gipuzkoako hitza - berria.eus · gipuzkoako hitza jon urbe / argazki press gipuzkoako batxilergoko...
Post on 29-Oct-2019
9 Views
Preview:
TRANSCRIPT
GIPUZKOAKOHITZA
JON URBE / ARGAZKI PRESS
Gipuzkoako batxilergoko ikasleentzako bisitak ari dira egiten Donostiako OnkologikoanbOspitalekobost gune bisitatu eta punta-puntako teknologiak ezagutzen dituzte, bertako langileen eskutik b 2-3
Minbiziaz,bertatik bertara
Ingurumena Nekazariakhaserre eta kezkatuta daude
basurde kopurua asko hazi delako
8Elkarrizketa Baleren Bakaikoaekonomialariarekin hizketan,
sistema kapitalista irauli beharraz
4Ostirala
2018ko martxoaren 2aIX. urtea342. zenbakia
www.gipuzkoa.hitza.eusgipuzkoa@hitza.eus
zia izango duela dio, baina baitakasuen %55 inguru sendatzen di-rela ere. Detekzio azkarraren etatratamendu pertsonalizatuaematearen garrantzia nabarmen-du du Gutierrezek. Egun, Onko-logikoan, lau tratamendu motaegiten dira: kirurgia, erradiotera-pia eta brakiterapia, kimioterapiaeta medikuntza nuklearra. Anti-gorputzak eta immunoterapia ereaipatu ditu; pixkanaka gero etagehiago erabiltzen direla eta«etorkizuneko kimioterapia» di-rela dio, tratamendu zehatzagoaketa albo kalte gutxiagokoak dire-lako. Itxaropenari leihoa irekiz, on-
kologia «oso espezialitate be-rria» dela nabarmendu du Gutie-rrezek, eta asko dagoela oraindikegiteko, ikerkuntza arloan pausohandiak ematen direla egunezegun. Alegia, minbiziaren kon-trako borroka bizian ari direla.Hitzaldiaren ostean hasi dute
bisita ikasleek. Bost gune bisitatu,eta mediku, erizain eta teknika-rien azalpenak jaso dituzte.
1.
DIAGNOSTIKOA
Emakumeen artean gehien an-tzematen den minbiziari errepa-ratu diote diagnostikoaren atale-an. Mamografiak egiten dituztenatala bisitatu dute ikasleek. «He-men duguna ez da mamografo
konbentzionala, garai batean era-biltzen genuena; tomosintesiaegiten du makina honek», azaldudu erradiologiako teknikariak. Xizpien erradiazio baxuagoarekin,emaitza hobeak lortzen dira tek-nologia horrekin; milimetro ba-koitzeko ateratzen ditu argaz-kiak, hiru dimentsioko irudi bateskainiz, eta diagnostikoa hobe-tzen du horrek. Tomosintesi bi-dezko lau mamografo dituzte.Teknikariek azaldutakoaren
arabera, bularra dezente zanpatubehar da irudi on bat lortzeko.«Baina zazpi segundo bakarrikirauten du probak». Tarte horre-tan, hamabost kliskatze egitenditu makinak, eta kliskatze ba-koitzean hainbat irudi ateratzenditu, milimetro bakoitzeko bat.
2.
MEDIKUNTZA NUKLEARRA
Minbiziaren diagnostikoan zeintratamenduan erabiltzen da me-dikuntza nuklearra, baina ikasle-ek diagnostikorako erabiltzenden gunea bisitatu dute. PET pro-ba egiten dute bertan, eta aktibi-tate edo ugaltze azkarreko zelu-lak detektatzen ditu makinak.«Fluor 18 edo FDG substantziaerradioaktiboa injektatzen diogupazienteari, eta fluor hori elkar-tzen da gorputzeko glukosa mo-lekulekin. Tumore bat baldin ba-dago, aktibitate dezente egongo
da hor, eta guk injektatzen dugunFDG hori gune horretan itsatsikoda», azaldu du erizainak. Bi irudiateratzen ditu PET proba egitekomakinak: batetik, egitura anato-mikoen irudia ateratzen du TACtxiki batekin, eta, bestetik, FDGaitsatsi den tokien irudia ateratzendu. «Bata bestearen gainean ja-rrita, zehaztasunez ikus daitekenon dagoen aktibitate anormalbat. Zurian, argituta agertzen diragune horiek».Medikuntza nuklearreko lan-
gileek kontu handiz ibili behardutela dio erizainak; hormak ereberunezkoak dira gune horretan.«Erradiazioari beldurrik ezindiogu izan, horrekin lan egin be-har dugulako egunero, bainaerrespetua bai». Behin paziente-ari substantzia erradioaktiboasartzen diotenean ahalik eta kon-taktu gutxien edukitzen saiatzendirela azaldu du. «Baina, noski,hona etortzen den pertsona ez da-tor egoera samurrean, eta ezin dakontaktua guztiz saihestu, lagun-du egin behar zaio».Segurtasun protokoloa oso zo-
rrotza da, eta dosiak berunezkoedukiontzietan edukitzen dituzteune oro. «Gaixoek erabiltzen du-ten komuna ere berezia da, beru-nezkoa. Ura edukiontzi berezi ba-tera joaten da, eta erradiazioa guz-tiz desagertu dela ziurtatu artegordetzen dugu».
3.
ANATOMIA PATOLOGIKOA
Ebakuntza, biopsia eta abarretatikateratako laginekin egiten dutelan anatomia patologikoan. «Pie-za kirurgikoak zuzenean iristendira operazio gelatik», dio tekni-kariak. Xerratu, eta lamina oso fi-nak ateratzen dituzte. Prozedurakimikoen bidez, ehun hori desi-dratatu egiten da, eta gero aztertuahal izateko tratamendua eman:parafinan sartuz, adibidez. Ikasle-ei beirazko bi xaflaren artean da-goen melanoma baten (azalekominbizia) lagina eman diete, ikus-teko. Azal zatia patologoak azter-tuko du, diagnostikoa egiteko. «Baina diagnostikoa ez da soi-
lik minbizia dagoen edo ez jaki-tea. Bularreko minbizien kasuan,adibidez, bularreko immunofe-notipoa egiten da, eta horren bi-dez zehazten da ez bakarrik zeintumore mota den, baizik eta har-tzaile hormonalak adierazten di-tuen, zein den ugaltze indizea...».Diagnostiko zehatz hori ezinbes-tekoa da tratamendua erabaki-tzeko garaian. Gune molekularradeitzen du-
tena dago laborategi berean.«Hemen ez ditugu kultiboak egi-ten; DNA atera eta genearen az-terketa egiten dugu, mutazioaknon gertatzen diren ikusteko. Eta,ondorioz, horri nolako tratamen-dua dagokion erabakitzeko».
1
Eider Goenaga Lizaso Donostia
Minbiziarenkontrakoborrokan,etengabe-ak dira au-rrerapau-
soak; borrokak ez du etenik. Ho-rretan aritzen dira DonostiakoOnkologikoan, eta bertako barnefuntzionamendua ezagutzeko bi-sita beste mundu eta beste mendebatera bidaiatzea bezalakoa da;zientzia fikziozko filmetan ager-tzen diren moduko makinak iku-si, eta ezinezkoak diruditen lorpe-nen inguruko azalpenak jasotzenditu bisitariak: bularraren irudiakmilimetro bakoitzeko ateratzendituzten mamografia makinak,biopsian ateratako laginak azter-tzeko teknologia ezberdinak, ki-mioterapia botikak arriskurikgabe prestatzen dituen robota, ge-nearen osaera eta mutazioakidentifikatzen dituzten makinak,PET (positroien emisio bidezko to-mografia) proba egiteko aparailuerraldoia, erradioterapia eragin-kor bat ziurtatzeko simulagailua... Minbizi kasuak detektatu, gai-
xoak artatu eta gaitza sendatzeadute lehentasun Onkologikoan,eta ikerketa eta berrikuntza ereezinbestekoak dira. Iokin Gutie-rrez medikuak esan duenez, bai-na, «minbiziaren inguruko ta-buak desegin eta gaitzari buruznormaltasunez eta beldurrik gabehitz egitea» ere bada euren hel-buruetako bat. Xede horrekin, etaiazko esperientziari jarraituz, ba-txilergoko biologia adarreko ikas-leentzako bisitak ari dira egiten.Otsailaren 2an hasi ziren bisitahoriek egiten, astearte eta ostira-letan. Joan den ostiralean Ando-aingo Aita Larramendi ikastolakoikasleek egindako bisitan izan zenGipuzkoako Hitza. Guztira, 25ikastetxek bisitatuko dute Onko-logikoa maiatza bitartean.Bisita baino lehen, aurkezpen
hitzaldia eskaini die Gutierrezekgazteei, eta hainbat datu emandizkie. Besteak beste, gizarte au-rreratuetan hiru emakumetik ba-tek eta bi gizonetik batek minbi-
Otsailetik maiatzera bitarte, Gipuzkoako 25 ikastetxetakobatxilergoko ikasleek bisitatuko dute Onkologikoa.Diagnostiko eta tratamendurako hainbat teknologia etaberrikuntza erakusten dizkiete gazteei, bertatik bertara.
Borroka bizia
2
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a2 b Astekoa
4.
FARMAZIA
Oinetakoak plastikoekin estali
behar izaten dituzte bisitariek
farmazia atalean sartzeko. Bertan
prestatzen dituzte, besteak beste,
Onkologikoan hurrengo egune-
an emango dituzten kimioterapia
dosiak. «Eta, kimioaren barruan,
antigorputzak ere bai. Arratoien
antigorputzak dira, proteina ba-
tzuekin nahasten ditugunak, eta
hemen sortzen ditugu; antigor-
putzak gaixoari sartzen zaizkio,
gure antigorputzen moduan
minbizi zelulen kontra lan egin
dezaten», azaldu du bertan lane-
an ari den erizainak.
Gune berezietan prestatu behar
dira dosiak; «gela zuria edo gela
garbia deitzen diogu toki horri».
Eta zehaztasuna ezinbestekoa da:
«Dosian pasatzen bagara, gaixoa
hil egin daiteke, eta gutxiegi jar-
tzen badugu, ez da eraginkorra».
Botikak prestatzeko lan horre-
tan laguntzaile bat dute 2014tik:
«Guk jartzen ditugu osagaiak, eta
berak egiten ditu kargak. Hori se-
gurtasuna da guretzat, kutsatze-
ko arriskua gutxitzen duelako».
Kiro Robot izena du, bi besoko ro-
bota da, eta Mondragon taldeko
I+G+B taldeak diseinatu zuen,
Onkologikoko Farmazia Sailaren
ideia batetik abiatuta.
Antigorputzak, berriz, eskuz
egiten dituzte. «Robotean zerbait
gaizki ateratzen bada, sorta oso
bat bota behar da zakarretara, eta,
kimioarekin alderatuta, oso ga-
restiak dira antigorputzen bia-
lak». 15.000 euro arte balio deza-
ke antigorputzen dosi batek.
Onkologikoko Farmazia saile-
an egiten dituzten entsegu klini-
koez ere hitz egin du erizainak.
«Medikazio berriak probatzen di-
tugu, eta arlo horretan lan handia
egiten dugu hemen; azkenaldian,
azaleko minbiziarekin ari gara la-
nean, antigorputzak erabiliz».
5.
ERRADIOTERAPIA
Erradioterapiarako simulagailua
da ikasleek bisitatu duten azken
gunea. Erradioterapia zehaztasun
eta eraginkortasun ahalik eta
handienarekin egitea du helburu,
eta erradiazioa minbiziaren zelu-
lak dauden gune zehatz horretara
zuzendu ahal izatea. Horretara-
ko, teknikariak azaldu duenez,
terapia hasi aurretik pazientearen
kokaleku zehatza erabaki behar
da, tratamendua jasotzen duen
egunean «zirkinik mugitu gabe»
egon behar duelako.
Pazientea geldirik edukitzeko
tekniken berri eman die ikasleei.
Minbizia buru edo lepo inguruan
baldin bada, burua ez mugitzeko
mahaiari torlojuen bidez lotzen
zaion maskara bat atera du.
«Maskara hau pazientearen aur-
pegiari itsasten zaio, eta paziente
bakoitzak berea du». Plastikozko
xafla lau bat atera du, maskara
nola egiten den azaltzeko. «Hau
berotu egiten da, eta aurpegian
jartzen zaio gaixoari, bere forma
hartu arte. Erradiazioak ematera-
koan, mahaiari lotuta egongo da
pazientea, eta ezingo da mugi-
tu».
Minbizia buruan ez beste non-
bait baldin badago, puztu eta gor-
putzaren forma hartzen duen
koltxoneta moduko batekin lor-
tzen dute gaixoa immobilizatzea
eta erradiazioak justu behar duen
tokian jotzea.
1Diagnostikoa.Tomosintesi bi-
dezko mamografoak bularraren
milimetro bakoitzeko ateratzen du
irudi bat.
2Medikuntza nuklearra.PET
proba egiteko makina, eta eskui-
nean dosiak garraiatzeko beru-
nezko gurditxoa.
3Anatomia patologikoa.Pieza
kirurgikoak aztertzen dituzten gu-
nea da.
4Farmazia.Kiro robotak kimio-
terapia dosiak prestatzen ditu.
4Erradiologia.Erradiazioak
ahalik eta zehaztasun handienaz
emateko, gaixoa immobilizatu be-
har da.
ARGAZKIAK: JON URBE / ARP - EIDER
GOENAGA
4
3
5
Astekoa b 3GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a4 b Elkarrizketa
Rebeka Calvo Donostia
Elkarrizketarako hitzordua jarrieta pixka bat aurreratzeko eskatudu Baleren Bakaikoa Azurmen-dik (Berastegi, 1945), pentsio dui-nen alde egitekoak diren elkarre-taratzean parte hartu nahi baitu.Kezkatuta dago pentsio publiko-en gainbeherarekin, eta mobili-zatu beharraz ohartarazi du. Cu-rriculum luzea du donostiartuta-ko berastegiarrak; Ekonomiaaplikatuan katedraduna daEHUn, Gizarte Ekonomia eta Zu-zenbide Kooperatiboaren Institu-tuaren zuzendaria izan zen 25 ur-tez, eta Udako Euskal Unibertsi-tatearen ardura ere izan zuen lauurtez. Betidanik izan du loturapolitikarekin ere.Pentsioduna zara, eta kezkatuta
zaude azken berriekin...
Izugarria iruditzen zait Espainia-ko Gobernuak ezarri duen igoera.%0,25eko igoera izan dute pen-tsioek, eta gutun bat bidali digutehorren berri emateko. Hori ez daez igoera eta ez ezer; jendeari ba-rre egitea da hori. Sistema agortu-ta dagoela esaten dute, gainera,pentsioak ezin direla gehiago or-daindu, baina gezurra da hori.Pentsioen kopurua BPG barneproduktu gordinarekin alderatuzgero, %11 ingurukoa dela ikusikodugu, eta Italian, antzeko ekono-mia duen herrialdean, %15 gasta-tzen dute. Gezurra da ezin direlaordaindu. Sistemaren finantza-keta alda daiteke; badaude he-rrialdeak non pentsioak zergekinfinantzatzen dituzten; Suedia,esaterako.Zer egin daiteke pentsioak fi-
nantzatzeko?
Langileen kotizazioarekin or-daintzen dira gure pentsioak, eta,nire ustez, langileen kotizazioaketa zerga berezi bat batuko dituen
sistema misto batera hel gaitezke.Espainiako estatuan alferrikakogastu handiak egiten dira gutxibatzuen intereserako; eraikitzai-leak, eta abar. Baina, ondoren, ezdago pentsioak ordaintzekoprest? Nola ulertuko dugu 600eurorekin bizi daitekeela? Espai-niako Gobernuari aurre egin be-har zaio horretan, eta kezkatzenhasia dela uste dut, mugimenduhandia sortzen ari delako etaPPren boto emaile asko pentsio-dunak direlako.Pentsioetarako dirua biltzeko
modua ez da eraginkorra, beraz.
Gazteen lan baldintzak lehen bai-no kaskarragoak dira, eta argidago ez direla nahikoak pentsioeieusteko. Txikia da 800 euroko
soldata batek gizarte segurantzariegingo dion ekarpena. Ekarpenhoriekin ezin dira finantzatu pen-tsioak. Horrez gain, azken urteo-tan sistema pribatuaren alde aridira egiten. Espainiako Gober-nuak dio pentsio pribatuak eginbehar direla, baina gazte batek800 euro irabazten baditu, 1.200kasurik onenean, zer diru geratu-ko zaio pentsio pribatu bat egite-ko? Soldata horrekin ezin da es-kuratu etxebizitza duin bat; erre-alitate horrekin ezinezkoa dabizimodu duin bat izateko bal-dintzak sortzea; ezinezkoa da.
Sistema irauli beharraz ari zara?
Noski. Erabat. Irauli egin beharda, eta zergak ipini behar dira,baina ez langileei, enpresa erral-doien mozkinei baizik. Langileeknahikoa dute ordaintzen dutenaordainduta, baina eliteko pertso-nek kudeatzen dute dira hori guz-tia, erakunde horiek guztiek, etainteres horiei men egiten du Es-painiako Gobernuak. Hori saihes-tu behar da. Gobernu duina beharda, bizimodu duina edukitzekobaldintzak sortzeko. Gezurra ba-dirudi ere, ekoizpena ugaritu eginda azken ehun urteotan, bainaezin dela esan digute. Nola ezindela? Horretarako eta gehiagora-ko gaitasuna dauka sistemak; gi-zarte osoarentzat bizimodu duina
berma dezake, eta abera-tsak aberats izan daitez-ke aurrerantzean ere,baina ez halako arrakalaikaragarriarekin. Datubat emango dut: duela 45urte, goi mailako enpre-sari agintariek oinarriz-ko langile batek baino 40bat aldiz gehiago irabaz-ten zuten; gaur egun, mi-la aldiz gehiago. Horrai-no iritsi da arrakala hori.Egungo sistemak ezin
duela iraun azaldu duzu, baina,
adituen esanetan, atzean geldi-
tzen ari da krisia, eta egonkor-
tzen ari da ekonomia.
Nire ustez, ezin du iraun egungosistemak, ez. Gezurra esaten di-gute; ekonomia egokitzean solda-tak zein pentsioak ere egokitukozirela aipatu ziguten, baina ez daizan horrela. Ez nago ados gauregun ekonomiaren garapenaneurtzeko erabiltzen dituzten pa-rametroekin. BPGaren hazkun-dearen eta enpresen salmentenhazkundearen arabera egiten di-tuzte kalkuluak, eta horren ondo-
rioa ez da soldatak edo pentsioakduin bihurtu behar direnik. KPIa-ren hazkundeari ere ez diogu jara-monik egiten, baina murrizten arida langileon eta erretiratuonahalmen ekonomikoa. Espainiarekin alderatuta, Euskal
Herrian, edo Araban, Bizkaian
eta Gipuzkoan behintzat, beti
esan izan da sistema berezia de-
la, aurrezki kutxen kudeaketa
desberdina dela...
Hori ere bukatu da. Nahikoa ore-katua izan da Euskal Herriko ga-rapen ekonomikoa. Finantza sis-tema propio bat geneukan, en-presak antolatzeko modu jakinbatzuk —klusterrak, kooperati-bak...—, zerga sistema autonomobat... Baina oso finantza sistemaahula gelditzen ari zaigu orain.Aurrezki kutxen izaera ere aldatuegin da; Laboral Kutxa da gera-tzen zaigun euskal banku baka-rra. BBK fundazioak dauzka Ku-txabanken akzioen %57, Kutxafundazioak dauzka %30 inguru,eta Vital Kutxak %13 inguru. Ho-riek dira akziodunak, baina eros-teko eskaintza publiko bat bada-go, eta Kutxabankeko adminis-trazio kontseiluak [hiru fundaziohorietako ordezkariek osatua] es-kaintza on bat jasotzen badu, sal-du egingo dituzte. Dirua jarri du-gunok baztertuta, elite batek be-reganatu ditu gure aurrezkiekinsortutako kutxak.Gizarte Ekonomia eta Zuzenbi-
de Kooperatiboaren Institutua-
ren zuzendari izan zinen 25 urtez.
Zer eskaintzen du kooperatibis-
moak?
Ekarpen handia egin du koopera-tibismoak. Egia da oso traumati-koa izan zela Fagor erori izana etakomunikabide askok ospatu eginzutela gainera. Jipoi handia izanzen kooperatibismoan sinestendugunontzat.
Neurri handiko enpresa horie-
tan kolokan jartzen al da koope-
ratibismoaren oinarria?
Ikuspegi hori desagertu egiten da;azken batean, agintari talde han-di bat edo tekno egitura jakin batdutelako. Talde horrek kudea-tzen du guztia, eta parte hartzai-leek edo bazkideek horien eskuuzten dute erabakigunea, eta dis-tantzia handituz joaten da. En-presa txikiagoetan jarraipen ze-hatzagoa egin daiteke, eta hori in-dartu beharko litzateke. Neurriaridagokionez, ez dago mugarik;euskal kooperatiben legeak dio bipertsonarekin bakarrik jada sordaitekeela kooperatiba bat. Koo-peratiban, berez, askoz errazagoada bazkideen parte hartzea susta-tzea, eta hori da garrantzitsuena;bazkideek ez badute parte har-tzen, azkenean, narriatu egitenda kooperatibismoaren espiritua.Kooperatibismoak zer eskain-
tzen dio lan merkatuari?
«Bizimodu duin bateraikitzeko baldintzaksortu behar dira»Baleren Bakaikoa Azurmendi b Ekonomialaria
Ekonomia aplikatuan katedraduna da EHUn. Duela bi urte erretiroa hartuta dago.Indarrean dagoen sistema kapitalista gizarte mugimenduen bidez irauli beharradagoela azaldu du. Itxaropentsu dago pentsiodunek hasitako borrokaldiarekin.
Duela 45 urte, goi mailakoenpresariek langileek baino 40aldiz gehiago irabazten zuten;gaur egun, mila aldiz gehiago»
«Ez nago ados gaur egunekonomiaren garapenaneurtzeko erabiltzen dituzten parametroekin»
‘‘
Elkarrizketa b 5GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
amore ematen du normalean; po-
litikariak sarituak izaten dira. Ad-
ministrazio kontseiluetara pasa-
tzen dira gobernua uztean, eta
ederki saritzen dituzte.
Ekonomia eta politika aipatuta...
ekonomikoki ezinezkoa omen
da Kataluniaren eta Euskal He-
rriaren independentzia.
Europan badaude gurea baino he-
rrialde txikiagoak: Letonia, Litua-
nia, Irlanda bera ez da askoz han-
diagoa, Luxenburgo, Islandia...
Eta horiek guztiak bideragarriak
dira ekonomikoki. Euskal Herria
ere bai. Gizarte segurantza, zerga
sistema, industria... Arlo horiek
guztiak aztertuta, bideragarria da.
Datuak faltsutu egiten dituzte. Gu
gure modura antolatuko ginate-
ke, gainera. Espainiaren ekono-
mia eta gizartea Kataluniaren eta
Euskal Herriaren gisako nazioei
esker bizi dira, hein handi batean.
Frogatuta dago herrialde txikiek
hobeto funtzionatzen dutela.
Politika ez zaizu arrotza, ezker
abertzaleari lotuta egon izan za-
relako beti.
Nire bizitzan beti egon izan da
presente politika, eta lau aldiz
atxilotu naute: lehen aldiz, Meli-
ton Manzanasek itaundu nin-
duen; ondoren, 1978an, ETAkoak
ginela leporatuta Martutenen
egon ginen; eta, gerora, beste bi
aldiz ere atxilotu ninduten.
ETAren lehen urteak bizi izan ze-
nituen, baita azkenak ere, arma-
gabetzearen ingurukoak. Zein
azterketa egiten duzu?
Autonomia Estatutua onetsi ze-
nean, erretiratu egin behar zuela,
eta lorpen gisa bereganatu. Nahiz
eta gure helburuak ez izan horiek
—helburu nagusiak beti izango
dira independentzia eta sozialis-
moa—, lorpen txiki hori berega-
natu behar zuen, eta lanean ja-
rraitu. Erakundearen bilakaera
hondatuz joan da gerora. Azkene-
an, ezer lortu gabe erretiratu da.
Baionan armak entregatu zituz-
tenean, han nintzen, noski.
Orain, ikaragarria da gizarte zibi-
laren garrantzia. Beti esan izan da
Ipar Euskal Herria hilda dagoen
errealitatea dela, baina kontrakoa
erakusten ari dira. Serioak direla
eta gauzak egiten badakitela era-
kusten ari dira, eta bestelako espi-
ritu bat dutela. Espiritu errepubli-
kanoa dute, nahiz eta ez izan erre-
publika. Beste parametro
batzuekin funtzionatzen dutela
esango nuke. Barneratuago dau-
kate demokrazia eta hori guztia.
Hego Euskal Herrian, faxismoa
dela eta, hainbeste zapalkuntza
urte izan dugu... Ez daukagu bar-
neratuta espiritu hori.
Berastegin jaioa zara, baina do-
nostiartua.
37 bat urte dira erabat Donostian
bizi naizela, nahiz eta lehenago
ere bizi izan nintzen hiriburuan.
Umetan, Leitzan bizi izan nintzen
lehendabizi, mojetan, barnetegi
nahiko ireki batean. Errenteriara
joan nintzen gero, osabarekin,
eta, handik, Donostiara, ikasten
jarraitzera. Peritu elektriko ikas-
ketak egin nituen lehendabizi.
Donostiarragoa zara beraste-
giarra baino gehiago, beraz?
Bai, baina oraindik ere badaukat
lotura Berastegirekin. Urtero kul-
tur txango bat egiten dut lagun
talde batekin, eta horri esker ja-
rraitzen ditut herriko kontuak.
Festetan ere gustatzen zait herrira
joatea. Hango Aidanean urteka-
riarekin ere kolaboratu nuen nire
umetako istorioak kontatuz, eta
oso gustura egin nuen hura ere.
Ameraun auzokoak ginen gu, eta,
gaur egun, hustuta dago erabat.
Handik pasatzen zen Plazaolako
trena eta jende mordoa bizi ginen
han. Oso espiritu errepublikanoa
zegoen auzoan, nahiz eta Franco-
ren garaia izan. Arbizuar asko ze-
goen han; emigrazio txiki bat ger-
tatu zen, nire aitarena tartean.
REBEKA CALVO
Enpresak demokratikoago bihur-
tzen ditu, sistema demokratizatu
egiten du. Horrez gain, lehen ai-
patu ditudan soldata aldeak ere ez
dira hainbestekoak, baremo ba-
tzuk daudelako. Aldeak badaude,
baina ez dira horrenbestekoak.
«Ekonomia politika da, baina
politika guztia ez da ekonomia».
Zure hitzak dira. Ekonomiarekin
politika egiten al da?
Lehen, ekomomia politikoa era-
kusten zen unibertsitatean. Eko-
nomia eta politika beti egon izan
dira lotuta. Gero, denborarekin,
banandu egin zituzten. Ekonomia
zientzia zehatz samarra zela azal-
du zuten orduan, eta bi mundu
marraztu zituzten horrela. Baina
ez da egia. Erabaki politikoak eko-
nomiak baldintzatzen ditu eten-
gabe. Edozein legetan sartzen da
ekonomia; lobby-ak hor daude,
antolatuak edo antolatu gabeak...
Gobernuek nahi dutena marka-
tuko dute horiek, eta gobernuak
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a6 b Iritzia
RIRITZIADanel Agirre
Epaiketako militarserbiarra bezala
Alemaniarrekin maniabat partekatzen dugugutxienez: «Martxahonetan erretirorik
hartu gabe hilko gara, pentsiorikez da geratuko guretzat» esaldiatxitean-pitean errepikatzea. Botadidaten bakoitzean euro bat jasoizan banu, honezkero heriotzaarteko Nescafe soldata bildutanuke zuretzat eta biontzat. Ira-garpenak bereziki sutzen naugainera, ezkorra baino gehiago,axolagabea delako: muturren au-rrean maula egingo digutena on-tzat hartzen du, eta iruzurra era-gozteko adore berezirik ez dugulaerakutsiko suposatu. Entzunarenpoderioz, hondamendi sozial ho-ri aritmetika demografiko saihe-
tsezin batek eragingo duen usteabarneraturik dugulako gertatzenda. Borondateak eta lehentasu-nak ezartzeak oso eragin muga-tua dutela sinetsarazi nahi digutehorrela, politikaren enegarrenkapitulazioa eskandalu handirikgabe baimentzeko.Profezia apokaliptikoari antze-
maten zaio beste ahulgune bat:oker planteatuta egotearen trazadu, kalera irteten hasi diren erre-tretadunek (biba zuek!) detekta-tu moduan. Pentsioak itsumus-tuan kentzera ez da inor ausartu-ko, ez dira abuztuko gaudespistatu batean desagertuko.Inflazio errealetik aldenduta ja-rraituko dute, azkenaldian beza-la, eta krisi ekonomikoen aitza-
kiarekin, murrizketa ziklikoakere egingo dizkiete, aldiro urtebatzuk atzeratu. Ia sinbolikoakizateraino iritsiko dira noizbait.Egunero galtzen ari garen gerrabat da.Minimoa doi-doi kotizatu, au-
rreztea utopia bilakatzen dutendiru-sarrerak izan eta ondasuniketa ondorengorik gabe adindukogarenon kasuan, ama-aiten inpe-rio txikitik egokituko zaigun zati-txoa oinordekotzan hartu eta hilarte kudeatzen —likidatzen— as-matzea beste proiekturik ez zaigugeldituko, zortearekin. Gehienoi,irauteko baino ez digu balioko ja-sotakoak, eta erabat ahitu arte la-nean jarraitzea tokatuko zaigu —aspaldi gairik gabe geratu nin-
tzela kontuan izanda, imajinatuhemendik 50 urteko nire zutabekrepuskularrak!—. Gero, ia sosikgabe, burua galtzen akaso, kakakgarbituko dizkigun profesionalikezingo dugu ordaindu. Eta seme-alabarik gabe, inor ez da gure ka-kak garbitzera behartuta sentitu-ko.Hauek guztiak pasatu zaizkit
burutik, Berlinen urtero milakanagusi bakarrik hiltzen direlairakurri dudanean. Langileriarenpentsioek apenas ematen dutenalokairua pagatzeko. Egoitzakedo etxeko laguntza luxu gares-tiak dira hainbatentzat, eta fami-liek ez dute oro har gureen trin-kotasunik hemen. Ondorengoengisako istorioak sarri azaltzenzaizkit egunkarian: berogailua-ren kontatzailea irakurtzeraetortzen zen beharginari ateazabaltzen ez zionez, sarraila bor-txatu eta hilabeteak usteltzenzeramatzan amona topatu dutesukaldean. Edo errentarako era-
biltzen zuen kontu korronteazerora geratu zenerako urteakpasatu dira, eta etxegabetzerasartu direnean eskeleto irriba-rretsu batek agurtu ditu ohetik.Gurea baino gizarte indibidua-
listagoa izaki, ekonomikokiporrot egindako agure bakartiendramari aurre egin behar izandiote dagoeneko Alemanian.Okurritu zaien ideia bakarreta-koa lau edo bost edadetu pobrekbizilekua parteka dezaten da,elkar zainduz. Niri ez lidakebalioko irtenbideak, 40 betegabe ere misantropo amorratuanaizelako. Lasaitasun apur batbaino eskatuko ez dudan urtee-tan unibertsitateko ikasleenmoduan bizi baino, nahiagoInterneteko bazterren bateanerositako zianuro botilari tra-goxka eman. Epaiketa hartakomilitar serbiar fotogenikoa beza-la. Abisua lagata, bisitan dato-rren inork momia bat aurki ezdezan.
IrudiabDonostia
Argazkiak ateratzeko, zoragarriaGogorra doa aurtengo negua. Urtea hastearekin batera iritsi zen lehenengo elurte handia, otsailaren hasieran
bigarrena, eta herenegun hirugarrena. Errepideetan dezenteko arazoak sortu zituen azken elurte horrek, zenti-
metro asko pilatu zelako hainbat lekutan, baina gozatua hartu zuten beste askok, ohikoak ez diren txokoak ere
zuri-zuri esnatu zirelako asteazkenean —irudian, Donostiako Santa Klara uhartea eta Igeldo ingurua—. Eguer-
ditik aurrera, ordea, hego haizea sartu eta tenperaturak nabarmen egin zuen gora. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Martxoaren 8ko greba feministarakoekintzen berri emango dute gaur
DONOSTIA bEmakumeok planto! M8 Greba feminista! leloarekin,hurrengo ostegunerako grebara deituta daude emakumeak, eta Do-nostiako Asanblada Feministak prentsaurrekoa eskainiko du gaur,11:30ean, Donostiako Emakumeen Etxean, egun horretarako Gipuz-koan antolatuta dauden ekintzen berri emateko.
«Malagaren aurka ezusteangaldu ondoren, amorratutadago taldea. Badakigu Guardesiirabazita liga irabazteko lehiansartuko garela berriz ere»Montse PucheBera Bera eskubaloi taldeko entrenatzailea
17.000HITZARTUK ORAIN ARTE BILDUTAKO KOPURUA, EUROTAN
Erronka zehatza zeukaten: 10.000 euro lortzea. Eta Hitzartu ekimenak,
hondakinen plana kontsentsuz adosteko erronka daukan mugimen-
duak, 17.000 euro bildu ditu orain artean. GuraSOS elkarteak eta sindika-
tuen ordezkaritza batek eman zituzten datu horiek joan den asteartean.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko: gipuzkoa@hitza.eus.
%
Antton Olariaga, Tomas Murua etaAnjel Lertxundi omenduko dituzte bihar
GETARIA bTalai Berri Getariako txakolindegiak omenaldia egingo diebihar Antton Olariaga marrazkilariari, Tomas Murua eskultoreari etaAnjel Lertxundi idazleari, urteotan euren kolaboratzaile gisa egin du-ten lanagatik. Hain zuzen ere, bihar, 11:00etan, 25. urteurrena ospatu-ko du txakolindegiak, eta aurtengo uzta aurkeztuko du bertan.
moko ekintza bakoitza. «Gizarte-ari galderak egin nahi dizkioguguk: igo al daiteke mendira eus-karaz hitz eginez? 6.000 metroanegin al daiteke euskaraz?», azal-du du Uriartek. «Gazteek berma-tuko dute euskararen etorkizuna;tresnak eskainiko dizkiegu guk.Euskaraz egiten ez duten helduhoriei posible dela esango diete».
Hala ere, espedizioko hizkun-tza gutxitu bakarra ez da euskaraizango. Izan ere, xerpen hizkun-tzako 50 hitz ikasiko dituzte eus-kal herritarrek, eta, era berean,euskarazko 50 hitz ikasiko dituztexerpek berek. «Ingelesez komu-nikatuko gara gehien bat», argitudu Mugarzak. «Baina keinu politada eurek euskarazko hitz batzukikastea. Guk ere, noski, ikasi nahiditugu euren hitzak».
Xerpekin harremanetanHizkuntza trukaketatik harago,kultura trukaketa bultzatu nahidu Uriartek. Hamabost bat euskalgaztek hartuko dute parte, bainabaita beste hamar xerpa gaztekere. «Hango errealitatea ezagu-tzeko aukera handia eskainiko di-gu proiektuak: nola bizi diren,nondik nora ibiltzen diren...»,azaldu du Oihagaraik. «Lagunakegin gaitezke agian». Ez dakiteitzuliko diren, baina, itzultzeko-tan, beti izango dute lagun bat Ne-palen. «Nepalgoa ez da etorrikoOñatira, akaso», nabarmendu duUriartek. «Baina mapan kokatu-ko du, eta lagun bat izango du he-men».Jadanik ekin diete prestaketei.
Kide guztiak batu ziren otsailaren17an eta 18an. Elkar ezagutzeaizan zen helburu nagusia, eta as-teburuan mendi buelta bat ereegin zuten, noski. Aizkorrira igoziren, elurrak bidea trabatuta ere.Martxoan, Baigorri inguruan ibi-liko dira; apirilean, Gorbeian; etaekainean, Nafarroan. Uztailean,berriz, astebete pasatuko dute Pi-rinioetan.
Beñat Alberdi Oñati
Joan al naiteke Hima-laiara?». Oso ohikoa,behintzat, ez da galdera.Are gutxiago 15 eta 16urteko gazteek egiten
badute. Baina galdera hori egindiete gurasoei Maddi Oihagaraik,Igor Mugarzak, Amaia Ugarteketa Malen Osak. Izan ere, lau gaztehoriek Nepal ingurua ezagutzeko
aukera izango dute urrian, Oxige-noa euskarari 6.000 metroan ere
ekinaldiari esker. Felipe Uriartemendizaleak sustatu du proiektuhori Euskal Herriko zazpi probin-tzietan, mendian ere euskarazegin daitekeela oinarri hartuta.Lau oñatiarrek Txantxiku ikas-
tolako aretoan jaso zuten ideiarenberri. Irakasleek azaldu zietenUriartek bazeukala proposatzekozerbait; ez, ordea, zer zeukan esa-
teko. «Aretora sartu ginenean, ezgenekien oso ondo zertara gindo-azen», argitu du Mugarzak. Ar-gazkia, planteamendua eta ibilal-dia aurkeztu zizkien Uriartek, etagaldera egin ere bai: «Joan nahi alduzue Himalaiara?».Beste kontu bat da, ordea, gal-
dera hirugarren pertsonatik lehe-nengora pasatzea. Hau da, Uriar-tek botatako «joan nahi al du-zue» hori, gurasoen aurrean «jo-
an al naiteke» bilakatzea. «Den-bora pixka bat eman zigun haus-nartzeko», adierazi du Ugartek.«Nire kasuan, gurasoek babesaeman zidaten joateko». Laurenustez, «aukera aproposa» da Hi-malaia ezagutu ahal izateko,«aprobetxatu beharrekoa». An-tzeko ikuspegia dute gurasoekere: «Niri aita haserretu egin zi-tzaidan pixka bat», nabarmendudu Oihagaraik. «Galdetu zidan eagurasoek baino lehenago igokonuen 6.000 metroko mendi bat».Dena den, egoera guztiek daukatekonponbidea. Oihagaraik, behin-tzat, argitu du aitak Uriarteri es-katu diola hark ere espediziora jo-an nahi duela. Gurasoek eurekaurre egin beharko diete gastuei,baina erakundeen eta eskualdekoenpresa eta elkarteen laguntzalortzen saiatuko dira. Lanketa ho-rretan buru-belarri murgildutadabiltza orain.Urriaren 11tik azaroaren 9ra
egingo dute Oxigenoa euskarari6.000 metroan ere proiektua.Everest ondoko bailaretan ibilikodira. Hiru mendate eta hiru men-di gain zeharkatuko dituzte, eta6.000 metroko bi gailur ere igokodituzte. «Inguru horretan, he-rriak 5.000 metroko altuerandaude ia-ia», zehaztu du Uriar-tek. «Herrien arteko bideak pasa-tuko ditugu. Hori bai, bideak ezdira onak; mendi-mendia da, etaaltu daude». Hala ere, nabarmen-du du ibilaldia ez dela gogorra.Everest ondoan jardungo dira.
Munduko mendirik altuena ikus-teko aukera izango dute, «ia be-hatzekin ukitzeraino», Uriarte-ren arabera. Baina ez da izangoikusiko duten 8.000 metrotik go-rako mendi bakarra. Everestezgain (8.848 metro), Lhotse (8.516metro), Makalu (8.463 metro) etaCho Oyu (8.188 metro) ere parezpare izango dituzte. «Irudietansarri ikusi izan ditugu paraje ho-riek», onartu du Ugartek. «Bainaametsa betetzearen parekoa dabertatik bertara ikustea».Espedizioa ez dute osatuko lau
oñatiarrek bakarrik. Gipuzkoakoordezkariak izango dira haiek,baina Euskal Herriko zazpi he-rrialdeetan sustatu dute Oxige-noa euskarari 6.000 metroan ere
ekimena. Momentuz, Zuberoa,Lapurdi, Araba, Nafarroa, Bizkaieta Gipuzkoako kideek osatzendute espedizioa. Nafarroa Behere-ko kideak aurkitzea falta zaieoraindik, baina gazte horien biladabiltzala argitu du Uriartek.Izan ere, egitasmoak euskara
du oinarri. Urrian hartuko dutehegazkina, baina prestaketa la-nak egin beharko dituzte aurre-tik. Euskaraz egingo dute egitas-
Maddi Oihagarai, Igor Mugarza, Amaia Ugarte eta Malen Osaoñatiarrak Nepalera joango dira urrian. Beste hainbat euskalherritarrekin batera, lau gazte horiek ‘Oxigenoa euskarari6.000 metroan’ egitasmoan parte hartuko dute Himalaian.
Euskara oinarri,Himalaia helburu
Maddi Oihagarai, Amaia Ugarte —zutik— eta Igor Mugarza, aste honetan, Oñatin. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
Gaiak b 7GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
Aita haserretu eginzitzaidan; galdetu zidanea gurasoek baino lehenigoko nuen 6.000metroko mendi bat»Maddi OihagaraiOñatiko Txantxiku ikastolako ikaslea
«Gizarteari galderak eginnahi dizkiogu guk: 6.000metroan egin al daitekeeuskaraz? Tresnakeskainiko dizkiegu guk»Felipe UriarteMendizalea
‘‘
Unai Zubeldia
Ez dugu diru lagun-
tzarik nahi; kude-
aketa ona nahi
dugu. Urtean
100.000 euro ja-
sota ere ezingo ge-
nieke aurre egin basurdeek sortu-
tako kalteei». Haserre eta kezka-
tuta daude nekazariak. Garikoitz
Nazabal EHNE sindikatuko le-
hendakariak emandako datuen
arabera, 1.216 basurde ikusi zituz-
ten 2010ean, 668 uxaldi egin zi-
tuzten, eta 619 hil. Iaz, berriz,
2.804 ikusi zituzten, 1.470 uxaldi
egin zituzten, eta 1.587 hil. «Ba-
surdeen plaga daukagu, eta txiki-
zio larriak eragiten ari dira belar-
di, baratza, artasoro, zuhaitz eta
gainerakoetan. Neurriak behar
ditugu; berehalako neurriak».
Arantxa Ariztimuño Gipuzkoa-
ko Foru Aldundiko Mendietako
zuzendariak baieztatu egin ditu
datuak. «Azken hamazazpi urte-
otan hirukoiztu egin da ehizatu-
tako basurde kopurua, eta, hala
ere, urtero %9 hazten ari da popu-
lazioa». Nazabalek azaldu du
«oso basurde gazteak» ari direla
kumeak edukitzen. «Urtebete-
koak, askotan; izugarrizko gaita-
suna daukate ugalketarako, eta
egoera zaila da kontrolatzeko».
«Espezie arrunta eta oso zabal-
dua» izaki, «Gipuzkoa osoan»
dauzkate arazoak basurdeekin.
«Baina badaude bereziki kaltetu-
ta dauden gune batzuk», Arizti-
muñoren esanetan. «Arrasateko
Udala auzoa, Eibar, Ataun, Bida-
soa ibaiaren ingurua, Zaldibia al-
dea...». Mendietako zuzendaria-
ren hitzetan, «globala» da ara-
zoa. «Kopuruak ez du gora egin
Gipuzkoan bakarrik; antzekoa da
egoera Araban, Bizkaian, Nafa-
rroan, Pirinio Atlantikoetan, Ibe-
riar penintsulan, Europan...». Al-
dundiak iaz jarri zuen abian ba-
surdeen kalteak salatzeko eta ja-
rraipena egiteko Nekagip aplika-
zioa, eta egun eta erdiz behin
jasotzen du salaketaren bat.
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a8 b Gaiak
Urtetik urtera hazten ari da basurdeen kopurua, eta nekazariak kexu dira, kalteak jasaten ari direlako etengabe. Aldundiarekin duenhitzarmenari esker, Ehiza Federazioaren esku dago basurdeen ehiza.
Larritu egin da arazoa
Basurdeek erabat kaltetutako
zelaietako bat; errotik ateratzen dute
belarra. EHNE
2016ko azaroan lau basurdeazaldu ziren Donostian, hirigune-tik oso gertu, eta berehala hil zi-tuzten ehiztariek, tiroka, ertzai-nek eta udaltzainek ingurua hesi-tu ondoren. «Azkar hartu zituz-ten neurriak orduan», adierazi duNazabalek. «Baina gure inguruanpentsaezina da jokabide hori. Ha-rrigarria izan zen nola jokatu zu-ten; azkar batean eta tiroka».Arazoari aurre egiteko, aldun-
diak basurdeak ehizatzeko bai-menak eskuratzeko lehiaketa pu-blikoa egiten du beti, eta Gipuz-koako Ehiza Federazioak eskura-tzen du baimen hori. Ondoren,kuadrillaka antolatzen dira ehiz-tariak. «Ehiza denboraldian ego-era aztertu, eta hurrengo denbo-raldirako helburuak zehazten di-tugu beti». Nekazariek sarritankritikatu izan dute aldundiak etaehiztari taldeek «epelegi» joka-tzen dutela neurriekin. «Bainaehiztari kuadrillek %90etik gorabetetzen dute zehaztutakoa», de-fendatu da Ariztimuño. «Sekulabaino basurde gehiago ehizatzenari gara aurten, eta, ondorioz, argidago aldundia ez dela ari epel jo-katzen. Argi daukagu, gainera,ehiza dela basurde kopurua jais-teko neurririk eraginkorrena».Nazabalek, hala ere, zalantzan
jarri du ehiztari kuadrilla batzueneraginkortasuna. «Irailean hasiziren ehizan [2017ko irailaren 2tik2018ko apirilaren 1era daukatebaimena], artean giroa beroa ze-nean, eta, lehortearen ondoren,arrastoari jarraitu ezinda ibili zi-ren; irailean euri pixka bat haste-an, onddo bila joan ziren; uso ga-raia iritsi zen gero, eta batera etabestera joan ziren ehizara; azaroerditik aurrera hasten dira seriolanean».
Ehiza larriadeitzen zaio basur-de uxaldiari, eta Euskadiko 2/2011Ehiza Legean araututa dago. Ariz-timuñok azaldu duenez, zainpe-ko hamabi ehiza eremu izendatuzituzten 2004an. «Eta 2015eanberritu genituen, 77/2015 Foru
Aginduaren bidez». Eremu ho-rietan egiten dute lehiaketa publi-koa —horiek eskuratzen ditu Ehi-za Federazioak—. «Bi salbuespendaude Gipuzkoan: Leintz-Gatza-ga, eta Gipuzkoa eta Arabako Par-
tzuergo Orokorreko ehiza barrutipribatuak. Kasu horietan, Leintz-Gatzagako Udala eta Gipuzkoa etaArabako Partzuergo Nagusia diraehiza larriaren titularrak».Aldundiak eta Ehiza Federazio-
ak ehiza larriaren kudeaketarakodaukaten lankidetza hi-tzarmenari esker, EhizaFederazioak ordaintzenditu basurdeek nekazari-tza lurretan eragiten di-tuzten kalteak.Nekazariak ados dau-
de aldundiak eta EhizaFederazioak sinatutadaukaten hitzarmenare-kin. «Baina guk ehizara-ko baimenik ez dauka-gula, hori da beste arazo-etako bat. Eskuak lotutagaude erabat; ezin duguezer egin, zigorra jaso de-zakegulako. Gipuzkoako
Ehiza Federazioaren mende gau-de erabat, eta frustrazioa sortzendu horrek».Kalteak zerrendatzen hasita,
adibide bat jarri du EHNE sindika-tuko lehendakariak: «Basurdeek
errotik ateratzen dute lurra, etahorrek kalte handia egiten diemakinei. Bildutako belarrak lurrabaldin badauka eta ezin bada on-do lehortu, hezetasun handia har-tzen du gero, eta horrek kalte egi-ten dio, noski, ganaduari, oso to-xikoa izaten delako belar hori».Nazabalen ustez, zenbait jende ezda jabetzen errealitateaz. «Bainaarazo errealak dauzkagu guk; ezda kapritxoa edo gutizia».
Animalien defentsa«Desira eta nahi propioak dituz-ten banakoak dira basurdeak»,hasi du azalpena Maialen Sague-sek, Askekintza Donostia aldekotalde antiespezistako kideak.«Eta guztiz bidegabea da gizakiokgure lur eremu izendatu dugunespazio horretan basurde horiekhiltzea erabakitzea. Erabat ikus-pegi antropozentrista da hori; gi-zakiak basurdeen gainetik gaude-la erakutsi nahi dugu ekintza ho-riekin, eta espezismo hutsa da ho-ri». Saguesek onartu du arazorenbat egonez gero irtenbideak aur-kitu beharko direla. «Irtenbide-
ren bat behar dute lurra lantzenari diren pertsona horiek, bainanorbanako guztiak kontuan edu-kita hartu behar dira erabakiak.Errespetua da oinarria».Nazabalen ustez, «askori»
ahaztu egiten zaie gizakia bera ereanimalia dela. «Milaka eta milakaurtetan aktibo izan gara egungoekosisteman, eta horrek ez duesan nahi aktibo hori beti txarradenik». EHNEko ordezkariarenustez, «aurreiritzietan oinarritu-ta» hitz egiten dute askok. «Gu ezgaude animaliak desagertzearenalde, baina horrek ez du esan nahineurriak eskatu ezin ditugunik».Nazabalek galdera zuzena egindie animalien eskubideen aldekotaldeei. «Horiek guztiek zer egin-go lukete etxean hiruzpalau arra-toi agertuz gero? Bizitzen utzi? Za-kutxo batean sartu eta beste batenetxera eraman? Oso modu arine-an epaitzen dira besteen bizipe-nak. Ezin dut sinetsi hainbeste ba-surde egotea ingurumenarentzatona dela pentsa dezaketenik».Kontrako iritzi asko dituztela
jakinda ere, «animalien askape-nerako borrokan» aritzen dentaldea izanik, Askekintzako kide-ak ez du uste eurek eskaini behardituztenik balizko irtenbideak.«Gure funtzioa ez da arazo bakoi-tzaren aurrean baliabideak edotresnak eskaintzea. Guk diogunada bidegabea dela animalia horiekhiltzea, eta, are gehiago, jatea. Ezda gure ardura morala animaliakjaten dituzten pertsonei irtenbi-deak eskaintzea». Aldundiakonartu du «arazo baten aurrean»daudela, eta baserritarrek ez dau-kate etsitzeko asmorik. «Borro-kan jarraituko dugu, gure eskubi-deak errespeta ditzatela eskatzenari garelako, ez besterik».
Gaiak b 9GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
Hainbat basurde, ehizatu ondoren, elkarren gainean pilatuta. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Basurdeen plaga daukagu,eta txikizio larriak eragitenari dira. Neurriak behar ditugu;berehalako neurriak»Garikoitz NazabalEHNE sindikatuko lehendakaria
«Sekula baino basurdegehiago ehizatzen ari garaaurten, eta argi dago aldundiaez dela ari epel jokatzen»Arantxa AriztimuñoGipuzkoako Aldundiko Mendietako zuzendaria
‘‘
Erik Gartzia Egaña Oiartzun
Oiartzunen txiki
utzi dute Ozeano
Atlantikoak sor-
tzen duen aldea.
Izan ere, proiek-
tu bati esker, herriko hainbat
haurrek bat egin dute Mexikoko
Yucatan penintsulako Hunucma
herriko haurrekin. Ipuinak dira
hari komunikatzaileak. Hango
ipuin batean oinarrituta, marraz-
ki bizidunak sortu zituzten Yuca-
tango haurrek, eta oiartzuarrek
erantzuna eman diete, beste ipuin
batean oinarrituta.
Haziak proiektuak zubi lanak
egiten ditu hezkuntza formalaren
eta ez formalaren artean. Bertako
kide da Nekane Martiarena, eta
hark azaldu du zein izan zen sua
piztu zuen txinparta: «Guille Ma-
ceiras Ventanas a la Diversidad
proiektuko kidea ezagutu genuen
Unesco Etxearen ekitaldi batean.
Haien proiektuak gurearekin ze-
rikusia eduki zezakeela ikusi ge-
nuen, eta harremanetan jarri gi-
nen». Orain dela gutxi jaso zuten
elkarrekin zerbait egiteko propo-
samena. «Eta horrela sortu zen
otsailaren 17an eta 18an egin ge-
nuen ekintza hori».
Martiarenak azaldu duenez,
Maceirasek lan handia egiten du
Mexikon bertan, Erdialdeko
Amerikan eta Asian, ahozkotasu-
na eta beste hainbat kontu lan-
tzen. Urtero joaten da herrialde
horietara, eta bertakoekin harre-
manetan jartzen da. Kutxa magi-
koen proiektua dauka Unescore-
kin, eta gizarteko arazo jakin bat
detektatzen du herri bakoitzean;
gizarteko arazo hori konpon de-
zakeen ipuin bat aurkitzen du;
kutxa magikoak sortzen dituzte
ondoren, eta ipuin horientzako
marrazki bizidunak sortzen di-
tuzte azkenik.
Martiarenak azaldu duenez,
Hunucma herriko gizonezko
batek —Anacletok— kontatutako
ipuina entzun dute haiek, euska-
rara itzulita, eta hango haurrek
egindako marrazkiak ere ikusi
dituzte. «Soinurik gabe ikusi
zuten hasiera batean, eta ea zer
ulertu zuten galdetu genien.
Ulertu zutenarekin, guk ipuina
kontatu genien». Haurrak desa-
gertu egiten dira Mexikoko X’ta-
bay ipuinean; X’tabay izeneko
emakume batek eramaten ditu.
Haziak proiektuko kideek antze-
ko ipuin batekin topo egin zuten
Oiartzunen. «Ergoien auzoko
Olaizarre baserriaren eta Itu-
rriozko dorretxearen artean ger-
tatzen da istorio hori, eta sorgin-
keriarekin du zerikusia».
Berehala aurkitu zuten bi ipuinen
arteko lotura. «Haurrak desager-
tu egiten dira Oiartzunen ere,
baina genero indarkeriaren era-
ginez. Aita batek ama egurtu eta
giltzaperatu egiten du. Mutikoa
gaizki sentitzen da etxe horretan,
eta bere kabuz alde egiten du»,
azaldu du Martiarenak. Haziak
proiektuko kideak uste du «gai
aproposa» dela horren inguruan
sentsibilizazioa sortzeko eta hau-
rrek hausnarketa egiteko.
Hiru orduko hiru saiotan bana-
tu zuten tailerra. Lehen saioan,
ipuina entzun zuten, eta zenbat
eszena, pertsonaia... egongo ziren
erabaki zuten; bigarrenean,
berriz, kutxa magikoak egin
zituzten. Horretarako, zulo bat
egin zuten kartoizko kutxa baten
aurrealdean, eta paper begetale-
ko orri bat jarri bertan. Alumi-
niozko papera eta bonbillak
barruan sartu, eta zulotxo bat
egin behar izaten zaio atzean,
bideokamera edo sakelakoa sar-
tzeko. Dena grabatzen da haurra
marrazten ari den bitartean, eta
guztiak elkartzean sortzen dira
marrazki bizidunak. Hirugarren
saioan hartu zituzten esku artean
tenpera eta errotuladoreak.
Emaitza «bikaina» izan zela
azaldu du Martiarenak. «Bedera-
tzi ordu pasatu zituzten elkarre-
kin, eta ahalegina handia izan
arren, oso aberasgarria izan
zen». Haziak elkarteko kidearen
hitzetan, «erabatekoa» izan zen
haurren parte hartzea. «Elkar
ezagutzeko parada izan zuten,
gainera, eta baita beste kultura
batzuk ezagutzeko aukera ere.
Herriko bi ikastetxeetako 7 eta 12
urte arteko haurrak zeuden ber-
tan.
Maceirasekin, MexikoraMexikoko proiektuari erantzun
ondoren, oiartzuarren lanak oze-
anoa zeharkatuko du orain.
«Maceiras apirilean joango da
hara», hasi du azalpena Martia-
renak. «Eta Oiartzunen zer egin
dugun erakutsiko die. Ikusi geni-
tuen Yucatanen egin zituzten
marrazki bizidunak, eta erantzun
egingo diegu orain». Oiartzua-
rren lana ez dute Mexikon baka-
rrik ikusiko, ordea. «El Salvador
eta Guatemalara ere eramango
du, eta beste ipuin batekin itzuli-
ko da hona. Truke bat sortuko da
hor: hizkuntzak, mitologiak,
ahozkotasuna...». Hori bai, bide-
oaren behin betiko bertsioa ikus-
teko eguna zehaztuko dute Ame-
riketara abiatu baino lehen.
Oiartzuarrei, ziur, luze joko die
erantzunaren itxaronaldiak.
Ventana a la Diversidad eta Haziak proiektuek Oiartzun eta Yucatan lotu dituzte.Mexikoko ipuin batekin marrazkiak sortu zituzten, eta hari erantzun diote hemen.
Ipuinek batu dituzte bi aldeak
Kutxa magikoen sistemaren bidez egin zituzten marrazkiak oiartzuarrek, haur guztien artean ipuinaren irudi gidoia erabaki ondoren. (CC) WWW.VEDI.SITE
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a10 b Gaiak
Guille Maceiras apirileanjoango da Mexikora, etaOiartzunen egindakomarrazki bizidunakerakutsiko ditu han»Nekane MartiarenaHaziak proiektuko kidea
‘‘
Maialen Etxaniz Azpeitia
Jatorria Japonian dau-kan kirola da jiu-jitsua.Euskal Herrian ez dafutbola, saskibaloia edoesku pilota bezain eza-
guna; ez dute telebistaz eskain-tzen, eta haurrek ez dute eskolakirolean egiten. Baina Gipuzkoanbada herri bat non jiu-jitsuaoihartzuna hartzen ari den; eta ezda gutxiagorako, bertan bizi baitajiu-jitsuko Espainiako eta Euro-pako txapelduna: JonathanTerron da haren izena (Urretxu,1981), eta Azpeitin bizi da aspaldi-tik. Udan egindako oporraldibatean ezagutu zuen jiu-jitsukirola, eta orduz geroztik hori daharen «pasioetako bat». Orain,Azpeitiko gazteei transmititu diezaletasuna: hamabost lagun ari-tzen dira Terronekin jiu-jitsuan,eta nola borrokatu ikasten.«Haurra nintzenetik atsegin
izan dut arte borroken mundua.Jean-Claude Van Dammen fil-
mak gustatzen zitzaizkidan, etaaitari beti esaten nion handitannik ere horrelakoak egin nahi ni-tuela», kontatu du gaur egungojiu-jitsuko Europako txapeldu-nak. «Gaztetan hasi nintzen: au-rrena, jiu-jitsu tradizionala, eta,ondoren, judoa».Terronek azaldu duenez, «de-
fentsa pertsonalerako» erabil-tzen da jiu-jitsua, eta txapelkete-tarako egokitu dute. Lehenik,aurkaria eraitsi egin behar da, eta,ondoren, borrokak jarraitu egitendu, baina lurrean. «Helburua daaurkaria mendean hartzea, etahark amore ematea; sumisio kon-tua da, beraz. Gaur egun, jendeaskori gustatzen zaio kirol hori».Hasieran «kirol pixka bat egi-
teko» praktikatzen bazuen ere,Terronek «berehala» eman zuentxapelketetarako pausoa. Jiu-ji-tsuko Espainiako txapeldun izanzen 2004an, eta, urte berean, bos-garren postua lortu zuen Europa-ko Txapelketan. 2006an, Mundu-ko Txapelketa jokatu zuen, eta
zazpigarren amaitu zuen. Lorpenhoriek eta beste hainbat eskuratuditu Terronek bere ibilbidean;tartean, 2017ko urrian lortutakoEuropako txapeldun titulua. Be-nidormen igarotzen ditu udak
(Alacant, Herrialde Katalanak),eta hango lagun batek animatuzuen Europako Txapelketan par-te hartzera. Haren proposamenaonartu, eta urrezko dominarekinitzuli zen Azpeitira. Ongietorri
«ederra» egin zioten jiu-jitsu es-kolako ikasleek. UrretxuarrakLandeta auzoan zabaldu zuenUFK eskolan lantzen dute jiu-ji-tsua herriko gazteek, Europakotxapeldunaren gidaritzapean.
Orotara, Azpeitiko etaAzkoitiko hamabost la-gun inguru aritzen dirajiu-jitsuan.«Gogor entrenatzen
dugu, eta teknika guz-tiak lantzen ditugu, ikas-leek gorputz osoa landudezaten», kontatu duTerronek berak. Gaine-ra, azpimarratu du ikas-leek «oso maila altua»dutela, eta %90 txapel-ketetan jokatzeko irri-kan daudela ere aipatudu. Hala ere, entrenatze-
ko erabiltzen duten lokala «txi-ki» gelditzen ari zaiela nabar-mendu du; izan ere, «gero etajende gehiagok» dauka interesakirol horren inguruan. «Herrita-rrek kalean bertan esan izan dida-
te seme-alabak animatu nahi di-tuztela jiu-jitsuan izena ematera,baina esaten diet ezin dutela nireeskolan aritu, ez baitago lekurik.Gustatuko litzaidake etorkizune-an Azpeitiko kiroldegian gaztehoriei eskolak eman ahal izatea».Jiu-jitsua egiteko, fisikoki
«ondo» egon behar dela eta bu-rua «argi» eduki behar dela azal-du du Terronek: «Asko pentsatubeharreko kirola da, eta estrate-gia bat ere behar da. Teknika eregarrantzitsua da, eta denborare-kin barneratzen da hori. Entrena-menduak gogorrak izaten dira,eta horrela lantzen da fisikoa».
Bi emakume taldeanGizonezkoak dira ikasle gehie-nak, adin tarte guztietakoak, bai-na badira jiu-jitsua praktikatzenduten bi emakumezko ere. Gu-txiengoa izanagatik, «oso gustu-ra» aritzen dira. Ainara Torvisco(Azpeitia, 1992) da bi emakumehorietako bat, eta hark ere ibilbi-de oparoa du borroka arteenmunduan; izan ere, Espainiakokick boxingeko txapelduna izanzen bi urtez. Torviscok ez du en-trenatzen beste mutilek beste.«Nahi baino gutxiago» entrena-tzen duela aitortu du, ZarauzkoKuraia Kick Box taldearekin egi-ten dituelako saioak. Hala ere, jiu-jitsua «asko» gustatzen zaio kiroldiziplina gisa. Terronek ez dakizergatik hurbiltzen den hainemakume gutxi jiu-jitsu dizipli-nara. «Ez dut ulertzen». Izan ere,haren hitzetan, «edonorentzat»da interesgarria kirol hori, «de-fentsa pertsonala lantzen dela-ko».Joan den martxoaren 24an
jokatu zen Espainiako Jiu-jitsuTxapelketa, Guadalajaran (Espai-nia), eta handik ere urrezkodominarekin itzuli zen Terron.Baina sariketa «berezia» izanzen hura, haren ikasleek aurre-neko aldiz parte hartu zutelakosariketa batean. Aitor Arrieta etaAimar Zubizarreta azpeitiarraketa Asier Nuñez eta Aritz Zubeldiaazkoitiarrak aritu ziren lehian,bakoitzari zegokion mailan.Terronek bere ikasleen lananabarmendu du: «Izugarrizkoprestaketa lana egin zuten aurre-tik. Hori ez ezik, euren poltsikotikordaindu behar izan dituzte txa-pelketari eta egonaldiari lotutakogastu guztiak».Martxoaren 10ean beste hitzor-
du bat du Terronek: Samboko Es-painiako Txapelketa. «Onena»ematera joango da hara, eta bitar-tean «etorkizuneko txapeldu-nei» eskolak ematen jarraitukodu, «ilusioz». Oraingoz, jiu-ji-tsuak Azpeitian du harrobia.
Borroka arte japoniarra da jiu-jitsua, eta Azpeitian bizi da Europako txapelduna:Jonathan Terron. Haren zaletasuna herriratuta, gazte asko hasi da kirol horretan.
Jiu-jitsuak badu etorkizunik
Jonathan Terron eta haren jiu-jitsu ikasleak; zutik, ezkerretik hasita laugarrena da Terron. JONATHAN TERRON
Gaiak b 11GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
Defentsa pertsonalerakoerabiltzen da jiu-jitsua, etatxapelketetarako egokitu da.Aurkaria eraitsi behar da»
«Kalean, herritarrek esan izan didate seme-alabak animatu nahi dituztela jiu-jitsuan izena ematera»Jonathan TerronJiu-jitsuko Europako txapelduna
‘‘
Loinaz Agirre Zerain-Gabiria
Herri kirol askotan ger-
tatu izan den bezala,
bola jokoa ere gizo-
nezkoena izan da
orain artean. Gabiriako bolatoki-
ko hormako irudiak argi irudika-
tzen du hori: hainbat herri kirol
daude margotuta bertan, eta gizo-
nezkoak ikus daitezke guztietan;
dantzan bakarrik ageri dira ema-
kumezkoak. Baina egoera hori
iraultzen ari da pixkanaka-pixka-
naka, eta bola jokoan ere lekua
egiten ari dira emakumezkoak;
indartsu, gainera.
2016 amaieratik emakumez-
koa da Gipuzkoako Bola eta Toka
federazioko lehendakaria; Gar-
biñe Alustiza zeraindarra, hain
zuzen ere. Lehenengo emaku-
mezkoa da zeregin horietan, bai
lehendakaritzan eta baita federa-
zioaren zuzendaritza taldean ere.
Errealitate horren ispilu garbia
izan da denboraldi honetako Gi-
puzkoako taldekako bola txapel-
keta ere. Hiru talde aritu dira nor
baino nor gehiago: Zeraingo, Vi-
llabona-Amasako eta Gabiriako
talde bana. Aurreko sasoian Gabi-
ria eta Zeraingo hiruna emaku-
mek osatu zuten taldea, eta den-
boraldi honetan bere taldea pla-
zaratu du herri bakoitzak.
Zeraindarrak izan dira irabazle.
Duela hamar bat urte Antonio
Alustiza bolariarekin ikasten ari-
tutako hainbat belaunalditako
emakumezkoek osatu dute tal-
dea: Belen Abendibar, Mari Flor
Mendizabal, Mariajexux Mendi-
zabal, Kontxita Gabiria, Garbiñe
Alustiza eta Aitziber Makatzagak.
Makatzagak azaldu duenez, bola
jokoa «gizonezkoena» izan da
betidanik. «Nahiz eta gure talde-
kideetako batek, Kontxik, beti
esaten duen Aztirian jokatzen
zuela berak. Oraintxe ari gara tal-
dea pixka bat indartzen».
Federazioaren ekimenaMakatzagaren ustez, lagungarria
izaten ari da emakumezkoentzat
aukeran txapelketa gehiago iza-
tea. «Orain gutxi arte, urtean
behingo txapelketa izaten zen
emakumezkoena; ekainean, Gi-
puzkoako Txapelketa. Gainera-
koan, urte osoan ez genuen parte
hartzen herriz herriko txapelke-
tetan. Herriko festetan eta kito».
Baina, «federazioaren ekime-
nez», urtean behingo
kontua bakarrik ez iza-
ten saiatu dira azken ur-
teotan. Adibide bat jarri
du zeraindarrak: «Le-
hen, Lehendakari Txa-
pelketan, gizonezkoen-
tzat bakarrik egoten zen
saria, eta emakumezko-
entzat ere jartzen hasi di-
ra orain». Pauso horiei
esker, txapelketa gehia-
gotan parte hartzera be-
hartuta daudela azaldu
du. «Eta, azkenean, txa-
pelketa guztietan parte
hartzen bukatu dugu».
Hori da Alustiza eta Makatzaga-
ren kasua. Joan den asteburuan
txapeldunorde izan ziren Gipuz-
koako Binakako Txapelketan.
Gabirian ere gero eta emaku-
mezko gehiago biltzen da bola jo-
kora, taldekako txapelketara ba-
tez ere. Maria Alkorta, Irene
Arrondo, Leire Murua, Ainhoa
Arratibel, Maialen Igarzabal, Esti
Alberdi, Pake Galdos, Jaione Gal-
dos, Maddi Aztiria eta Ixiar Izuzki-
za bidea egiten ari dira, Naiara
Peñagarikanok eta Eresti Oiarbi-
dek bultzatuta. Muruaren esane-
tan, gustatu egin zitzaion probatu
zuenean. «Herrian, gainera, gizo-
nezkoei sekulako ilusioa egin zien
emakumezkoen talde bat sortze-
ak; espero ez genuen erreakzioa
eduki zuten agian. Ostiralero el-
kartzen dira eurak, eta erakuste-
ko prest daude». Dena den, talde-
kako txapelketak alde batera utzi-
ta, herriko txapelketan bakarrik
parte hartzen du Muruak. «Zor-
tzi-hamar jardunaldi izaten dira
txapelketa bakoitzean, eta oso lo-
tua da». Peñagarikano, berriz,
denboraldi guztian aritzen da
lehian, eta gabiriarrak Gipuzkoa-
ko Binakako txapela jantzi zuen
joan den asteburuan, Rosa Santos
hernaniarrarekin batera.
Emakumezkoei bakarrik ez, gi-
zonezkoei ere irabazi izan diete
Makatzagak eta Peñagarikanok;
maila nagusian hiru txapelketa
irabazi dituzte goierritarrek. Gi-
zonezkoekin lehia estuan aritzen
dira maiz: «Iaz, Zeraingo festetan
ere, berdinketa hausteko partida
jokatu nuen irabazlearekin, eta
bigarren gelditu nintzen. Osinal-
den ere bosgarren gelditu nin-
tzen, berdinketa hausteko partida
jokatuta», gogoratu du Makatza-
gak.
Gizonezkoen bolekinSei edo zortzi kilo inguruko bola
izaten dute aukeran. «Berez ba-
dago emakumeek erabili izan du-
ten bola txiki bat, baina handiare-
kin ohitu gara gu, eta ez dugu as-
matzen txikiarekin». Muruaren
esanetan, bola jokoan indarra bai-
no garrantzitsuagoa da teknika:
«Indarra ematen diogu bolari,
baina behera egiten du askotan.
Erraila hartuz gero, ondo, baina
hartu ezean... Ez da indar kon-
tua», azaldu dute bi gabiriarrek.
Berdintasunaren bidean, dena
den, oraindik ere badago zeregi-
nik; sariak parekatzeko garaian,
esate baterako. «Txapelketetan
ez dute kobratzen izena ematean,
baina, sailkapen nagusian aurre-
an ibiliz gero eta sariren bat lortuz
gero, gizonezkoekin banatu be-
har izaten dugu. Badago gu hor
egoteko nahi bat, baina...».
Gabiriako festetan, bola jokoko
txapelketan, aurten bai, aurten
«pare-parean» jarriko dituzte gi-
zonezkoen eta emakumezkoen
sariak. «Iaz arte, hiru sari izaten
ziren gizonezkoentzat eta bi ema-
kumezkoentzat. Gizonezkoen
diru kopuru erdia jasotzen ge-
nuen, gainera». Iaz erabaki zuten
aurtengo festetan sari guztiak
berdinak izatea.
Gero eta emakumezko gehiagok parte hartzendu bola jokoan. Denboraldi honetan hiru taldeari dira taldekako lehiaketan; gizonezkoekinbatera aritzen dira tiraldi horietan lehian.
Bola jokoan erelekua egiten
Zeraingo bola jokoko taldea; Gipuzkoako Taldekako Txapelketa irabazi berri du. GOIERRIKO HITZA
Gabiriako taldeko hainbat bolari, herriko bolatokian. LOINAZ AGIRRE
Orain gutxi arte, urteanbehingo txapelketa izaten zenemakumezkoena; ekainean,Gipuzkoako Txapelketa»Aitziber MakatzagaZeraingo bolaria
«Gizonezkoei sekulako ilusioaegin zien emakumezkoen taldebat sortzeak; espero ez genuenerreakzioa eduki zuten agian»Leire MuruaGabiriako bolaria
‘‘
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a12 b Gaiak
Unai Zubeldia
Dena hain azkaregin nahi dugunmundu honetan,film laburren mu-gimendua indar-
tzen ari da ». Leire Lardizabal To-paguneko kide eta Laburbirarenarduradunak azaldu duenez, zor-tzi minutu nahikoak dira istoriobat kontatzeko. «Eta zortzi isto-riorekin goza daiteke film batikusteko behar den denboran».Herenegun hasi zen Laburbira,
euskarazko film laburren zikloa;emanaldi bana eskaini zuten Ber-garan, Ordizian, Azpeitian etaLazkaon, eta martxoaren 27anamaituko da, Arrasateko Amaiaantzokian. Tartean, 29 herri etahiritan egingo du geldialdia; Gi-puzkoan daude horietatik hama-bost. Londresen —gaur— eta Pari-sen —martxoaren 11n— ere izangodira emanaldiak; apirilean, ema-naldi berezi bat eskainiko duteValentzian (Herrialde Katalanak),eta maiatzean beste bat Getarian.Irunen eta Arrasaten, berriz, zu-zendariekin solasaldia izango da,film laburrez gozatu aurretik.Euskara elkarteei kultur es-
kaintza eskura jartzea da Topagu-nearen erronka, haiek gero he-rrietan eskain dezaten. Eta, hainzuzen ere, behar horri erantzunnahian sortu zen Laburbira,2004an. «Noski, film laburrakeuskaraz egiten dituzten zuzen-dari horiei erakusleiho bat es-
kaintzea ere bada zikloaren hel-burua», zehaztu du Lardizabalek.«Zikloak izugarrizko garapenaizan du azken hamabost urteotan;formatuaren aldetik, batez ere.Lehen, zinta analogikoekin ibil-tzen ziren batetik bestera, eta gauregun, berriz, nahikoa izaten dafilm muntaketa deskargatzekolink bat. Horri esker, ate askodauzkagu zabalik». Laburbirazirkuitua Londres, Paris edo Va-lentziara eramatea, esaterako.
Iraupen eta genero askotakofilm laburrek osatu dute aurtengoLaburbira. Iraupenari dagokio-nez, 15.16 minutu dauzka, esate-rako, Izaskun Arandiaren NightShift lanak, eta 3.50 Amaia Otaolaeta Oihane Zunzunegiren Higa-durakfilm laburrak. «Gaiei dago-kienez, berriz, zuzendariek asko-tarikoak landu dituzte aurten ere,eta gaurkotasun handikoak diraguztiak», zehaztu du Lardizaba-lek. «Harreman homosexualak,zaintzaren gaia, euskararentransmisioa, memoria histori-koa... Estilo desberdinekoak dira,eta mamia daukate; oso kontaki-
zun onak dira». Zortzi film labu-rrak elkarren segidan eskainita,77 minutuko emanaldia izango daguztira.
Oso zuzendari gazteakEuskaraz egindakoak izan behardute film laburrek, 2015etik honaekoitzitakoak, fikziozkoak, etahemezortzi minututik beherako-ak. Irizpideak, berriz, ondorengo-ak dira: publiko guztientzako la-nak izatea, sortzaile berrien eta
izen handikoen arteanoreka egotea, sortzaileenlurralde eta genero aniz-tasuna bermatzea, gene-ro ikuspegia zaintzea,euskalki aniztasuna,umorea, animazioa, lanesperimentalak izatea,sentsibilizazioa lantzea...Zuzendari gazteenen-
tzat «aukera ona» da La-burbira. «Eta, hain zuzen ere, ho-rixe ari gara azpimarratzen aur-ten: 2018koa gazteen edizioa de-la». Lardizabalek zehaztu due-nez, 30 urtetik behera dituzteaurtengo Laburbiran parte hartu-ko duten zuzendarietatik zazpik.«Eta zazpi horietatik bost 20-25urte artekoak dira. Abiapuntumodukoa da askorentzat, eta osoalbiste ona da guretzat».Urte osoko lana eskatzen du
film laburren aukeraketak. «Eta2018an, urte guztian zehar,2019ko Laburbirarako film labu-rrak bidaltzeko gonbita egin nahidiegu zuzendari guztiei».
Aste honetan bertan hasi da Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, eta antolatzaileek aukeratudituzten zortzi lanak Gipuzkoako hainbat herritan ikusi ahal izango dira, martxoaren 27ra arte.
Laburretik osotasuna eraikitzen
Zulo film laburraren fotograma bat; Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga dira egileak. TOPAGUNEA EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOA
LABURBIRA 2018
Gipuzkoako 11 herritan ikusi ahal
izango dira film laburrak.
Film laburrak:
‘Ilunpetan’.Koldo Carranza.
‘Night Shift’. Izaskun Arandia.
‘Higadurak’.Oihane Zunzunegi
eta Amaia Otaola.
‘Ejecutor’. Javi Arriaga.
‘Tazan’.UDA films.
‘Areka’.Atxur animazio taldea.
‘Kreba’.Oier Fuentes.
‘Zulo’.Erika Olaizola eta Amancay
Gaztañaga.
Egutegia:
Martxoak 4.Usurbilgo Sutegi kul-
tur etxeko auditoriumean.
Martxoak 15. Irungo Amaia kultur
zentroan, Soraluzeko antzokian
eta Zumaiako Aita Mari zineman.
Martxoak 16.Hondarribiko eta
Oñatiko kultur etxeetan, eta Azkoi-
tiko Baztartxo antzokian.
Martxoak 22.Hernaniko Sandius-
terrin.
Martxoak 23.Mutrikun.
Martxoak 27.Arrasateko Amaia
antzokian.
Maiatza.Getarian (eguna zehaztu
gabe dago oraindik).
Proposamena b 13GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
Zuzendari guztiekgaurkotasun handiko gaiaklandu dituzte; mamia daukate,eta oso kontakizun onak dira»Leire LardizabalTopaguneko kidea eta Laburbiraren arduraduna
‘‘
MUSIKA
AIAMiren eta Agurtzane.
b Igandean, 18:30ean, Aristerrazun.
ALEGIASu Ta Gar.
bGaurn, 22:30ean, gaztetxean.
ARRASATEThe Fridays Crew
eta Bultz.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
ARRASATE Jorge Da Rocha.
bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
AZKOITIAPelax eta Kobrazulo.
bGaur, 22:30ean, Matadeixen.
AZKOITIAMike Gannu, Alexander
Loop eta Josu Aranburu DJak.
bBihar, 22:00etan, Txalintxon.
AZKOITIA Iraurgi eta Bizkargi
abesbatzak.
b Igandean, 13:00etan, Kontzejupen.
AZPEITIAUnidad Alavesa eta
McOnak.
bGaur, 22:30ean, Orkatzen.
AZPEITIAHell Beer Boys, Rotten
XIII eta Baserriko Ollaxkue Labien.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
BERGARAWillis Drummond eta
Rukula.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
BERGARAMozkorra parregarri
opera.
bBihar, 19:00etan, Seminarixoan.
BERGARAKaleko Urdangak
eta Rixe.
bAsteazkenean, 22:30ean,
gaztetxean.
DEBA Jabier Muguruza.
bBihar, 20:00etan, Itziarko
Burugorri aretoan.
DEBA Jam Session.
bBihar, 23:00etan, Maxi Barren.
DONOSTIADavid Cid Trio.
bGaur, 19:30ean, Fnac-en.
DONOSTIAPeppermint Quartet.
bGaur, 20:00etan, El Muron.
DONOSTIALa Bona Dea.
bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIALa Bohèmeopera.
bGaur, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAEl Ultimo Tributo.
bGaur, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIANuria Graham.
bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIA Joseba B. Lenoir,
Herenegun eta Pavloven Zakurrak.
bGaur, 22:30ean, Lautximeneta
frontoian.
DONOSTIAButarock:
Potentor, Anonimos eta Mosh.
bBihar, 19:30ean, Txerrimuñon.
DONOSTIAVLMV eta Giranice.
bBihar, 19:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIADukkha, Atazal,
Trini Fox eta Patxuko Nice.
bBihar, 19:30ean, Guardetxean.
DONOSTIALauroba.
bBihar, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIALiher.
bBihar, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIALa Jodedera eta
Gozo Gozo.
bBihar, 23:00etan, Lautximenetan.
DONOSTIABranko & Pedro
eta Atodamadre.
bBihar, 23:30ean, Dabadaban.
DONOSTIADJ Mateo eta
DJ Edu Anmu.
bBihar, 23:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIABirkit eta Falta.
b Igandean, 18:30ean,
Txantxarreka gaztetxean.
DONOSTIA Jordi Savall.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAThe Necromancers.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAEraul.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIAThe Pau eta
Massa Confusa.
bOstegunean, 20:30ean,
Mogambon.
DONOSTIAGari.
bOstegunean, 20:30ean,
Dabadaban.
HONDARRIBIABeira eta Maider.
bBihar, 20:00etan, Itsas Etxean.
LEGORRETABullet Proof Lovers.
bGaur, 22:30ean, Herri Antzokian.
OÑATI Josu Zubia, Aitor Regueiro
eta Haritz Olaeta.
bGaur, 20:00etan, gaztetxean.
OÑATINogen eta Anita Parker.
bGaur, 22:30ean, Gaztelekuan.
OÑATIDrakes eta Los WC.
bBihar, 22:00etan, gaztetxean.
ORIONothing Box eta Skasti.
bBihar, 22:00etan, gaztetxean.
TOLOSAEl Drogas.
bGaur, 20:30ean, Leidorren.
TOLOSABalerdi Balerdi.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAKamerata Oiasso.
bBihar, 19:00etan, Topic gunean.
TOLOSAKulto Kultibo, Zesura
eta Little Martin.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
VILLABONASin Mala Intencion.
bGaur, 20:30ean, Gurea antzokian.
ZARAUTZLes Filles de Illighadad.
bBihar, 20:00etan, Putzuzulon.
ZUMAIALiot eta On.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
ANTZERKIA
ANTZUOLAEidabe: Zutuberrak.
bBihar, 19:30ean, Torresoroan.
ARRASATEMarie de Jongh: Izar.
bBihar, 17:00etan, Amaia aretoan.
AZKOITIATxalo: Ergela.
bBihar, 19:30ean, Baztartxon.
AZPEITIA Itzel: Bizimiñak.
bGaur, 22:00etan, Soreasun.
DONOSTIARubik: Puer Aeternus.
bGaur, 20:00etan, Arduben, eta
igandean, 19:00etan, El Muron.
DONOSTIASutottos: Inestable.
bGaur, 20:00etan, Etxarrienen;
bihar, 20:00etan, El Anden-en; eta
igandean, 19:00etan, Astoria 7-n.
DONOSTIAFrancis Lucas eta Paca
Velardiez: Encuentros casuales.
bGaur, 20:00etan, Lau tabernan;
eta bihar, 20:00etan, Darietan.
DONOSTIARojo Telon: Haiek naiz.
bBihar, 12:00etan, Lautximeneta
frontoian.
DONOSTIABorobil: Gu.
bBihar, 18:00etan, Gazteszenan.
DONOSTIALes Figuretes: Gatas.
bBihar, 19:00etan, Okendo
kultur etxean.
DONOSTIAHuts: Hozkailua.
b Igandean, 19:30ean, Igeldoko
kultur etxean.
DONOSTIAHistrion: Lorca,
la correspondencia personal.
b Igandean, 19:30ean, Larratxo
kultur etxean.
DONOSTIALagartijas Tiradas al
Sol: Tijuana.
bAstelehenean, 16:00etan, eta
asteartean, 17:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIATheatre des Chimeres:
Dos hermanas.
bAstelehenean, 19:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAHika: Txarriboda.
bAstelehenean, 20:00etan,
Intxaurrondo kultur etxean.
DONOSTIATanttaka: La casa de
la llave.
bAstelehenean, 20:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAMaui: Soy una feria.
bAstelehenean, 23:30ean,
Covent Gardenen.
DONOSTIACancamisa: Rámper:
vida y muerte de un payaso.
bAsteartean, 10:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAHika: Bodorrio.
bAsteartean, 11:30ean,
Intxaurrondo kultur etxean.
DONOSTIATitzina: La zanja.
bAsteartean, 13:00etan,
Egia kultur etxean.
DONOSTIAMatias Umpierrez:
Fikzioaren museoa I. Imperio.
bAsteartean, 13:00etan, eta
asteazkenean eta ostegunean,
16:00etan, San Telmo museoan.
DONOSTIAVaiven: Sherezade
y las capas de la cebolla.
bAsteartean, 19:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAPez Limbo: Oxido.
bAsteartean, 20:30ean eta
23:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIALa Conquesta
del Pol Sud: Claudia.
bAsteazkenean, 11:30ean,
Intxaurrondo kultur etxean.
DONOSTIALa Que Tu Me Haces:
Exit (la de emergencia).
bAsteazkenean eta ostegunean,
17:30ean, Tabakaleran.
DONOSTIAFactoria Unahora-
menos: Tal vez soñar.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAAndy Chango:
El hombre nada.
bAsteazkenean, 23:30ean,
Covent Gardenen.
DONOSTIAThe Funamviolistas.
bOstegunean, 10:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIACesar Enriquez
Cabaret: La Prietty Guoman.
bOstegunean, 17:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIA Itziar Saenz de Ojer:
Sexigencias.
bOstegunean, 19:00etan, Loiola
kultur etxean.
Donostia b Dferia Arte Eszenikoen jaialdia
Tabuen artean saltoka33 konpainiaren 33 ikuskizun eta 37 emanaldi, Donostiako bederatzi an-
tzokitan banatuta. Horixe dauka eskaintzeko aurtengo Dferia Arte Esze-
nikoen jaialdiak. Astelehenean hasi eta ostegunean amaituko da «profe-
sionalentzako eta ikus-entzuleentzako ekitaldia». Antzerkia, dantza eta
bestelako diziplinak batuko ditu, eta tabuen kontzeptua landuko dute.
Lanen %6 izango dira euskaraz. Irudian, iazko emanaldietako bat. DFERIA
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a14 b Agenda
Agenda b 15GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
DONOSTIAZanguango Teatro:
Esto no me lo esperaba.
bOstegunean, 19:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIALuces de Bohemia.
bOstegunean, 20:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIACasa de Teatro:
Nuestros boleros prohibidos.
bOstegunean, 00:00etan,
Covent Gardenen.
EIBARHistrion: Lorca,
la correspondencia personal.
bGaur, 20:30ean, Hezkuntzan.
EIBARTxalo: Héroes.
bBihar, 20:30ean, Coliseoan.
EIBARLos universos paralelos.
bOstegunean, 20:30ean, Coliseoan.
ERRENTERIAZanguango:
Esto no me lo esperaba.
bBihar, 20:00etan, Niessenen.
ESKORIATZA Iris Teatro: Frida.
bOstegunean, 19:00etan,
Zaldibar antzokian.
HONDARRIBIAKhea Ziater:
Los Visitantes.
b Igandean, 20:00etan, Itsas Etxean.
IRUN Juan Mayorga: El Cartógrafo.
bBihar, 20:00etan, Amaia aretoan.
LEZOZirtaka: Zu eta ni sudurluze bi.
bGaur, 17:30ean, Gezalan.
LEZOLa Dinamika: Código Atenea.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
ORDIZIAThe Funamviolistas.
bGaur, 22:15ean, Herri antzokian.
ORIOTxalo: Heroiak.
bGaur, 22:00etan, kultur etxean.
VILLABONAAnodino: Erbeste
edo saihets baten aldarrikapenak.
bBihar, 20:00etan, RK tabernan.
ZARAUTZDetritus: Hot Flash.
b Igandean, 19:00etan, Merkatuan.
ZUMAIAEromen: Hysteria.
bGaur, 22:00etan, Aita Marin.
ZUMAIAAnita Maravillas & Portal
71: Jon Braun.
b Igandean, 12:00etan, Aita Marin.
ZUMARRAGA Javi Sancho:
Del deporte también se sale.
bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.
ZUMARRAGAGlu Glu: Go!azen
4.0.
bBihar, 17:00etan eta 19:00etan,
Zelai Ariztin.
DANTZA
DONOSTIAKresala: Haize hegoa.
bBihar, 20:00etan, Viktoria
Eugenia antzokian.
DONOSTIALasala: Microclimate.
bAstelehenean, 13:00etan,
Gazteszenan.
DONOSTIAFabio Lopezen Terra,
Aline Correaren Metamorfose
eta Francesc Fernandez eta Julia
Cortesen Endless Fall.
bAstelehenean, 17:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAAmaia Elizaranen Pool
eta Aldesen Quintetto.
bAsteartean, 17:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAToula Limnaios:
Tempus fugit.
bAsteartean, 20:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIACia. Eva Guerrero:
El fin de las cosas.
bAsteazkenean, 10:00etan,
Lugaritz kultur etxean.
DONOSTIAPablo Rotemberg:
La Wagner.
bAsteazkenean, 13:00etan,
Egia kultur etxean.
DONOSTIAKukai: Erritu.
bAsteazkenean, 16:45ean,
San Telmo museoan.
DONOSTIAMyriam Perez Caza-
bonen Nere azalean arrotzeta
Denis Santacanaren Encuentros.
bAsteazkenean, 17:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIATaiat Dansa: Man Ray.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIA Jordi Vilaseca: Baserri.
bOstegunean, 11:30ean,
Covent Gardenen.
DONOSTIADantzaz: Growning
Young.
bOstegunean, 13:00etan,
Egia kultur etxean.
BERTSOLARITZA
ALEGIAAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak gara.
bOstegunean, 19:00etan, Elizpen.
DONOSTIABertso poteoa:
Agin Laburu eta Eli Pagola.
bBihar, 20:00etan, Ibaetan.
LEGAZPIBertso afaria: Unai Agirre
eta Aitor Sarriegi.
bGaur, 20:30ean, Aitxuri jatetxean.
ORIOGipuzkoako Eskolartekoa.
Bertso afaria: Uxue Alkorta,
Josu Ibarguren, Igauri Lopetegi,
Itziar Mendia eta Aimar Sorazu.
bGaur, 20:00etan, Aldapan.
PASAIABertso afaria: Miren
Amuriza eta Onintza Enbeita.
bBihar, 21:30ean, Basari elkartean.
TOLOSAAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak gara.
bBihar, 19:30ean, Aranburu
jauregian.
URRETXUTaldekako Bertsolari
Txapelketa.
bGaur, 23:00etan, Motz tabernan.
URRETXUAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak gara.
b Igandean, 19:30ean, gaztetxean.
ZESTOAErniarraitz sariketa:
Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra,
Xabi Igoa, Jon Ander Iriondo,
Haritz Mujika eta Aitor Salegi.
b Igandean, 17:00etan, kultur
etxean.
HITZALDIAK
DONOSTIACarmen Alonso-
Pimentel: Artisten erronka
Lehen Mundu Gerraren aurrean:
utopiaren eta nihilismoaren artean.
bAsteartean, 19:30ean,
Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan.
ELGETA Julia Monge: Emakumeen
esperientzia kolektiboa eta
historikoa berreskuratzen.
bAstelehenean, 19:00etan,
udaletxean.
ZARAUTZ Josetxu Riviera Aranda:
Berdintasunaren erronka: gizonak
gizarte eredu berri baten aurrean.
bAsteartean, 19:30ean, Antoniano
aretoan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BEASAINCarmenopera, London
Opera Housetik.
bAsteartean, 19:45ean, Usurben.
TOLOSACarmenopera, London
Opera Housetik.
bAsteartean, 19:45ean, Leidorren.
BESTELAKOAK
ORDIZIAKontatu gurekin!
ahozko narrazio lehiaketa.
bBihar, 19:00etan, D’elikatuzen.
TOLOSAOdei Arregi kontalaria.
bGaur, 18:00etan, Berazubin.
TOLOSANicolas Alberto Lubo.
b Igandean, 18:00etan, Amarozko
auzo etxean.
Donostia b Kresala dantza taldeak 50 urte
Etorkizunera begiradaKresala dantza taldeak etorkizunera begira ospatuko du 50 urteko ibilbi-
dea, bihar, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Haize Hegoa ikuski-
zuna estreinatuko du Donostiako taldeak; sormen berriko obrak eta pie-
za ezagunak uztartuta, proposamen berezia egingo dute. Hamabina pie-
zako bi zatitan banatuta dago emanaldia. JUAN CARLOS RUIZ
Adriano Mejía GarcésQuito, Ecuador.
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak, 3. maila
Suediara bidaiatu nahi dut, sukaldaritza nordikoa
ezagutzera.
ORONA IDEO · MARTXOAK 10
LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia
GOIERRI · MARTXOAK 17
LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia
GOI ESKOLA
POLITEKNIKOA
BILBAO · APIRILAK 19
OSTEGUNA, 18:00
Bilbao Berrikuntza Faktoria
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
DONOSTIA · MARTXOAK 17
LARUNBATA, 10:30 / Auditorium
GASTRONOMIA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Basque Culinary Center
BILBAO · MARTXOAK 8
OSTEGUNA, 18:00 / Areto Nagusia
BIDASOA · MARTXOAK 10LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia
OÑATI · MARTXOAK 17
LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia
ENPRESAGINTZA
FAKULTATEA
902 110 436www.mondragon.edu/prest
etorriko
zarela
jakinarazi!
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko martxoaren 2a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus bgipuzkoa@hitza.eus
Eider Goenaga Lizaso
Sarraldeko entsegu lokaletarakogiltzak jasotzen ari dira egunotanZumarraga eta Urretxuko musikataldeak. Bi udalek eta musika tal-deek elkarlanean garatutakoproiektu bat dela azaldu du Maia-len Fidalgo Urretxuko Kultura zi-negotziak (Urretxu, 1987), eta po-zik agertu da emaitzarekin. Lauentsegu gune egin dituzte Sarral-de fabrika zaharrean, berrerabili-tako itsas edukiontziekin.Zer da Sarralde?
Urretxuko kanpoaldean zegoenfabrika handi bat zen Sarralde, in-dustriala. Bere garaian itxi eginzuten, eta Urretxuko sarreran gel-ditu zitzaizkigun, bai Sarralde etabai Irimo, bi munstro handi, hu-tsik, utzita, kutsatuta... Udalarenjabetza da, eta herriko musika tal-deek urteak zeramatzaten Sarral-den entseatzen; baina tokia ez zenbatere txukuna. Musika taldeakkexatzen ziren, baina, bueno, bes-te tokirik ezean, han moldatzenziren. Eta noiz erabaki zenuten tokia
egokitzea?
2016an ekaitz handi bat izan zen,eta dena erori eta suntsituta geldi-tu zen. Ezertarako balio ez zuelagelditu zen tokia, eta musikariakentseguak egiteko toki gabe gera-tu ziren. Orduan hasi ginen alter-natibak bilatzen. Beraz, beharretik sortutako
proiektu bat da.
Bai, erabat. Musika taldeekin bi-lerak egiten hasi ginen, beraienbeharrak zein ziren entzuten,proposamen ezberdinak azter-tzen, beste eredu batzuei errepa-ratzen... Hortik iritsi ginen edu-kiontzien proposamenera. Itsasgarraiorako edukiontziak dira,eta ikusi genuen erabilera ugarieman izan zaiela edukiontzi ho-riei. Beraz, 2016a amaitzerako, biudalek bilera bat egin genuenmusika taldeekin, eta proposa-men bat landu genuen, entsegu-rako lokalak edukiontziak berre-rabiliz egiteko. Musika taldeek ondo ikusi zuten
proposamena?
Bai, elkarlanean egin dugu proze-su guztia, une oro beraien propo-samenak eta ekarpenak jasoz etaaztertuz. Sarralde Urretxun dago, baina
proiektua ez da soilik Urretxuko
Udalarena, Zumarragako Udala-
rekin elkarlanean gauzatu du-
zue.
Estua da Urretxu eta Zumarraga-ren arteko lotura, bai udal mailaneta bai herritarren mailan; bi he-rrietako musikariek osatuta dau-
de musika talde asko. Beraz, biherrietako taldeek entseatu izandute beti hemen. Bestalde, arloaskotan egiten da bi udalen arte-ko lankidetza, eta kultura arloanbereziki. Nola egokitu dituzue edukion-
tziak entsegu lokal bihurtzeko?
Lokal bat osatu dugu bi edukion-tzirekin, bestela oso txikiak zire-lako. Guztira, zortzi edukiontziditugu; entsegurako lau gune,beraz; eta beste edukiontzi bate-an komunak jarri ditugu. Edu-kiontziak hotsgabetuta daude;hala, lau taldek batera entseadezakete, baina batak ez du bes-tea entzuten. Gipuzkoako ForuAldundiaren bitartez eskuratuditugu edukiontziak, eta EuskoJaurlaritzak ere diruz lagundu duegitasmoa.Tokia oso egoera kaskarrean
zegoela esan duzu; hori egoki-
tzeak ere izango zuen lana...
Bai, eta arazo handia izan zenhori. Batez ere, kutsaduraren ara-zoari egin behar izan zitzaion au-rre, fabrika oso zaharrak zirelakoeta haiek erabilitako produktuenkutsadurak bertan jarraitzen zue-lako. Beraz, kutsadura hori desa-gerraraztea eta tokia bera txu-kuntzea izan zen lanaren zatihandi bat.
Zenbat musika taldek erabiliko
dituzte lokal horiek?
Oraintxe bertan, hemeretzi taldeditugu, eta guztiek izango duteSarralde erabiltzeko aukera. Ger-ta liteke denborarekin taldegehiago sortzea eta lokala eska-tzea, eta orduan egokitu egin be-harko da erabilera. Baina oraingoz
ez da talderik geldituko kanpoan.Hemeretzi talde horiez gain, ba-daude beste hiru hip-hop talde,eta horiek Zumarragako kulturetxean dute entseatzeko aukera. Taldeen esku gelditzen da en-
tsegu orduen antolaketa?
Edukiontzi bakoitzean zein tal-dek entseatuko duten zehaztudugu guk; hortik aurrera, edu-
kiontzi bakoitza erabili-ko duten taldeek erabakibeharko dute zein talderizein ordu egokitzenzaion. Hor ez gara sartu-ko. Hori bai, talde bakoi-
tzak hilean gutxienez zortzi orduzentseatu behar du. Baldintza horijarri da, talderen bat itxaron ze-rrendan baldin badago, hari le-kua egiteko. Hemendik sei hila-betera egingo dugu erabilerareninguruko azterketa. Ez da soilik entsegurako toki
bat izango, ordea.
Ez, edukiontziez gain, gune bategongo da kontzertuak emateko.Ez da toki handia, baina balio dukontzertu txikiak antolatzeko.Horrez gain, enpresako laborate-gia zena egokitu da bertan finka-tuta ez dauden taldeek behin-behinean erabili nahi badute.Musika taldeen erabakia izan zenhori. Eskaini genien gune hori be-raiei, baina nahiago izan zutenedukiontzien sistema, eta lekuhori noizbehinka behar zuten tal-deentzat uztea; seguruagoa irudi-tzen zitzaien edukiontzien siste-ma, musika tresnak-eta bertangordetzeko. Ohikoa da udal batek halako lo-
kalak egokitzea herriko talde-
entzat?
Nik ez dut asko ezagutzen, baina,ingurura begiratuta, uste dutgune autogestionatuak izaten di-rela normalean. Agian, posible daudalak uztea berea den toki bat,lehen Sarralden gertatzen zen be-zala; baina ez dut uste ohikoa de-nik gunea horrela egokitzea etaprozesu hori musika taldeekinberekin egitea.Parte-hartze prozesu baten on-
dorio da Sarralde, eta parte guz-
tiak gustura daude emaitzare-
kin. Hori ere ez da hain ohikoa.
Guk, hasieratik, oso argi genuenadostasunez egin beharreko pro-zesua zela. Bi lan ildo zeuden: ba-tetik, proiektuaren diseinua etaobra, eta, bestetik, gunearen ku-deaketa. Eta bietan izan dute hi-tza musika taldeek. Gune bat ego-kitu, taldeei giltza eman eta ba-koitzak egin dezala nahi duena;guk ez genuen nahi hori, eta tal-deek ere ez. Beraiek eskatu zutenarau batzuk zehazteko. Nik espe-rantza dut ondo aterako dela, el-karrekin eta adostasunez eginda-ko prozesua izan delako, eta tal-deek oso serio hartu dutelakoegitasmoa. Hau ez da orduak pa-satzeko gazte lokal bat, eta talde-ek argi dute hori; entseatzeko etalan egiteko lokal bat da, eta be-raiek ere hori nahi zuten. Arauak aipatu dituzu. Zein arau,
adibidez?
Bakoitzak bere txartela izango dusartzeko, eta horren bidez erre-gistratuta geldituko da talde ba-koitza noiz sartu eta irten den;zein erabilera egiten duen. Beste-tik, erabilera orduak zehaztu dira:09:00etatik 00:00etara entseatuahal izango dute, eta salbuespenaegingo da kontzertu egunetan.Musika taldeek erabaki zutenerabilera kuota bat jartzea ere;diru kopuru jakin bat jartzen dutehilero, eta diru hori erabiliko dalokala bera hobetzeko.
«Hau ez da gazte lokalbat orduak pasatzeko;taldeek argi dute hori»
Maialen Fidalgo b Urretxuko Kultura zinegotzia
Zortzi edukiontzi eta lau gune. Aurrerantzean, Urretxuko Sarraldefabrika zaharrean, entsegurako lokala izango dute 19 musika taldek.Fidalgok azaldu du Zumarraga eta Urretxuko udalen proiektua.
JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
«Bi edukiontzirekin lokal batosatu dugu, bestela txikiakzirelako. Hotsgabetuta daude;batak ez du bestea entzuten»
sELKARRIZKETA
top related