energia ibon laka laburpena
Post on 12-Apr-2017
469 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ENERGIA
Gure inguruan gertatzen diran aldaketa guztien erantzulea da.
ENERGIA MOTAK :
*Energia mekanikoa : mogitzen dagoan objetuek daukien energia da.
*Argi energia : hainbat gorputzek argi moduan igorten dabena da : eguzkia, bonbileak …
*Bero energia : gorputzek bero moduan igorten dabena da eguzkia edo sua.
*Energia kimikoa : hainbat substantziatan batzen dan energia da, pilak eta bateriek energia kimikoa gordetzen dabe eta energia elektrikoa bihurtzen dabe.
*Energia nuklearra : uraniotik, erradiotik eta poloniotik lortzen da.
*Energia elektriko : etxeetan gehien erabiltzen dan energia mota da.Ur jauzien bidez, eguzkiaren argiaren bidez eta haizearen aireari esker lortzen da.
ENERGIA ALDATU EGITEN DA
Energia ez da suntsitzen ,ezta sortzen ere;energia aldatu egiten da.
* Esku biak igurtziz gero , energia mekanikoa sortzen zagoz (mogimendua) eta eskuak igurtzerakoan bero energia bihurtzen dogu.
*Zentral hidroelektrikoetan : energia elektrikoa lortzen da, uraren mogimenduari esker.Kontsumitzen dogun elektrizitate gehiena sortzen da. Bere funtzionamendua, magnetismoaren eta elektrizitatearen arteko loturan oinarritzen da .
Marrazki hauetan zentral hidroelektrikoen elementu nagusiak ikusten dira .
ENERGIA ITURRIAKEnergia emoten deuskuen materialak edo fenomenoak dira.
ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK :Energia garbia lortzen dau, ez dau kutsatzen ingurumena.Asko erabili arren , ez dira agortzen .
*EGUZKI PANELAK : eguzki energia aprobetxatzen dau, bero energia edo energia elektrikoa bihurtzeko.Eguzkia, lurreko energia iturri nagusia da .
*AEROSORGAILUAK : haize energia edo energia eolikoa aprobetxatzen dau, energia elektrikoa bihurtzeko.
*PRESAK eta URTEGIAK : uraren mogimendua aprobetxatzen dabe, energia hidraulikoa energia elektrikoa bihurtzeko.
*INSTALAZINO MAREOMOTRIZAK : itsasgora, itsasbehera eta itsasoko olatuen indarra aprobetxatzen dabe. Energia mareomotriza , energia elektrikoan bihurtzeko.
*MATERIA ORGANIKOA : errez edo tratatuz energia lortzen da (BIOMASA) . Energia termiko edo elektriko bihurtzeko.
ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK
EGUZKI ENERGIA ENERGIA EOLIKOA
ENERGIA HIDRAULIKOA BIOMASA
ENERGIA MAREOMOTRIZA
ENERGIA ITURRI EZ-BARRIZTAGARRIAK
Oso arin kontsumitzen dira, oso mantso bisortzen dira eta bere erabilerak ingurumena kutsatzen dau.
*PETROLIOA : likido naturala da eta lurraren barrualdetik ateratzen da .Gehien erabiltzen dan energia iturria da, erregai asko lortzen dira(gasolioa eta gasolinea) eta plastikoak eta fabrikatzen dira.
*IKATZA : zentral termikoetan, energia elektrikoa lortzen da.
*GAS NATURALA : etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabiltzen da.
*SUBSTANTZIA ERRADIOAKTIBOAK : zentral nuklearretan, energia nuklearra lortzen da.
*ENERGIA GEOTERMIKOA : lurraren barrualdeko beroaren bidez lortzen da eta gero, energia elektrikoa lortzeko erabili ahal da.
ENERGIA EZ – BARRIZTAGARRIAK
PETROLIOA SUBSTANTZIA ERRADIOAKTIBOAK
ENERGIA GEOTERMIKOA
GAS NATURALA IKATZA GAUR EGUNGO MUNDUA ETA ENERGIA ITURRIAK
Eneria , oinarrizko elementua da gizarteen garapenean .Herrialde garatuek eta garapen bidean dagozan herrialdeek,
energiaasko kontsumitzen dabe . Energia hori iturri ez-barriztagarrietatik lortua izaten da eta “energia konbentzional” horrexeek dira gehien erabiltzen diranak .Energia iturri hauek, urriak izateaz aparte, Lurreko hainbat zonaldeetan konzentratuta dagoz . Baliabide horreen kontsumoa murrizteko, energia barriztagarrien kontsumoa sustatzeko neurriak hartzen dabilz .Mota horretako energiei “ energia alternatibo” deitzen jake.EnergiaKonbentzionalak agortu baino lehen, horreek ordezkatzea dabelako helburu.
ENERGIAK INGURUMENEAN SORTUTAKO ONDORIOAK
Energia lortzeak eta erabilteak ingurumen arazo ugari
eragin daikez :
PAISAIA HONDATU ETA LURZORUA ETA LANDAREDIA SUNTSITU : gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko .
INGURUKO ANIMALIA ESPEZIEAK ARRISKUAN JARRI :energia lortzeko instalazinoen eraikinak egiterakoan .
ERREGAIAK ERRETEAN : substantzia kutsagarri asko igorten dira atmosferara eta ingurumenean kalte asko eragiten dabez:- Berotegi efektu naturala handitzen da.- “Euri azidoa” kutsatutako uraren ondorioa da.
HONDAKIN NUKLEARRAK : zentral nuklearren ondorioz sortutako hondakinak dira . Inguruko lurzorua, ura eta aireakutsatu daikiez.
BEROTEGI EFEKTUA EURI AZIDOA
ENERGIA ARDURAZ ERABILTZEA
Garapen iraunkorra baliabide naturalen eta, batez ere, energiaren erabilera arduratsuan oinarritzen da .
EKINTZA KOLEKTIBOAK
Energia garbia lortzeko, energia alternatiboen
erabilera bultzatu . Energia eraginkortasuna hobetzen ahalegindu . Energia aurreztea sustatu .
Energia alternatiboak erabili
A motatako tresnak erabili Informazio kanpainak
BANAKAKO EKINTZAK
Inguruan garapen iraunkorra lortzen lagundu daikegu, energia aurrezteko neurri errezen bidez.
Kontsumo txikiko bonbilak erabili . Argiak eta makinak, erabiltzen ez doguzanean,
amatatu. Berokuntza eta aire girotua, erabili beharrezkoa
danean . Garbigailua jarri, beteta dagoanean . Ez erabili autoa, bide laburrak egiteko.
Energia aurrezteko kanpainetan parte hartu .
Beharrezkoa da, energia arduraz erabiltzea eta guztiok parte hartu behar dogu ahalegin horretan .
Kontsumo txikiko bonbillak erabili. Argia amatatu ez bada erabiltzen .
Garbigailua bete,martxan jartzeko. Ez erabili kotxea , bide laburrak egiteko.
EGILEA : IBON LAKA 6.B.
top related