a trip to london

21
GABRIEL GERRIKAGOITIA BEGOÑA VARONA 1

Upload: gabriel-gerrikagoitia

Post on 24-Mar-2016

218 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

BIDAIA LONDRESERA

TRANSCRIPT

Page 1: A TRIP TO LONDON

GABRIEL GERRIKAGOITIA

BEGOÑA VARONA

ARRATE AGIRRE

AINTZANE ERRASTI

1

Page 2: A TRIP TO LONDON

A TRIP TO LONDON

1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA.

2. DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO GUTUNA.

3. GURASOEI INFORMAZIOA EMATEKO GUTUNA.

4. GURASOENTZAKO INFORMAZIO OROKORRA.

5. BIDAIAREN EGITARAUA.

6. BIDAIAREN BALORAZIOA.

7. POWER POINT.

8. BIBLIOGRAFIA.

2

Page 3: A TRIP TO LONDON

PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA: A TRIP TO LONDON . Aurten ingeleseko hizkuntzako taldeak proiektu hau egitea

erabaki dugu:

Ingeleseko irakasleak garenez Londresera joateko ikas-bidaia antolatu nahi genuke.

Bidaia honen helburu nagusia ikasleak motibatzea da. Alde batetik, hizkuntza erabileraren garrantziaz ohartaraztea; eta bestetik, mintzamena praktikan jartzea maila erreal batean.

Bidaia bigarren ebaluaketaren bukaeran izango da; horrela azterketak bukatuta egongo baitira. Data aurrerantzean zehaztuko dugu. Gure ustez, bigarren mailako ikasleei zuzenduta egongo litzateke. Hauek adin egokia izateaz gain, ingeleseko maila polita dute. Horrela, hizkuntza sakontzeko gogoa pizteko lagungarri egingo zaie.

Ingeleseko irakasleok prest gaude bidaiara joateko. Horretaz gain, beste irakasle baten beharra egongo balitz, klaustrotik aterako litzateke. Beraz, zuen borondatezko kolaborazioa eskertuko genuke.

Krisia ekonomikoa dela eta ahaleginak egingo ditugu ahalik eta merkeen atera dadin. Diru iturriak honako hauek izango lirateke:

a) Bizkaiko Foru Aldundia.b) BBK.c) Bilboko Udaletxea.d) AMPA.e) Eusko Jaurlaritza.

Ikasleak eta irakasleak Santurtziko portuan elkartuko dira “The Pride of Bilbao” itsasontzia hartzeko. Itsasontziko bidaia hogeita lau ordukoa da eta handik Portsmouth portura helduko gara. Behin Portsmouth portura helduz gero, Londresera autobusez abiatuko gara.

3

Page 4: A TRIP TO LONDON

DIRU- LAGUNTZA ESKATZEKO GUTUNA

Bilbon, 2010/ 10 / 20

Jaun / andere agurgarriok:

Gotzon Garate Institutuko Ingeleseko irakasleok Londresera joateko bidaia antolatu dugunez, honako hau eskatzen dizuegu:

Gure ikasleentzako Londreseko bidaia ahalik eta merkeen atera dadin, diru-laguntza behar dugu. Beraz, zuen laguntza eskertuko genizueke.

Gure eskaera aintzat hartuko duzuelakoan, aurretik eskerrak ematen dizkizuegu.

Begirunez, Ingeleseko Mintegi-kideak

4

Page 5: A TRIP TO LONDON

GURASOEI INFORMAZIOA EMATEKO GUTUNA

Bilbon, 2010/10/20

Guraso agurgarriok:

Gutun honen bidez jakinarazten dizuegu, Londresera joateko bost eguneko ikas bidaia antolatu dugula. Informazioa eman behar dugunez, bilera informatibo batera deitzen zaituztegu. Bertan, puntu hauek jorratuko ditugu.

BIDAIAREN GAI-ZERRENDA

A. HELBURUAK.B. BIDAIAREN EZAUGARRIAK( noiz, norekin…).C. IKASLEEK ERAMAN BEHAR DUTENA.D. DIRU KONTUAK.E. DIZIPLINAREN ARAUAK.F. NORBERAK LEKARKEENA.

Besterik gabe, har ezazue gure agurrik zintzoena.

Ingeleseko Irakasleak

5

Page 6: A TRIP TO LONDON

GURASOENTZAKO INFORMAZIOA OROKORRA

1. HELBURUAK. Atzerriko hizkuntzak komunikazioan betetzen duen zereginaz

gogoetak egitea, norberaren ekoizpenak hobetu, eta besteenak gero eta egoera anitzagoetan eta ustekabeagoetan ulertzeko.

Ikasitako hizkuntzari dagokion ingurune soziokulturalaren oinarrizko aldeak ezagutzea, hobeto komunikatzeko eta norberarena ez den kultura hobeto ulertu eta interpretatzeko.

Atzerriko hizkuntzari buruzko ezaguerak zabaltzea. Eleaniztasunak esan nahi duen aberastasuna balioestea, kultur

konbentzioen eta arauen balioa erlatiboa ulertuz.

2. BIDAIAREN EZAUGARRIAK.

NOIZ: Aste Santuko oporraldien aurreko astean. Irteera: astelehenean goizeko zortzietan.Helduera: astelehenean eguerdian.

NON: Santurtziko Portuan.NOR: DBH-ko bigarren maila, ingeleseko ikasleak.NOREKIN: ingeleseko irakasleok (Aintzane Errasti, Begoña Varona, Arrate Agirre, Gabriel Gerrikagoitia).

3. IKASLEEK ERAMAN BEHAR DUTENA.

Pasaportea. Mediku-txartela. Maleta txikia. Euriarentzako arropa.

4. DIRU-KONTUAK.

%25 ordaindu behar dute ikasleek. %75 diru laguntzaren bidez lortutakoa (BBK, Eusko Jaurlaritza,

Udaletxea, Gurasoen Elkartea).

5. DIZIPLINA ARAUAK.

Ikasleak gure esanetara egongo dira. Azkeneko erabakia irakasleok hartuko dugu.

6

Page 7: A TRIP TO LONDON

Ikasleek talde barruan ibili behar dute; bai talde handietan bai txikietan. Bakar-bakarrik inoiz ere ez.

Bertako arauak errespetatu eta bete behar dituzte:i. Tabernetan ezin da sartu.ii. Ezin dute erre.iii. Zaborra ezin da lurrera bota.iv. Ilarak egiterakoan ordena errespetatzea ezin bestekoa da.v. Puntualitatea oso garrantzitsua da.vi. Gauean debekatuta dago kalera ateratzea.

OHARRA: baldintza guzti hauek bete ezean neurriak hartuko ditugu. Falta arina izango balitz, AJA-k agintzen duena, jarraituko dugu. Falta larria eginez gero, irakasleok erabakiko dugu zer-nolako neurriak hartuko ditugun.

BIDAIAREN EGITARAUA.

ASTELEHENA:

Egun osoa itsasontzian emango dugu, hurrengo goizera arte.

ASTEARTEA:

11:00etan: hotelera iritsiko gara. Maletak utzi, dutxatu,...denbora librea.

12:30etan: hoteleko jantokian bilduko gara bazkaltzeko. Bazkaldu ondoren bilera bat izango dugu ikasle guztiekin honelako azalpenak emateko:

1. Ikasleek bete behar dituzten arauak.2. Eguneroko plana.3. Hiriko plano bat eskuratuko diegu.4. Garraio publikoaren erabilera.5. ...................................................

14:30etan: Hyde Park ezagutzera oinez joango gara. Inguruetatik paseo bat emanez, Hyde Park Corner-era hurbilduko gara. Bide batez, Natural History Museum eta Victoria & Albert Hall kanpotik ikusiko ditugu.

18:30etan: hotelera bueltatuko gara.19:00etan: afaria.20:30etan: bilera egingo dugu eguneko gertaerak eta gorabeherak komentatzeko.22:00etan: logeletara.

ASTEAZKENA:

7:00etan: altxatuko gara.7:30etan: gosaria.8:30etan: eguneko planaren azalpenak. Ikasleei emango zaie egunean ikusiko ditugun lekuen informazioa idatziz.9:00etan: Buckingham Palace.

7

Page 8: A TRIP TO LONDON

Buckingham Palace

Londreseko jauregirik ezagunena, bertan bizi baita Isabel II. erregina eta bere familia. Dakizuenez, Britania Handiko monarkiak eragin handia izan du Europa mailan. Beraz, eraikuntza honek turista asko erakartzen du bisita turistikoetan. Batzuetan, guardia aldaketa ere ikus dezakegu beraien janzkera bereziarekin.

12:30etan: St. James´ parkean bazkalduko dugu.

14:00etan: Westminster Abbey.

WESTMINSTER ABBEY

Erdi Aroko elizarik handiena da. Bertan, errege-erreginak koroatu egiten ziren, eta gaur egun ere ohitura horrek jarraitzen du zeremonia ikusgarri batean. Egun horretan soilik ateratzen da errege-erreginen koroa.

14:30etan: Big Ben erlojua.

8

Page 9: A TRIP TO LONDON

Abadiaren ondoan kokatuta dago. Hau Londreseko sinbolo inportanteena da, mundu guztian oso ezaguna baita. Erlojuaren barruan hamahiru tonako kanpaia dago. Honek, orduro jotzen du. Kanpaiaren izena Big Ben izan zen eta harrez gero, izen horrekin ezagutzen dugu erloju famatu hau.

15:00etan: Houses of Parliament.

Eraikuntza honek 700 urte baino gehiago ditu. Bi ganbara daude:” Lords”-ak eta “Commons”-ak.

15:30etan: London Eye.

9

Page 10: A TRIP TO LONDON

Bigarren mila urtekoari hasiera emateko eraiki zen. Gaur egun, oso atrakzio ospetsua da,eta sekulako jendetza ilara luzeetan egoten dira horra igotzeko. Bertatik Londreseko inguru guztiak ikus ditzakegu. Abiadura oso txikian mugitzen denez, edonor igotzeko modukoa da.

Denbora egon ezkero ikasleek inguruko kaleak bisita dezakete hango giroa ezagutzeko.

18:30etan: hotelera bueltatu.19:30etan: afaria.20:30etan: bilera hoteleko egongelan.

OSTEGUNA.

7:00etan: altxatu.7:30etan: gosaria.8:30etan: egongelan elkartuko gara, eta Trafalgar Square ikustera

joango gara.

10

Page 11: A TRIP TO LONDON

Enparantza hau hiri erdian dago, eta askotan elkargune gisa erabiltzen da. Bertan, Nelson Almirantearen estatua ikus daiteke. Hortik abiatuta eta denbora izanez gero, National Gallery Of Arts Museum ere ikus dezakegu. Horren inguruan aipagarriak dira Covent Garden Market eta Soho auzoa.

Antzina, fruta eta lore azoka besterik ez zen. Gaur berriz, ingurune ospetsuenetariko bat bihurtu da. Alde batetik, erosketak egiteko leku egokia delako; eta bestetik, kaleko giro izugarri ona dagoelako: kaleko artisautzak, artistak, eta kale txerpolariak aurki ditzakegu.

14:30etan: bertan bazkaldu.

11

Page 12: A TRIP TO LONDON

15:30etan: Soho auzoa / China Town bisitatuko dugu.

Soho kaleetatik ibilaldi bat emango dugu auzo ospetsu hau ikusteko.

PICADILLY CIRCUS.

12

Page 13: A TRIP TO LONDON

Enparantza hau ere hiri erdian dago. Bertan, Heros estatua kokatuta dago iturri handi baten gainean. Gazte askok erabiltzen dute enparantza hau topagune bezala.

18:30etan: hotelera bueltatu.19:30etan: afaldu.20:30etan: bilera egongelan.

OSTIRALA.

7:00etan: altxatu.7:30etan: gosaria.8:30etan: egongelan elkartuko gara eta British Museum bisitatzera

joango gara.

Zer esanik ez dago Erresuma Batuko museorik handiena dela, daukan arte bildumagatik, nabarmenak dira: Egipto, Roma eta Greziako artea. Heldu bezain laster, museoko gida batekin elkartuko gara. Honek erakutsiko dio taldeari atalik inportanteenak. Azalpenak ingelesez izango dira, eta bisita amaieran ikasleek galdetegi bat osatu beharko dute.

14:30etan: bazkaldu.

15:30etan: bazkaldu ondoren, metroa hartu, eta Oxford Street ikustera joango gara. Kale luze hau era guztietako dendaz beteta dago. Arratsalde osoa ikasleek libre izango dute erosketak egiteko. Handik gabiltzala, jatorrizko “coffee-shop” horietako batera joan gaitezke.

13

Page 14: A TRIP TO LONDON

18:30etan: hotelera bueltatu.19:30etan: afaldu.20:30etan: bilera egongelan.

LARUNBATA.

7:00etan: altxatu.7:30etan: gosaria.8:30etan: hotelaren sarreran bildu eta Tower of London-era abiatuko gara metroz.

Hasieran dorre hau eraiki zuten gotorleku gisa; geroago, Errege-jauregi bihurtu zen. Urteak pasa ahala, kartzela moduan erabiltzen hasi ziren, bertan Ana Bolena hil zuten. Museoaren atal batean aurki ditzakegu errege-erreginen bitxiak eta koroak. Haien artean munduko diamanterik handiena dago.

Hemendik irtendakoan, London Zubia parean daukagu. Aitzinean, itsaso-merkataritza indartsua zenez itsasontzi asko ibiltzen ziren ibai honetan. Zubi hau erditik zabal daiteke itsasontziek ibaian barrena sar daitezen. Gaur egun,

14

Page 15: A TRIP TO LONDON

Tamesis ibaitik ibilbidea egitea oso atsegina eta lasaia da ibai hertzeak ikusteko. Hemen hartuko dugu itsasontzia Greenwich-era joateko.

Argazki honetan ikusten dugunez, Greenwich meridianoa agertzen da. Puntu honetan lurra bi hemisferiotan banatzen da: mendebaldekoa eta ekialdekoa. Lekua etxe ederrekin inguratuta dago. Hemen berde gune zabala eta munduko itsaso-museorik handiena ikusiko ditugu. Eguraldia ona eginez gero, bertako parkean bazkalduko dugu.

ARRATSALDEAN.

15

Page 16: A TRIP TO LONDON

Bidaiari bukaera emateko autobus turistiko batean (sightseeing bus) hiriko lekurik adierazgarrienak zeharkatuko ditugu.

18:30etan: hotelera bueltatu.19:30etan: afaldu.20:30etan: bilera egongelan.

IGANDEA.

7:00etan: altxatu.7:30etan: gosaria.8:30etan: hotelaren sarreran bildu. Prest egon beharko lirateke maletekin. Hemendik autobusa hartuko dugu Portsmouth portura joateko. Hortik “The Pride of Bilbao” itsasontzian bueltatuko gara.

BIDAIAREN BALORAZIOA16

Page 17: A TRIP TO LONDON

Irakurri hurrengo esaldiak eta eman zure iritzia, puntuazioa emanez.1-iritzi txarrena / 5-iritzi onena.

HOTELA

1.Hotela gustatu zait, oro har. 1 – 2 – 3 – 4 - 52.Gosariak eta afariak gustukoak izan ditut. 1 – 2 – 3 – 4 - 53.Hotelak emandako picniak egokiak izan dira. 1 – 2 – 3 – 4 - 54.Hotela garbia eta txukuna izan da. 1 – 2 – 3 – 4 - 5

HIRIA ETA TXANGOAK

1.Lekuak interesgarriak izan dira. Aipatu zein gustatu zaizun gehien.

2.Garraio-publikoa ondo dabil. 1 – 2 – 3 – 4 - 5HIZKUNTZA ARLOA

1.Ondo ulertu ditut emandako azalpenak. 1 – 2 – 3 – 4 - 52.Ingelesa hizkuntza erabili dut. Norekin?

3.Zailtasunak aurkitu ditut.Zeintzuk? - Entzundakoa ulertzeko. - Ahoz adierazteko. - Idatzizkoa ulertzeko

17

Page 18: A TRIP TO LONDON

BIBLIOGRAFIA

Londreseko gida, Espasa argitaletxea.

Internet ( argazkiak).

Atzerriko Hizkuntzako Onarrizko Curriculum Diseñoa.

Hiztegia.net

18