nafarroako hitza - berria · bere lanen artean bitxienetakoak. argazkiak: foku-hitza 2003ko...
Post on 17-Aug-2020
6 Views
Preview:
TRANSCRIPT
NAFARROAKOHITZA
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Jorge Oteiza eskultorearen heriotzaren hamabosgarren urteurrena gogoratu du haren fundaziomuseoak b Altzuzakoa «proiektu sendoa» dela erran du Gregorio Diaz de Ereño zuzendariak b 2-3
Bere
obretan
bizirik
Oporrak Bakean Hemezortziharrera familia behar dira, udan
haur sahararrak hartzeko
5Historia Iruñeko BatasunarenPribilegioaren faksimilea egin du
Sancho el Fuerte etxeak, aurrenekoz
4Ostirala
2018ko apirilaren 13aIX. urtea348. zenbakia
www.nafarroa.hitza.eusnafarroa@hitza.eus
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 13a2 b Astekoa
Edurne Elizondo Altzuza
Irrintzi bat. Haur batenirrintzi alaia entzun daJorge Oteiza FundazioMuseoko giro isilean.Erakusketa iraunkorre-ko piezei so jarraitu dute
bisitariek, halere; lanean, berriz,Asier Mendizabal artistarekinSuediatik etorri diren Arte Ede-rretako 26 ikasleek. Orain bulegobilakatutako artistaren etxekosukaldean, berriz, Gregorio Diazde Ereño museoko zuzendaria arida beharrean. Altzuzan ohikogauza da tailerretan parte hartzenduten haurren, artisten eta obrenartean sortzen den giroa, bainaegunotakoak badu zerbait bere-zia, halere: asteon bete baita JorgeOteizaren heriotzaren hamabos-garren urteurrena.Data gogoratzeko, museoak
doan zabaldu ditu asteburuanateak, eta herritarrek baliatu dutebisita egiteko aukera. 2003. urte-ko maiatzean inauguratu zuten.Oteiza hilabete lehenago hil zen,urte hartako apirilaren 9an, hainzuzen. Haren azken proiektuaizan zen Francisco Javier Saenz deOiza arkitekto eta lagun minare-kin pentsatutako eta sortutakoeraikina. «Bien testamentua damuseoa», erran du Diaz de Ere-ñok. Inauguratu baino hiru urtelehenago zendu zen Saenz deOiza, 2000. urteko udan. Harensemeek burutu zuten Altzuzakoproiektua.Herriko elizaren ondoko hile-
rrian dago lurperatua Jorge Otei-za, Itziar Carreño emaztearen on-doan. Besoak elkarri lotuak dituz-ten gurutzeek markatzen dute bihobien tokia. Buenos Airesen (Ar-gentina) ezagutu zuten elkar, etahan ezkondu ziren, 1938. urtean.Duela 80 urte, alegia.Artistaren presentzia «garran-
tzitsua eta nabarmena» delaerantsi du zuzendariak. «Gertusentitzen dugu; Oteizak nahikolukeen museoa egitea dugu hel-buru. Gure lanarekin kontent iza-nen zela pentsatu nahi dut. Mai-tasunez eta profesionaltasunezegiten dugu».
Bisitan ikusi eta ezagutu due-narekin «kontent» gelditu daSusana Ilundain, behintzat; le-hendabiziko aldiz egon da Altzu-zan. «Eraikina ikusgarria da, be-netan. Ez nuen ezagutzen, etaizugarri gustatu zait. Amarekinetorri naiz, Oteiza hobeki ezagu-tzera». Ilundain Uhartekoa da,eta Esperanza Erize amarekin ibilida museoan gora eta behera, au-rrenekoz. Jakin-mina piztu dioikusi duen guztiak. Amak lehen-dik ezagunak zituen museokotxokoak, behin baino gehiagotanegona baita. Itzultzeko gogoa ezdu galdu. «Maite dut artea, orohar». 94 urte ditu.
«Proiektu sendoa»
«Oteizak Nafarroako herriari utzizion bere ondarea; herriari, ale-gia. Museoaren betebeharra daharen obraren eta pentsamen-duaren berri zabaltzea», gogora-tu du Diaz de Ereñok. Museoakduen hirugarren zuzendaria da.Alberto Rosales izan zen lehenda-bizikoa. Bide motza egin zuen,halere, eta haren lekukoa Pedro
Manterolak hartu zuen, berehala.«Manterola zuzendari bikainaizan zen», nabarmendu du Diazde Ereñok.Egungo zuzendariak 2008an
hartu zuen karguaren ardura.
Hamarkada bat egin du jada Al-tzuzan. «Museoa errotua dago;hagitz proiektu sendoa da, etaerreferentziazkoa, gainera, nafa-rrentzat». Iaz, ia 24.500 bisitariizan zituen.
Jorge Oteiza Fundazio Museoahartzen duen eraikina ere ikur bi-lakatu da, neurri handi batean.Nabarmena da haren presentziaAltzuzako mendi magalean.Inauguratu zutenetik jada hama-
Jorge Oteizaren heriotzaren hamabosgarren urteurrena gogoratu du eskultorearen izena duenfundazio museoak, Altzuzan. Doan zabaldu ditu ateak asteburuan. Eraikina artistaren eta Saenz deOiza arkitektoaren «testamentua» izan zela nabarmendu du Gregorio Diaz de Ereño zuzendariak.
Gertu sentitzen dute artista
1
2
Astekoa b 3
bost urte joan direla ederki isla-tzen dute haren paretek, halere,garai bateko kolore gorria galdubaitute.Arkitektoak intentzio zehatz
batekin aukeratu zuen kolorehori: Corten altzairua ekarri nahizuen gogora, batetik; bertzetik,Oteizarekin Arantzazuko proiek-tuan lanean emandako denbora.Museoko paretetara eraman nahiizan zuen galdategiko suaren go-rri bizia. «Pena da eraikinak ko-lorea galdu izana, baina zaila daklimaren eraginari ihes egitea; arigara zer egin dezakegun azter-tzen, halere», erran du zuzenda-riak. Gogoratu du datorren urte-an beteko direla 50 urte Arantza-zuko proiektua amaitu zutenetik.«1969an bukatu zuen Oteizakbere Pietatea».
Oteizaren espiritualtasunaAltzuzan denak badu Oteizarenobrarekin eta pentsamenduare-kin lotutako esanahia. Diaz deEreñok artistaren espiritualtasu-na nabarmendu du, eta ezaugarrihori ederki islatzen duela Saenzde Oizak egindako museoak.«Espiritualtasuna sumatzen daOteizaren obra guztian; bere ku-txen bidez, adibidez, nolabaitekobabes guneak sortu zituen; erai-kinak ere horixe islatzen du, bereargi zuloen bidez, bertzeak ber-tze. Kanpotik sartzen den argia-ren arabera aldatuz doa museobarruko giroa. Elizetako beirate-ak ekartzen dituzte gogora». Mu-seoaren barruko espazioak erebabes gune bat izan nahi du.«Denak sortzen zion jakin-
mina; dena aztertu nahi zuen,
dena ezagutu. Artista bikainaizan zen, XX. mendeko oneneta-koa. Jenioa». Oteizari buruz hitzegiten duenean erraz sumatzenzaio Diaz de Ereñori artistarenlanak eta pentsamenduak eragi-ten dioten zirrara. Eta zirrara horibera eragin nahi dute museokolangileek bisitariengan, hainzuzen.
Oteizaren heriotzaren urteu-rrena gogoratzeko egunak apro-betxatu dituzte Iñaki Mujikak etaElena Belokik museoa ezagutze-ko. Usurbilgoak (Gipuzkoa) dirabiak. Oriokoa zuen aita Mujikak.«Oteiza ere hangoa zen, eta ba-nuen gogoa etortzeko». Lehe-nengoz etorri dira, eta hunkituditu ikusi eta ezagutu dutenak. Gema Tiraplegi Aurizkoa da,
eta aurrenekoz egin du bisita harkere. Harritu du Oteizaren lanak
hartzen dituen eraikinak. «Eznaiz aditua arkitekturan, baina ezdakit museoak herriarekin zerikustekorik duen». Are harritua-go gelditu da, halere, museoandauden obren kopuruarekin.«1.800 dituztela irakurri dut».Gogoz hasi du museo barrukoibilbidea.«Denentzako museoa izan
nahi dugu», erran du zuzenda-riak. Museo ireki eta bizia eginnahi dutela, alegia. Eta, batez ere,Oteizaren bidearekin bat eginenduena. Artistarekin bat egitekoasmo horrek sortutakoa da, hainzuzen ere, Jorge Oteiza FundazioMuseoak haurrekin egiten duenlana. «Oteizaren asmoa zen hau-rrek artearen bidez ikastea, gizar-tea eraldatuko zuten pertsonakizan zitezen».Espetxean direnekin, migra-
tzaileekin, ezintasunen bat dute-nekin ere egiten dituzte programabereziak. «Gizarte osoarekin par-
tekatu nahi dugu Otei-zak utzitako ondarea».Asmo horrekin lotuta,hain zuzen ere, museokobiltegiak eta dokumen-tazio zentroa ezagutzeko
bisitak ere antolatzen dituzte Al-tzuzan, tarteka.Museoan ikusgai diren piezei so
jarraitu dute bisitariek. Tailerraegiten, berriz, Altzuzan direnhaurrek. Beheko solairuan, AsierMendizabalek jarri du behin-behineko erakusketa, eta Stock-holmeko Unibertsitatean ikasledituen gazteekin ari da lanean.Oteizaren eta bertze hainbat eus-kal artistaren obra lantzera etorridira. Altzuzan badute zer ikasi.
3 4
1Erakusketa.Museoko hiru
solairuetako bi hartzen ditu
Oteizaren erakusketa iraunkorrak.
2Saenz de Oizarekin.Oteiza
museoa diseinatu zuen
arkitektoarekin. Lagun mina zuen.
3Kanpotik.Eraikin berriarekin
artistaren etxe eta tailer
izandakoak osatzen du museoa.
4Obrak.Oteizaren obrak
erakusteko sortu zuten haren
museoa. Eskultorearen tizak dira
bere lanen artean bitxienetakoak.
ARGAZKIAK: FOKU-HITZA
2003ko apirilaren 9an zenduzen Jorge Oteiza; Altzuzakohilerrian dago lurperatua, ItziarCarreño emaztearen ondoan
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 13a
Edurne Elizondo Iruñea
Agiririk inportan-
teena da Iruñeko
historian». Hori-
xe erran du San-
cho el Fuerte argi-
taletxeko arduradun Isabel Perez
Radak faksimile bilakatu berri
duten hiriko Batasunaren Pribi-
legioaren testuari buruz. 1423.
urteko irailaren 8koa da agiria,
Karlos III.a Prestuak hiriari
emana. Agiri horren bidez bat
egin zuten egungo Iruñea osatzen
zuten burguek.
«Iruindarren esku jarri nahi
dugu hiriarentzat funtsezkoa den
agiri hau», erantsi du Perez
Radak. Ehun ale kaleratu dituzte.
Agiriaren faksimilea argitaratu
dute, batetik: ia bi metro eta erdi
luze da. Bertzetik, Concepcion
Martinez Pasamar filologoak
Batasunaren Pribilegioari buruz
egindako lana plazaratu du San-
cho el Fuerte etxeak. Agiria azter-
tu eta transkribatu egin du; jato-
rrizkoa Nafarroako erromantzez
idatzita dago. Bertsio «moderno-
agoa» egin du Nafarroako Uni-
bertsitateko irakasleak, «ulerga-
rriagoa» izan dadin.
Iruñeko Batasunaren Pribile-
gioaren jatorrizko lau agiri existi-
tzen dira; hain zuzen, Nafarroako
Artxibo Nagusian gordetzen
dutena erabili du Sancho el Fuer-
te argitaletxeak faksimilea egite-
ko. Bertze bi badira Iruñeko Udal
Artxiboan, eta laugarrena, berriz,
Iruñeko Katedraleko Artxiboan
dago.
«Agiri hagitz ezaguna da»,
nabarmendu du Nafarroako
Artxibo Nagusiko zuzendari Felix
Segurak. Iruindarrek urtero
ospatzen dute irailaren 8a, hain
zuzen ere. Egun horretan, Iruñe-
ko udalbatzak desfilea egiten ohi
du garai batean hiria osatzen
zuten burguetan barrena, eta
katedralean, berriz, lore eskain-
tza egiten du, Karlos III.a Prestua-
ren hilobiaren aurrean.
Agiriaren xehetasunak, hala
ere, iruindar gehienentzat «eze-
zagunak» dira, Felix Seguraren
ustez. «Horregatik, garrantzitsua
da orain gure esku dugun testu
berri hau; agiri horrek hiriari
ekarri ziona hobeki ulertu ahal
izateko baliagarria izanen
zaigu», erran du.
Agiriaren izenak ongi azaltzen
du zer eman zion hiriari batez ere:
batasuna. Izan ere, ordura arte
egungo Iruñea osatzen zuten
burguek udaletxe, alkate eta jus-
tizia propioak zituzten. Nabarre-
riakoa zen bat, eta San Nikolas eta
San Zernin bertze biak. Erakunde
propioak ez ezik, bereizten zituz-
ten harresiak ere bazituzten bur-
guek.
«XII. mende amaieran hasi zen
hiri batuaren ideia sendotzen;
halere, Iruñea ez zen bat izan
Karlos III.ak Batasunaren Pribile-
gioa eman arte; Iruñea hiru izan
ziren», azaldu du Nafar Ateneo-
ko kide Ricardo Pitak. 1423ko
Batasunaren Pribilegioa sinatu
aurretik ere izan ziren burguak
batzeko bertze hainbat saio,
baina hutsean gelditu, eta ez
zuten aurrera egin.
Transkripzioa eta mapak«Batasunaren Pribilegioarekin,
ordura arteko tirabirak bazter
gelditu ziren; agiri horrek ekarri
zuen hiri bakarra, udal bakarra»,
berretsi du Perez Radak.
Argitaletxeak testuaren ingu-
ruko informazioa eman nahi izan
dio irakurleari plazaratu berri
duen argitalpenaren bitartez.
Horretarako, Concepcion Marti-
nez Pasamarrek egindako iker-
ketarekin eta transkripzioarekin
batera, Juan Jose Martinena his-
torialariak egindako mapak jaso
ditu faksimilea laguntzen duen
liburuan. Burguen inguruko bere
lanak oinarri hartuta, «ekarpen
grafikoa» egin du Martinenak,
hain zuzen ere.
Halere, Martinez Pasamarrek
egindako ikerketa da informazio
iturri nagusia Iruñeko Batasuna-
ren Pribilegioari buruzko lan
berrian, argitaletxeko arduradu-
nek nabarmendu dutenez. Ira-
kasleak aspalditik ezagutzen du
agiria. Filologian doktorea da, eta
tesia egiteko hartu zuen Karlos
III.a Prestuak emandako agiria
bere lanaren ardatz.
Filologiaren arlotik ekin zion
lanari orduan; orain, «ekarpen
zabalagoa» egin du. «Niretzat
plazera izan da berriz ere agiri
hau lantzeko aukera izatea»,
nabarmendu du. Iruñeko Udal
Artxiboan gordetako bi agirieta-
ko bat hartu du bere oraingo
lanaren oinarri, bertzeak baino
modu «solemneago» batean
idatzita dagoelako. «Bertzeetan
baino laburdura gutxiago
daude», doktoreak zehaztu due-
nez.
Irakaslearen zeregina izan da
XV. mendeko agiri bat XXI. men-
dera hurbiltzea, orduko testua
egungo irakurleentzat «ulerga-
rriago» bilakatzeko. «Biziki inte-
resgarria izan da orduko hizkera
egungo gizartera ekartzea;
1995ean bukatu nuen nire tesia,
eta orduan egindako lanaren zati
bat baliatu dut orain ere», azaldu
du irakasleak. Gaineratu du tes-
tuaren bertsio «modernoago»
bat egin duela, baina agiriaren
garaiko moldeak bazter utzi gabe.
«Orduko espirituari eutsi nahi
izan diot», erran du Martinez
Pasamarrek.
Irakaslearen lana «biziki»
eskertu du Perez Rada argitale-
txeko arduradunak; parte hartu
duten gainerako adituena ere bai.
Argi utzi du «aspaldiko ametsa»
bete dutela Batasunaren Pribile-
gioaren agiria faksimile bilakatu-
ta. «Urtero ospatzen dute iruin-
darrek Batasunaren Pribilegioa;
orain, testua hobeki ezagutzeko
aukera izanen dute; duen balioa
eman nahi diogu», berretsi du
Sancho el Fuerte argitaletxeko
arduradunak.
Batasunari buruzko agiria
zabaltzeko ahalegin hori eskertu
du Nafarroako Artxibo Nagusiko
zuzendariak, hain zuzen ere.
Hark ere parte hartu du oraingo
argitalpenean, eta hitzaurrea ida-
tzi dio Martinez Pasamarrek
egindako lanari.
Sancho el Fuerte etxeak faksimile bilakatu du Iruñeko Batasunaren Pribilegioarenagiria, lehen aldiz; 100 ale kaleratu ditu, testuaren bertsio «modernoago» batekin.
Artxiboetatik argitaletxera
Iruñeko Batasunaren Pribilegioaren agiria faksimile bilakatu dute; ia bi metro eta erdi luze da, eta Nafarroako erromantzez idatzita dago. IÑIGO URIZ / FOKU
«Iruindarren esku jarrinahi dugu hiriarentzatfuntsezkoa den agirihau; hiriko historianinportanteena da»Isabel Perez RadaSancho el Fuerte argitaletxeko kidea
«Interesgarria izan daXV. mendeko hizkeraegungo gizarteraekartzea; ordukoespirituari eutsi diot»Concepcion Martinez PasamarFilologia doktorea eta irakaslea
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 13a4 b Gaiak
Kattalin Barber Iruñea
Nafarroan igarokodute uda 98 haursahararrek, Opo-rrak Bakean ize-neko programari
esker. Horietatik 18k, ordea,oraindik ez dute harrera familia-rik, eta ANAS Sahararen LagunenNafarroako Elkarteak dei bereziaegin du familiak bilatzeko, Saha-rako ume errefuxiatuak etxeetanhar ditzaten. Honela mintzatu daMaria Perez de Larraia, elkartehorretako kidea: «Larrialdi deibat egin beharrean gaude. 18 fa-milia behar ditugu aurtengo udanbi hilabetez Saharako mutiko edoneskatxa bat hartzeko».Haren hitzetan, oso garrantzi-
tsua da Nafarroan egiten dutenegonaldia, elikadura egokia har-tu, mediku azterketak egin etatratamendua jasotzen dutelako,besteak beste. Haurrek bestelakobizi ereduak ikusteko aukeradute proiektuari esker: «Medi-kuarenera eramaten ditugu, etaelikadura osasuntsua eta oreka-tua izaten dute. Azken finean, ur-teko gainontzeko hilabeteetan ezdute horrelako aukerarik, eta bihilabete hauetan indar handiahartzen dute».Proiektua duela hogei urte bai-
no gehiago jarri zen martxan ,1996an, hain zuzen ere, eta geroz-tik harrera familien kopuruarieutsi diote Nafarroan. «Denboraeta uda ezberdin bat igarotzekogogoa behar dute harrera fami-liek», azaldu du Perez de La-rraiak. Urtez urte, ehun haur in-guru etorri dira Nafarroara: «Bes-te leku batzuetan gogor jo dukrisiak, eta nabaria izan da; Nafa-rroan, zorionez, elkartasun han-dia dago Sahararekin». Aurten, ordea, inoiz gertatu ez
zaiena gertatu zaie. Martxoaren31rako itxia behar zuten progra-ma, baina, harrera familiak fal-tan, luzatu egin dute epea, «hala-
beharrez». Horregatik, dei bere-zia egin du, eta familiak animatuditu etxean haurrak hartzera:«Ez baditugu familiak lortzen, ezdira udan Nafarroara etorriko».Hainbat faktore aipatu ditu
ANAS elkarteko kideak aurtengoharrera familien falta azaltzeko.Aurreko urteetan ez bezala,harrera familia berri gehiagobehar dituzte. «Familia askok ezdute errepikatu, eta aurten atse-dena hartuko dute». Arrazoiaprogramaren baldintzak aldatudirela izan daiteke. Orain arte,haurrak bi aldiz jarraian egotenahal ziren harrera familiarekin,baina beste uda bat ere posiblezen, familia biologikoak etaharrera familiak hala hitzartzenbazuten. «Horren ondorioz, umeaskok errepikatzen zuten, eta,hortaz, haur txikienak, 10 urte-koak, ez ziren kanpalekuetatikateratzen». Horri irtenbidea
emateko aldatu dituzte baldin-tzak, baina, modu berean, harre-ra familiak jaitsi egin dira. 10 eta12 urte bitarteko haurrak kanpa-lekuetatik ateratzea da progra-maren helburua.
Errealitatearen lekukoGainera, Perez de Larraiak esandu aurten beste zailtasun bat du-tela. Berriozarko Udalak utzitakopisu bat erabili izan dute udaro,begiraleentzako eta harrera fami-liekin egokitu ez diren haurren-tzako, besteak beste. Uda hone-tan ezinen dute pisua erabili, etabeste bat bilatzen ari dira. «Nafa-rroako udalei, familiei, norbana-koei eta kolektiboei dei egin nahidiegu, erabiltzen ez duten etxeedo pisua utz diezaguten».Urtero joan ohi da Perez de La-
rraia Afrikara, bi arrazoirengatik:
haien errealitatea bertatik bertaraezagutzeko, eta laguntza zuzene-an emateko. Jakinarazi du saha-rarrak oso pozik daudela progra-marekin, eta haurrek asko goza-tzen dutela. «Nafarroara edobeste edozein tokira etortzeko de-siatzen daude familia guztiak,baita haurrak ere», dio. Hangobizi baldintzak ez dira egokienak,haren ustez. Desertuan bizi dira,eta ume sahararrek desertukoudako tenperatura altuak (50gradutik gora) ere saihestu ahalizanen dituzte Oporrak Bakeanprogramari esker. Perez de Larraiak ongi ezagu-
tzen du hango egoera. Ez bakarrikbertara urtero joaten delako, bai-
zik eta bere gurasoek ereSaharako haurrak hartudituztelako etxean, txi-kia zenetik. 1998. urteanhasi ziren, eta bost urtezjarraian izan dituzte haur
sahararrak Zangozan. Orain, La-rraiak berak hartu du bere gura-soen lekukoa, eta joan den urtetikhaurrak hartzen ditu etxean.Hain zuzen ere, bere gurasoekhartu zuten lehen haur sahara-rraren alaba izan zuen etxean iaz,eta baita aurten ere. «Berezia izanda, baina azken urtea du hau, 12urte baititu». Haren hitzetan, Oporrak Bake-
an programa herrien arteko el-kartasun eta senidetasun zubi batda. Ekainaren amaieran iritsikodira haurrak, eta abuztuarenamaieran itzuliko dira. Bi hilabetehorietako esperientzia oso abe-rasgarria dela nabarmendu duteelkarteko kideek. Parte hartunahi dutenentzat, prest dituzteasociacionanasnavarra@gmail.
comhelbidea eta 680 26 80 21 te-lefonoa, argibideak emateko.
Sahararen Lagunen NafarroakoElkarteak 98 haur saharar ekarriko dituudan Tindufeko kanpalekuetatik; 18 harrera familia faltan dituzte oraindikere, ordea, denak hartu ahal izateko.
Aterpe bilaudarako
Urtero etortzen dira haur sahararrak Nafarroara, uda pasatzera; irudian, haur talde bat Elizondon. JON URBE / FOKU
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 13a
1996an jarri zuten martxanhaur sahararrak Nafarroaraekartzeko programa; urteanehun inguru etortzen dira
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 13a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAUTania Arriaga Azkarate
Ultzamaldekotranbia
Euskotrenekin Hendaia-tik Bilbora joan beharizan genuen aurrekoan.Igande goizean hamar
eurora ailegatzen ez zen txartelaerosi ondoren, satorrahartu etahiru ordu eta berrogei minutuanBilbon ginen. Bidean, Euskal He-rriko kostaldeko ia txoko guztiakpasatzen ikusi genituen: ibilbide-ak 56 geldialdi ditu. Kalkulatzen dut Hendaian 40
bat lagun igo ginela, eta inongooinarri zientifikorik gabe botakodut haien artean hamar bat es-painol, hamabost bat frantses,zortzi lapurtar eta Hegoaldekobeste zortzi bat lagun geundela(baita bi turista zeharrargi eta gal-du ere, baina azalaren gardenta-suna dela-eta zenbatzean desa-
gertu ziren). Berehala, trenarenpopulazioaren ehunekoak alda-tuz joan ziren; batetik, Errenteriaeta Pasaia artean, hamaiketakoahor nonbait janen zuten nerabekuadrilla polita sartu zelako, eta,bestetik, 70 urte inguruko ema-kume bakarti franko igo baitzi-ren. Kantauriko perlangeldituziren Donostiara iritsi eta gurekinharaino etorritako gehienak.Trenez aldatu, eta ibilbidearen
bigarren parteari ekin genion.Amaratik aurrera, bagoietako bidaiarien profila dibertsifikatuzen: bertako zein kanpoko turis-tak; gaztetxoen futbol taldeak;ondoko herrira gurasoekin baz-kaltzera zihoazen familia gazte-ak; gaupasero menderaezinak;apez bat; pentsiodunak; autorik
gabeko Senegalgo mantero lan-gileak; Errumaniako burdin bil-tzaileak gurditxoa eta guzti; ber-mut zale klasikoak ere ikusi geni-tuen, alkoholemia kontrolei irrieginez.Sinistuko ez duzuen arren, tri-
ki-traka etengabearen eraginez,beste behin, trantze mistiko bate-
barnean nengoen. Gazte talde batondoko herrira zihoan, beste gaz-tetxo batzuekin, etxeko lanakegitera; adineko bi lagun ere ikusinituen, Auzako ile-apaindegianhitzordua hartua zutelako; Iruñe-rriko bi ezagun agurtu nituen etabikote bati entzun nion, zeinengustura bazkaldu behar zutenautoaren ardurarik gabe. Eusko-treneko ahots grabatuak ikuspendohatsutik atera ninduen, «hu-rrengo geltokia, Zazpi Kaleak»aditzera eman zuenean.Ultzamako trenbidea ametsa
da, oso eztabaidagarria; azkenburuan, ia lau orduko bidaian on-gi pasatzeko jolas jarduera nire-tzat, baina, gure herri zoragarrie-tan duintasunez bizitzen segituahal izateko, gisa horretako ari-keta asko egin beharko ditugu.Imajinazioaren biraderari eraginbeharko diogu etorkizuna gureherrien beharretara egokitzeko,eta, bai ala bai, ondarearen kude-aketa ekuazioaren aldagaia iza-nen da.
an sartu eta ikuspen dohatsuaagertu zitzaidan trenaren leihati-lan. Hara non! Panoramikoan,Basaburua, Imotz, Ultzama,Odieta eta Atezko mapa ikusinuen. Zientzia fikziozko film ba-tean egonen banintz bezala, iru-dia handitu eta herrietara hurbil-du nintzen, eskuarekin mugi-mendu azkar bat eginez. Han zi-ren, ikusgai, NA-411 eta NA-4130errepideak, zirkulua osatu etabailara hauetako herriak elkar-tzen. Errepide ondoan, tranbiatxiki txukun bat zegoen. Eskua-rekin irudia zabaltzeko agindueta indar elektrikoari esker mugi-tzen zen trentxoarengana hurbil-du nintzen. Makinistaren atean,hizki larriz, Cincinnati irakur zi-tekeen, ziurrenik hiri horrenoparia delako, pentsatu nuen.Auzako egurrezko geltokian, be-rriz, Nekazalguneak lotzeko ga-rraio egitasmoa idatzita zegoen.Tom Cruisek Minority Report-enegiten zuen bezala, eskuen kei-nua errepikatu eta tranbiaren
Imajinazioarenbiraderari eragin
beharko dioguetorkizuna herrien
beharretaraegokitzeko
Irudiab Lodosa
Emakumeak omentzeko erakusketaErakusketa bat zabaldu dute Lodosako kultur etxean, 1936ko gerran errepresioa sufritu zuten herriko emaku-
meen omenez. Hain zuzen ere, emakumeak dira argazki erakusketako protagonista: 63 erretraturen bidez,
frankismoan bete zuten rol aktiboa nabarmendu nahi izan dute. Irudien artean dira herriko bi emakumerenak;
bien aitak fusilatu zituzten 1936ko gerran. Inaugurazioan parte hartu zuen bertzeak bertze Ana Ollok, Nafarroa-
ko Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak. IDOIA ZABALETA / FOKU
Altsasuko gazteen aldeko manifestazioaeginen dute bihar, epaiketaren atarian
IRUÑEA bAltsasuko gazteen aldeko manifestazio bat eginen dutebihar, Iruñean, astelehenean Madrilen haien aurka hasiko duten epai-ketaren atarian. Espainiako Auzitegi Nazionalera ailegatu da gazteokherriko taberna batean bi guardia zibilekin izandako liskarra, eta, de-nera, 375 urteko espetxe zigorra eskatu dute haientzat. Biharko pro-testa 17:30ean hasiko da, Golem zinema aretoaren parean. Gazteengurasoek haiekin bat egitera deitu dituzte herritarrak karrikara.
10.300MENPEKOTASUNEN BAT DUTENAK HERRIALDEAN Errealitate Sozialaren Behatokiak egindako ikerketaren arabera,
10.300dik gora pertsonak dute menpekotasunen bat Nafarroan, eta
%45ek langile bat kontratatua dute, zaintza lanez arduratzeko. Ikerketak
jaso dukontraturik gabe ari direla zaintzaz arduratzen direnen %25.
«Ez dugu nahi hiriguneanantenarik jartzea; udalok gero eta esku-hartze gaitasunurriagoa dugu juridikoki, bainadugun hori baliatuko dugu»Txema NovalBurlatako alkatea
Astelehenean eginen dute Jorge Correa‘Boro’ kazetariaren aurkako epaiketa
IRUÑEA b Astelehenean eginen dute La Haine hedabide digitalekoJorge Correa Borokazetariaren aurkako epaiketa, Madrilgo JustiziaAuzitegian. Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute kazetariarentzat,aginteari atentatua egitea eta bi poliziari lesioak eragitea egotzita. Ger-taerak 2014ko martxoan jazo ziren, Madrilen, han egondako duinta-sunaren martxetan egindako protestetan. Kazetariak bere kontrakoazpijokoa salatu du, eta adierazpen askatasunaren alde egin du.
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 13a
MUSIKA
AZAGRA Jo & Swiss Knife.b Igandean, 19:30ean, Francisco
Arbeloa ikastetxean.
BURLATA Lorena eta Bruno.bGaur, 19:30ean, kultur etxean.
BURLATA Sonakay.bGaur, 20:00etan, kultur etxean.
BURLATA Hilarion Eslava EskolakoOrkestra.
b Igandean, 18:00etan, kultur etxean.
IRUÑEA Manel Fuentes & The
Spring’s Team.
bGaur, 21:30ean, Zentralen.
IRUÑEA Bryn Terfel.bBihar, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Bide Bakarra eta Zartako K.
bBihar, 20:00etan, Herriko
Tabernan.
IRUÑEA Kike Tormenta.bBihar, 20:00etan, Maravillas
gaztetxean.
IRUÑEA Riot Propaganda.bBihar, 21:00etan, Zentralen.
IRUÑEA Nafarroako GanberaAbesbatzaren 10. urteurreneko
emanaldia: Jazzy Leap, Abesbatza
Klasikoa eta Michael Navarrus.
b Igandean, 19:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Gwyn Ashton.b Igandean, 20:00etan, Zentralen.
IRUÑEA Il Tabarro etaRita operak.bAsteartean, 17:00etan,
Nafar Ateneoan.
IRUÑEA Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
bAsteartean, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Nafarroako Goi Mailako
Musika Kontserbatorioko Big
Band.
bOstegunean, 20:30ean, Zentralen.
TUTERA Rosana: En la memoriade la piel.
bGaur, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
BERTSO SAIOAK
IRUÑEA Altsasuko gazteen aldekosaioa: Maialen Akizu, Aitor Bizkarra,
Jon Gurrutxaga Urbieta, Irati
Majuelo, Eñaut Martikorena Lizaso,
Lurdes Ondaro, Eli Pagola, Sarai
Robles, Aitor Servier eta Ane
Zuazubiskar Iñarra.
bGaur, 22:00etan, Maravillas
gaztetxean.
IRUÑEA Bertso afaria: Unai AgirreGoia eta Sustrai Colina.
bBihar, 21:30ean, Zaldiko Maldikon.
ANTZERKIA
ATARRABIA Iluna Teatro: Camioneta y manta.
bEtzi, 20:00etan, kultur etxean.
BARAÑAIN Miren Gaztañaga eta
Eneko Sagardoi: Heriotza bikoitza.
bGaur, 19:00etan, auditoriumean.
BARAÑAIN Glu Glu: Go!azen 4.0.bBihar, 18:00etan, auditoriumean.
BERRIOBEITI Tanttaka: El floridopensil - Niñas.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
IRUÑEA Mara-Mara Antzerki
Taldea: El eco de los silencios.
bGaur, bihar eta etzi, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEA Lulú, Maria Adanezekin,
Luis Luquek zuzenduta.
bBihar, 20:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEA Dirty Dancingmusikala.bOstegunean, 20:30ean, Baluarten.
TAFALLA La Trocola: Emportats.bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
TUTERA Valle del Ebro institutua:Alesía, una comedia de tiempos
pasados, o Bululú y medio.
bBihar, 20:30ean, Gaztanbiden.
ZIZUR NAGUSIA Iluna Teatro: Camioneta y manta.
bGaur, 22:00etan, kultur etxean.
ZIZUR NAGUSIA Estefania de Paz:Cabaret paranormal.
bOstegunean, 20:00etan, kultur
etxean.
ZINEMA
IRUÑEA Tiempos modernos.bGaur, 19:00etan, NUPen.
IRUÑEA Justicia para todos.bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Filmotekan.
IRUÑEA Ondorengoak.bBihar, 12:00etan, Mendillorriko
Civivox aretoan.
IRUÑEA Iparraldeko Norman.bBihar, 17:30ean,
Kondestablearen jauregian.
Gure proposamena b Iruñea
‘Altsasukoak aske’ bertso saio berezia, gaztetxeanAstelehenean hasiko da taberna batean bi guardia zibilekin izandako liskarragatik auzipetutako Altsasuko zortzi gazteen aurkako epaiketa, Espai-
niako Auzitegi Nazionalean. Gazteoi elkartasuna agertzeko eta aska ditzatela eskatzeko, bertso saioa eginen dute gaur, Iruñeko Maravillas gaztetxe-
an. 22:00etan hasiko da, eta bertsolariok parte hartuko dute: Maialen Akizuk, Aitor Bizkarrak, Jon Gurrutxaga Urbietak, Irati Majuelok, Eñaut Martiko-
rena Lizasok, Lurdes Ondarok, Eli Pagolak, Sarai Roblesek –irudian, kantuan–, Aitor Servierrek eta Ane Zuazubiskar Iñarrak. JAGOBA MANTEROLA /FOKU
Edurne Elizondo Iruñea
Duela hamabost urte bota zituz-ten Itoizko urtegiak azpian hartu-ko zituen herriak. Nagorera aile-gatu ziren inora baino lehenagohondeamakinak, 2003ko apirila-ren 28an. Geroztik, zazpi herripobreagoa da Nafarroa. Ingurukoherritarrek aurrean dute gertatuzena gogoratzen dien paisaia, ezbaita ezagutu zuten bera. «Borro-ka galdu genuen; eta orain zer?».Hori galdetu du Maddi Barber zi-nemagileak (Lakabe, 1988), etaerantzuna emateko egin du 592metroz goiti filma.Zer duzu gogoan Itoizko borro-
kari buruz?
Borroka hori ezagutu nuen, bainatxikia nintzela. Gogoan ditut ma-nifestazioak, eta itsasgarriak sal-tzen nituela. Gurasoak Itoitzeki-ko Elkartasuna taldeko kide zi-ren, gainera, eta ni neu Lakabenjaio nintzen. Beraz, bailara nolaitxuraldatu den ikusi dut. Auziakzuzenean eragiten dit, nire oroi-tzapen asko urperatuta baitaude,nolabait esanda.Maiz itzultzen zara?
Bai. Ama Zaraguetan bizi da, etaasteburuetan joaten gara, bai etaudan ere. Gogorra da inguruanola aldatu den ikustea, eta filmaegiteko ideia, hain zuzen, hortiksortu zen. Itoizko urtegia egin zu-ten, borroka galdu genuen; eta,orain, zer? Galdera hori jarri nahinuen mahai gainean. Ea nola bizigaitezken hemen bizi garenok,egun, ingurua hainbeste aldatueta gero. Finean, egunero etxetikateratzen garenean jabetzen garaerrealitate horretaz, bizi garen to-kia ez dela jada ezagutu genuena.Hori da abiapuntua.Galdera jarri duzu mahai gaine-
an. Zein da zure erantzuna?
Dolua egin behar dugula, horrenbeharra dugula. Eta dolu horrek,gainera, kolektiboa izan beharduela. Agian, zaila da hori egitea,
baina iruditzen zait ezer gertatuizan ez balitz bezala jokatu dugu-la, neurri handi batean, eta ezergertatu izan ez balitz bezala segitudugula aurrera; horrek ez du ba-lio, ordea, ez du funtzionatzen.Horrela jokatzen badugu onar-tzen ari garelako bailararen erdiagaldu dugula.Zer erran nahi duzu?
Kontua da saiatzen garela urpeangaldu dugun hori ez ikusten. Ezgara lehengo tokietara joatean ezdugulako ikusi nahi zer gertatuden. Bizkarra ematen diogu, no-labait. Agoitzen ere hori gertatzenda. Atzean dute urtegiko presa,eta atzean duten horretaz ahaztensaiatzen dira; egondako borrokaguztiaz ahazten saiatzen dira.Nire ustez, ordea, inportantea daaurpegira begiratzea errealitatea-ri. Urtegiaren kontrako borroka
kolektibo bat gertatu zen, eta gi-zarteak erantzun indartsua emanzion. Orain, ordea, bakardadeanbizi dugu egungo errealitatea.Dolu kolektibo hori egitera dei-
tu nahi du zure lanak, beraz?
Uste dut horretarako baliagarriaizan daitekeela, bai. Bakardadeanbizi dugun hori kolektibizatzeko,hain zuzen.Dokumentalean agertzen den
Lakabeko emakume batek aipa-
tzen du galdu duela, azkenean,
herriak berreraikitzeko espe-
rantza. Itxaropen hori zegoen
eskualdeko jendearen artean,
zure ustez?
Uste dut baietz. Eta egungo go-bernuak agintea hartu zuenean
ere gauzak aldatuko zirela pen-tsatu zuten askok, nire ustez.Itxaropena ez da galtzen, eta jaiozaren lekua berreskuratu nahiduzu beti. Deserrotu zaituztelako.Oraingoa uste dut erabaki bathartzeko momentua dugula.Atzera begira jarraitu edo aurrerasegitu. Argi dut egoera hori bizi-tzeko mila modu daudela, etanork bere dolua egin behar duela.Baina iruditzen zait zinema dela,adibidez, min bat besteekin par-tekatzeko modu bat. Horregatik,Itoitzi buruz orain prestatzen arinaizen bigarren lanak doluarengaiari modu zuzenago batean eu-tsi nahi dio.Urpean, lurra izenburua jarri dio-
zu. Urpean gelditu denari egin
nahi diozu so?
Bai. Lehen lanaren izenburuaItoizko urtegiko uraren mailari
buruzkoa da; 592 metro-ko maila hori da, nola-bait esanda, bi lanen ar-teko muga ezartzen due-na. Lehendabizikoan,maila horretatik goitikoegungo pasaiari egin diotso. Bigarrenean, berriz,maila horren azpitik gel-ditu dena berreskuratunahi dut.
Lehendabiziko lan horretan, ani-
maliak dira protagonista; bate-
tik, naturan bizi diren hegaztiak,
eta, bertzetik, gizakien mende
bizi diren behiak. Zergatik?
Batetik, nire aita abeltzaina zen,eta beti izan dut animaliekin ha-rreman berezia. Maitasunezkoharreman bat izan da, gertutasu-nak emana, baina, aldi berean,animalion heriotza egon da tarte-an beti. Antropologiako masterraegiten hasi nintzenean, gainera,hasi nintzen asko irakurtzen an-tiespezismoari buruz, bai eta gi-zartean beste animaliekin dugunharremanaz ere. Bestetik, gertatuzitzaidan Itoitzera grabatzerajoan nintzenean bizpahiru aldiz
behiak baino ez nituela ikusi. Gi-zakirik ez, bakarrik behiak. Bainabehiak han baziren, argi nuen gi-zakiek inguruan egon behar zute-la. Gizakien eta animalien artekoharremanak estuak dira eskual-dean, eta horri buruz hitz eginnahi nuen.Igandean, Suitzako Visions du
Réel jaialdian aurkeztuko duzu
dokumentala. Kontent?
Bai. Beste hogei lan ingururekinlehiatuko da nire dokumentala.Oso jaialdi garrantzitsua da, etaoso kontent nago.Itoitzekin lotutako bigarren la-
nari ekinen diozu gero?
Bai. Lehena amaitu nuenean,konturatu nintzen gai asko ez ni-tuela ukitu. Eta banuen gogoamemoriaren gaia lantzeko. Itoi-tzekin Elkartasuna taldekoek utzidizkidate haiek grabatutako irudiguztiak. 80 ordu baino gehiagodira, eta denak ikusten ari naiz.Indar handiko irudiak dira, galduzen borroka batenak. 592 metro-ko mailak erabaki zuen zer geldi-tuko zen urpean eta zer ez, etaorain urpean dagoen hori jorratunahi dut. Memoria, ametsak, etaorainaren eta iraganaren arteko
talka landu nahi ditut film berrihorretan.Galdutako borroka bat izan dela
erran duzu. Uste duzu, halere,
zer irakatsi baduela Itoizko urte-
giaren aurka egindako lanak?
Bai. Eta iruditzen zait nire lanaizan daitekeela borrokan jarrai-tzeko beste modu bat ere. Garran-tzitsua iruditzen zait belaunaldiberriei horren berri ematea. Etaargi uztea uraren azpian lurra da-goela. Herriak hor daudela.Iruditzen zaizu jendeak ahaztu
duela Itoitzen gertatu zena, neu-
rri batean?
Bai. Uste dut baietz, ahaztu dugu-la. Egia da urtegiaren aurkako bo-rrokak energia asko eraman zue-la. Baina bada jendea borrokan,oraindik ere, bailaran. Hainbatekoraindik ez dute jaso gobernuakzor zien guztia.Zuk nola bizi duzu gaur egungo
egoera?
Nik sentitzen dut berriz ere goza-tu nahi dudala bailaraz. Ur horie-tan bainua hartu, adibidez. Kon-traesanak badira, ur horrek estalidituelako gure herriak. Bainakontraesan horiekin bizi behardugu. Ezin diegu ihes egin.
«Min bat besteekinpartekatzeko modu bat da zinema»
Maddi Barber b ‘592 metroz goiti’ dokumentalaren egilea
Suitzan aurkeztuko du Maddi Barberrek ‘592 metroz goiti’ bere filma.Itoitz inguruko herritarren egunerokoari egin dio so, urtegiak herriakurpean hartu eta gero. «Bizi garen tokia ez da jada ezagutu genuena».
IÑIGO URIZ / FOKU
«Dolua egin behar dugu,horren beharra dugu; dolu horrek, gainera,kolektiboa izan behar du»
«Memoria, ametsak etaorainaren eta iraganarenarteko talka landu nahi ditutfilm berrian»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko apirilaren 13a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus bnafarroa@hitza.eus
top related