2014ko 7a l.i.a. · esaera zaharrak inor ez da ikasia jaiotzen. a ze parea karakola eta barea. hobe...
Post on 06-Feb-2020
8 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Langile Ikastolako Aldizkaria
Aurkibidea
- Fantasia arakatzen…...2or
- Jakin nahi al duzue?....4or
- Elkarrizketa………………..7or
- Denbora-pasak…………….8or
- Komikia………………………...10or
- Iragarkiak…………………...11or
- Gomendioak………………...12or
L.I.A. hitza aldizka-
rian zehar ezkutatuta
dago. Ezetz aurkitu.
Portadakoak ez du
balio.
2014ko urriaren 7a
L.I.A. 8. Zen
bakia
NATURAREN MINTZOA
Irailaren azken egunak sartzen gaitu egutegiko hamaikagarren zuhaitza-
ren itzalean. Zuhaitza? Itzala? Ez du ematen zuhaitza denik, besteen biz-
kar mantentzen dakien gerizpe ilun itxia duen orlegi iluneko zer edo zer
beti berde-berde dirauena, hori bai. Oraintxe dago lore-pipita txikiak
botoi berdexka batean zetozenak hazten eta zabaltzen. Hegazti askoren
neguko elikagaia prestatzen ari da dagoeneko gure natura ama matraza.
Bitxikerientzat gogoan jasoa daukat, nola negu argi izotz-sua egiten due-
nean, negu lehor harrik eta zizarerik bakoa datorrenean, huntzaren ale
beltz biribilak, aldiz, orduan eta beteago eta mardulago egoten diren.
Mahatsondoa berpiztearekin lotuago egon da, landarearen indarra eta
espiritua ardoaren baitan gordetzen eta hobetuz kontserbatzen delako.
ESAERA ZAHARRAK
Inor ez da ikasia jaiotzen.
A ze parea karakola eta barea.
Hobe txoria eskuan 100 hegan baino.
Inor ez da zure laguna ezagutu gabe.
Albistea
Seigarren mailan ura lantzen ari gara Artelatz lagun dugularik
(Elirekin), ostiralean, 3an, Mari Karmenen gelakoak, astelehe-
nean, 6an, Mari Joserenak, asteartean,7an, Maiteren gelakoak
eta azkenak, gu, Gabinoren gelakoak.
Soinketako irakasle berri bat ere etorri zaigu Eliren herena egi-
tera.
2
INBASIOA
Bazen behin Martin izeneko mutiko bat. Asko gustatzen
zitzaizkion abenturak ,egun batean, zerua ilun iluna jarri zen. Bat patean jendeak obni bat ikusi zuen ,geroz eta obni ge-hiago azaltzen ziren eta lurrera ari ziren jaisten . Obnitik estralurtarrak ateratzen ari ziren denek laserrak zi-tuzten inbasiora zetozela esten zuten baina ondoren solda-duak , tankeak etab… etorri ziren eta gerra hasi zen . Martin bonba bat egitera joan zen ahalik eta azkarren, ari zen bonba egiten, gerra bukatzeko . Gerra jarraitzen zuen … baina Martin iritsi zen . Bomba estralurtarrengana bota eta gerra bukatu zen. Eta martinek esan zuen . -A ZE ABENTURAAAAAA!!!
Nahia Cisneros
3
Abenturak
Bazen behin, Ane izeneko neska bat herri txiki batean bizi zena.
Egun batean, Anek bere lagunak gonbidatu zituen lotara eta gauean
beldurrezko istorioak kontatu zituzten. Lo hartu zutenean, Anek bel-
durrezko istorio batekin egin zuen amets…
Ane bere etxean zegoen eta bat-batean lapur bat sartu zen. Balo-
reko gauza guztiak hartu zituenean, korrika alde egin zuen. Ane ne-
garrez hasi zen eta esan zuen:
-Zein izango zen lapur memelo eta nazkagarri hori!
Orduan, Anek erabaki zuen lapurtutako gauzen bila joatea.
Bidean zegoela, munstro beldurgarri batekin topatu zen. Munstroa
engainatu eta aurrera jarraitu zuen.
Aurkitu nahi zuena bilatu zuenean, dena hartu eta etxera bueltatu
zen poz-pozik eta orduan…
-Ane esnatu!!!!!!!!!!
Eta dena amaitu zen.
Egileak: Lide Setien eta Irati Bilbao L.I.A.
4
Norvegiarrek kandela-argi eta etxe txokoko suarekin lo-
tzen dituzte Eguberriak. Abenduaren 13an,
Santa Luzia egunez, hasten dira Eguberri-
aurreko ospakizunak eta gau horretan
Eguberrietako lehen afari berezia izaten
dute etxeko animaliek. Norvegiarrek ota-
rrez, linu-abarrezko koroaz eta pinu-buru edo intxaurrez
egindako iratxo-irudiz apaindu ohi dute etxea. Eguberri
eguneko ospakizuna abenduaren 24ko arratsaldeko 5etan
hasten da. Norvegiako etxeetako mahaian ez da falta
izango arroz-ahia, barruan almendra bat gordeta duena,
aurkitzen duenari zortea emateko. Izokina, bakailaoa, ha-
ragi-albondigak, elur-orein patea ahabiekin, baia-krema et-
a garagardoa eta akevitt –norvegiako pattarra– erruz; ho-
rixe da Eguberri garaiko gastronomía norvegiarra afalos-
tean, Gabonetako arbola piztu eta julenisse edo Eguberri
egunean Papa Noel bihurtzen den eguberri-iratxoaren zain
geratzen dira haurrak.
IZAR BEREZIARTUA 6.C
5
JAKIN NAHI AL DUZU?
AUSTRALIA
Australia Ozeania kontinentean dagoen herrialdea da. Munduko irlarik handiena da.
Bertako hiri handiena Sidney da: 3.738.500 pertsona ditu, baina hiriburua Canberra da.
Australia bi ozeano erraldoien artean dago, Indiako Ozeanoa eta Ozeano Barea.
Oso lurralde zabala da, eta klima oso ezberdinak ditu : oihan tropikal hezeak ditu iparraldean
eta basamortu lehor-lehorrak barnealdean.
Gehienbat ingelesez hitz egiten dute, baina badaude beste hizkuntza mordo bat.
Australian oso animali bitxiak daude. Munduko beste lekuetan ez dauden animaliak daude:
koala, kangurua, emua, dingoa, Tasmaniako deabrua, wallabia, edo eta ornitorrinko famatua.
Australiako aborigenak, zera da, bertakoak direnak, oso gauza bereziak erabiltzen dituzte: fa-
matua da Boomerang delakoa, ehizan ibiltzeko arma bitxi bat.
Beste gauza ezaguna musika egiteko Didgeridoo instrumentua da.
Australia Euskal Herritik oso urrun dago, planetaren beste aldean.
Egilea: MALEN ARANTZEGI 5.B
6
Alemaniako haurrek San Nikolasen bisita izaten
dute abenduaren 5etik 6rako gauean. Baina hark
ekarritako opariak ez dira abenduaren 24 arte irriki-
tzen Zuhaitzaren argiak piztu eta gabon kantak
abestu ondoren irekitzen dira opariak. Santa Barba-
raren adar, goroldio eta intxaur margotuekin
apaindu ohi dute alemaniarrek etxea Eguberrietan
eta mahaiak janariz gainezka izaten dira: antzarrak
sagarrez beteak, txerri haragi errea, ilarrak,
arraina, sagar erreak, pontxea eta rona. Urteko az-
ken egunean San Silvestre izaten da protagonista.
Haren ohoretan edaria erruz izaten da eta suzko
gazteluak erretzen dituzte espiritu gaiztoak uxa-
tzeko.
UDANE ARRUTI 6.C
7
Peru AlfaroriPeru Alfarori elkarrizketaelkarrizketa
1. Zenbat urte dituzu?
29 urte ditut.
2. Zein kirol egiten duzu? Zertan datza?
Igerian, bizikletan eta korrika ibiltzean datza triatloia.
3. Zenbat urte daramatzazu kirol hau egiten?
12 urterekin hasi nintzen kirol hau egiten.
4. Urte horietatik zein izan da zure esperientziarik onena?
Egin nuen lehen triatloia izan zen hoberena, Zarautzen izan zen.
5. Zenbat sari lortu dituzu azken 4 urteetan?
Bi sari, Espainiako txapelketan lehen postua lortu nuen eta Europako txapelketan hiru-
garren postua lortu nuen.
6. Nola iritsi zara kirol honetara? Aurretik beste kirol batzuk egin al dituzu? Igeriketarengatik iritsi naiz triatloira. Ni igerilaria nintzen eta kirol hori osatu na-hian hasi nintzen triatloia ezagutzen eta gustatu egin zitzaidan. Gaztetxotan futbola nuen ere oso gogoko eta erabaki gogorra izan zen bi kirolen artean aukeratu behar izatea, lagunekin futbolean oso ondo pasatzen bai nuen. Orain pentsatzen dut ondo aukeratu nuela. 7. Astean zenbat aldiz entrenatzen duzu?
Egunero, egunero.
8. Non entrenatzen duzu? Donostian eta Lanzaroten. Itsasoan edo igerilekuetan, errepidean...
10.Zenbat ordu egunean?
5-6 ordu egunean.
11.Zenbat karreretan hartzen duzu parte urtean?
10 karreretan.
12. Zenbat lekuetan egon zara Triatloia egiten?
Zarautzen, Gasteizen, Finlandian, Las Vegasen, Mexiko...
13. Dietaren bat jarraitzen al duzu? Bai, asko zaintzen dut elikadura, batez ere froga aurreko egunetan.
14. Zeintzuk dira zure hobiak?
Zinemara joatea eta kafetegian gosaltzea periodikoa irakurtzen.
15.Joaten al dira zu ikustera (Familia, lagunak...)?
Bai, etortzen dira.
16.Zein da zure ametsik gogokoena?
Hawaiiko Iron Manen parte hartzea eta horretarako ari
naiz prestatzen buru belarri.
Egileak: Lide Setien eta Irati Bilbao
11
Bizikleta bat saltzen dut.
Urtebete du eta oso egoera onean dago.
80eurotan saltzen dut.
Interesa duenak telefono honetara deitu 683497523.
Beñat Aristimuño 5.C
Irribarre polit eta txuri-txuri bat nahi baduzu, etor zaitez:
MARIA JESUS HORTZEDER
HORTZ KLINIKARA
Giko kalea 18, edo deitu tlf: 524489732
Xabi moreno 5.C
12
Nik hondartzara joateko gomen-
datzen dizkizuet gauza hauek
kontutan edukitzea:
1-Krema ematea.
2-Banderei kasu egitea.
3-Bakoitzak bere motxila era-
matea.
4-Kontuz ibiltzea.
5-Ura,fruta,eguzki betaurre-
koak eta txapela eramatea.
6-Udara hasten denean, ez da
komeni eguzkiak indarrez
jotzen duen tokian egotea.
7-Haize asko egiten duenean,
ez joan hondartzara
(hondarra ahal zaizuelako
begietan sartu).
8-Ez jolastu iturri edota du-
txetako urarekin.
Niri asko gustatzen zait hon-
dartza, horregatik hau gomen-
datzen dizuet.
Egilea: Arhane Arruti 5.D
Ligatzeko gomendioak:
Mutil batek ligatzerako orduan konfiantza
eta segurtasuna erakutsi behar ditu.
Horretaz gain oso garrantzitsua da besteari
barre egin araztea.
Neskak 6.zentzua dute beldurra nabarmen-
tzeko.
Esan txantxaren bat zure harrotasuna adie-
razteko, baina beti harroegi agertu gabe.
Izenekin egin daitezken txantxak:
Amaia naiz.
Ah/bai? Ama zara”ya”? eta zer da, neska
edo mutila??
Usoa naiz.
Ah/bai? Eta non dituzu hegoak??Nerea naiz.
Nerea naiz.
Bai,bai,zu orain ”nerea” zara…
top related