kaseteak interneten jarri ditu oiartzun irratiak … · 2016. 7. 7. · argia | 2016/07/10 43...
Post on 23-Aug-2021
0 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ARGIA | 2016/07/10 43
UMOREA KOMUNITATEA
Sarean arrantzatua
ARGIAko beteranoek pasa didate infor-mazioa. Txisteka-Misteka kaseteak sortu zirela 30 urte bete dira. “Txisteka-Miste-ka... 30 urte... Txisteak kasetetan graba-tuta, barre efektu eta guzti... Oraingoan ere sartu didate zaharkeriaren bat”, pentsatu dut. Baina gero hasi naiz ingu-ruan galdezka eta konturatu naiz gure generazioa ere barre franko egindakoa dela Kike Amonarrizen eta Joxe Ramon Galarragaren hitz-jolas eta txisteekin. Iraultza txiki bat izan zen euskal mun-duan argitalpen hura. Txisteak euskaraz kontatu eta barre egitea posible zela de-mostratu zuten. 1986an kaleratu ziren lehen bi kaseteak IZ diskoetxearekin, eta arrakasta ikusirik argitaratu zituz-ten hirugarren kasetea 1987an eta lau-garrena Gillermo Segurolaren laguntza-rekin 1989an. Helburua zen bildutako dirua ARGIA astekariarentzat izatea. EUTGko ikasle batzuk Susa aldizkaria-ren bueltan hasi ziren 1980 inguruan as-tekariko orri batzuk betetzen Titiriteroak izenarekin; horien artean Tere Irastor-
tza, Iñaki Uria edo Kike Amonarriz bera. Umorezko saila, satirikoa... Eta Amona-rrizek egun batez zer idatzi oso ondo ez zekiela eta txisteak paperera pasatzea otu, eta handik hasi zen guztia. Irakurlea-ri gustatu eta bide horri jarraitu zitzaion. Ondoren etorri ziren txiste-afariak, eta horietako batean egin zuten topo Kike Amonarrizek eta Joxe Ramon Ga-larragak, biak txiste-kontari. Beste kide batzuekin batera afari eta jaialdietan ibili ondoren sortu zitzaien zuzeneko txisteak grabaziora pasatzea. Amasako elkartea hartu zuten eszenatoki, eta afa-ri baten bueltan botatako txiste eta alga-rekin prestatu zuten lehen grabazioa. On-line entzun edo deskargatzeko mo-duan jarri ditu oraintxe Oiartzun Irratiak lau kaseteak (www.oiartzunirratia.org). Baten bati entzun diot historian atzera egiteko balio duela, eta neurri batean hala da; txiste motak, tonua... Niri oroitarazten dit herri txikietako erantzun bizkorra, umorea, hitz-jolasa; eta batzuentzat agian antzianoa dena nik uste altxorra dela. n
Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
TXISTEKA-MISTEKA KASETEAK INTERNETEN JARRI DITU OIARTZUN IRRATIAK
Euskaraz egiten zen barre orain 30 urte
ARGIAko kazetariak Zutik
eñaut aiartzaguena 18 eguzkitzako sofokles 29
OIARTZUN IRRATIA
top related