edukalboan08 eusk web
Post on 14-Apr-2018
235 Views
Preview:
TRANSCRIPT
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
1/10
EDUKALBOANELKARTASUNERAKO HEZKUNTZA. 2013. URTEA. 8. zk.
www.alboan.org
Kulturartekotasuna
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
2/10
Zuzendaria
Jos Ignacio Eguizabal
Publikazio koordinatzailea
Zigor Uribe-etxebarria
Argazkiak
ALBOAN artxiboaDiseinu eta maketazioa
Workholics S.L.
Lege-gordailua: SS-290-2010
Birziklatutako paperean inprimatutakoaldizkaria, %100 klororik gabea.
Aintzat hartu aditzak adiera ugari ditu hiztegian. Horietatik, bi oso egokiak
zaizkiguEDUKALBOAN berri honen gaiari ekiteko, kultura-aniztasunari buruzkoa
baita. Jakina, kulturaz mintzo garela, ez gara hizkuntzaz eta folkloreaz soilik ari.
Bizitzari ekiteko norberaren moduez ari gara, erantzun kolektiboez, entseatuez
eta ikasiez, zenbait balio (esplizitu zein inplizitu) oinarri dituztenak guztiak ere.
Aintzat hartzea, lehenik eta behin, zerbait edo norbait arretaz aztertzea da, haren
nortasuna, jatorria eta nondik norakoak ulertzen saiatzea. Beste kultura batzue-
tako jendearekiko harremanaren abentura ez da inoiz hasiko baldin eta ez bagara
ohartzen gure artean dugula jende hori. Gizon-emakume horiekiko harremanari
esker, haien kultura ezagutu, aztertu, bizi... egin dezakegu eta, azken batean,haiengandik ikasi. Nazionalitate, pentsaera, ideologia, klase sozial... bereko
jendearen arteko eguneroko bizimoduak segurtasuna ematen digu, baina, aldi
berean, ez digu inguruan dugun aniztasuna ikusten uzten, ezta hura aintzat
hartzeko premia sentiarazten ere.
Aintzat hartzea, bestalde, hau ere bada: esker ona adieraztea onura bat
jasotzeagatik. Desberdintasunari buruzko estereotipoak gainditu ondoren,
eguneroko elkarbizitzaren eraginez, areagotu egiten da gure gizakiaganako
ulermena eta, zalantzarik gabe, gizatasunaren balio unibertsalak bizitzeko modu
berriak aurkituko ditugu, eta jakintsuago eta abegitsuago bihurtuko gara.
Ezagutzea eta eskerrak ematea, horra bizitzan askotan errepikatu beharreko
bi urrats. Alabaina, hazten laguntzen diguten beste zenbait gauzarekin bezala,inertzia gainditzeko, ohitura sortu behar dugu, aukeratu. Bizitza ikusteko gure
ikuspegia eraikitzen hasten garenean egin behar dugu hori; bestela, nekez
lortuko dugu. Are gizatiarrago bihurtzen gara gure eskoletako ateak aniztasunari
(zentzurik zabalenean) irekitzen badizkiogu, eta, segur aski, ikaskuntzaren
bultzatzaile garen aldetik, gure jardueran txertatu behar genuke helburu hori.
Herrien arteko elkartasunaren alde lan
egiten duen Fundazioa da ALBOAN.
Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.
EDITORIALA
EDUKALBOAN // 2
ALBOAN
BILBO......................................................
Aita Lojendio, 2 - 2.48008 - Bilbo
Telefonoa: 944 151 135
Faxa: 944 161 938
alboan@alboan.org
IRUEA....................................................
Baraain etorbidea, 2
31011 Iruea
Telefonoa: 948 231 302
Faxa: 948 264 308
alboanna@alboan.org
DONOSTIA .............................................
Ronda, 7 - 4. I
20001 - Donostia
Telfono: 943 275 173
Faxa: 943 320 267
alboan@alboan.org
GASTEIZ...................................................
Estenaga Apezpikua, 1
01002 - Gasteiz
Telefonoa: 945 202 676
Faxa: 945 202 676
alboan@alboan.org
Alboan Ong Desarrollo
@ALBOANongd
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
3/10
osagarri, hiru ipuin eta lamina-bilduma bat. Lehen Hezkuntzan, ziklo bakoitzerako material bereiziak ditu karpetak, baita
lamina-bilduma bat eta bideojoko bat ere, material osagarri gisara. Urrian egingo dugu material horien aurkezpena. Horiek
ezagutzeko edo eskuratzeko interesik baldin baduzu, begiratu datak gure webgunean eta sare sozialetan. www.alboan.org
Indiari eta hango zenbait alderdiri buruzko erakusketa batekin hasiko dugu
ikasturtea. Indian bizitzen du izena erakusketak, eta interaktiboa izango
da. Beraz, Indiako kulturako alderdiak ezagutzeko aukera izango dute
bisitariek, hango bizitza-ibilbideetan barneratuz. Erakusketan aurrera egin
ahala ikusten da nola eratzen den Indiako herritarren patua, eta, hartzen
diren erabakien arabera, honako edo halako ibilbideak eratzen dira.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailetako
ikasleentzat da erakusketa, edo adin-tarte-horietako aurrenerabeentzat.
Nolanahi dela ere, beste ziklo batzuetarako ere balio dute eduki batzuek.
Proposamen honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero,
jo zuzeneanALBOANera.
BERRIAK
EDUKALBOAN // 3
Erakusketa interaktiboa:Indian bizitzen
ALBOANeko albiste hauei nahiz beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero,sartu gure web-orrian (www.alboan.org), eta eman izena gure albiste-aldizkarian.
Kulturartekotasunaren eta kultura-aniztasunaren aldeko ALBOANen ikuspegiari jarraikiz,
Kultura arteko heziketari buruzko onlineko ikastaro bati ekingo diogu urriaren 14an.
Irakasleentzat (Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoentzat, batez ere), gai honekiko interesa
duten profesionalentzat eta gizarte- zein hezkuntza-alorretako ikasleentzat da ikastaroa.
Kulturarteko hezkuntzarako hurbilketa (teorikoa eta praktikoa) izatea du xede pro-
posamen honek, eta tresnak eskaintzea irakasleei, beren kulturarteko gaita-
sun propioa eraiki dezaten. Onlinekoa izango da ikastaroa, eta bi saio presentzial
ere izango ditu. Gaiei dagokienez, hiru multzotan banatuko da: kultura-artekotasuna,
hezkuntza ez-arrazista eta kultura arteko hezkuntzarako baliabideak.
Otsailaren amaituko da ikastaroa, 50 orduko trebakuntza-saioak osatuta. Ikastaroaren
prezioa: 50 euro. Izena emateko, begiratu gure webgunea edo sare sozialak, edo etorri gure
egoitzetako batera.
Kulturartekotasunari buruzkotrebakuntza, irakasleentzat.
Kulturartekotasuna Haureta Lehen hezkuntzanEllacura Fundazioak eta ALBOANek kulturartekota-sunari buruz prestatu dituzten material berriak aur-
keztu nahi dizkizuete. Hogeita bost laguneko talde
bat (irakasleak, ikastetxeetako boluntarioak eta EAEn
zein Nafarroan immigrazioaren alorrean diharduten
erakundeetako kideak) jardun da materiala prestatzen.
Munduko herritarrok: kulturartekotasuna du izena
proposamen didaktiko berri honek, eta Haur eta Lehen
Hezkuntzako ikasleentzat prestatu da. Lehenbiziko eta-
parako, jarduera-karpeta bat banatuko dugu eta, horren
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
4/10EDUKALBOAN // 4
Kultura-aniztasuna eta dakartzan aukerak
Gure eginkizun honetan, uste sakon honetatik begiratzen diogu
kultura-aniztasunari: hazkuntza pertsonal eta kolektiborako
aukera bikaina eskaintzen digute aniztasunek.
Hezkuntza-alorrean, maiz ikusi ohi da kultura-aniztasuna
baliabide mugatuekin artatu beharreko arazo-iturritzat.
Bestalde, larrialdiek ez dute uzten ikusten aniztasunak
dakartzan aukera guztiak.
Alde horretatik, ekarpen handia egin du eskola integratzaileakgure azkenaldi honetako historian. Baterako hezkuntza eta
aniztasun funtzionalaren integrazioa erabakigarriak izan dira
gizaki guztien aukera-berdintasunean aurrera egiteko.
Desberdintasuna lagungarri zaigu bestearen giza duintasuna
aintzat hartzeko; horrez gain, bien arteko alderaketak aukera
asko zabaltzen dizkigu, bestela baliatuko ez genituzkeenak.
Gizakiaren aukerak eta aukera kolektiboak.
Ikasgeletara iristen den ugaritasuna (jatorriena, familia-proie-
ktuena, balio eta sinesmenena) aukera ederra da norabide
bikoitzeko eginkizun horretarako. Datorkigun munduak be-
har dituen herritarrek gai izan behar dute desberdintasunak
onartzeko, elkarrekin balio bateratuak sortzeko eta berresteko.
Helmuga, kultura arteko heziketa
Alde batera utzi beharrekoak dira asimilazioa eta segregazioa
kontzeptuak, ez baitituzte aintzat hartzen kultura-aniztasunaren
alderdi positiboak; horrenbestez, kultura-aniztasuna eta
kulturartekotasuna aldarrikatzen ditu.
Kulturartekotasuna:gizarte batean bi kultura edo gehiago egon
daitezkeela onartzea. Aniztasun horretatik harago ere jotzen dukulturartekotasunak, eta komunitate desberdinek elkarrekiko
duten mendekotasuna, elkarrekikotasuna eta elkarrizketa ere
islatzen ditu. Esanahi dinamikoa du, eta harreman aktiboa,
trukea, adierazten du.
Kultura arteko heziketa korronte pedagogiko bat baino zerbait
gehiago da: munduaren ikuskera berri bat da, eta gizartea
ulertzeko eta antolatzeko zenbait irizpide eskaintzen ditu.
Ikuspegi horretatik ari dira lanean ALBOAN eta Ellacura
azkeneko urteotan, irakasle eta gainerako profesionalekin
elkarlanean, kultura-aniztasunarekin harremanean betiere.
Askoren iritziz, gizarteari nortasun bakarra, homogeneoa eta guztiz zedarritua ematen dioten ezaugarri
mugiezinen multzo bat da kultura. Noski, badira menderik mende iraun duten zenbat tradizio kultural, ongi
bereiziak. Baina kulturak beti nahastu dira elkarrekin, eta inoiz ez dira izan iragazgaitzak elkarren arteko mugak.
Kultura-aniztasuna,aberastasun-etorkizuna
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
5/10
Elkarrekin hainbat hilabetez egin dugun lanaren emaitza ditugu
kultura arteko heziketan aintzat hartu beharreko alderdi hauek:
Desberdintasuna positibotzat jotzea, gogoan izanik,
betiere, gauza gehiagok elkartzen gaituztela bereizten
gaituztenek baino. Izan ere, helburua da kohesio-
eremu bat sortzea, ez bazterketa-eremu bat.
Ez aurkeztea besteen kulturak zerbait exotiko
edo urrun gisara. Bestalde, kaltegarria da kulturen
gaineko topikoetan jaustea, haiei buruzko ikuspegi
esentzialista zabaltzen baita.
Aniztasuna ez da arazoa bat. Are gehiago, ikasgelak
ez dira inoiz uniformeak: ikasle bakoitza ingurune
soziokultural desberdin batetik dator, ikaskuntza-
erritmo desberdinak ditu, ikasteko era eta motiba-
zio desberdinak... Aniztasun hori, ongi aprobetxatuz
gero, aberastasun handia izan daiteke hezkuntzan, eta
tresna pedagogiko oso lagungarria.
Ikasgela edo talde bateko aniztasuna aprobetxatzeko,
komeni da:
- Ikasleen ezagutza eta esperientzietatik abiatzea.
- Denen artean banatzea arrakastak, askotariko
jarduerak eta pizgarriak eskaintzea, eta denei ematea
beren balioa frogatzeko aukera.
- Ohartzea zer aurreiritzi ditugun beste kultura
batzuei, jatorri sozial edo etnikoei... buruz, eta haiekgainditzen saiatzea.
Lankidetzan ikastea metodologia oso egokia da
ikasgela edo talde bateko aniztasuna aztertzeko.
Mundua ikusteko modu bat da, batez ere, kulturar-
tekotasuna. Horregatik, kultura arteko programa
edo unitate didaktiko baten bereizgarri nagusia ez
da edukia, ikuspegia baizik. Irakasleentzat, askoz
ere garrantzitsuagoak dira gai horri buruzko ideiak
eta irakaskuntza-ikaskuntza estrategia eta meto-
dologia egokiak abiarazteko gaitasuna baliabide
didaktiko asko edukitzea baino. Materiala lagungarriegokia da, baina, inolaz ere, ezin du ordezkatu da
irakasleen trebakuntza.
Aniztasuna berez izan daiteke baliabide. Jatorri
desberdinetako familiak ikasgelara gonbidatzea eta
haien sorlekuaz, lanbideaz... zer dioten entzutea
oso aberasgarri izan daiteke, eta irakasleen lanaren
osagarri. Komeni da lekukotasun horiek jatorri kultural
bereko ikasleei ez eskaintzea. Etniak, norberaren
bizipenek, klase sozialak, sexuak, adinak... bakar eta
errepikaezin bihurtzen dute, nolabait, bizipen kultural
bakoitza.
EDUKALBOAN // 5
KULTURARTEKOTASUNA
1.-
2.-
3.-
4.-
5.-
6.-
7.-
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
6/10EDUKALBOAN // 6
Nondik datoz frutak?
6 urte artekoak
Iturria:ALBOANen Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna materialak.
Helburuak: 1.- Jatorri-aniztasuna ezagutzea. 2.-Aniztasun hori balioestea.Denbora: 30 minutu.
Behar den materiala: Sekuentzia egiteko irudiak (Internet, aldizkariak...) kartoi meheak, guraizeak, pinturak
Galdetu al diozu inoiz zure buruari nola
iristen den fruta zuk erosten duzun denda
horretaraino? Jarduera honen bidez, galdera
horri erraz ulertzeko moduan erantzuten
saiatuko gara. Horretarako, sekuentzia
hau antolatuko dugu txikienekin: zuhaitzetan
hazten dira frutak; haiek biltzen dituen
jendea dago; kamioietan, ontzietan... sartzen
dute fruta, eta, ondoren, fruta-dendara
iristen da. Han erosten dugu guk, etxeraeramateko. (Adinaren arabera, sinpleagoa
edo konplexuagoa izan daiteke sekuentzia).
*Bertako produktuak eta kanpotik
ekartzen dituztenak bereiz ditzakegu,
bertakoek ibilbide askoz laburragoa
egiten baitute. Izan ere, kanpoko
produktuek, kamioiz ez ezik, ontziz
ere egiten dute bidaiaren zati bat.
Kulturartekotasuna
Irizpide batzuk:
* Sekuentzia egitean, hobe da ez erabiltzea kanpoko fruta, kanpoko... terminoak, eta, haien ordez, beste leku
batzuetakoak..., beste herrialde batzuetakoak... eta antzekoak erabiltzea.
* Gizon-emakume batzuen migrazio-prozesuarekin ere aldera dezakegu frutaren ibilbidea. Gure eskolan edo inguruan badugu
beste herrialde, komunitate edo inguru batzuetatik etorritako jendea.
* Fruten bidez azter dezakegu beste leku batzuen ekarpena. Izan ere, beste herrialde batzuetako frutari esker, hemen ez
daukagun zenbait produktu jan ditzakegu; anana, adibidez).
* Komeni da, bestalde, ideia hau txertatzea ere: gehiago dira elkartzen gaituzten gauzak bereizten gaituztenak baino (fruta guztiak
sortzen diren zuhaitzetan, edo lurretik ateratzen dira, edozein dutelarik ere jatorrizko sorterria, edo ontziz edo kamioiz ekarri gurera).
* Taldearen arabera, azaldu beste herrialde batzuetakoak ekarriak direla asko erabiltzen ditugun produktu batzuk (patata,
txokolatea...).
gaia lantzeko proposamen pedagogikoak
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
7/10
Gureazbestelakokultura,gizarteedoetnieiburuzprent
sanagertzendiren
albisteeta/edoartikuluenzenbake
ta
eginbehardute.
Taldehoriekalbisteetanjasotzen
dutentratamenduaaztertubeha
r
dute:zertazhitzegitenduten,nola
,
zerirudizabaltzenduten
1.
2.
!Heziketa-material gehiagoaurkitu dezakezu
www.hezkuntza.alboan.orgweb-orrianedo gureegoitzaren batekinharremanetan jarrita.(2. or. IKUSI)
PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK
EDUKALBOAN // 7
Gure kometa-jaialdia
6-12 urte
Zer kontatzen digute komunikabideek beste kultura edo herrialde
batzuei buruz? Benetako egoeraren berri ematen al du haien
informazioak? Fida al gaitezke kontatzen digutenaz?
Proposatu taldeari ikerketa-lan bat egitea komunikabideei eta haiek
zenbait herri eta kulturaz ematen duten irudiari buruz.
Horretarako, sortu lan-taldeak eta banatu aldizkariak eta egunkariak.
Bi fasetan egin behar da ikerketa:
Saltzen diguten irudia
12-16 urte
Iturria: ALBOANen Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna materialak.
Helburuak: 1.- Jostailu bidez, munduko zenbait herrialderen kultura-ekarpenak ikustea.
2.- Lankidetzaren bidez, gizarte-trebetasunak garatzea eta talde-lanean jarduteko ideiak trukatzea.
Materiala: Egurrezko makilak, pita-haria, plastikoa edo papera, soka mehea... Internet bidezko informazioa.
Irizpide batzuk:
* Asiakoak dira, jatorriz, kometak, baina munduko
inguru askotan erabiltzen dira. Jokoak eta jostailuak
ere munduko leku batzuetatik beste batzuetara
zabaldu dira.
* Zenbait lan-saiotan egin daiteke jarduera hau,
munduko zenbait lekutako kometen jatorria eta
izenak ikertuz, etab.
Hiruna laguneko taldetan banatuko dugu ikasgela. Talde bakoit-
zak txosten labur bat prestatu behar du munduko hainbat lekutako
kometei buruz.
Teknologiako ikasgelan, berriz, kometa bat (gustuko dutena)
diseinatzeko eta egiteko materialak edukiko dituzte. Talde bakoitzak
plan bat antolatu behar du, eta lanak berdintasun-irizpidez banatu.
Talde-lanean jardun behar dute ikasleek, gogotsu parte hartuz.
Amaitutakoan, ikasgelako kide guztiei erakutsi behar diete kometa,
eta Gure kometa-jaialdia egiteko egun bat hautatu. denen artean
erabaki behar dituzte egun horretarako edukiak eta jarduerak.
Jostailu edo jolas tradizional bat da kometa.Txinakoa da, jatorriz, eta mundu osoan dagohedatua. Hasieran, seinaleztapen militarrerako
gailutzat erabiltzen zen, eta kolore bakoitzak mezubat adierazten zuen.Munduko bazter bakoitzak bere izena ematen diokometari, eta hura fabrikatzeko eta hegaldatzeko
modua ere desberdina da. hainbat izen ditu:barriletea (Argentina, Uruguai), papelotea
(Honduras), pizcucha (El Salvador),kitea (Ingalaterra), katanga (India)
Herrialde batzuetan (Mexiko, Hegoafrika,Afganistan) tradizio handia du kometak eta
jaialdiak egiten dituzte, urtero. Era askotako kometak
ikusten dira, eta jende asko joaten da jaialdi horietara.Erreferentzia, bideo eta irudi ugari
dituzue Interneten.
Iturria:ALBOANen Janavak bideoko gida didaktikoa.
Materiala: egunkariak, aldizkariak, guraizeak
Azkenik, gainerako ikaskideei azaldu behar dizkio talde bakoitzakbere ondorioak, eta gureaz bestelako talde kulturalei buruz
hedabideek (prentsak ez ezik, irratiak eta telebistak ere) zabaltzen
duten irudiaz eta haiei buruz daukagun iritzian duten eraginaz hitz egin.
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
8/10EDUKALBOAN // 8
ELKARRIZKETAMaterial guztiakALBOAN-enBaliabide Zentroanaurkitu daitezke:
!centroderecursos.alboan.org/euedo gure egoitzaren batekinharremanetan jarrita.(2. or. IKUSI)
Hezkuntza materiala:Jira bira munduari begira. 24 jolas,12 tailer, 12 errezeta, 12 ipuin.Bilbao: URTXINTXA Eskola, 2010.
Koadernoa:Balioetan heztekokoadernoak. Kulturarteko aisialdia.Bilbao: URTXINTXAEskola, 2009.
Gida praktikoa:
Aurre egin zurrumu-rruari. Immigrazioariburuzko zurrumurrei,estereotipoei etaaurreritziei aurreegiteko gida praktikoa.Gasteiz: EuskoJaurlaritza, 2012.
Kamishibaia:Milekelen jaia.Cruz Manuel Noguera Gonzlez.Bilbao: ALBOAN, 2013.
Jesuiten erakundea da Lasa Zentroa, Tuterako San Francisco Javier Fundazio-
aren mendekoa. Migrazioen alorrean jarduten da, Tuterako immigranteen familia,
elkarte eta taldeei laguntzen eta haiek babestenZer kultura-aniztasun dago gaur egun Tuteran?
Kulturak elkarrekin bizi izan dira Tuteran historian zehar. Ebro ibaiaren
ertzeko lur hauetan bada, oraindik ere, musulmanen, juduen eta kristauen
arteko bizikidetzaren zenbait aztarna.
Egungo kultura-aniztasunak (egoera soziopolitiko eta ekonomiko hobe baten
bila etorri direnen migrazio-uxuen emaitza) aldatu egin du hiri honen
sonomia eta bizikidetza, eta nortasunen, adierazpen erlijiosoen, ohituen eta
tradizioen collage erabatekoa da: laurogeita bi nazionalitatetako jendea bizi da
hemen, guztiak beren itxaropen eta ilusioekin.
Zer ekarpen egiten die kultura-aniztasun horrek haren hartzaile diren komunitateei?
Aberastasuna, alor sozial, kultural eta ekonomikoan. Ekarpen horiekaintzat hartuko eta balioetsiko balituzte erakunde publikoek eta herritarrek,
mestizajeak dakartzan esperientzien eta onuren zilegitasuna agerikoa izango
litzateke. Baina mestizaje gizatiarra nahi dugu, beste nazionalitate batzuetako
jendearengan lanerako gaitasuna ez ezik beste zerbait ere ikusten duena:
duintasuna, eta besteen eskubide eta egoera berean bizimodua aurrera
ateratzeko eskubidea.
Alor honetan dihardun administrazio eta gizarte-erakundeok arduratu behar
dugu horretaz, eta behar diren baliabideak ipini.
Nola egiten duzue hori Lasa Zentroan?
Kultura horien guztien aniztasuna da Lasa Zentroa sortu izanaren eta harenjardueraren funtsa. Gure ametsa: talde horiek gizarteratzen laguntzea,
iritsi baita bizikidetzaren eta lankidetzaren alde egiteko garaia. Horretarako,
aberastasuntzat hartu behar dugu aniztasuna, ez mehatxutzat. Ezinbestekoa
da hori zenbait alderdi jorratzeko: hiritartasun integratzailea, hezkuntza
integratzailea, partaidetza eta erantzukidetasun soziala.
Immigranteen proiektuak eta asmoak (pertsonalak zein kolektiboak) zilegi
bihurtzen ahalegintzen gara gu. Lehenbiziko urte hauetan, nerabe
adingabeekin eta familiekin saiatu gara batik bat, eta emakume immigranteen
sustapena eta trebakuntza bultzatu ditugu. Horrez gain, erlijio-aniztasunaren
alorrean ere jardun gara.
Prozesu pertsonalak eta eraikuntza sozialekoak sendotzen ahalegintzen
gara gure proiektuen bidez, migrazio-prozesuek zentzua eta lekua izan
dezaten alor sozialean, ekonomikoan eta politikoan.
Esteban Gonzlez, Tuterako (Nafarroa) Lasa Zentroko zuzendaria.
Bizikidetzaren eta lankidetzarenalde egiteko garaia da
Kulturartekotasunabaliabideak
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
9/10EDUKALBOAN // 9
Ikasgelan erabiltzeko prest!
ItsasoCurielen(ALBOA
Nekoboluntarioa)irudia
.
Galderak:Egin taldeak (3-4 lagunekoak), eta egin gogoeta honetaz: Zer alderdipositibo ditu munduan hainbeste kultura, hain desberdinak, egoteak?
Aukera gehiena gustatzen zaizuena, eta jorratu, harik eta zuen ideiarekin batdatorren esaldi bat asmatzen duzuen arte.
Idatzi esaldia pankartan (ikus irudia). Azaldu gainerakoei zer goiburu asmatu
duzuen zuen pankartarako, eta zer adierazi nahi duzuen.
-
7/27/2019 Edukalboan08 Eusk Web
10/10
Muxote Potolo Bat-ek (MPB) utzitako irudia.
Galderak:Badakizu zer den mandala bat? Bilatu informazioa: zer esan nahi duen, jatorria,zertarako den...
Ikasgelan erabiltzeko prest!
Koloreztatu mandala. Errazagoa bazaizu, handitu irudia. Lasai koloreztatu; bitartean,egin gogoeta irudian ikusten duzunaz eta kolore horiek hautatzeko arrazoiez.
Azaldu zure kideei zer ikusi duzun mandalan, zer adierazi nahi izan duzun
marrazkiarekin...
top related