hezkuntzaten funtzioak eta erronkak
Post on 10-Mar-2016
236 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
EGUNGO ERREALITATEARI
BEGIRA
Eskoriatza, 2012ko urriaren 10a
I.go ALEA
Uxue Arizkorreta, Intza Goikoetxea eta Ander Mendikute
2
Heziketa
da
giltza (4-5 or.)
Mundua, gaur
Krisialdia (6-7 or.)
Erreformak
sortutako
iritziak (8-9 or.)
Ekologiari
begira
(10-11 or.)
AURKIBIDEA
Aldizkariaren
eskema
ANDER MENDIKUTE, UXUE ARIZKORRETA ETA INTZA GOIKOETXEA
Ondorengo lerro hauetan guztietan zehar Joseba Azkarragaren “Gaurko gi-
zarteaz” artikulua hartuko dugu erreferentziatzat.
Gizartean ematen diren aldaketek hezkuntzan eragin zuzena dutenez, arti-
kulu honi hasiera emateko Azkarragak dioen esaldi bat txertatuko dugu: “Ez
dago ulertzerik zer ari den gertatzen hezkuntzan, begiratu gabe gizartean zer
ari den gertatzen”.
Historian zehar gizarteak aldaketa ugari jasan ditu alor ezberdinetan eta hez-
kuntza honen menpeko aldagai bat denez, honek ere egokitze prozesu horre-
tan bilakaera bat izan du. Gizarte aurre-
industrialean aldaketak oso txikiak ziren belau-
naldi batetik bestera, hau da, ez zegoen esko-
larik erakunde bezala eta familiak eta hurbi-
leko komunitateak ziren ondorengo belaunal-
dien transmisio iturri nagusiak. Baina modernizazio-prozesuarekin batera,
nekazaritza-gizartea bertan behera geratu zen. Garai honetan, erregai fosilen
erabilera gizartearen ardatz bihurtu zen aurrera pausu handia emanez eta
biztanleria landa-eremutik hirietara joan zen, bertan pixkanaka alfabetatzen
hasiz. Aro honetan, familia eta hurbileko komunitateak garrantzia apur bat
galduko dute eta eskola bilakatuko da hezkuntza-eragile nagusi. Gizarte
eredu honetan lan egiteko modua aldatzen zihoanez, pedagogia-eredu tradi-
zionala indarra galduz joan zen eta pedagogia aktiboak honen lekua hartu
zuen.
Bi aro hauek aipaturik, gaur egungoarekin egiten dugu topo. Gaur egun, gi-
zarteko eremu guztietan aldaketak ari dira ematen, eta hori dela eta, hezkun-
tza ere krisi batean murgilduta dago. Hezkuntzak orain arte zuen zentzua
galdu du, mugarriak kolokan daude eta erreformak dira nagusi. Egoera ikusi-
rik, argi dago, hezkuntza eredu berri baten premia dugula baina horretarako
oinarrizkoak diren galderen erantzunak zein diren jakin behar dugu.
Heziketa da giltza
“Ez dago ulertzerik zer ari
den gertatzen hezkuntzan,
begiratu gabe gizartean zer
ari den gertatzen”
4
Guzti hau azaldurik, ez dugu zalantzarik hezkuntza inoiz baino tresna estrategikoagoa dela gaur. Gure gi-
zartearen erdigunean kokatzen da hau, baina krisi egoera honi aurre egiteko argi dago gizarte eredu berri
baten beharra dugula eta horretan hezkuntzak paper garrantzitsu bat izango duela. Ze funtzio izan behar
du eskolak? Ongi zehaztu beharko dira irakatsi beharreko eduki eta helburuak.
Baina krisi honen ondorioz egiten ari diren murrizketekin, atzerapauso handi bat ematen ari gara gure
uste apalean. Ohartzerako, berriro ere, pedagogia-eredu tradizionalerako bidean kokatu gara eta bide ho-
netatik jarraituz gero jakintza maila oneko talde bat sortuko dugu, baina munduko pertsonen gehiengoak
ez du formazio on bat edukiko guzti honi aurre egiteko.
5
Mundua, gaur krisialdia
6
2007ko udaz geroztik denon ahotan dabilen gaia da
krisialdiarena. Bizi garen mundu industrializatu eta
gero eta hiritarrago honek Estatu Batuetan izan
zuen lehenengoz haustura-unea. Baina ikusi beste-
rik ez dago ziztu bizian zabaldu dela hau mundu
osora, ekonomia beheraldi batera eramanaz guz-
tioi.
Kapitalismoa nagusitzen joan da XIX. mendeaz ge-
roztik gure munduan. Sistema ekonomiko hau iza-
era oso dinamikokoa da, baina duen dinamismoak,
berriz, oso aldakorra bihurtzen du. Horren ondo-
rioz, hainbat gorabehera jasan ditugu, esaterako,
kapitalismo historikoan lau krisi nagusi: 1873ko De-
presio Handia, 1929ko Crack-a, 1973ko Petrolioa-
ren Krisia eta 2007ko Subprime Hipoteken Krisia.
Gaur egun murgilduta gauden krisia, lehen esan
bezala, 2007ko udan Estatu Batuetan hasi zena da.
Bertako ekonomiak gailurra jo zuen eta ohartze-
rako denoi heldu zaigu etxera guztion ekonomia
maldan bera kokatuz.
INTZA GOIKOETXEA
Ondorengo lerro guztietan zehar, Wikipediako “2008-2012ko krisialdi ekonomikoa” eta Iban Zalduaren
“Egungo egoera ekonomikoa, kapitalismoaren bilakaeraren argitan” hitzaldia hartuko ditut erreferentzia-
tzat. Honetaz gain, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako EAEko familien egoeren inguruko adibide batzuk txer-
tatuko ditut.
Sistema kapitalistak, nahi ala ez, ikusi besterik
ez dago hainbat balore ezberdinetan oinarritu-
tako bizi eredu bat inposatzen digula, esaterako,
espekulazioan, kontsumismoan, lehian, prekari-
etatean, globalizazioan,… oinarriturikoa.
Nire uste apalean, ikusi besterik ez dago sistema
hau ez dela batere egokia. Gainera bizi dugun
beheraldi hau sistemaren funtzionamenduaren
ezaugarrietako bat da, argiago esanda, krisia
kapitalismoaren parte dela ez dut zalantzarik.
Munduan dauden arazo gehienak ez dira be-
raien artean arazo isolatuak, denek dute abia-
puntu jakin bat, hau da, guztiak dira dugun sis-
tema kapitalistaren ondorio. Sinple esanda hel-
buru bakar bat du sistema honek, etekin ekono-
miko ahalik eta handienak lortzea denbora gu-
txian, zehatzago esanda, kapitalismoan oroko-
rrean ez da ezer produzitzen izango duen erabil-
garritasunagatik, merkatuan izango duen balio-
gatik baizik.
Subprime mailegu hipotekarioen auziak ekarri
duen beheraldi honen ondorioz, areagotu egin
dira pobrezia tasak, lan duinak eskuratzeko auke-
rak murriztu egin dira, langabezia hazi, hilabete
bukaerara iristeko familia ugarik arazoak di-
tuzte… Laburbilduz, panorama ilun honen au-
rrean, egunak aurrera joan ahala gero eta zama
handiagoa dugu geure bizkar gainean. Oroko-
rrean, gizartearen ongizatearen jaitsiera behe-
rantz doa abiada nahiko bizian.
Honekin lotuta, adibide gisa, EAEko familiek bizi
dituzten egoeren inguruko datu batzuk txerta-
tuko ditut. Gure inguruko errealitateaz jabetzeko
bide egokia baita.
Lehenengo grafiko honetan EAEko langabezia
tasaren datuak ditugu. Bertan argi ikusten da
krisi egoerak gazteengan duela eragin handiena,
hauek baitaude gehienbat langabezian edota aldi
bateko lan kontratupean.
7
Egoera goibel honen aurrean, argi dago aukera
bakarra dugula. Idaztea erraza eta praktikan jar-
tzea zaila den arren, ikusi besterik ez dago sis-
tema edota bizi eredu berri baten beharra duela
munduak eta Iban Zalduak hitzaldian aipatu zuen
bezala, “aldaketa erabakigarrien une historiko
bat bizitzen ari gara”. Dugun sistema kapitalista
hau suntsitu eta ama-lurra defendatuko dugun,
kalitatezko enplegua edukiko dugun, etxebizitza
izango dugun, kalitatezko zerbitzu publikoak
izango ditugun, parekidetasuna errespetatuko
dugun, iraunkortasuna izango dugun… sistema
bat eraikitzea beharrezkoa da, bestela, tamalga-
rria den arren, sistemaren kolaboratzaile izaten
jarraituko dugu.
Aipatutako terminoak gure ahotan asko erabil-
tzen ditugun arren ikusi besterik ez dago gutxi
jartzen ditugula praktikan. Beraz, argi dago ditu-
gun desafioei aurre egiteko zein den aukeratu
behar dugun bidea. Geure eskuetan dago.
Erreformak sortutako iritziak
8
ANDER MENDIKUTE
Espainiako Gobernuak, hau da, PPek, beste hez-
kuntza erreforma bat jarri du abian, beste bat,
izan ere 1970tik 12 lege organiko onartu baitira.
Erreforma honek bi neurri nagusi dauzka besteen
gainetik daudenak: Alde batetik, Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntza hiru urtetara murriztea eta
ondorioz Batxilergoa eta Lanbide Heziketa hiru
urtetan gelditzen da, eta beste aldetik, Hiritarta-
sunerako Hezkuntza irakasgaia kentzea eta Kons-
tituzioa landuko duen irakasgai bat ezartzea.
PPek honekin eskola porrotari eta eskola uzte
goiztiarrari aurre egitea lortu nahi dute eta emai-
tza akademikoak hobetzea, izan ere, egiten diren
PISAko azterketetan Espainiak emaitza oso kaska-
rrak ditu (EAEn eta Nafarroan hobeak dira, EAEko
zientzietako emaitzak izan ezik).
LAB sindikatuak Espainiako gobernuari eta Hez-
kuntzako Wert ministroari kritikatzen diona da
aldaketak Madrildik datozela eta Nafarroako Go-
bernuak eta Eusko Jaurlaritzak hezkuntzaren es-
parruan “ahalmen guztiak” dituztela.
Honenbestez, ekidin nahi dena ekiditeko (eskola
porrota, uzte goiztiarra eta emaitza akademiko
txarrak) aldaketak Lehen Hezkuntzan egin behar
direla dio LABek, bertatik hasten delako eskola
porrota eta DBHri urte bat kenduz eta Batxiler-
goari bat gehituz ez dela ezer konponduko esa-
nez.
Gainera, hezkuntza lege honek zuzenean eragi-
ten die autonomia erkidegoei, izan ere, lehen
Madrildik hezkuntzaren %55 ezartzen bazen,
orain %65. Beraz, autonomia erkidegoek, gure
kasuan Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlari-
tzak, %35eko eskumena izango dute soilik.
Honetaz gain, Batxilergoko titulua lortu ahal iza-
teko amaierako azterketa bat gainditu beharko
da eta orduan unibertsitatera joan ahal izateko
selektibitatea desagertuko da, baina lege honek
unibertsitateei azterketa bat egiteko aukera
ematen die. LH eta DBHn “azterketa nazionalak”
egingo dituzte. Gainera, honekin lau ikasgai in-
dartu nahi dira, Gaztelania (eta Euskara eredua-
ren arabera), Ingelesa, Matematika eta Zientziak,
ordu gehiago ezarriz ikasturte bakoitzean.
Guzti honen aurrean, LAB sindikatuak hezkuntza
sistema propioa herri bezala antolatzeko proiek-
tuak elkarlanean aurrera atera behar ditugula
dio. Egin dira hainbat proiektu eta or dago pro-
posamen pedagogikoa den Euskal Curriculuma.
Wert-ek ezarri nahi duen erreforma hau ez zait
batere egokia iruditzen eta hezkuntzari kalte
besterik ez diola egiten uste dut. Aurrera pauso
bat eman beharrean atzera gabiltzala iruditzen
zait, hau da, eskola tradizionalera bueltatzeko
erreforma delakoan nago. Izan ere, ez da ikas-
keta esanguratsua bultzatzen eta ikasleei prota-
gonismo guztia kentzen zaie besteak beste eta
EH Bilduk adierazi duen bezala, “Ikas-eremu
guztietan kontrol absolutua nahi duen erre-
forma da”.
9
Beste alde batetik, Madrildik datorren lege ho-
nek Hego Euskal Herriari kalte dezente egiten
dio, lehen zeuzkan hezkuntzarako orduak murriz-
ten zaizkiolako, %10an. Ikastolen Elkartearekin
bat nator ondokoa esaten dutenean:
“Garrantzitsuagoa da euskal hezkuntza arautuko
duen lege bat egitea, Euskal Curriculuma” eta
horrela hezkuntzaren kudeaketa herri bakoitza-
ren esku uztea.
Beraz, Hego Euskal Herrian behintzat erreforma
ez da oso onartua izan eta ez ditu oso sentsazio
onak eman, kritika ugari jaso ditu eta niri ez zait
aurrera eraman beharko litzatekeen lege bat
dela iruditzen, hezkuntzarentzat onena ez delako
eta kasu honetan euskal hezkuntzari kalte beste-
rik ez diolako egiten.
Ekologiari begira
10
UXUE ARIZKORRETA
Artikulu honetan, Azkarragaren “Gaurko gizarteaz” testua eta Joxean Auzmendiren “Jasangarritasunerako
hezi” hartuko ditut erreferentziatzat. Honetaz gain, “Lurraren aldeko solasa” artikulua hartuko dut ardatz
bezala.
Gaur egun ezohiko aldaketa historiko bat bizi dugu. Gizarte osoan ematen ari den krisi zabal batean mur-
gilduta gaude. Krisia aipatzen dudanean ez nahiz krisi konkretu batez ari, hainbat krisi ezberdinez baizik,
esaterako, aniztasun kultural eta hizkuntzazkoak bizi duen krisia, krisi ekonomikoa, krisi ekologikoa, etb.
Jende askoren ustez, munduko desberdintasunak gutxitzen ari dira, baina errealitatean hori ez da horrela,
geroz eta desberdintasun gehiago baitaude. Esaterako, “munduko biztanleriaren %1 aberastasunaren %
40aren jabe da; eta 34.000 haur hiltzen dira egunero, pobreziaren eta gaixotasun saihesgarrien eragi-
nez.” (Azkarraga, 2010).
Egoera honen aurrean XXI. mendean dugun eta izango dugun auzi handienetako bat, lurrak eskainitako
baliabideak ekitatiboki banatzeko oinarri-oinarrizko irizpide batzuk finkatzea da. Ikusi besterik ez dago FA-
Oren datuen arabera, gaur egun lurrean bizi garen pertsonen bikoitza elikatzeko adina elikagai daudela
eta hala ere milioika pertsona ez dira egoera duin batean bizi, gosearen, gaixotasunen eta etorkizun eza-
ren ondorioz.
Krisi hitza entzuten hasi aurretik, milioika pertsona egoera txarrean bizi ziren baina ez ginen ohartzen guri
eragin arte. Baina, 2007ko krisiaren ondorioz, hasi gara konturatzen errealitatea guk uste baino konple-
xuagoa dela. Hala ere aipatzeko da, Giza Garapenaren Indizeari dagokionez, Euskal Autonomi Erkidegoa
mundu mailan hirugarren tokian da-
goela, hau da, aberatsen artean ere
aberatsak garela, nahiz eta ekonomi-
koa bakarrik ez izan. Baina baloreei
dagokionez, berriz, ez dugu batere
aberastasunik. Jarraian txertatu dudan
grafikoak hau azaltzen du Gipuzkoako
biztanleen gizarte balioak zer nolako
egoeretan dauden.
Ildo beretik jarraituz, gizarte kontsumista garela ez dut zalantzarik, lurra ekosistema itxi bat da eta ditugun
lehengaiak agortzen ari zaizkigu. Gainera, etengabeko gehikuntza ezin da mantendu eta honen aurrean
iraunkortasuna da behar duguna, baina hitz hau asko erabili arren, praktikan gutxi aplikatzen den kon-
tzeptua bat da. Kontsumitzen dugun guztiarekin, pixkanaka zabor masa handi bat sortzen ari gara, beraz,
hondakinen ekoizpenarekin, gastu energetikoarekin eta kutsadurarekin gelditu beharrean gaude. Horrela
jarraitzen badugu, kontsumitzen dugun guztiarekin, bi lur adina beharko baikenituzke.
Honetaz gain, sistema lineal batean bizi gara. “Story of
stuff” izeneko bideoan agertzen den bezala, produk-
tuen bizitza zikloak oinarrizko bost fase ditu. Hauexek
dira urrenez urren faseak, lehengaien ustiaketa
(baliabideak naturalak lortzea), produkzioa(lehengaiak
lantzea gizartearentzat produktuak eginez), salerosketa (produktuak prezio merkean saltzea), kontsumitu
(produktuak erosi eta erabili) eta azkenik zaborra
Sistema honen ondorioz, hondakin kopuru ikaragarriak sortzen ditugu, materialek norabide bakarrean
egiten dutelako bidaia. Honek hainbat ondorio ditu, esaterako, zabortegi kutsakorrak eta honek berarekin
dakartzan kiratsak, gas isuri kutsakorrak, errausketak… Guk sortutako arazo honek, klima aldaketa bat
ekarri du eta guri eragiteaz gain planeta osoko bizidun guztiei (animaliei, landareei… ) zuzenean kaltetzen
die.
Laburbilduz, sistema lineal honek ez du konponbiderik bera baita
arazo. Argi dago, beste sistema bat behar dugula eta nire ustez
sistema zirkularra da konponbidea. Hau dena lortzeko, hiritarrak
kontzientziatzeaz gain, gobernuak pauso bat ematea lagungarria
izango litzateke eta bakarka lan egitea baino, denon artean erra-
zagoa izango dela iruditzen zait.
Amaitzeko aipatu, hezkuntza inoiz baino tresna garrantzitsuagoa
eta estrategikoagoa dela gure herria egoera honetatik atera-
tzeko. Hezkuntzak ondo finkatu behar du zer eduki, helburu eta
prozesu jarraitu behar diren, azkenean balore batzuk transmititu behar zaizkielako generazio berriei gi-
zarte berri bat eraikitzeko.
11
Iturri bibliografikoak:
1.artikulua:
Azkarraga, J (2010). Gaurko gizarteaz in Hezkuntza, gizartea eta eraldaketa kooperatiboa (23-35). Eskoriatza: Lanki.
2.artikulua
2008-2012ko krisialdi ekonomikoa. Helbidea: http://eu.wikipedia.org/wiki/2008-2012ko_krisialdi_ekonomikoa
Hitzaldia: Egungo egoera ekonomikoa, kapitalismoaren bilakaeraren argitan. Iban Zaldua.
Eusko Jaurlaritza (2011): La situación de las familias en Euskadi, in http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu
3.artikulua
Arratibel, A. (2012). Euskal curriculuma garatzeko lege bat eskatu dute ikastolek. Helbidea: http://paperekoa.berria.info/harian/2012-09-23/015/001/euskal_curriculuma_garatzeko_lege_bat_eskatu_dute_ikastolek.htm
Aunión, J.A. (2012). El Gobierno abre un nuevo frente autonómico con la reforma educativa. Helbidea: http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/09/21/actualidad/1348214532_117493.html
El País. (2012). El Gobierno Vasco califica la reforma de “retrógrada” y pide la dimisión de Wert. Helbidea: http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/09/21/actualidad/1348234180_193348.html
Goikoetxea, G. (2012). Hezkuntzan Hegoaldeko erakundeek dituzten eskumenak mugatu egingo ditu Madrilek. Helbidea: http://berria.info/albisteak/70457/hezkuntzan_hegoaldeko_erakundeek_dituzten_eskumenak_mugatu_egingo_ditu_madrilek.htm
Perez, A., Landeta, A., eta Urrusolo, J. (2012). Erreformen aurrean, Hezkuntza Sistema propioa. Helbidea: http://www.gara.net/paperezkoa/20120220/323292/eu/Erreformen-aurrean-hezkuntza-sistema-propioa
4.artikulua
Azkarraga, J (2010). Gaurko gizarteaz in Hezkuntza, gizartea eta eraldaketa kooperatiboa (23-35; 47-53). Eskoriatza:
Lanki.
Hitzaldia: Jasangarritasunerako hezkuntza. Joxean Auzmendi. Lurraren aldeko solasa. Helbidea: http://www.lurra.org/uploads/lurra/lurraren-aldeko-solasa.pdf Bideoa: La historia de las cosas (Story of stuff). Helbidea: http://www.youtube.com/watch?v=ykfp1WvVqAY
DENBORAPASAK
Sudokuak
7 ezberdintasunak
top related