aurkibidea: i. kapitulua ii. kapitulua iv. kapitulua€¦ · 1 paz de ziganda ikastolako estatutuak...
Post on 27-Sep-2020
11 Views
Preview:
TRANSCRIPT
1 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
Aurkibidea:
I. Kapitulua
Izena, xedea, iraunaldia, helbidea eta lurralde esparrua 2
II. Kapitulua
Bazkideak, altak, bajak, eskubide eta betebeharrak, hutsegite eta zehapenak 3
III. Kapitulua
Erregimen automatikoa 8
IV. Kapitulua
Kooperatibaren gobernu, kudeaketa eta ordezkaritza 15
Organo Sozialak 15
Batzarre Nagusia 6
Zuzendaritza Kontseilua 18
Kontu-hartzaileak. 22
V. Kapitulua
Zuzendaritza 23
VI. Kapitulua
Desegitea 23
2 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
I. Kapitulua
Izena, xedea, iraunaldia, helbidea eta lurralde esparrua
1. artikulua.- IZENA
"PEDRO AXULAR" S. KOOP. izenarekin eratzen da irakaskuntzarako sozietate
kooperatibo bat. Kooperatiba hau estatutu hauen mende, Nafarroako kooperatibei
buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen oinarrien eta xedapenen mende eta
baita aplikagarri zaizkion gainerako legezko aginduen mende ere egonen da.
2. artikulua.- XEDEA
Elkarte honen xedea haur eta gazteen kultura eta hezkuntza sustatzea da entitate eta
erakunde publikoekin zein pribatuekin eskuz esku arituz, kulturaren onura jasotzeko
berdintasunaren printzipioa aplika dadin. Hauek dira bere helburuak:
a) Heziketaren maila hauetara iristea: Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza, Bigarren
Hezkuntza, Batxilergoak eta bere garaian ofizialki nahiz pribatuki ezar daitezkeenak,
gradu eta ziklo guztiekin, ikaslearen gaitasunak eta aukerak kontuan hartuta eta euskara
izanik ikasi eta komunikatzeko bitartekoa.
b) Euskara eta euskal kultura transmititu eta garatzea, beste kultura, herrialde eta herriei
irekitako Euskal Herriko komunitate batean ikasleei erabateko prestakuntza emanez, eta
euskara nahiz euskal kultura gizartera zabaltzea.
c) Ikasleei askatasuna, elkartasuna, begiramena eta izpiritu kritikoa txertatzea gizarte
zuzen, aske, zintzo eta maitatua, gainerako komunitate, herri eta herrialdeen laguna
eraikitzeko gauza izan daitezen.
d) Pedagogia eragilea aplikatzea, ikasleen gaitasunak bultzatu eta haien lanbiderako
orientazioa emanen duen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatuz.
e) Irakasleen prestakuntza iraunkorra sustatzea, haien metodo didaktikoak eta
irakaskuntza berritu eta eguneratu daitezen.
f) Hezkuntza Komunitateko sail guztien partaidetza eta lankidetza, printzipio
demokratikoetan eta Euskal Herrian finkaturiko ideia, balore eta jokabide sozial,politiko,
filosofiko eta erlijioso guztien begirunean oinarritua. g) Kooperatibako kideen kultura
sustatzeko jarduerak antolatzea; batez ere, euskaraz ikasi eta hitz egitea eta euskal
kultura zabaldu eta lantzea.
3 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
h) Halaber, Kooperatibaren menpeko ikastetxeetako ikasle izandakoentzat eta beran
gurasoentzat jarduerak antolatzea harremanak gal ez daitezen.
i) Urtez urte, ikastetxeetako instalazio eta baliabide materialak teknika eta sistema
pedagogiko berriez hornitzea.
j) Aipatu gabeko beste edozein helburu, Zuzendaritza Kontseiluaren ustez
Kooperatibaren zeregina badira.
3. artikulua.- IRAUNALDIA
Denbora mugarik gabe eratu da Elkartea.
4. artikuluan.- ELKARTEAREN HELBIDEA
Irakaskuntzarako duen egoitzarena da elkartearen helbidea: gaur egun, Atarrabiako
(Nafarroa) Ermitaldea kaleko 1a.
Elkartearen helbidea aldatzekotan, bazkideen Batzar Orokorrak hartu beharko du
erabakia.
5. artikulua.- LURRALDE ESPARRUA
Nafarroa da bere jarduketa esparrua.
II. Kapitulua
Bazkideak, altak,bajak, eskubideak eta betebeharrak, hutsegiteak eta zehapenak
6. artikulua.- BAZKIDEAK
Kooperatiba honen bazkide dira:
Kooperatibaren menpeko ikastetxeetan matrikula egina duten ikasleen gurasoak nahiz
haien ordezkariak edo tutoreak. Horretarako, Kode Zibilean xedatutakoa hartuko da
kontuan.
7. artikulua.- ONARTUA IZATEKO BALDINTZAK
Inor bazkide gisa onartzeko, baldintza hauek bete beharko ditu:
a) 18 urtetik goitikoa izatea.
4 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
b) Kapital sozialerako ekarpenei buruzko konpromisoak, Kooperatibako partaidetza
moduluei buruzko erabakiak eta etor daitezkeen gainerako erabaki eta erantzun behar
osagarriak onartzea.
c) Zuzendaritza Kontseiluari onartu dezan eskatzea.
8. artikulua.- LANEKO BAZKIDEAK
Kooperatibak, Zuzendaritza Kontseiluaren bidez, laneko bazkideak onartu ahalko ditu,
aurreko artikuluetan ezarri baldintza eta sistemei jarraituz.
Laneko bazkideei Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru
Legean Elkarlaneko Kooperatibetako langile bazkideentzat ezarritako arauak aplikatuko
zaizkie.
9. artikulua.- GIZARTE SEGURANTZAKO ERREGIMENAREN AUKERA
Kooperatibak aukeratu du, bere lan bazkideen Gizarte Segurantzari dagokionez,
besteren kontura ari diren langileen Erregimen Orokorra.
Barne antolakuntza, gizarte segurantzaren erregimena eta langile bazkideen
diziplinarako oinarrizko araubidea
l) Zuzendaritza Kontseiluaren ahalmenak dira laneko antolakuntza eta diziplina, eta
Zuzendaritzarena haiek proposatzea. Alabaina, arlo sozialeko Jurisdikzioari dagozkio
Kooperatiba Elkartearen eta langile bazkidearen artean sortzen diren auzi guztiak, baita
horiekin zuzenean zerikusia izanik arlo horren mende daudenak ere.
2) Langile bazkide guztiak beren gaitasunak, ezagupen praktikoak, titulazioak,
errendimendua eta zer lanpostu betetzen duten ikusita sailkatuko dira lanbide aldetik.
Irakaskuntzari dagokion lan-sektoreko araudiaren maila eta kategorien arabera eginen
da lanbidearen sailkapena.
3) Langile bazkideen laneko erregimenari dagozkion kontuak (lan antolakuntza,
lanaldiak, ordainsariak, asteko atsedenaldia, jaiegunak, oporrak eta baimenak,
eszedentziak edo laneko kontratua eten edo amaitzea, eginkizunez edo lantokiz
aldatzea, ordutegiak eta, oro har, langile bazkidearen eskubide eta betebeharretan
eragina duen beste edozer) Lan Hitzarmen Kolektiboan arautuko dira eta, hori gabe,
Batzar Orokorraren esku egonen dira.
5 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
4) Kargu sozial baten eginbeharrak eta lanpostuari dagozkionak nahitaez aldi berean
bete behar izanez gero, lehendabizi aipatutakoek izanen dute lehentasuna.
5) Kooperatibak besteren kontuko langileen erregimen orokorra aukeratu du bere langile
bazkideen gizarte segurantzarako.
6) Batzar Orokorrak onetsirik, Diziplinako Barne Araubidearen Erregelamenduan
ezarriko dira langile bazkideen laneko betebeharrekin zerikusia duten diziplinako arauak,
eta Zuzendaritza Kontseiluak aplikatuko ditu. Hartan, arau-hauste arinak, larriak eta oso
larriak zehaztuko dira, haien garrantzia, eragina, ondorioak, araudi laborala, soziala eta
diziplina zenbateraino urratu diren eta zerbitzuen errendimendua zenbatean galdu den
aztertuta; hutsegitearen araberako zigorra ezarriko da, errua, asmo txarra, behin baino
gehiagotan hutsegin ote den eta beste inguruabar aringarriak edo astungarriak dauden
ikusita; zehapenak, berriz, kargu-hartzeak, aldi baterako lan, soldata eta eskubide
sozialik gabe uztea eta iraizpena izan daitezke. Diziplinako barne araubideak ez ditu
inoiz langileen laneko xedapenetan ezarritako eskubideak murriztuko.
10. artikulua.- BAZKIDEAK ONARTZEKO ERABAKIA
Zuzendaritza Kontseiluari dagokio bazkideak onartzeko erabakia hartzea. Funtsezko
arrazoiak daudenean soilik ukatu ahalko ditu:
a) Onartzeko ezarritako baldintzak eta helburuak betetzen ez direnean.
b) Legean eta Estatutu hauetan oinarritutako beste edozein arrazoi dagoenean.
11. artikulua.- ONARPENA JAKINARAZTEA
Eskatzailea onartzearen aldeko erabakia, nahiz kontrakoa, eskatzaileari berari
jakinaraziko zaio bi hilabeteko epearen barrean, eskaera egiten duenetik aitzina,eta, une
berean, elkartearen egoitzako iragarki oholean jarriko da jendaurrean. Epe hori
erantzunik gabe iraganez gero, eskaera onartutzat joko da.
12. artikulua.- BAZKIDEEK ONDAREAZ DUTEN ERANTZUKIZUNA Elkartearen
zorren gainean bazkideek duten erantzukizuna amankomun soila da, eta norberak
kapitalera egin behar dituen nahitaezko ekarpenetara zein borondatezkoetara mugatuko
da, baita norberak espresuki eta zehazki bere gain hartuak dituen konpromisoetara ere.
13. artikulua.- BAZKIDEEN BETEBEHARRAK
6 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
Bazkidea ondoko honetara dago beharturik:
a) Batzar Orokorren eta gainerako organoen bileretara joatera, haietara deitua izanez
gero.
b) Gobernu organoek balio osoz hartutako erabakiak betetzera.
c) Kooperatibaren xede diren jardueretan, edo berari dagozkionetan, parte hartzera.
d) Kooperatibari leial izatera gobernu organoei dagokienez, hirugarrenen aurrean
jarduera, proiektu eta planen sekretu profesionala gordetzera eta lehia oro nahiz bazkide
izateak espekulazio, iruzur edo legearen aurkako jardueretan eman diezaiokeen
abantaila baztertzera.
e) Hautatua izanez gero, kargua onartzera, uko egiteko arrazoi sendorik dagoenean
salbu.
f) Barne Araubidearen Erregelamendua eta lege nahiz estatutu bidezko aginduen
ondorioetako gainerako eginbeharrak betetzera, baita Kooperatibaren organoek balio
osoz hartutako erabakiak ere.
g) Kapital sozialera egin behar dituen ekarpenak ordaintzera, esaten zaion epean eta
moduan.
14. artikulua.- BAZKIDEEN ESKUBIDEAK
Bazkideak eskubide hauek ditu:
a) Zerbitzuak eskuratu eta Kooperatibaren jardueretan parte hartzea, ezarritako moduan
eta baldintzetan.
b) Kooperatibaren gobernu organoetako karguak hautatzen parte hartu eta hautatua
izatea.
c) Hizpidea eta botoa dituela, Batzar Orokorraren erabakietan parte hartzea, baita,
organo bateko kide izanik, haren erabakietan ere.
d) Informazioa eskatzea, ondoko artikuluan ezarritakoari jarraituz.
e) Legezko arauen eta Estatutu hauen ondoriozkoak, baita Kooperatibaren organoek
balio osoz hartutako erabakien ondoriozkoak ere.
15. artikulua. INFORMATZEKO ESKUBIDEA
a) Bazkide orok idazki bidez eskatu ahalko dio Zuzendaritza Kontseiluari jotzen dituen
argibide eta txostenak Kooperatibaren funtzionamenduaren eta emaitzen gaineko
7 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
edozein alderdiri buruz. Egiten den lehenbiziko Bazar Orokorren eman beharko zaio
erantzuna, idazkia aurkeztu eta hamabost egun igarota.
b) Bazkideek ahoz eskatzerik dute BATZAR OROKORREAN ekitaldiko kontuei nahiz
edozein proposamen ekonomikori buruzkoa azalpenak eta argibideak, haien gaineko
Batzarra bada, eta, horretarako, kontuak agertzera dituzten agiriak beharko dira
Kooperatibaren egoitzan, deialdiaren azter horretan, idazki bidez ere aurkeztu ahalko
dituzte azalpenak, Batzarrean erantzuna eman diezaieten. Epe berean, bazkideek
eskubidea dute kontu-hartzaileen egoitzan aztertzeko.
c) Aurreko lehen atalean ezarritako eskubidea galarazi gabe, talde batek Kooperatibaren
bazkide guztien ehuneko hamarra osatuz gero, edozein unetan eskatu ahalko du
informazio elkartearen gorabehera ekonomikoei eta jarduerei buruz eta, oro har,
Kooperatibaren nondik norakoaren gainean. Zuzendaritza Kontseiluak idatzita eman
beharko du eskatutako informazioa hogeita hamar egun naturaleko epea bete baino
lehen.
d) Dena den, urtean zehar bi alditan, Zuzendaritza Kontseiluak Kooperatibaren nondik-
norakoari buruzko txostena aurkeztuko die bazkideei.
e) Zuzendaritza Kontseiluak bere erabakien kopia ziurtatua emanen dio bazkideari, hala
eskatuz gero, baldin eta eskaera egin duen bazkideari buruzkoak badira.
f) Zuzendaritza Kontseiluak eta Batzarrak uko egin ahalko diote eskatu informazioa
emateari, eskainiz gero, Kooperatibaren interes legitimoak arriskuan Jartzen badira. Uko
horren aurka jo ahalko da Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006
Foru Legearen 36. artikuluari jarraituz.
16. artikulua.- BAZKIDEEN BAJAK
Bazkideak baja hartuko du Kooperatiban:
a) Bere borondatez eskaturik; baina gutxienez 3 hilabete lehenagotik eman beharko zaio
asmo horren berri Zuzendaritza Kontseiluari idazki baten bidez. Kontseiluak,
inguruabarrak azterturik, baja justifikatutzat edo justifikatu gabetzat hartuko du.
b) Nahitaezko baja. Nahitaez utziko dio bazkide izateari Estatutuetan edo Nafarroako
kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legean Kooperatibaren bazkide
izateko eskatzen diren baldintzak galtzen dituenak. Interesatuari entzutea eman
ondoren, Zuzendaritza Kontseiluak erabakiko du nahitaezko baja ematea, bai ofizioz bai
edozein bazkidek eskatuta.
8 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
c) Kooperatibatik egotzita.
Kooperatibaren bazkide izateari utzi dionak, handik aitzina, 5 urtez gehienez izanen du
erantzukizuna bazkide zenean Kooperatibak hartutako obligazioetan.
Obligazio horiek kalkulatzeko, entitateak kapitalizatu beharreko zenbatekoa hartuko da
kontuan. Baja hartu ondoko balantzean agertuko da, Batzar Orokorrak onetsirik.
Kapitalizatu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, Elkartearen ibilgetuen eta baliabide
propioen arteko aldea zehaztuko da.
Beti ere, baja hartu aurretik Kooperatibak sortutako galeren kargu eginen da bazkidea,
kuotatik dagokion partearena alegia, eta Kooperatiba utzi ondoko Batzar Orokorrean
onesten den balantzearen gainean eginen da kalkulua. Alabaina, bazkidea hilez gero,
bere ondorengo eskubidedunek, bazkide izan nahi ez badute, onartua duten kapital
soziala izanen dute lehen aipatu obligazioengatik hildakoari dagokiokeen
erantzukizunaren muga.
17. artikulua.- BAZKIDEEN HUTSEGITEAK
Bazkideek egindako hutsegiteak, garrantzi, ondorio eta maltzurtasunaren arabera, oso
larriak, larriak eta arinak izan daitezke.
HUTSEGITE OSO LARRIAK DIRA:
a) Kooperatibaren interes materialei edo gizartean duen izenari kalte egiten dioten
konkurrentziak, kapital ekarpenetan egindako iruzurra eta datu garrantzizkoak
ezkutatzea, baita entitatearen zuzendariak zein ordezkariak lotsa gabe tratatzea ere.
b) Kooperatibak bazkideekin edo bestelakoekin harremanak izateko garrantzizkoak
dituen agiriak, sinadurak, zigiluak, seinaleak edo antzeko datuak faltsutzea.
c) Entitatearen interesei kalte larria egitea, haren sekretuak agerraraziz.
d) Zuzendaritza Kontseiluaren, bere edozein kideren nahiz kontu-hartzaileen
eginkizunetan esku-hartzea.
e) Langile izateak damaizkion abantailaz baliatzea espekulatzeko edo legeen aurka
jokatzeko.
f) Estatutu hauetan adierazitako eginbeharrak modu larrian edo behin eta berriro
haustea.
g) Kooperatibako beste bazkide batzuei nahiz bertako langileei hitzez edo egintzaz tratu,
txarra ematea, haren xedeak betetzeko organo sozialak biltzen direnean edo lana
jarduerak edo zereginak egiten direnean.
9 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
h) Urte betean, hutsegite larriak errepikatzea.
HUTSEGITE LARRIAK DIRA:
a) Batzar Orokorraren bilkuretara arrazoizko frogak izan gabe ez agertzea, haietara
behar den moduan deitua izanda
b) Kooperatibako idazkariari helbide aldaketaren berririk ez ematea, hura aldatu eta bi
hilabeteren barrenean.
C) Hilabetean hutsegite arinak errepikatzea.
HUTSEGITE ARINAK DIRA:
Hutsegite larrien zein oso larrien ataletan bildu gabe izanik, Estatutu hauen aurka
lehenbiziko aldiz egiten diren arau-hauste guztiak.
18. artikulua.- ZEHAPENAK
HUTSEGITE ARINEI:
Zuzendaritza Kontseiluaren ahozko zein idatzizko kargu-hartzea edo 6,00 €ko isuna.
HUTSEGITE LARRIEI:
6,01etik 30,00 € bitarteko isuna, hezkuntza eta sustapen sozialeko fondoaren kargura
Kooperatibak bazkideentzat ezarrita dituen laguntza zerbitzuak gehienez urte betean
kentzea, edo Kontseiluko kide edo kontu-hartzaile hautatua izateko gaitasuna galtzea,
gehienez ere bi hauteskundetan segidan.
HUTSEGITE OSO LARRIEI:
30,01etik 60,00 €, bitarteko isuna, gehienez hiru urtetan eskubide sozial batzuk edo
denak gabe uztea. Kooperatibatik kanporatzea.
19. artikulua.- ZEHATZEKO PROZEDURA
PROZEDURA
Elkartearen aurkako hutsegiteengatik bazkideak zigortzeko, espedientea irekiko zaie
ondoko arauei jarraituz:
a) HUTSEGITE ARINETAN ETA LARRIETAN, Zuzendaritza Kontseiluak bertako kide
bat izendatuko du karguen plegua formalizatzeko. Errua leporatzen zaion bazkideari
idatzita adieraziko dio hutsegitearen behin-behineko kalifikazioa, dagokion zehapen
proposamenarekin batera, eta bazkideak deskarguen plegua egin ahalko du eta
Zuzendaritza Kontseiluari aurkeztu, hamar egun naturaleko epean. Azkenik,
10 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
Zuzendaritza Kontseiluak, horren guztiaren berri izanik, behin betiko kalifikazioa eta
zehapena ezarriko ditu.
b) HUTSEGITE OSO LARRIETAN, Zuzendaritza Kontseiluak bertako kide bat
izendatuko du karguen plegua formalizatzeko. Errua leporatzen zaion bazkideari idatzita
adieraziko dio hutsegitearen behin-behineko kalifikazioa, dagokion zehapen
proposamenarekin batera, eta bazkideak deskarguen plegua egin ahalko du eta
Zuzendaritza Kontseiluari aurkeztu, hamar egun naturaleko epean. Azkenik,
Zuzendaritza Kontseiluak, horren guztiaren berri izanik, proposatutako kalifikazio edo
zehapena berretsi edo aldatuko du. Epai horren aurka, errua leporatzen zaion bazkideak
errekurtsoa aurkeztu ahalko du. Batzar Orokorrari zuzenduta. Egozpen kasu guztietan
ondoko artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, ondorio guztietarako.
EPEAK
Segurantza juridikoa dela eta, hauek dira diziplina espedienteen fase bakoitzaren epeak,
egozpenarenak salbu, horiek hurrengo artikuluan aratua baitira:
a) ESPEDIENTEA IREKITZEKO EPEA:
b) Hauek dira espedientea irekitzeko epeak hutsegite sozialengatik:
1.- 30 egun natural, hutsegite arinetan.
2.- 45 egun natural, hutsegite larritzat hartzen diren kasuetan.
3.- 60 egun natural, hutsegite oso larritzat hartzen diren kasuetan.
Epe horiek salaketa eguna edo egintza noiz izan den jakinda kontatuko dira eta, behin
igaroz gero hutsegiteek preskribatuko dute edo ezin izanen dira zehatu.
b) ERREKURTSOA JARTZEKO EPEA
Aipatu errekurtsoa Batzar Orokorrean aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa
da, zehapena jakinarazten denetik aitzina.
c) ERREKURTSOA EBAZTEKO EPEA
Errekurtsoa jarri eta gero, Batzar Orokorrak egiten duen lehen bilkuran ebatziko du. Epe
horretan ez bada erantzunik ematen, espedientea behin betikoz artxibatutzat eman dela
ulertuko da.
ZEHAPENAREN INDAR BETEARAZLEA
Elkarlaneko kooperatibetan, eta gainerakoetan ere, Zuzendaritza Kontseiluak bazkideak
botatzeko hartzen dituen erabakiak berehala betearaziko dira.
ZEHAPENAK DEUSEZTATZEA
11 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
Egozpenaren kasua Salbu, Zuzendaritza Kontseiluak, interesatuek eskaturik, bete
gabeko zehapenen zati bat edo iraganeko zehapenen ohartarazpenak deuseztatu
ahalko dizkie, zintzotu direla iritziz gero.
20. artikuluan.- EGOZPENA
a) Zuzendaritza Kontseiluak soilik erabaki ahalko du bazkideak egoztea Estatutu
hauetan bildutako hutsegite oso larriengatik Horretarako, espedientea instruituko du, eta
interesatuari entzutea emanen.
Egozteko erabakia gehienez bi hilabeteko epean hartu beharko da, espedientea
irekitzeko agintzen denetik aitzina. Epe hori erabakirik hartu gabe iraganez gero,
espedientea behin betikoz artxibatutzat eman dela ulertuko da.
b) Egozteko erabakiaren aurka, bazkideak, jakinarazpenetik aitzina hamar egun
naturaleko epean, errekurtsoa jarri ahalko du Batzar Orokorrari zuzenduta.
Batzarrak ebazpena eman arte edo epea errekurtsorik gabe iragan arte ez da erabakia
betearaziko, eta ezin Izanen da bazkidea eskubiderik gabe utzi, auzi hori dela eta.
c) Batzar Orokorrak egiten duen lehen bilkura arruntean nahiz berezian, nahitaez hartu
beharko du errekurtsoari buruzko erabakia, baita horretarako soilik bildu ere, eta
eguneko gai zerrendan lehenbizikoa izanen da. Isilpeko bozketan emanen du ebazpena
Batzarrak.
d) Berehala betearaziko den Batzar Orokorraren erabakiaren aurka jo ahalko dute
ukitutako bazkideek. Indarra duen legerian daude ezarrita epea, auzibidea eta
ondorioak.
III. Kapitulua
Erregimen ekonomikoa
21. artikulua.- KAPITAL SOZIALA
a) Bazkideek egindako nahitaezko ekarpenekin nahiz borondatezkoekin osatzen da
kapital soziala. Titulu izendunetan, libretatan, fitxatan edo bazkideen izen zerrendetan
egiaztatuko dira haien zenbatekoekin batera, eta ez dira inoiz balore titulutzat hartuko.
b) 3.000,00 €koa da gutxieneko kapital soziala, 6na euroko titulutan banatua.
12 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
22. artikulua.- EKARPENAK
a) Bazkide bakoitzak gutxienez 60,00 €ko ekarpena eginen du nahitaez, eta sarrera
sinatzen duen unean berean ordaindu, oso-osorik.
b) Batzar Orokorrak urtero berrikusi ahalko ditu bazkide berrien nahitaezko ekarpenak.
Ez dira beste bazkideenak baino handiagoak izanen, eguneratu ondoren ere.
c) Batzar Orokorrak kapital sozialerako nahitaezko ekarpen gehiago egin daitezen
erabaki ahalko du, bileran agertu edo ordezkaria igorri duten bazkideen hirutik bik horren
aldeko botoa emanda. Igoera orokor horrekin edo Estatutuetan jasota ez diren beste
betebehar gehiago dakarren edozein erabakirekin ados ez dagoen bazkideak
Kooperatiba utzi ahalko du, horrela adierazten badio idazki bidez Zuzendaritza
Kontseiluko buruari, Batzar Orokorrak erabakia hartu eta ondoko hogeita hamar egunen
barrenean. Baja horrek ondorio guztietarako balioko du.
23. artikulua.- EKARPENEN KORRITUAK ETA EGUNERATZEA
a) Batzar Orokorraren erabakiz, kapital sozialerako ekarpenengatik ordain daitekeen
korritua ez da diruaren legezko korritua baino hiru puntu handiagoa izanen.
b) Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 46.
artikuluari jarraituz erabakiko ditu Batzar Orokorrak kapital soziala eguneratzeko igoerak.
24. artikulua.- SARRERAKO KUOTA
Batzar Orokorraren esku dago bazkideak Kooperatiban sartzeko ordaindu beharko duen
kuota zehaztea. Bazkide berrien sarrerako kuotaren zenbatekoa ere finkatuko du,
lehenagoko bazkideek ordaindutakoa edo horren antzeko irizpideak kontuan hartuta.
Dena den, kuotak mota bereko bazkide guztientzat izanen dira.
25. artikulua.- EKARPENAK ITZULTZEA
a) Bazkideak, bere borondatez kanpoko arrazoiengatik edo ezinbestean, Kooperatiba
uzten duenean, kapital sozialera egindako ekarpenak itzuliko zaizkio.
b) Heriotza baldin bada arrazoia, ez zaio ezer kenduko. Baja borondatezkoa eta
arrazoitu gabea bada Zuzendaritza Kontseiluak, inguruabarrak ikusita, % 10aren eta
%20aren arteko kenkaria aplikatzea erabaki ahalko du nahitaezko ekarpenetan.
Egozpen kasuan, % 30ekoa da nahitaezko ekarpenen gaineko kenkaria. Zuzendaritza
Kontseiluari dagokio bajaren kalifikazioa egitea, eta erabaki horren aurka errekurtsoa
jarri ahalko da, Batzar Orokorrari zuzendua, ondoko hogeita hamar egun naturalen
13 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
barrenean. Beti ere, Zuzendaritza Kontseiluak justifikatutzat hartu beharko du baja, eta
ez da ezertan ukatuko Kooperatibaren galeretan duen erantzukizuna.
c) Kooperatiba uzten duen bazkidea Kooperatibak lehendik hartutako betebehar eta
erantzukizunen likidazioaren mende egonen da hurrengo balantzea egin arte, bigarren
seihilekoan alde eginez gero. Galerarik bada, haiek kenduko zaizkio, eta harpidetu eta
ordaindua duen zenbatekoari kenkaria aplikatu ondoren eginen zaio kapital sozialean
duen partaidetzaren likidazioa, kapital sozialerako nahitaezko ekarpen gisa. Likidazioa
eginik, ateratzen zaion saldoa ordainduko zaio bost urteko epean eta, epe horren
amaieran, ordaindu gabeko saldoaren legezko korritua jasoko du. Hilez gero, urte beteko
epean ordainduko da.
27. artikulua.- PARTE SOZIALAK ESKURATZEA
Parte sozialak eskuz alda daitezke:
a) Bazkideen artean, inter vivos egintzen bidez:
- Zuzendaritza .Kontseiluak baimena eman ahalko du bazkideen ahaideak, hirugarren
maila arteko odolkideak barne, bazkide gisa onartzeko, hala eskatuz gero, sarrerako
kuota eta kapital sozialerako ekarpena ordaindu gabe. Hamabost egun baino lehen
aldatu beharko dira partaidetza sozial guztiak baja hartuko duen bazkidearen eskutik
bazkide bihurtzen den ahaidearen eskura. Bestelakoan, zuzendaritza organoak
bazkideak onartzeko prozedura orokorrari jarraituko dio kapital sozialerako ekarpenen
eta sarrerako kuoten erregimenari dagokionez.
- Aurreko atalean aipatu bezala, bazkidearen eta bere ahaideen artean ekarpenak
partzialki eskuz aldatzeko, lehen mailako ahaideak izan beharko dute, odol nahiz
ezkontza bidez, eta transmisioa eginik, biak izan daitezke bazkide, kapital sozialeko
partaidetzaren gutxienekoak bi kasuetan betetzen badira.
b) Mortis kausa egintzen bidez, eskubidedunak bazkideak badira edo heriotzatik
gehienez sei hilabetetan bazkide bihurtuz gero. Eskubidedunak bazkide ez badira,
Kooperatibak baimena eman ahalko du haietako bat gainerako ondorengoen izenean
bazkide izateko, horien onarpena izanez gero.
14 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
28. artikulua.- NAHITAEZKO FONDOAK
Kooperatiba behartua dago Erreserba Fondoak nahiz Hezkuntza eta Sustapen Fondoa
izatera, ondoren esaten den moduan eta diru ehuneko hauekin:
1.- NAHITAEZKO ERRESERBA FONDOA, bazkideen artean banatuko ez dena, honela
osatua:
a) Ekitaldi bakoitzeko soberakin garbien % 30, kapital sozialaren % 50 edo gehiago
izatera
iritsi arte. Kopuru horretara iritsita, soberakinen % 5 bederen Hezkuntza Fondorako
izanen da eta, gainerakoa, Nahitaezko Erreserba Fondorako.
Nahitaezko Erreserba Fondoa kapital sozialaren % 200 edo gehiago izatera iristean
soberakin garbien % 20az hornituko da eta % 5 Hezkuntza eta Sustapen Fondorako
izanen da.
Nahitaezko Erreserba Fondoa kapital sozialaren % 300 edo gehiago izatera iristean,
nahikoa izanen da soberakin garbien % 10a hura hornitzeko, eta Hezkuntza eta
Sustapen Fondoak % 10 jasoko du.
b) Kooperatibaz kanpoko mozkinen % 50, eta gainerako % 50a, borondatezko
erreserbetarako.
Nahitaezko Erreserba Fondoa kapital sozialaren % 300 edo gehiago izatera iritsiz gero,
kooperatibaz kanpoko mozkinen % 25a fondo horretarako izanen da, eta gainerako
%75a borondatezko erreserbetarako.
c) Nahitaezko ekarpenen kenkariak, bazkideek Kooperatiba uzten dutenean.
d) Bazkideei ezarritako zehapen ekonomikoak.
e) Bazkideen sarrerako kuotak.
Hala ere, Zuzendaritza Kontseiluak proposaturik, Batzar Orokorrak c), d) eta e) letretako
kopuruak Nahitaezko Erreserba Fondoan sartu beharrean Borondatezko Erreserba
Fondoan sartzea erabaki ahalko du.
2.- BORONDATEZKO ERRESERBA FONDOA
Lehen aipatu fondoak horniturik, soberakinek Borondatezko Erreserba Fondoa osatuko
dute, eta ezin izanen dira banatu. Batzar Orokorrak erabakiko du fondo hori oinarrizko
zer lerrotan aplikatu, eta Estatutu hauen 2. artikuluko i) atalean zehaztutako zereginetan
erabiliko da. Hori guztia, Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006
Foru Legearen 50. artikuluan zehaztutako baldintza eta ehunekoetan.
15 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
3.- HEZKUNTZA ETA SUSTAPEN FONDOA, banatu eta bahitu ezina, honela osatua:
a) Estatutuek edo Batzar Orokorrak ekitaldi bakoitzeko soberakin garbietatik erabakitzen
duten ehuneko, inoiz ere ez % 5 baino gutxiago Nahitaezko Erreserba Fondoa kapital
sozialaren % 50 edo gehiago izatera iristen denean.
b) Helburua horietarako jasotako diru-laguntzak, dohaintzak eta laguntzak.
Batzar Orokorrak erabakiko du oinarrizko zer lerrotan aplikatuko den Hezkuntza eta
Sustapen Fondoa. Helburu hauetako bat duten jardueretan erabiliko da:
1) Laguntza teknikoa sustatzea, kooperatibei laguntzeko azpiegiturak sortzea, eta, oro
har, lankidetzan oinarritutako jardueretan.
2) Langile bazkideei eta besteren kontuko langileei kooperatiben printzipioak eta
teknikak eskuratzea, eta kooperatibagintzaren ezaugarriak zabaltzea kooperatiba honen
ingurune sozialean.
3) Kultura, lanbide edo ongintza arlokoak, herrian edo, oro har, komunitatearen sustapen
sozialerako.
Hezkuntza eta sustapen fondoa sortu zen helbururako baino ez da erabiliko. Funts hori
bere helburuetara bideratuko da, bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibei,
kooperatiben elkarteei edo irabazi asmorik ez duten ekonomia sozialeko entitateei diru
hori funtsa sortu zen helbururako erabiltzeko baldintzapean ematen, edo bestela, entitate
kooperatiboak berak zuzenean bideratuko du.
29. artikulua.- GALERAK EGOZTEA
Galerak egozteko, soberakin garbiak aplikatzeko irizpide berei jarraituko zaie, eta
horrenbestez:
a) Erreserba Fondoetatik soberakin garbi negatiboen zati bat kenduko da, soberakin
garbi positiboak daudenean Nahitaezko Fondoetarako diren ehunekoen adinakoa.
b)Gainerako soberakin garbi negatiboak bazkide bakoitzaren zatiari dagokiona
murrizteko izanen dira, bazkideak Kooperatiban egindako zerbitzu, jarduera edo
eragiketen arabera.
30. artikulua.- LIBURUAK ETA KONTABILITATEA
a) Kooperatibak Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru
Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera beteko ditu liburuak. Gainera,
16 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
kontabilitateko liburuek merkataritzako legeek eskatzen dituzten baldintzak beharko
dituzte bete.
b) Urtero, abuztuaren 31n itxiko da ekitaldi ekonomikoa.
IV. Kapitulua
Kooperatibaren gobernua, kudeaketa eta ordezkaritza
31. artikulua.- ORGANO SOZIALAK
Kooperatibaren organoak dira:
a) Batzar Orokorra.
b) Zuzendaritza Kontseilua.
c) Kontu-hartzaileak.
2.- Kooperatibaren organo aholku-emaileak dira:
a) Gelako ordezkariak.
b) Ordezkarien Batzarra.
32. artikulua.- Gelako ordezkariak.
1. Gela bakoitzean bi ordezkari hautatuko dira gurasoen artean. Ordezkarien datuak
ikastolako zuzendaritzari helaraziko zaizkio.
Ordezkaritzak ikasturte bat iraunen du eta ordezkariak nahi adina aldiz aukeratuak ahal
izanen dira gelako hasierako bileran hala erabakitzen bada. Era berean, edozein unetan
ordezka daitezke, bai berariaz uko egiteagatik eta baita izendapena ezeztatzeagatik.
2. Funtzioak.
Hauek dira gelako ordezkarien funtzioak:
a) Gelako familien arteko harremanak koordinatzea eta sustatzea, hainbat eta hainbat
jarduera bultzatuz, seme-alaben artean euskararen erabilera handitzeko.
b) Tutorearekin eta gelako gainerako irakasleekin bat egitea, sortzen diren arazoak
konpontzeko eta familien laguntza behar duten jarduerak garatzeko.
c) Ikastolak ordezkariei zuzenean emandako informazioa familiei helaraztea.
17 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
33. artikulua.- Ordezkarien batzarra.
1. Ikastolako gelako ordezkari guztiek osatuko dute. Ordezkari guztiak bil daitezke batera
edo mailen arabera. Ordezkarien Batzar Nagusia hiru hilabetetan behin eginen da eta
ikastolako zuzendariak deituko du eta zuzenduko du.
2. Funtzioak.
Ordezkarien batzarra aholku-emailea eta informatiboa da eta jarduerak koordinatzeko
dago.
Batzarraren funtzioak dira:
a) Ikastolaren ibilbide pedagogikoari eta orokorrari buruzko informazioa jasotzea.
b) Ikastolako Zuzendaritzak, edo ikastolako beste organo batzuek, galdetzen dituen
gaien gainean iritzia ematea..
c) Ikastolaren jarduera orokorrak koordinatzea, zeregin bakoitzean ardura duten gelen
artean eginbeharrak banatuz.
34. artikulua.- BATZAR OROKORRA: KONTZEPTUA ETA ESKUMENAK
a) Batzar Orokorra, bazkideek osatua, haien borondatea adierazteko organo gorena da
legeriak eta Estatutu hauek bere esku utzitako gaietan.
Batzar Orokorraren erabakien mende daude bazkide guztiak, ados ez daudenak eta
bileretara agertzen ez direnak barne.
b) Kooperatibaren gai sozial guztiak Batzar Orokorrean eztabaidatu ahalko dira, eta
berari soilik dagokio erabaki hauek hartzea:
l.- Zuzendaritza Kontseiluko kideak izendatu eta kargutik kentzea, baita kontu-hartzaileak
ere.
2.- Kooperatibaren kudeaketa Zentsuratu, urteko-kontua eta haren erabilera onetsi eta
soberakinak aplikatzea. Orobat, inbertsioen politika, baldin eta Kooperatibaren
ibilgetuaren % 25 baino handiagoa bada.
3.- Kapital sozialerako nahitaezko ekarpen gehiago egitea erabaki, borondatezko
ekarpenak onartu eta ekarpenak eguneratzea, baita sarrerako kuotak ere.
4.- Obligazioak jaulkitzea.
5.- Barne Araubidearen Erregelamendua onetsi eta aldatzea.
6.- Kooperatiba bat-egitea, hala nahita edo beste batek beretuta, zatitzea eta desegitea.
7.- Bigarren edo beste gradu bateko kooperatibak nahiz kreditukoak sortzea edo haiek
atxikitzea
18 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
8- Zuzendaritza Kontseiluko kideek eta kontu-hartzaileek erantzukizunez jokatzea.
9- Edozein tituluren bidez, Kooperatiba, bere edozein lantoki nahiz ekonomiaren,
antolakuntzaren edo eginkizunen egituran funtsezko aldaketarik dakarren ondasun,
eskubide edo jardueraren bat besterendu edo lagatzea.
10.- Estatutuak aldatzea.
11.- Nafarroan eta beste esparru batzuetan, autonomikoak, nazionalak edo
nazioartekoak izan, ikastolak ordezkatzen dituzten erakundeei atxikitzea.
12.- Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legean eta
Estatutu hauetan eskaturiko gainerakoak.
Batzarrak ezin du bere eskumenak eskuordetu, aurreko atalean adierazitako gaiez
eztabaidatzeko.
35. artikulua.- BATZARRERAKO DEIA
a) Batzar Orokorrak arruntak eta bereziak izan daitezke.
b) Zuzendaritza Kontseiluak eginen du Batzar Orokorrerako deia urtean behin,
Kooperatibaren ekitaldia itxi eta ondoko sei hilabeteren barrenean, kudeaketa eta urteko
kontuak aztertu eta, bidezko bada, haiek onesteko. Orobat, soberakinak banatu eta
galerak egozteko, baita eguneko gai zerrendako gainerako gaiez eztabaidatzeko ere.
c) Aurreko ataleko gaiei buruzkoak ez diren Batzar Orokorraren bilkurak bereziak izanen
dira, eta Zuzendaritza Kontseiluak eginen du haietarako deia Kooperatibaren
interesentzat komenigarritzat jotzen duenean, edo botoen % 20 osatzen duten bazkideek
eskaturik, baita kontu-hartzaileek eskatuta ere. Eguneko gai zerrendan eskaeraren
xedeko gaiak sartuko dira nahitaez.
d) Boto guztien % 10 bederen osatzen duten bazkideek eskubidea dute eguneko gai
zerrendan punturen bat sar dadin eskatzeko, baina deialdiaren iragarkia argitaratu eta
ondoko bost egunetan beharko dute eskatu, Zuzendaritza Kontseiluari idazki bat
aurkeztuz, eta horrek Kooperatibaren iragarki oholean jarriko du.
e) Batzar arrunterako deia ez bada legezko epean egiten, edozein bazkidek eskaturik
egin ahalko da. Horretarako, Zuzendaritza Kontseiluari egin beharko dio errekerimendua,
huts egina salatzeko, eta hark, errekerimendua hartu eta ondoko hamabost eguneko
pean ez badu Batzarrerako dei egiten, Kooperatibaren helbideari dagokion Lehen
Instantziako Epaitegiari eskatu ahalko zaio deialdia egin dezan. Horrek eginen du deia,
baita batzarburu izanen den pertsona edo bazkidea izendatu ere. Arau horri berari
19 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
jarraituko zaio Zuzendaritza Kontseiluak artikulu honen hirugarren atalean aipatu
ekimenari kasurik egiten ez dionean.
f) Batzar Orokor arrunterako edo berezirako deia idatzita eginen da, gutxienez hamar
egun, eta gehienez hogeita hamar egun lehenagotik. Nahitaez, bileraren eguna, ordua
eta tokia adieraziko dira, baita eguneko gai zerrenda ere, behar bezain zehazki. Honela
eginen da deialdia:
1.- Egoitzaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean.
2.- Bazkide bakoitzari idatzita jakinaraziko zaio.
g) Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, Batzar Orokorra balio osoz eratuko da,
zertan deialdirik egin beharrik gabe, Kooperatibaren bazkide guztiak bilduta edo
ordezkatuta egonik, aho batez onartzen badute Batzar Orokorra egitea, baita gai
zerrenda ere.
36. artikulua.- BATZARRAREN FUNTZIONAMENDUA
a) Kooperatibaren egoitza dagoen herrian bilduko da Batzar Orokorra, edo beste herri
batean Zuzendaritza Kontseiluak hala erabakiz gero,non ez den estatutu hauetako
aurreko artikuluaren zazpigarren atalean aurreikusitako kasua.
b) Batzar Orokorrak erabakirik hartu dezan, lehendabiziko deian, eskubide osoko
bazkideen gehiengoak egon beharko du bilduta nahiz ordezkatuta. Bigarren deian, parte-
hartzaileen kopurua edozein dela ere, eratu eginen da.
c) Bazkideek, beren ordezko izateko, beste bazkide batzuk bilatu ahalko dituzte Batzar
bakoitzerako, eta idazki bidez frogatu. Kontu-hartzaileek erabakiko dute idazkia
benetakoa den edo ez.
Inor ez da bi bazkide edo pertsona juridiko baino gehiagoren ordezkari izanen, bere
buruaren ordezkari dela kontatuta.
d) Zuzendaritza Kontseiluko burua ariko da Batzar Orokorreko mahaiburu lanetan eta,
bestela, Estatutu hauen arabera haren eginkizunak betetzen dituena. Zuzendaritza
Kontseiluko idazkaria ariko da idazkari lanetan edo, bestela, haren ordezkoa, Batzarrak
aukeratua.
Batzarburuak eztabaidak bideratu, Batzarraren ordena zaindu eta legezko eginbeharrak
bete daitezen arduratuko da.
20 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
Eguneko gai zerrendan ez dauden aferei buruzko erabakiek ez dute baliorik izanen,
beste Batzar bat egiteko deialdiak, kontuen zentsura egitekoak edo Zuzendaritza
Kontseiluko kideei erantzukizuna eskatzekoak salbu.
e) Idazkariari dagokio bilkuraren akta idaztea eta, bertan, eztabaidak zein tokitan eta
zein egunetan izan diren, parte-hartzaileen kopurua, eztabaidatutako gaien laburpena,
aktan agerrarazteko eskaera izan duten eskuhartzeak, hartutako erabakiak eta bozketen
emaitzak adieraziko ditu.
Batzarrak berak onetsi ahalko du bere Akta, hura amaitu eta gero edo, bestela,
batzarburuak eta Batzarrean aukeratutako hiru bazkidek, hamabost eguneko epean,
zeinek, idazkariaz gain, sinatu eginen baitute. Sinatzen den unean, jardunean den
idazkariak eginen ditu akten ziurtagiriak, batzarburuaren oniritzia dutela.
37. artikulua.- BOTO ESKUBIDEA
Bazkide bakoitzak bere botoa izanen du.
38. artikulua.- GEHIENGOAK
a) Batzar Orokorraren erabakiak gehiengo soilaz hartuko dira, bilduta nahiz ordezkatuta
daudenek zuzen emaniko botoak kontatuta, indarra duen legeriak edo Estatutu hauek
gehiengo sendoagorik eskatzen ez duten bitartean.
b) Bilduta nahiz ordezkatuta daudenen hirutik biren gehiengoa beharko da ondoko
erabakiak hartzeko:
1.- Obligazioak jaulkitzeko.
2.- Barne Erregelamendua onetsi eta aldatzeko.
3.- Bat egin, zatitu edo desegiteko.
4.- Bigarren graduko kooperatibak, edo beste batekoak, nahiz kreditukoak sortzeko edo
haiei atxikitzeko.
5.- Edozein tituluren bidez, Kooperatiba edo haren lantokiren bat nahiz haren
ekonomiaren, antolakuntzaren edo eginkizunen egituran funtsezko aldaketarik dakarren
ondasun, eskubide edo jardueraren bat besterendu edo lagatzeko.
6.- Estatutuak aldatzeko.
7.- Indarra duen legerian eta Estatutu hauetan espresuki hala xedatzen den kasuetan.
21 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
39. artikulua.- ZUZENDARITZA KONTSEILUA
Kooperatiba gobernatu, kudeatu eta ordezkatzen duen organoa da, eta Kooperatibakoak
diren 9 bazkidek osatuko dute.
Denak bazkideak izanen dira eta gaitasun zibil osoa ukan beharko dute. Bateraezinak
dira Zuzendaritza Kontseiluko kide izatea eta Kooperatibako soldatapeko langilea izatea,
ez bada aipatu Kontseilurako Enpresa Komiteak izendatutako langilea.
Kooperatibako soldatapeko langile bat aukeratua izanen balitz Zuzendaritza Kontseiluko
kargu bat hartzeko, automatikoki nahitaezko lan-utzialdian sartuko da, betiere haren
plaza erreserbaturik utzita, Langileen Estatutuko 46. artikuluko 1. atalean zehazten
denaren arabera.
Batzar Orokorrak isilpeko bozketan izendatuko ditu kontseiluburua, buruordea, idazkaria,
diruzaina eta 5 kontseilukide.
Zuzendaritza Kontseiluak kide bat gehiago izanen du Kooperatibako soldatapeko langile
finkoak berrogeita hamar baino gehiago badira. Enpresa Batzordeak hautatuko du kide
hori langileen artetik.
40. artikulua.- ZUZENDARITZA KONTSEILUAREN HAUTAKETA
a) Zuzendaritza Kontseiluko kideak lau urtez egonen dira karguan, eta gero berriz
hautatu ahalko dira.
b) Hautatzeko prozesua:
Zuzendaritza Kontseiluaren karguak berritzeko Batzar Orokorra egin aurretik,
Zuzendaritza Kontseiluak behar adinako denboraz zabalduko du hautagaiak aurkezteko
epea eta zein kargu hautatuko diren, hau da, kontseiluburua, buruordea, idazkaria,
diruzaina edo kontseilukideak, zehaztuko du. Epe horretan, bazkideek idazki bidez
aurkeztu ahalko dute beren burua, berritzen diren karguetatik zeinetara aurkezten diren
zehaztuz.
Zuzendaritza Kontseiluak, aurkezten diren hautagaiek Kooperatibako karguak hartzeko
baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, hautagaiak aldarrikatu eta jendaurrean jarriko
du haien zerrenda egoitzaren iragarki oholean, zein kargutara aurkezten diren zehaztuz
eta, Batzar Orokorra bildu baino lehen, bazkideei igorriko die.
Batzar Orokorrak, isilpeko bozketan, horretarako prestatu txartelak erabiliz hautatuko
ditu karguak. Bilduta nahiz ordezkatuta den bazkide bakoitzak, kontseiluburu, buruorde,
idazkari eta diruzain izateko aurkeztu direnetatik, hautagai baten aldeko botoa eman
22 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
ahalko du, kargu bakoitzeko, eta hautatzen diren kontseilukide kopurutik, erdien eta
beste baten aldekoa.
Boto kopuru handiena ateratzen duten hautagaiek eskuratuko dute kargua.
c) Zuzendaritza Kontseiluko kideak kudeaketaren erantzule dira Batzar Orokorraren
aitzinean, eta hari beharko dizkiote kontuak azaldu. Gainera, ez diote oztoporik jarriko
kontu-hartzaileen lanari.
Horrez gain, badute erantzukizuna Elkartea zaintzeaz arduratzen diren organoen
aitzinean.
d) Agintaldiak dirauen bitartean hutsik gelditzen diren karguak hauteskunde prozesu
beraz eta tramite berari jarraituz beteko dira.
41. artikulua.- ZUZENDARITZA KONTSEILUAREN FUNTZIONAMENDUA
Hilabetero bilduko da Zuzendaritza Kontseilua, aurretik bilerarako deia eginda.
Kontseiluburuak edo bere ordez ari denak eginen du Kontseilua biltzeko deia, berak hala
erabakita nahiz edozein kontseilukidek eskatuta. Eskaerari ez bazaio hamar eguneko
epean kasurik egiten, eskatzaileak berak egin ahalko du deia, kide erdiek eta bat
gehiagok berarekin bat egitea lortuz gero. Ez da deialdia egin beharrik izanen,
kontseilukide guztiak bildurik egonda, aho batez erabakitzen dutenean Kontseilua
biltzea. Zuzendariari eta Kooperatibako gainerako teknikariei, baita elkartearen gaiak
ongi joan daitezen interesa dutenei ere, deitu ahalko zaie bilerara, baina ez dute botoa
emateko eskubiderik izanen.
Erabakiek balioa izan dezaten, kideen erdiak eta bat gehiago beharko dira bildu.
Bildutakoen gehiengo soilez hartuko dira erabakiak. Berdinketa gertatuz gero,
kontseiluburuak kalitate botoa izanen du.
Erabakiak Zuzendaritza Kontseiluaren akta liburuan agertuko dira.
Zuzendaritza Kontseiluko kargudunek ez dute irabazirik jasoko, baina Kooperatibak
ordainduko die karguan aritzeagatik sortutako gastua.
23 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
42. artikulua.- ZUZENDARITZA KONTSEILUAREN AHALMENAK
a) Kooperatiba kudeatzeko irizpide orokorrak finkatzea, Batzar Orokorrak ezarritako
jardunbideari jarraituz.
b) Inbertsioen plangintza egitea, Batzar Orokorrak onetsi beharko baitu. Ez da haren
onespenik beharko Kooperatibaren ibilgetua eskuratzeko balioaren % 25era iristen ez
diren proiektuetan.
c) Kudeaketa azaltzen duen txostena, kontuak, itzulketen aplikazioa edo galeren
egozpena Batzar Orokorrari aurkeztea.
d) Hirugarrenen aldeko abalak edo fidantzetarako baimena ematea.
e) Berari dagokion kudeaketa beste pertsona fisiko zein juridiko batzuen esku utziz gero,
haien jarduketa zuzenean eta etengabe fiskalizatzea.
f) Bazkide berriak onartu edo ez onartzea.
g) Batzar Orokorraren erabakiak betetzea.
h) Egintza judizialetara jo behar duen edo ez erabakitzea.
i) Gordailuak egin eta kendu, kontu korronteak ireki eta fondoak erabiltzea.
j) Kooperatibako zuzendari-kudeatzailea izendatzea.
k) Estatutu hauek eta Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru
Legeak bere gain uzten duten beste edozein. Gainera, propio Batzar Orokorrarenak ez
diren gaiak
43. artikulua.- ZUZENDARITZA KONTSEILUKO BURUA ETA BURUORDEA
I.- Kontseiluburua:
a)Kooperatibaren ordezkaritza ofiziala du, bat judizio kontuan bar bestela ere, eta
ahalmena du ordezkaritza beste baten esku uzteko.
b) Elkartearen sinadura du.
c) Zuzendaritza Kontseiluaren eta Batzar Orokorraren bilkuretara dei egin eta haien buru
izatea.
d) Bilkura horien aktei, behin onetsita direla, balioa emanen die bere sinaduraren bidez.
e) Idazkariak egindako ziurtagiri guztiak ikus-onestea.
f) Bere sinaduraz, Kontabilitateko liburuak eta beste edozein liburu ofizial legitimatzea,
Legean ezarritako legitimazioa ezertan galarazi gabe.
g) Bankuetako kontu korronteak irekitzeko behar diren agiriak sinatzea, baita, dirua
ateratzeko, diruzainak prestatutako taloiak edo txekeak ere.
24 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
h) Zuzendaritza Kontseiluko kideei karguen jabetza ematea.
i) Ordezkaritzaren ondoriozko beste edozein.
2.- Buruordea:
Kontseiluburuak bere esku uzten dituen eginkizun guztiak beteko ditu, eta harenak ere
bere gain hartuko ditu hura kanpoan edo eri dagoenean, baita kargua hutsik dagoenean
ere.
44. artikulua.- ZUZENDARITZA KONTSEILUKO IDAZKARIA
Idazkariari dagozkio:
1.- Kooperatibaren liburu, agiri eta zigiluak zaintzea, kontabilitatekoak salbu.
2.- Bazkideen Erregistro Liburuaz arduratzea.
3.- Batzar Orokorraren eta Zuzendaritza Kontseiluaren aktak egitea.
4.- Zuzendaritza Kontseiluko kide guztien kargu-jabetzaz fede ematea.
5.- Egin beharrekoak prestatzea Zuzendaritza Kontseiluari Kooperatibako gaien eta
bazkideen oharren berri emateko.
6.- Urteko Txostena prestatzea.
7.- Postaz eta bere kar ari dagozkion antzeko beste eginkizunez arduratzea.
45. artikulua.- ZUZENDARITZA KONTSEILUKO DIRUZAINA
Diruzainari dagozkio:
1.- Kooperatibaren fondoak zaintzea, bere ardurapean dituen diru kopuruen erantzule
izanik.
2.- Kontabilitateko liburuak eta agiriak zaindu eta haien ardura izatea, kontulari-kontu-
hartzaile baten esku utz baditzake ere.
3.-Kobrantza-ordainketetan eta, oro har, Entitatearen kudeaketa ekonomikoan betetzen
ez direnak edo hutsegiteak berehala jakinaraztea Zuzendaritza Kontseiluari.
46. artikulua.- FONDOEN ERABILERA
Fondoak erabiltzeko, kanbio-letrak onartu eta, oro har, kobrantza-ordainketetarako,
kontseiluburuaren eta diruzainaren sinadurak beharko dira. Kudeatzailearen edo
administratzaile delegatuaren esku utzi ahalko da, baina horrek haien aurrean,
zuzenean, beharko du erantzun.
25 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
47. artikulua.- ZUZENDARITZA KONTSEILUAREN BILERAK. PARTE HARTZEA.
Zuzendaritza Kontseiluko kideek nahitaez agertu beharko dute bileretara, non ez dioten
kontseiluburuari ezinaren arrazoiak frogatzen. Ezin da ordezkaririk bidali bileretara, ezta
inor ordezkatuz jardun ere.
48. artikulua.- KONTU-HARTZAILEAK
a) Batzar Orokorrak isilpeko bozketan hiru kontu-hartzaile izendatuko ditu bazkideen
artean, baita hiru ordezko ere, eta hiru urtez ariko dira beren karguetan.
b) Ezin da aldi berean kontu-hartzaile eta Zuzendaritza Kontseiluko kide izan, ezta
Kooperatibako zuzendari kudeatzaile ere. Kide edo kargu horien lehen eta bigarren
graduko odolkideek edo ezkontza-ahaideek ere ezin dute kontu-hartzaile izan.
c) Ekitaldi ekonomikoaren amaieran, kontu-hartzaileek, ekitaldia azaltzeko, txosten bat
aurkeztuko diote idatzita Batzar Orokorrari, baita Emaitzen Kontua eta Balantzea eta
Batzar Orokorraren onespena behar duten kontabilitateko gainerako agiriak ere.
d) Kontu-hartzaileek eskubidea dute, edozein unetan, Kooperatibaren agiri ekonomiko
eta juridikoak egiaztatzeko, baita bidezko iruditzen zaizkien ikerketak egiteko ere, aztertu
behar dituzten gorabehera edo hutsegiteak argitzearren, batez ere balantzeari, galera-
irabazien kontuari eta soberakinak banatzeko proposamenari dagokienez.
e) Zuzendaritza Kontseiluko kideei ordainsari, erantzukizun, ezintasun eta
bateraezintasun kontuan aplikatzen zaizkien xedapen berak egokituko zaizkie kontu-
hartzaileei.
V. Kapitulua
Zuzendaritza
49. artikulua.- ZUZENDARITZA
Zuzendaritza Kooperatibaren organo betearazlea da, eta pertsona batek nahiz talde
batek izanen du bere gain, Kooperatibaren menpeko ikastetxeen funtzionamendu ahalik
eta onenak eta heziketa zentroei buruzko xedapen orokorrek zer eskatzen duten ikusita.
Zuzendaritza Kontseiluak erabakitzen dituen arauei jarraituz funtzionatuko dute ikastetxe
horiek, eta haien berri emanen zaio Batzarrari.
Izendatzen diren zuzendariek, teknikoak nahiz administratiboak izan, behar adinako
egonkortasuna, agintea eta eskumenak izanen dituzte, beren lana ahalik eta
26 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
eraginkorrena izan dadin Haien ahalmenak argi zehaztuko dira kontratuan, eta
Zuzendaritza Kontseiluak ezarriko ditu haien eskubideak eta betebeharrak.
Irakaskuntza Batzordea eta Ekonomiakoa dira, ezartzen badira, Zuzendaritzaren-organo
aholku-emaileak, baita bazkideen ordezkaritza ere. Zuzendaritza Kontseiluak ezarriko
ditu haien funtzionamendurako arauak.
Zuzendaritza Kontseiluari dagokio zuzendaria izendatzea.
Vl. Kapitulua
Desegitea
50. artikulua.- DESEGITEKO ARRAZOIAK
Kooperatiba desegiteko arrazoiak dira:
a) Xede soziala amaitzea, hura ezin lortu izatea, edo organo sozialek funtzionatzeari
uztea.
b) Batzar Orokorrak hala erabakitzea, bildutakoen eta ordezkatutakoen botoen hirutik
biren gehiengoaz.
c) Bazkideen kopuruak Kooperatiba osatzeko legez behar den gutxienekotik behera
egitea, eta sei hilabete baino gehiago horrela irautea.
d) Bat-egitea, absortzioa edo zatiketa, Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren
11ko 14/2006 Foru Legearen 56 eta 58. artikuluetan aipatzen den moduan.
e) Kooperatibak lur jotzea, haren porrota deklaratzen duen ebazpen judizialaren
ondorioz.
f) Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legean ezarritako
beste edozein.
51. artikulua.- DESEGITEKO PROZEDURA
l) Aurreko artikuluan aipatu arrazoiak gertatuz gero, Batzar Orokorra biltzeko deia eginen
da Estatutu hauetan ezarritako prozeduren bidez, desegiteko erabakia har dadin.
Ez dira hogeita hamar egun natural baino gehiago, ezta hamar baino gutxiago, igaroko
deialditik Batzar Orokorra bildu arte.
2) Desegiteko erabakia harturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean beharko da argitaratu
eta, gutxienez, Foru Komunitatean kaleratzen diren egunkarietan.
27 Paz de Ziganda Ikastolako Estatutuak
Halaber, erabakiaren berri emanen zaio, hartzen denetik hogeita hamar eguneko epean,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kooperatiben Erregistro Orokorrari,
inskripzio ondorioetarako.
52. artikulua.- LIKIDAZIOA
Batzar Orokorrak erabakiko du zein prozedurari jarraitu, bai Kooperatiba desegiteko -
likidatzaile kopuru bakoitia izendatuz- bai ondasunak esleitzeko. Horiek beti izanen dira
euskara eta euskal kultura sustatu eta zabaltzeko.
Desegindako Kooperatibak bere nortasun juridikoari eutsiko dio likidazioa egiten den
bitartean.
Epe horretan, Kooperatibaren izenari "likidazioan" hitza beharko zaio erantsi
Likidazioa amaituta, likidatzaileek Batzar Orokorraren esku utziko dute azken balantzea,
hark erabakia har dezan.
Hamabost eguneko epean, likidatzaileek, azken balantzea bilduko duen eskritura
publikoan, Kooperatibaren idazpenak baliogabetzeko eskatuko diote Nafarroako Foru
Komunitateko Administrazioaren Kooperatiben Erregistroari, eta gordailuan utziko dituzte
haren jarduerari buruzko liburuak eta agiriak, bost urtez jasota gera daitezen.
Atarrabia, 2011.
top related