4. modulua zehaztasuna jomuga, hiztegia langai · izan ere, hiztegia funtsezkoa da espezialitateko...
Post on 28-Dec-2019
5 Views
Preview:
TRANSCRIPT
JARDUNJARDUNJARDUNJARDUN
4. MODULUA
Zehaztasuna jomuga, hiztegia langai
4.1. Hitz aproposak: iturriak, baliabideak, irizpideak… 4.2. Zenbait arazo: polisemia, sinonimia, garbizaletasuna… 4.3. Lexiko-sorkuntzarako bideak I: eratorpena 4.4. Lexiko-sorkuntzarako bideak II: hitz-elkarketa 4.5. Lexiko-sorkuntzarako bideak III: mailegutza 4.6. Hautabideak
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 202
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 203
AURKEZPENA
Modulu honetan lexikoaz arituko gara, espezialitate-terminologiaz gehienbat. Izan ere, hiztegia funtsezkoa da espezialitateko komunikazioan. Arloko lexikoak diziplinen
corpus kontzeptuala jasotzen du, batetik. Baina, horrez gain, ezinbestekoa da testu zehatzak eta argiak sortzeko ere.
Hala ere, lexikoaren sorkuntza eta garapena erabat finkatuta
ez dagoenean, zalantza ugari sortzen zaizkio arloko espezialistari: zein den termino berrien hedadura eta
ezagutza-maila; hainbat aukeraren artean zein den egokiena; mailegutzara jo ala ez; eta abar.
Modulu honetan, ildo horretatik egingo dugu lan. Eta saiatuko gara ohiko arazoak azaleratzen eta arazo horiei irtenbidea emateko eskura ditugun baliabideak bistaratzen. Bide batez, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko hiztegia ere landuko dugu berariaz. Horretarako, SHEE-IVEF erandundeak hainbat urtetan landutako kirol arloko terminoen datu-basea baliatuko
dugu, besteak beste.
HELBURU ZEHAZTUAK
---- Espezialitateko terminoak Espezialitateko terminoak Espezialitateko terminoak Espezialitateko terminoak hautathautathautathautatzekozekozekozeko eta finkatzeko dauden arazoetako batzuk eta finkatzeko dauden arazoetako batzuk eta finkatzeko dauden arazoetako batzuk eta finkatzeko dauden arazoetako batzuk
aztertzeaaztertzeaaztertzeaaztertzea: : : : sinonimia, homonimia, estandarizazio eza, mailegutzaren eta kalkoen
inguruko auziak, eta abar.
- Lexikoa sortzeko baliabideak ezagutzea eta Lexikoa sortzeko baliabideak ezagutzea eta Lexikoa sortzeko baliabideak ezagutzea eta Lexikoa sortzeko baliabideak ezagutzea eta haienhaienhaienhaien emankortasunari neurria emankortasunari neurria emankortasunari neurria emankortasunari neurria
hartzeahartzeahartzeahartzea.
---- HiztegiHiztegiHiztegiHiztegi----liburuak eta terminologia lantzeko baliabide nagusiak ezagutzea eta liburuak eta terminologia lantzeko baliabide nagusiak ezagutzea eta liburuak eta terminologia lantzeko baliabide nagusiak ezagutzea eta liburuak eta terminologia lantzeko baliabide nagusiak ezagutzea eta
erabiltzeaerabiltzeaerabiltzeaerabiltzea: : : : kontsulta-tresnak erabiltzean maiz egin ohi diren akatsak
identifikatzea eta zuzentzea.
---- Zehaztasun lexikoa sustatzen duten irizpide orokorrak aintzat hartzeaZehaztasun lexikoa sustatzen duten irizpide orokorrak aintzat hartzeaZehaztasun lexikoa sustatzen duten irizpide orokorrak aintzat hartzeaZehaztasun lexikoa sustatzen duten irizpide orokorrak aintzat hartzea: : : :
unibertsaltasuna, , , , bakuntasuna, itzulgarritasuna, eta abar.
---- Jarduera fisikoaren eta kirolaren Jarduera fisikoaren eta kirolaren Jarduera fisikoaren eta kirolaren Jarduera fisikoaren eta kirolaren corpuscorpuscorpuscorpus tematikoa osatzen duten arloen tematikoa osatzen duten arloen tematikoa osatzen duten arloen tematikoa osatzen duten arloen
berariazko terminoen oinarberariazko terminoen oinarberariazko terminoen oinarberariazko terminoen oinarrizko zerrenda bat egitea.rizko zerrenda bat egitea.rizko zerrenda bat egitea.rizko zerrenda bat egitea.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 204
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 205
EGINKIZUNAK
4.1. Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko terminoei atxikitako arazo praktikoak ebatzi. 4.2. Lexikoaren esparruko ohiko akatsak aztertu eta zuzendu. 4.3. Hiztegiak eta beste kontsulta-baliabide batzuk ezagutu eta erabili. 4.4. Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko base terminologikoa arakatu hainbat motatako terminoen bila. 4.5. Arloko gai baten inguruko oinarrizko terminoen zerrenda bat egin.
EBALUAZIORAKO JARDUERAK
Eb.4Eb.4Eb.4Eb.4.1..1..1..1. Terminoen datu-basea arakatu eta aztertu. Eb.4Eb.4Eb.4Eb.4.2..2..2..2. Ikerketa-lan baten terminologia hustu eta antolatu. Eb.4Eb.4Eb.4Eb.4.3.3.3.3. Arloko gai baten inguruko oinarrizko terminoen zerrenda bat egin.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 206
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 207
Egokitasun lexikalaren garrantzia
Jarduera fisikoaren eta kirolen arloko profesionalek askotariko testuinguruetan
jardungo dute lanean: ikerketan, irakaskuntzan, enpresen kudeaketan, kirol-
taldeen edota kirolarien gidaritzan, eta abarretan. Arlo guztietan ez dituzte
hiztegi-premia berberak izango: kasu guztietan ez dute hiztegi berbera
baliatuko, eta, zehaztasunaren aldetik ere, eskakizun-maila ez da beti berdina
izango.
Bestalde, zenbat eta teknikoagoa izan erregistroa, zenbat eta eragin publiko
handiagoa izan komunikazioak, zenbat eta laburragoa izan testua... orduan eta
estuagoak izango dira hitzak hautatzeko orduan igarriko dituzten mugak.
Eskakizun horien iturburuak lau irizpide hauek laburbiltzen dituzte:
- Espezialistek, arloko profesionalak diren heinean, hizkera jantzia,
jatorra eta zuzena erabiliko dute beren jardunean.
- Bestalde, arloko adituak diren heinean, jarduera fisikoari eta kirolari
berariaz atxikitako ideiak eta kontzeptuak argi eta zehatz emango
dituzte aditzera; betiere, espezialisten komunitatean onespena duten
aukeren artean egokienak hartuta.
- Dibulgatzaile ere badiren neurrian, hiztegi-baliabide egokiak izan
beharko dituzte espezialistek, beren berbaldia hartzaileen mailara eta
eskakizunetara doitzeko.
- Azkenik, euskararen normalizazio-prozesuaren eragile ere badirenez,
hizkuntza-eredu duin eta orekatsua erabili beharko dute, beren
ekarpena oso kontuan hartuko baita hiztunen komunitate orokorrean.
Laburbilduz, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko espezialistek hiztegi-
baliabide zabalak eskuratu beharko dituzte; halaber, baliabide horien artean
egokienak aukeratzeko orduan irizpide argiak baliatu beharko dituzte. Izan ere,
horretan datza haien gaitasun lexikoa.
Euskaraz, baina, buruhauste handiak izango ditu maila horretan trebe moldatu
nahi duen espezialistak. Izan ere, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien
diziplina oraintsu ari da ontzen; arlo honetan, bestalde, oso ikerketa gutxi
zabaldu dira euskaraz oraindik; espezialitate honetan ez da oraindik berariazko
hiztegi terminologikorik egin... Horrek guztiak tentu handiagoz jardutera
behartzen gaitu: beste erreferenterik ezean, geu guztiok baikara erreferente;
eta horrek, erantzukizun berezia ezartzen digu.
4.1. Hitz aproposak: iturriak, baliabideak, irizpideak…
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 208
4.2. JARDUERA. Jarraian, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko gaztelaniazko termino eta esapide batzuk zerrendatu ditugu.
- Proposatu euskaraz egokiak iruditzen zaizkizun baliokideak. - Alderatu taldekide guztien proposamenak. Zein iruditzen zaizue egokiena? - Nola egiaztatu zuen hautua egokiena ote den?
¡Ha sido mano! ¡Qué manta! Escapado Dominar Contrario Aficionado Impulso
Acondicionamiento Masa muscular
Gestión de instalaciones deportivas Atención personal al cliente
Intervención socio-educativa en el deporte Adaptación curricular
4.1. JARDUERA. Jarraian, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko euskarazko termino eta esapide batzuk zerrendatu ditugu.
- Zer adierazten dute zehazki? - Zer kirol edota jardueratan erabiltzen ote da? - Zalantzarik izanez gero, nola egiaztatu esanahia?
Gerturatze Xukadera Kale-lerro Artatxiki
Pibotatze-mugimendu Urkila
Jazarpen-proba Zerbitzu
UCLA mozketa Bainuontzi Besagain
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 209
Nondik sortzen dira espezialitateko hizkeretako hitzak?
Espezialitateen arloan gabiltzanean —irakaskuntzan, ikerkuntzan edota arlo
bereko profesionalen arteko komunikazioan, besteak beste—, hizkuntzaren
aldaera berezi eta “espezialitatekoak” landu behar izaten ditugu. Aldaera
horiek hizkuntza arruntean ohikoak ez diren hitz eta esamolde bereziak
baliatzen ditu askotan. Hitz eta esamolde berezi horiek arloan arloko arazoei
irtenbide egokia emateko asmatuak izaten dira gehienetan, behar-beharrezkoa
baita arloko adituen artean komunikaziorako hizkuntza egokia eta berezia
erabiltzea.
Alabaina, hitz eta esamolde horiek hizkuntza orokorraren substratu edo
oinarriaren gainean eratu behar izaten ditugu, eta zenbait aldaera espezifiko
eratu edo asmatu. Horretarako, analogia, zabalkunde semantikoa eta
hizkuntzak berak eskaintzen dituen bestelako baliabideak erabiltzen dira; hori
bai, oro har, hizkuntzak berak dituen bide naturalei jarraituz egiten da
hedapen-lan hori. Horrenbestez, espezialitateko hizkerek hizkuntza orokorretik
harturiko elementuak izango dituzte nonahi.
Gauzak horrela, zaila egiten da batzuetan hizkuntza orokorraren eta
espezialitateko hizkeren arteko muga zedarritzen; areago, jarduera fisikoaren
eta kirolaren esparruan, arlo horrek gizarte-hedapen izugarria baitu
komunikazio-maila askotan. Horrelakoetan, hizkuntza orokorrak eta
espezialitateko hizkerek “ukipen-puntu” ugari izango dituzte; baina baita
zenbait desberdintasun ere. Hona hemen horietako batzuk, labur-labur
aipatuta:
- Espezialitateko hizkeretan erabiltzen ditugun hitz asko hizkuntza
orokorrekoak dira. Horietako batzuek, baina, esanahi “berria” hartuko
dute espezialitateko testuetan; “zabalkunde semantikoa” deritzona
izango dute, alegia. Zenbait kasutan, bestalde, hizkuntza orokorrean
“galduta” edo baliogabetuta zeuden hitzak berreskuratzen dituzte
espezialitateko hizkerek; kasu horretan, “berrezarpen lexikala” egin
dela esaten dugu. Bi aukera horiek tentu handiz baliatu ohi dira, noski.
Hitzen berezko esanahiari eragiten dioten erabakiak ezin dira sen
hutsezkoak izan. Gaur egun ikerketa lexikografiko eta
terminologikoetan oinarritu ohi dira. Hala ere, horrek guztiak agerian
uzten du lexiko orokorraren ezagutza zabala eta zehatza oso lagungarri
izango zaiola espezialitateko komunikazioan jardun behar duenari;
batez ere, euskararen kasuan bezala, lexiko espezializatua erabat
finkatuta ez dagoenean.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 210
- Lexiko-sorkuntzari dagokionez, hizkuntza orokorrerako erabiltzen
diren baliabideak espezialitateko hizkeretarako ere erabiltzen dira.
Euskararen kasuan, emankorrenak hauek dira: eratorpena (atzizkien
bidezkoa, gehienbat), hitz-elkarketa (oraindik emankorrak diren
eragiketak baliatzen ditugun heinean), mailegutza (egokitzapen
fonetiko eta ortografikoak eskatuko dituena), siglazioa (teknikaren
arloan oso ohikoa, eta egungo gizartean gero eta erabiliagoa),
aposizioak (izen nagusiak eta izen arruntak bateratzeko erabiltzen
dena) eta, gutxiagotan, lehen aipatu ditugun berrezarpen lexikala eta
zabalkunde semantikoa. Horien mekanismoen oinarrizko ezagutza oso
lagungarria izango zaio espezialitateko hizkeraren erabiltzaileari. Haien
mugak ere ondo ezagutu beharko ditu, noski.
- Espezialitateko hizkerak hizkuntza orokorrak eskaintzen dituen
baliabide sintaktikoak ere erabiltzen ditu egitura lexiko konplexuak
eraikitzeko. Terminologia espezializatuetan oso ohikoak dira egitura
konplexuak dituzten eraikuntzak (adjektiboak, izenlagunak eta beste
hainbat baliabide biltzen dituzten izen-sintagmak, gehienbat). Egitura
horiek euskararen sintaxiaren arabera moldatzen dira. Horrela, arau
sintaktikoei jarraiki, ez dugu esango “abonamendu familiar”,
“familiako abonamendu” baizik; edo ez dugu esango “pilotaren lineal
azelerazio”, “pilotaren azelerazio lineal”, baizik.
- Dibulgazioa tartean dela, hizkuntza orokorrak berak ere
bereganatzen ditu espezialitateen inguruan sortutako hiztegi-
elementuak. Prozesu hori begien bistakoa izan da zientziaren eta
teknikaren arloan, adibidez. Kirolaren arloan, haatik, esan beharra
dago —euskararen kasuan, noski—, arloko hiztegia ezartzeko eta
garatzeko lehen pauso esanguratsuak kazetaritzaren esparruan eman
direla; izan ere, komunikabideak izan dira espezialitate honetako
lexikoaren mintegi emankorrena azken urteotan. Kirol-teknikari eta -
adituen ekarpenak geroago etorri dira.
Ikusten denez, asko dira jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko
espezialitateko hizkerak hizkuntza orokorrarekin dituen “ukipen-puntuak”.
Edonola ere, ulergarria da hizkuntzaren bi eremu horien arteko lotura estuagoa
izatea fisika teorikoaren hizkeraren eta hizkuntza orokorraren artean dagoena
baino. Izan ere, jarduera fisikoak eta, bereziki, kirolak izugarrizko oihartzuna
dute gizartearen arlo eta eremu askotan.
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 211
4.3. JARDUERA. Aipatu berri ditugu jarduera fisikoaren eta kirolaren
arloko hiztun jantziak izan behar dituen lexiko-ezagutzetako hainbat.
Horiek jarriko ditugu jokoan jarduera honetan.
� Aipatu bost hitz edo esapide norbaiten egoera fisikoarekin zerikusia
dutenak. Adibidez: aldartea.
� Aipatu bost hitz edo esapide entrenatzaile batek erabiliko dituenak
bere jarduna betetzeko. Adibidez: ekin.
� Aipatu bost hitz edo esapide kirolari baten animoa pizteko balio
dutenak. Adibidez: eutsi goiari!.
� Aipatu bost aditz “kirol” hitzarekin batera ager daitezkeenak.
Adibidez: kirola sustatu.
� Aipatu bost hitz “jarduera”ren baliokidetzat jo daitezkeenak.
Adibidez: ariketa.
4.4. JARDUERA. Jarraian dituzue espezialitateko testu eta
itzulpenetan bildutako hitz eta esapide batzuk. Egokiak iruditzen
zaizkizue? Proposatu gauza bera esateko beste moduren bat.
� Kapazitatea. � Aktibitate errekreatiboa. � Kirolari esker harremanak mantenduko ditu beste askorekin. � Ume talde bat grabatu dugu bideoan. � Ongarri berezia izango dute ohiko bezeroek (% 5 merkeago). � Posibilidadea izango dute igerilekua goizez zein arratsaldez erabiltzeko. � Adibidea eman behar zaie haurrei; guk behar bezala jokatu behar dugu. � 25 urte daramatzate futbolean jolasten. � Bost partido ditu galduak. � Nortasunaren alderdi asko espresatzeko aukera ematen du kirol honek. � Jarraipen exhaustiboa egin diote. � Gorputzaren kontrolari aditasuna jarri behar zaio. � Pilates, jarduera extra bat bezala eskaintzen da. � Talde limitatuak. � Enpresak instalakuntzak handitzeko proiektu bat presentatu du. � Kirol praktikara bueltatu naiz. � Igerilekuan inskribitu dut haurra. � Bizkarra lantzeko tailerrean izenpetu nahi baduzu, jo bulego nagusira. � Zahartzaroan malgutasuna mantentzeko ariketak egin behar dira.
� Ariketa fisikoa praktikatu.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 212
Terminologiaren espezializazio-mailak
Ikusi dugunez, ugari dira hizkuntza orokorraren eta espezialitateko hizkeren
arteko “ukipen-puntuak”. Zer esanik ez jarduera fisikoaren eta kirolaren
zientziaren kasuan, euskaraz. Edonola ere, jakintza-arloak autonomia irabazi,
eta, goi-mailako testu zientifikoak (eta ikerketak) ugaltzen hasi direnetik,
nolabaiteko estratifikazioa ikusten hasi gara arlo honetako terminologian ere.
Gauzak horrela, terminoen “espezializazio-maila”z hitz egin beharko genuke.
Gaur egun, lau maila dira arloko testu eta komunikazioetan identifikatzen
direnak.
1. maila: erabilera orokorreko lexikoa. Hiztun jantzi guztiok dugu oinarrizko
lexiko-ezagutza, eguneroko harremanetan moldatzeko balio diguna. Lexiko hori
gabe, nekez gertatzen da komunikazioa ahoz zein idatziz. Lexiko horren parte
bat jarduera fisikoari eta kirolari buruzkoa da; lexiko hori denen eskukoa da,
eta, eskuarki, herritar guztiek ezagutzen dute, baldin eta jarduera edota kirol
horrek hedadura nahikoa badu gizartean.
Adibidez, euskaldun guziok dakigu zer den “pilota-jokoa”, “trainerua”,
“pertika” edo “maratoia”. Jende askok ez du, beharbada, ezagutuko zer den
mahai-tenisean “top-spin” egitea edo judoan “itotze-teknika” erabiltzea edo
bosleighean erabiltzen den “lasta”.
Lexikoaren ezagutza orokor horren baitan sartzen dira, besteak beste, honako
hauek:
- Hitzen testuingurua. Hitzak ez dira zera isolatuak; hitzek askotariko
loturak dituzte beste hitzekin: gaiaren araberakoak; komunikazio-
esparruarekikoak; egoerarekin zerikusia dutenak; eta abar.
Adibideak:
� Norbaiten egoera fisikoarekin zerikusia duten hitzak: aldartea, makaldu,
tamainan egon, sasoia, suspertu, eta abar.
� Entrenatzaile batek bere jarduna betetzeko erabiliko dituenak: ekin;
gogoan izan; aldagela; jokaldia; estrategia, eta abar.
� Kirolari baten animoa pizteko balio dutenak: eutsi goiari!; ez etsi!; hori
dun eta!; animo!; eta abar.
� “Kirol” hitzak atxikita eramaten ahal dituen aditzak: sustatu; egin;
lehenetsi; eman; gustatu, eta abar.
� “Jarduera” hitzaren baliokideak: ariketa; ekintza; ahalegina; proba;
lehiaketa, eta abar.
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 213
- Hitzen forma. Hitz askok, erabileraren erabileraz, aldaera fonetiko
eta ortografiko bat baino gehiago izan ohi dituzte. Eremu publikoetan,
haatik, forma estandarrak baliatzea gomendatzen da. Euskararen
kasuan, forma estandarrak Hiztegi Batuak jasotzen ditu. Helbide
elektroniko honetan aurkituko duzu: www.euskaltzaindia.net.
4.5. JARDUERA. Jarraian dituzu hainbat hitz, jarduera fisikoari eta
kirolari buruzko apunte eta testuetan aurkitu ditugunak. Zerrendan
dauden aukerako formen artean, ba al dakizu zein den Hiztegi Batuan
jaso dena?
Abantaila eraman / Aldea
atera
Abiadore / Pilotu
Ahalge / Ahalke
Ariketa anitz / Askotariko
ariketak
Amankomun / Komun
Aterpe / Aterbe
Atxeki / Atxiki
Atzelari / Atzekari
(jokalaria)
Ausentzia / Absentzia
Deuseztatu / Deuseztatu
Disko / Diska
Ebakiondoa / Ebatondoa
Edukina / Edukia
Teinkatu / Tenkatu
Windsurfa / Haize-surfa
Zalu / Zailu
Zirri-marra / Zirrimarra
Arrazional / Arrazional
Esku aldatze /
eskualdatze
Gaixo / Gaixo
Garatxo / Garatxa
Hasgabetu / Hats-
gabetu.
Hertsia / Hetsia
Ihardun / Jardun
Indarge / Indargabe
Instant / Istant
Janzkia / Jazkia
Karnet / Txartel
Konfiantza /
Konfidantza
Kualitate / Nolakotasun
Trainera / Trainerua
Txirrinda / Txirringa
Zailu / Zoli
Oin-zola / Oin-zolua
Errepresentatu /
Irudikatu
Estuasun / Estutasun
Eten / Etendu
Gihar / Gihar
Hatsartzea / Hats-
hartzea
Idarokizun / Iradokizun
Ikutu / Ukitu
Inmunitate /
Immunitate
Isla / Islada
Jeiki / Jaiki
Kunplitu / Konplitu
Menperatu /
Menderatu
Narrats / Narras
Tropela / Samalda
Yarda / Iarda
Zerratu / Zarratu
Zuku a/ Xukua
Norantza /
Noranzkoa
Olinpiar / Olinpiko
Otarteko / Ogi-
tarteko
Paralela / Paralelo
Pelota / Pilota
Probetxatu /
Aprobetxatu
Errekorra/
Errekorda
Plazera / Plazerra
Rugbya /Errugbia
Sofritu / Sufritu
Stress / Estres
Esprinta / Sprinta
Sujeto / Subjektu
Waterpolo /
Uretako poloa
Zabalunea /
Zabalgunea
Zenbatnahi /
Zenbanahi
Zurda / Ezker eskua
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 214
2. maila: komunikabideetako espezialitate-lexikoa. Komunikabideetan
kirolak tarte handia harrapatzen du: albistegietan; partiden eta txapelketen
emankizunetan… Kirolak euskarazko hedabideetara ekartzeak lexikoaren
aberastea eragin du dudarik gabe. Baina, modu berean, agerian utzi ditu
zailtasun batzuk ere.
Adibidez: Kirol-taldeen izenak komunikabideen eremuan euskaraz nola eman
izan diren da aztertu den gaietako bat. Horren inguruan hainbat proposamen
egon dira. Salbuespenak salbuespen, irizpide hauek sendotu dira:
1. Zenbait izen (hizkuntza guztietan berdin ematen direnak) bere
horretan utzi. Adb. Fortuna taldea.
2. Hiri edota herri baten izenarekin bat baldin badatoz,
Euskaltzaindiaren gomendioak kontuan izan. Adb. Gipuzkoa basket.
3. Arreta berezia egingo zaie katalanezko eta gailegozko izenei,
gaztelaniaz hala ematen ez diren kasuetan. Adb. Fisterra sporting.
4. Deitura berezia eta hiriaren izena batera daramatzatenen kasuan,
hiriaren izenaren euskarazko forma eman ohi da (berezia baldin badu),
eta esaldian txertaturik doazenean behintzat –ko lotura erabiliko da.
Adb. Altzako sportinga.
Alabaina, hori ez da komunikabideen esparruan ebatzi den kontu bakarra. Izan
ere, ez dira gutxi izan urteotan komunikabideetako profesionalek ebatzi behar
izan dituzten zalantzak.
4.6. JARDUERA. Kirol-taldeek beren izen ofiziala dute, baina forma
laburtuak erabiltzen dira komunikabideetan; laburtuak ez ezik, itzuliak
eta egokituak ere bai. Kasuistika oso zabala denez, irizpide orokor
batzuk adostu zituzten EITBk eta Berriak. Zein uste duzu izan zela
hautua honako kasu hauetan?
Espanyol Espainiar Rayo Vallecano Vallecasek Rayo taldea
Betis Beti Barcelona Bartzelona Orense Ourense Valencia Valentzia Elche Elx
Vila-real Villarreal Lerida Lleida
Racing de Santander Santanderko Racing Olympique de Mariseille Marseillako Olympique
Real Madril Madrileko Erreala Atletiko Madril Madrileko Atletik
Erreala Reala Bilboko Atletik Bilboko Athletic
Alabes Alaves
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 215
4.7. JARDUERA. Komunikabideetan kirolak tarte handia harrapatzen
du: albistegietan, partiden eta txapelketen emankizunetan… Kirolak
euskarazko hedabideetara ekartzeak lexikoa aberastu du dudarik gabe.
Baina, modu berean, agerian utzi ditu zailtasun batzuk ere. Hona
hemen horietako hainbat. Zure ustez, zein da egokiena?
Oraintxe erritmo aldaketa berria egin du italiarrak.
Oraintxe, berriro aldatu du erritmoa italiarrak.
Gaur jardunaldi berri bat jokatzen ari da. Gaur beste jardunaldi bat jokatzen ari da. Belokik eraso du bere arerioa. Belokik eraso dio arerioari. Gartziak eraso egin du oraingoan. Gartziak erasotu egin du oraingoan. Inork ez du erasoa eman nahi. Inork ez du erasora bota nahi. Erremonte partidak aurrera darrai. Erremonte-partida aurrera doa. Aurrelariak baloiarekin segitzen du. Aurrelariak baloiarekin darrai. Lehiari darraio etsi gabe. Lehiari ekiten dio etsi gabe. Iruretari gertu-gertutik darraio. Iruretak gertu-gertutik darrai. Real Madrilen zaletuak Real Madrilen zaleak Zaletuen artean hesia puskatu dute. Ikusle batzuek hesia puskatu dute. Ikusleak zutitu egin ziren gola sartzean. Zalegoa zutitu egin zen gola sartzean. Txinatarren izenak buruan mantentzea ez da batere erraza.
Txinatarren izenak buruan gordetzea ez da batere erraza.
Itxaropena mantendu behar da ligaren azken egunera arte.
Itxaropenari eutsi behar zaio ligaren azken egunera arte
Bera da Errealaren itxaropena mantendu duen gizona.
Bera da Errealaren itxaropena piztu duen gizona.
Lidergoan mantendu da denbora luzean. Lider izan da denbora luzean. Oviedo dago lider bezala. Oviedo dago lider. Berasategik albiste pozgarria eman digu. Berasategik albiste pozgarria eskaini digu. Ikusleek txistukada ederra eskaini zioten arbitroari.
Ikusleek txistukada ederra bota zioten arbitroari..
Jordani ondo irabazitako omenaldia eskaini diote.
Jordani ondo irabazitako omenaldia egin diote.
Ezin izan zuten aurkariaren gorakada ekiditu.
Ezin izan zuten aurkariaren gorakada ekidin.
Gureak Lasalari nagusitu dio Gurea Lasalari gailendu zaio. Lasala Gurearekiko azpiaratu da. Lasalak Gurea azpiratu du. Gureak Lasala garaitu du. Gurea Lasalari garaitu zaio. Gureak Lasala menderatu du. Gureak Lasalari menderatu dio. Lasalak ez dio tamaina hartu Gureari. Lasalak ez du Gurea irabazi. Gureak partida garbitu dio Lasalari. Gureak partida eraman du Lasalaren
aurrean. Gureak airez aire irabazi dio Lasalari. Gurea aise garbitu dio partida Lasalari. Marka guztiak puskatu ditu. Marka guztiak urratu ditu. Goieneko markaren jabe egin da. Goieneko markaz jabetu da. Marka gaitza jo du. Marka gaitza irabazi du. Ez du aurkaria bere mende. Epela garbitu dio aurkariari. Azkenean, lotsaren laratza jan beharko duzue.
Azkenean, hondoratuko zarete.
Uko egina dut. Ezin dut gehiago. Etsituko dut. Ezin dut gehiago. Malagari ez gailentzea, otso gaiztoa litzateke guretzat.
Malagari ez gailentzea, otso beltza litzateke guretzat.
Hain egoera larrian, galdu ordera jokatu zuten.
Hain egoera larrian, zein baino zein gogorrago jokatu zuten.
Onenari hika egiteko moduan zegoen. Onenari neurria egiteko moduan zegoen. Alde handia egin dio bigarrenari. Alde handia kendu dio bigarrenari. Halako batean, ematen du erronka jo nahi diela beste korrikalariei.
Halako batean, ematen du norgehiago jo nahi diela beste korrikalariei.
Urtainek eman ahalak eman zizkion borroka hartan.
Urtainek eman ahala zigortu zuen borroka hartan.
Ezker-eskua minberatu zitzaion. Ezkerra minberatu zitzaion. Oina behartu zuen. Ona zaintiratu zuen. Onera egin du egunotan. Osabidean joan da egunotan. Armandok ezin izan du behar moduan baloia jaurti.
Armandok ezin izan du behar den moduan baloia jaurti.
Monica Seles jaun eta jabe izan zen partida.
Monica Selesek erraz atera zuen partida osoan.
Partida asko gelditzen da oraindik; beraz, aukera dute gol hori berdintzeko.
Partida zati ederra gelditzen da oraindik; beraz, aukera dute gol hori berdintzeko.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 216
4.8. JARDUERA. Ikusitakoagatik, komunikabideek aukera ezin hobea
eskaintzen digute arloko hiztegia aberasteko. “Ereduzko Prosa Gaur”
corpusean (http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/)
Berrian eta Euskaldunon Egunkarian argitaratutako kirol arloko testu
asko daude jasota. Arakatu testu horiek, eta osatu taula hau kirol
arloko gaiez jarduteko hitzekin.
Izenak liga, maila, itzulia, partida, talde,
aurkari, puntu, jokalari...
Adjektiboak mugatua, leiala, garailea, zuhurra, zaila,
profesionala...
Aditzak sufritu, saiatu, itzuli, aurreratu, jardun,
ohitu, jokatu, piztu...
Adberbioak gogotik, txukun, neurriz kanpo, gogor...
3. maila: espezialitatearen berariazko lexiko orokorra. Egiaztatu ahal izan
dugunez, ugari dira jarduera fisikoaren arloan erabiltzen diren lexiko
orokorreko hitzak eta esapideak. Haatik, balio zehatza hartzen dute eremu
honetan. Beste modu batera esanda: hitz baten esanahia “zabaldu” egiten
dugu; beste kasu batzuetan, “galduta” zegoen hitz bat berrezarri egiten dugu.
Hemen ditugu adibide batzuk. Antzeko zerbait gertatzen da esapideekin.
Badira esapide asko eguneroko testuinguruetatik ekarri direnak kirolaren
arlora. Ez dira, noski, adierazpen teknikoan agertuko, baina, ezinbesteko
izango zaizkie arloko profesionalei kirolariekin, zaleekin, komunikabideekin
harremanetan jarduteko.
Adibideak:
- “Atea” hitza futbolean, ezohiko moduan erabiltzen da: gola sartzeko gunea
adierazteko, alegia; eta ez, barrunbe batera sartzeko edota barrunbe batetik
ateratzeko zuloa estaltzeko erabiltzen den ohola adierazteko.
- Kide bati kontuak eskatzeko honako hauek erabiliko ditugu: “Pasa ezak
biziago, bizitasun gehiagoz!”; “Pasatu baloia arinago!”, “Baina pasadazue!”,
eta abar.
- Gaitzespena adierazteko beste hauek baliatuko ditugu: “Baina, zu zertan
zabiltza?”, “Hori da harrikada, hori!”, “Baina eginda zegoen eta!”, eta
abar.
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 217
4.9. JARDUERA. Hemen ditugu lexiko orokorreko hainbat hitz
jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan esanahi berezia hartzen
dutenak. Esan zein diren hitz hauen esanahi orokorra eta kirol-arlokoa.
Alboko Amerikar Artatxiki Artazi Babestu Bainuontzi Behatzaile Berdindu Birrinketa Bulkada Buruko Dantza Egozpen Ekitaldi Erasoaldi Erorketa Errelebu Eskema Eten Falta Forma Haize-babes Harrera Hautatzaile Hegats Hesi Hirukoitz Iheslari Itzuli Izkin egin Jipoi Kanporaketa Korridore Lagun Lasaitu Lastaira Lekualdatu Lur trinko Mozorro Oholtza Pieza Plater Promes Sare Sustapen Taula Transformazio Urradura Urruntze Ustel Uztartu Xukatu Zerbitzu Zin gorri egin
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 218
4.10. JARDUERA. Erantzun jarraian dituzuen galderei.
1. Lau hauetatik zeinek ez dizkio kideari kontuak eskatzen?
a) Pasa ezak biziago, bizitasun gehiagoz!
b) Pasatu baloia arinago!
c) Pasadazu, birrinduko dut eta!
d) Baina pasadazue!
2. Lau hauetatik zein ez da zuzena?
a) Ez dakizu galtzen, txo!
b) Galtze txarra daukazu, gizon/emakume!!
c) Galtzaile txarra zara, gero!
d) Bai galtze txarrekoa zarela!
3. Lau hauetatik zein ez luke erabiliko futbol-entrenatzaileak?
a) Erdiratu ezazu behingoz!
b) Golera bota!
c) Atezainaren gainetik harrotu pilota!
d) Itzar zaitez, ilargian zaude eta!
4. Lau hauetatik zeinek ez du gaitzespenik adierazten?
a) Baina zu zertan zabiltza?
b) Hori jaurtiketa! Zelako tiroa!
c) Hori da harrikada, hori!
d) Baina eginda zegoen eta!
5. Lau hauetatik zeinek du bestelako esanahia?
a) Ze makala zaren!
b) Zelako pitxi-lanak egiten dituzun!
c) A ze ustela zaren!
d) A ze ganorabakoa zaren!
Gero, kontsulta ezazue “Taldeko gorputz- eta kirol-ekintzak”
liburuaren eranskina. Bertan, kirolean ohikoak diren hainbat esapide
zerrendatzen dira. Hautatu jakingarriak iruditzen zaizkizun batzuk.
Helbide elektronikoa: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
573/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/TORIBIO/9-
TALDEKO%20GORPUTZ/Taldeko%20gorputz.pdf
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 219
4. maila: hiztegi teknikoa. Hiztegi hau jakintza-arloko adituek ikerketaren eta
komunikazio zientifikoan erabiliko dute. Lehenago esan dugun moduan,
euskararen kasuan lexiko hau, hein handi batean, garatu eta sendotu gabe
dago. Hala ere, argitaratu berri diren hainbat testutan, aurkitzen ahal ditugu,
baita ere, teknikotzat jo daitezkeen hitzak, terminoak eta esapideak:
Adibidez:
“Baloiak saskiaren planoarekiko ibilbide perpendikularra jarraitzen du”.
“Pisu-jaurtitzaileei besoetan sentsoreak jartzen zaizkie, bolaren ibilbideari
ordenagailuz jarraitzeko eta kirolariaren teknika zuzentzeko”.
“Jauzietan masa-erdigunearekin jokatu beharko dugu”.
“Jauzi egiten duenean kirolariaren higidura jaurtigai batena da. Ibilbidea
parabolikoa da, masa-erdigunea y(0)=h izanik.
“Baina horren balioa bulkada ematerakoan gorputzak duen jarreraren
araberakoa da eta masa-erdigunearen bidaia gorputzaren pisuaren banaketaren
eta makurtzearen menpean dago”.
“Azkenean, bi hankak buelta eta erdi eman ondoren, aurreratu egiten dira
iriste-puntuak masa-erdigunearen bidaia luzatzeko”.
4.11. JARDUERA. Irakur ezazu “Kirolaren matematikak” artikulua.
Azpimarratu hiztegi teknikoa. Argitu hitz horien esanahia. Artikulua,
helbide honetan aurkituko duzue:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-8937/eu/contenidos/noticia/aldizkariak_ekaia/eu_ekaia/adjuntos/ekaia16.pdf
4.12. JARDUERA. Lanerako materialen biltegian, garai bateko SHEE-
IVEFek egindako terminoen zerrenda. Arakatu zerrenda eta hautatu 20
termino jarduera fisikoaren edota kirolaren arlo jakin batekin zerikusia
dutenak.
Adibidez. Txirrindularitza: irteera geldituko kilometroa, maillot horia, aitzin-etapa, hutsartea, bira-kontatzailea, haize-babesa, amerikar proba, abiadura-aldagailua, etapa-ehiztaria, ziklo-kroslari, eta abar.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 220
Ikusi dugunez, zenbat eta gehiago barneratu jarduera fisikoaren arlo batean,
hainbat eta gehiago urruntzen gara hizkuntza orokorraren moldetik. Horren
ondorioetako bat terminologia espezializatua da. Haatik, terminologia
espezializatuak ez dira berehalakoan eratzen eta garatzen; bestalde, beren
erakuntza- eta garapen- eta sendotze-prozesuetan gorabehera asko izango
dituzte: hitzek beren esanahia zaharberrituko dute; hitz berriak sortuko dira;
beste hizkuntza batzuetako hitzak jasoko dira bidean… Baina gertakari horiek
guztiek irizpide batzuk izango dituzte gidari: anbiguotasuna mugatzea,
objektibotasuna bermatzea, kultura-erroak gordetzea, konnotazioak
mugatzea…. eta, noski, hizkuntzaren senari jarraitzea.
Zein da ahalegin horren guztiaren azken jomuga? Bada, jakintza-arloaren edota
espezialitatearen garapenerako funtsezkoak diren hitzak eta esapideak
bateratzea, mugatzea eta egonkortzea bai esanahiaren aldetik, bai formaren
aldetik. Izan ere, horrela baino ez du lortuko diziplina batek erabateko
autonomia kontzeptuala. Autonomia kontzeptuala, azken batean,
espezialitateko hizkerek duten berariazko ezaugarri bati atxikita dator; hauxe
da: zehaztasuna. Alabaina, zehaztasuna ez da hitzen berariazko nolakotasuna.
Izan ere, espezialitateko komunikazioan bertan ere ildo horretako hainbat
arazo biltzen dira.
- Sinonimiaren arazoak. Maiz gerta liteke hitz bat baino gehiago
egotea kontzeptu bera izendatzeko. Xede erretorikoetarako (testuan
errepikapenak saihesteko, adibidez) oso lagungarria izan daiteke hori.
Baina, modu berean, beste arazo batzuk sortzen ditu. Horrelako
kasuetan aztertu beharko da, besteak beste, guztien artean zein den
hedadura handieneko aukera; ea ustezko baliokidetza horiek erregistro
eta hizkera-maila guztietan egokiak diren; zein den termino horren
esanahia beste jakintza-arlo batzuetan; eta abar.
- Homonimiaren eta polisemiaren arazoak. Beste batzuetan,
alderantzizkoa gertatzen da. Alegia, badira hitzak kontzeptu bat baino
gehiago izendatzeko balio dutenak. Horrek ere, zehaztasun-galerak
dakartza. Gertakari honen iturri nagusiak bi dira, eskuarki: a) jatorriz
ezberdinak ziren bi hitzek, denborarekin, forma edota hots bera hartu
dute (homonimia); b) hitz batek, denborarekin, erabilera anitz
bereganatu ditu (polisemia).
4.2. Zenbait arazo: polisemia, sinonimia, kalkoen auzia…
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 221
- Beste hizkuntzen eragina. Espezialitate bakoitzak garapen
nabarmenagoa du herrialde batzuetan besteetan baino: kulturagatik,
arrazoi ekonomikoengatik, tradizioagatik, eta abarrengatik. Beraz,
termino berri guztiak, jatorriz, ez dira hizkuntza berean sortzen.
Dakigunez, gaur egun ingelesak du aitzindaritza arlo askotan. Ukipen-
egoeran dauden hizkuntzen kasuan, bestalde, arazo erantsi bat dugu:
hizkuntza gutxituak hizkuntza nagusiarekiko morrontzarako joera
izango du, maiz. Hori izan liteke, neurri batean, euskararen kasua.
Euskara, gainera, bi hizkuntza nagusiren ondoan bizi da: gaztelaniaren
eta frantsesaren ondoan; eta ingelesaren eraginetik ere ez dago libre.
Horrek behartzen gaitu arretaz aztertzera lexiko berria sortzeko eta
garatzeko euskarak berariaz dituen baliabideak; betiere, kalko arrotzen
ugaltzeari hesia jartze aldera.
4.13. JARDUERA. Hemen dituzue jarduera fisikoaren eta kirolaren
arloko testuetan aurkitu ditugun adiera bertsuko hitzen bikote eta
zerrendak (sinonimotzat jo daitezkeenak, alegia). Azter itzazue eta
eztabaidatu zeinek izan behar lukeen lehentasuna arloko testu
formaletan.
Arbitro/Jokozain
Arku/Uztai/Zubi
Area/Arlo/Eremu
Bildu/Eraitsi/Erraiatu
Finkatu/Segurtatu
Jukutria/Maltzurkeria
Praka/Galtza
Pausu/Urrats
Ibilaldi/Ibilera/Ibilketa
Egoera/Sasoialdi
Buru/Lider
Esku-argi/Linterna
Geldotasun/Gogorik ez
Gihar-ziztadak/Gogordurak/Agujetak
Baba/Tipula
Patinaje/Labainketa
Pitzadura/Arrail
Heziketa/Prestakuntza/Formazio
Txapel/Txano/Buruko
Babeski/Forru
Saio/Proba
Esleitu/Egokitu
Bilakaera/Eraldatze
Helbide honetan ariketa egiteko lagungarri izan daitezkeen baliabide
batzuk aurkituko dituzu: www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak. Nahi
baduzu, lanerako materialen biltegian duzun terminoen zerrendan ere
egin dezakezu kontsulta (SHEE-IVEFen terminoen zerrendan, alegia).
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 222
4.14. JARDUERA. Hemen dituzu jarduera fisikoaren eta kirolaren
arloko testuetan aurkitu ditugun hainbat hitz, adiera bat baino gehiago
izan dezaketena. Zein izan daitezke adiera horiek?
Artazi Elkartea Makila
Labaindu Ehun(a)
Eremu
Lau(a) Ekipo Sail Gida Organismo
Babesle
Adibidea. “artazi” (tresna / mugimendu akrobatikoa)
- Helbide honetan ariketa egiteko lagungarri izan daitezkeen baliabide
batzuk aurkituko dituzu: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-
17894/eu/contenidos/informacion/3091/eu_2411/eu_12412.html
- Nahi baduzu, lanerako materialen biltegian duzun terminoen
zerrendan ere egin dezakezu kontsulta (SHEE-IVEFen terminoen
zerrendan, alegia).
4.14. JARDUERA. Jo ezazu lanerako materialen karpetan duzun
glosategira (SHEE-IVEFen terminoen zerrendara, alegia). Zenbat adiera
eta itzulpen ditu “zale” hitzak zerrenda horretan? Bilaketa egiteko
Office Document Imaging programak dituen bilaketa-tresnak baliatu.
4.15. JARDUERA. Jarraian zerrendatuta dituzue jarduera fisikoaren
eta kirolaren arloko testuetan gauza bera adierazteko erabili izan diren
hitz bikoteak. Azter itzazue eta eztabaidatu zein ote den egokiena.
Elur birjin/Elur egin berri Martxa/Ibilaldi
Promozionatu/Sustatu Aerobika/Aerobismo Elikadura/Nutrizio
Diana/Itu Spinning/Aretoko bizikleta Marka hobetu/Marka ondu
Irteera baliogabe/Nulu/Ustel/Faltsu Down/Beheiti/Baxu Errelebu/Txanda
Lasaitu/Laxatu/Erlaxatu
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 223
Espezialitateko hiztegia hautatzeko eta sortzeko irizpideak
o Argitasuna. Edozein hitz edota esapide aukeratzen dela, behin
hautaketa egin eta gero, erabiltzaile orokorrak erraz ulertzeko
modukoa behar du izan. Beraz, ahal dela, hitz anbiguoak edo
esanahi bikoitzekoak alde batera uzten saiatuko gara.
o Bakuntasuna. Erabiltzaileek erraz ikasi eta buruan ondo gordetzeko
moduko hitz eta esapideak behar ditugu. Hori bereziki
garrantzitsua da egitura sintagmatiko konplexuak baliatzen
dituzten terminoen kasuan.
o Erabilgarritasuna. Komeni da, arloz arlo, oinarrizko glosategiak egitea.
Glosategi horiek esku-eskura izango ditu erabiltzaileak. Horrela,
zalantzak hiztegi-zerrenda zabal batean baino azkarrago argituko
ditu. Bestalde, bide horrek hein handiagoan bermatuko du arloko
espezialistek zehaztasunez jokatzea.
o Unibertsaltasuna. Ezaugarri hau begien bistakoa da. Jakintza-arlo
bakoitzak, bere garabidean, hainbat konbentzio ezartzen ditu eta
hautu kontzeptual jakinak egiten ditu, jatorrizko hizkuntza
edozein delarik ere. Hitz eta kontzeptu horiek euskarara ekartzen
ditugunean, oso gogoan izango ditugu, jatorrizko testuak eta
oharrak. Kontzeptu edota ideia horiek lehen aldiz euskaraz sortuak
badira (hori gutxiagotan gertatzen den arren, zorionez, badira
salbuespenak ere) jokabide orokorrak baliatuko ditugu gure
proposamenak egiteko orduan. Azken kasu horretan, komeni da,
euskarazko terminoarekin batera, erdaretarako proposamenak ere
egitea; hartara, ziurtatuko dugu denborarekin jatorri euskalduneko
hitza edo esapidea aldatu behar ez izatea kanpokoen eraginez.
o Itzulgarritasuna. Ezaugarri hau aurrekoari lotuta dago. Espezialitateko
komunikazioan ohikoa da hizkuntza bat baino gehiago baliatzea.
Horrek hainbat korapilo, neke eta anbiguotasun eragiten ahal ditu.
Horiek samurtzeko, komeni da itzulpenerako aukera zabal eta
zuzenenak eskaintzen dituen hitza hautatzea.
o Bateragarritasuna. Garrantzitsua da hitz berri bat erraz bateratu ahal
izatea aurretik daudenekin edota sare lexikal berean izango diren
beste kategoria semantiko eta gramatikalekin ondo ezkontzea.
Hitz-familiek eta lexiko-sareek barne-koherentzia izango dute;
bestela, ez dira eraginkorrak izango.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 224
o Hedagarritasuna. Kontuan hartu beharko da, halaber, aukeratutako
hitzak nolako jokoa ematen duen eraikuntza sintagmatiko eta
enuntziatu konplexuak eratzeko orduan. Hitz makur batek
diskurtsoaren eraikuntza nabarmen oztopa dezake.
o Moldagarritasuna. Azkenik, komeni da aztertzea ea zer joko ematen
duen terminoak beste kategoria gramatikaletara eramateko
orduan: izenetik aditza sortu, adjektibo funtzioa bete dezakeen
edo ez, eta abar.
o Adostasuna. Gomendagarria da proposamen eta berrikuntza guztiak
batzorde baten bahetik pasatzea. Batzorde horretan arloko
erakunde eta adituak ez ezik, hizkuntzalaritzan eta filologian
jantziak dauden pertsonak ere egotea. Ezin egingo dugu lan
terminologiko eraginkor eta serioa, adostasunez ez bada.
o Onespena. Termino bat sendoa izango da, baldin eta jakintza-arloko
komunitatean jarduten duten pertsonen eta erakundeen artean
hedatu eta erabili egiten bada Oso hautu zorrotza izaten ahal da,
baina gutaz aparte inork ez badu kontuan hartzen, alferrik aritu
gara.
4.16. JARDUERA. Azpian duzuen helbide elektronikoan Eusko
Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeak idatzitako txosten bat
aurkituko duzue. Bertan, terminologia lanerako hainbat irizpide
laburbiltzen dira.
o Taldeka jarrita, gainbegiratu txostena, eta azpimarratu
bertan bereziki adierazgarriak iruditzen zaizkizuen
ideiak eta proposamenak.
o Horrenbestez, osa ezazue goian egin dugun irizpideen
zerrenda, txosten honetan egiten diren proposamenak
kontuan hartuta.
Helbide elektronikoa: http://www.euskara.euskadi.net/r59-
738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/Irizpideak%2004
0422.pdf
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 225
Eratorpena da baliabide morfologiko bat, espezialitateko hizkerak baliatzen
duena erro beretik hitz berriak sortzeko. Eratorpenaren bidez, autonomia
lexikal osoa duen elementu bati autonomiarik ez daukan elementu bat eransten
zaio, eta horrela bien artean lortzen den elementu berria autonomoa da;
esanahi berezia dauka. Horretarako, euskaraz, aurrizkiak, artizkiak eta
atzizkiak erabiltzen dira. Aurrizkiak, lexemaren aurretik ezartzen dira
(birsortu). Artizkiak, bestalde, elementu autonomoaren erdian jartzen dira
(eraman). Atzizkiak, azkenik, atzean erantsita doaz (kirolari).
Euskara oso hizkuntza pobrea da, aurrizkiei dagokienez. Funtsean hiru baino ez
dira erabiltzen: bir (birmoldatu), des (desegin) eta ez (ezjakina). Hitzei
aurretik eransten zaizkien beste elementu batzuk badaude (azpi-, gain-,
atzera-, eta abar); baina, izatez, ez dira “aurrizki”, berariazko hitzak baizik.
Bestalde, espezialitateko hizkeretan ugari dira beste hizkuntza batzuetatik
maileguan hartutako aurrizkiak, gehienbat greko-latinoak; adibidez, infra,
meta ,retro, deka, baina, horiek ere ezin ditugu euskal aurrizkitzat hartu,
noski.
Artizkien multzoa ere ez da oparoa; izan ere, bakarra da egun emankor den
artizkia: aditzetan ezartzen den –ra- “eragilea”: eman/eraman, ikasi/irakatsi,
ikusi/erakutsi, egin/eragin, eta abar.
Euskaraz, ugarienak eta emankorrenak atzizkiak dira. Izan ere, oso zeregin
aipagarria dute espezialitateko hizkeren sorkuntzan eta garapenean. Bi dira
eratorpenaren funtzio nagusiak:
- Funtzio sintaktikoa. Honen arabera, eratorpenak kategoria
morfosintaktikoaren aldaketa ahalbidetzen du. Horrela, aditz bat izen
bihurtu ahal izango dugu (egin/egile); izen bat, aditz (gauza/gauzatu);
izenondo bat, aditzondo (eder/ederki); eta abar. Ildo horretan,
eratorbideak oso lagungarriak izan daitezke, esaldiak egiteko orduan
ditugun hainbat arazo gainditzeko eta konpontzeko: erlatibozko
esaldien kopurua murrizteko, parafrasiak saihesteko, eta abarrerako.
- Funtzio semantikoa. Honen arabera, eratorpenak kategoria lexiko
batzuetatik besteetara pasatzeko modua ematen digute. Horrela,
“ekintza” kategorian dagoen aldatu aditza, “lekua” kategorian dagoen
aldaleku egin dezakegu. Beraz, semantikaren arloko aldaketak egiteko
ere balio du eratorpenak. Eratorbideek eskaintzen dituzten aukerak eta
arauak ezagutuz gero, lan handirik gabe zabaldu ahal izango ditugu
eremu lexikalak eta geure ezagutza lexikoa ere.
4.3. Lexiko-sorkuntzarako bideak I: eratorpena
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 226
Bi funtzio horiek “gainezarrita” datoz, baina beregainak dira. Eratorbide
batzuek kategoria lexikoa aldatuko dute, baina ez funtzio sintaktikoa; beste
batzuek, aldiz, kategoria sintaktiko aldatuko dute soil-soilik; eta, beste zenbait
atzizkik aldaketa sintaktikoak zein semantikoak eragingo dituzte.
Funtzio sintaktikoa aldarazten ez duten atzizkiak hauek dira: -kin/gin
(pilotagin), -te (haizete), -keria (indarkeria), -di (araudi), -teria (gazteria), -
gai (txapeldungai), -tegi (kiroldegi), -ari (trontzalari), -kada (ostikada), -tza
(jendetza) eta –kuntza (irakaskuntza).
Bestalde, badira funtzio-aldaketa bertsua eragiten duten atzizkiak. Kasu
horretan, hautabideak bi izango dira. Gehienetan, arrazoi semantikoak
baliatuko ditugu atzizki bat edo beste hautatzeko. Beste batzuetan, erabilerari
begiratu beharko diogu; tradizioari, alegia. Gauzak horrela, aldaketa forma
egokia da, baina eramaketa eta antzekoak ez ditugu ontzat emango. Ildo
beretik, idazketa zein idazkuntza ontzat emango ditugu, baina, gehienbat,
bigarrena erabiliko da idazte-prozesua izendatzeko. Beste adibide batzuetan,
atzizkiek terminoen ñabardurak markatuko dituzte: idazkari/idazle;
administratzaile/administrari, eta abar.
Azkenik, gogorarazi beharra dago euskarazko atzizkietako askok ez dutela beti
aldaketa berbera eragiten; izan ere, kategoria sintaktiko edo semantiko bat
baino gehiago barne hartzen dituzte. Multzo horretakoa da -ki atzizkia,
adibidez. Atzizki horrek izenak zein aditzondoak sortzeko balio du
(estalki/ederki); beraz, kontzeptuak zein nolakotasunak adierazteko balio du.
Esanak esan, gehienetan, euskaraz badago ematea atzizkiak eta aurrizkiak
hautatzeko nolabaiteko irizpide orokor batzuk. Baina, ezin da arau finko eta
biribilik eman. Sena eta belarria oso lagun onak izan daitezke aukerak egiteko
orduan. Hala ere, jardunbide profesionalean, gomendagarriena eta seguruena
kontsulta-baliabideetara jotzea da: ezin ditugu geure erabakiak sen hutsaren
mende utzi.
4.17. JARDUERA. Jo ezazue lanerako materialen biltegian duzuen
terminoen zerrendara (SHEE-IVEFen terminoen zerrendara, alegia). Bila
itzazue atzizkidun hitzen adibideak, eta eraman itzazue jarraian
dituzuen fitxetara. Erreparatu atzizkiek eragiten dituzten aldaketa
sintaktiko eta semantikoei.
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 227
F. semantikoa: nolakotasun abstraktuak F. sintaktikoa: izen-sortzailea
-tasun Albokotasun, gaitasun, adiskidetasun, haserretasun, aniztasun, lurraldetasun
-t(z)ia Zuhurtzia, atrebentzia
-gintza Ontzigintza
-era Irekiera, garaiera, luzera
-keria Erokeria, saldukeria, bortxakeria
-ezia Gabezia, ahulezia, abilezia, finezia, pobrezia, malezia
-tza Zuzendaritza, aitzindaritza, sorospidetza, gidaritza
F. semantikoa: egilea/egiletza F. sintaktikoa: izen-sortzailea
-(l)ari Probalari, aurrelari, atzelari, akuiluari, aholkulari, airelari, ibiltari
-gin Behargin, etorkin, pilotagin,
-gile Sendagile, untzigile, gaizkile, ongile, langile
-le Eragile, erakusle, eustaile, babesle, emaile, egozle, egile, ikusle
-tzaile Garraiatzaile, aktibatzaile, leuntzaile, jasotzaile, indargabetzaile
F. semantikoa: multzoa F. sintaktikoa: izen-sortzailea
-eria Gazteria, tresneria, umeteria, ontziteria
-tza Jendetza, belartza, ezagutza
-kada Eskukada
-ko Hamabosteko, bosteko
F. semantikoa: tresna edo baliabidea F. sintaktikoa: izen-sortzailea
-gailu Sendagailu, hozkailu, neurgailu, ibilgailu
-garri Eragingarri, lokarri, euskarri
-ki Estalki, beroki, iragazki
F. semantikoa: objektua/produktua F. sintaktikoa: izen-sortzailea
-ki Babeski, Izozki, zerriki, ardiki, urdeki, ehizaki
-kizun Ikuskizun, emankizun, gertakizun
-ko Gerriko, ipurdiko, buruko, belarritako, txopako, begietako
-kada Harrikada, ostikada
-kin/-gin Hondakin, eragin
-kari Astekari, edari, gertakari
F. semantikoa: lekua F. sintaktikoa: izen-sortzailea
-tegi Biltegi, ontzitegi, armategi, mintegia
-pe Urpea
F. semantikoa: ekintza F. sintaktikoa: aditz-sortzailea
-tu Gerturatu, zabaldu, uhukatu, adoretu, abiatu
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 228
F. semantikoa: garaia F. sintaktikoa: izen-sortzailea
-te Elurte, eurite, haizete
-aldi Erasoaldi, ekinaldi, aurrealdi, botaldi, jaurtaldi, beheraldi
F. semantikoa: ekintza/ondorioa F. sintaktikoa: izen-sortzailea
-tze/-te Balizatze, urruntze, erortze, jotze
-zio Amorrazio, asmazio, azelerazio
-kunde Hazkunde
-antz(i)a Usantza, frogantza
-(k)era Egikera, sarrera, jarrera, egokiera, jaitsiera, egoera, ibilera, aldaera
-(k)eta Txukunketa, jaurtiketa, iraulketa, berdinketa
-tza Ekintza, jaiotza, laguntza, hegazkintza
-men/-pen Egokitzapen, ohartarazpen, ahalmen, ikusmen, atxikipen
-kuntza Hezkuntza, medikuntza
-ada Txirristada, txistukada, laprastada, ziztada
-(d)ura Abiadura, lotura, hedadura, irekidura, hornidura, bihurdura
F. semantikoa: ugaritasuna/maiztasuna F. sintaktikoa: izenondo-sortzailea
-ti Bakarti, basati, lotsati, temati, setati
-tsu Arriskutsu, euritsu, aldapatsu
F. semantikoa: jatorria F. sintaktikoa: izenondo-sortzailea
-tar Kanpotar, eskuindar, europar, (aulki) suediar,
-ko Abdomeneko, sabelaldeko, erdiko
F. semantikoa: joera/zaletasuna F. sintaktikoa: izenondo-sortzailea
-bera Egarbera, izerbera, onbera, hozbera, ikusbera
-tiar Baketiar, goiztiar, egoiliar
-koi Herrikoi, etxekoi, aurrerakoi, atzerakoi
-kor Apurkor, emankor, iraunkor, oldarkor
F. semantikoa: gaitasuna F. sintaktikoa: izenondo-sortzailea
-garri Leungarri, puzgarri, jazargarri, gogaikarri, miragarri
-kizun Ikuskizun, erantzukizun, ospakizun, eskakizun
F. semantikoa: jabegoa F. sintaktikoa: izenondo-sortzailea
-dun Dirudun, beladun, klorodun, txapeldun
-ko Adineko, itxurako, ageriko
F. semantikoa: modua F. sintaktikoa: aditz-sortzailea
-ki Ederki, gaingiroki, eskuarki
-ro Garbiro, maitekiro, handikiro, zorrozkiro
-ka Harrika, builaka, txistuka
-era/-kera Helduera, adiera, ikuskera
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 229
Altueragailu Altimetro
Arabear Arabiar
Burutapen Burutazio
Desagerpen Desagertze
Ebaluaketa Ebaluazio
Entrenamendu eraginkorra Entrenamendu eragingarri
Erabakigarria Erabakior
Eragingarri Eraginkor
Europear Europar
Fisikalari Fisikari
Formakuntza Formazio
Galgarri Galkor
Hilgarri Hilkor
Ikerlari Ikertzaile
Imitapen Imitazio
Inposaketa Inposizio
Instalakuntza Instalazio
Integrapen Integrazio
Kalifikapen Kalifikazio
Kaltegarri Kaltekor
Kirolgailu Kirol-tresna
Konposaketa Konposizio
Kontserbaketa Kontserbazio
Labaingarri Labainkor
Liluragarri Lilurakor
Musulmandar Musulman
Nahastaile Nahasle
Programaketa Programazio
Pultsogailu Pultsometro
Sumingarri Suminkor
Tenistegi Tenis-pista
Tolestaile Tolesle
Transformaketa Transformazio
Ulergarri Ulerkor
Unibertsitari Unibertsitario
Uzkurgarri Uzkurkor
Zorroztaile Zorrotzaile
4.18. JARDUERA. Ondoren dituzu zerrendatuak zalantzazko hainbat
kasu. Bi aukeretatik zein da egokiena? Auzi hauen inguruko argibideak
Euskal Estilo Libururantz lanean aurkituko dituzu, 233-264
orrialdeetan.
Erreferentzia: Alberdi, X. eta Sarasola, I., 2001 (EHUren Argitalpen Zerbitzua).
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 230
Hitz-elkarketa esanahi osoa duten termino berriak sortzea ahalbidetzen duen
lexiko-sorkuntzarako bide bat da, euskaraz oso emankorra. Hitz elkartuak
autonomoak diren osagai lexikalak elkartuz sortzen dira. Hitzak elkartzeko
modu ugari daude euskaraz. Nagusiak hiru dira.
-Aposizioa. Aposizioetan osagaietako bat izen nagusia da, eta bestea
arrunta. Adibidea: Ceuta-Iris taldea.
-Postposizioa. Hitz elkartu hauetan, hitz autonomo batek egitura
postpositibo bat izango du erantsita (gain, azpi, aldi, tarte, eta abar).
Aukera hau eratorpenaren mugakide da; izan ere, postposizio batzuk
hitzaren baitan erabat integraturik gelditzen ahal dira (begitarte,
bizkarralde, etab.). Postposizio-egitura horiek, batzuetan, lekuzko
erreferentziak ematen dituzte aditzera; beste batzuetan moduzkoak;
denborazkoak; eta abar.
-Konposizioa. Hitz-elkarketarako aukera honen oinarrian elipsia dago.
Horrela, kirol-zelai terminoak “kirola egiteko berariazko zelaia”
enuntziatua laburbilduko luke. Nolakoa den hitz elkartuaren azpian
dagoen egitura, horren arabera, hitz konposatuen hainbat eredu
sortuko dira:
- Nolakotasuna adierazten dutenak: hankaluze, moldakaitz,
kapitain-pilotu…
- Erreferente bikoak (kopulatiboak): aita-semeak, txuri-
urdinak, luze-zabalak…
- Erreferente bakarrekoak (mendekoak): gorputz-atalak,
joko-arauak…
Konposizioari soilik gagozkiolarik, esan daiteke bost direla hitz
elkartuak sortzeko baliatzen diren eredu sintaktiko nagusiak:
Izena + izena: gorputz-atal
Aditza + izena: jokabide
Izena + adjektiboa: kaskagorri
Aditza + adjektiboa: hasiberri
Izena + aditza: denbora-pasa
Elkarketaren ondorioz sortuko diren hitzen kategoria ere ez da beti
berbera izango: izan daitezke izenak (gorputz-atal), izenondoa
(kaskagorri), aditza (lo egin) edota aditzondoa (mendez mende).
4.4. Lexiko-sorkuntzarako bideak II: hitz-elkarketa
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 231
Ikuspegi semantikotik askotarikoak dira hitz-elkarketak eskaintzen dituen
aukerak. Zaila da, horregatik, denak xehe-xehe zehaztea eta zerrendatzea.
Alabaina, aukera nagusiak hauek direla esan liteke:
- IDENTIFIKAZIOA. Aposizioen bidez egiten da gehienbat; izen nagusia
eta izen arrunta lotuta: Mendizorrotza estadioa.
- IZAERA elkarteak. Ezintasuna, traba, erraztasuna edo zaletasuna
adierazten dute: aldagaitz.
- POSESIBOAK. Norbaitek edo zerbaitek duen ezaugarri bat ematen
dute aditzera: sudurluze.
- GABEZIA elkarteak. Lehen hitzak adierazten duenaren gabezia
adierazten dute: gogo falta, zentzugabea, eta abar.
- ASMO elkarteak. Lehen hitzak adierazten duenarekiko joera, asmoa
edo grina adierazten dute: goragale.
- HELBURUZKOAK. Helburua adierazten dute: jarleku.
- EGILE elkarteak. Zerbait egiten duen norbait edo zerbait adierazten
dute: gorputz-estalki.
- EKINTZA elkarteak. Norbaitek edo zerbaitek egindako ekintza
adierazten dute: diru-bilketa.
- MENDEKOAK: Erreferente bakarrekoak dira. Erreferente hori bigarren
hitzean aurkituko dugu beti. Lehen hitzak bigarrena mugatzen du;
horrek nolabaiteko sailkapena edo zehaztapena eragiten du. Hauen
artean hainbat azpitalde egiten ahal dira; besteak beste, honako
hauek:
- Objektua-egilea: talde-gidari
- Objektua-ekintza: kale-zozketa
- Egilea-ekintza: gorputz-erantzun
- Osoa-partea: gorputz-atal
- Neurria: ur-tanta
- Alderaketa: maltzur-usain
- Xedea: joko-eremu
- KOORDINATUAK. Bi hitzek jasotzen dutenaren tarteko esanahia dute:
afari-merienda. Batzuetan, aldizkatzea ere eman dezakete aditzera:
gazi-geza.
- BIKOTE-HITZAK. Bi erreferente dituzte: neska-mutilak.
- BIKOIZTAPENAK. Errepikapenaren bidez eratzen dira: ezagun-
ezaguna, mendiz mendi, eta abar.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 232
1. Aposizioak
Ceuta taldea, Retegi-Galartza partida, IVEF erakundea, eta abar
2. Postposizioetatik eratorriak
Falta, bilaketa edo eskea. Praktika falta, batasun falta, biribiltasun falta, laguntza falta, diru eske, errelebu bila...
Berritasuna Hasi berri, iritsi berri, galdu berri, amaitu berri... Gabezia Lotsagabea, zentzugabea, entzungabea, babesgabe... Leku, denborazkoak Ezkerralde, begitarte, lagunarte, oinazpi, zubipe, bazkalondo, partida-
oste, zahartzaro, bizkarralde... Helburua Agerraldi, jantoki, bizimodu, eginbide, eserleku...
3. Nolakotasuna adierazten dutenak
Ezintasuna, erraztasuna eta zaletasuna
Aldagaitz, konformagaitz, sinesgogor, asmaezin, egonezin, minbera, hozpera, diruzale, kirolzale...
Jabetza Sudurluze, besamotz, kaskagorri, hankaluze.... Ezaugarri bikoitza Harri-zilindro, otso-zakur, afari-merienda, barre-algara, kapitain-
pilotu...
4. Erreferente bikoak
Neska-mutil, urre-zilarrak, goiz-arratsaldeak, on-gaitzak, begi-belarriak, janari-edariak, zorion-agurrak, txuri-urdin, luze-zabala, zuri-gorri, erronka-apustua, gogo-aldarte...
5. Erreferente bakarrekoak
Objektua-egilea Gorputz-estalki, talde-gidari, iraupen-lasterkari, arku-tiratzaile... Objektua-ekintza Diru-bilketa, partida-hasiera, adar-jotze, sokatira, huts-egite, saskibaloi-
ikastaro, kale-zozketa, eta abar. Egilea-ekintza Gorputz-erantzun, haur-jolas, arbitro-prestakuntza... Osoa-partea Liburu-azal, motor-atal, gorputz-atalak, eta abar. Joera, asmoa, grina Hazkura, bizi-nahi, goragale, diru-gose, zintzo-usteko, jakin-min, diru-
beharra, erori-beldur, txizalarria, festa-gogo, irabazi-asmo... Neurria Ogi-puska, ur-tanta, morrosko-mordo.... Alderaketa Gogor-ospe, lur-kolore, diru-usain, maltzur-kutsu, eta abar. Helburua Joko-eremu, koordinazio-ahalmen, aurresailkatze-fase, ukondo-babesa,
segurtasun-arau, korrika-saio, eta abar. Sailkapena/zehaztapena Banaketa-modu, joko-mota, borroka-kirol, mugimendu-hizkuntza,
psikomotrizitate-ohola, areto-futbol, oztopo-lasterketa, slalom-lasterketa, gurpil-aulki, bular-estilo, adimen-gaitasun, gantz-guruin, eta abar.
4.19. JARDUERA. Hemen dituzu gaztelaniazko hainbat termino eta
esapide.
- Jarri euskaraz. Alderatu zure proposamenak ikaskideenekin.
- Gero, sailka itzazu. Jarri dagozkien tokietan taularen barruan.
Aficionado al surf / Arrogancia / Aspecto de ser hábil / Carrera de caballos
/ Estadio de Mendizorrotza / Falta de velocidad / Inocente / Mujer árbitro
/ Nudillo / Piedra cilíndrica / Prueba de fuerza / Riesgo de deslizamiento /
Saltador de pértiga / Técnica de lanzamiento / Recién vencido / Tensión-
relajación / Zona abdominal / Zona de juego
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 233
4.21. JARDUERA. Lanerako materialen karpetan (CDan), SHEE-
IVEFen terminoen zerrenda duzue.
- Arakatu zerrenda hori, eta bildu hitz elkartuen 25 adibide.
- Aztertu adibide horien esanahia, egitura eta ortografia.
- Bateratu zerrendak eta komentatu aurkitutako adibideen
berezitasunak.
4.20. JARDUERA. Ohartuko zinetenez, hitz elkartu batzuek
marratxoa eramaten dute bi osagaien artean. Marratxoa
erabiltzeko arauak Euskaltzaindiak ezarri zituen bere garaian. Jo
ezazu www.euskaltzaindia.net web helbidera, eta bilatu
marratxoaren erabilera zehazten duen araua. Laburbildu
Euskaltzaindiak emandako irizpideak.
Zertan datza mailegutza? Labur esanik, euskara ez den beste hizkuntza
batzuetatik elementu lexikalak hartzea. Mailegutzako adibideen zerrenda
amaiezina da, gaur egun horixe baita kontzeptu, prozesu, objektu… berrien
izena ezartzeko gehien erabiltzen den bidea, zeren eta kanpotik datorkigun
termino berrien uholdea beste hizkuntzen bidez hurbiltzen baitzaigu, eta sarri
kanpoko hizkuntzaren oinarri horrekin geureganatzen baititugu terminoak,
zuzenean edo zeharka kasik jatorrizko eran onarturik, ia-ia konturatu ere egin
gabe.
Hori bai, moldaera ortografiko eta fonetikoak egin ohi dizkiegu maileguei, eta
horrela integratzen ditugu gure esamoldeetan, eta, azkenean, baita gure
espezialitate-hiztegian ere. Euskaltzaindiak oraindik oso arau zehatz gutxi
eman ditu mailegu hitzak euskarara egokitzeko. Alabaina, bada huts asko ondo
betetzen duen erreferentziazko lan bat: UZEIren “Maileguzko Hitzak” liburua.
4.5. Lexiko-sorkuntzarako bideak III: mailegutza
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 234
Mailegutzaz berba egitean, gehienetan bururatzen zaizkigu maileguzko hitzak,
hizkuntzetan mailegatu soilik hitzak mailega balitezke bezala. Eta, izan ere,
arruntena hitzak mailegatzea izan arren, badaude beste zenbait gai uste
duguna baino sarriago erabiltzen ditugunak, beste hizkuntzetatik hartuak direla
konturatzeke. Oro har hartuta, bost dira mailegatu ohi diren hizkuntza-
elementuak:
- Kultura-erroak. Horiek latinetik edo grekotik datozkigun elementu
lexikalak dira, edozein hizkuntza landutan berrezarpen lexikalen bidez
erabiliak: infragorri, termoegonkor, supergizon, hiperbentilazio…
- Hizki arruntak. Kultura-erroez gainera, hizki arruntak ere mailega
daitezke: -mendu, -zio, des-, -dura, -ero, -turia…
- Hitz osoak. Hauxe da kasurik ohikoena, eta, gaur egun, buruhauste
handienak sortzen dituena.
- Hitz-mordoak. Hitz soilak ez ezik, hitz mordoak ere mailega daitezke
kasdenaranja, jogurdefresa...
- Kalkoak. Beste hizkuntza batzuetako sasi-itzulpenak dira: ilea hartu.
Espezialitateko hizkeretan hitz mordoak eta kalkoak saihesteko joera izaten
da. Kultura-erroak, hizki arruntak eta hitzak, bestalde, modu arautu eta
koherentean mailegatu ohi dira. Baina, mailegutza ez da lexiko berria
hizkuntzan integratzeko bide erraza. Haatik, oso korapilatsua izan daiteke
aukera hori. Izan ere, zalantza asko sortzen ditu: zein hizkuntzatatik hartu
erreferentziazko forma? Nola egokitu alfabeto arrotzetako edota gureaz oso
bestelako sistema fonologikoak dituzten hizkuntzetako maileguak? Non dago
maileguaren eta kalkoaren arteko muga? Eta abar.
Horrenbestez, mailegutzari atxikitako arazoak konpontzeko erronka ez dagokio
euskarari soilik; baina, euskararen kasuan, aurreko zalantzei beste bat
eransten zaie, gutxienik; alegia, maileguak nondik hartu, jatorrizko
hizkuntzatik zuzenean ala gaztelaniarako, frantseserako edota ingeleserako
proposatu diren itzulpenetatik. Auzi eta zalantza horiek guztiz ebatzi gabe
daude oraindik.
Gauzak horrela, pragmatismoak bultzatuta-edo, aukera “erraz”enetara jo ohi
dugu maiz; alegia, termino berriak gaztelaniatik eta ingelesetik hartzera. Bide
hori “errazena” izango bide da, noski, gazteleraz eta ingelesez dakitenentzat.
Ez da ahaztu behar, ordea, euskaldun askok ez dutela gaztelania zertan
ezagutu; eta, bestalde, alemanak, errusierak edo txinerak gero eta indar
handiagoa dutela espezialitateetan.
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 235
4.22. JARDUERA. Eusko Jaurlaritzaren Terminologia BEusko Jaurlaritzaren Terminologia BEusko Jaurlaritzaren Terminologia BEusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeak atzordeak atzordeak atzordeak
hainbat irizpide proposatu ditu maileguak ontzat eman edo ez erabakitzeko. hainbat irizpide proposatu ditu maileguak ontzat eman edo ez erabakitzeko. hainbat irizpide proposatu ditu maileguak ontzat eman edo ez erabakitzeko. hainbat irizpide proposatu ditu maileguak ontzat eman edo ez erabakitzeko.
Lan horrek “Maileguak eta kalkoak terminologia lanetan” du izena, eta Lan horrek “Maileguak eta kalkoak terminologia lanetan” du izena, eta Lan horrek “Maileguak eta kalkoak terminologia lanetan” du izena, eta Lan horrek “Maileguak eta kalkoak terminologia lanetan” du izena, eta
IIIInterneteko helbide honetan eskura liteke:nterneteko helbide honetan eskura liteke:nterneteko helbide honetan eskura liteke:nterneteko helbide honetan eskura liteke:
http://www.euskara.euskadi.net/r59http://www.euskara.euskadi.net/r59http://www.euskara.euskadi.net/r59http://www.euskara.euskadi.net/r59----
738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/MAILEGUAK738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/MAILEGUAK738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/MAILEGUAK738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/MAILEGUAK
%20ETA%20KALKOAK040422.pdf%20ETA%20KALKOAK040422.pdf%20ETA%20KALKOAK040422.pdf%20ETA%20KALKOAK040422.pdf
Irakurri txostena eta azpimarratu irizpide deigarrIrakurri txostena eta azpimarratu irizpide deigarrIrakurri txostena eta azpimarratu irizpide deigarrIrakurri txostena eta azpimarratu irizpide deigarrienak. ienak. ienak. ienak. Komentatu Komentatu Komentatu Komentatu
iiiikaskideekinkaskideekinkaskideekinkaskideekin....
4.24. JARDUERA. Jarraian artikulu bat duzu. Bertan, Jarraian artikulu bat duzu. Bertan, Jarraian artikulu bat duzu. Bertan, Jarraian artikulu bat duzu. Bertan, gaztelaniazko gaztelaniazko gaztelaniazko gaztelaniazko
zenbait hitz zenbait hitz zenbait hitz zenbait hitz aurkituko dituzu. Guztiak mailegu bidez euskaratuko dituzu. Hori aurkituko dituzu. Guztiak mailegu bidez euskaratuko dituzu. Hori aurkituko dituzu. Guztiak mailegu bidez euskaratuko dituzu. Hori aurkituko dituzu. Guztiak mailegu bidez euskaratuko dituzu. Hori
bai, egokitzabai, egokitzabai, egokitzabai, egokitzapen morfologikoak eta ortografikoak egin beharko dituzu. pen morfologikoak eta ortografikoak egin beharko dituzu. pen morfologikoak eta ortografikoak egin beharko dituzu. pen morfologikoak eta ortografikoak egin beharko dituzu.
Zalantzak izanez gero, Zalantzak izanez gero, Zalantzak izanez gero, Zalantzak izanez gero, kontsultatu kontsultatu kontsultatu kontsultatu “Maileguzko hitzak” liburua“Maileguzko hitzak” liburua“Maileguzko hitzak” liburua“Maileguzko hitzak” liburua....
4.23. JARDUERA. Lanerako materialen karpetan (CDan), SHEE-
IVEFen terminoen zerrenda duzue.
- Arakatu zerrenda hori, eta bildu maileguzko hitzen 25 adibide.
- Erreparatu termino horiek izan dituzten egokitzapenei.
- Bateratu zerrendak eta komentatu aurkitutako adibideen
berezitasunak....
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 236
__________ESKOLIOSIA_______
Bizkarrezurrak ____plano____ lateralean duen ____desviación___ edo
___deformación ___ da.
Gehiago izaten da umeetan ___persona____ helduetan baino; hazkunde-fasean
daudenean batez ere. Batez beste 20 umetik 1 eskoliosiak jota dago, eta nesketan
gehiago mutiletan baino (9:1). Hala ere, bereizi egin behar dira:
a) JARRERA ESKOLIOTIKOA. Bizkarrezurra okerra da, baina
_____músculo___ ahalegin txiki batez berriro bere egoera normala
berreskuratzen du; zuzendu egiten da. Izan daiteke postura
_____asimétrica____ hartzeagatik (gaizki esertzen da, eta abar). Edota
ZAMAKO (edo KARGAKO) JARRERA ESKOLIOTIKO deituak izan daitezke,
beheko gorputz-adar bat bestea baino motzagoa denean: ondorioz gorputza
alde horretarantz “erori” egiten da. Hala ere, ez dira baztertu eta
mespretxatu behar, zeren eta _____músculo___ ahulezia baldin badago,
eta jarrera desegoki hori zuzentzen ez bada, luzarora benetako eskoliosia
ager baitaiteke. Tratamendua: bizkarrezurreko ____musculatura__ indartu,
__rehabilitación__ (ariketa eta jarrera egokien bidez).
b) ESKOLIOSIA. Kasu honetan bizkarra ez da simetrikoa; hau da,
ezkerraldea eta eskuinaldea ezberdinak dira. Bestalde, ez da posible berez
(kanpoko indarrik edo bitarteko mekanikorik gabe) bizkarrezurrak bere
postura zuzena berreskuratzea.
Zergatik sortzen da eskoliosia?
Kasuen % 25ean arrazoi ezagunak dira: ___miopatías__, eritasun infekziosoak
(_tifus__, __tuberculosis__, eta abar), minbizia. Baita eskoliosi traumatikoak,
sortzetikoak, histerikoak, eta beste ere. Kasuen % 75ean, ordea, ez dakigu oso ongi
arrazoia zein den. Horregatik, ___idiopaticas_ deitzen diegu.
Eskoliosiak 6-7 urterekin hasten dira (horiexek dira arriskutsuenak), edota bestela
nerabezaroaren aurretik.
Nola ikus edo ___diagnosticar__ daiteke?
Eskuarki, ikastolan, haurrak ariketa fisikoak edo kirola egitean, maisu-maistra
konturatu egiten da sorbalda-hezur bat bestea baino altuagoa duela, gerrialdeko
tolesturak alde bakoitzean ezberdinak direla, eta abar.
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 237
Ziurtasuna edukitzeko, __radiografías__ egin behar dira: aurretik ateratakoak dira
baliagarrienak, eta ez albo-_radiografías___.Komeni da haurrei __prueba_ bat
eginaraztea:
– Zutik, eskuak gorputz-alboetara jarriak eta umea lasai dagoela
(erlaxatua), bizkarrezurrari begiratu.
– Zalantzarik izango bagenu, haurrari aurrerantz makurtzeko esango diogu,
zangoak tolestu gabe (belaunak zuzen). Eskoliosirik balego ___desviación_
nabarmendu egingo litzateke.
Zenbaterainoko garrantzia du eskoliosiak?
MINA sor dezake. Haurrak, dena den, ez dira ia inoiz kexatzen. BIRIKA-EDUKIERA
murrizteraino irits daiteke kasu larrietan. __Compresión__ (bizkarrezurreko ornoen
muinari dagokiona, hain zuzen) da __complicación__ larriena. Zorionez, oso kasu
gutxitan gertatzen da.
__Tratamiento__
a) Kasu __moderado__ edo ertainetan: __tracciones_ beharrezkoak izan
daitezke igeltsuzko __corsés__ baterako. __Gimnasia__, bestalde, oso
komenigarria da. Kirolak simetrikoak direnean —hau da gorputzaren bi
erdialdeak modu simetriko edo berdintsuan lantzen dituztenean
(saskibaloia, eskubaloia, igeriketa batez ere)—, komenigarriak dira. Baita
dantza klasikoa edo balleta ere. Beste batzuk, ordea, ez dira egokiak
(tenisa).
b) Kasu larrietan, _cirugía__ izango da baliabide bakarra. __Desviación__
35-40o-tik gora baldin badu, __cirugía_ baliatzen da bizkarrezurra
zuzenaraziz, baina makurdura eskoliotikoa ez da inoiz erabat zuzentzen,
teknikoki posible ez delako, batetik, eta muga batetik aurrera (batez
besteko desbiazioa 50o baino handiagoa denean) zuzenketarekin
ornomuinari kalte egiteko arriskua izango genukeelako, bestetik.
__Prevención__
a) Haurretan, ikastolara doanean __peso__ bi eskuetan banatu, edo hobe da
oraindik pisu hori bizkarrean eramatea (__mochila_ moduko zorroak).
Ikusmen-arazoek ere eduki dezakete garrantzirik. Jarrera __vicioso_ edo
kaltegarriak baztertu (idaztean edo esertzean).
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 238
b) Pertsona helduetan, ohean __colchón__ bigunegiak ez erabili; ezta
buruko lodiegirik ere. Ohetik jaikitzerakoan, kontuz!, __músculos__ berotu
beharra daukate. Beraz, nolabait “ohitu” arte ez egin __esfuerzo_ handirik.
Autoan, jarrera egokiak (aulkia, leihoetako aire-boladak,…) hartzea
komenigarri da. Lanean gaudela, noizean behin ariketatxo batzuk egitea ere
lagungarri izan liteke.
__Lordosis__ Cifosis__
Aurre-atzeranzko planoan, bizkarrezurrak batez ere bi makurdura ditu:
a) Bizkar-ornoetako zifosia (D1-D10): 15-20o-ko ganbiltasuna.
b) Gerri-lordosia. errainezurra azken orno lunbarrarekin artikulatzean
atzerantz okertu egiten da; 30o batez beste (ahurtasuna).
Alterazioak hiru bidetatik egin daitezke:
a) Dauden makurdura normalak, _exagerando_: bizkar-hiperzifosia, gerri-
hiperlordosia.
b) Zuzenketa (edo __corrección__) behar baino txikiagoa da: bizkar laua (hau
da bizkar-zifosia behar baino txikiagoa), edo gerri-bizkarrezur zuzena
(gerri-lordosi gutxitua).
c) Bada oraindik beste bide bat: ohikoak ez diren lekuetan, horrelako
makurdurak agertzea.
Hemen ere, eskoliosiarekin gertatzen zen bezala, bereizi egin behar dira jarrerak
(lordotikoa zein zifotikoa), erraz zuzentzen direnak, eta benetako zifosi edo
lordosiak.
Noiz ager daitezke horrelako kasuak?
- Umetan, lotailuak oso lasaiak direlako (__hiperlaxitud__).
- Jarrera desegokiak erabiltzen direlako.
- Jostunak, mekanografoak, ikasleak: zifosia.
- Haurdun dagoen emakumezkoa, abdomeneko aurre-muskulatura bigundu
egin delako: lordosia.
- Eritasun sistemako bati lotuak:
o Errakitismoak edo poliomielitisak zifosia dakarte, beste
deformazio askorekin batera.
o Tuberkulosiak (Pott-en eritasuna) ere zifosia sor dezake.
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 239
__Tratamiento__
o POSTURALA: jarrera desegokiak baztertu.
o FISIOTERAPIA: gimnasia berezia, muskuluen errehabilitazioa…
o BITARTEKO MEKANIKOAK: era askotako kortseak.
o OSTEOTOMIA ere beharrezkoa izan daiteke: orno baten (edo gehiagoren)
ebaketa eta erauzketa _quirúrgica_.
1. Adostasunaren bidea jorratu beharra. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren
Zientzien arloko terminologian bakoitzak bere bidetik jardun izan du,
ezinbestean denbora luzean. Zorionez, duela urte batzuk SHEEko itzultzaile eta
bekadunak oinarrizko terminologia-base bat egiten hasi ziren, eta, mugak izna
arren, erreferentzia egokia izan da orain arte behintzat. Haatik, bertan
jasotzen diren hautuak ez dira guztiz seguruak: alde batetik, terminologia-base
hau ez da eraiki irizpide normalizatuak baliatuta; bestetik, ez du Terminologia
Batzordearen bahea pasatu. Ondorioz, maiz ikusiko dugu termino berbera
adierazteko forma bat baino gehiago jasotzen duela. Zein da egokiena? Bide
hori jorratzeke dago. Bitartean, zuhurtasuna eta sena izango dira
erabiltzailearen adiskiderik onenak.
Adibideak: jarrera/ezarrera; aktibo/bizia; acuerobic/aquaerobic;
aerobic/aerobik; lasaitu/moteldu; eskutoki/heltoki/eskutila;
imintzio/keinu/keinada; bildu/eraitsi/erriatu; eta abar.
2. Gaztelaniak ez luke eredu bakarra izan behar. Hizkuntza bakoitzak bere
erara antzematen dio errealitateari. Batzuek abstrakziorako joera dute
(latinetik datozenek…); beste batzuek, berriz, kontzeptuak adierazteko bide
zehatzagoak aukeratzen dituzte (ingelesak, alemanak…). Euskara bigarren
talde horretakoa bide da. Baina, hala ere, lehenengoan jardutera behartu
dugu: gaztelania bihurtu dugu ia eredu bakarra. Horrenbestez, mesede egingo
liguke ikusmira zabalagoa izateak.
4.6. Lexikoaren hautabideak
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 240
Adibidea. “Rocódromo” esateko, “rokodromoa” erabiltzen dute
euskaldun askok. Baina, ingelesez, “climbing wall” hitza erabiltzen da
gauza bera adierazteko. Bide horretatik jotzeak egokiagoa dirudi
euskaraz, “eskalatzeko horma” edo “eskalada-murrua” egituretara
baikaramatza.
3. Maileguak bai, baina alferreko kalkoak saihestea komeni da. Ikusi
dugunez, mailegutza —beste hizkuntza bateko hitzak geureganatzea, alegia—
zilegi da kontzeptu berriak adierazteko bide gisa. Gainera, baliabide hori
betidanik erabili izan dugu euskaraz. Gure hizkuntza landu gabe zituen
arloetara zabaldu denean, beharbada, gehiegikerian erori eta neurri gabe eman
diegu sarbidea kanpoko hitzei. Arazo hori ez da euskararena bakarrik. Hedapen
handiko hizkuntzak ere (frantsesa, gaztelania, alemana…) konturatu dira
ingelesaren erasoaz, eta horri aurre egiteko neurriak hartu dituzte. Guk ere,
euskaraz erabiltzen den hitzik baldin bada, ez genuke mailegura edo kalkora
besterik gabe jo behar.
Adibideak:
↓Entrenamendua hasiko dugu / ↑Entrenatzen hasiko gara
↓Egutegia ez dago itxita / ↑Egutegia ez dago guztiz erabakita,
finkatuta, zehaztua, prest…
↓Gutunen bidez ere kontaktuan egongo gara / ↑Gutunen bidez ere
emango dizuegu horren guztiaren berri
↓Aurten, elastikoez gain, galtza zein galtzerdiak ere izango ditugu
klubaren ikurrarekin / ↑Aurten, elastikoez gain, galtzek eta
galtzerdiek ere izango dute erantsita taldearen ikurra
↓Kontaktuan jarri / ↑Harremanetan jarri
5. Hitz garbiak bai, baina garbizaletasunaren muga garbizalekeria da.
Kanpoko hizkuntzetara jo ez, eta beste muturrera joan gara batzuetan.
Kontzeptu berriak aditzera emateko hitz zaharrak edo hedapen txikikoak hartu
eta adiera berria eman diegu. Besteetan, hizkuntzaren baliabideetan
oinarrituta ere asmatu izan ditugu. Hitz horietako askok eta askok arrakasta
izan dute eta bizirik diraute. Badira, aitzitik, saio hutsean geratu direnak edo
ustel samarrak direnak, gaur egun.
Adibidez: ↓Destateria ona du / ↑Punteria ona du; baina. ↓Apuntatu /
↑Destatu
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 241
6. Hitzik ezagunena, naturalena eta hedatuena erabili. Asko dira jakinduria
erakutsi eta jendea txundituta uztearren hitz bitxiak eta zabalkunde urrikoak
erabiltzen dituztenak. Baina, espezialitateko komunikazioan bestela jokatu
behar dugu: gauza bat esateko aukera bat baino gehiago ikusten denean
hedatuenaren alde egiten da. Egia da, tradizio faltagatik-eta, jarduera
fisikoaren eta kirolaren arloan zalantzak sortuko direla maiz erabakiak
hartzeko orduan. Hala ere, beti dago hiztegi orokorretara edota corpusetara
jotzea dudak argitzeko.
Adibideak. ↓Gaztigua/↑Oharra; ↓Egongua/↑Egoitza; ↓Jaka/↑Txamarra;
↓Ihardespena/↑Erantzuna; ↓Haboro/↑Gehiago; ↓Zehatu/↑Zigortu;
↓Spinning/↑Aretoko bizikleta; ↓Aquagym/↑Uretako gimnastika.
7. Aukeran, hitz laburrena eta bakunena erabili; alferreko hitzik ez erabili.
Sarritan, gauzak argiago adierazten ditugulakoan, eta gure adierazpenari
dotorezia-puntua eman nahian, alferreko hitzak erabiltzen ditugu: izaera, arlo,
maila… Beste batzuetan, besterik gabe, izena, aditza edo aditz-izena jarri
beharrean, [izena+aditza] egitura erabiltzen dugu.
Adibideak:
↓Zigor-izaerako erabakia / ↑Zigortzeko erabakia.
↓Izaera pribatuko erakundeak / ↑Erakunde pribatuak.
↓Errendimenduko kirolaren mailan / ↑Errendimenduko kirolean.
↓Kontrol-lana gauzatzea / ↑Kontrolatzea.
↓Koordinazioa ziurtatzea / ↑Koordinatzea.
8. Tentuz erabili hitz polisemikoak, sinonimoak eta elkarren antzeko
hitzak. 4.2. atalean aipatu ditugu sinonimiak, homonimiak eta polisemiak
eragiten dituzten arazo nagusiak; atal horretan aipatu ditugu hainbat adibide
adierazgarri ere. Maileguek, hitz garbiek, kalkoek, berrezarpen lexikalek,
eratorbideek… ere arazoak sor ditzakete; besteak beste, anbiguotasuna. Arazo
horiek bereziki nabarmenak dira terminologia normalizatu eta egonkortu
gabeko arloetan. Eta horixe da, hain zuzen, jarduera fisikoaren eta kirolaren
arloaren ezaugarrietako bat, une honetan. Irtenbide egoki bat testuan
azalpenak eta definizioak txertatzea da; terminoen esanahia argitzen
lagunduko duten makuluak erabiltzea, alegia. Hiztegi-liburuak, terminologia-
bankuak edota corpusak ere tentuz erabili behar dira. Denak ez baitira
berdinak.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 242
Abaniko zabala
Absurdua
Adin txikiko / Adinez nagusi
Adostasunera heldu / Adostu
Aintzienean / Aintzinako / Aintzinatasuna
Aintzindariak
Aiten bilera izango da
Aitzaki
Aldakiak
Aldun Nagusia / Ahaldundia
Amankomun
Andere
Anitzak
Antideportiboa
Arau-emaile
Arazo garrantzitsu bat du oinean.
Arazo hori profesionalen artean ematen da.
Arbitrariatasun
Arratsaldeko entrenamendu-saioak berreskuratu dira.
Arreta deitu
Asignatura
Atezain bezala aritu zen urte luzez.
Atso-agureak
Atxekimendu
Aukera utzi
Aurkezpenarekin hasiko gara.
Aurkitu ondoren bilatu egin dut.
Aurrekalde / Atzekalde
Aurrikusi
4.25. JARDUERA. Jarraian zerrendatu ditugu zalantzazkoak izan
daitezkeen hiztegi-hautapen batzuk. Aztertu eta saiatu aukera
egokiagoak proposatzen. Alderatu zeure proposamenak kontsulta-
tresnek eskaintzen dituzten aukerekin. Adibide hauetako asko EHULKU
zerbitzuaren bi tresna hauetan aurkituko dituzu:
GaldeGaldeGaldeGalde----erantzunak: erantzunak: erantzunak: erantzunak:
http://www.ehu.es/ehulku/orokorra/galdera_zerrenda_arrunta.asphttp://www.ehu.es/ehulku/orokorra/galdera_zerrenda_arrunta.asphttp://www.ehu.es/ehulku/orokorra/galdera_zerrenda_arrunta.asphttp://www.ehu.es/ehulku/orokorra/galdera_zerrenda_arrunta.asp
TestuTestuTestuTestu----orrazketak:orrazketak:orrazketak:orrazketak:
http://www.ehu.ehttp://www.ehu.ehttp://www.ehu.ehttp://www.ehu.es/ehulku/orokorra/tzuzenketa_zerrenda_arrunta.asps/ehulku/orokorra/tzuzenketa_zerrenda_arrunta.asps/ehulku/orokorra/tzuzenketa_zerrenda_arrunta.asps/ehulku/orokorra/tzuzenketa_zerrenda_arrunta.asp
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 243
Ausentzia
Azken minutura arte borrokatu dute.
Ba
Bakar bakarrik
Bakoitzak ikusiko du.
Baldintza txarrean
Baloi bila daude.
Balorapen
Balorapena egin.
Baloratzea
Barnekaldea
Batazbeste
Behar bada
Benetako egoerak
Benetazko
Benetazko
Beranduago (bi urte beranduago)
Berehalakoan (asmatu)
Bereiztu
Beretsua
Berraztertu
Berresan
Beste gola sartu du.
Beti dago gauza bera egiten.
Bi korrikalari zaurituak gertatu dira.
Bi taldeak ondo eramaten dira.
Bibliotekari
Birplanteatu
Bost pertsona etorri dira.
Bostgarren
Bostpasei / Lauzpabost
Boteretsua
Bueltatu
Burutzen
Dagoenekoz
Defenditu
Dependenteak
Derrigor, derrigorrezko, derrigortu
Derrigorrez
Desagertarazi
Detenitu
Deuseztu
Diferente
Diru kopuru handiak mugitzen dituzte. / Jende kopuru handiak mugitzen dituzte.
Distziplina
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 244
Dohan, doainik
Dokumento
Ebaluapena
Edade, edadeko, edadetu
Edukina
Egin beharreko lan minimoak
Egitasmoak aldaketa hainbat jasan ditu.
Ehundaka
Ehundaka
Ekipo nagusian bilakatu / bihurtu da
Ekitaldiaren bornean herri-kirolek erakustaldi bat dago.
Elkar-lotu
Elkarrizketak mantendu
Emaitza baikorra / ezkorra
Emaitzen irakurketa positiboa egin dugu.
Emandako akatsa
Ematen da
Entretenimendu
Entsegua
Erabakiorra
Erabilpen
Erantzunkizun
Erasotu
Erdera
Erizpena
Erreferentzi
Erreguak eta galderak
Errekurtso
Errepasoa
Esfortzu
Eskeintzen
Eskerrak luzatu dizkio.
Eskiari dagokionean, esango nuke.
Eskubia, eskuma
Eskuhartzea
Esperientzi
Esplizito
ESS izenez ezagutzen den ekipoa.
Estreinekoa
Eta abar luze bat
Euskara menderatzen dut.
Euskera
Exigentziak
Ez du taldekidea itxaron eta aurrera egin du berak bakarrik.
Ezagubide
Ezagutuko dizu.
Ezagutzera / Jakitera eman
Ezikusia egin
Federazio mailako bilera
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 245
Formakuntza
Formato
Formatu desberdinetan
Funtsgabeko
Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa eman dira.
Gai puntuala
Gainezarpen
Garaipena lortu
Gaurkoan
Gauza baten balorea (prezioa, adibidez)
Gehien bat
Gizagajo, gizarajo
Gol berria sartu du.
Gola balio gabea izan da / balio-gabea
Gola, beranduago etorri zen
Gustora, gustoko
Gutun hau zuzentzen dizuegu.
Gutxigorabehera / Gutxi gora-behera
Guzti honekin
Haize girotua
Hariketa
Hasberria
Herkidego
Hobeagoak
Horrek asko kostatzen du.
Horrek din balioa, horrek! (adorea)
Igandean berragertuko da Nihat.
Igerri
Iharduna
Ikaragarri ezaguna
Ikaslegoa, irakaslegoa
Ikerlari
Ikuspegi horretatik
Ikustarazi
Ikustezin
Ikutu
Imaginatu
Informazioa zabaldu
Ingurugiro
Inguruko trena
Inplizito
Instituto
Intentzio
Irizpide tenproala
Islada
Isolatu (aditza)
Itsasoan bi ontzi desagertu dira.
Izkutatu
Jaitsiaraz
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 246
Jakinmin
Jarraia
Jarraikortasun
Jelatina
Jokatzera ukatu dira.
Jokoa birfindu
Joku
Kexa adierazi arbitroaren aurrean
Kirolari ohia.
Kiroldenda / Surfdenda, eta Abar
Kirol-talde txiki asko desagertu dira.
Klubak izaera pribatuko erakundeak dira.
Koalitatibo
Koalitatibo
Koantitatibo
Koherentzi eza
Kolokiala
Konbinaketa
Konfidantza
Konkretuki
Konpromezu
Kontestu
Kontrato
Kontutan hartu
Kontzepto
Konzentratua
Koordinaketa
Kotxe
Kriterio
Kualitatea
Lan bereizia egokitu zitzaion: aparta.
Lanean murgildu naiz.
Lasaiketa
Lasterketa moztu.
Legalki
Lehenbaitlehen
Lengoaia
Lesio kasuan zer egin...
Lizentziatu
Lurrera bota da
Magisteritza
Maila altua
Maneigarri
Mantenimendua
Mendizorrotza Gasteizen kokatzen da.
Merketu, merkeagotu
Min egin da
Minoria
Minuto, segundu
Modeloa
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 247
Monitoreei zuzendutako ikastaroa
Mugatu da jarraibideak ematera.
Nahitanahiez
Naparra
Nekazal ingurunean bizi gara.
Neska kirolarien kolektiboa
Neurri zorrotzak hartu behar dira.
Niretzat, hori ez dago gaizki.
Noiz behinka
Non nahi
Nondik-norakoa
Nora ezean
Noski baietz!
Objetiboa
Ohizko
Ondo geratzen zait jantzia.
Ondoeza fisikoa
Ongi etorri egin zioten bere herrian.
Oposaketa
Oraindik orain
Oraindik orain notak oholean begiratu behar dira.
Ordenadore
Orokorrean
Partaide denak
Partehartzea
Partida eta gero
Partidarekin jarraitzea erabaki zuten.
Partikularki
Pausa
Pauta
Peajea
Pena merezi du.
Pittin bat zaila
Porrota jaso
Portzentaia
Postura
Presazko
Presazko
Presente egon
Prezioaren barne dago
Probisional
Probisional
Profesional-lana
Proyektu
Publikoan hitz egin
Punto bat
S.H.E.E.
Saihetsi
Sakonki
Sari modura puntu bat eman digute azkeneko notan.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 248
Sarrera-frogak egingo dituzte.
Sei metro neurtzen du.
Sesioa amaitu
Siesta bota
Sinestaraz
Soberan
Soldatak berregokitu
Somatu
Somatu
Sortarazi
Sortarazi
Sozialki
Standar
Suposatuko du
Taldetik bota
Tamainia
Teoria ondo ezagutzen du, baina praktika...
Teorikoki
Terminu
Tipoa (entrenamendu-tipoa)
Titulo / Kapitulo / Sekzioa / Artikulo / Parrafo / Apartado
Txanpona
Txirrindulariek irteerari ekin diote.
Txosten bat luzatu dute.
Ulertzen da, horrekin gainditu dudala.
Untzia
Ustegabeko
Zaletuen gehiengoak uste du...
Zehazkabetasun
Zehaztatu
Zelaiaren erdian, jokalari bat isolatuta gelditu da.
Zenbait funtsezko aholku
Zentratu
Zentroa
Zerbaiti berrekin
Zientzilari
Ziurraski
Zonalde
Zurekin konparatuta
4. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 249
4. MODULUA
Ebaluaziorako jarduerak
Eb.1. JARDUERA. Terminoen datu-basea arakatu eta aztertu.
Lanerako materialen karpetan, SHEE-IVEF erakundeak egindako terminoen datu-basearen laburpena duzue. Arakatu terminoen zerrenda hori, hainbat mailatako terminoen bila:
- Erabilera orokorreko terminoak, kirolaren esparruan ere erabiltzen direnak - Kirolaren arloko berariazko terminoak, baina ezagutza orokorrekoak. - Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko termino bereziak,
adituek edota teknikariek baino erabiltzen ez dituztenak.
Eb.2. JARDUERA. Ikerketa-lan bat hustu.
Aukeratu arloko ikerketa-artikulu bat. Azpimarratu espezialitateko terminoak. Sailka itzazu irizpide hauen arabera: Kategoria gramatikala:
• Izen-egiturak • Aditz-egiturak • Izenondoak • Aditzondoak
Lexiko-sorkuntzarako bideak: • Aurrizkidun hitzak • Atzizkidun hitzak • Hitz elkartuak • Maileguak
Eb.3. JARDUERA. Oinarrizko hiztegi-zerrenda egin.
Aztertu http://www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz/ helbidean aurkituko dituzun kirol-fitxen liburuetako bat. Testua aztertu, eta egin berariazko terminoen zerrenda antolatu bat. Hitzak, familia lexikoen arabera antolatu.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 250
top related