eaeko heoak euskara azterketa eredua b2 maila · bidasoko hitza, 2015-10-07 6. karlos alastruey...
Post on 03-Jul-2020
46 Views
Preview:
TRANSCRIPT
EAEko HEOak
EUSKARA AZTERKETA EREDUA
B2 MAILA
1. DOKUMENTUA: ATAZAK
1
GARRANTZITSUA: Informazio gehiago daukazu Proben deskribapenean
IRAKURRIAREN ULERMENA (30 puntu)
1. ARIKETA
Irakurri hurrengo testua eta erabaki hiru aukeren artean zein den testuaren esanahiarekin bat datorrena. 7 item (7 puntu). 0 adibidea da.
BALDINTZARIK GABEKOOINARRIZKO ERRENTA
UNIBERTSALAElurre Iriarte, Kirika bizi garen munduei begira, 2014
Ez zaizue inoiz pasatu makuluekin zabiltzatela
jende pila bat makuluekin ikustea? Halako
zerbait pasatu zait azkeneko astean. Oinarrizko
errenta unibertsalarekin interesatzen hasi eta
edozein tokitan besterik ez dago.
Oinarrizko errenta unibertsala. Zer ote da? Ezin
da oinarrizko errentarekin nahasi, 400 eurokoa,
arazo ekonomikoak dituztenentzat. Laburtuz,
denentzako errenta bat da, soldata bat, lan egin
edo ez.
Horrelako proposamenek hautsak
harrotzen dituzte. Jendeak hezkuntzaren edo
belaunaldiaren arabera erreakzionatzen du: “a
ze pagotxa!” edo “bai, berriz ere alferrak
alfer!”. Erreakzio hori izan aurretik, halako
batean gaia esku artera etorriko delako-edo,
han eta hemen leituz bildu ditudan oinarrizko
lau ideia agertu nahiko nituzke hemen.
Definizioz oinarrizko errenta unibertsala
herritar guztiei baldintzarik gabe ordaintzen
zaien errenta da, dituzten baliabideak eta lanean
ari diren ala ez kontuan hartu gabe. Eskubidea
da. Errenta apala, baina bizitzako oinarrizko
beharrak asetzeko nahikoa dena, zergen bidez
finantzatua.
Aldekoek diotenez, pobrezia desagertuko
litzateke hala. Erosteko ahalmen txikia dutenen
egoera zeharo hobetuko litzateke eta
aberastasuna hobeto banatuko. Gutxieneko ordain
bat seguru izanda, langileek askatasun
handiagoa lukete lan-kontratuak
2
0. Elurre Iriartek inpresioa du…a) makuluekin ateratzen den egunetan ikusten
dituela makuludunak.b) makuluekin ibiltzea oso gauza zabaldua dela.c) zerbaitengatik kezkatzen hasi eta edonon
ikusten duela gai hori.
1. Oinarrizko errenta unibertsala...
a) arazo ekonomikoak dituztenentzako soldatada.
b) gizartean zeresan handia ematen duenplanteamendua da.
c) 400 eurokoa da, berdin da laneanzabiltzan ala ez.
2. Oinarrizko errenta unibertsalajasotzeko...
a) ez dira irabaziak kontuak hartzen.b) nahitaezkoa da zergen bidez erakustea
behar dela.c) oinarrizko beharrak justifikatu behar dira.
3. Iriarteren ustez, oinarrizkoerrenta unibertsalarekin…
a) erosteko ahalmen txikiagoa luketeaberatsek.
b) jendeak ez luke lana edozeinbaldintzatan hartuko.
c) lan kontratuak desagertu egingo lirateke.
3
negoziatzeko; ez lukete edozein lan edozein
soldataren truke egitea onartuko. Hainbeste
handitu den prekarietatea desagertuko litzateke,
edo nabarmen gutxituko.
Laguntza honi esker gazteek eta emakumeek
askatasun handiagoa izango lukete eta, esaten
dutenez, genero indarkeriaren kontrako pausu
handia litzateke. Bestalde, gainerako gizarte
laguntza gehienak desagertuko lirateke, eta
hauetan iruzurrak harrapatzeko baliabideak ere bai.
Gainera lanaren ikuspuntu berri bat indartuko
litzateke, borondatearen lana.
Kontra daudenen argumentuetan, berriz, bi
puntu nagusi:
Errenta horrek jendea alfertuko luke. Ondorioz,
lanerako hautua egin dezaten, enpresaburuek
soldata hobeak pagatu beharko lituzkete. Lan-
kostuak handitzea ekarriko luke eta produktuak
garestitzea. Inflakzioak errenta horren
errentagarritasuna murriztuko luke. Immigrazioa
ere asko handituko litzateke.
Zailtasunak zailtasun, bada hala funtzionatzen
duen herrialderik. Alaska, adibidez. Sistemaren
oinarria da gizarte laguntzetara bideratzen diren
baliabideak beste modu batera antolatzea eta
zerga sistema erreformatzea. Zaila? Duela 200 urte
pentsaezina zen sufragio unibertsala, denok
bozkatzeko aukera izatea. Duela 100 urte
pentsaezina zen osasuna edo hezkuntza eskubide
unibertsala izatea. Zergatik ez oinarrizko errenta
unibertsala?
Ba horixe, batek zioen bezala, beharbada ez da
zirt edo zart egiteko momentua, baina bai
eztabaidatzen, hausnartzen hasteko. Eta horixe da
nik neure buruarekin egin dudana eta zuekin
konpartitu nahi izan dudana.
4. Beste alderdi positibo bat hau litzateke...a) emakumeek ez lukete hainbesteko
menpekotasunik.b) gizarte laguntzak ez lirateke beharrezkoak.c) iruzurgileak desagertu egingo lirateke.
5. Kontra daudenek, berriz, diote…a) lan-baldintzek atzerritar asko erakarriko
lituzketela.b) nekezagoa litzatekeela langileak aurkitzea.c) produktuak txarragoak liratekeela.
6. Iriarteren iritziz, oinarrizko errentaunibertsala…
a) eskubide bihur liteke urte batzuen buruan.b) gizarte laguntzetara bideratu behar litzatzeke.c) zaila da edonon ezartzea, Alaskan izan ezik.
7. Oinarrizko errenta unibertsalarengaiarekin Iriartek…
a) dio erabaki bat hartzeko sasoia dela.b) garbi du ez dela une egokia honetaz
hitz egiteko.c) hausnarketarako elementuak ekarri nahi
izan dizkio irakurleari.
2. ARIKETA
Hurrengo testuko hutsuneak betetzeko, ematen diren hiru aukeretatik esan zein den testuan egokia. 10 item (10 puntu). 0 adibidea da.
REMIGIA ETXARREN, BIZITZA HARI-HARIAN
Iruñea, 1853ko ___(0)___ 11. Leona Remigia Etxarren funanbulista jaio 0.
zen Nabarreria auzoan. Aita hil ondoren, Manuela Aranguren amaa) apirilab) apirilaren
berriro ezkondu zen, eta handik aurrera Pellejerias kalean bizi izan zen c) apirileko
familia, ____(1)____ Jarauta kalean. 1.a) deritzon
Remigia Etxarrenen beste berririk ez daukagu 1882ko uztailaren 12ra b) egungo
arte. Egun hartan Iruñeko zezen-plazan ____(2)____, “Teresy yc) nonbaiteko
Velázquez” akrobata konpainiarekin batera. Handik sei egunera, Lau- 2.
buru egunkarian idatzitako kronikak honela ____(3)____: “Deigarria daa) aritu zenb) aritzen zen
uztai finkoan eta soka tenkatuan Agostini andereñoak erakusten duen c) ibiltzen zen
adorea eta segurantza”. Izan ere, Mademoiselle Agostini zen Etxarrenen 3.izen artistikoa. a) ekartzen zuen
b) jartzen zen
Uztailaren 25ean, Eco de Navarra egunkariko zuzendari Nicanorc) zioen
Espoz Redinek “artista petoa” eta “punta-puntako orekaria” esan zion, 4.
eta “oreka-hagan moldatzen diren eta soka gainean dantzan egina) daitezenb) dezaketen
____(4)____ iruindarrak badaudela” egiaztatu zuen, harrituta. c) dezaten
1883ko maiatzean, Manuel Carralen konpainiarekin eta milaka5.a) ekin
ikusleren aurrean, Arga ibaia zeharkatu zuen, eta udalak 500 pezeta b) eman
eman zizkion balentriaren ordain. Berriro ere Lau-buru egunkariak emanc) jo
zuen ekitaldiaren kronika: “Soka-dantzariak ibilbideari ____(5)____ 6.
zion; publikoa isilik geratu zen une batez eta, handik hiru minutura,a) zituelab) zituena
Agostini lasaitasun osoz iritsi zen beste aldera, lurretik hamar bat c) zituenerako
metrora jarritako soka gainean. Orekariak oinak saskitxo batzuetan sartu 7.zituen eta, oinetako horiek ondo lotuta ____(6)____, ibaia baretasun a) iristean
handiz zeharkatu zuen; bidaia arriskutsuaren amaierara ____(7)____b) iristekoc) iritsiz
lau minutu behar izan zituen. Atsedenaldi laburra egin eta berehala, soka
gainera igo zen berriro begietan zapia eta gerritik gora oihal lodizko zaku
bat zuela. Publikoak gogoz egin zion txalo”.
5
1884an Gazteluko Plaza zeharkatu zuen, eta zezen-plazan ere
ikuskizunak eman zituen. Honela deskribatu zuen horietako bat El Eco de
Navarrak: “Soka gainean, koraza eta kaskoa jantzita, suziriak bota zituen,
eta suzko euriaren artetik agertuta, konbinazio ____(8)_____ lortu
zuen”. Jaioterrian ez ezik, Euskal Herriko nahiz kanpoko hainbat
herritan ere ibili zen Etxarren eta, ____(9)____, Ibaizabal eta Pisuerga
ibaiak zeharkatu zituen.
1892ko urriaren 5ean, Ondarroan, aulki baten gainean ariketak egiten ari
zela, hamabost metrotik erori zen. 1904an Iruñean bertan egindako saio
bakana salbu, hantxe amaitu zen haren karrera. Etxarrenen bizitzaren
berri xehe jaso duen Patxi Abasolo nafar historialariak dio Jauregiko
Aldapako 3.ean bizi izan zela azken urteetan; beste iturri batzuen
arabera, kale ____(10)____ amaitu zuen. Baina denak bat datoz gauza
batean: Mademoiselle Agostini handia miserian hil zen 1921ean.
Ordainetan, hori bai, Txantreako kale batek haren izena darama gaur
egun.
Nagore Irazustabarrena, Argia, 2015-10-04
8.a) ahalik bikainab) ezin hobeac) hainbat
egokia
9.a) besteak besteb) dena delac) izan ere
10.a) bertanb) gorrianc) hutsean
6
3. ARIKETAHurrengo testuko hutsuneak bete behar dituzu. Horretarako, behean dituzun 10 esaldizatiak erabili behar dituzu. Aukeratu hutsune bakoitzari dagokion esaldi zatia. Kontuan hartu HIRU SOBERAN dituzula. 7 item (7 puntu). 0 adibidea da.
ZINE KRITIKA: LOREAK, BEGIEKIN USAINTZEKOAK
Delikatua, iradokitzailea, detailez betea, apartekoa: Jon Garañoren eta Joxe Mari
Goenagaren Loreak _____(0)_____ Sail Ofizilaleko atetik. Maila ugaritako irakurketak dituen
fim hau orain artean ikusi dugun gauzarik onenetakoa izan da.
Ane astero loreak jasotzen hasi da, eta _____(1)_____. Abiapuntu sinple horrekin,
elementu ohikoak baliatuz, bikote eta familia harremanez, oroimenaz eta doluaz
_____(2)_____ pelikula egin dute Garañok eta Goenagak, planteamendu errealistakoa
baino egunerokotasunaren haustura txikietan landatua ageri zaiguna.
Hala, loreek egituratzen dute kontakizuna, _____(3)_____, hau da, batzuetan pertsonen
jakin-mina pizten dute, besteetan arrisku sentsazioa, eta beti istorioak aurrera egiteko
aitzakia dira. Horrelako baliabideak erabiltzean gerta liteke egoera batzuk behartzea, baina
ez da hau kasua: dena suabe doa, ia filmak dituen _____(4)_____.
Momentu batzuetan preziosismoa ukitzen duten plano nabarmenak ditu. Jarrera estetiko
horrek _____(5)_____ laguntzen dio, gehiegikeriarik gabe, eta film honetan ia gauza guztiak
bezala, oreka da nagusi irudiaren tratamenduan. Bainaren bat jartzekotan, Egoitz Lasa eta
Itziar Ituño elkarrizketa batzuetan esango nuke _____(6)_____.
Gainontzean, pertsonaiak ondo egituratuta daude, eboluzio interesgarriak egiten dituzte
filmaren pisua batetik bestera pasaz eta pantailan ikusiko ditugun lore-sortak
____ (7)_____ aurkezten zaigu istorio osoa.
Gorka Bereziartua, Argia bloga, 2014-09-23
A. BEZAIN ONDO BILDUTAB. EZ DA NOLANAHI SARTUC. EZ DAKI NORK BIDALTZEN DIZKIOND. EZ DIRELA BEHAR BEZAIN SINESGARRIAKE. IKUSLEA BENETAN ASPERTU ARTEF. IZAERA POLISEMIKOA HARTZEN DUTEG. KONTAKIZUNAREN HARIARIH. NAHASTEN ERAKUSTEN ZAIGUNI. NEKATUTA AGERTUKO ZAIGUJ. ZER PENTSATUA EMATEN DUENK. ZOOM GELDO HORIEK BEZAIN GOXO
Jarri erantzunak koadro honetan eta kopiatu erantzun orrian.
0. 1 2 3 4 5 6 7B
7
4. ARIKETA
6 albiste labur irakurriko dituzu. Albiste bakoitzari esaldi bat dagokio. Lotu esaldi bakoitza dagokion albisteari. Kontuan izan HIRU ESALDI SOBERAN daudela. 6 item (6puntu). 0 adibidea da.
ALBISTE LABURRAK
1. Aurkikuntza berezi eta garrantzitsua egin duteZubietan. Txaldatxur mendiko gerrakolubakietan, eskuz egindako 22 lehergailu atera dituzte lur azpitik. Iturgintzan erabiltzen diren piezekin egindako granadak asko erabili ziren 1936ko gerra garaian eta aurretik ere, baina gurean ale bakan batzuk baino ez dira berreskuratu orain arte. Lehen aldia da hainbeste lehergailu batera aurkitu direna.
Argia, 2015-10-24
2. Ana Oregi sailburuak urtarrilean aurreratu bezala, badirudi Donostialdeko metroak, edo behintzat, Donostiako erdiguneko alderik aldeko tarte berriak, ekaitz ekonomikoa iragan arte itxaron beharko duela. Hala ere, behin-behineko geldialdi hau une egokia izan daiteke azpiegitura handi horrenegokitasunaz lasai hausnartzeko. Asmo horrekin antolatu da, hain zuzen ere, mahai-inguru interesgarri bat datorren astelehenean, martxoak25, Okendo kultur etxean, 19:00etan.
3.Ander Izagirre kazetari eta blogariak irabazi duManos Unidas gobernuz kanpoko erakundearen kazetaritza saria. Boliviako Potosi herrian dauden Cerro Rico meazuloetako egoerari buruz idatziduen erreportajeagatik eman diote saria Izagirreri.
Argia, 2010-07-06
4. Kezkatuta eta haserre agertu diraSeo/BirdLife eta Aldude koordinakundea Pirinioetan egitekotan diren meategien proiektuei babesa adierazi dielako Nafarroako Gobernuak. Bi talde horiek beste behin ohartarazi dute Zilbetin Magnesitas Navarra SA Magna enpresak egin nahi duen silizea ateratzeko meategiak “izugarri kaltetuko” duela ingurumena.
Nafarroako Hitza, 2014-11-2
Unibertsitatea.net, 2013-05-05
8
0. Gasteizko tranbia zerbitzua etenda egon da ordubetez Gasteiz etorbidearen parean, auto bat erreien gainean ez atzera ez aurrera gelditu delako. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 06:15 inguruan gertatu da ezbeharra.Gasteiz etorbidean egiten ari diren lanen ondorioz, autoa tranbiaren bidean harrapatuta gelditu da. Gidaria autotik irten da eta ihes egindu, gertatutakoaren berri inori eman gabe.
eitb, 2013-05-14
9
5. Herriko enpresen berrikuntza eta egindako lana aitortzen dituzten Irun Ekintzan Sariak abenduaren 3an banatuko dituzte, Ficoban. Urriaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte oinarriak sarietan egon nahi duten enpresek. “Berrikuntza kultura hori aitortu nahi dugu, zerotik hasita merkatura irekitzea lortu duten ideiak, eta hainbat kasutan hiriaren izena mundu osora zabaldu dutenak. Made in Irun talentua”, adierazi du Miguel AngelPaez, Ekonomia Bultzatzeko delegatuak.
Bidasoko Hitza, 2015-10-07
6. Karlos Alastruey bilbotar zuzendaria AntiBasque Film izeneko pelikula errodatzen hasia da, eta jada Altzuzako Oteiza Museoan hartudituzte lehen irudiak. Film esperimentala izango da, dokumentala eta fikzioa uztartuko ditu eta gazteen artean memoria historikoa berreskuratzea izango du azken helburu. Gernikako bonbardaketa abiapuntu hartuta, totalitarismoen arrastoa jarraituko du Nafarroa, Bizkai, Gipuzkoa eta Europako hainbat txokotan zehar, amnesia dutenbi gazteren eskutik.
Gaztezulo, 2013ko urria
LOTU BEHARREKO ESALDIAK
A. BERANDU BADA ERE, ESKER ONAB. BIDEA GARBITU EZINIKC. ELKAR HARTUTA USTIAKETAREN KONTRAD. FIKZIO HUTSA ASMO PEDAGOGIKOZE. GERTATU DENA GOGOETAGAIF. GOGOETA LASAI EGITEKO UNEAG. ITURRI SUSMAGARRIEN BIDETIKH. LURPEKOEN IZERDIA ARGITARAI. LURRAK GORDETZEN DITUENAKJ. SARIA LAN MODUAK BERRITZEARI
Lotu esaldiak koadro honetan eta kopiatu erantzun orrian
0. 1 2 3 4 5 6
B
10
ENTZUNAREN ULERMENA (30 puntu)
1. ARIKETA (12 puntu)
GAIZKI JATEN DUTEN UMEAKEuskadi Irratia (06’18’’)
0. Haurrak…a) arazo-iturri dira beti.b) buruko minak izaten ditu askotan.c) jatun txarrak direnean arazoa da
gurasoentzat
1. Haurrak jaki berria...a) ez du gustuko izaten zaporeagatik.b) ez du inondik inora probatu nahi.c) probatzea alferrikakoa dela uste du.
2. “Elikadura neofobikoa”...a) dieta mediterranoarekin lotuta dago.b) ez da haurren kontua bakarrik.c) ezinbestekoa da autoestimua
handitzeko.
3. Edurne Maizi umetan...a) apurua ematen zion neofobikoa zela
aitortzeak.b) ez zitzaion gustatzen janari berriak
probatzea.c) neofobia zuela esan zioten.
4. Elikaduraz ari garela, bost urtetikaurrera ...a) denari ezetz esaten diote.b) denetarik jaten hasi behar dute.c) janari berririk ez dute jan gura izaten.
5. Problema bat izango genuke...a) umeak dieta aberatsa ez badu.b) umeak gutxi jaten badu.c) umeak oreka galtzen badu.
6. Arazoa umetan hasi eta...… a)helduarora ailegatu ohi da.b) normalean konpondu egiten da.c) trastorno bihurtzen da nagusientzat.
7. 8-16 urte bitarteko haurrek…a) berez ez lukete arazorik izan behar
jateko.b) gorabeherak dauzkate elikaduran.c) neofobia izateko joera dute.
8. Ikerketak erakutsi duenez …a) aztertutako umeek autoestima arazoak
dituzte.b) gurasoen kontrol faltagatik sortzen da
arazoa.c) ume neofobikoek ama txarrak izan
dituzte.
9. Zergatik sortzen da neofobia?a) gurasoen jarrera negatiboengatik.b) gurasoek barazkirik jaten ez dutelako.c) umeari askotan aurkezten zaiolako jana.
10. Dieta mediterraneoa...a) barazki asko jatean datza.b) ez da hain ona umeentzat.c) ezin da murritza izan.
11
Irrati saio honetan jaten mizkinak diren umeei buruz hitz egingo dute Edurne Maiz EHUko ikerlariarekin. Entzun arretaz, eta ondoren hiru aukeretatik erabaki zein datorren entzundakoarekin bat. 10 item. 0 adibidea da.
B2-1.ariketa-Mizkinak izanagatik
2. ARIKETA (12 puntu)
Ariketa honek bi atal dauzka. Irakurri bakoitzaren argibideak arretaz. Sei audio zati entzungo dituzu eta berberak izango dira bai A bai B ariketetan. Beraz, audio berak entzunda bi ariketa egin behar dituzu.
B2-2.ariketa
ASei audio zati entzungo dituzu. Lotu zenbakiak eta letrak eta pasatu erantzunak erantzun-orrira. Letra batsoberan dago eta ez duzu erabili behar. Behin bakarrik entzungo dituzu zatiak. Orain berrogeita hamar segundo dauzkazu aukerak irakurtzeko. 0 adibidea da.
ZERTAZ ARITU DIRA AUDIO-ZATI HAUETAN?
a) Antzezpen batez. 0b) Obrari egindako begiradaz.c) Ibilaldi erakargarriaz.d) Ibilbide laburraz.e) Isilkako lanaz.f) Ospeaz.g) Zoritxar batez.
0. 1. 2. 3. 4. 5.A
BBerriro entzungo dituzu audio zati berak. Lotu zenbakiak eta letrak eta pasatu erantzunak erantzun-orrira. Letra bat soberan dago eta ez duzu erabili behar. Behin bakarrik entzungo dituzu zatiak. Orain berrogeita hamar segundo dauzkazu aukerak irakurtzeko. 0 adibidea da.
ZEIN HIZTUNEK AIPATU DU… ?
a) ekitaldi jendetsua 0b) arrakastac) delitu batd) espero den iragarpenae) garai latzaf) zer dagoen ikusgaig) jarduera multzoa
0. 1. 2. 3. 4. 5.A
12
3. ARIKETA (6 puntu)
6 audio entzungo dituzu, elkarrekin zerikusirik ez dutenak. Audio bakoitza birritan entzungo duzu jarraian. Entzun arretaz, eta ondoren hiru aukeretatik erabaki zein datorren entzundakoarekin bat. 0. adibidea da.
B2-3.ariketa
0. Arto gorria barietatea… a) taloak egiteko berreskuratu dute.b) Jon Harluxet frantziskotarrak aurkitu zuen.c) laborari batzuei esker ezagutu dugu.
1. Getxoko Ereaga hondartzan… antzezpena egin dute.a) migrante batzuekb) egunero ikusten ez denc) Europako politiken
2. Kontxako bandera…a) oriotarrek hondarribitarrek baino gutxiagotan irabazi dute.b) orain dela hamar urte irabazi zuen Oriok azkenengoz.c) erraz samar irabazi dute Orioko neskek aurten.
3. Araban VTCen alokagai dauden ibilgailuen kopurua…a) ez da dauden taxien kopuruari dagokiona.b) taxi sektoreak arautzen du.c) trikimailuen bidez lortu dute.
4. Baionako “Iker” zentroa …a) eskakizun baten ondorioz sortu zen.b) euskal testuak sortzeko abiatu zen.c) Frantzian euskara irakasteko eratu zen.
5.Donostiako lur-jauzia…a) eguraldi txarraren ondorio izan da.b) ez dago argi zergatik gertatu den.c) politikarien arteko eztabaidagai izan da.
13
IDATZIZKO ADIERAZPENA (30 puntu)
1. ARIKETA (10 puntu)
Idatzi posta elektronikoa hurrengo egoerari erantzunez (90-110 hitz)
Testu mota : Laguntza-eskea. Emaila.
Nori : Herriko/auzoko elkarte bati.
Zergatik : Gobernuz Kanpoko Erakunde batean zabiltza laguntzen.Hondamendi handi bat gertatu da eta azken batzarrean zeuk hartuduzu herriko/auzoko elkarte bati laguntza eskatzeko ardura.Gutunean azaldu nor zaren, zer gertatu den eta zer eskatzendiozun elkarte horri.
Kontuan hartuko dira : Informazioaren antolaketa, egokitasuna, aberastasuna,zuzentasuna.
Nork@
Nori@
Gaia
3
14
2. ARIKETA (20 puntu)
Hurrengo gaietako bat aukeratu eta 170-190 hitzeko idazlana egin behar duzu.Gai bakoitzarekin aipa ditzakezun ideia batzuk dituzu, lagungarri.
Testu-mota: Argudio testua.
Norentzat: Herriko/auzoko aldizkariko irakurleentzat.
Zergatik : Zer pentsatua eman dizu gaiak.
Kontuan hartuko dira : Diskurtsoaren antolaketa, egokitasuna, aberastasuna,zuzentasuna.Ez ahaztu izenburu egoki bat jartzea.
KONTSUMITU, KONTSUMITU, MADARIKATUOK !
San Valentin eguna, Amaren eta Aitaren eguna, Black friday… Badira proposamenak dendak igande eta jai-egunetan irekitzeko. Telebistan, buzoietan, kalean… gero eta publizitate gehiago nonahi. Gutxiago kontsumitu, gutxiago ekoiztu. Eta lanpostuak?
ETA ZUEK NOIZ EKARRI BEHAR DUZUE UME BAT?
Belaunaldi bakoitzak bere joerak izan ditu aita-amak izateko. Baldintza ekonomikoak, laguntza-politika, inguruaren presioa… Lana eta familia, kontziliazioa posible da? Zelako gizartea izango dugu hemendik urte batzuetara Europan?
15
BITARTEKOTZA (30 puntu)
1. ARIKETA: IDATZIZKO BITARTEKOTZA (15 puntu)
Zure semea/alaba kutsadura gaia lantzen ari da gelan. Etxetik kanpo zabiltza eta testu haubidali diozu baina berak esan dizu ez duela ondo ulertzen. Zure hitzak erabiliz, email bateantestuaren mamia modu argiagoan helaraztea pentsatu duzu. (70-90 hitz).
Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an
2019/06/26
Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateaz egindako ikerketa baten arabera, Hego EuskalHerriko bi herenak baino gehiagok Munduko Osasun Erakundeak aholkatutako kutsadura bainomaila handiagoak jasan ditu, horrek osasunean, basoetan eta laboreetan dituen kalteekin.
Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoamantentzen dute.
Ikerketak Nafarroako 12 neurketa estazio eta EAEko 55 aztertu ditu. Datuen arabera, 2018ankutsadura mailaren murrizketa orokorra lortu da.
Hala ere, hiriburuetan (Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea), autopistetan, autobietan, zentraltermikoetan eta instalazio industrial batzuetan sortutako kutsadura lurraldetik zabaldu delaegiaztatu da, urruneko eskualdeetara eta landa eremura iritsiz.
Euri ugariek eta atmosferaren ezegonkortasunak kutsadura murriztu dutela dio txostenak, bainahura sakabanatzeari eta normalean negukoak diren kutsatzaileei ere lagundu diela.
Bestetik, atmosferako kutsadurak eragindako osasun kostuak gutxienez 50.000 dolarrekoak diraurtero, Espainiako BPGren % 3,5 Munduko Bankuaren arabera. Hori laboreetan eta ekosistemaneragindako kalteak kontuan izan gabe.
Osasunerako arriskuaTroposferako ozonoa biztanleriari gehien eragiten dion eta gehien hedatzen den kutsatzailea da,egonkor mantentzen dena edo goraka doana. Hori tenperatura igoeren eta udako muturrekoegoera meteorologikoen ondorioa da.
Aire kutsaduraren murrizketa abagune meteorologikoaren ondorioa da, ezegonkortasunatmosferiko handiagoagatik eta zentral termikoen elektrizitate ekoizpen murrizketagatiknabarmentzen dena. Hala ere, ziklo ekonomikoaren aldaketak erregai fosilak gehiago erretzeaeragin du garraioan eta industrian.
Organizazio ekologistaren ustez, aire kutsadura "garrantzi handiko arazotzat hartu beharkolitzateke". Europako Ingurumen Agentziaren (AEMA) arabera, Espainian 30.000 pertsona hiltzendira urtero aire kutsaduraren ondorioz.
16
gaia: bidali dizudan testuaren azalpenaKaixo, Miren:Bidali dizudan testua ondo ulertu ez duzunez, ahaleginduko naiz modu errazago batean azaltzen:
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________
Espero dut orain argiago izatea testuaren mezua.Gero arte, laztana.Ama
17
2. ARIKETA: AHOZKO BITARTEKOTZA (15 puntu)
Grafikoak ondo ulertzen ez dituen adineko senide batek urari buruzko honako hau azaltzekoeskatu dizu. Datuak interpretatu behar dizkiozu, portzentajeak etengabean irakurri gabe. Ezduzu zertan datu guztiak aipatu. (2 minutu)
18
AHOZKO ADIERAZPENA (30 puntu)
1. ARIKETA (15 puntu)
B2- BAKARRIZKETA.
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu. Horretarako, lagungarri, gaia girotzeko testu labur bat eta garatu daitezkeen zenbait ideia dituzu behean.
Informazioa Sarean
Berba egiteko puntuak:
-Sarean daukagun infomazioa seguru dago?-Zelan eta non gordetzen duzu zeure lana?-Ziur egon gaitezke gure lana ez dela galduko?-Etorkizunean non gordeko ote dugu informazioa?
Lehen kanpoko disko gogorretan gordetzen ziren segurtasun-kopiak Interneteko zerbitzarietan utz daitezke orain, eta hainbatsistema daude horretarako.
Ordenagailuan gero eta informazio gehiago gorde ohi dugu, eta kolpe handia izan liteke hori guztia galtzea: dokumentu garrantzitsuak, fakturak (eskanerrean pasatuak), argazkiak,
solaskideei buruzko informazioa, pasahitzak, posta elektronikoan bildutako mezuak, bideoak... Guzti-guztia desager daiteke, eta deus gabe gera gaitezke, ez zeru eta ez lur!
Ordenagailuak matxuratu egiten dira eta barneko disko gogorra ere hondatuz joaten da erabili ahala; hori horrela dela jakinda, norbereerantzukizuna da neurriak hartzea eta gure datuen segurtasun-kopiak maiz-maiz egitea.
Enpresetan, adibidez, ohitura horixe daukate, eta ostegun gaua iristen denean, teknikariek kopiatu egiten dute aste osoan sortu den informazioa eta kanpoko zerbitzarietan gordetzen dute; ostegunetako "back up" esaten zaio horri. Etxean ez da zertan jokatu hain zorrotz, baina komeni da aldian behin segurtasun-kopia berriak egin eta zaharrak ordezkatzea. Era horretan, ordenagailua matxuratzen bazaigu, hortxe izango ditugu informazio guztiaren kopiak, eta lanean jarraitzeko moduan izango gara.
19
2. ARIKETA (15 puntu)
B2-ELKARRIZKETAOndoren ematen zaizun gaiaz 5-6 minutuko elkarrizketa bat izango duzu zurebikotekidearekin.
Emaiezu erantzuna beheko galderei.
Eman arrazoibide sendoak eta adibideak.
Entzun zure solaskidearen arrazoibideak eta erantzun zeureak emanez.
Denda txikiak eta handiak.
Aipatu daitezkeen puntuak:
Denda handiak merkeagoak dira baina txikiak hurbilago dauzkagu. Hala da?
Saltzailearekiko harremana zelakoa da batean eta bestean?
Zeintzuk dira erakargarrienak? Zeintzuek ematen dute kalitaterik onena?
Zer litzateke auzo bat denda barik?
20
top related