sasietako ekintza plana 2012
Post on 19-Mar-2016
223 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
1
Sasieta mankomunitatean 2012rako aurreikusitako
ekintzen zerrenda
Sasieta mankomunitatea osatzen duten udalerrietan aurten bideratu behar diren
ekintzen zerrenda bat prestatu dugu, udalek eskura izan dezaten eta
mankomunitatearen eta udalen arteko elkarlana modu koordinatu eta eraginkorrean
burutu dadin. Hona hemen labur-labur, 2012an zehar burutu behar diren ekintza
nagusienen aipamena:
1. Autokonpostaia bultzatzeko plana (konpostagailua dutenei jarraipena egin +
konpostagailu berrien inplantazioa):
Sasieta mankomunitateak epe motzean etxeko konpostaia bultzatzeko
zerbitzu espezializatu bat kontratatuko du. Pleguak abian dira eta kontratua
aurki esleitzea espero da.
Plan honekin udalerriek etxeko konpostaian duten potentziala ahal den
gehien aprobetxatu nahi da. Horretarako, lan sendo eta zehatza egin nahi da,
bai dagoeneko autokonpostaian parte hartzen ari direnekin, bai oraindik parte
hartzen ez dutenekin ere. Horretarako etxeko konpostaiaren segimendua eta
ezarketa kanpaina bat burutuko da. Kanpainak urte bete inguru iraungo du.
Kanpaina honen bidez bi helburu lortu nahi dira:
a) Segimendua: Ezer baino lehen, datuak eguneratu eta orain arte instalatuta
dauden konpostagailuen benetako erabilpena eta egoera ezagutu nahi da.
Erabiltzaile guztiekin datu-basea eguneratu eta arazoak dituztenei
konpontzeko laguntza emango zaie bere etxera bertara hurbilduko den
aholkularitza zerbitzu espezializatu baten bidez.
b) Ezarketa: Jarraian, autokonpostaiari bultzada sendo bat emango zaio
materia organikoaren gestioa eredu alternatibo bezala finkatu asmoz.
Helburua zera litzateke: lorategia, baratza edo antzekoa dutenek eta beraz,
etxeko konpostaia egiteko modua duten guztiek, autokonpostaian parte
hartzea. Horretaz gain, konpostagailuen ezarketan lehentasuna duten herriak
edo zonaldeak planifikatuko dira, ahal izanez gero zenbait herri edo
zonaldetan materia organikoaren kudeaketa, eredu honen bidez bakarrik
(autokonpostaiaren bidez alegia) eratu dadin (hondakinen bilketa eta garraio
zerbitzuaren alternatiba bakar bezala); beste kasu batzutan irtenbide
osagarria izango da.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
2
Autokonpostaian parte hartzeko prest dauden herritar guztientzat
trebakuntza tailerrak antolatuko dira eta etxean konposta egiten asteko behar
duten guztia emango zaie (konpostagailua, gida-liburua, aholkularitza
zerbitzua, tarteko jarraipen bisita etab.).
Plana behar bezala burutzeko, herri bakoitzari zera ESKATU nahi diogu:
autokonpostaia egiteko lursaila (lorategia, baratza…) duten herritarrak
zehazki identifikatzea, zerrenda hauekin kanpaina aurrera eramateko.
Honekin batera sasietatik etxean konposta egiteko aukera duten guztiei
gutun bat helaraziko zaie eta beste bat dagoeneko konpostagailua dutenei
jarraipena egiteko edo utzi badute berreskuratzeko.
Auzokonpostaia (konpostai komunitarioa) ere planteatu daiteke.
2. Sasieta mankomunitateko eremuan hondakinak gaika biltzeko eredu
eraginkorrago bat ezartzeko bideragarritasun azterketa:
Azterketa honen bidez:
a) Egungo egoera zein den aztertuko da lehendabizi.
b) Ondoren, udalerri bakoitzaren berezitasunen arabera, hondakinen bilketa
eta kudeaketa eredu desberdin posibleak aztertuko dira, beti ere
balioztatu daitezkeen zatiki guztien kantitatea eta kalitatea maximizatzeko
helburuarekin.
c) Azkenik, udaletatik jasotako erabaki, ekarpen eta iradokizunekin
etorkizuneko bilketako oinarrizko eszenarioa garatu eta zehatz-mehatz
zehaztuko da. Zehaztasuna egungo bilketako kontratua amaitu (2013
urtean amaitzen da) eta lehiaketa ireki bidez lizitatzeko adinakoa izango
da.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
3
Pleguak abian dira dagoeneko eta azterketa egiteko kontratua aurki
esleituko da. Azterketa honek duen garrantzia kontutan izanik, Sasieta
mankomunitatea bera jarriko udalerri guztiekin harremanetan behar bezala
gauzatzeko. Udalaren ardura izango da herritarrekin harremanetan jartzea
guzti honen berri emateko.
Mankomunitatea ↔↔↔↔ Udalerriak ↔↔↔↔ Herritarrak
Gai hau tratatzeko aurki bilera monografiko bat egingo da, lana burutu behar
duten adituak aurkeztu eta egin behar den lanaren metodologia, helburuak
eta epeak zuzen zuzenean ezagutu eta zalantza guztiak argitzeko.
3. Hondakinak behar bezala bereiztu eta birziklatzeko, sortzaile bereziei eta
sortzaile handiei zuzendutako kanpaina:
Lehen fasean sortzaile handiak (hondakin kopuru handiak sortzen dituztenak
alegia) identifikatu eta beraiengana joko dugu. Hauen artean aipatu
Zumarragako Ospitalea, merkatalgune handiak, barazki eta fruta biltegiak,
geriatrikoak, jangelak dituzten enpresak, ikastetxeak etab… Lan honekin
hasiak gara dagoeneko.
Jarraian, herri bakoitzean dauden sortzaile bereziak (fruitategiak, udalak,
jatetxeak, tabernak, dendak, eskolak, elkarte gastronomikoak, etab.)
bisitatuko dira.
Sortzaileak banan bana bisitatuko dira, beraien hondakinekiko egoera aztertu
da eta gaikako bereizteko ohiturak finkatzen eta erraztasunak ematen
saiatuko gara. Ondoren, hartutako neurrien jarraipena ere egingo zaie. Lan
hori MANDOIA izeneko enpresaren bidez egingo dugu.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
4
Sortzaile guztiei ahal den neurrian erraztasunak emango zaizkie erabilera
esklusiboko ontzi, kaiola eta edukiontzi gurpildunak eskainiz, hondakinen
bereizketa eta gaikako bilketa sustatu asmoz.
Udalak zerrenda bat egin beharko du herriko sortzaile berezi guztiekin , gai
desberdinetan edo bakarrean kopuru handia sortzen dutenekin
4. Azoketako hondakinak bereiztuta jasotzea:
Astero ospatzen diren azoketan, hondakinak bereiztuta jasoko dira hemendik
aurrera, ez modu nahasian. Dagoeneko azoka batzutan ari gara hondakinak
era bereiztuan jasotzen baina oraindik zenbait azoka falta dira eredu berria
ezartzeko, batik bat Urola Garaian.
Herri hauetan udalaren laguntza ezinbestekoa izango da plana aurrera
eramateko eta bilketa zerbitzua eta udalak ematen duen garbitasun
zerbitzua behar bezala uztartuta joateko.
5. Landa eremuetan murrizpen guneak eraiki:
Herrietako landa eremuetan (baserriak sakabanatuta dauden eremuetan,
auzo txikietan etab.) leku egokiak topatu eta eremu horietan gaur egun
banatuta dauden errefusarentzeko zabor edukiontzien ordez gaikako bilketa
ahalbideratuko duten guneak prestatu nahi dira.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
5
Murrizpen gunearen neurriak atenditu beharreko erabiltzaile kopuruaren
arabera eta bilketa-maiztasunaren araberakoak izango dira (5x5; 6x4; 7x5;
12x4…).
Gunearen egitura gutxi gorabehera honako hau izango litzateke:
• Hormigoizko zorua
• Zutabe eta elektrosoldatuko sarea buelta osoan, gunea isteko.
• Atea (giltza edo txartel bidez irekiko dena)
• Txapazko teilatua (teilaren imitazioa)
• Inguruan argindarra balego hobe.
Guneak herriek beraiek eraikitzea espero da Diputazioaren aurtengo
dirulaguntzei esker. Gaineratikoak mankomunitateak berak eraiki beharko
ditu. Dena den, ekintza hau era koordinatuan egin beharko da eta herrien
laguntza beharko da: tokiak proposatzeko, lursailen jabeekin gestioak
egiteko, afektatutako eremuetan informazioa banatzeko, bilketa
maiztasunaren arabera eta jarri beharreko edukiontzi kopuruaren arabera
guneek neurria egokia izateko (ez handiegia, ez txikiegia) etab.
6. Errekurtsoen diseinua:
a) Hodakinak bereizteko GIDA “zer non”, HIZTEGIA eta KONPONKETA-gida:
Hondakinak bereizterako orduan herritarrek dituzten zalantza
oinarrizkoenak “zer non” gidarekin argitu nahi dira eta hiztegiarekin aldiz,
zalantzarik zailenak edo ez ohikoenak. Modu horretan, hondakinen
bereizketa erraztu eta bildutakoaren kalitatea hobetu nahi da.
Bestalde, hondakinen murrizketa sustatu asmoz konponketa-gida bat ere
prestatu eta zabaldu nahi da, zenbait gailuen konponketa etxetik gertu
non egin daitekeen azaltzeko.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
6
Errekurtso hauek formato desberdinetan kaleratuko dira (paperean nahiz
formatu digitalean). Oraindik ez gara prestatzen hasi.
b) Panpinak:
Sasieta mankomunitateak orain arte zabaldu dituen errekurtso eta
publizitate euskarrietan (gidak, egutegia, etab.) diseinu alai eta
erakargarriko marrazkiak erabili ditu. Marrazki hauek oso famatuak egin
dira.
Marrazkiak orain panpin bihurtu nahi ditugu (20 unitate edo) eta panel
informatzaile baten laguntzarekin kanpaina ezberdinetan erabili
informazioa zabaltzeko. Panpinak mankomunitateak prestatuko ditu eta
udaletxeek kanpaina konkretuetan behar izanez gero, beraien esku jarriko
dira.
c) Bisitetarako bideoa:
Sasieta zabortegia, Biosasieta, garbigunea etab. bisitatzera etortzen diren
ikasleentzat bideo labur bat prestatuko da. Bideo hau, bisita baino lehen
emango da mankomunitateko egoitza berrian.
2012-2013 ikasturterako amaituta egon behar du.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
7
7. Pixoihal berrerabilgarriekin esperientzia pilotoa:
Hondakin konpurua gutxitu asmoz haurtzaindegi batekin esperientzia pilotu
bat abian jarriko da aurten, horrelako zentruetan eta etxean haurren pixoihal
berrerabilgarriak sustatu asmoz. Proiektu hau prestatzen hasi berriak gara
oraindik.
Udaletan galdetu herriko ikastetxeetan ze aukera dauden ikusi eta pixoihal
berrerabilgarrien kanpaina posible den jakiteko. Lehendabizi kanpaina herri
batekin hasiko garen arren , balorazioa egitea beharrezkoa baitugu.
8. Ikastetxeei zuzendutako kanpaina eta bisitaldiak:
2012-2013 ikasturtera begira, mankomunitateko ikastetxeei hondakinen
murrizketa lantzeko programa zehatza eta errekurtso didaktikoen eskaintza
berezia egin nahi zaie.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
8
Bestalde, urtero bezala, gure eskualdeko ikasleek aukera dute
mankomunitateko instalazioak (zabortegia, Biosasieta, garbigunea) eta
Legazpiko ontziak sailkatzeko planta ezagutzeko bisitaldiak antolatuko dira.
Bisitaldiak orain arte bezala Artelatz-eko monitoreen laguntzarekin egingo
dira.
9. Bigarren eskuko materialen azoka:
Erabiltzeko moduan dauden zenbait gauza (arropa, liburu, tresna elektriko,
jostailu, ume-kotxe, bizikleta etab.) zabortegira bota ordez, bigarren bizi bat
edukitzeko aukera ahalbideratu nahi da, bigarren eskuko azokaren bidez.
Aurten azoka bakar bat antolatuko da, horrelako azoka batek duen
arrakasta eta benetako eragina neurtzeko eta horren arabera, datozen
urteetan gehiago antolatu edo ez erabakiko da.
Oraindik ez dugu erabaki azoka non egin baina litekeena da aurten Ordizian
egitea, batik bat eskaintzen dituen azpiegiturengatik.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
9
Sentsibilizaio kanpaina puntualak:
a) Tupperra:
Herriko arraindegietan erosketa egiterako orduan erabili ahal izateko tupperra
banatuko da, plastikozko edo paperezko poltsak erabili beharrik ez izateko eta
horrela hondakin gutxiago sortzeko.
b) Propagandarik ez:
Etxetako postontzietan nahi ez dugun propaganda ekiditeko, eranskailu
bereziak diseinatu eta banatuko dira eta horretaz gain, gure eskualdean
buzoiketa egiten duten banatzaile nagusiekin hitz egingo da, propagandarik
nahi ez dutenen nahia errespatzeko.
c) Landa olioaren bilketa sustatzeko kanpaina:
Une honetan etxeko landa olioaren bilketak emaitza oso onak ematen ari da
(litro bat olio urteko eta biztanleko). Emaitzei eutsi eta ahal izanez gero
hobetzeko, bilketa egiten duen enpresaren eskutik (Ekogras) maiatzean zehar
kanpaina bat hasiko da mankomunitate mailan. Kanpaina horretan olioa
birziklatzeak dituen onurak azaltzeko triptiko bat buzoneatuko da, olioaren
bereizketan parte hartzen dutenen artean zozketa bidez sariak banatuko dira
eta herri nagusienetan mago batekin kale animazioa ere izango da.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
10
10. Web orriaren eguneratzea
Web orria zaharkitua dugu eta berritu beharrean gaude, dinamikoagoa eta
erabilgarriagoa bihur dadin.
11. Berrerabilguneak:
Ekaina inguruan abian jartzea espero den Ordiziko garbigune berrian
“berrerabilgunea” jarriko dugu, telebistak, ordenagailuak, beste hainbat
tresna elektriko, jostailu, altzari etab. erabiltzeko moduan baldin badaude,
erabiltzeko prest dauden herritarrei emateko. Saiatuko gara berrerabilguneak
gure web orritik bertatik ikusgai jartzen (webcam moduko batenbidez),
produktu batengan interesa sortu eta berrerabilgunera herritarrak
erakarzteko.
Beste bi garbiguneetan ere (Urretxun eta Beasainen) berrerabilguneak
prestatu nahi dira urtea amaitu baino lehen.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
11
12. Plater eta edalontzi berrerabilgarrien erabilpena bultzatu
Hondakinak gutxitu asmoz, plater eta edalontzi berrerabilgarrien erabilpena
bultzatuko da herrietan antolatzen diren herri bazkari eta afarietan.
Mankomunitateak baditu eta aurreko urteetan bezala antolatzaileen esku
utziko ditu antolatzen dituzten bazkari edo afarietan erabiltzeko.
13. Hondakinak gutxitzeko programa
Legealdi honi begira, urtero zenbait ekintza ildo edo lehentasun zehatzik gabe
antolatu eta burutu beharrean, epe luzeagora begira hondakinak gutxitzeko
plana idatzi eta aurkeztuko zaio mankomunitateko Batzorde Errektoreari.
Ekintza hauek puntualak izan ordez etorkizunari begira diseinatutako
estrategia baten barruan kokatuta izatea litzateke helburua.
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iturralde-txiki Industrialdea
Salbatore auzoa
20.200 Beasain
IFK/CIF: Q-2000539C
Tel: 943 16 15 55
Fax: 943 16 06 04
info@sasieta.net
www.sasieta.net
12
14. BESTE BATZUK: Kale garbiketarekin lotutako udalei proposamena:
Kale garbiketa udal konpetentzia da, ez mankomunitatearena. Dena den,
udalerriei zera proposatu nahi zaie: ahal izanez gero, kalean zehar dituzten
zakarrontziak gaikako bilketa ahalbideratzeko birmoldatzea edo aldatzea.
Ondorioz, herriko kaleak garbitzen dituzten langileek ere gaika biltzeko
gurdiak erabili beharko lituzkete.
top related