igande eta jai egunetan jai

Post on 03-Jul-2015

359 Views

Category:

Government & Nonprofit

4 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Igande eta jai egunetan merkataritza guneak itxita mantentzeko, eta jai egunetan dendak zabaltzearen kontra arrazoiak: Jaietan Jai! Hemen Zero!

TRANSCRIPT

Zuk lan egingo duzu igandean!

Pentsa dezagun pixka bat igandetan lan egiteari buruz….

Oraingoz esaten digute merkataritzan baino ez duela eraginik izango

Sinisten al duzu?

Pentsatu al duzu merkataritza gune handi hauek irekita egoteko zenbat gauza behar diren? Garraioa, logistika, informatika, segurtasuna, bankuak… Laburbilduz, zuek, irakurle maiteak, egiten dituzuen aktibitateak… astean zehar

Galdera, beraz, ezin zuzenagoa da:

Zuk igandetan lan egin nahi al duzu?

Gehiago ordainduko digute… Ez gaitezen inozoak izan! Berehala, gure agintari maiteek igandea beste edozein egun bezalakoa dela azalduko digute eta, beraz, soldata bera dagokigula. Begira zer gertatu zen mendekoste astelehenarekin (frantziar Estatuan) …

Noiz kenduko digute eguberria? Dudarik gabe ez dute mantenduko! Jokuan dagoen negozio erraldoia tartean egonda…

100 irabazten badut, ez dut 110 gastatuko guztia irekita egoteagatik, ez bada zorpetu nahi nautelako, bankuak irabaz dezaten. Zer egingo dut mailaguek eragindako zorrek itota naukatenean? Bankuari ordaindu eta zubi azpira joan beharko al dut lo egitera?

Gainera, zein izango da hurrango urratsa guztiok igandeta lan egiten dugunean? Dendak gauez irekitzea?Beno, egia esan, honen guztiaren eragina gure seme-alabek nabarituko dute. Baina, hau al da beraientzat nahi duguna?

Neurria babesten duten politikari eta ilustratuek kontua “boluntarioa” izango dela diote. Nor izango da nagusiari aurre egingo dion ausarta? Kopeta behar da, eta hipokrita izan hori esateko!Ez dago kontra egingo dien komunikabiderik. Guztiak beldurtuta daude. Argi dago zein interesen alde ari diren lanean batzuk zein besteak.

Eta gure merkatari txikiak, zer behar duzue oldartzeko? Hilzorian geldituko zareten lehenak izango zarete, igandetan, zuen kaletan egon ohi diren auto guztiak, zuen “lagun handien” doako parking erraldoietara abiatzen ikusten dituzuenean.

Nik igandetan lan egiteko batere gogorik ez badut, zergatik eskatuko diet besteei sakrifizioa? niri gauzak errazteko? Hori egoismoa da.Zergatik behartuko ditut merkataritza gune handietako langileak igandetan lan egitera? nik, falta zaidan xaboi botila tristea erosi ahal izateko?

Konpartitu nahi dut, familiarekin denbora bizi, lagunak dendetatik kanpo aurkitu, nahi ditudan festa eta ekitaldiak antolatu. Irakurri egin nahi dut, ikasi, atseden hartu, kirola egin, kontenplatu, barre egin, umeak hazten ikusi. Horretarako guztirako ezinbestekoa da igandea. Bada denbora bat eros ezin daitezkeen gauzentzat.

Zabal ezazu mezu hau zure lagun eta senideen artean. Ez dadila berandu izan jendeak uler dezan. Zure seme-alaba eta bilobek “garai haietako igandeetaz” hitz egiten dizutenean, oraindik ere, igandeak atsedenerako direla konproba dezazula bere garaian egun hau lapur ez zezaten arduratu eta ez zinelako besoak gurutzatuta gelditu.

Elaborado a partir de una idea de

top related