prebentzioko fitxa teknikoak polizia€¦ · covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.polizia orria 1a...
Post on 20-Jul-2020
2 Views
Preview:
TRANSCRIPT
PREBENTZIOKO FITXA TEKNIKOAK
POLIZIA
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.Polizia orria 1a 8tik 2020/04/03
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.
Polizia
Informazioa orokorra
Printzipio orokorra Egin beharreko ekintza guztiak enpresako Prebentzio Zerbitzuaren
laguntzarekin definitu beharko dira.
Polizia guztiek bete beharko dituzte alarma-egoeraren ondorioz dauden
portaera sozialari buruzko jarraibideak.
Prebentziorako
kudeaketa
Koronabirusaren (COVID-19) aurrean jarduteko prozedura ezarri.
Prozedura langileen ordezkariekin kontsultatuko da eta, hala
badagokio, akordio batera helduko dira, LSOko batzordean.
Prozedura zabaldu enpresan bertan eta lantokian jarduerak
egiten dituzten beste enpresa batzuetan, koordinazio egokia
lortzeko.
Eguneratu, osasun-agintariek unean-unean ematen dituzten
jarraibideen arabera.
Prebentzio-plangintza eguneratuta izan.
Hartutako ekintzak erregistratu, data, ordua, arduradunak eta
abar zehaztuta, eta sor daitekeen dokumentazio guztia gorde.
Eman langile guztiei koronabirusaren (COVID-19) aurrean
jarduteko kutsaduraren aurkako oinarrizko alderdiei buruzko
informazio-material ulergarria eta iturri fidagarria duena:
- Neurri higieniko pertsonalak eta kolektiboak
- Osasun-agintaritzak ezarritako irizpideak, pertsona batek
gaixotasuna izan dezakeela ondorioztatu ahal izateko.
- Kasu susmagarri baten aurrean jarduteko jarraibideak.
Erakundeko pertsona guztiek ahalik eta lankidetza handiena izan
behar dute, prebentzio-neurriak hartzeko eta egindako
gomendioen jarraipena egiteko.
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.Polizia orria 2a 8tik 2020/04/03
Berariazko neurriak
Gomendio orokorrak Zentroetan jarri leku estrategikoetan ikusizko informazioa (kartelak,
liburuxkak, etab.), eskuen higieneari eta arnas higieneari buruzko
argibideak emateko, bai langileei, bai bertara joan daitekeen edonori.
Jarri langileen eta erabiltzaileen eskura soluzio hidroalkoholikoa
duten banagailuak.
Hondakinen edukiontziak izan, pedaldunak, sortutako hondakinak
botatzeko.
2 metroko distantzia mantendu.
Ez egin kontaktu fisikoa dakarren edukazio- edo afektu-adierazpenik.
Antolamendu
neurriak
Espazioa
• Aztertu espazioaren banaketa eta antolaketa, bai eta lan-prozesuak
ere, segurtasun-distantziak bermatzeko.
Antolaketa
Aztertu txandak ezartzea, baimenak bertan behera uztea, aparteko
orduak sartzea, zereginak aldatzea.
Ordutegi malguak programatu, etenaldiak egitea, zereginak
txandakatzea eta abar, karga fisikoak eta mentalak egoera horretan
duen eragina minimizatzeko eta, aldi berean, eskuak garbitzeko.
Zereginak gauzatzeko prozedura berriei buruzko prestakuntza eman,
segurtasun-distantziak kontuan hartuta.
Gertakariren bat gertatzen denean, baloratu beharrezko den
bertaratzea, ahal dela, telefonoz edo internetez kudeatu.
Urrutiko lana eskaini funtsezkoak ez diren langileei, beren zereginak
beteko dituztela bermatzeko.
Langile gehiagoren prestasuna antolatzea, legeak bide ematen duen
kasuetan.
- Aurreikusi ordezkapen-poltsa izatea, langileak behar izatea gerta
baitaiteke.
- Aztertu prestakuntza osoa ez duten langileak ezagutza,
esperientzia eta abar gutxiago behar duten zereginetan sartzea.
Zeregin batzuetako langileak beste batzuetara bideratu, kalean
polizia ageriago egon dadin (hala badagokio)
Ez partekatu lantokian dauden leku komunak, atsedenlekuak,
officeak, aldagelak eta abar. Instalazioek neurri horiek bermatzen ez
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.Polizia orria 3a 8tik 2020/04/03
badituzte, erabilera-txandak programatuko dira, betiere segurtasun-
distantziak mantenduz, adibidez, mahaiak bereiziz. Gainera:
- Txanda aldatzeko ordutegiak aldatzea (halakorik badago),
leku berean langile gutxiago egon ez daitezen.
- Egonaldia gutxienekora mugatu.
- Jateko txandakatu eta diagonalean eseri.
- Leku komunetara sartu aurretik eta irtetean eskuak garbitu.
- Bazkaldu ondoren erabilitako eremua garbitu.
- Kontaktu fisikoa saihestu.
Zorroztu ibilgailuak, gelaxkak, aldagelak, atseden-gelak eta beste
instalazioak desinfektatzeko maiztasuna. Zerbitzuetako plantillakoak
ez diren pertsonek erabiltzen dituzten lekuen kasuan, ezarritako
garbiketa- eta desinfekzio-politikari jarraituko zaio, higiene-neurriak
zorroztuko dira eta inplementatuta dagoen sisteman ezarritako
puntu kritikoen multzoa indartuko da.
Laneko balizko estres-egoerei buruzko jarraibideak eman. Jakinarazi
behar da, egoera honetarako ohikoak edo definituak diren zereginez
gain, delituak edo areagotu daitezkeen egoerak ere egongo direla,
adibidez: birusari, egoerari, neurriei eta abarri buruzko galderak
erantzutea. Gainera, kontuan hartu beharko da poliziak une honetan
ageriagoan daudela.
Arriskuei buruz informatu eta prestatu (beharrezkoa denean), bai
langileak bai herritarrak: oro har, abian jarritako neurriak, NBE (noiz
erabili, nola jarri/kendu, non bota, etab.), herritarrekiko
komunikazioa eta abar.
Erraztu bulegoetatik kanpoko langileei eskuak maiz garbitu ahal
izatea urez eta xaboiz, eta erabili eta botatzeko paperezko
eskuoihalak edo gela hidroalkoholikoak eskura jarri.
Bilerak baliabide telematikoen bidez egin. Ezinezkoa denean eta
presentzialak direnean:
- Beharrezkoa den pertsona-kopurua mugatu.
- Areto zabalak erabili, ahal dela ondo aireztatuak,
- Bertaratuak haien arteko segurtasun-distantzia
mantentzeko moduan jarri.
- Eskuak garbitu urarekin eta xaboiarekin edo gel
hidroalkoholikoarekin, bai sartzerakoan, bai irtetean.
- Saihestu kontaktu fisikoa.
Erraztu osasunaren zaintza 24 orduz.
Enpresa-jarduerak koordinatzea: garbiketa, hondakinen kudeaketa,
mantentze-lanak, etab. Adibidez:
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.Polizia orria 4a 8tik 2020/04/03
- Lanerako behar den informazio guztia eman: arriskuak,
jarduera-protokoloak, etab.
- - Kanpoko langileek beren lana behar bezala egiteko
beharrezko baliabideak dituztela egiaztatu. Adibidez,
garbiketaren kasuan: ahal dela, erabili eta botatzeko
materiala eta garbiketa-produktu egokiak, eremuetarako
zehaztutako NBE, hondakinen edukiontziak…
Prebentziorako neurriak Eskuak maiz garbitu teknika egokia erabiliz– Eskuen higienea da
infekzioa da infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurri nagusia
–.
Eskuetako lesioak edo zauriak apositu iragazgaitzekin estali.
Oinarri alkoholikoa duten gelak, eskuoihal desinfektatzaileak eta
abar eduki joan-etorrietan eramateko.
Erabilitako lan-ekipoa garbitu edo desinfektatu, batez ere kasu
batekin kontaktuan egon bagara. Ez ahaztu oinetakoak ere garbitzea,
beraiek jantzita itzuliz gero etxera.
Ibilgailua garbitu txandaren aurretik eta ondoren: kanpotik
barrurantz, hartzean, eta alderantziz, zerbitzua amaitzen denean.
Airearen berrikuntza areagotu, modu naturalean edo behartuan.
Klimatizazio-sistema badago, birzirkulazioa murriztu, airea
berritzeko aldiak areagotu, eta iragazkiak garbitzeko eta/edo
ordezteko maiztasuna handitu.
Laneko arropa ahal bezain laster garbitu (ahalik eta gutxien
manipulatuta, saihetsi gorputzaren zatiak harekin kontaktuan
jartzea, ez garbitu beste arroparekin …), betiere gorputzaren babes pertsonala (NBE) (buzoa) erabiltzen ez bada, hala erabaki delako.
Gaixotasuna transmititzeko modua eta osasun-agintarien gomendioak
kontuan hartuta, zereginen izaera dela-eta zaila denez ezarritako
distantziari eustea, oro har herritarrekin harremanetan dauden langileei
gomendatzen zaie gutxienez arnas babesa eta eskularruak erabiltzea
(halakorik izanez gero), eta, horretarako, Prebentzio Zerbitzuaren
gomendioei jarraitzea (ipintzea, kentzea, botatzea, etab.).
Eskularruak, beharrezkotzat jotzen badira, nitrilo/akrilonitrilozkoak
izango dira.
• Ekipo informatikoa berriro erabili aurretik (txostenak inprimatu,
etab.) eskuak garbitu.
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.Polizia orria 5a 8tik 2020/04/03
Jendearentzako arreta kalean edo errepidean
NBE erabili (eskura daudenean eta PZren eta/edo osasun-agintarien
gomendioei jarraiki).
Segurtasun-distantzia errespetatu.
Dokumentuekiko zuzeneko kontaktua saihetsi edo mugatu.
Mugikortasuna murriztu
• NBE erabili (eskura daudenean eta PZren eta/edo osasun-agintarien
gomendioei jarraiki).
• Segurtasun-distantzia errespetatu.
• Dokumentuekiko zuzeneko kontaktua saihetsi edo mugatu.
• Kooperazio eskasa duten edo jokabide disruptiboak dituzten
pertsonekin harremana izanez gero, kontaktua mugatzen saiatuko
gara euste-metodoen bidez. Ondoren, ekipoak desinfektatu eta
eskuak garbituko ditugu.
Ordena publikoa mantendu
NBE erabili (eskuragarri daudenean), eskularruak, babes-
betaurrekoak eta erabili eta botatzeko maskarak barne, jende
askorekin kontaktu estuan egongo denean – Gorputza babesteko
NBE (buzoa) erabili beharra baloratzea –.
Segurtasun-distantzia errespetatu, ahal den guztietan.
Eskuak eta aurpegia ahal bezain laster garbitu.
Esku hartu ondoren, ekipoa eta lan-ingurunea garbitu.
Arreta berezia jarri ordena publikoa eusteari atxiloketa-zentroen
barruan eta kanpoan.
Atxilotze-zentroetan hartutako prebentzio-neurrien eta aplikatu
beharreko kontrolen berri eman.
Jendearentzako arreta bulegoetan
• Pertsonen arteko (herritarrak eta lankideak) distantziak mantendu.
• Jendea sartzea mugatu.
• Pertsona bakarra egongo da gelan.
• Jendeari arreta emateko postuetan hesi gardenak jarri.
• Eskura jarri oinarri alkoholikoa duten gelak, eskuak garbitzeko, sartu
aurretik eta geletatik irtetean.
• Sarri garbitu sarrerako atetik urrutien dagoen gunetik hasita
sarrerako aterantz, garbitu barandak, sakagailuak, heldulekuak,
ateetako heldulekuak, telefonoak, kutxatilak, bainugelak, komunak,
txorrotak, teklatuak, pantailak, laneko gainazalak eta abar.
Joan-etorria ibilgailuan
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.Polizia orria 6a 8tik 2020/04/03
Polizia-zerbitzuko ibilgailuak ezin dira martxoaren 24ko 278/2020 TMA
Aginduan aipatzen diren garraio publiko, pribatu osagarri eta
partikularren kategorien barruan sartu. Lehenengo xedapen gehigarria.
Errepideko eta aireko garraioaren arloko jarraibideak ematen dituen
martxoaren 18ko TMA/254/2020 Agindua aldatzea.
Gainera, polizia-ibilgailuak, berez, baliabide integratu asko ditu (garraio-
elementua, komunikazio-terminala, ahotsa eta datuak, etab.), bi zeregin
– Gidatzea eta sareko funtzionamendua – pertsona desberdinek egin
ditzaten antolatuta, eta biak ibilgailuaren aurreko eserlekuetan. Beraz,
egoera horretan, COVID 19 bidezko kutsatze bat gertatuz gero,
berebiziko garrantzia hartzen dute prebentzio-zerbitzuek adierazitako
prebentzio-neurri guzti-guztiek. Hala, kontuan hartuta zerbitzua ezin
dela hartu pertsona partikularrei eskatzen zaizkien neurri berberekin, eta
kontuan hartuta kideetako batek komunikazioak egin behar dituela,
gomendagarria litzateke gidariak babes-maskara bat erabiltzea.
Langileentzako neurriak Lanean, ez ukitu aurpegia eta begiak.
Azazkalak motzak izatea gomendatzen da.
Ez da gomendatzen eskuak eta eskumuturrak garbitzea zailtzen duen
eraztunik, eskumuturrekorik, erlojurik edo bestelako apaingarririk
erabiltzea.
Langileei gogoraraziko zaie janaria, objektuak eta tresnak ez direla
partekatu behar aldez aurretik garbitu gabe.
Garrantzitsua da gogoratzea eztul edo doministiku egitean ahoa
estali behar dela ukondoaren barruko aldea edo erabili eta botatzeko
paperezko zapi bat erabilita, eta zakarrontzira bota behar dela;
ondoren, garbitu egin egingo gara, bitartean, aurpegia, sudurra edo
begiak ukitu gabe.
Higiene pertsonaleko neurriak zorroztu: dutxatu lanetik irten
aurretik, edo, ezin bada, lanetik itzultzean, eremu pertsonaleko
jarduerak egin aurretik (etxekoak edo familiakoak).
Lantokiak garbitzen lagundu, gainazalak ahalik eta libreen utziz
lanaldia edo txanda amaitzean.
Lanera joan aurretik sintomarik agertzen bada, ez joan lanpostura
eta jakinarazi enpresari, Prebentzio Zerbitzuko Zaintza Unitateari eta
Euskal Osasun Zerbitzuari (Osakidetza). Kasu baieztatua edo
susmagarria (ikertua) den pertsona orok ez du lanera joaterik izango
negatiboa baieztatu arte edo hura berreskuratu dela baieztatu arte.
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.Polizia orria 7a 8tik 2020/04/03
Erakundeari lagun
diezaioketen beste neurri
batzuk
Inbentarioa eguneratuta izan, hornidura-arazoak saihesteko, eta
hornitzaileei eskuragarri dituzten produktuen informazioa eskatu.
Bederatzi plaza arteko ibilgailuetan, gidatzen duen pertsona barne,
garraio publikoa, pribatua, osagarria eta partikularra erabiltzen denean,
-adibidez, lanera joateko edo lanetik etortzeko-, pertsona batek baino
gehiagok joan behar duenean ibilgailuan, eserleku-lerro bakoitzeko
pertsona bat joango da gehienez, eta bidaiarien artean ahalik eta
distantzia handiena egongo da.
Araudia • AGINDUA, 2020ko martxoaren 13koa, Segurtasuneko
sailburuarena, zeinaren bidez formalki aktibatzen baita
Euskadiko Babes Zibileko Plana, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-
Labi izeneko plana, Covid-19 delakoaren hedapenaren
ondoriozko osasun-alertak eragindako egoera dela eta.
http://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2020/03/2001578e.pdf
AGINDUA, 2020ko martxoaren 13koa, Osasuneko sailburuarena,
zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira
Euskal Autonomia Erkidegoan, Covid-19 / koronabirusaren egoera
eta bilakaera dela eta.
https://www.euskadi.eus/y22-
bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001575e.pdf
AGINDUA, 2020ko martxoaren 14koa, Osasuneko sailburuarena,
zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira
Euskal Autonomia Erkidegoan, Covid-19 koronabirusaren egoera eta
bilakaera dela eta.
https://www.euskadi.eus/y22-
bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001577e.pdf
463/2020 Errege. Dekretua, martxoaren 14koa, COVID-19k
eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen
duena
https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/18/pdfs/BOE-A-2020-
3828.pdf
TMA/278/2020 Agindua, martxoaren 24koa, pertsonak, ondasunak
eta tokiak babesteko mugikortasun-zerbitzuei zenbait baldintza
ezartzen dizkiena.
https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/25/pdfs/BOE-A-2020-
4028.pdf
Covid 19 prebenitzeko fitxa teknikoa.Polizia orria 8a 8tik 2020/04/03
Erreferentziak • koronabirus (SARS-COV-2) berriarekiko esposizioaren aurrean
laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuetarako jarduteko
prozedura
• Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. SARS-CoV-2 koronabirusa
zaintzeko protokoloa.
http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/vigilancia_pr
otocolos/es_def/adjuntos/Protocolo-Coronavirus-SARS-CoV-2-
es.pdf
• Ministerio de Sanidad: Procedimiento de Actuación para los
Servicios de Prevención de Riesgos Laborales frente a la
Exposición al Nuevo Coronavirus (SARS-COV-2).
https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/
alertasActual/nCov-
China/documentos/PrevencionRRLL_COVID-19.pdf
Eranskinak Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Koroabirusa prebenitzeko
gomendioak. Kartela.
Bideoa. Eskuak nola garbitu. OSAKIDETZA. Eusko Jaurlaritza.
top related