arte galeriak
Post on 10-Mar-2016
223 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Bilboko galeria pribatuen eskaintza zabala
eta anitza da. Joera, genero eta modu askotariko
espektroa hartzen dute, baina garaikidetasunaren
aldeko apustua nabarmena da. Atal honetan,
hiriko galeria garrantzitsuenen errepasoa
eskaintzen dizuegu.
K
Vanguardia
Bilboko beteranoen artean dago.Ezinbesteko bisita da sormengaraikidearen nondik norakoakezagutzeko gure hirian. Bertakoinstalazioetan nazioarteko etabertoko artisten erakusketak daude,joera garaikide indartsuarekin.
Juan Manuel Lumbreras
Galeria hau arte garaikidean dagoespezializatua, eta bere pintura-katalogoagatik nabarmentzen da.Henao kaleko 3. zenbakian dago, bisolairu dauzka, eta hilero erakusketabana antolatzen da.
Michel Mejuto
1984an sortua. 1850 eta 1936 bitartekoeuskal artisten lanak saltzen ditu.Bere eskaintza 60. hamarkadakobelaunaldi abstraktuarekin osatutadago -Oteiza, Chillida, Balerdi AmableArias, Ameztoy eta Zumeta-, eta horrezgain, Abangoardia Historiko eta PariskoEskolako artisten hautaketa txikia bainabaliotsua dauka.
Carreras Múgica
Henao kaleko 10. zenbakian dago.Carreras Múgica da 2007tik ColonXVI. galeriak hartu duen izena.Nazioarteko eta bertoko artistenkatalogo gaztea dauka, XX. mendekoartearen historiaren izen handibatzuekin batera (Chillida edoRichard Serra kasu).
PhotoGallery
Juan de Ajuriaguerra kaleko 20.zenbakian. Argazkilaritza garaikideanespezializatua dagoen espaziogaztea da, eta bere katalogoan artegenero horren gaineko hausnarketaegiten duten artistak daude.
Windsord Kulturgintza
Ajuriaguerra kalean dago, 12.zenbakian. Bilboko galeriabeteranoen artean dago etaeuskal arte garaikidea da berebereizgarria. Hango aretotik,azken 25 urteotako euskal artistagarrantzitsuenak igaro dira.
Marzana Espazioa
Bilboko galeria gazteenetarikoa,izen bereko kaian dago, BilboZaharrean. Arte gainerakorreanespezializatutako artisten katalogointeresgarria dauka.
Kalao
Ajuriaguerra kaleko espazio txiki hauAfrikako artean espezializatuta dago,bai tribala, baita garaikidea ere. Afrikabeltzeko artea ezagutzeko zubia da.
Abisal Espazioa
Irabazi asmorik gabeko espazioindependentea. Artista talde batekzuzentzen du. Gure hiriko arte-sormenaren nondik norakoakezagutzeko ezinbestekoa da.
SC Gallery
Gorteak kaleko 4. zenbakian.Artearen testuinguruko joeraaktualenen artean daudensortzaile plastiko gazteen aldekoapustua egiteko bokazioarekinjaio zen.
ESPACIO ABISAL
top related