kutsaduraren ipuina (katalin eta orrontxi)
Post on 26-May-2015
718 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
GARRAIOBIDEAK ETA KUTSADURAK
• Egun baten, baso berde batean, orein eta katagorri batek topo egin eta hitz egiten hasi ziran.
- Kaixo. Nor zara zu? -Galdetu eutson oreinak.- Ni Katalin Katagorria naz. Eta zu? -Galdetu eutson Katagorriak.-Ni Orrontxi Oreina.• Katalinek eta Orrontxik urte askotan bizi izan ziran baso horretan
baina inoiz ez eben elkar ikusi. - Aizu Orrontxi, konturatu zara gure basoa gero eta zikinago dagoala?
-Esan eutson Katalin Katagorriak kezkatuta.- Bai, baina ez dakit zer gertatzen ari dan. Zuk bai? -Galdetu eutson
Orrontxik. - Ez nago seguru baina aspaldian inoiz ez dodazan zarata batzuk
entzun dodaz zuhaitzen beste-aldetik. Eta hori izan ahal dala pentsatzen dot. -Erantzun eutso Katalin-ek.
- Joango gara ikustera zer dan zarata hori Katalin? –Proposatu eutson Orrontxik.
- Bai. –Erantzun eutson Katalin-ek.
• Orduan, Katalin eta Orrontxi basoan sartu eta zarata nondik etorren ikertzen hasi ziran.
• Emandako pauso bakoitzean zarata altuagoa entzuten eben.
• Denbora luzea ibiltzen eman ondoren zarata, gero eta mingarriagoa zan belarrietarako.
- Oso hurbil gagoz Katalin. –Esan eban Orrontxik. Hortik datorrelakoan nago.
- Zuhaitz baten hostoak baztertu eta…
- Alaaaaa! – Esan eben biek batera.· Katalin eta Orrontxi harrituta geratu ziran ikusitakoagaz. Baso erdian, errepide bat egoala ikusi eben eta kotxeak, kamioak, motorrak…eta mota askotako garraiobideak pasatzen zirala konturatu ziran.- Katalin. Ikusten dozu garraiobide horrek botatzen daben kea? -Galdetu eban Orrontxik.- Bai. – Erantzun eutson Katalin-ek.- Ba hori da gure basoa kutsatzen ari dana, gure basoa
zikintzen dagoana eta gure lagunak hiltzen dagoana. –Esan eutso Orrontxik oso kezkatuta Katalin-i. Goazen hemendik!!!!
• Katalin eta Orrontxi, beldurtuta, errepidetik korrika batean alde egin eben leku seguruago batera.
- Katalin. Gure lagun guztiak ikusi dogunaz ohartarazi behar doguz eta baso honetatik joan behar gara. –Esan eban Orrontxik oso haserre. -Bai egia da! Ezin gara baso honetan denbora luzean geratu! –Esan eban Katalin-ek.
• Orrontxi eta Katalin, euren lagunak abisatzen eben bitartean, basoa gero eta kutsatuagoa egoan eta itxuraz aldatzen hasi zan.
• Azkenean, Orrontxi eta Katalin euren lagunekaz betiko basoa utzi eta kutsatuta ez egoen beste batera joan behar izan ziran.
top related