atletismoa eta egoera fisikoa...
TRANSCRIPT
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
Luis Larrañaga Larrañaga
Marrazkilaria: Belatz
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
1 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
UNITATE DIDAKTIKOA
Izenburua ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
Maila LMH 5 Saio-kopurua 10
Lantzen diren ekintzen dominioa (horiz)
1
Bakarkako ekintzak
2
Bat baten aurkako ekintzak
3
Elkarlaneko
ekintzak
4
Elkarlaneko-aurkakotasuneko
ekintzak
5
Ziurgabetasun-inguruneko
ekintzak
6
Adierazpen- eta
arte-ekintzak
Justifikazioa
Unitate didaktiko honetan bakarkako ekintzen dominioa lantzen da –lehena sailkapenean–, eta helburua da ikasleek hainbat ingurune egonkorretan jokabide motor eraginkorrak izaten ikastea eta beren buruarenganako konfiantza areagotzea. Horretarako, norberaren mugak ezagutzea, ahalegina eta jarraikitasuna balioestea eta gizabanako diren aldetik hobetzea, eta norberaren aurkako erronka motorrak gainditzea izango dute helburu ikasleek.
Dominio hori lantzeko, alde batetik, araututako bakarkako kirol bat aukeratu da, atletismoa, eta bestetik, gaitasun fisikoak garatzeko eta norberaren muga fisikoak ezagutzeko jarduerak. Atletismoa diziplina ezberdinetako probak –hala nola lasterketak, jauziak eta jaurtiketak–, biltzen dituen kirola da. Beraz, ikasleek halako probak egingo dituzte, era isolatuan eta konbinatuak. Jarduera horiez gain, koordinazio dinamiko orokorra eta oreka landuko dituzte ikasleek, eta nork bere egoera fisikoa ezagutzeko hainbat test fisiko egingo.
Atletismoko jarduerek gaitasun motorra garatzen laguntzen dute, batez ere doitasunez mugitzeko gaitasuna. Izan ere, egin beharko dituzten ekintza motorrei esker, espazioa eta denbora menderatzeko gaitasuna garatuko dute ikasleek, eta, horrenbestez, jokabide motor eraginkorragoak izatea lortuko dute. Bestalde, estereotipo motorrak automatizatzeko jarduerak ere egingo dituzte, eta mugimenduak automatizatzea eskatzen duten egoera horien bidez, ikasleek beren trebezia-maila handitzea lortuko dute.
Atletismoko eta gaitasun fisikoko jardueren bidez, ikasleek beren ezaugarri fisikoak ezagutuko dituzte. Aurkeztutako arazo motorrak gainditzeko, egiteko era eta baliabide egokienak aukeratu beharko dituzte. Horrela, aukera izango dute ariketa fisikoak duen eraginaz jabetzeko, bai egoera fisikoan, bai osasunean, eta bai norberaren garapen-prozesuan ere, eta beren jokabide motorrak hobetzeko. Bestalde, beren mugak, segurtasun-falta eta beldurrak ere gainditu beharko dituzte. Horrek ekarriko die beren buruarenganako konfiantza areagotzea eta segurtasun handiagorekin jokatzea. Era berean, egin beharreko esfortzua neurtzen ikasiko dute ikasleek, eta energia hobeto erabiltzen. Azkenik, arnasketa eta zirkulazio-funtzioa estimulatzen lagunduko diete atletismoko jarduerek ikasleei.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
2 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Helburuak eta ebaluazioa
Helburu didaktikoak
Ebaluazio-irizpideak (HEZIBERRI)
Lorpen-adierazleak Ebaluazio-tresnak
Espazio eta denbora menderatuz bakarkako kiroletako ekintza motor batzuk era koordinatuan kateatzea, bakoitzaren gaitasunaren arabera ekintza motor horietan emaitzak hobetzeko.
1. Ezezagunak eta
zalantzagarriak diren
ingurune
askotarikoetan
egokitzea
lekualdatzeak eta
jauziak.
Lasterketa-irteera azkarra egiten du, eta 10 segundoz egiten du korrika, abiadura aldatu gabe.
Iraupen- lasterketetan, arnasteko ia oztoporik gabe, 8 eta 15 minutu artean egiten du korrika, etenik gabe.
Luzera-jauzian, lasterketa eta bulkada koordinatzen ditu, abiadura aldatu gabe.
Altuera-jauzian, hasierako lasterketa egin eta barra horizontala gainditzea lortzen du, gorputza bertikal goratuz.
Tresna ugari jaurti, eta ibilbide egokia ematen die.
Hasierako ebaluazioaren orria Lorpenen jarraipen-orria Autoebaluazio-orria Koebaluazio-orria
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
3 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Helburuak eta ebaluazioa
Helburu didaktikoak
Ebaluazio-irizpideak (HEZIBERRI)
Lorpen-adierazleak
Ebaluazio-tresnak
Esfortzu fisikoaren intentsitatea eta iraupena erregulatuz eta dosifikatuz nork bere gaitasun fisikoak hobeto kudeatzea eta horrek osasunarekin duen erlazioaz jabetzea, ikaslearen garapen pertsonalean laguntzeko.
4. Jarrera aktiboak
izatea, egoera fisikoa
oro har hobetzeko, eta
jarduerak egitean
kontuan hartzea
norberaren
gorputzaren eta
mugimendu-
gaitasunaren aukerak
eta mugak.
Hasieratik hona, hobetu egin du bere gaitasun fisikoak kudeatzen.
Bere esfortzuaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzen du.
Test fisikoa egin, eta bere egoera fisikoa identifikatzen du.
Lorpenen jarraipen-orria Autoebaluazio-orria Koebaluazio-orria
Jarduera fisiko guztiak egitean, nor bere buruarekin eta besteekin arduratsua izateko prest agertzea.
6. Norberaren
ahalegina eta
taldearekin ezartzen
diren harremanak
identifikatzea jolasen
eta kirol-jardueren
oinarrizko balio diren
aldetik, eta haiekin bat
jokatzea.
Jardueretan, gustura hartzen du parte eta jarrera positiboa du. Ahalegina eta harremanak emaitzaren gainetik balioesten ditu. Irabaztea edo galtzea onartzen du.
Hausnartzeko denboran, taldean era positiboan eragiten du eta kritika eraikitzailea egiten du.
Jarduera fisikoa egitean ekipamenduari eta higiene-ohiturei erreparatzea, bizi-ohitura osasungarriak finkatzen eta autonomia izaten laguntzeko.
8. Jokabide aktiboak
izatea, ariketa fisikoak
osasunerako duen
balioa aintzat hartuta,
gorputza eta jarrera-
nahiz elikadura-
ohiturak zaintzeko
interesa izatea, eta
drogen kontsumoa eta
portaera-
mendetasunak sor
ditzaketen jokabideak
saihestea.
Jarduera fisikoa egiteko arropa eta oinetako egokiak erabiltzen ditu. Jarduera fisikoa egitean, osasuna eta higienea zaintzen ditu.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
4 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Edukiak
Atletismoaren oinarrizko trebetasunak: korrika egitea, jauzia egitea eta jaurtitzea
Atletismo-modalitateak: errelebo-lasterketa, abiadura-lasterketa, iraupen-lasterketak, pisu-jaurtiketa, xabalina-jaurtiketa, luzera-jauzia, altuera-jauzia eta proba konbinatuak
Modalitate bakoitzeko oinarrizko araudia
Atletismo-modalitateen teknika eta jardutea
Beroketa: beroketa orokorra eta espezifikoa, giltzaduren mugimenduak, luzaketak, berotzeko jarduerak
Beroketa egiteko arrazoiak: lesioei aurrea hartzea eta ondorengo jarduerarako gorputza prestatzea
Oinarrizko gaitasun fisikoak: abiadura, erresistentzia, indarra, malgutasuna, eta haiekin lotutako jolasak eta testak
Nork bere egoera fisikoa ezagutzea
Koordinazioa, oreka eta erlaxazioa
Nork bere gaitasunak ezagutzea, esfortzu fisikoa erregulatzea, eta sakrifizioa eta jarraikitasuna balioestea
Jardueren intentsitatea, kargak eta atsedenaldiak neurtzea eta arnasketa erregulatzea
Segurtasun-neurriak
Lehiaketa: erronka motorrak gainditzea eta frustrazioa kudeatzea
Jarrera: ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
Errespetua: norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta materialarekiko
Osasun- eta higiene-ohiturak zaintzea, eta jarduera fisikoaren, osasunaren eta ongizatearen arteko lotura antzematea
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
5 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Irizpide metodologikoak
Unitate didaktiko hau bi ikasturtetan lantzeko dago antolatuta: LMHko 5. mailan eta LMHko 6. mailan. Bi urte horietan, gaitasun fisikoak neurtzeko oinarrizko test batzuen bitartez, ikaslearen egoera fisikoaren garapena zehaztu eta aztertu nahi da.
Unitate didaktiko honetan, ikasleak ingurune egonkor batean hainbat erronka motorri bakarka aurre egiten ikasiko du. Horretarako, jarduera gehienetan, jakina, bakarka egingo du lan ikasleak. Alde batetik, bere gaitasun motorrak, gaitasun fisikoak eta mugak ezagutuko ditu. Bestetik, teknika bere gaitasun fisikoetara egokitzen, eta gaitasun motorrak era eraginkorrenean erabiltzen ikasiko du. Ikasleak, erronketan arrakasta lortzeko, ez du taldekideen laguntzarik izango, ezta aurkari zuzenik ere. Gehienetan, bere buruarekin lehiatuko da, eta ikusiko du erronkan arrakasta izateko ezinbestekoak direla ahalegina, motibazioa, jarraikitasuna eta sufritzeko gaitasuna.
Jarduerak, unitatean, zailtasun-mailaren arabera daude antolatuta. Lehen zortzi saioetan, test fisikoak eta atletismoko hainbat proba sartu dira, eskatutakoaren arabera ikasleak bakarkako lehiaketara egokitzen joan daitezen. Azken bi saioetan, ikasle bakoitzak atletismoko probei ekingo die, bakarka: bere buruaren aurkako erronka motorrak gainditu beharko ditu.
Hainbat test eta probatan, ikasleak datu-hartzaile eta epaile izango dira. Datuak zuzen jasotzeak garrantzi handia du, hori egin ezean ikaslearen garapena zehazteko eta aztertzeko lana ezerezean gelditu baitaiteke.
Lehia-egoeren eta test fisikoen aurkezpenean, norberak hobetzeko aukera gisa aurkeztuko ditu irakasleak testak. Beraz, irakasleak ez ditu testak mehatxu moduan erabiliko; ez ditu ikasleak beldurtuko, behar adina marka lortu ezean arloa ez dela gaindituko esanez. Helburua kontrakoa da, hain zuzen: bakarkako erronka motorren bidez, ikaslea ikasteko eta hobetzeko prest egotea bultzatu nahi da, horixe baita, inongo zalantzarik gabe, bizitzan beharko duen jarrera.
Atletismoa eta gaitasun fisikoak lantzeko saioak ingurune egonkor batean landuko dira: kiroldegiko pistan edo eskolakoan.
Materialari dagokionez, hauxe behar da: kronometroak, zinta metrikoak, datuak jasotzeko orriak (irakasleak aldez aurretik prestatutakoak), uztaiak, konoak, baloi medizinalak (2 kg), xabalinak, hesi txikiak, koltxonetak eta koltxoneta handi bat.
Taldekatzeari dagokionez, unitate didaktiko honetan, ikasleek erronka motorrei bakarka aurre
egiten ikasi behar dutenez, gehienetan bakarka egingo dituzte jarduerak; eta gutxi batzuetan,
talde txikitan.
Kalifikazio-adierazleak
Espezifikoak: % 55
Jokabide motorraren garapena
Orokorrak: % 45
Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta materialarekiko)
Arreta
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
6 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak
1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
Atletismoarekin eta egoera fisikoarekin lotutako lexikoa ezagutzea eta erabiltzea.
Atletismoko jardueretan, ideiak, azalpenak eta argudioak eraginkortasunez ematea eta besteenak entzutea.
Kritika eraikitzaileak onartzea eta egiteko gaitasuna izatea.
Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.
Jarduera motorretan norberaren erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak taldean ahoz azaltzea.
Atletismoko eta test fisikoen arauak azaltzea eta ulertzea.
Gatazkak konpontzeko, elkarrizketa erabiltzea.
2. Matematikarako konpetentzia
Probetan emaitzak neurtzea eta idaztea (minututan, segundotan, metrotan, zentimetrotan…).
Probetan neurketak egiteko tresnak erabiltzea: kronometroa eta zinta metrikoa.
Kalkuluak egitea eta aztertzea.
Espazio-denbora binomioaz ohartzea.
Irakasleak tauletan emandako informazioari esker norberaren emaitzak mailakoekin alderatzea.
3. Zientziarako konpetentzia
Gorputzaren ezagutzan sakontzea.
Osasuna hobetzeko asmotan, norberaren egoera fisikoa ezagutzea.
Gaitasun fisikoei esker, norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
Test fisikoei esker norberaren mugak ezagutzea.
Informazioa lortzeko zentzumenek duten garrantzia ulertzea.
Gorputza ezagutzeari esker jarduera fisikoa hobeto kudeatzea.
4. Teknologiarako konpetentzia
Kideek lortutako emaitzak formatu digitalean gordetzea.
Hainbat proba bideoz grabatzea.
5. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
Norberaren emozioak asertibotasunez adieraztea eta kudeatzea.
Jardueretan norberaren erantzukizunak onartzea eta autonomia garatzea.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
7 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Sortutako gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez kudeatzea eta gainditzea.
Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea eta errespetatzea.
Jolasetan, jardueretan eta test fisikoetan arauak onartuz aktiboki eta autonomiaz parte hartzea.
Hainbat rol eraginkortasunez betetzen jakitea: partaide, kronometratzaile, ohar-hartzaile eta epaile.
Lehiaketetan ahalegina eta kideen arteko harremanak emaitzaren gainetik lehenestea.
Galtzen eta irabazten jakitea.
Frustrazio-egoerak kudeatzeko estrategiak ezagutzea, balioestea eta erabiltzea.
Higienearekiko eta osasunarekiko jarrera arduratsua izatea.
Denbora librea betetzeko jarduera fisikoa balioestea.
6. Arterako konpetentzia
7. Konpetentzia motorra
Esfortzu fisikoaren intentsitatea eta iraupena erregulatzea eta kudeatzea, egin beharreko probaren arabera.
Higiene-ohiturak sendotzea eta jarduera fisikoen praktikan hobetzea.
Sedentarismoaren arriskuak ezagutzea.
Jarduera fisikoaren, osasunaren eta bizi-kalitatearen arteko lotura ezagutzea.
Emandako erronka motorretan arrakasta lortzeko, jokabide motorrak etengabe egokitzea.
Jokabide fisikoak hobeto kudeatzea eta finkatzea.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
8 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Oinarrizko zehar-konpetentziak
1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
Kideekin harremanak izatea eta komunikatzea.
Norberaren emozioak (poza, tristura, frustrazioa…) adieraztea eta besteenak ulertzea eta errespetatzea.
Trebetasun komunikatiboak garatzea.
Jardueren eta testen arauak ulertzea, erabiltzea eta errespetatzea.
2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
Norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta mugak ezagutzea, eta oinarrizko lexikoa eta arauak ulertzea eta era egokian erabiltzea (pentsamendu analitikoa).
Egindako praktikan norberaren erantzun motorrak eta jarrerak aztertzea, ebaluatzea eta erregulatzea (pentsamendu kritikoa).
Bakarkako erronka motorretan aritzeko estrategiak sortzea eta aukeratzea (pentsamendu sortzailea).
Ikasteko eta hobetzeko prest egotea.
Ikasprozesuan zailtasunei aurre egitea eta ondo eginiko lana balioestea.
Ikasteko estrategiak erabiltzea: jokabide motorren azterketa, behaketa, imitazioa eta konparaketa.
Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiliz ikasitakoa beste egoera batzuetara egokitzea.
3. Elkarbizitzarako konpetentzia
Norberaren bizipenak, pentsamenduak eta sentimenduak modu asertiboan adieraztea, eta besteenak entzutea eta kontuan hartzea.
Kideekin harreman enpatikoak izatea.
Lana eginez, lana hobetuz eta gaitasunak garatuz norberak hobetzea, eta norberak hobetuz kideekin harreman onak izatea.
Jolasteko eta jarduteko arauak errespetatzea eta betetzea.
Gatazka-egoerak elkarrizketaren bidez bideratzea eta konpontzea.
Galtzen eta irabazten jakitea, eta emaitzaren gainetik ahalegina eta harremanak balioestea.
Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea.
4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
Aritzeko estrategiak eta arauak sortzea eta ikasprozesua hobetzeko proposamenak egitea.
Lanerako ilusioa, motibazioa eta grina izatea.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
9 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea.
Egindako jarduerak ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.
Helburua lortu arte jarraikitasuna izatea.
Erronka motor berrien aurrean erabakiak hartzeko gai izatea.
5. Izaten ikasteko konpetentzia
Norberaren pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa erregulatzea.
Norberaren jokabide etikoa erregulatzea.
Norberaren motibazioa eta nahia erregulatzea.
Norberaren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz jabetzea.
Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.
Frustrazio-egoerak ulertzea, jasatea eta gainditzea.
Autoestimu errealista izatea.
Hobetzeko grina izatea.
Nork bere erabakiak autonomiaz hartzea eta erabakitakoaren gaineko erantzukizuna onartzea.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
10 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Gorputz Hezkuntza. Etapako helburuak (gorriz) HEZIBERRI
1
Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria izan dadin.
2
Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat, jolasa erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.
3
Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz, dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren nolakotasunaren arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen dion eskakizunean.
4
Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta kirol-jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak praktikatuz.
5
Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.
6
Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko nahiz besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak, higieneak, elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat hartzea.
7
Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
11 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Saioen sekuentzia
1. saioa Unitate didaktikoaren aurkezpena. “Katearen jolasa”. Gorputza atalez atal berotzea. Proba konbinatua. Hausnartzeko tartea.
2. saioa Saioaren aurkezpena. “Zapi-harrapaketa”. Gorputza atalez atal berotzea. “Irten-irtenka” (moldatua). Luzera-jauziak. Hausnartzeko tartea.
3. saioa Saioaren aurkezpena. Korrika gidariari jarraitzea. Gorputza atalez atal berotzea. Zapatilen errelebo-lasterketa. Altuera-jauzia. Hausnartzeko tartea.
4. saioa Saioaren aurkezpena. “Mamujalea”.Gorputza atalez atal berotzea. Kilometroko proba. Masajea aurpegian. Hausnartzeko tartea.
5. saioa Saioaren aurkezpena. “Astoak eta inurriak”. Gorputza atalez atal berotzea. Abiadura-proba. Abdominalak, 30 segundoz. Errelebo-lasterketa 4 x 400. Hausnartzeko tartea.
6. saioa Saioaren aurkezpena. Baloi medizinalaren erronka. Gorputza atalez atal berotzea. Baloi medizinalaren proba. Jauzi horizontalaren proba. Pilota ahalik eta urrutien botatzea. Xabalina-jaurtiketa. Hausnartzeko tartea.
7. saioa Saioaren aurkezpena. Binaka, besoetatik helduta kideak atzematea. Gorputza atalez atal berotzea. 10 jauzitan distantzia handiena lortzea. 2 kilometroko proba. Hausnartzeko tartea.
8. saioa Saioaren aurkezpena. “Zenbaki iheslaria”. “Eguzkiari agurra” (Yoga). Arintasun-proba. Malgutasun-proba. Hausnartzeko tartea.
9. saioa Saioaren aurkezpena. Etenik gabeko lasterketa. Gorputza atalez atal berotzea. Atletismoko I. lehiaketa. Hausnartzeko tartea.
10. saioa Saioaren aurkezpena. Etenik gabeko lasterketa. Gorputza atalez atal berotzea. Atletismoko II. Lehiaketa. Hausnartzeko tartea.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
12 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
1. saioa
Saioaren helburua
Ikasleek beren egoera fisikoa ezagutzea eta atletismoan duten gaitasun-maila identifikatzea.
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Non Kirol-pista
Materiala
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), lau soka, ikasleen hasierako ebaluazio-orriak (proba konbinatuaren orriak) (4. eranskina), 6 hezi edo 6 banku suediar, 4 kono, 28 uztai, 8 koltxoneta, 4 baloi medizinal (2 kg), 24 txanpon, kronometroak eta zinta metriko bat
Jarduerak
1. jarduera Unitate didaktikoaren aurkezpena Denbora 15 min
Ikasle guztiak batera. Irakasleak ikasleei unitatearen nondik-norakoak azalduko dizkie: lortu beharreko helburuak, ebaluazio-adierazleak, saioen antolaketa eta saio-kopurua zehaztuko ditu.
2. jarduera “Katearen jolasa” Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, harrapatzaile bakarra izango da. Hark jolaskide bat atzemanez gero, elkarri eskua eman, eta hirugarren baten bila joan beharko dute, eskutik hartuta. Hura harrapatu, eta laugarrenaren bila abiatuko dira.
Katean lau harrapatzaile daudenean, elkarrengandik askatu, binaka jarri, eta, bikoteka daudela, beste jolaskide batzuk harrapatzeari ekingo diote, berriro ere lauko katea osatu arte.
Katekoek eskutik helduta egon behar dute beti; bestela, ezingo dute inor harrapatu.
Jolasean arituko dira, ikasle guztiak harrapatuta egon arte.
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Aurreko jarduera egin eta gero, irakasleak ikasleei ondorengo galderak luzatuko dizkie:
- “Nork gogoratuko digu gorputza nola berotzen edo prestatzen den ariketa fisikoa egiteko?”.
- “ Uste al duzue aurreko jarduera beroketaren parte zela?”.
Erantzunak entzun ondoren, irakasleak ikasle bat aukeratuko du
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
13 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
taldea gidatu, eta gorputzaren beroketa atalez atal egiteko.
4. jarduera Proba konbinatua Denbora 15 min
Lau taldetan. Talde osoa lau azpitaldetan banatuko da. Azpitaldeko kideak binaka kokatuko dira: bata, jarduera motorrak egiten, eta bestea, emaitzak neurtzen eta idazten.
Irakaslea proba honetaz baliatuko da ikasleen hasierako ebaluazioa egiteko.
Antolaketa. Azpitalde bakoitzean, kide batek jarduera motor guztiak egin behar ditu. Behin azpitalde guztietako ikasle horiek jarduera guztiak eginda, rol-aldaketa izango da: azpitalde bakoitzean jarduera motorrak egin dituen kidea idazte-lanetara pasatuko da, eta beste kidea (idazte-lanetan ibili dena) jarduera motorrak egitera.
Kirol-pistan, 100 metroko perimetroa duen laukizuzen bat (30 metro luze eta 20 metro zabal) markatuko da, konoen bidez.
Talde bakoitza laukizuzenaren erpin batean kokatuko da jarduera motorrak hasterakoan.
Ikasle bakoitzak egin beharko dituen jarduera motorrak hauek dira:
1- Sokasaltoa, 30 jauzi (ikaskideak denbora neurtuko du, baina bi proben artean kronometroa gelditu gabe).
2- 100 metro, oztopoekin. Bira osoa korrika, konoekin markatutako 100 metroko laukizuzenari. Oztopoak laukizuzenaren bi alde luzeetan kokatuko dira, bata bestetik 5 metrora (3 hezi edo 3 banku suediar alde bakoitzean). Ikaskideak denbora neurtuko du, baina proben artean kronometroa gelditu gabe. Ondoren, korrika egin duen kidea oztopoak pasatzeko gai izan den ala ez idatziko du.
3- Bi bira oso, korrika, 100 metroko laukizuzenari (100 metro lauak). Kideak denbora kronometratuko du. Proba honen bukaeran kronometroa gelditu, eta emaitza idatziko du.
4- Lau oinkadako luzera-jauzia (bi errepikapen; aldi bakoitzean, ikaslea oin desberdinarekin hasiko da jauzi egiten). Lau uztai jarriko dira lurrean (bata bestetik metro batera edo 1,5 metrora), eta azken uztaitik 2 metrora, koltxoneta pare bat, jauzi egin ondoren gainean erortzeko. Idazte-lanetan dagoen kideak jarduera motorrak egin dituen kidea jauzi bakoitzean 2 metroko luzerara iristen den ala ez idatziko du.
5- 2 kilogramoko baloi medizinalaren 3 jaurtiketa. Hiru uztai kokatuko dira lurrean: lehenengoa jaurtitzeko lekutik 3 metrora, bigarrena 5 metrora, eta hirugarrena 7 metrora. Jaurtiketa bakoitzean, ikaslea uztaia jotzen edo luzeran gainditzen ahaleginduko da; hau da, lehen jaurtiketan, 3 metrora kokatuta dagoen uztaia jo edo gainditu egin beharko du. Berdin beste bi jaurtiketetan (kideak
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
14 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
jaurtiketa guztietako emaitzak idatziko ditu).
6- Ikasleak, zutik jarrita, gerria tolestuz baina hankak okertu gabe, makurraldi bakoitzean, 2 txanpon edo txapa jaso beharko ditu, bakoitza esku batekin, baina biak aldi berean. Lehen saiakerarako, txanponak bi koltxonetaren gainean egongo dira; bigarrenerako, txanponak koltxoneta bakarraren gainean, beherago; eta hirugarrenerako, txanponak lurrean egongo dira.
Kideak saiakera bakoitzean txanponak hartzera iristen den ala ez idatziko du.
5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”. - “Azkarregi aritu al da norbait proba egitean, haren
gaitasunetatik gorago?”. - “Zer moduz erregulatu duzue zuen esfortzua?”. - “Nekerik sentitu al duzue?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren?”. - “Zeintzuk dira jauzia egiteko dauden ekintza-
printzipioak?”. - “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.
…
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
15 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
2. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Lasterketa-irteera azkarra egitea eta abiadura mantentzea.
Luzera-jauzian abiadura mantenduz lasterketa eta bultzada koordinatzea.
Non Kirol-pista
Materiala Autoebaluazio-orriak (2.eranskina), 2 koltxoneta, zinta metriko bat, eta zapi bat ikasle bakoitzarentzat
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera “Zapi-harrapaketa” Denbora 10 min
Bakarka. Ikasleek zapi bana ipiniko dute bizkar aldetik zintzilik. Isatsa izango da zapia.
Irakasleak agintzen duenean, ikasleak elkarri isatsak lapurtzen ahaleginduko dira. Lapurtutakoa eskuan edukiko dute. Isatsa lapurtzen diotena kanporatua izango da.
Berriro parte hartu ahal izateko, kanporatutakoek beste isats bat lortu beharko dute; aurretik lapurtutakoa edo beste lagunen batek pasatutakoa izan daiteke.
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan ikasle batek bideratu zuen beroketa espezifikoa. Gaurko saioan, beste bi ikasle aterako dira boluntario. Boluntariorik ez badago, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi ikasleek bideratuta.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
16 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. jarduera “Irten-irtenka” (moldatua) Denbora 15 min
Bi taldetan. Talde bat kirol-pistaren atzeko paretan edo marran kokatuko da; lauzpabost metro aurrerago, beste taldea. Ikasle guztiak kirol-pistaren aurreko paretara edo marrara begira egongo dira.
Aurreko taldeko jolaskide bat aterako da korrika; haren helburua izango da kirol-pistaren aurreko pareta edo marra ukitzea. Korrika atera bezain laster, atzeko paretan edo marran kokatuko guztiak hura atzematen saiatuko dira. Atzeman duten tokian bertan geratuko da jolaskidea, hurrengo txanda batean askatzen duten arte. Ondoren, rola aldatuko dute taldeek: aurrekoak atzera, eta atzekoak aurrera pasatuko dira.
Geldirik dagoen jolaskidea bere taldekoek libratu ahal izango dute, baldin eta aurreko marran kokatzen direnean ukitzen badute.
Txanda bakoitzean ikasle bakarra aterako da aurrerago kokatutako taldetik.
Talde bateko ikasle bat, bi edo gehiago aurreko marraraino edo paretaraino iristen badira, talde horretako ikasleek beste txanda bat egingo dute aurrean.
Ikasleak ezingo dira behin baino gehiagotan atera, haren taldeko ikasle guztiak atera arte.
Aurreko taldeko jolaskide batek aterako den itxura egin dezake, baina benetan beste jolaskide batek atera beharko du. Azken hori abiatzen den mementoan, atzekoek marra zapalduta egon beharko dute. Aurreratzen den jolaskidea ezingo da txanda horretan harrapatzaile izan.
Jolasa bukatuko da aurreikusitako denbora agortzean edo taldeetako batek aurkari guztiak harrapatzen dituenean. Talde horrexek irabaziko du.
5. jarduera Luzera-jauziak Denbora 15 min
Bakarka. Kirol-pistaren erdiko marraren alde batean, koltxoneta txiki bat jarriko da, zabaletara (1 m); eta bestean, beste koltxoneta bat, baina luzetara kokatuta (2 m).
Ikasle guztiak, banan-banan, kirol-pistaren atzeko marratik korrika abiatuta, lehendabizi zabaletara kokatutako koltxoneta gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Erronka lortzen duten ikasleek epaile-lana egingo dute, txanda bukatu arte.
Lehen erronka lortu ondoren, luzetara kokatutako koltxoneta gainditzen ahaleginduko dira. Azken erronka hau gaindituz gero, koltxonetaren tartea handituko da.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
17 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”. - “Lortu al duzue irten-irtenka jolasean lasterketa-irteera
azkarrak egitea eta abiadura mantentzea?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?”.
- “Lortu al duzue luzera-jauzian lasterketa eta bultzada
koordinatzea?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
…
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
18 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
3. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Norberaren esfortzuaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Altuera-jauzian hasierako lasterketa egin, eta gorputza bertikal goratuz barra
horizontala gainditzea.
Non Kirol-pista
Materiala Autoebaluazio-orriak (2. eranskina) eta koebaluazio-orriak (3. eranskina), koltxoneta handi bat, altuera neurtzeko erregelak dituen 2 zutoin, eta barra horizontal bat edo goma elastikoa
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera Korrika gidariari jarraitzea
Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera.Talde osoa ilara batean jarriko da. Kide bat ilararen aurrean jarri eta korrika hasiko da. Aukeran izango du jauziak, birak eta geldiuneak egitea. Beste kide guztiak gidariari jarraika arituko dira. 20 segundoan behin, beste kide bat jarriko da gidari-lanetan.
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Saio honetan ere beste bi ikasle aterako dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi ikasleek bideratuta.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
19 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. jarduera Errelebo-lasterketa (oinetakoekin) Denbora 10 min
Hirunaka. Talde guztiak kirol-pistaren atzeko marran kokatuko dira. Talde guztietako lehen kideek pista guztia zeharkatuko dute korrika, pista bukaerako marran kokatutako uztai bateraino; han, oinetako bat kendu, eta uztai barruan utziko dute. Ondoren, korrika itzuliko dira kideengana, eta hurrengo kideari txanda emango diote.
Taldeko kide bakoitzak, lehen itzulian, oinetako bat utziko du; bigarren itzulian, kide bakoitzak beste oinetakoa utziko du uztaian; hirugarren itzulian, oinetako bat jantziko dute; eta laugarrenean, bigarren oinetakoa.
Taldeko kide bakoitzak bi aldiz egingo du jarduera osoa.
5. jarduera Altuera-jauzia Denbora 20 min
Bakarka. Kirol-pistaren erdiko marran koltxoneta handi bat kokatuko da, zabaletara. Ikasle guztiak, banan-banan, kirol-pistaren atzeko marratik korrika abiatuta, lehendabizi 60 cm-ko altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasleei jauzi motekin esperimentatzeko eskatuko zaie.
Erronka lortzen duten ikasleek epaile-lana egingo dute, txanda bukatu arte.
Lehen zailtasunak azaldu orduko, irakasleak hausnartzeko tartea hartuko du, eta ikasleei honelako galderak egingo:
- “Zer desberdintasun motor ikusten dituzue altuera gainditzen dutenen eta ez dituztenen artean?”.
- “Zein estilo izan da eraginkorrena, frogatu dituzuen guztietatik? Aurrez aurre eran, artazi eran, bi oinak elkartuta, alboka, atzeraka (Fosbury)...?”.
- “Ba al du garrantzirik jauzi egin aurretik zer distantziatatik hasten zareten korrika? Eta oinkaden luzerak? Eta abiadurak eta erritmoak?”.
- “Lagungarria al da gorputza bertikal altxatzeko orduan bultzada egiten duzuen leku zehatza markatzea?”.
Lehen erronka lortu ondoren, 65 cm-ko altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira, norbaitek metro bateko altuera gainditzea lortu arte.
6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
20 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”. - “Gai izan al zarete erreleboetan zuen esfortzu fisikoa
neurtzeko eta egokitzeko?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?”. - “Lortu al duzue altuera-jauzian barra gainditzea?
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
…
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta koebaluazio-orria beteko dituzte.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
21 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Erresistentzia-test bat egitea (1 km) eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
Arnasteko oztopo handirik gabe kilometroa (iraupen-lasterketa) etenik gabe korrika egitea.
Non Kirol-pista eta gimnasioa
Materiala
Bikote bakoitzeko, esterilla bat, kronometro bat, arkatz bat eta lasterketaren emaitzak jasotzeko orria (5. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (12. eranskina) eta autoebaluazio-orria (2. eranskina); peto bat, 6 kono, musika-tresna bat eta entzuteko musika lasaia
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera “Mamujalea” Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Jolasaren helburua da aurkariak atzeman eta eseraraztea.
Jolaskideak zelaiko marren gainetik bakarrik mugitu ahal izango dira, eta aurkariak atzematea izango du helburu harrapatzaile mamujaleak (peto bat jantzita eramango du). Norbait hiru aldiz harrapatua izandakoan, harrapatutako jolaskidea harrapatzaile bihurtuko da.
Harrapatutako kideak lurrean eseri beharko du, eta, berriro jolastu ahal izateko, beste jolaskide batek haren gainetik salto egin beharko du.
Jolasa bukatuko da ikasle guztiak harrapatzen direnean.
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik agertzen ez bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi ikasleek bideratuta.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
22 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. jarduera Kilometroko proba Denbora 15 min
Binaka. Ikasle batek kilometroko proba egingo du; bitartean, besteak korrikalariaren denborak idatziko ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak. Kirol-pistari (30 m x 20 m) 10 bira emango dizkiote (1 km).
Talde osotik ikasleen erdiak batera aterako dira korrika egitera, eta bakoitzak bere esfortzu fisikoa erregulatuko du.
Helburua da bakoitzak bere erritmoa aurkitzea (arnasketa egokia eginez) eta proba gelditu gabe bukatzea.
Lehen txanda bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
5. jarduera Masajea aurpegian Denbora 15 min
Binaka. Azken bi jarduerak (5.a eta 6.a) gimnasio barruan egingo dira. Jarduera girotzeko, musika lasaia ipiniko da.
Bikoteko bat lurrean, esterilla baten gainean, ahoz gora etzanda jarriko da (masaje-hartzailea), eta beste kidea etzandakoaren ondoan, belauniko (masaje-emailea). Poliki-poliki, masaje-emaileak masajea iletik ematen hasiko dira. Igurtzi, eta aurpegiko atal guztiak landuko dituzte (bekainak, kopeta, betazalak, aurpegi-masaila, garunak, kokotsa, sudurra...).
Bukatutakoan, rol-aldaketa izango da.
6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”. - “Lortu al duzue kilometroko proban etenik egin gabe
proba bukatzea?”. - “Izan al du norbaitek arazorik arnastean?”. - “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?”. - “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”. …
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
23 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
24 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
5. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Abiadura- eta indar-testak egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
Errelebo-lasterketetan, ahal den abiadura gutxiena galduz lekukoa pasatzea
eta jasotzea.
Non Kirol-pista
Materiala
Bikote bakoitzeko, kronometro bat, arkatz bat, eta abiadura-probaren eta abdominalen probaren emaitzak jasotzeko orria (6. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (12. eranskina), autoebaluazio-orria (2. eranskina) eta koebaluazio-orria (3. eranskina); txilibitu bat, 10 kono, errelebo-lasterketarako 7 lekuko, eta 6 koltxoneta
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera “Astoak eta inurriak” Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Ikasle bat harrapatzailea izango da. Harrapatzailearen lana beste kideak atzematea izango da. Horretarako, kideen atzetik korrika joango da. Iheslariek, harrapatuak izan baino lehen, aukera dute astoa edo inurria esan, eta geldirik geratzeko eta bizitza ez galtzeko.
Astoa esan badute, jolasean jarraitu ahal izateko, kide batek haien gainera igo beharko du. Inurria esan badute, kide bat hanka azpitik pasatzea nahikoa izango da jolasten jarraitzeko.
Ezer esan baino lehen norbait harrapatua izanez gero, harrapatzaile bihurtuko da harrapatua .
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako dira boluntario beroketa gidatzera. Boluntariorik agertzen ez bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera. Talde osoak beroketa egingo du, bi ikasleek bideratuta.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
25 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. jarduera Abiadura-proba Denbora 10 min
Binaka. Ikasle batek abiadura-proba egingo du, eta besteak, bitartean, korrikalariaren denborak hartu eta idatzi egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kirol-pistan, 40 metro egingo dituzte korrika, ahalik eta abiadura handienean. Irteera emateko, bat, bi ozenki esango du irakasleak, eta, hiru esan ordez, txilibitua joko du. Txilibitua jotzearekin batera, kronometroak martxan jarriko dituzte. Denbora kronometratuko duen kidea esprinta bukatzen den lekuan egongo da.
Kide batek bukatu, eta rol-aldaketa izango da.
5. jarduera Abdominalak 30 segundoz Denbora 10 min
Binaka. Ikasle batek proba egingo du: lurrean kokatutako koltxoneta batean abdominalak egingo ditu. Beste kideak, bitartean, abdominalak egiten ari den kidearen datuak hartu eta idatzi egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kide batek bukatu, eta rol-aldaketa izango da.
6. jarduera Errelebo-lasterketa 4 x 400 Denbora 15 min
Launaka. Talde osoa lau kideko taldetan banatuko da. Talde bakoitza abiadura-proban lortutako emaitzen arabera egingo da, errendimenduari begira ahalik eta heterogeneoena eginez talde guztiak paretsuak izateko. Lasterketa hasteko orduan, irteera-marran, talde bakoitzeko lehen kideak egongo dira. Kide bakoitzak bira bat korrika egin (100 metro) eta atseden-unea izango du, berriro haren txanda izan arte. Komeni da kide bakoitzaren ordena lasterketaren aurretik zehaztea. Guztira, kide bakoitzak 4 bira egingo ditu korrika.
Lekukoa kideari pasatzean ahalik eta denbora gutxien galtzeko, 2 gune berezi markatuko dira. Lehen gunean (helmuga baino 10 metro lehenago), lekukoa hartuko duen kideak korrika hasteko aukera izango du, baina eremu horretan ezingo du lekukoa jaso, soilik abiadura hartzen joan. Bigarren gunean, (helmuga baino 10 metro harago), errelebogunea markatuko da, eta tarte horretan emango diote lekukoa kideari.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
26 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
7. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”. - “Lortu al duzue kideari lekukoa lurrera erori gabe eta
abiadura galdu gabe ematea?”. - “Erabili al duzue estrategia berezirik?”. - “Izan al du norbaitek arnasteko arazorik?”. - “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”. - “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”. …
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta koebaluazio-orria beteko dituzte.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
27 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
6. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Indar- test bi egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
Hainbat tresna jaurtitzea, ibilbide egokian.
Non Kirol-pista
Materiala
Bikote bakoitzeko, arkatz bat eta indar-probaren emaitzak jasotzeko orria (7. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (12. eranskina), autoebaluazio-orria (2. eranskina) eta koebaluazio-orria (3. eranskina); zinta metrikoak, teniseko pilotak edo astunagoak, xabalinak, bi kono eta 4 baloi medizinal
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera Baloi medizinalaren erronka Denbora 5 min
Lau taldetan. Talde bakoitzaren erronka da baloi medizinala elkarri jaurtiz kirol-pìsta guztia luzeraka zeharkatzea (baloia ezin da lurrera erori; bestela, hasierako marraraino joan behar dute). Baloia eduki bitartean, ezin dira lekutik oinak mugitu.
Talde irabazlea aukeratzeko orduan, bi eratara jolastuko dira:
1- Baloia kirol-pistaren beste marraraino eramaten duen lehen taldea izango da irabazlea.
2- 5 minutuan baloia kirol-pistaren beste marraraino eramaten duten talde guztiak izango dira irabazleak.
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Saio honetan ere beste bi ikasle aterako dira boluntario beroketa gidatzera. Boluntariorik agertzen ez bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi ikasleek bideratuta.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
28 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. jarduera Baloi medizinalaren proba Denbora 10 min
Binaka. Ikasle batek baloi medizanalaren proba egingo du; bitartean, besteak jaurtitzailearen emaitzak neurtu eta idatzi egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak. Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean kokatu behar da (10 metro luze). Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra baten gainean.
2 kiloko baloia bi eskuekin hartuko dute, eta baloia buru gainetik atzera eraman ondoren, aurrerantz jaurtiko dute, ahalik eta urrutien, futbolean alboko sakea egitean bezala. Jaurtiketan ezin da jauzi egin.
Ikasle bakoitzak bi jaurtiketa egingo ditu eta, gero, emaitza hoberena idatziko da.
Kide batek bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
5. jarduera Jauzi horizontalaren proba Denbora 10 min
Binaka. Ikasle batek jauzi-proba egingo du; bitartean, besteak jauzilariaren emaitzak neurtu eta idatzi egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean kokatuko da (3 metro luze). Jauzia nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra baten gainean.
Jauzia egiterakoan, lekuan geldirik egon behar da. Jauzia bi oinekin batera egin behar da, ezin da marra aurrean zapaldu, ezta oin batekin bestearekin baino lehen zapaldu ere; bestela, jauzia baliogabetuta geratuko da. Marratik hurbilen geratu den orpotik neurtuko da jauzia.
Kide batek bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
6. jarduera Pilota ahalik eta urrutien botatzea Denbora 10 min
Bakarka. Ikasle batek proba egingo du; bitartean, zerrendan datorren hurrengo kidea jaurtitzailearen pilota jasotzen arituko da, jaurtitzailearen ondoren egin beharko duelako proba.
Jardueraren helburua da pilota (tenisekoa edo pisu handiagokoa nahi izanez gero, astunagoa) ahalik eta urrutien jaurtitzea. Lehen jaurtiketa beso trebeenarekin egingo dute, eta bigarren jaurtiketa beste besoarekin.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, marra bat aukeratuko da eta gainean bi kono kokatuko dira. Marra baino lehen, zapaldu gabe, egin behar da jaurtiketa. Behin jaurtiketa eginda, marra zapaldu eta gainditu daiteke.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
29 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Beste taldekideak, bitartean, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta markatzen arituko dira. Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean kokatuko da, zabalduta.
7. jarduera Xabalina-jaurtiketa Denbora 5 min
Bakarka. Antolaketa, aurreko jardueraren antzera. Ikasle batek proba egingo du, eta, bitartean, zerrendan datorren hurrengo kidea jaurtitzailearen xabalina jasotzen arituko da, ondoren egin beharko duelako xabalina-proba.
Jardueraren helburua da xabalina ahal den urrutiena jaurtitzea. Jaurtiketa beso trebeenarekin egingo dute.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, marra bat aukeratu, eta gainean bi kono kokatuko dira. Marra baino lehen, zapaldu gabe, egin behar da jaurtiketa. Behin jaurtiketa eginda, marra zapaldu eta gainditu daiteke.
Beste taldekideak jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta markatzen arituko dira. Lan horretarako, zinta metrikoa kirol-pistan lurrean kokatuko da, zabalduta.
8. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”. - “Lortu al duzue pilota eta xabalina jaurtitzea eta horiei
ibilbide egokia ematea?”. - “Jabetu al zarete, testak egin ondoren, zuen egoera
fisikoaz?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”. - “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.
…
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta koebaluazio-orria beteko dituzte.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
30 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
7. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Iraupen-lasterketan arnasteko oztopo handirik izan gabe 8 eta 15 minutu
artean etenik gabe korrika egitea.
Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Erresistentzia-test bat egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
Luzera-jauzian abiadura mantenduz lasterketa eta bultzada koordinatzea.
Non Kirol-pista
Materiala
Arkatz bat, erresistentziaren emaitzak jasotzeko orria bikote bakoitzeko (8. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (12. eranskina), autoebaluazio-orriak (2. eranskina) eta koebaluazio-orriak (3. eranskina), konoak eta zinta metrikoa
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera Binaka besoetatik helduta kideak atzematea Denbora 10 min
Binaka. Talde osoa binaka jarriko da, besoetatik helduta eta bizkarra bizkarraren kontra. Era horretan mugituko dira kirol-pistaren espazio osoan. Bikote bat harrapatzailea izango da. Harrapatzaileek beso bat aska dezakete beste bikote bat atzemateko orduan.
Bikoteren bat atzemanez gero, harrapatutakoak harrapatzaile berriak bihurtzen dira.
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako dira boluntario beroketa bideratzeko. Boluntariorik agertzen ez bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi ikasleek bideratuta.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
31 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. jarduera 10 jauzirekin distantzia handiena lortzea Denbora 5 min
Bakarka. Ikasleen talde osoak ilara bat osatuko du. Ilarako lehen kidea hasiko da jarduera egiten. Marra atzean kokatuko da, bi oinak elkartuta dituelarik. Hamar jauzi jarraian egingo ditu, baina bi oinekin batera.
Helburua da 10 jauzi jarraian eginez ahal duten distantzia handiena egitea. Ikasle guztiek lehen saiakera egin ondoren, bigarrena egiteko aukera izango dute.
Irakaslea epaile-lanetan egongo da. Distantzia neurtzeko, zinta metrikoa kokatuko da lurrean, zabalduta.
5. jarduera 2 kilometroko proba Denbora 25 min
Binaka. Ikasle batek proba egingo du, eta besteak, bitartean, korrikalariaren denborak idatziko ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak. Kirol-pistari (30 m x 20 m) 20 bira emango dizkiote, bi kilometro osatu arte.
Talde osotik ikasleen erdiak batera aterako dira korrika egitera, eta bakoitzak bere esfortzu fisikoa erregulatuko du. Helburua da bakoitzak bere erritmoa aurkitzea (arnasketa egokia eginez) eta proba gelditu gabe bukatzea.
Lehen txanda bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”. - “Lortu al duzue bi kilometro etenik gabe egitea?”. - “Norbaitek izan al du arazorik arnastean?”. - “Lortu al duzue hamar jauzien jardueran jauziak
koordinatzea?”. - “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”. - “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”. …
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
32 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko. Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta koebaluazio-orria beteko dituzte.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
33 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
8. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Lasterketa-irteera azkarra egitea eta abiadura mantentzea.
Abiadura- eta malgutasun-testak egitea eta norberaren egoera fisikoaz
jabetzea.
Non Kirol-pista
Materiala
Bikote bakoitzeko, arkatz bat, kronometro bat, eta arintasun- eta malgutasun-proben emaitzak jasotzeko orria (9. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (12. eranskina) eta autoebaluazio-orria (2. eranskina); zinta metriko bat, plastikozko adreilu bi, lau kono, txilibitu bat, aulki bat eta kartoi mehezko erregela bat
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera “Zenbaki iheslaria” Denbora 10 min
Hirunaka. Talde osoa hirukotetan banatuko da. Hirukotean, ikasle bakoitzak zenbaki bat izango du, batetik hirura artekoa. Irakasleak seinalea emandakoan, talde guztiak (hirunaka eskutik helduta) korrika hasiko dira lasai, kirol-pista osoan.
Irakasleak ozenki zenbaki bat esango du. Zenbaki hori duen kidea taldekideetatik askatu, eta ihes egingo du. Bere taldeko bi kideak hura harrapatzen ahaleginduko dira, eskuak askatu gabe. Harrapatzea lortutakoan, berriro eskua eman, eta hirukotea berrosatuko dute. Ez badute iheslaria denbora zehatz batean harrapatzen, irakasleak txilibitua joko du, hirukoteak berriro osatzeko eta jolasarekin jarraitzeko.
3. jarduera “Eguzkiari agurra (Yoga)” (SuryaNamaskar) Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Talde osoa biribil erdia osatzen jarriko da; haien aurrean, irakaslea kokatuko da.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
34 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Irakasleak eguzkiari agur egiteko 12 pausoak egingo ditu, banan-banan. Hasieran, poliki-poliki hasiko da, eta pauso bakoitzeko jarrera ondo markatuko du, ikasleek ikas dezaten.
Pauso guztiak kateatu ondoren, gero eta azkarrago egingo dute agur osoa.
4. jarduera Arintasun-proba Denbora 15 min
Binaka. Ikasle batek arintasun-proba egingo du, eta, bitartean, besteak korrikalariaren denborak hartu eta idatzi egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak.
Lurrean bi marra aukeratuko dira edo marraztuko, bata bestetik 10 metrora. Plastikozko bi adreilu kokatuko dira hasierako marratik 10 metrora, markatutako marraren gainean (konoen artean metro bateko tartea utziko da).
Seinalea entzun, eta korrika hasiko da lehen ikaslea lehen adreiluraino (abiadura-proban bezala emango da irteera). Korrikalariak adreilua hartu, eta irten den marraraino ekarriko du. Adreilua lurrean irteera-marra zeharkatuta utzi behar da; horretarako, makurtu egin behar da, ezin da bota. Behin hori eginda, bigarren adreiluaren bila abiatuko da. Itzuleran, berriro hasierako marra zeharkatuta utziko du adreilua lurrean. Une zehatz horretan, kideak kronometroa geratuko du.
Ikasleek bi aukera izango dituzte proba honetan, eta bietatik hoberena idatziko da.
Kide batek bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
5. jarduera Malgutasun-proba Denbora 15 min
Binaka. Kide batek malgutasun-proba egingo du; eta besteak, bitartean, kartoi mehe batean marraztutako erregela batekin, distantzia neurtu eta idatzi egingo du. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak.
Ikaslea aulki batera igoko da eta oinutsik jarriko da. Ondoren, enborraren flexio sakona egingo du, baina hankak tolestu gabe eta bi besoak ahalik eta beheren eramanez. Eskuko hatzak neurketa egiten ari den kidearen kartoi mehezko erregelara hurbildu behar ditu, neurketa ahalik eta zehatzena izan dadin. Bi eskuek altuera berdinean geratu behar dute; ez du balio bat gorago gelditzea bestea baino.
Ikasleek bi aukera izango dituzte proba honetan, eta emaitza
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
35 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
hoberena idatziko da.
Kartoi mehezko erregela aulkiko eserlekutik behera jarriko da, iristen direnentzat. Haien emaitzak zentimetrotan idatziko dira eta + ikurra jarriko da. Oin puntetara iristen ez direnentzat, erregela alderantziz kokatuko da; hau da, oin puntetatik hasi eta belaunetarantz. Haien emaitzak ere zentimetrotan idatziko dira, baina - ikurra jarriko da.
Proba egin, eta rol-aldaketa izango da.
6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”. - “Lortu al duzue malgutasun-proban emaitza
positiborik?”. - “Egin al dituzue lasterketa-irteera azkarrak arintasun-
proban? Lortu al duzue abiadura mantentzea?”. - “ Ba al du eraginik malgutasunak arintasun-proban?”. - “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”. - “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”. …
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko. Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
36 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
9. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Irabaztea edo galtzea onartzea.
Espazio eta denbora menderatuz bakarkako kiroletako hainbat ekintza motor koordinatzea eta kateatzea.
Non Kirol-pista
Materiala
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), 3 zinta metriko, 20 kono handi, kono baxu eta zapalak (pakete oso bat), 3 xabalina, lekuko 1, 6 koltxoneta (2 metro x 1 metro), koltxoneta handi bat, klarionak, 15 lokotx, 3 uztai edo otarre, baloi medizinal bat (2 kg), erregela duten bi zutoin, barra bat (edo goma elastikoa), emaitzak idazteko orriak eta arkatzak
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 4 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Atletismoko lehiaketa izango denez, talde osoa txokoz txoko pasatuko da, txoko bakoitzean zehatz-mehatz zer egin behar den uler dezaten (10. eranskina).
2. jarduera Etenik gabeko lasterketa Denbora 4 min
Bakarka. Ikasle bakoitza erritmo lasaian bost minutuz arituko da korrika kirol-pistaren inguruan, biraka.
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik agertzen ez bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi ikasleek bideratuta.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
37 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. jarduera Atletismoko I. lehiaketa Denbora 38 min
Bakarka. Talde osoa 8 txoko edo gunetan banatuko da. Txoko bakoitzean, hiru kide arituko dira elkarren artean lehian. Taldeak irakasleak egingo ditu, aurreko jardueretan jasotako informazioaren laguntzarekin. Errendimenduari begira, talde homogeneoak osatzen ahaleginduko da.
Ikasleak, txoko bakoitzean, 3 minutu egongo dira egin beharreko proba egiteko. Proba lehenago bukatzen badute, han geratuko dira, mugitu gabe. Behin proba egiteko hiru minutuak pasatuta, bi minutuko atsedena izango dute. Txokoz aldatzeko eta hurrengo probarako prest egoteko erabiliko dute denbora-tarte hori.
Denboraren kudeaketa irakaslearen ardura izango da. Proba bakoitzaren hasiera txilibitua joz adieraziko du. Memento horretan ikasle guztiek prest egon beharko dute probari hasiera emateko. Proba egiteko denbora agortu dela ere txilibitua joz adieraziko du irakasleak (hiru aldiz joko du).
Hirugarren txokoan ez beste txokoetan probetako puntuazioa honako hau izango da: irabazleak, 3 puntu; bigarrenak, 2 puntu; eta hirugarrenak, puntu bat. Proba bakoitzean, puntuak gehitzen joango dira.
Hirugarren proba errelebo-lasterketa denez, txoko horretan dauden hiru kideek ekipoa osatuko dute, eta kide guztien lasterketa-denborak batuko dituzte; beste hirukoteen aurka lehiatuko dira. Proba honetan ere denbora hoberenari 3 puntu emango zaizkio, 2 puntu bigarrenari, eta puntu bat hirugarrenari.
Txokoetan, ikasleek epaile-lana egingo dute eta haien artean erabakiko dute nor den irabazlea, eta nor bigarrena eta hirugarrena. 1. txokoa: 40 metroko joan-etorriko esprinta Ikasle bakoitzak 40 metro egingo ditu korrika esprintean: konoa ukitu, eta irteera-puntura itzuliko da.
2. txokoa: xabalina-jaurtiketa abiadurarekin
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu. Abiadura hartuko du eta beso trebeenarekin xabalina ahalik eta urrutien jaurtitzen ahaleginduko da. Jaurtiketa egin ez duten ikasleak epaile egongo dira, zinta metrikoarekin jaurtiketak neurtzen.
3. txokoa: 3 x 100 metro, errelebo-lasterketa oztopoekin Kirol-pistaren bi alde luzeetan (30 x 20) koltxonetak (1 metro zabal) jarriko dira lurrean, bata bestetik 10 metrora, eta ikasleek, jauzi eginez, gainditu egin beharko dituzte. Guztira, 6 koltxoneta jarriko dira.
Lehenik, ikasle bat hasiko da korrika. Eta horrekin batera, kide batek kronometroa martxan jarriko du. Kronometroa ez dute geldituko, denek proba bukatu arte. Lekukoa hartzeko abiadura hartzeko gunea eta lekukoa emateko gunea aldez aurretik markatuta egongo dira.
Hartutako denbora irakasleari emango diote, proba bukatu bezain laster.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
38 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. txokoa: luzera-jauzia abiadurarekin Ikasle bakoitzak 5 metro izango ditu abiadura hartzeko eta luzera-jauzia egiteko. Bi edo hiru aldiz errepikatuko dituzte jauziak. Jauzi egiteko lekua bi konorekin markatuko da eta erorketagunean koltxonetak jarriko dira segurtasuna bermatzeko. Zinta metrikoa lurrean zabalduta egongo da; beste bi ikasleak epaile izango dira.
5. txokoa: lokotx-bilketa Irteerako marran hasi eta bata bestetik bi metrora, lokotxak jarriko dira. Guztira 5 lokotx jarriko dira. Hiru ikasle aldi berean aterako dira proba egitera. Lokotxak banan-banan jaso behar dira. Egin beharreko lana da lokotx guztiak jasotzea eta zeuden lekuan berriro ipintzea.
6. txokoa: baloi medizinalaren jaurtiketa Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa arituko dira, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta idazten. Kirol-pistan zinta metrikoa lurrean kokatu behar da, 10 metro zabalduta. Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra baten gainean.
Jaurtiketa beso bakarrarekin egingo da, baina bi eskuekin edo batekin eutsi daiteke baloia. Lepo paretik edo bularretik jaurti behar da baloia. Baloia bi kg-koa izango da.
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu; gero, emaitzak idatzi, eta puntuak banatuko dira.
7. txokoa: 400 metroko proba, etenik gabeko lasterketa Lasterketa hau kirol-pistaren mugen barruan egingo da. Ikasle bakoitzak lau bira emango dizkio markatutako espazioari. Denak batera aterako dira. Helburua da 400 metroko distantzia ahal duten azkarren egitea; ikasle bakoitzak bere esfortzu fisikoa erregulatu beharko du eta, arnasketa egokia eginez, erritmo egokian aritu.
8. txokoa: altuera-jauzia Ikasleak, banan-banan, konoekin markatutako marratik korrika abiatuta, lehendabizi 70 zentimetroko altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasle bakoitzak aukeratuko du jauzi egiteko hobekien datorkion jauzi mota (hirugarren saioan hainbat jauzi mota esperimentatu zituzten).
Beste bi ikasleek epaile-lana egingo dute, haien txanda iritsi arte.
Lehen erronka lortu ondoren, 80 zentimetroko altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira, norbaitek metroko altuera gainditzea lortu arte. Guztiek metroa gainditzea lortuz gero, bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.
Irakasleak txilibitua jotzen duen unean, ordura arte altuera gehien gainditu duenarentzat izango dira 3 puntuak, eta berdinketa egonez gero, bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
39 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 9 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “ Sentitu al da norbait gaizki? Zergatik?”. - “Lortu al duzue egokitzea txoko bakoitzaren beharren
arabera?”. - “Lortu al duzue jokabide motor eraginkorrik?”. - “ Handitu al da zuen trebezia-maila?”. - “Lortu al duzue konfiantza gehiago zeuen buruarengan?
Zergatik?”. - “Konturatu al zarete zertan hobetu behar duzuen?”. - “Izan al du arazorik norbaitek arnastean edo 8
txokoetako probak egitean?”. - “Nola sentitzen zarete hobeto, bakarka lehiatuz edo
taldeka? - “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”. - “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”. ...
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko. Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
40 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
10. saioa
Saioaren helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Irabaztea edo galtzea onartzea.
Espazio eta denbora menderatuz bakarkako kiroletako hainbat ekintza motor koordinatzea eta kateatzea.
Non Kirol-pista
Materiala
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), 2 zinta metriko, 20 kono (handiak), kono baxu eta zapalak (pakete bat), pika bertikal bat, plastikozko adreilu bat, 2 uztai, lekuko 1, kronometroak, 3 oztopo (20 zentimetro luze), 2 baloi medizinal (2 kg), hastapeneko 6 hesi, koltxoneta handi bat, erregela duten bi zutoin, barra bat (edo goma elastikoa), eta emaitzak idazteko orriak eta arkatzak
Jarduerak
1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 4 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Azken saio hau ere atletismoko lehiaketa izango denez, talde osoa txokoz txoko pasatuko da txoko bakoitzean zehazki zer egin behar den ulertzeko (11. eranskina).
2. jarduera Etenik gabeko lasterketa Denbora 4 min
Bakarka. Ikasle bakoitza lau minutuz erritmo lasaian arituko da korrika, kirol-pistari birak emanez.
3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min
Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik agertzen ez bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi ikasleek bideratuta.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
41 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
4. jarduera Atletismoko II. lehiaketa Denbora 38 min
Bakarka. Aurreko saioaren antolaketa. Talde osoa 8 txokotan edo gunetan banatuko da. Txoko bakoitzean, hiru kide egongo dira elkarren artean lehiatzen (irakasleak egingo du banaketa, aurreko saiokoaz bestelakoa). Dena den, lehiaketari begira, talde homogeneoak osatzen ahaleginduko da). 1. txokoa: 5 x 10 metroko joan-etorriko esprinta Irteera-puntuan kono bat izango dute, eta beste kono bat 10 metrora. Ikasle bakoitzak 10 metroak egingo ditu korrika esprintean, konoa gainditu, eta irteera-puntura itzuliko da. Berriro hasierako konoari bira emanez, 5 aldiz errepikatuko dute esprinta.
2. txokoa: uztai-jaurtiketa Ikasleak geldirik egongo dira jaurtiketa egiteko marraren atzean. Uztaia beso trebeenarekin jaurtiko dute 10 metrora, bertikal kokatutako 2 metroko pika batean sartzeko helburuarekin. Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu.
Proba honetan uztaia pikan sartzea inork lortzen ez badu, ez da puntu-banaketarik egingo.
3. txokoa: 3 x 200 metro, errelebo-lasterketa Lehenik, ikasle bat hasiko da korrika. Bi bira eman beharko dizkio markatutako espazioari. Bitartean, bigarren korrikalariak kronometratu egingo ditu partaide bakoitzaren denbora guztiak, kronometroa gelditu gabe. Lehen kideak bukatu ondoren, bigarren kidea arituko da, eta, azkenik, hirugarrena. Lekukoa hartzeko abiadura hartzeko gunea eta lekukoa emateko gunea aldez aurretik markatuta egongo dira.
Hartutako denbora irakasleari emango diote, proba bukatu bezain laster.
4. txokoa: luzera-jauzia, geldirik hasita Oraingo proba honetan, ikasle bakoitzak bere lekuan geldirik dagoela egingo du jauzia. Bi edo hiru aldiz errepikatuko dituzte jauziak. Jauzi egiteko lekua bi konorekin markatuko da. Zinta metrikoa lurrean zabalduta egongo da, eta beste bi kide epaile izango dira.
5. txokoa: alboko jauziak, oztopoa gaindituz Irakasleak seinalea eman, eta ikasle bakoitzak kronometroa martxan jarriko du. Oztopo bat (20 zentimetro luze) behin eta berriro gaindituko dute, jauziak alboka, bi oinak elkartu eta batera eginez. Kronometroak 30 segundora iristen direnean, gelditu, eta jauzi-kopurua idatziko dute. Ondoren, haiek adostuko dute bigarren saiakera noiz egin.
6. txokoa: baloi medizinalaren jaurtiketa, baina atzeraka Ikasle batek proba egingo du; bitartean, beste biak epaile arituko dira, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta idazten. Kirol-pistan zinta metrikoa lurrean kokatu behar da, zabalduta. Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra baten gainean.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
42 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Jaurtiketa hau bi besoekin egingo da. Jaurti behar duten marraren atzean bizkarrez kokatuko dira. Baloiari bi eskuekin eutsiko diote, belaun parean. Besoak gorantz eramanez, buru gainetik jaurtiko dute baloia. 2 kg -ko baloia izango da. Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu. Ondoren, emaitzak idatzi, eta puntuak banatuko dira.
Jaurtiketa egin eta gero, hasierako marra gainditu daiteke.
7. txokoa: 300 metroko etenik gabeko lasterketa oztopoekin Lasterketa hau kirol-pistaren mugetatik kanpo egingo da. Kirol-pistaren bi alde luzeetan (30 x 20) 10 metrotik 10 metrora babesak dituzten hastapeneko hesiak kokatuko dira, eta ikasleek jauzi eginez gaindituko dituzte. Guztira, 6 hesi jarriko dira.
Ikasle bakoitzak hiru bira emango dizkio markatutako espazioari. Denak batera aterako dira. Helburua da 300 metroko distantzia ahal duten azkarren egitea. Ikasle bakoitzak bere esfortzu fisikoa erregulatu beharko du eta, arnasketa egokia eginez, erritmo egokian aritu.
8. txokoa: altuera-jauzia Ikasleak, banan-banan, konoekin markatutako marratik korrika abiatuta, lehendabizi 70 zentimetroko altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasle bakoitzak aukeratuko du jauzia egiteko hobekien datorkion jauzi mota (hirugarren saioan hainbat jauzi mota esperimentatu zituzten).
Beste bi ikasleek epaile-lana egingo dute, haien txanda iritsi arte.
Lehen erronka lortu ondoren, 80 zentimetroko altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira, norbaitek metroko altuera gainditzea lortu arte. Denek metroa gainditzea lortuz gero, bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.
Irakasleak txilibitua jotzen duen unean, ordura arte altuera gehien gainditu duenarentzat izango dira 3 puntuak, eta berdinketa egonez gero, bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.
5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 9 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”. - “Sentitu al da norbait gaizki? Zergatik?”. - “Lortu al duzue txokoetako probetara egokitzea?”. - “ Lortu al duzue jokabide motor eraginkorrik?”. - “ Handitu al da zuen trebezia-maila?”. - “Lortu al duzue konfiantza gehiago zeuen
buruarengan?”. “Zergatik?”. - “Aukeratu al duzue, aurreko saiotik hona, estrategia
berriren bat arrakasta lortzeko?”. - “Konturatu al zarete zertan hobetu behar duzuen?”.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
43 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
- “Norbaitek arazorik izan al du arnastean edo 8 txokoetako probak egitean?”.
- “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”. - “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”. - “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”. - “Nola balioesten dituzue egindako lana eta ikasitakoa,
orain unitate didaktikoa bukatu dugula?”. - “Gai izango al zinatekete denon artean ikasi duzuen
guztiarekin zerrenda bat egiteko?”.
...
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnarketa tarteaz baliatuko da ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo unitatean zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
44 LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA
Eranskinak
1. eranskina: lorpenen jarraipen-orria
2. eranskina: autoebaluazio-orria
3. eranskina: koebaluazio-orria
4. eranskina: ikasleen hasierako ebaluazioaren orria, proba konbinatuaren orria
5. eranskina: kilometroko proba
6. eranskina: abiadura-proba eta abdominalen proba
7. eranskina: baloi medizinalaren proba eta jauzi horizontalaren proba
8. eranskina: bi kilometroko proba
9. eranskina: arintasun-proba eta malgutasun-proba
10. eranskina: atletismoko lehen lehiaketa
11. eranskina: atletismoko bigarren lehiaketa
12. eranskina: Gorputz Hezkuntzako fitxa
13. eranskina: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa: Gorputz Hezkuntzako programazioa
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
45 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (1. eranskina)
LMH _ EBALUAZIOA
201_/201_ Unitatearen izenburua:
Atletismoa eta egoera fisikoa
I L
aste
rketa
-irt
eera
azkarr
a
egiten d
u e
ta a
bia
dura
ma
nte
ntz
en d
u,1
0 s
egundoz
Iraupen-la
ste
rkete
tan
,
arn
aste
ko o
zto
po h
andirik
gabe 8
eta
15 m
inutu
art
ean
ete
nik
gabe k
orr
ika e
giten d
u
Err
ele
bo
-la
ste
rkete
tan,
lekukoa p
asatz
en e
ta ja
sotz
en
du ,
ahal den a
bia
dura
gutx
iena g
ald
uta
Luzera
-ja
uzia
n laste
rketa
eta
bultzada k
oord
inatz
en d
itu e
ta
abia
dura
ma
nte
ntz
en d
u
A
ltuera
-ja
uzia
n,
hasie
rako
laste
rketa
egin
, eta
barr
a
horizonta
la g
ain
ditzen d
u,
gorp
utz
a b
ert
ikal gora
tuta
Hain
bat
tresna ja
urt
i eta
horie
i
ibilb
ide e
gokia
em
ate
n
die
H
asie
rako m
aila
tik g
aitasun
fisik
oen k
udeaketa
n
hobekuntz
a o
rokorr
a e
ma
n d
u
B
ere
esfo
rtzuare
n
inte
nts
itate
a ja
rduera
ren
iraupenera
egokitzen d
u
Test fisik
oa e
gin
, eta
bere
egoera
fis
iko
a id
entifikatz
en
du
Jard
uere
tan,
gustu
ra h
art
zen
du p
art
e e
ta ja
rrera
positib
oa
du
A
hale
gin
a e
ta h
arr
em
anak
em
aitze
n g
ain
etik b
alio
este
n
ditu
Irabazte
a e
do g
altzea
onart
zen d
u
Hausnart
zeko
denbora
n,
tald
ean e
ra p
ositib
oan
era
giten d
u e
ta k
ritika
era
ikitzaile
a e
giten d
u
Jard
uera
fis
ikoa e
giteko
arr
opa e
ta o
ineta
ko
egokia
k
era
bilt
zen
ditu
Jard
uera
fis
ikoa e
gitean,
osasuna e
ta h
igie
nea z
ain
tzen
ditu
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
15.
16.
17.
18.
19.
20.
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
46 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
AUTOEBALUAZIO-ORRIA (2. eranskina)
ONDO: BERDEA / HOLA-HOLA: HORIA / GAIZKI: GORRIA / EZIN DUT EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK)
IKASLEA
-------------------------
TALDEA
------------------------
Janzkera Jarduerak Jarrera Osasun- eta higiene-
ohiturak
Jarduera fisikoa egiteko arropa eta oinetako egokiak erabiltzen ditut
Nire gaitasun motorrean
hobetzen ari naiz
Jardueretan, gustura hartzen
dut parte eta jarrera positiboa
dut
Harremanak emaitzaren
gainetik balioesten ditut
Irabaztea edo galtzea
onartzen dut
Hausnartzeko denboran, taldean era positiboan
eragiten dut eta kritika
eraikitzaileak egiten ditut
Jarduera fisikoa egitean, osasuna eta higienea
zaintzen ditut
1. saioa O O O O O O O 2. saioa O O O O O O O 3. saioa O O O O O O O 4. saioa O O O O O O O 5. saioa O O O O O O O 6. saioa O O O O O O O 7. saioa O O O O O O O 8. saioa O O O O O O O 9. saioa O O O O O O O 10. saioa O O O O O O O
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
47 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
KOEBALUAZIO-ORRIA (3. eranskina)
KOEBALUAZIO-ORRIA
EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:
ONGI ERDIZKA GAIZKI
Lorpen-adierazleak
Lasterketa-irteera azkarra egiten du, eta abiadura
mantentzen du, 10 segundoz.
Iraupen-lasterketetan, arnasteko oztopo handirik
gabe 8 eta 15 minutu artean etenik gabe egiten
du korrika.
Luzera-jauzian, lasterketa eta bultzada
koordinatzen ditu, abiadura mantenduta.
Altuera-jauzian, hasierako lasterketa egin, eta
barra horizontala gainditzea lortzen du, gorputza
bertikal goratuta.
Hainbat tresna jaurti eta ibilbide egokia ematen die.
Irabaztea edo galtzea onartzen du.
EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
48 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
IKASLEEN HASIERAKO EBALUAZIOAREN ORRIA . PROBA KONBINATUAREN ORRIA (4. eranskina)
Proba egin duen ikaslearen izena:
Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:
Jarduera
motorra Sokasaltoa
100 metro
oztopoekin,
bira 1
100 metro lauak,
2 bira
Lau oinkadako luzera-
jauzia Baloi medizinalaren jaurtiketa Lurretik txanponak jasotzea
Denbora
1.
sa
iakera
2.
sa
iakera
3 metro 5 metro 7 metro 1 2 3
Lorpena
Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
49 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
KILOMETROKO PROBA (5. eranskina)
Proba egin duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
AZKEN
EMAITZA
Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
50 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
ABIADURA-PROBA (6. eranskina)
Proba egin duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:
40 METRO
ABDOMINALEN PROBA
30
SEGUNDOAN
Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
51 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
BALOI MEDIZINALAREN PROBA (7. eranskina)
Proba egiten duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:
BALOI
MEDIZINALAREN
PROBA
JAUZI HORIZONTALAREN PROBA
JAUZI
HORIZONTALAREN
PROBA
Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
52 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
BI KILOMETROKO PROBA (8. eranskina)
Proba egin duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
AZKEN
EMAITZA
Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
53 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
ARINTASUN-PROBA (9. eranskina)
Proba egin duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:
ARINTASUN-
PROBA
MALGUTASUN-PROBA
MALGUTASUN-PROBA
Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
54 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
Atletismoko I. lehiaketa (10. eranskina)
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
55 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
Atletismoko II. lehiaketa (11. eranskina)
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
56 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
GORPUTZ HEZKUNTZAKO FITXA (12. eranskina)
Lehen Hezkuntzako 5. maila eta 6. maila
Izen-abizenak: Jaiotze-data:
Pisua Altuera
LMHko 5. MAILA
LMHko 6. MAILA
Erresistentzia Indarra Abiadura Malguta-
suna
1000 m 2000 m Ja. Hor
Baloi medizin
Abdom 40m Arintasuna Bankuan
H
B
H B H
B
H B H
B H
B H B H
B
LMHko 5.
MAILA
LMHko 6.
MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I
57 LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA
LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA
(13. eranskina)
LEHEN HEZKUNTZA (BIGARREN ZIKLOA)
GORPUTZ HEZKUNTZA
PROGRAMAZIOA
4. maila 5. maila 6. maila
1. unitatea Irristaketa Atletismoa eta egoera fisikoa I
Atletismoa eta egoera fisikoa II
2. unitatea Azken dakotak
ipuin motorra “Antzara-jolasa”
Aronsonen puzzlea elkarlaneko egitura
3. unitatea Artzikirola eta Colpbola
Tag errugbia
Boleibola
4. unitatea Gorputz-adierazpena I Gorputz-adierazpena II Gorputz Hezkuntzako
bizipenak antzerkia
5. unitatea
Euskal pilota I
Euskal pilota II
Badmintona
6. unitatea Mendiko bizikletaz
jolasean Orientazio-lasterketak Kirol-eskalada
Ekintza motorren DOMINIOAK
1
Bakarkako ekintzak
2
Bat baten aurkako ekintzak
3
Elkarlaneko ekintzak
4
Elkarlaneko-
aurkakotasuneko
ekintzak
5
Ziurgabetasun-inguruneko
ekintzak
6
Adierazpen-
eta arte-ekintzak