hiru txerrikumeak

Post on 04-Aug-2015

358 Views

Category:

Education

3 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Hiru Txerrikumeak

Egun batean ama txerriak ezan zion bere hiru txerrikumeei:

- Etxetik joan zaitezte, oso handiak zarete.

Orduan, etxetik joan ziren. Bakoitza bere bidetik joan zen.

Txerri txikiak lastozko etxea egin zuen, txerri ertainak egurrezko etxea egin zuen eta txerri handienak adreiluzko etxea egin

zuen.

Baina egun batean, otso bat joan zen txikienaren etxera eta esan zion txerri

txikiari:

-Putz eta putz eginez, zure etxea bera botako dut.

Otsoak putz egin zuen eta lastozko etxea bota zuen.

Gero txerri txikia joan zen txerri ertainaren etxera, baina otsoa agertu zen eta esan

zien:

- Putz eta putz egingo dut eta zuen etxea bera botako dut.

Otsoak putz egin zuen eta egurrezko etxea bota zuen.

Bi txerrikumeak joan ziren txerri handienaren etxera. Otsoa korrika jarraitu

zien eta esan zien:

- Putz eta putz egingo dut eta zuen etxea bera botako dut.

Otsoak putz eta putz egin zuen baina adreiluzko etxea oso sendoa zen eta ezin

izan zuen bota.

Otsoak tximiniatik jaistea pentsatu zuen, baina otsoa zopa beroz beteriko

lapikoaren barruan erori zen, eta korrika joan zen bere etxera negar egiten.

top related