1.216 taupadaudal berri baten alde
Post on 04-Mar-2016
233 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
1.216 TAUPADAUDAL BERRI BATEN ALDE
SAGREDO ETA DESPOTISMO ILUSTRATUAHamarkadak daramatzagu agintari berdinekin. Eroso daude eta
errege-erreginak ematen dute. Udaletxea horma bihurtu dute, edo-
zein herri ekimenen aurrean zeharkaezin. PSOEk udaletxean:
-Ez die auzokoei batzordeetan parte hartzen uzten eta herritarren
interbentzioak mugatzen ditu plenoetan.
-Dena pribatizatu dute eta kudeaketa enpresen bidez egiten dute. Ez
dute auzokoekin eztabaidatzen. Ez dira ekimen garrantzitsurik bult-
zatzeko gai. Egoitzarik gabe jarraitzen dugu, kirol edo kultur arloko
azpiegiturarik gabe… Auzoak alde batera uzten dituzte.
SOUTO, BENEDICTO XVI BEZALAUdaletxea Pilar Soutoren jauregia da. Ez du inoren iritzia aintzat hart-
zen, ez du jai batzordea deitzen, kontratazioak ezkutuan egiten…
Baina arazo nagusia ez da Andy y Lucas bikotearen kontratazio gares-
tia, jai batzorderik ez dagoela baizik. Zer egin behar dute orain herriko
elkarteek? Pilar andrearen bulegotik pasa berak oniritzia eman
dezan?
HAIZE BERRIAK UDALETXERA!Ezin dugu horrela jarraitu. Ezi dugu poltronero hauekin jarraitu. Euren
helburu bakarra ipurdia aulkian ondo itsatsita mantentzea da. Baina
gauzak aldatuko dira. BILDU indarrez dator udaletxera, gauzak alda
daitezkeen uste sendoarekin. 1.216 taupadarekin gatoz eta udaletxea-
ren ate leiho guztiak zabalduko ditugu. Udaletxea herrira zabaltzeko
ahalegin guztiak egingo ditugu. Hori da gure konpromisoa.
ALDAKETARAKO AUKERA BILDU!1.216 ALDIZ ESKERRIK ASKO, 1.216 TAUPADA! AURRERA HERRIA!
bildutrapagaran
1.216 pertsona eta 3
zinegotzi, itxaropena,
ilusioa, ideia berriak,
indarra… Trapagaran berria
eraikitzeko. Hori da herri
proiektu alternatibo, ireki,
euskaldun eta benetan
demokratiko batengan
sinesten dugun guztiok
dakarguna, hori da gure
oinarria. Honetan datza
BILDUren indarra, gu
guztiongan, zugan eta
nigan, aldaketa sozial eta
politikoaren bidean egiten
ari garen lanean, auzo
elkarteetan, eskubaloi edo
futbol taldean, gaztetxean,
dantza taldean, langabetuen
asanbladan edo mendi
taldean.
1.216 esker on Trapagaran! Elkarrekin aurrera goaz!
top related