ARIKETA: Adieraz ezazu beltzez idatzitakoak IZENLAGUNAK (Izlg) ala IZENONDOAK (Iond) diren.

Zure etxea Auto zaharra

Etxe handia Umeen baloia

Mirenen anaia

Txori polita

Ikastolako sarrera

Lurreko harriak

Gure koadernoa

Pareta gorria

Mahai borobila

Egun luzea

Mendi altua Gizon goibela

Zuen jantzia Aneren lana

Mutil txikia Egurrezko lurra

Ibai garbia Nire gela

2.ARDATZ-ELEMENTUAK

Izen Sintagmaren ardatza osatzen dute. Gehien erabiltzen dena IZENA da, baina batzuetan hau ordezkatzeko IZENORDEA erabiltzen da.

Izenordeak: NI, HI, HURA, GU, ZU, ZUEK, HAIEK ARIKETA: Azpimarra itzazu testu honetan azaltzen diren izenak.

Bazen behin Itzal izeneko zakurra. Oso lasaia eta dotorea zen. Jostaria ez zenez, egunak lotan igarotzen zituen.

Egun batean kalean zebilela, bere auzoan bizi zen mutiko batekin egin zuen topo. Mattin zuen izena eta ez zuen lagunik. Ez zen gainontzeko umeak bezalakoa eta

5

Page 6: 3.Unitatea.perpausaren Osagaiak (2)

1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA

desberdina izateak besteengandik aldentzen zuen. Itzalek, gauza guztiekin egiten zuen bezala, usaindu egin zuen. Mattin ez zen izutu beste zakurrekin gertatzen ohi zitzaionez. Goizero berarekin paseo bat emateko ohitura hartu zuen . Arratsaldero, berriz, parkean elkartzen ziren Mattinen larruzko baloi zaharrarekin jolasteko. Inguruko umeek hau ikusi zutenean , Mattin eta Itzalengana hurbildu egin ziren .

Harrezkero, Itzalek egunez lo gutxiago egiten zuen eta Mattinek lagunak egin zituen.

3.ELEMENTU DETERMINTZAILEAK

Izen Sintagma itxi edo mugatzen dute. Elementu determinatzaileek Izen Sintagma singularra ala plurala den esango digute. Gero sakonago ikusiko ditugunez, oraingoz –a eta –ak hartuko ditugu eredutzat.

ARIKETA: Jar itzazu izen eta izenondo hauek singularrean eta pluralean.

SINGULARRA

PLURALA SINGULARRA

PLURALA

Zakur SuBaso BegiHandi LainoGorri BeltzEguzki AlaiItsaso UrduriLore EderPolit AnaiaGauza BidaiaLeiho Auto

6