antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

62

Upload: orixe5maila

Post on 28-Jan-2018

321 views

Category:

Education


17 download

TRANSCRIPT

Page 1: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 2: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 3: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 4: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 5: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 6: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 7: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 8: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 9: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 10: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 11: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 12: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 13: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 14: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 15: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

EGIPTOARRAK

Page 16: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Egiptoko zibilizazioa Nilo ibaia inguruan sortu zen, duela 5.000 urte inguru.

Nilo, munduko ibairik luzeena da. Ibai eskuzabala zen. Urez eta lur emankorrez hornitzenzituen inguruan bizi zirenak. Niloko uholdeen ondorioz lurra emankor bihurtzen zen, haran

osoan lohia uzten baitzuen. Afrikako ipar-ekialdean eta Sinaiko penintsulan kokaturiko

estatua da. 1.010.000 km² ditu gutxi gorabehera, Nilo ibaiaren bi ertzetan.

3000 urtez, Niloren ertzetan historiako zibilizazio ikusgarrienetakoa garatuzen, Faraoien Erresumak. Egiptoarrek tenplu erraldoiak eta hilobi eraikinikaragarriak eraiki zituzten, non faraoiak goraipatzen zituzten. Bertanidazkera sortu zen, hieroglifo izeneko ideogramak, eta gizateriahistoriaurretik atera. Idazteko sistema garatu zuten, hieratikora pasatuz, ondoren grafia sinplifikatuz demotikora. Medikuntza saiakerak idatzizituzten, matematika eta kontakizun mitologiko eta historiko ikaragarriak, papiroetan idatziak, harrian edota zurean zizelkatuak. Faraoien aroan, egiptoarren kultura ezaugarriak mantendu zituen, eta erromatar probintziabihurtu arte Mediterraneo osoan izan zuen eragina, besteak besteerlijioaren eta arkitekturen aldetik. Isisen azken apaizek, File uharteanberen gurtza mantendu zuten 535. urte arte, Justiniano I.ak debekatu zuenarte.

Page 17: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 18: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Egiptoko antzinako zibilizazioa Nilo ibaiaren behe arroan garatu zen. Afrikatik eta Asia mendebaletik etorritako biztanle taldeak nahasi zirenbertan. K.a. 10000. urterako harri landua ezagutzen zuten. K.a. 5000. urtealdera Neolitoan bizirik iraun zuten bi zibilizazio mota agertu zireniparraldean eta hegoaldean. K.a. 4000 urtean bi erresuma zeuden: Butokoerreinua iparraldean (Behe Egipto) eta Nekhengo erreinua hegoaldean(Goi Egipto). K.a. 3300. urtearen inguruan Menes hegoaldeko erregeakThinis hiriko iparraldea hartu eta bi erreinuak bateratu zituen; hala I. dinastia thiniarra, lehen faraoi dinastia, sortu zen. Abydosko eta Saqqarahko eraikuntzei esker ezagutzen dira lehen bi dinastiathiniarretako eta Menfisko III. dinastiako faraoien izenak.

K.a. 2720-2300 urte bitartean garatzen da eta IV. eta V. dinastiak izan ziren agintean. Keops, Kefren eta Mikerinos faraoien garaietan iritsi zen gailurrera: hauek eraiki zituzten Gizako piramideak. Hiriburua ThinistikMenfisa aldatu zuten eta Nubiako meatzeak hasi ziren ustiatzen. Garai hartakoak dira Menfisko biztanleek gogoko zituzten eskulturaerraldoiak (Gizako Esfinge Handia).

Page 19: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 20: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Alexandro Handiak Alexandria sortu zuen (K.a. 331), eta Siuahko oasian Amonen tenplura joan eta bere burua Jainkoaren seme aldarrikatu zuen, faraoi alegia. Bera hiltzean (K.a. 323), Ptolomeo Lagosen eskuetan gelditu zen Egipto. Hark sortu zuen ptolomeotarren edo lagidarrendinastia, Kleopatra VII.a hil eta erromatarrek Egipto menderatu zuten arte iraun zuena (K.a. 30). Actiumgo guduaren ondoren (K.a. 31), Augusto Alexandrian sartu zenean, Erromaren mendeko probintzia bihurtu zen Egipto. Enperadoreak zuzenean aukeraturiko agintari militar baten agintepean geratu zen gobernua, eta gizarte egiturak lagidarrengaraian bezala jarraitu zuen, greziarrak edo heleniarrak zirela nagusi. Bestalde, Alexandriak Mediterraneo osoko portu nagusia eta erlijio eta kultura hiri nagusi gisa jarraitu zuen. Oso zerga astunak ordaindu behar izan zituen Egiptok eta, jatorri desberdineko gizarte kasten arteko banaketa zela medio, matxinada eta gatazka handiak gertatu ziren, Alexandrian batez ere (juduen eta heleniarren arteko borrokak K.o. 66. eta 117. urteetan. 66. urteko matxinadaren ondorioz 50.000 juduk galdu zuen bizia eta 240.000 hil izan zen 117koan. Huraxe izan zen diaspora eragin zuen gertaera). Erromatar Inperioa banatu zenean, Egipto Bizantzioren eskuetan geratu zen. Bizantziok aurreko politika berari eutsi zion, eta Egiptori oso zerga astunak ezarri zizkion. Arrazoi horrengatik erraztasun handiz onartu zuten egiptoarrek persiarren agintea (616), eta azkenik arabiarrena (641).

Page 21: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 22: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Arabiarrek hartu ondoren (641), Damaskoko omeiatarren eta Bagdadeko abbasiarren mendean egon zen Egipto 868. urtera arte. Egiptoko biztanle gehienek islama onartzeaz gainera, arabiarren hizkuntza bereganatu zuten garai hartan. 868. urtean Ahmedibn-Tulun gobernariak tulundarren emirerri burujabea sortu zuen, 905. urteraino luzatu zena. Hogeita hamar urte geroago Mohamed el-Ikhshidek bide beretik jo zuen eta beste dinastia bat sortu zuen

(935-969). 969-1171. urte bitartean, xiita fatimiak nagusitu ziren

bertan eta, Bagdadi bizkar emanda, Kairon eraiki zuten kalifa-herri berriaren egoitza. Musulman heretikoak baitziren, sunniten eta abbasiarren aurka gudukatu ziren bertatik. Dinastia honen garaian urte oparoak izan ziren Egipton, sortaldearekin egiten zuen salerosketari esker. Kairo islamiarren munduko hiri ederrenetako bat bihurtu zen, eta Alexandriak, berriz, galdu egin zuen aspaldiko distira hura. Fatimien agintea ahuldu egin zen gurutzatu kristauen aurkako gerren ondorioz; 1172. urtean Saladino kurdiarrak kalifa-herria deuseztatu zuen eta abbasiarrek bultzaturiko ortodoxia sunnita nagusitu zen berriro. Saladinok sortutako ayyubiarrendinastia (1172-1250), mamelukoen buru zen Baibarsek irauli zuen eta dinastia bahrita sortu (1261-1382). Ondoren barbuk zirkasiarraksorturiko dinastia

Page 23: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 24: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

bahrita sortu (1261-1382). Ondoren barbuk zirkasiarraksorturiko dinastia burdjita etorri zen (1382-1517). Mamelukoen azken bi dinastiotako agintariek mongoliarren erasoetatik babestu zuten Egipto, ekonomia bizkortzen saiatu ziren eta nazioaren oinarri politikoak sendotu zituzten. Monumentu eder handiak izan ziren Kairo hirian. Urte haietan izan zuen Egiptok heleniarren ondorengo garai oparoena. Aurkikunde batek, ordea, Egiptoren gainbehera ekarri zuen XV. mende bukaeran: portugaldarrek Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu zuten (1488) eta Egipto ez zen harrezkero Sartaldeko eta Sortaldeko nazioak elkartzen zituen lurralde bakarra izan. Mamelukoek, bestalde, ezin eutsi izan zioten otomandarren erasoari eta turkiarrek beren mende hartu zuten Egipto 1517an.

Page 25: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Ondorengoek ez zuten asmatu haren bideari jarraitzen, eta ingelesek Arabï Pacha (1882) abertzalea garaitu ondoren, beren agintea ezarri zuten, izenez oraindik Turkiaren mende bazegoen ere Egipto (1882). Britainiako kontsula zen Egiptoko benetako nagusia; Abbas II.ak (1892-1914) independ entziaren alde egin zuen saioak ez zuen berehalako fruiturik eman.

1517an Selim I.a sultan otomandarrak Egipto hartu eta Turkiaren mendeko herrialde bihurtu zuen. Horrela iraun zuen hiru mendez, Napoleonek 1798. urtean hartu zuen arte. Frantziaren agintea oso laburra izan zen, eta 1805ean Muhamed Ali (1805-1849) erregeorde izendatu zuten. Hark Turkiarekiko askatasun osoa lortu zuen. Baina independentzia hura ez zen erabatekoa izan, mendebaleko estatu kolonialistek emandako agindu batzuk bete behar izan baitzituen (Ingalaterrak behartuta, Turkiari gerran irabazitako guztiak itzuli egin behar izan zizkion Egiptok). Aro modernoan Muhamed Aliren aginte aldian sartu zen Egipto.

Page 26: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

1952ko uztailean, Ofizial Libreak erakunde klandestinoak, Jamal Abdel Nasser buru zuela, estatu kolpea eman eta Faruk agintetik eraitsi ondorenerrepublika aldarrikatu zuen (1953). Nasser izan zen, faraoien garaietatik, Egiptoren gaineko aginpidea zuen bertako lehena. Izan ere, erromatarrek, bizantziarrek eta arabiarrek lurraldea hartu zutenetik, agintari izan zirendinastia guztiak arrotzak izan ziren. Bestalde, Nasserrekin batera aginteahartu zuten ofizial gehienak nekazariak ziren jatorriz. Horregatik batezere, Nasserren garaian abertzaletasuna eta sozialismoa izan ziren nagusi. Egipton zeuden atzerriko osteak egotzi ondoren (Suezko ubideanazionalizatu zuen 1956an), Arabiako abertzaletasunaren aldeko lehenurratsak eman zituen Nasserrek. Baina asmo horretarako Siriarekin batera sortutako Arabiar Errepublika Batuak porrot egin zuen berehala (1958-1961). Urte haietan nagusi ziren bi blokeen aurrean, neutraltasuneanoinarrituriko politika bideratu zuen Nasserrek eta harremanak izan zituenbai mendebaleko herriekin eta bai herri sozialistekin ere. Akabako golkokobidea Nasserren aginduz itxi ondoren (1967ko maiatza), IsraelekEgiptoren aurkako gerra aldarrikatu zuen (1967ko ekaina, Sei Egunetakogerra) eta, juduak nagusitu ondoren, Egiptok Sobietar Batasunaren alderajo zuen.

Page 27: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 28: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 29: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Antzinako Grezia greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen,Antzinaroan garatu zena, K. a. II. milurtekotik aurrera. Mendebaldekozibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izanbaitzuen Erromatar Inperioan, eta baita Pizkundean eta beste ondorengoaroetan ere. Gaur egungo Grezia eta Asia Txikian hasi bazen ere, Mediterraneoosora zabaldu zen.

Page 30: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Grezian, kontinente barruan aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak Epipaleolitokoak dira(40000 K. a.). Neolitoko lehen aztarnategiak K.a. 6200. urtekoak dira. Garai hartan itsasbidaldiak ohikoak ziren kontinentearen eta uharteen artean, eta horren adierazgarri da Milosuharteko obsidiana harria, Grezia guztian barrena barreiatua dagoena. Brontzearen antzinakogaraian (K.a. 2600-2000) agertu ziren uharteetako aurreneko kulturak: zikladikoa etaminoikoa.

Kultura zikladikoa nagusi izan zen 2600. urtetik 1800era bitartean, eta minoikoa edoKretakoa izan zen ondoren.

Kretako kulturak merkataritza harremanak zabaldu zituen Mediterraneoaren ekialdean, etaluxu handiko hiriak, artelan ugariez apainduak, sortu zituen, eta haiek egundoko eragina izanzuten kontinentean. K.a. 1400 inguruan desagertu zen kultura hura, zibilizazio mizenikoakbereganatuta.

Page 31: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Lehen herri indoeuroparrak K.a. 3000. urtean iritsi ziren Egeo ingurura. Beren zibilizazioafinkatu zuten lurralde hartan, nahiz eta kultura minoikoaren eragina jaso itsasmerkataritzaren bidez. Mizenas zen bertako hiri nagusia eta hartatik datorkio izena kulturahari. Aurkitu diren aztarnategiek adierazten dutenez, gizarte guduzalea bide zen hura.Eguneroko bizitza harresi garaiez babestutako hiri inguruan egiten zen, eta hiriko jauregiaizaten zen erregearen eta aitonen semeen bizilekua. Abere hazkuntza eta nekazaritzazgainera, Mizenaskoak merkataritzan aritzen ziren eta baita itsaslapurretan ere. Ekonomiaongiro nabarmena eta kultura adierazpide aberatsak iritsi zituzten, eta horren adierazgarridira hilobietan aurkitu den tresneria aberats fina (Atreoren altxorra). K.a. 1200 urte inguruandesagertu zen Mizenasko zibilizazioa itsasaldeko herrien erasoek eraitsita. Mizenaskozibilizazioa desagertu zenean asko jaitsi zen Greziako biztanle kopurua, baina K.a. XII.mendean, doriarrek Greziara emigratu zutenean igo egin zen berriro.

Page 32: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Antzinako Greziaren Erdi Aroa. (K.a. 1200-700)

Doriarrek Grezia menderatu zutenean, mizenastarren hiri-jauregiak desagertu ziren. Garaihartan erabat hedatu zen burdinaren erabilera. Hiribildu batzuk sortu ziren, politikaridagokionez burujabeak (polis) izan zirenak, eta lursailak landu ziren haien inguruan.Erregeek gobernatzen zituzten, aitonen semeek lagunduta, haiek baitziren, hain zuzen,artaldeetako eta lurretako jabeak eta kontseiluko kideak. Laborariek eta artisauek bazutenordezkaririk biltzarrean, baina kontseilu nagusiak esaten zuena izenpetzea zen haieneginkizun bakarra ia.

Jopuek eta esklaboek ez zuten eskubide politikorik. Polis-ak burujabeak baziren ere,elkarren artean bazuten alderdi komunik: hizkuntza, idazkera eta erlijioa, esaterako, batzuten guztiek. Greziako hiriak Asia Txikiaren kostaldeetara ere hedatu ziren.

Page 33: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Garai hartan polis hiribilduetan ekonomia aldatuz joan zen, eta merkataritzak eta artisautzakgarrantzi handia izan zuten. Lehengo erregetza ere aldatuz joan zen eta erregimenaristokratiko bihurtu zen, VIII. mendean Asia Txikian sortu eta Grezia osora hedatu zenagero. Hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra(bule) izan zen.

Herriaren biltzarra (ekklesia) bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan partehartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik. VIII. eta VI.mendeen bitartean gertatu zen Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsasoBeltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltaren kariaz gertatuzen, izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noblefamilietako premuarentzat izaten baitziren. VII. mendetik aurrera emigrazioarenmerkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta, hala, polis berriak jatorrizko hiriaren faktoriaedo sukurtsal bihurtu ziren.

Page 34: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Kolonizazioarekin batera merkataritza heldu zen eta hark ekarri zuen ekonomia garapenarenondorioz erregimen aristokratikoa ahulduz joan zen VII. mendetik aurrera; gizarte mailaberri bat sortu zen hala, gizon askeena, jatorriz pobrea baina merkataritza zela medioaberastua, eta eskubide politikoak eskatzen zituena. Herri xehea, aldi berean, aristokraziarenaurka matxinatu zen, lurren banaketa eskatzeko. Maila ezberdinen arteko harremanakarautzeko, lege batzuk argitaratu zituzten Atenasen (Solonek) eta Mitilenen (Pitakok).

Egin ziren eraberritzeak ez baitziren nahikoak izan, gobernurako bidea zabaldu zitzaiontiraniari. Herentziaz ondorengorik izateko eskubiderik ez zuten buruzagiak ziren tiranoak etaherriaren laguntzari esker egiten ziren aginpidearen jabe. Oro har, tiranoek merkatariei,artisauei eta lurjabe txikiei laguntzen zieten, eta behartsuenei lana ematen zieten herrilanetan. Tiranoei esker bukatu zen betiko oligarkiaren antolaketa, eta K.a. 507. urtean ezarrizen demokraziarako bidea erraztu zen, halaber.

Page 35: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Persiar Inperioak greziar munduarekin topo egin zuen, mendebalderantz hedatzen arizenean. Gatazka itzuri ezina zen, Mediterraneo itsasoaren ekialdean zeuden merkataritzabideen nagusitasuna baitzegoen jokoan. K.a. 540. urtean persiarrek mendean hartuakzituzten Asia Txikiko hiri greziarrak. Joniako hiriak persiarren nagusitasunaren aurkamatxinatu ziren eta gerra hasi zen. Dario I.a persiar erregearen osteak Atikan lurreratu ziren,baina atenastarren oinezko gudarien osteek (hoplitak) aurre egin eta garaipena lortu zuten.Greziarren garaipenak agirian utzi zituen garai hartako gerra teknika batzuen akatsak.Esaterako, han frogatu zen gehiago zela herritar gudaria, bere lantza, kasko, koraza, zangokoeta ezkutu biribil gogorrarekin (hoplon) ilara itxietan antolatua (falanjeak), etniaezberdinetako gudari persiarra baino, arma arinak soinean eta ilara irekietan antolatzen zenaborrokarako. Greziar gudariak falange ilaratan antolatuta zeuden ahaide eta auzoen ondoan,eta horrek borrokarako adorea ematen zien eta guduaren une gogorrenetan borroka bertanbehera uzteko tentazioa galarazten. Hoplitaren hornidura guztia (berez, nahikoa garestia)herritarraren kontura zihoan, eta ordaintzeko ezina azaltzen zutenak, berriz, galeretarabidaltzen zituzten arraunlari gisa.

Page 36: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Atenasek eta Joniako hiriek bat egin eta Delosko Liga sortu zuten K.a. 477an, hiri joniarrakpersiarren erasoetatik babestu asmoz. Elkarteko kide ziren hiriak burujabe ziren; hala ere,Atenasek eduki zuen beti nagusitasuna elkartearen barruan, bai alderdi militarrean, baiekonomia aldetik ere. Persiarren aurka garaipena lortu ondoren, elkarte hura inperio bihurtuzen Atenasen gidaritzapean. Atenasek, gainera, zergak jasotzen zituen elkarteko bestehirietatik.Horrez gainera, Atenasko herritarren bizilekuak ugaritu egin ziren Jonian(klerukiak). Hala, Atenasek zuen nagusitasuna Grezia guztira hedatu nahi izan zuen, bainaEspartako hiri elkartearekin topo egin zuen. Atenasen nagusitasuna 446. urtetik 431ra luzatuzen. Delosko elkarteko hirien laguntzari esker Atenasek indar handiko ontziteria bildu zuen,eta Mediterraneoaren ekialdea eta itsasoko merkataritza bideak kontrolatu zituen harenbidez. Demokrazia zen Atenasko antolamendu politikoa; hala ere, herri xeheak ezin zuengobernuan parte hartu (Thetoak, metekoak eta esklaboak). Aginpidea gutxiengoaristokratikoaren esku zegoen, eta klase hark zituen eskubide guztiak. Garai hartan Atenasenoso modu aberatsez landu ziren arteak eta antzerkiak. Politikan, berriz, Perikles izan zenestatu berriaren antolatzailea.

Page 37: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Delosko Liga eta Peloponesoko Ligaren arteko gatazka izan zen Greziako estatu guztienarteko gerra piztu zuen txinparta. Hogeita hamar urtez iraun zuen guduak (K.a. 431-404) etaGreziako polis guztiak krisialdian amildu zituen. Hasieran hiri estatu batzuen eta besteenindarrak elkarren pare zeuden, baina Espartaren alde jarri ziren gauzak, Perikles izurriteakhil baitzuen eta Atenasko ontziteriak eta gudarosteek hondamendia jasan baitzuten Sizilian.

Atenasek borroka nagusia galdu zuen Egospotamosen (405), espartarrek eta persiarrekelkar hartu eta gudaroste handi bat eratu baitzuten haren kontra. 404. urtean izenpetu zenbake ituna; Atenas Delosko elkartea bertan behera uztera behartu zuten eta bere kabuzbaliatzera.

Page 38: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Handik aurrera, Espartak izan zuen nagusitasuna eta gobernu oligarkikoak ezarri zituenpolisetan. Greziako hiriek gerraren ondorioak nozitu zituzten; hala, lursailak hutsik geratuziren eta mertzenario taldeak harrapaketak eta triskantzak eginez ibili ziren; herri xehearenekonomia baliabideak esklaboenaren pareraino jaitsi zen, eta matxinadak ugari ziren nonahi.

403an Atenasek, Espartaren uztarria astindu eta haren kontra altxaturik, demokrazia ezarrizuen berriro lurralde hartan. Atenasek eta Espartak beste bake itun bat izenpetu zuten374an; bertan Atenasek Espartaren nagusitasuna onartu zuen kontinentean, eta Espartak,bere aldetik, itsasaldeko beste elkarte bat antolatzen utzi zion Atenasi. Tesaliak eta TebasekBeoziako Liga sortu zuten, eta haiei aurre egiteko elkar hartu behar izan zuten Atenasek etaEspartak. Mantineako guduan (362) Espartako eta Atenasko osteek hondamendia izan zuten.Alabaina, gudu hartan hil zen Epaminondas buruzagia, eta heriotza harekin bukatu zenTebasen nagusitasunaren aldi laburra.

Page 39: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Filipo II.a Mazedoniakoak, bere erresuma batu eta Greziako hirien arteko borrokaz baliatuz,laster bereganatu zuen Greziako penintsulako iparralde guztia. Pangeoko urre meategiakhartu zituen eta handik atera zuen behar adinako aberastasuna lurraldeak konkistatzenjarraitzeko.

Borrokarako falangeen antolaketa eraberritu zuen eta bi eskuez erabili behar ziren bostmetroko lantza luzeak (sarissa) eman zizkien bere soldaduei. Filipo erregeak atenastarraketa tebastarrak garaitu zituen Keroneako guduan (338), eta handik gutxira Eubeako etaPeloponesoko lurraldeak eskuratu zituen. Korintoko Liga sortu zuen orduan, heleniar herriguztiak bere inguruan bildu eta Persiar inperioa menderatu asmoz. Baina hil egin zuten(336); Filiporen ordez Alexandro haren semea egin zen errege. Traziarrak eta iliriarrak harenkontra matxinatu baitziren, kanpaina bati ekin zion haiek zapaltzeko. Tebastarrak une hartazbaliatu ziren mazedonia hiriari erasotzeko, baina Alexandrok berehala zapaldu zuen Tebaskohiria, eta biztanle guztiak esklabo gisa saldu zituen. Grezia barruko gatazka guztiak bukatuondoren, Persiako inperioa menderatu zuen Alexandrok.

Page 40: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Era hartan bi kulturak elkartu ziren, Greziakoa eta Ekialdekoa, eta hura izan zen zibilizaziohelenikoaren hasiera. Alexandro 323. urtean hil zenean, hark bildutako inperioa banatzekogerrak hasi ziren.

Azkenean, diadokoen (Alexandroren jeneralen) esku geratu ziren erreinuak: antigonidakMazedonian, seleukotarrak sortaldean eta lagidak Egipton. Greziako hiriek borrokan jarraituzuten burujabetasunaren alde, harik eta Erromak menderatu zituen arte (K.a. 146). Handikaurrera greziar kulturak eta, orobat, helenikoak Erromako mundua sakonetik eraberritu zuen.

Page 41: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Greziako gizartea politeista zen, garai mezenikoan asmatutako jainko anitz gurtzenbaitzituzten. Hirietan egiten zen, batez ere, erlijio bizitza. Hiri bakoitzak zuen bere jainkobabeslea, eta hari eskaintzen zizkioten tenpluak. Errituak konplexuak ziren, eta jainkobakoitzeko erritu bat izaten zen.

Otoitzak, eskaintzak, opariak, herri jaiak eta jokoak ziren gurtza nagusiak; haien arteanzeuden Joko Olinpikoak ere, lau urtez behin udan antolatzen zirenak. Garrantzi handikoakziren orakuluak, hots, apaizen bidez jainkoek ematen zituzten erantzunak, eta ez zenegitasmorik aurrera eramaten jainkoei aholkua eskatu gabe. Delfos hirikoa zen orakulurikezagunena. Apolori eskainitako santutegia zen Delfos, Apolo baitzen argiaren eta egiarenjainkoa, Zeusen semea eta Artemisaren neba. Bertan pitonisa batek eman ohi zuenerantzuna, eta apaizek hari entzundakoak idazten zituzten.

Page 42: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Antzinako greziar gizartearen ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: askeen eta esklaboenarteko banaketa, gizonezko eta emakumezkoen eginkizun ezberdinak, jaiotasunarenoinarritutako ezberdintasun-gabezia erlatiboa eta erlijioaren garrantzia. Herritarrak eta ez-herritarrak bereizten ziren, eskubideei begiratuta.

Page 43: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Antzinako Grezian arteak, eginkizun estetikoaz aparte, erlijio zeregina edota helburupraktikoa zuen.

Artistak soldata baten truke lan egiten zuen, eta haren obrak behar eta egitasmo jakin batierantzuten zion.

Page 44: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

ERROMATARRAK

Page 45: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

ERROMA

• Antzinako Erroma hiriaren inguruan sortu zen zibilizazioa izan zen. 12. mendetan zehar,zibilizazioak hiru sistema politiko izan zituen. Mediterraneo itsasoko ingurua menderatuzuen armadak. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak gainbehera jasan behar izanzuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdekoerdia, Bizantziar Inperioa bilakatu zen, Konstantinopolis hiriburua zuela.

Antzinako Greziarekin batera, Erromako zibilizazioak Antzinate Klasikoa osatzen du, egungomendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea,literatura, arkitektura eta gramatika izugarri garatu zituen.

Page 46: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 47: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

ERROMATARREN JANZKERA

Normalean toga bat eramaten zuten. Emakumezkoek belaunetarainoko toga luze bat, gerrialdean gerriko batekin lotuta eta buruan togaren zati bat. Gizonezkoek, aldiz, toga motza eramaten zuten.

Page 48: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

ERREPUBLIKA

• Italiako penintsulako gainerako herriak menderatu zituen Erromak poliki poliki. Kolonienbidez, erromatarrek konkistak babesten eta aseguratzen zituzten. III. mendeko bigarrenerdian, Kartagoren kontra borrokatu behar izan zuen Erromak, Lehenengo eta BigarrenGerra Punikoan. Horren ondorioz, Sizilia Erromaren menpe geratu zen baita Hispaniakoekialdeko eta hegoaldeko kostaldea ere. Mazedonia eta Seleuziako inperioak garaituondoren, K. a. II. mendean, Mediterraneo itsasoko jabeak bilakatu ziren erromatarrak.

Page 49: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Garaipenek eta horien aberastasunek aldaketa sakonak eragin zituzten Erromakogizartean barnan. Noblezia aberastu zen probintzien lepotik. Soldadu xumeek, ordea,urte asko eman behar izaten zuten etxetik kanpoko borroketan. Etxaldeak aurreraeraman ezinik, aberatsei gero eta mailegu gehiago eskatzen zieten. Honela,latifundioak eta esklabotza bultzatu zen.Gerrek, merkatu berriek eta zerga bilketek behe mailako batzuk ere aberastuzituzten. Haren dirutza gorabehera, ez zeukaten inolako ahalmen politikorik,plebeioak ziren eta.

Page 50: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Nahigabea, beraz, nagusitu zen Erromako hainbat gizarte-klasetan barnan. Senatuak,halere, ez zuen inolako erreformarik onartu. K. a. II. mendearen bukaeran, egoerapolitikoa jasanezina bihurtu zen. Tiberio eta Gaio Grako anaiak patrizioen lursoroerraldoiak txiroen artean banatzen saiatu ziren, baina biak erail zituzten. Aldakuntzahoriek bi talde sortu zituzten, aldekoa eta kontrakoa. Bi talde horiek, Mario eta Sila haienburuan, K. a. I. mendearen hasieran aurrez aurre borrokatu zuten.

Page 51: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

• Inperio lau zatitan banatu zuen, errazago goberna zezaten. Hala ere, aldi berekoenperadoreek haien kontra borrokatu zuten gailentasunaren bila. Teodosiorenheriotzarekin, betiko erdibitu zen Inperioa. Mendebaldeko erdia, barbaroen etengabekoerasopean 476ko irailaren 4an desagertu zen, Odoakro germaniarrak azken enperadorea,Romulo Augustulo boteretik bota zuenean. Ekialdeko erdiak zorte handiagoa izan zuen.Bizantzioko Inperioa bihurtuta 1.000 urte gehiago iraun zuen.

Page 52: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

GOBERNUA

• Hastapenean, Erroma erregeek gobernatu zuten. Botere haren sorrera eta izaera ez daudeargi. Baliteke botere osoa edukitzea, edo baliteke Senatu eta Herriaren buru betearazleabaino ez izatea. Gerrari dagokionez bederen, erregearen autoritatea absolutua zen.Erregea hiriko erlijio ofizialaren burua ere bazen.

• Horretaz gain, hiru biltzar administratibo ere bazeuden: Senatua, erregeari aholkuakematen zizkiona; Comitia Curiata, erregeak proposatutako legeak onartzen zituena; etaComitia Calata, jai-egunak ezartzen zituen apaiz-asanblada.

Page 53: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Page 54: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

• Inperioko lehen garaian, berriz,Errepublikako gobernu era gordetzen zelamantendu zen. Enperadoreak zeramantitulua princeps edo lehen herritarra zen,eta Senatuak legea egiterakoan boterealortu zuen, aurrean herri-asanbladekizandakoa. Nolanahi ere, denborakaurrera egin ahala, enperadoreen botereaautokratikoago bilakatu zen, eta Senatuaenperadoreak izendatutako aholku-gorputza bihurtu zen. Senatua izan ezik,Errepublikan administrazio-instituziofinkorik ez zegoenez, enperadoreeklaguntzaileak eta aholkulariak izendatuzituzten.

Page 55: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

• Inolako herritar batek botere gehiegi lor ez zezan, urtero hautatzen ziren postuak, eta boterea bi pertsonatan banatzen zen. Egoera arruntetan, botere nagusia bi kontsulek partekatzen zuten. Larrialdietan, behin-behineko diktadore bakarrak zeukan.

Page 56: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

PROBINTZIAK

• Lurraldea probintzietan banandu zen.Denborarekin barrutien kopurua ugalduzen, lurralde berriak bereganatu zirelakoeta probintziak unitate txikiagotan bereizizirelako. Honela, tokian tokiko buruzagiboteretsuen matxinadak ekiditen ziren.Inperioaren estreinako urteetan, biprobintzia mota zeuden: enperadoreenaketa senatuarenak, gobernaria norkaukeratzen zuen arabera.

MAPA

Page 57: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

HIRIAK

Hiriei zegokienez, bi mota ere bazeuden. Colonia izenekoetan, soldadu ohiak edo erromatarrak bizi ziren. Municipia delakoetan, probintzietakoak zeuden. Maila ezberdina izan arren, Erromako konstituzioaren ereduari segi zitzaion.

Page 58: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

LEGEA

• Erromako legegintzaren garapenak mila urte baino gehiago iraun zuen. Izan ere, K. a.449an Hamabi Taulak idatzi ziren, eta K. o. 530 inguruan, Justinianus I.ak Corpus JurisCivilis izeneko arautegia plazaratu zuen. Kode horretan, Erromako legea gorde zenBizantziar Inperiorako ez ezik, Europan sortzekoak ziren estatuetarako ere.

Page 59: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

• XVIII. mendera arte, Europako herrialde gehienetan Antzinako Erromako lege-sistemazaharra zen indarrean zegoena. Hainbat tokitan, Alemanian kasu, Erromako legearenerabilpenak are luzeago iraun zuen. Hori dela eta, Europan eta Europatik kanpo ere,egungo legedi modernoek erromatar legeen eragin handia daukate, batik bat zuzenbidepribatuari dagokionez. Eragin hori zuzenbide-terminologian dago ageri. Herrialdebatzuetan, Hegoafrikan eta San Marinon, lege-sistema Ius Commune kode zaharreanoinarrituta daude gaur egun ere.

Page 60: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

• Lege-kode batek ere ez zuen Antzinako Erromako lege-ohitura erabat baztertu.Horrenbestez, Erromako legea ezagutzea ezinbestekoa da egungo lege-sistema ulertu ahalizan dadin.

• Europar Batasunako estatuetako zuzenbide pribatu desberdinak bat egiteko, Ius Communekode zaharra eredutzat hartu da, zeren edozein tokitan oinarrizko legeak izateaz gaintokian tokiko aldaerak onartzen baititu.

Page 61: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

FAMILIA

• Aita zen familiako buru. Normalean, semeak nahiago zituzten, horregatik, batzuetan neskajaioberriak bakarrik uzten zituzten, hiltzen ziren arte. 13 urtetik aurrera emakumeakheldutzat hartzen ziren. Askotan, 15 urtekin ezkontzen ziren; nahiko normala izaten zen30 urterekin amona izatea.

Page 62: Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

AGUR!!!!!

ESPERO DUT GUSTATZEA