78202 41-2 pepino eus 001-240 - edebe · 2012-03-05 · –hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen...

35

Upload: others

Post on 01-Jun-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez
Page 2: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

Pepinoen misterioaren kasua

giltza

Page 3: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

Joachim Friedrich

Pepinoen misterioaren kasua

giltza

Page 4: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

Jatorrizkoaren izenburua: 4 1/2 Freunde und das Geheimnis der siebten Gurke © 1995 by K. Thienemann Verlag (Thienemann Verlag GmbH), Stuttgart / Wien

© Arg. Eusk.: giltza, 2012Zumalakarregi etorbidea, 5448006 Bilbaowww.edebe.com

Bildumaren zuzendaria: Reina DuarteIlustrazioak: Mikel ValverdeItzulpena: José Luis Franco

1. arg.: 2012ko martxoa

ISBN 978-84-8378-202-6Lege-gordailua: B. 32102-2011Espainian inprimatuaPrinted in SpainEGS - Rosario, 2 - Bartzelona

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos) (www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 45).

Page 5: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

Aurkibidea

1. Lehenengo pepinoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

2. Bigarren pepinoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 37

3. Hirugarren pepinoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 69

4. Laugarren pepinoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 99

5. Bosgarren pepinoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 131

6. Seigarren pepinoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 161

7. Zazpigarren pepinoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 191

8. Pepino-entsalada . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 219

5

Page 6: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

7

1Lehenengo pepinoa

—Errefautxo, hurrengo Mateko azterketa ere gain-

ditzen ez baduzu, ikasmaila errepikatu beharko duzu.

Konturatzen zara, ezta?

Gustua ematen du jakiteak zenbat arduratzen

den nigatik nire arreba bikia. Bai horixe!

–Jakingo ez dut, ba! –bota nion purrustaka,

berak ezeren errurik ez zuela jakin arren.

Kontrara. Arratsalde hartan, aurreko hiru egu-

netan bezala, bere bihotzeko ordenagailua alde ba-

tera utzi eta niri eskola partikularrak ematen jarri zen,

ehunekoak kalkulatzen laguntzeko.

–Barkatu, Estefi –esan nion berak protestatu

aurretik–, baina ezin dut ulertu nola litekeen zu Ma-

ten hain trebea izatea, eta ni horren baldarra. Bikiak

gara, barren!

–Bikiak gara, bai, baina bakoitza obulu bate-

koa –erantzun zidan Estefik aurpegia aldatu gabe

Page 7: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

8

ere–, eta horrelakoak neba-arreba normalak baino

desberdinagoak izan daitezke bata bestetik. Gu bion

arteko altuera-aldea ikusi besterik ez dago.

Zoritxarrez, horretan ere arrazoia zuen. Estefi

baino arra bat txikiagoa naiz, eta hortik, hain zuen,

nire ezizena, «Errefautxo». Ikasgelako grazioso ba-

tzuek jarri zidaten duela urte batzuk.

Ez da, ez, pozez txoratzekoa ezizena; baina,

bestalde, alferrik litzateke kontra egitea.

–Gainera –jarraitu zuen Estefik–, zuk ba-

dakizu ehunekoak egiten. Gutxienez hamar eragiketa

ebatzi ditugu oraintxe bertan, eta behin ere ez duzu

huts egin.

–Bai, badakit –hasperen egin nuen–. He-

men eginez gero nahiko ondo moldatzen naiz, baina

azterketa egiteko orduan dardaraka hasten naiz, eta

dena ahazten zait.

Estefi altxatu egin zen.

–Nebatxo, ez zenuke horrenbeste beldur izan

beharko, eta ez naiz Mateko azterketaz bakarrik ari.

Ez nion erantzun, banekielako horretan ere zu-

zen zebilela. Nik, denari diot beldur: armiarmei, pa-

Page 8: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

9

silloaz bestaldeko ikasgelako mutil kankailuei, ira-

kasleei, aita eta ama haserretzeari Mateko azterketa

suspenditzeari... baita iluntasunari ere. Hala nintzen

haurtzaindegian, eta halaxe jarraitzen dut gaur egun.

Estefik asmatu egin zuen zer pentsamendu

nerabilen.

–Tira, Errefautxo, ez hautsi burua. Batzuetan

kikiltxoa bazara, bai, baina denok dakigu hortxe zaitu-

gula zure beharra izanez gero. Beraz, orain, goazen

baratzera, Xarmanti jaten eman behar diogu-eta.

Salto batean jaiki nintzen.

–Bale! –Ehunekoak belarrietatik irteten neuz-

kan jada.

–Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire

arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-

torren astera arte ez daukazu.

Datorren astean! Hain bizkor! Alditxartuta sen-

titu nintzen.

Baratzera bidean, ezin burutik kendu Mateko

azterketa demonioa. Ehunekoen sinboloak jira-biraka

ari ziren nire buruaren barruan, munstro txikitxoen

Page 9: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

10

antzera, baina desagertu egin ziren Federi entzun eta

berehala:

–E, aizue, e! Uste nuen Xarmantekin egongo

zinetela honezkero. Goseak tragatuta egon behar du

gizajoak! –oihu egin zigun urrunetik.

–Ez larritu, ez da gosez hilko eta –eran-

tzun zion Estefik gure parera iritsi zenean–. Mate-

Page 10: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

11

ko az terketa prestatu behar genuen, eta berandutu

egin zaigu. Oraintxe gindoazen tripontzi txikiarekin

egotera.

–Mateko azterketa! –bota zidan Fedek–. Jo,

motel! Zuretzat, egiaren ordua!

–Horixe falta nuen! Zeuk ere matraka ematea

azterketa dela eta.

Page 11: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

12

–Entzun, Fede, zer daramazu hor? –moztu

zidan Estefik–. Opari bat?

Orduan konturatu nintzen Fedek pakete txiki

bat zeramala besapean, opari-paperean bilduta.

Berak estuago eutsi zion.

–Bai, opari bat da, eta sorpresa izatea nahi

nuke. Xarmantentzat da.

Xarmanten izena aipatzen duen bakoitzean,

be giak piztu egiten zaizkio Federi. Xarmant gure

txa kurra da; beno, egia esan, Federen txakurra da,

biek elkar ezagutu zutenetik zabor-edukiontzi ba-

ten atzean. Harrezkero, beti dabiltza batera, baina

ez Fedek, ez guk, ez Txarlik ezin dugunez etxean

eduki, toki bat bilatu diogu Txarliren izeba-osaben

baratzean.

Egia da Xarmant txakur xelebre samara dela.

Belarri-erdi falta zaio, baita hortz batzuk ere, eta ziur

bizitza gehiena kalean eman duela. Komun-zuloko

eskuila zaunkari bat ematen du, eta urduri jartzen

denean, zaunkaren ordez txistu egiten du. Hala ere

–edo beharbada horrelakoa delako–, ikaragarri mai-

te dugu guztiok.

Page 12: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

13

–Utziko didazu ikusten? –galdetu zuen Este-

fik lepoa luzatuz.

Fedek sendoago estutu zuen paketea.

–Aizu, neska, aizu! Esan dizut sorpresa bat

dela!

Estefi eskuak gerrian jarri zituen.

–Fede, arren! Ez izan horrelakoa! Sorpresa

izan behar du Xarmantentzat, ez guretzat!

–Tira, bale! –onartu zuen Fedek gogoz kon-

tra–. Zuei esan aha dizuet, nik uste. Lorategiko ipotx

bat da, beste bat.

–Banengoen ni, bada! –bota zuen Estefik–.

Baina ez al da gehiegitxo, Fede?

Fede zapuztu egin zitzaion.

–Bai zera, gehiegi! Xarmantek lagundu ez ba-

ligu kasu hartan, orduan...

–Utzi, mesedez –moztu zion Estefik–. Go-

gaituta nago kopla hori entzuten! Fede, Xarmant

txakurra da, ez da Sherlock Holmes!

–Zuk ez dakizu zer diozun –bota zion Fedek,

eta alde egin zuen.

Estefik eta biok pauso batzuk atzerago jarrai-

Page 13: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

14

tu genion. Fede erretxinduta dagoenean hobe da be-

rari ezer ez esatea, eta Xarmant tartean badago, ez

du txantxarik txikiena ere onartzen. Egia esan, detai-

letxoa zen lorategiko ipotx bat erostea Xarmanten-

tzat. Txakurrak betidanik izan ditu bi ipotx lorategiko

txabolan, eta Fede kenduta, haren lagun minak ziren,

baina bietako bat desagertu egin zen gure kasueta-

ko batean ari ginela.

Gutako inork ez daki nola gertatu zen, baina

egia da ez dugula berriz ikusi. Fede ziur dago Xar-

mantek sakrifikatu egin zuela guri kasua argitzeko

arrasto bat ematearren.

Estefiren irribarre burlatia sumatzen nuen.

Normalean, irribarre horrek sutan jartzen nau, baina

orduan guztiz ulergarria iruditu zitzaidan.

Lorategiko ipotxa desagertu zenetik, ez zegoen

Federi burutik kentzerik bere txakurra «txakur bene-

tan buruargia» dela, berak esan ohi zuen moduan.

Eta bai, onartu beharra dut neuri ere nahiko

bitxiak iruditzen zaizkidala Xarmantek kasu hartan

egin zituen gauza batzuk, baina hala eta guztiz ere,

txakurra baino ez da!

Page 14: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

15

Izeba Hilderen baratzeko atera iritsi ginene-

rako, Txarli han zegoen gure zain.

–Bazen garaia! Xarmantek zoratuta nauka.

Uste dut gose dela, eta saltoka eta saltoka ari zait

hanken artetik.

Kasurik egin gabe, Fedek aurrera jarraitu zuen

eta belauniko jarri zen Xarmanten aurrean. Txakurrak

txistuen emanaldi batekin esan zion kaixo bere lagun

minari.

–Zer duzu, ba, txiki? Gose zara, seguru. Txar-

li gaiztoak ez dizu ezertxo ere eman, ezta?

Txarlik harri eta zur begiratu zion Estefiri.

–Kasurik ez –esan zuen Estefik–. Eta hobe

galdetzen ez badiozu paketean zer dagoen.

–Zergatik, bada? –galdetu zuen Txarlik–.

Zer da hau? Orain Xarmantentzako jana opari-pape-

rean bilduta ekartzen du?

Fedek txiki-txiki egiteko moduko begirada

bota zion Txarliri, eta Xarmantekin joan zen Hilde eta

Werner izeba-osabek baratzean zuten mahats-parra-

ren azpira.

Handik gutxira, zaunkak eta txistuak entzun

Page 15: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

16

Xarmant bi aldiz pasatu zen gu guztion hanken

artean, bere kutun berri zoragarria guri erakusteko.

Gero, kontu handiz, bere ondoan utzi zuen, eta burua

luzatu zuen jateko ontziaren gainean, bitartean Estefik

janariz bete baitzion.

Azkenean mahats-parratik atera zenean, Fede

ziren, tarteka. Ondoren, Xarmant agertu zen, ahoan

plastikozko lorategiko ipotxa zekarrela, berri-berria

eta ostadarraren kolore guztiekin pintatua. Lorate-

giko ipotxak plastikozko pipa bat zeukan ahoan; bu-

ruan, ipotxen txano puntadunaren ordez, detekti-

been kapela koadrodun bat, eta eskuan ez zuen

ez palarik ez eskuarerik, plastikozko lupa handi bat

baizik.

Page 16: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

17

poz-bitsetan zegoen, orduantxe aita izan balitz bezala.

–Tira, zer iruditu zaizue?

–Ba... zer esatea nahi duzu, Fede? Oso...

zera..., oso koloretsua da –iritzi zion Estefik.

–Baietz? –erantzun zuen Fedek poz-pozik–.

Xarmanti ere gustatu zaio. Mintegi berrian ikusi nuen,

eta ia paga osoa ordaindu dut. Ea ez dioten oraingoan

ere lapurtzen.

Estefik eta biok eginahalak eta bi egiten geni-

tuen barreari eusteko, eta Txarlik ezin sinetsita be-

giratzen zion Xarmanten jostailu berriari.

–Fede, zergatik egin duzu?–galdetu zion

ahots apalez.

–Zer esan nahi duzu? –galdetu zuen Fe-

dek–. Ea zergatik erosi diodan lorategiko ipotx berri

bat Xarmanti? Hassorekin eta Linke jaunarekin gerta-

tu zena gertatu zenetik, ipotx bakarra zuen.

–Badakit hori! Ez dut galdetzen zer dela-eta

erosi diozun Xarmanti lorategiko ipotx bat, bai-

zik eta zergatik erosi duzun zein-eta-i-potx-ho-ri!

–oihu egin zion Txarlik bat-batean, besoa luzatuz

Xarmanten jostailu berri eta koloretsua seinalatzeko.

Page 17: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

18

Une batez, Fede Txarliri begira geratu zen, en-

tzuten zuena ezin sinetsirik.

–Baina zer galdera txatxu da hori? –berak

ere oihuka–. Zuk inork baino hobeto ulertu beharko

zenuke! Zer izango zen egokiagoa gure kasuan? Az-

ken batean, detektibe-agentzia bat gara, ezta?

Txarli Federen parez pare zegoen. Eskuak sor-

baldetan jarri zizkion, eta zuzen-zuzen begiratu zion

begietara.

–Fede –esan zion Txarlik, ia aldarrikapen-

ahotsa jarriz– Txarli & Company detektibe-agentzia

serioa da, eta detektibe-agentzia serio bati ez dago-

kio plastikozko ipotxik, ezta Sherlock Holmesen itxu-

rakorik ere!

Horixe zen guk ezagutzen genuen Txarli. Berak

sortu zuen Txarli & Company agentzia, eta beti ari zen

jo eta ke kasu ikusgarrien bila. Eta horregatik lortu

dugu, hain zuzen ere, auzi zirraragarriren bat argitzea.

Baina hala ere, ez ginen detektibe bikainak, nahiz eta

Txarlik hala pentsatu, batik bat bere buruaz.

–Aizu, motel, aizu! –aurre egin zion Fedek–.

Kokoteraino naukazu zeure detektibe-agentzia gora eta

Page 18: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

19

behera! Gainera, Xarmantengatik izan ez balitz ez ge-

nuen sekula argituko Linke jaunaren eta Hassoren ka-

sua! Berak ez zuen zalantza-izpirik izan bere lorategiko

ipotxa sakrifikatzeko orduan. Gutxienez, beste ipotx

bat lortu behar genion ordainean, nik uste. Eta bestal-

de, ez da itxurosoa neuk bakarrik ordaindu behar izana!

–Benetan pentsatu duzu dirua emango nizu-

la plastikozko tramankulu hori erosteko? Eta, Fede,

ea behingoz sartzen zaizun buruan Xarmant ez dela

txa kur listoa! Grazia du, bai, baina kaiku galanta da!

Hortxe egin zion min Txarlik Federi.

–Aizu, motel, aizu! Jakina argia dela! Eta zu

baino argiagoa! Ehuneko ehun ziur nago bera gabe

sumatu ere ez zenuela egingo Linke hura ez zela fida-

tzekoa!

Ehuneko ehun! Jainkoarren, ehunekoak nonahi

niri segika!

Nire buruari galdetzen nion ez ote zuten Fedek

eta Txarlik beste zereginik izango Xarmantengatik

muturtzea baino, ea txakur listoa zen ala ez.

Gure Xarmant zen, besterik ez, baina hori na-

hikoa eta sobera zen niretzat.

Page 19: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

20

–Aizu, detektibe jauna! –moztu zituen Estefik

nire gogoetak– Zer da eskuan etengabe astintzen

duzun paper hori?

Neu ere ohartua nintzen paper handi hartaz,

baina ez nintzen ausartu Txarliri zer ote zen galdetzen.

Txarliren aurpegia aldatu egin zen, erabat.

–Nire izeba Hilde eta nire osaba Werner bi-

daian joan dira egun batzuetarako.

–Ongi. Eta? –galdetu zuen Estefik.

–Badakizue baratze hau haiena dela. Beno,

errentan hartua dute.

–Baieeeetz! Hori badakigu! –putz egin zuen

Estefik.

Batzuetan, Txarlik portaera benetan bitxia

zuen. Normalean, bere autoestimua ez zen apur bat

ere gutxitzen, ezta erridikulu gorriena egiten zue-

nean ere. Baina Estefik bere tonu berezietako batez

–orain bezala– hitz egiten bazion, Txarli lotsa-lotsa

eginda geratzen zen, besteon bistatik desagertu na-

hian bezala.

Edozer emango nuke alde horretatik nire arre-

baren antz pixka bat izatearren.

Page 20: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

21

–Beno... –hasi zen Txarli zezelka–, ba-

da... kontua da baratzea pixka bat zaintzeko eskatu

di datela.

–Oso ondo, Txarli, baina horrek ez du pape-

rarena azaltzen.

Txarliren ezinegona nabariagoa zen neurrian,

jakin-min handiagoa pizten zitzaidan niri paper hura

zela eta. Fede, bere aldetik, Txarliren bizkarraren gai-

netik ikusten ahalegintzen zen; eta Xarmant bera

ere, bere jateko ontzi maiteari kasu egin gabe, Txarliri

begira zegoen. Gauza batean, behintzat, arrazoi du

Fedek: Xarmant txakur berezi-berezia da.

Txarlik sakon hartu zuen arnasa.

–Kontrol-eskema bat da –esan zuen azke-

nean, eta papera eman zion Estefiri.

Estefik orria hartzeaz bat, bere ondoan gin-

tuen, harako paper misteriotsu hartan zer jartzen ote

zuen irakurri nahian.

Baina, egia esan, lehen begiratuan ez nuen oso

ondo jakin hura nola ulertu.

–Aizu, motel, aizu! Zer da hau?

–Esan dizuet, bada! Kontrol-eskema bat,

Page 21: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

22

KONTROL-ESKEMA Baratzezainen Soroak - Elkarte Erregistratua

Lr. Ig. Al. Ar. Az. Og. Ol.

Mahats-parra ✓ ✓

Baratzeko hesia ✓ ✓

Txakurraren txabola

✓ ✓

Xarmant ✓ ✓

Gereziondoak ✓ ✓

Sagarrondoak ✓ ✓

Marrubiak ✓ ✓

Andere-mahatsak ✓ ✓

Patatak ✓ ✓

Basa Hildeak ✓

Tomateak ✓ ✓

Arrosak ✓ ✓

Geranioak ✓ ✓

Page 22: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

23

baratzean zer edo zer falta izanez gero nik jakiteko.

Errepasatzen ditut kontrolpean izan behar ditudan

gauzak, eta egunero markatzen dut oraindik ere ba-

dagoena. Ikusten? Atzo egin nuen, eta gaurkoa bu-

katzekotan nengoen zuek etorri zaretenean.

–Xarmant, kontrolpeko gauza bat? Aizu, mo-

tel, aizu!

–Hori oso ondo dago, Txarli –esan zuen Es-

tefik, baina igartzen zen ahaleginak egiten zebilela

barreari eusteko–. Ikusiko zenuen, beraz, ez dela zu-

haitzik falta, mahats-parrak baratzean jarraitzen duela

eta Xarmantek ez duela alde egin. Baina orain ipotx

itxurako plastikozko Sherlock Holmes bat gehitu be-

harko duzu zerrendan.

Page 23: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

24

–Hau bezalako zerrenda bat egitekotan, oso-

rik egin behar da –defendatu zen Txarli–. Horixe da

profesionaltasuna!

–Eta zer da «Basa Hilde» delako hori? –gal-

detu nion nik–. Eta zergatik ez duzu oraindik mar-

katu?

–Argi dago –esan zuen Fedek–. Oporretan

joan delako osaba Wernerrekin.

Hura gehiegi izan zen. Mateko azterketa ahaz-

tua nuen, baita gurasoak eta eskolako arazo guztiak

ere, eta barrez hasi nintzen, ia lehertzeraino. Ez bat

ez bi, Estefik eta Fedek bat egin zuten nirekin; aldi

berean, Txarliren aurpegia gero eta kolore sanoagoa

hartzen ari zen.

–Bai alprojak, zuek! –zakartu zen Txarli–.

«Basa Hilde» horiek ez dute zerikusirik izeba Hildere-

kin! «Basa Hilde» esaten zaio...

Txarli isiltzean, geuk ere barreak utzi genituen,

hasi ginen bezain bat-batean utzi ere.

–Txarli, nor edo zer demontre da «Basa Hilde»

hori? –galdetu zuen Estefik.

Denbora-piloa pasatu zen Txarlik erantzun arte.

Page 24: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

25

–Ez da inor. Landare bat da... pepino-landa-

re bat.

Hainbeste harritu ginen, barrea ere ez zitzai-

gun atera.

–Aizu, motel, aizu! Pepinoak esan duzu?

Txarlik baratzeko bazter bat seinalatu zuen.

Izan ere, han landare batzuk ikusten ziren, pepino

itza lak ematen zituztenak. Ez nien ordura arte errepa-

ratu, ez ni ez besteak ez ginelako arduratzen osaba

Wernerrek zer landatzen zuen bere ortuan.

–Osaba Wernerrek berak landatu ditu –esan

zuen Txarlik–. Eta sari bat edo beste irabazi du pepi-

noekin. Harro-harro dago haietaz, eta tira, izena ere

jarri die: «Basa Hilde». Zer egingo diot nik, ba?

–Eta zenbatu egiten dituzu pepinoak? –gal-

detu zion Estefik.

–Bai. Hogeita bederatzi pepino dira, sei lan-

daretan zehazki. Esan dizuet osaba Wernerren kutu-

nak direla, eta bai goxoak! Amak, noizbehinka, entsa-

ladan prestatzen ditu.

–Aizu, motel, aizu! Zergatik ez duzu oraindik

markatu zerrendan?

Page 25: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

26

–«Basa Hilde» bat falta delako.

–Zer?

Etsita, Txarlik besoak jaso zituen:

–Jo! Nerbioetatik jarriko nauzue horrenbeste

galderarekin! Lehen, den-denak zenbatu ditut, eta

bakarrik zirenez hogeita zortzi, beste zenbaketa bat

egin nahi nuen haietako bat desagertutzat jo aurretik,

baina Xarmantek nire lana eragotzi baino ez zuen egi-

ten, eta gero, zuek agertu zarete.

–Txarli –ekin zion Estefik lasai-lasai, baina

ezpain-ertzak dardarka–. Ondo ulertu dut? Pepino

baten desagerpena ikertu nahi duzu? Zer egingo du-

zu, ba, poliziara joan salaketa jartzera?

–Ondotxo dakizu zer esan nahi dudan –eran-

tzun zuen Txarlik ere ozen, ahotsak kio egiteraino–.

Badakizue zer? Zoazte antzarak ferratzera! Ni pepi-

noak zenbatzera noa!

Guk geunden tokian jarraitu genuen, Txarliri

begira, landareen artean lau hankatan sartzen zen bi-

tartean. Xarmant bakarrik joan zitzaion atzetik, eta

adi-adi usnaka zebilen haren inguruan.

–E, aizue, e! Ezin dut sinetsi –esan zuen Fe-

Page 26: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

27

dek ahapeka, Txarlik ez entzuteko–. Eta horrek dio

Xarmant txakur memeloa dela?

–Eta? –galdetu zion Estefik Txarliri berriz zu-

titu zenean–. Zerbait argitu duzu?

–Lehengo gauza bera! –erantzun zuen Txar-

lik–. Bat falta da!

–Beharbada, okertu egingo zinen atzo konta-

tzean –esan nuen nik.

–Ez, ziur-ziur nago. Areago, pepinoari eusten

zion adarra ere ikusi dut, orain gutxi kraskaturik.

–Eta zer ondorio atera duzu?

–Argi dago! –bota zuen Txarlik; eta berriz

zeukan aurpegian kriminalista-begirada hura–. Basa

Hilde bat lapurtu dute.

–Benetan uste duzu inor sartuko litzatekeela

hona pepino bat lapurtzearren? –galdetu nion.

–Eta zergatik ez? Inguruko baratzetatik, bakar

batean ere ez da hazten hemengoak bezain pepino

goxorik. Eta nik ez dut begirik kenduko baratze hone-

tatik, ez horixe!

–Aizu, motel, aizu! Ez duzu nahi izango Txarli

& Company kasu honetaz arduratzea, ezta?

Page 27: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

28

–Eta zergatik ez? –kendu zion hitza Estefik

Txarliri–. Ikusten ditut egunkarietako tituluak: Txarli &

Company agentziak pepino-lapur arriskutsua harra-

patu du! Desagertutako Basa Hildeaz gain, hiru tipula

eta bost ilar zeramatzan aldean!

–Ez dakit zer dela-eta egiten duzuen barre!

–haserretu zen Txarli–. Lapurra izan ez bada, beste

aukera bat baino ez dago.

–Tira, bota ezazu sorpresa harrigarri hori

–esan zuen Estefik.

–Xarmantek jan du.

–Aizu, motel, aizu!

Page 28: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

29

–Ez dut uste –sartu nintzen berehala tartean,

bi horiek beste behin muturtu aurretik–. Non ikusi

duzue pepinoak jaten dituen txakurrik?

–Esan oraintxe bertan hori dena gezurra dela!

–oihu egin zuen Fedek.

–Ezta pentsatu ere! –Txarlik, egoskor–.

Gainera, ez duzu zertan haserretu, plastikozko ipotx

barregarrien jauna!

–Ba Xarmanti itzel gustatzen zaio! Gainera,

neuk ordaindu dut, eta ez zuk. Beraz, hor konpon!

–Hor konpon! Berari esker barregarri geratzen

ari naiz denen aurrean! Nahikoa dut aztarnak bila-

Page 29: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

30

tzen ez dakien txakur ergel bat! Ez dut gainera plas-

tikozko detektiberik behar!

–Xarmant, behintzat, ez da pepinoak zenba-

tzen ibiltzeko bezain ergela, gero mundu guztiari bat

falta dela esateko.

Fede eta Txarli benetan haserretzekotan zeu-

den, baina zorionez, edadeko gizon bat agertu zen,

baratzeko atean.

–Kaixo, gazteak! –agurtu zuen–. Zer dela-

eta iskanbila hori?

Txarli eta Fede mutu geratu ziren.

–Kaixo, Koslowski jauna! –erantzun zuen

Txarlik.

–Nor da? –galdetu zion disimuluan Este-

fik Txarliri.

–Erwin Koslowski –erantzun zion ahape-

ka Txarlik Estefi bere ondoan pasatzean–. Osaba

Wernerren laguna da, eta ortulau txikien elkarteko

burua.

Xarmant izan zen lehena Koslowski jaunaren-

gana hurbiltzen. Hanketara salto egiten zion, buztana

astinduz eta txistuka.

Page 30: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

31

–Zer moduz, tripontzitxo? –barre egin zuen

Koslowski jaunak–. Litxarreriak nahi, ezta? Sentitzen

dut, baina gaur ez dut ezer ekarri.

Hitz horiek entzun orduko, Xarmantek alde

egin zuen.

–Ezagutzen duzu? –galdetu nion Koslowski

jaunari.

–Ezagutuko ez dut, ba! –Koslowski jaunak

barrez–. Elkarteko guztiok ezagutzen dugu. Harrituta

nago nola jan dezakeen horrenbeste horrelako gauza

txiki batek.

–Bada, horrexetaz ari ginen oraintxe bertan

–esan zuen Txarlik, Federi zeharka begiratuz.

–Aizu, motel, aizu! Entzun al duzu inoiz txa-

kurrek pepinoak jaten dituztenik?

Koslowski jaunak ezetz adierazi zuen buruaz.

–Inoiz ez, baina egia esan, horrek ez dit loa

kentzen ere. Orain beste kezka batzuk ditut.

–Izeba Hilde eta osaba Werner ez daude

–esan zuen Txarlik.

–Badakit, Txarli. Baratzean nengoen eta he-

mengo zalaparta aditu dut. Horregatik etorri naiz.

Page 31: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

32

Galdetu nahi nizuen ba ote dakizuen nola hitz egin

nezakeen Hilde eta Wernerrekin.

–Zergatik hitz egin behar duzu haiekin? –gal-

detu zuen Txarlik–. Zerbait gertatu al da?

–Horixe gertatu dela! Gutun bat bidali didate

udaletik. Baratzeak kendu nahi dizkigute.

–Zeeer? –guk denok, ia aho batez.

–Baina zergatik? –galdetu zuen Estefik.

–Gutunean diotenez, udalak bestelako as-

moak ditu lursail hauetarako.

–E, aizu, e! Eta egin al dezakete horrelakorik?

Koslowski jaunak baiezko keinua egin zuen.

Triste samar zirudien.

–Uste dut baietz, egin ahal dutela, zoritxarrez.

Baratze hauek udalaren lursailetan daude. Elkarteak

errentan hartuak ditu, eta alokairu-kontratua aur-

ten bukatuko da. Ez da lehenengo aldia, baina orain

arte beti luzatu izan dute kontratua arazorik gabe.

Oraingoan, ordea, ez dirudi horretarako asmoa du-

tenik.

–Zertarako behar ditu udalak lursail hauek?

–galdetu nion nik.

Page 32: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

33

–Eurek ere ez omen dakite. Gutunean, behin-

tzat, ez dute aipatzen. Bestelako «asmoak» dituztela

toki honetarako; besterik ez. Bihar bi funtzionario

etorriko omen dira elkartearen bulegora, guri dena

azaltzeko. Hori ere bazioen gutunak.

–Bihar? Hain laster? –esan zuen Txarlik

harrituta.

–Bai, eta horregatik aurkitu nahi ditut Hilde eta

Werner lehenbailehen. Elkarteko beste kide guztiak

jakinaren gainean daude, gutuna atzo goizean jaso

bainuen, baina oso garrantzitsua da izeba-osabak ere

bihar arratsaldean hemen egotea, Klarita Sundermann

eta biok kenduta haiek direlako elkartean denbora

gehien daramatenak.

–Gurasoek badute Hilde eta Wernerren tele-

fono-zenbaki bat –esan zuen Txarlik–. Ustekaberik

edo larrialdirik izanez gero deitzeko utzi ziguten, eta

hau larrialdia da, ezta?

Koslowski jaunak hasperen egin zuen.

–Bada, Txarli, bada. Lortuko al didazu zen-

bakia?

Txarlik ezetz azaldu zion eskuaz.

Page 33: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

34

–Ez da beharrezkoa, Koslowski jauna. Utzi

dena geure kontu, geuk esango diegu-eta izeba-osa-

bei jakin beharreko guztia. Ez arduratu.

Koslowski jaunaren aurpegian irribarre txiki

bat azaldu zen.

–Lasaitu ederra eman didazu. Eta, mesedez,

esaiezu ez dizkiedala oporrak zapuztu nahi, baina

benetan hobe litzatekeela bihar haiek ere hemen

egotea.

–Noski, Koslowski jauna, halaxe egingo dut!

–Mila esker, majo –erantzun zion Koslowski

jaunak, Txarliri txapaka eginez bizkarrean.

Koslowski jaunari begira geratu ginen, bere

ba ratzera ibilera nekatuz zihoala. Bat-batean, izu-

garrizko amorrua piztu zitzaidan udaleko morroi haien

aurka.

–«Utzi dena geure kontu» –esan zuen Fedek,

burlati–. Hara bestea!

–Berriz ere nire kontra? –oihu egin zion Txar-

lik haserre.

–Aspertuta naukazue! –sartu nintzen ni tar-

tean–. Utzi liskarrak behingoz! Ez al duzue beste ara-

Page 34: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

35

zorik? Baratzea kendu nahi diete zure izeba-osabei!

Eta lortzen badute, gainera, Xarmantek ez du izango

non bizi.

Fede begiak zabal-zabalik geratu zen niri so.

–Aizu, motel, aizu! Orain arte ez naiz horretaz

konturatu!

Txarliri tristatu egin zitzaion aurpegiera.

–Hori larri samarra da, baina are okerragoa

izeba Hilde eta osaba Wernerrentzat. Asko maite dute

baratzea, eta ez dut pentsatu nahi zer pasatuko den

kentzen badiete.

–Orduan, zer demontre ari gara hemen? –gal-

detu zuen Estefik–. Goazen zure etxera, eta telefonoz

deituko diegu.

Fede luze egon zen –ohi baino luzeago– Xar-

manti agur esaten. Bukatu zuenean, Txarliren etxera

joan ginen, izeba Hilde eta osaba Wernerri berri txarrak

emateko.

Zortea izan genuen. Lehenbizikoan topatu ge-

nituen. Ulertzekoa denez, harri eta zur geratu ziren

Koslowski jaunak esandakoa kontatu genienean. Guk

Page 35: 78202 41-2 pepino EUS 001-240 - Edebe · 2012-03-05 · –Hori da hori nire nebatxoa! –poztu zen nire arreba–. Ahaztu ezazu Mateko azterketa. Total, da-torren astera arte ez

36

ezer galdetu gabe, esan ziguten biharamun goizean

aterako zirela etxerantz, baina trena ez zela iritsiko

arratsaldeko lehen ordura arte. Txarlik agindu zien

haien zain egongo zela geltokian. Esan beharrik ez

dago besteok ere han izango ginela Txarlirekin.