altxorraren saskia

6
Altxorraren saskia

Upload: urtaroak-hogeita-hamaika

Post on 19-Jan-2017

185 views

Category:

Education


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Altxorraren saskia

Altxorraren saskia

Page 2: Altxorraren saskia

Nori zuzenduta dago?Adin txikikoentzat (6-12 hilabeteko

haurrentzat) oso proposamen polita eta aberatsa.

Haurra eserita mantentzen den momentutik, saskian dauden objektuak aukeratzeko eta manipulatzeko aukera izango du.

Taldeko jolas bihurtzen da eta horretarako garrantzitsua da saskia biribila izatea. Horrela, hiru edo lau lagunek parte hartzeko aukera izango dute.

Page 3: Altxorraren saskia

Jolasaren honen helburuakHaurraren autonomia, harretaren garapena, kontzentrazioa eta komunikazio gaitasunak ahalbidetzea.

Jolasa izateaz gain, haurraren sozializazioaren prozesurako esperientzia lagungarria da.

Page 4: Altxorraren saskia

Saskiaren materialak

Otarrean dagoen materiala arrunta bada ere, oso aberatsa eta baliagarria da jolaserako, zentzumen guztiek parte hartzen baitute.

Objektuaren arabera haurrak sentsazio ezberdinak bizi egingo ditu (metal eta kristalarekin hotza, egur eta oihalarekin beroa, kargak...).

Haurrak nahi duen bezala manipulatuko ditu eta ez du arriskurik izango.

Page 5: Altxorraren saskia

MaterialakSaskian aurkituko ditugun materialak

maiz aldatzea komenigarria da.

Honakoak izan daitezke: piña buruak, oskolak, arropa pintzak, zepiloak, koilareak, espatulak, uztai txikiak, larruzko kartera, tenis pilota, giltzak, kateak inbutuak, ispilu txikia etab.

Plastikoa ez dugu erabiliko.

Page 6: Altxorraren saskia

Hezitzaileen papera

Helduaren lana begiratzea izango da eta ez jolastea. Komunikazioa begiradaren bidez gauzatuko da.

Helduak distantziatik haurra gehiago ezagutzeko aukera izango du.

Liskarrak sortuz gero, beren artean konpontzeko denbora emango diegu, baina erne egongo gara minik har ez dezaten.