euskal literaturaren loraldia iparraldean
Post on 28-Jun-2015
2.067 Views
Preview:
TRANSCRIPT
EUSKAL LITERATURA IDATZIAREN LORALDIA IPARRALDEAN
Euskal literatura idatziaren
loraldia Iparraldean
Politika eta
erlijioa nahasian
Lapurdiko Eskola
EtxeberriGazteluzar
AxularOihenart
EranskinakGalde-
erantzunak
Politika eta Erlijioa nahasianPolitika eta Erlijioa nahasian• 1593an, Henri IV.a kalbinista izateari
uko egin eta katoliko bilakatu zen, Frantziako errege izateko.
• Joana Albretekoaren Erreformaren aldeko apustuak porrot egin zuen eta katolizismoaren aldeko jarrerak irabazi zuen, Frantzian erlijio gatazkak amaituz.
• Frantzia, XVII eta XVIII. mendearen hasieran, Europako politika eta kulturaren gidari (Iparraldean antzeman daiteke).
• Lapurdi, euskal literaturaren gune indartsuena mende honetan.
Lapurdiko EskolaLapurdiko Eskola• Iparraldeko apaizak komentu
batean: euskarazko lanak prestatu (euskaraz kristau heziera )
• 1599an, Bertrand de Etxaus apezpiku Baionan: Doctrina Christiana (euskaraz kristau heziera eta euskaraz nola idatzi eta irakurri)
• Itsas merkatalgoari esker ekonomian gorakada eman zen, kutur egarria sortuz iparraldean: herritarrek antzerkiak ikusi, liburuak irakurtzeko… grina
• Sarako eskolako partaideek euskal idazle izatea zuten helburu nagusi, beti ere kristau ikasbidea mantenduz.
EtxeberriEtxeberri
• Hiru bertso liburu
• Hizkuntza aberatsa
• Bertso asko arrantzaleei zuzenduak
Lagun gabe ioan ninduen portuetan barrena
Garizuma barurtzera ian gabe ahamena.
Ene ganik ikhas ezak, ezin ni nauk egia,berthute handia dela saindu erromeria.
Ezen gorputz hezgaitza dik handiro hark olhatzen
eta bortxaz arimaren uztarrira ekhartzen.
Seniorale ibiltzeaz ondratzen tuk sainduaketa hekin bitartekoz ardiasten donuak,
Bainan egik aphezaren konseiluaz bidea,Hierusalem, Erroma eta San Iakesko
luzea.Ungi baten egiteko mila erhakeria,
halako orduz igoal duk ez etxetik ilkhia.
ahamena: mokadua, olhatzen: jotzen,Seniorale: erromes, ardiasten: lortzen,
erhakeria: erokeria, ilkhia: atera
GazteluzarGazteluzar• Bertso liburu bat• Etxeberrirenak
baino landuagoa eta garbiagoa
• Latineko eliz kantuak itzuli euskarara marinelek abesteko
Errazu, zeruko MusaNola erdi den BirjinaNola duen Jainko HaurrakIzatu lehen eguna.
Errazu nola egin denGizon, zeruko JainkoaEta nola Jainko eginGizon gu bezalakoa
Nola Dabid’en kastatikGizon egin den munduan,Egun daiñotik Jaun goikoIzatu zena Zeruan.
Urrun hadi ParnasekoMusa zahar profanoa:Eta zu zato zerukoMusa berri dibinoa
Jesu-Kristo gure JaunaEkhar bezate bihotzek;Ithurriek Ur sainduaFruitu bizia Haritzek.
Adio Phebus! hire etxeHire itsaso guztiaEtzarete aski hiltzekoEne egarri handia
Bi Musak
Axular (Urdazubi, 1556)Axular (Urdazubi, 1556)
• Pedro Dagerre Azpilkueta, Sarako erretore• Salamancako unibertsitatean ikasketak• Liburu bakarra, maisulana: Gero• Gero (1643):
– erlijio liburua: geroko utzi ordez, oraintxe bertan zentzatzeko aholkua
– Estiloa: sinonimoak eta antzeko hitzak elkarren ondoan pilatzeko joera
– Hiru atal: gomendiozko karta, irakurtzaileari gutuna eta mamia
Arnaut Oihenart Arnaut Oihenart (Maule, 1592)(Maule, 1592)
• Nafarroako parlamentuko abokatu eta Zuberoan eta Nafarroan administrazioko karguak
• Elizgizona ez zen lehen idazle handia• Bi lan nagusi:
– Notitia Utriusque Vasconiae, tum Ibericae tum Aquitanicae (historia lana)
– Les Proverbes Basques… (706 atsotitz eta bere gaztaroari buruzko olerkiak)
• Oihenartek Etxepare baino bertso hotzagoak eta artifizialagoak egiten zituen.
GeroGero, Axular , Axular (irakurtzaileari)(irakurtzaileari)
Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. Eta on zatekeiela, gauza hunetzaz liburu baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, gero dioenak bego dioela erakustea.
GalderakGalderak
• Nor izan zen Henri IV.a? Berak egindako zerk izan zuen Iparraldean eragin handia?
• 1593an, erreformazaleen buru zen Henri IV.ak kalbinista izateari uko egin eta katolizismora eman zuen urrats, Frantziako errege izateko bide bakarra horixe zuela ikusten baitzuen. Monarkia katolikoaren aldeko jarrerak irabaztearekin batera, bukatu ziren Frantzian XVI. mendean hain eragin handia izan zuten erlijio gatatzkak.
•Zer ekarri zuen Lapurdiko Eskolak?
• Euskaraz kristau heziera (kristau liburuak argitaratu zituzten eta horien bitartez kristau heziera zabaldu nahi zen).
•Nondik datorkio Axularri goitizena?
• Bere jaiotetxearen izenaz, Axular alegia, ezagutzen dugu, Euskal herrian beste asko bezala, Pedro Dagerre Azpilkueta.
• Zenbat ataletan dago banatuta Gero maisulana? Zeintzuk dira atal horiek?
• 3 atal:– Gomendiozko karta Bertrand de
Echausi– Irakurtzaileari nondik sortu zen
liburuaren ideia, zertan datzan…azaltzen dio.
– Kapituluak: liburuaren mamia (60 kapitulu)
• Gero lanaren estiloari dagokionean, zer azpimarra daiteke?
–Estiloari dagokionean: sinonimoak eta antzeko hitzak elkarren ondoan pilatzeko joera
• Gero maisulana omen da. Zer behar du liburu batek maisulana izateko?
• Villasante literatur kritikoak bost baldintza eskatzen ditu: aspalditasuna, originaltasuna, mami baliotsua izatea, forma ederrez azaldua egotea eta hizkuntzaren aldetik ere eredu izatea. Baldintza horiek guztiak betetzen dituela Axularren Gerok frogatzen du villasantek: “Gure Gero zinetako maisulana da, beraz, bai azalez eta bai mamiz, betiereko balioa duten horietakoa, balio iraunkorra dutenetakoa.”
• Loraldiak iparralde guztia hartu zuen. Zein autore aipatu ditugu?
•Etxeberri•Gazteluzar•Axular•Oihenart
•Zein da Oihenarten lan garrantzitsuena?
•Les proverbes Basques recuellis par le Sr. Oihenart, plus les póesies basques du meme auteur (1657)
•Ohargarria da idazle hauetako askok bertsoz idazteko duen joera. Zergatik ote?
• Ez da harritzekoa, literaturaren hastapenetan ahozko tradiziotik bizi den herriari bertso moldez baliatuz irakasten saiatzea. Gauza bera gertatu da herri guztietan, alfabetatuak izan baino lehen.
•Elizgizonak dira ia denak. Nor ez? Nola ulertzen da hori?
• Oihenart da elizgizon ez den lehen idazle handia. Baziren Euskal herrian garai hartan jakintsu laiko gehiago ere, hala Garibai, Etxabe eta beste zenbait, baina horietako inor ez da iritsi euskaraz Oihenarten mailara.
• Normala da elizgizonak izatea; izan ere, garai haietan kulturarako bidea zuzenago zuten hauek pertsona arruntek baino.
BibliografiaBibliografia• http://www.axularnet.com/web/axularkulturelk.html• http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/O/
OhienartNeurtitzak.htm• http://www.puntubi.com/tesuinguruak/
sarakoeskola.htm• http://www.hiru.com/euskal_literatura/
euskal_literatura_005500.html• http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/A/
AxularGero.htm• Euskal hizkuntza eta Literatura, Elgoibarko Euskara
Mintegia, ELKAR-GIE
jakintza
ikastola
Maite Goñi
top related