babesletza eta mezenasgoa
TRANSCRIPT
BABESLETZA eta MEZENASGOA
Amaia MorenoPublizitatea eta HHPP
2009/10 Komunikazio Marketin
Komunikazio MarketinGaia lantzeko erabilitako adibideak
Babestua izateko eskaeraBlogvertising: blogak patrozinatzeko aukeraBabesletza eta krisiari buruzko artikuluaFutbol babesletza ez ohikoaHilkutxen patrozinioa
Garatutako kontzeptuaPatrozinatutako aplikazioak (testuingurua)Patrozinioa mugikorretan (KONTZEPTUA)
ArtikuluaIturriak
Babestua izateko eskaerahttp://www.biospain2010.org/documentacion/oportunidade
s-de-patrocinio.pdfLink honetan aurkitu daiteke babestua izateko eskaera
baten oso adibide osatua.Kasu honetan, Bioteknologiaren V. nazioarteko topagunea
patrozinatzeko aukera eskaintzen du BioSpain plataformak.
Babesleak lortzeko adibidez esaten dute babesletza aukera asko dituztela, 1500 bezero jasoko dituztela…
Nolabai produktu bat bezala saltzen dute patrozinioa, produktua erosiz jasoko dituzun onurak erakutsiz.
Eskaintzen dituzten babesletza mota guztiak zehatz-mehatz azaldurik agertzen dira (bakoitzaren prezioa eta prezio horretan sartzen denarekin).
Blogen patrozinioaBlogvertising: blogen erabilpena da publizitate euskarri bezala.
Blogerren eragina gaur egun oso handia da, marka bati buruzko iritziak sortu edo moldatzeko, tendentziak ezarri ahal dituzte eta edozein zurrumurru ere sortzeko gaitasuna dute.
Blogerrak interes taldeetan eragina izan dezakete, beraiek ere iritzi talde izatera helduz.
Blogak, marka bat iragartzeko hamaika abantaila eskaintzen ditu (prezioa, segmentazioa, biraltasuna, kredibilitatea…). Beraz, patrozinioa ez da atzean geratu eta blogvertising-aren teknikara batu da.
Blogen patrozinioaBlog-irakurleen artean harrera onena dutenak
markak blogaren edukian eraginik ez dituztenak dira.Blog patrozinio adibideak: doaneko web lekua
eskaintzen, markari buruzko artikulu kopuru zehatz bat idazteagatik ordainketa, soilik markaren inguruko artikuluak patrozinatutako blogak, bakarrik blogaren atalen bat patrozinatzea…
Normalenak dira banner edo beste motatako publizitatea erakusten dutenak patrozinatuak izateagatik.
Bloggerrak jasotzen duena publizitateagatik irakurle kopuruaren araberakoa izango da.
Blogen patrozinioaAzken urteetako tendentzia berria blogen
patrozinioen bitartekari plataformak dira.Honen adibide dugu Zync.es web orrialdea:
Blogari eta iragarleen arteko bitartekaria.Iragarleek kontratatu dezaketen zerbitzua:
produktu edo zerbitzu baten analisia plataformara elkartutako edozein blogean.
Blogak klasifikatzen dira eragina eta ospearen arabera, gero prezio eta kategoria baten barne ipintzeko.
Babesletza krisiari aurre eginez“Babesletzak, ekintza errentagarria izaten jarraitzen du esparru
publizitarioan” Pilot agentzia Alemanak.Pilot Alemaniako agentziak bere herrialdean egindako ikerketa batetik
hainbat datu esanguratsu atera daitezke: 2009an, 4.200 eurotara iritsi zen patrozinio eta mezenasgoko kontratuen
inbertsioa (2008an bezala). Kirol esponsorren %80ak haien kontratuekin pozik daude eta haiekin
jarraitzeko intentzioa dute, baina aurrekontua handitu gabe.Hurrengo bi urteetarako enpresek eta agentziek egonkortasuna
aurreikusten dute patrozinio eta mezenasgoaren sektorean. 2012rako adituek hazkunde nabarmen bat iragartzen dute behingoz, diru-sartze kopurua 4.400 milioi eurotara igoz egungo 4.200en aurrean.
Kiroletako esponsorizazioa, 2.600 milioi eurotako inbertsioarekin, sektorearen indartsuena bezala agertzen da, Pilot-en ikerketaren arabera. Futbola patrozinio akorduak egiteko kirol errentagarriena da elkarrizketatuen %57arentzat. Jarraian eskubaloia dago %40arekin, eta motor-kirolak %25arekin.
Getafe eta Burger KingHainbeste dira kirol
taldeak babesten dituzten iragarleak jada jendea ez duela arreta jartzen futbol kamisetetan agertzen diren iragarleen izenetan. Arazo horri aurre egiteko, Getaferen babesle berria hurrengoa asmatu du:
Funerarien marketinaPuromarketin-en artikulu batean irakurri
dudanez, Espainiako funerariek bezeroei zerbitzu hobeago bat eskaintzearren egindako ahalmenetan, marketina ikusi dute baliabide gisa.
Era honetan, artikuluak azaltzen duenez, bezeroei zerbitzu merkeagoak eskainiko dizkiete iragarle baten patrozinioa onartuz gero.
Patrozinio hauek egoerarekin koherenteak izango dira, eta hilkutxan marka bat eramatetik, kotxe funebrean slogan bat eramatera heldu daitezke.
KontzeptuaGaur egun hain arrakastatsuak eta beharrezkoak ditugun teknologiak ere iragarle askoren babesletzaren euskarri dira, era honetan, babesturiko aplikazioak sortuz.
• Publizitatea egiteko era probetxugarri eta ez-erasotzaile.
Nabarmen hazi dira azken urteetan babesteko aukerak esparru honetan: advergaming, babestutako blogak, mugikorretako aplikazioen babesletza, advertainment, babestutako web orrialdeak…Landutako kontzeptua aplikazio hauen azpiatal bat izango da: mugikorretako aplikazio babestuak.
Mugikorretako aplikazio babestuakNire proposamena
da kontzeptu berria 4. gaiko amaieran kokatzea, 4.6 atal berria sortuz.
Mugikorretako aplikazio babestuakTendentzia berria: norberak gustuko dituen
aplikazioak deskargatzea.Azken boladan emarka estrategia berri bat
nabarmendu da: aplikazioak babestea doaneko deskargak edo zerbitzuak eskaintzeko.
Mugikorraren abantailak babesletza egiteko: segmentazioa, bezeroak onartua, inpaktu kopurua neurtu…
2013rako espero da deskargatutako aplikazioen %87a doanekoa izatea.
Jokuak hedatuenak diren arren, beste bi aukera azalduko ditut: SMS eta dei esponsorizatuak.
Mugikorretako aplikazio babestuak: SMS eta dei esponsorizatuakZerbitzu eponsorizatu hauek guztiek irabazteko
moduko formula dira:Iragarleek inpaktu handia lortzen dute kostu baxuan.Telefono konpainiek zerbitzuen trafikoa eta irabaziak
jasotzen dituzte.Bezeroek doaneko SMSak bidaltzeko edo dei
merkeagoak egiteko aukera dute.Krisialdirako sistema oso aproposa da, bezeroek
haien gastua asko kontrolatzen baitute.Hauen adibidea dugu Movistar operadorea:
http://www.movistar.es/fwk/cda/controller/page/0,2190,8887_166019490_166019493_0_0,00.html
ArtikuluaMUGIKORRETARAKO APLIKAZIOAK Babestutako aplikazioen artean, oso erabiliak dira mugikorretarako bereziki
prestatutakoak. Mugikorretako aplikazioak urte asko daramaten arren, gaur egun jada ez gara konformatzen mugikorrarekin batera datozenekin, eta honen inguruan tendentzia berri bat ezarri da: norberak gustuko dituen aplikazioak deskargatzea.
Tendentzia hau hazi ahala, merkatua ere nahitaez zabaldu behar izan da, eta gaur egun, mota honetako milioika aplikazio ezberdin topa ditzakegu deskargatzeko prest.
Mugikorra oso euskarri publiziatario ona da iragarleak publikoa definitu ahal duelako bere kanpainak kontrolatuz. Bere xede-taldeak jasotzen dituen inpaktu kopurua neurtzeko aukera ematen du, publizitatea bezeroengatik onartua izanez.
Hauen deskarga erraztu ahal izateko, Apple-ek izan zen lehena mugikorretarako negozio eredu berri bat egiten 2008an: App Store, bere mugikor zehatz batzuetan aplikazioak deskargatzeko denda. Beste batzuetan ere gertatu zaion bezala, mugikorren fabrikatzaile eta konpainia gehienek jarraitu dute Apple-en eredua ekintza berritzaile honekin. Horrela, aplikazio dendak deituriko negozioa edozein markako erabilgarriak bihurtu dira. Momentura arte, oso negozio errentagarriak izan dira aurreikuspenak oso baikorrak izanez. Garnet teknologia-ikerketa enpresak dion bezala, 2010 urte bukaerarako espero da mugikorretarako aplikazio denden bolumena 6.200 milioi dolarretara heltzea, deskargatutako 8.000 milioi aplikazioekin.
Artikulua Markek eta iragarleek ere honetan negozioa ikusi dute, eta askok dira azken boladan haien
marka estrategia aplikazio hauetan oinarritu dutenak, aplikazioak esponsorizatuz eta doaneko deskargak eskainiz. Era honetan, erabiltzaileak markan balio erantsi bat ikusiko du, era berean, marka denboran zehar erraztasunez gogoratuz. Dudarik gabe, nabarmen hazten ari den tendentzia bat da eraginkortasuna gero eta ziurragoa delako.
Lehen aipatutako 8.000 milioi aplikazio horietatik espero da %82ak doanekoak izatea (babesletzaren bitartez finantziatuak).
Garnet enpresak emandako datuekin jarraituz, mundu mailan 2013rako deskargatutako aplikazio hauen kopurua 21.600 milioietara heltzea aurreikusi dute, %87ak doanekoak izanik.
Aplikazio motei dagokienez, jokoak zabalduenak izaten jarraitzen dute, baina beste motatako aplikazioek ere gorapen handia jasango dute.
Iragarleen artean Coca-Cola izan da aurrendaria babesletza mota honetan, erabiltzaile eta bezeroen aldetik oso harrera ona izan duten joko, doaneko sms, kreditua eta mugikorretarako beste hainbat doaneko zerbitzu eskainiz.
Aplikazio hauen artean adibide ugari aurkitu ditzakegu, Coca-Colarekin jarraituz movistarrek eskaini zuen lehendabiziko esponsorizatutako aplikazioa topatzen dugu: bere bezeroei bideo-golak doan erakustea Coca-Colaren publizitatea jasotzearen truke. Mugikorra oso arma publizitario indartsua dela telefono-operadoreek ere badakite. Beraz, haiek dira iragarleak bilatzen dituztenak haien zerbitzuak bezeroei doan edo deskontuekin eskaini ahal izateko.
Iturriakwww.marketingdirecto.comwww.marketing-xxi.comwww.puromarketing.comwww.mycomputerpro.comwww.cincodias.comhttp://www.google.es/imghp?hl=es&tab=wi