musulmanen eragina euskal herrian (historia)

Post on 03-Jul-2015

953 Views

Category:

Education

4 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Txanelako 4. gaiko laburpena, Peio Saez de Maturanak egina. Eskerrik asko Peio!

TRANSCRIPT

MAHOMAK gauero otoitz egiten zuen Meka ondoko kobazulo batean. Egun batean, 610. urtean, Mahomak otoitz egiten zuen bitartean, Gabriel aingerua agertu zitzaion eta horrela esan zion:

-Ala da Jainko bakarra eta Mahoma bere igertzailea.

Hortik aurrera, Mahoma Meka hirian Gabriel aingerua esandakoa zabaltzen hasi zen, baina oso gutxik sinesten zioten eta orduan ondoko herrietara joan zen berria zabaltzera.

PIXKANAKA-PIXKANAKA musulman gehiago zeuden eta Islamak indar handiagoa zuen, baina Mahomak mundu osoa Ala eta Islama zer zen jakitea eta guztiok musulmanak izatea nahi zuen. Orduan, bere nahia betetzeko Gerra Santua edo Yihad bat egin zuen, hau da, herrialdetik herrialdera joaten ziren musulmanak Gabriel aingeruaren mezua zabaltzen eta herrialderen batek ez bazuen sinesten, borrokatzen hasten ziren.

ARABIAR penintsula konkistatu eta gero, pixkanaka- pixkanaka Asiara joaten hasi ziren, Indiara konkretuki…

…GERO, Afrikako iparraldera joan ziren…

…AZKENIK, Iberiar Penintsulara joan ziren.

GARAI haietan Iberiar penintsulako herririk nagusienak Asturrak, Baskoiak eta Bisigodoak ziren. Gehiengoak Bisigodoak zirenez, Asturren eta Baskoien kontra borrokatzen zuten.

ORDUAN, Musulmanak etorri ziren eta Bisigodoek beraien kontra borrokatu zuten.

BAINA borroka hori Musulmanek irabazi zuten eta 714.urtean bere inperioari Al Andalus deitu zioten, eta hiriburua Kordoba izan zen.

AL ANDALUS

KORDOBA

EUROPATIK zehar zeuden frankoak gertatutakoaz konturatzean, Europako franko askok Iberiar penintsula konkistatzera etorri ziren eta Zaragozako errege musulmanarekin hitz egin zuten. Tratuan

Zaragozako gerlari guztiak frankoekin joango ziren, eta Kordoba konkistatzeko borrokan irabazten bazuten, Kordoba Zaragozako erregearentzat izango zen. Baina Zaragozako erregea frankoen armada ikusterakoan, beldurtu egin zen eta tratua apurtu zuen.

FRANKOAK ,guztiz amorratuta, Europarako bueltan Iruña erabat suntsitu zuten. Frantzirako bidean, Orreagan konkretuki, Baskoiek mendekua hartu zuten eta haien kontra borrokatu egin ziren.

ORDUAN, Orreagako garaipenaren ondoren, Baskonian ere erresuma bat sortzea beharrezkoa ikusi zuten eta Baskoiek euren erregea aukeratu zuten bilera batean:

ENEKO ARITZA

HASIERAN, Iruñako erresuma ia-ia gaur egungo Euskal Herria bezalakoa zen...

...BAINA, 1000.urtetik aurrera, pixkanaka pixkanaka, bere mugak handitzen hasi ziren.

Hala ere,1035.urtetik aurrera, IRUÑAKO ERRESUMA txikitzen joan zen, gaur egungo Euskal Herriaren itxurako lurraldean bihurtu arte.

ORAINDIK ERE AURKITU AHAL DITUGU MUSULMANEN AZTARNAK ESPANIAN

top related