bakeola eu
DESCRIPTION
Bakeola, Gatazketarako biztartekaritza ZentroaTRANSCRIPT
bakearenkulturalanduz
www.bakeola.org
1. AURKEZPENA
2. BIZIKIDETZA, BAKEA ETA GIZA ESKUBIDEAK
3. BAKEOLAKO ZERBITZUAK
A) PRESTAKUNTZA
B) KONTSULTORETZA
C) PROGRAMAK
D) TRUKEME
4. FINANTZIAKETA-LERROAK KUDEATZEKO AHOLKULARITZA
5. CURRICULUMA
6. KONTAKTUA
bakearenkulturalanduz
1. BAKEOLAREN AURKEZPENA
BAKEOLA gatazkak era positiboan eraldatzeko zentro espezializatua da, eta gi-zarte eta hezkuntzako eragileekin egiten du lan ikuspegi integraletik abiatuta.
Bakearen kultura lortzeko bizikidetzaren hobekuntza, Giza Eskubideen sustape-na, garapen komunitarioa eta eraikuntza soziala bultzatzen dituzten prozesuak sustatzen ditugu.
2. BIZIKIDETZA, BAKEA ETA GIZA ESKUBIDEAK
Bizikidetza bizipen multzoak dira eta definitzen dituzte bai pertsonen artean dau-den harremanak, bai eta partaide diren taldeetako harremanak ere. Hauek armo-nikoak izan daitezke edo ez. Hortaz, bizikidetzak beharrezkoa du talde edo komu-nitate hori osatzen duten gizabanakoen interakzioa.
Bakea ezin da justiziatik bereizi, maila ezberdinetan bizi diren harremanak berdin-tasunean oinarrituta daudela ulertzen baitira, bai pertsonen arteko harremanak bai eta ingurunearekiko harremanak ere: afektibitatean, ekonomian, sexu-arloan, gi-zartean, arlo kulturalean, etnikoan, hezkuntzan eta erlijioan. Harreman horiek elka-rrenganako errespetuan eta gizarte-lankidetzan oinarritzen dira, autoerrealizazioa lortze aldera.
Giza Eskubideak dira pertsona orok, gizakia izate hutsagatik, berez dituen ahalmen, askatasun eta aldarrikapenak. Hortaz, ezin kenduzko eskubideak dira, eta ez dute loturarik ezaugarri partikularrekin, edozein izanda ere (arraza, sexua, erlijioa, nazio-nalitatea, eta abar).
Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideak dira edozein udalerritako eguneroko jar-dunetan ardatz gisa izan beharreko oinarrietako bat. Erakundeek arlo horietan lan egitea, beraz, funtsezkoa da gizarte-oinarri kohesionatua eta gai horiekiko sentsibilizatua eratzeko.
bakearenkulturalanduz
3. BAKEOLAKO ZERBITZUAK
A. PRESTAKUNTZA
Prestakuntza, gatazkak prebenitzeko eta era positiboan eraldatzeko hainbat prestatze- eta trebatze-programetan garatzen da. Programa bakoitzak bere espezializazio-maila du.
Aurrez aurreko prestakuntza: urtero, prestakuntza-jardueren katalogo ireki bat taxutzen dugu, bake-kulturarekin eta giza eskubideekin zerikusia duten gaurko-tasuneko gaien inguruan.
Online prestakuntza: helburua da plataforma birtual batetik edukiak eskaintzea prestatu nahi duten pertsonei, bestelako ikastaroetara joateko zailtasunak dituz-tenean.
Prestakuntza itundua: helburua da prestakuntza-jarduera batzuk “eskariaren arabera” taxutzea, eragile batzuek edo besteek dituzten beharrizan bereziei erantzutearren.
Profesionalentzako prestakuntza iraunkorra: bitartekaritzaren, bake-kultura-ren eta giza eskubideen esparruan prestakuntza iraunkor eta espezializatua bul-tzatzea da bere helburua.
bakearenkulturalanduz
B. KONTSULTORETZA
Aholkularitza-zerbitzuaren xedea da administrazio publikoek bizikidetzaren, Bakearen eta Giza Eskubideen ikuspegia barnera dezatela bizikidetza hobetzeko programa eta proiektuetan.
AHOLKULARITZA-ZERBITZUEN KATALOGOA
• Bizikidetza, Bake eta Giza Eskubideen arloko politika publikoak diseinatzea.• Bizikidetza, Bake eta Giza Eskubideen egoeraren diagnostikoa egitea.• Bizikidetza eta Giza Eskubideen arloko plan integralak egitea.• Bizikidetza-behatokiak.• Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloko laguntza teknikoa ematea.• Bitartekaritza zerbitzuak ematea.• Esku hartzeko protokoloak eta tresnak diseinatzea eta garatzea.• Bizikidetzaren eta Giza eskubideen arloko aholkularitza ematea.• Arlo teknikoko eta politikoko langileak prestatzea eta trebatzea.
bakearenkulturalanduz
BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO POLITIKA PUBLIKOAK DISEINATZEA.
Bakeolak administrazio publikoei laguntzen die lankidetzaren, Bakearen eta Giza Eskubideen arloko politika publikoak taxutzeko orduan, Bakearen eta Giza Es-kubideen aldeko Hezkuntzarako Euskal Planaren ildotik.
BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEEN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA EGITEA.
Diagnostiko baten helburua da Bizikidetzaren, Bakearen eta Giza Eskubideen to-kian tokiko argazkia lortzea, diagnostiko hori oinarri erabiliz proposamenak di-seinatzeko eta esku-hartze motak nahiz bete beharreko beharrizanak zehazteko.
Bat baino gehiago dira diagnostikoa egiteko lan-metodologiak, baina elkarren osagarriak gertatzen dira:
1. fasea: udalerrian bizikidetzaren, Bakearen eta Giza Eskubideen arloan egindako lanari buruzko diagnostikoa parte hartzailea
Udalerrian, beste plan edo programa batzuen bitartez (gazte-plana, immigrazio-plana, berdintasun-plana, agenda 21, mugikortasun-plana, eta abar) azken ur-teetan bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan aurrera eraman diren ekimenak biltzen dira.
2. fasea: udalerrian bizikidetzaren eta giza eskubideen aldetik dagoen egoerari buruzko eta ageri diren beharrizan nagusiei buruzko parte-hartzezko diagnostikoa
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan dauden beharrizanak hautematen dira, eta arlo horretarako proposamenak egiten. Horretarako, politikako, arlo te-knikoko eta gizarte eta hezkuntzako eragileei parte hartzea ahalbidetzen dien metodologia erabiltzen da.
bakearenkulturalanduz
BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO PLAN INTEGRALAK EGITEA
Udalen bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko plan integrala lan-apustu poli-tiko bat da, toki-mailan bizikidetza eta giza eskubideak era ordenatu, planifikatu eta berariazkoan hobetu, bultzatu eta garatzeko.
Helburu nagusia da tokian tokiko bizikidetza lortu eta hobetzea, giza eskubideen zinezko errespetuan oinarriturik. Horretarako, planak honako elementu hauek ja-sotzen ditu: plana beraren eginkizuna, ikuspegia eta balioak; estrategia-ildoak; he-lburuak eta aurrera eramango diren jarduerak; eta ebaluazio-irizpideak, egindako lanak zer eragin izan duen neurtu ahal izateko.
Laburbilduta, plan baten ziklo osoa hau da:
0. fasea: bizikidetzaren eta Giza Eskubideen inguruko beharrizanei eta egoerari buruzko diagnostikoa egitea.
I. fasea: bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko plana diseinatu eta taxutzea.
II. fasea: gizarteratzea, kontrastatzea eta planaren antolamendu-egitura eratzea.
III. fasea: urte bateko edo biko kudeaketa-planak taxutzea.
IV. fasea: abian jartzea eta ebaluazio jarraitua egitea.
bakearenkulturalanduz
TOKIKO BIZIKIDETZA BEHATOKIAK
Tokiko bizikidetza-behatokiak parte hartzeko guneak eta aholku emateko orga-noak dira. Udalek eratzen dituzte, bizikidetzaren eta Giza Eskubideen inguruko jarduera-ildoak zehazte aldera.
Parte-hartzea da behatokien ardatz nagusia. Behatoki horretan, politikako, arlo tekniko eta gizarte eta hezkuntzako eragileak biltzen dira, bakoitzak bere errea-litatetik bizikidetzaren egoeraz duen ikuspegia eta aurkitzen dituen beharrizan nagusiak elkarri adierazteko.
Behatoki baten helburu nagusiak ondorengoak dira:
• Organo aholku-emailea den aldetik, udal-politika orientatzea biziki-detzako gaietan.
• Udalerrian bizikidetzak duen egoera aztertzea.
• Bizikidetzaren arloko jarduera-ildoak proposatzea.
• Bizikidetzari buruzko politikaren barruko neurriak, programak eta jar-duerak abian jartzen laguntzea.
Tokiko behatokiak udalerrietako errealitateetara egokitzen dira, eta parte hartzeko zenbait dinamiken bitartez, trukaketa eta elkarrizketa errazagoa izatea eragiten dute.
BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO LAGUNTZA TEKNIKOA EMATEA
Laguntza teknikoaren helburu nagusia da bizikidetzaren, bakearen eta giza es-kubideen arloko politika publikoak, programak eta proiektuak aurrera eramaten laguntzea. Horretarako, langile adituak egongo dira, beharrezko jarduerak koor-dinatu, dinamizatu eta gauza ditzaten.
bakearenkulturalanduz
BITARTEKARITZA-ZERBITZUAK EMATEA
Bitartekaritza-zerbitzu integral baten helburua da gatazkei irtenbidea emate-rakoan orientazioa, esku-hartzea, prestakuntza, informazioa eta aholkua ematea pertsona, entitate eta erakundeei, gatazkei irtenbidea ematerakoan.
Zehazki, bitartekaritza-zerbitzu integralak zerbitzu hauek ematen ditu:
Bitartekaritza eta esku-hartzea: laguntza espezializatua behar duten gatazketan.
Orientazioa eta legezko aholkua: egoera bakoitzari egokiturik.
Prestakuntza eta informazioa: ikastetxeentzat, elkarteentzat, gizarte-zentroen-tzat, profesionalen elkargoentzat, eta abarrentzat, gatazketan bitartekaritza egi-teari eta gatazkok erregulatzeari dagokienez.
ESKU HARTZEKO PROTOKOLOAK ETA TRESNAK DISEINATZEA ETA GARATZEA
Zerbitzu honen helburua da bizikidetzaren eta gatazkei irtenbidea ematerakoan di-tuzten beharrizanei erantzuteko, administrazio publikoei laguntzea esku hartzeko tresnak eta protokoloak diseinatzen.
bakearenkulturalanduz
BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO AHOLKULARITZA EMATEA
Zerbitzu honen helburua da arlo honi dagokion guztian aholkularitza-zerbitzu in-tegrala ematea.
LANGILE TEKNIKOAK ETA POLITIKOAK PRESTATZEA ETA TREBATZEA
Gatazkak prebenitzeko eta era positiboan eraldatzeko prestatze- eta trebatze-programak diseinatu, eta administrazio publiko arlo tekniko eta arlo politikoko langileei ematea, haien beharrizanetara egokiturik. Programa bakoitzak bere espezializazio-maila du.
bakearenkulturalanduz
C. BAKE KULTURAREN ETA BIZIKIDETZAREN ALDEKO GIZARTE ETA HEZKUNTZA PROGRAMAK.
Programa sozioedukatiboak bizikidetza hobetzen, Giza Eskubideak bultzatzen eta komunitatearen garapena sustatzen laguntzen duten lanabesak dira.
Bakeolak eskola, erakunde eta udaletan programa sozioedukatiboekin lan egiteko apustua egin du. Izan ere, Bakeolaren ustetan, programa horiek baliabide pribile-giatuak dira, modu ludiko eta librean Bakearen Kultura bultzatzen dituzten balioak bizitzea ahalbidetzen dutelako.
Bakeolak aurrera eramaten dituen programa sozioedukatiboen artean gatazkaren txotxongiloak, munduan dauden gatazkak aztertzeko erakusketak, ginkana koope-ratiboak, teknologia berriekin sentsibilizazioa…aurkitu ditzakegu.
Bakeolak hitzartutako programa sozioedukatiboak ere egiten ditu, Bakearen Hezkuntza eta Giza Eskubideen gaiekin lotutako eskaerei erantzunez.
GIZARTE ETA HEZKUNTZA PROGRAMEN KATALOGOA
• IKT: gazteei eta sareko indarkeriari buruzko ikus-entzunezko sormena.• Hiri-Artea eta bizikidetza• 2.0 Bizikidetza• Erabili sormena gatazketan!• Petersen mapa.• Giza Eskubideetan zehar.• Erein ezazu musutruke / Siembra buenos tratos.• Bakea ametsetan / Soñando paz• Gatazkaren txontxongiloak• Ludoteka kooperatiboa edo jolas kooperatiboen tailerra• “Ahaztutako munduaren geografia” erakusketa• Kontaidazu• Bakearen aldeko ziberginkana• Bakerako ibilbideak• Bakerako eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzaren web ataria • Balio heziketaren hedapena. Bizikidetzarako dekalagoa• Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen egutegia edo agenda.• 52 posta = bizikidetza (+) pertsonen arteko harreman adeitsuak lantzeko
e-postak
bakearenkulturalanduz
IKTak: GAZTEEI ETA SAREKO INDARKERIARI BURUZKO IKUS-ENTZUNEZKO SORMENA
Hezkuntza teknologia berrietan lantzeko programa; erabilera arduratsu, preben-tibo eta hezgarri batean.
Programa udalerri bakoitzari egokitzen den blog baten bidez garatzen da, eta gazteekin lantzen da sarean aurkitu dezakegun biolentzia bai eta teknologia be-rrien potentzialtasunak ere.
Programari amaiera emateko gazteek film labur bat eta lan honen aurkezpena egingo dute.
NORI ZUZENDUTA: - Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (10 eta 25 pertsonetako taldeak) - Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei… - Programaren iraupena: 4 ortutik 20 ordutara - Pedagogia munduan ezagutzak dituzten profesionalek eta hiri-artearen
profesionalen aholkularitzarekin dinamizatua
HIRI-ARTEA ETA BIZIKIDETZA
Hiri-artearen bidez Bizikidetzarako Heziketa lantzeko gizarte-hezkuntza progra-ma da.
Programa egunerokotasunean ditugun jarrerei buruz hausnartzera bideratuta dago; bizikidetza positiboa sustatzen duten edo ez aztertzea eta hiriko arteko es-presio ezberdinez baliatuz, abilezia eta jarrera ezbiolentoetan trebatzea (hip-hop, stop-motion, graffiti, space invaders…).
bakearenkulturalanduz
NORI ZUZENDUTA: - Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (10 eta 25 pertsonetako taldeak) - Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei… - Programaren iraupena: 4 ortutik 20 ordutara - Pedagogia munduan ezagutzak dituzten profesionalek eta hiri-artearen
profesionalen aholkularitzarekin dinamizatua
BIZIKIDETZA 2.0
2.0 tresnen bidez (komikiak,denboraren lerroak…) elkarbizitza lantzeko pro-grama da.
Programa hau osatzen dituzten ekintzen bidez gazteak sentikor bihurtu nahi di-tuzte Elkarbizitza eta Bake Hezkuntzako gaietan.Horretarako,ikastetxe bakoitzeko blog bat sortuko da bertan ikasleak egiten di-tuzten produkzioak eskegi dezaten besteekin partekatzeko helburuarekin.
NORI ZUZENDUTA: - Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (10 eta 25 pertsonetako taldeak) - Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei… - Programaren iraupena: 4 ortutik 8 ordutara - Pedagogia munduan eta ikus-entzunezko ezagutzak dituzten profesionalek
dinamizatua
bakearenkulturalanduz
BOTA EZAZU SORMENA GATAZKEI
Behar bezalako irtenbide egokiak bilatzeko orduan sormena garatzeko programa da.
Gatazkei era sortzaile eta ezbiolento batean aurre egiteko orduan, prestakuntza eta hezkuntza aproposa izatea funtsezkoa da trebetasun eta estrategia pertsona-lak nahiz taldekoak izatea ahalbidetzen dutelako.
Gaitasun hauen artean, sormena eta irudimena garatzea garrantzitsua da, batez ere gatazkei aurre egiteko orduan, irtenbide positiboak bilatzeko.
NORI ZUZENDUTA:- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (10 eta 25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 4 ortutik 20 ordutara- Pedagogian ezagutzak dituzten profesionalek dinamizatuta
bakearenkulturalanduz
PETERSen MAPA
Neurri erraldoiak (10 metrotako luzera eta 6 metrotako zabalera) dauzkan Mun-duko Mapa baten bidez umeek ikusiko dituzte zeintzuk diren munduko gatazkak, hauen jatorria eta mugarik ez duen mundu bat irudikatu beharko dute.
NORI ZUZENDUTA:- Lehen hezkuntzako ikastetxeei (10 eta 25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 1-2 ordu- Pedagogian ezagutzak dituzten profesionalek dinamizatuta
GIZA ESKUBIDEETATIK IBILBIDEA
Ikus-entzunezko ekintzen bitartez Giza Eskubideei gerturatzea eta hauen eza-gutza ahalbidetzen duen programa da.
Programa honen helburua gure inguruan gertatzen diren Giza Eskubideen hautsitzea antzematea eta gazteen parte-hartzea sustatzea hauek bermatzeko orduan.
NORI ZUZENDUTA:- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (10 eta 25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena:2 ortutik 4 ordutara- Pedagogian ezagutzak dituzten profesionalek dinamizatuta
bakearenkulturalanduz
EREIN EZAZU MUSUTRUKE/ SIEMBRA BUENOS TRATOS
Natura berreskuratzen da hezkuntza esparru pribilegiatu bat bezala.
Programa honetan naturarekin konprometitzeak duen garrantzia azpimarratzen da eta gure inguruarekin, ekologia eta kontsumo arduratsuarekin sentsibilizatzeaz gain, bizikidetza “ereintzen” dugu musu-truke tratu onak jasotzeko.
NORI ZUZENDUTA:- Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle-taldeak (10-25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 4 ortutik 20 ordutara - Pedagogia munduan adituak diren profesionalek dinamizatua
bakearenkulturalanduz
BAKEA AMETSETAN/ SOÑANDO PAZ
Gernikako aterpetxean egiten den programa hezitzailea da non Lehen eta Biga-rren Hezkuntzako ikasleei Bake balioak, bizikidetza eta Giza Eskudibeak garat-zeko aukera ematen zaien.
Alde batetik,oinarrizko helburua gelan/ikastetxean ematen diren gatazkei buruz hausnartzea eta pertsonalki edota taldean hartzen diren jarrerak ezagutzea. Beste aldetik ikasleek komunikazio jarreretan trebatzea eta gatazkak behar be-zala tratatzeko tresnekin dohatzea.
NORI ZUZENDUTA:- Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle-taldeak (25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 1, 2, 3, 4 eta 5 eguneko egonaldiak- Pedagogia munduan adituak diren profesionalek dinamizatua
bakearenkulturalanduz
GATAZKAREN TXOTXONGILOAK
Txotxongiloekin lan egitea erreminta egokia da gai zail batekin sartzen garenean edota bitartekaritza erabili nahi denean, taldean edota gelan sortzen diren egu-neroko gatazken eraldaketan.
Txontxongiloen erabilpenaren bitartez gatazka batean pentsatu dezakegu bertan zuzenean sartuta egon gabe,horrela aukera izango dugu, modu positiboan ate-ratzeko bide ezberdinak ezagutzeko.
NORI ZUZENDUTA:- Lehen hezkuntzako ikasle-taldeak (10-25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 1-2 ordu- Pedagogian ezagutzak dituzten profesionalek dinamizatuta
bakearenkulturalanduz
LUDOTEKA KOOPERATIBOA EDO JOLAS KOOPERATIBOEN TAILERRA
Jolas kooperatiboen tailerrek begirada ezberdin bat proposatzen digute jolasaren munduan, izan ere, ohiko jolasak sariak jasotzen dituen irabazle baten inguruan egi-turatuak daudelako.
Programa bideratuak dira eta partekatzera eta jolasean kooperatzera zuzenduta daude. Jolas kooperatiboek parte-hartzea bilatzen dutenez, taldearen helburuak gi-zabanakoarenak gailentzen dituzte. Pertsonek beste pertsonekin jolasten dute, ez haien kontra; erronkak edo oztopoak gainditzeko jolasten dute, ez pertsonak gain-ditzeko.
NORI ZUZENDUTA:- Lehen hezkuntzako ikasle-taldeak (10-25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 1-2 ordu- Pedagogia munduan adituak diren profesionalek dinamizatua
bakearenkulturalanduz
“AHAZTUTAKO MUNDUAREN GEOGRAFIA” ERAKUSKETA
Erakusketa parte-hartzaile bat da eta mundu mailan existitzen diren gatazkak ikusten dira bai eta Bizikidetza eta gatazkak eraldatzeko eredu ezberdinak jaso ere.
Bere oinarrizko helburua da ezagutzera ematea gaur egun munduan bizi diren guden arrazoiak eta biolentziaren bidez bideratzen diren gatazkenak. Horreta-rako 19 mapa osatzen dute erakusketa hau.
NORI ZUZENDUTA:- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (10 eta 25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 1-2 ordu- Pedagogia munduan adituak diren profesionalek dinamizatua
bakearenkulturalanduz
KONTAIDAZU
Belaunaldien arteko programa da bizitzen istorioak kontatzeko gogoa eta as-moa duten ume eta helduak elkartzen ditu, topaketa baten esperientzia ahalbi-detzen du.
Programa honek partaide sentimentuak eragiteaz gain, komunitatean kokatzen laguntzen du eta auto-estimua sustatzen du umeengan eta helduengan ere.
NORI ZUZENDUTA:- Lehen Hezkuntzako ikastetxeei (10 eta 25 pertsonetako taldeak)- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 1-2 ordu- Pedagogia munduan adituak diren profesionalek dinamizatua
bakearenkulturalanduz
BAKEAREN ALDEKO ZIBERGINKANA
Bakearen aldeko ziberginkana (“zure herria jokoan”) teknologia berriak era-biltzen ditu eta lehiaketa birtual batean kokatuta dagoen proiektua da. Bertan gazteek froga zehatz batzuk egin eta interneten zenbait bilaketa burutu be-harko dituzte.
Zazpi izango dira lurrikara baten ondoren berreraiki beharko diren herriko toki adierazgarriak (eskola, udaletxea, enparantza…). Hauek izango dira elkarbizitza-ren alderdi ezberdinak lantzeko aitzakia: interkulturalitatea, elkartasuna, kont-sumo arduratsua, ekologia…
NORI ZUZENDUTA:- Bigarren Hezkuntzako ikasleei - Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 1.era: 6 ordu; 2.era:15-30 egun- Pedagogia munduan adituak diren profesionalek dinamizatua- Internet sarreraren beharra
bakearenkulturalanduz
BAKERAKO IBILBIDEAK
Ikuspuntu kooperatibo eta solidario batetik herria/hiria ezagutzea da programa honen helburua.
Ekintza aurrera eramateko ibilbide ezberdinak egingo dira udalerritik eta toki ze-hatzetan (udaletxea,merkatua,bake-epaitegia…) ariketa ezberdinak eginez hiritar komunitatearen balioak eta gure hurbileko ingurunearen ezagutza sustatzen da.
NORI ZUZENDUTA:- Bigaren hezkuntzako ikasleei- Elkarteei, Aisialdi Taldeei, GKEei…- Programaren iraupena: 3 ordutik 4 ordutara- Pedagogia munduan adituak diren profesionalek dinamizatua- Aurrera eramateko tokia: toki ireki batean
bakearenkulturalanduz
BAKERAKO ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO HEZKUNTZAREN WEB ATARIAwww.bakelan.net
Bakerako eta Giza Eskubideen web atari hau era koordinatu eta koherente ba-tean Elkarbizitza, Bake Hezkuntza eta Giza Eskubideak udalerrietako ikaste-txeetan, erakundeetan eta familietan lantzeko pentsatuta dago.
Atari honetan irakasleen lana erraztera bideratutako tutoretza ekintza planak eta aisialdi elkarte eta taldeentzako jarduera programatuak uztartzen dira, bai eta familian garatzeko dinamikak ere.
Bakerako eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzaren web ataria udalerriko web-aren barruan egongo da.
bakearenkulturalanduz
BALIO HEZIKETAREN HEDAPENA. BIZIKIDETZARAKO DEKALOGOA
Elkarbizitza lantzeko, udalerri mailan banatutako komiki itxura daukan informazio-koadernoa da.
Koaderno hauek hamar orriz osatuta daude, eta giza elkarbizitzarako beharrezkoak diren ikasketak indartzen ditu.
Koaderno honen bitartez gure buruak ezagutzen ikas dezakegu, “izatera”, ko-munikatzera, gure gatazkei aurre egitera, ezberdintasunean elkarrekin bizitze-ra, gizartean parte hartzera eta ingurunea zaintzera.
GIZA ESKUBIDEEN EGUTEGIA EDO AGENDA
Urteko egutegia edo agenda bat eratzen da balioen hezkuntzarako irudi eta edukiekin (ekologia, elkartasuna, garapena, bakea, baterako hezkuntza, aniz-tasuna…) edota Giza Eskubideen urraketak islatzen dituzten egoerak eta horiei aurre egiteko era ezberdinekin.
52 EMAIL = BIZIKIDETZA (+) HARREMAN INTERPERTSONAL ONURAGARRIAK LANTZEKO EMAIL-AK
Posta elektronikoen bidez hedatzea eta Facebook taldeen eraketaren bidez harre-man interpertsonal onuragarriak lantzea.
Teknologia berrien efektu biderkatzaileaz baliatuz, programa honen ideia astero, urte betean, mezu positibo bat jasotzea da; bertan elkarbizitza ahalbidetzen duten jarreren inguruan hausnarketa txiki bat egitera animatzen zaigu.
bakearenkulturalanduz
D. TRUKEME
ZER DA TRUKEME?
TRUKEME bakearen hezkuntzari eta jolas kooperatiboei buruzko jardueren ba-liabide zentroa da eta Bakearen Kultura sustatzeko eta sendotzeko egiten du lan.
Trukemeren helburu nagusia ikastetxeek, aisialdiko taldeek, elkarteek, GKE-ek, gizarte erakundeek, administrazio publikoek eta gizarteak, oro har, jolas jardue-ren bidez bake eta lankidetza balioak bizi ditzatela ahalbidetzea da.
ZEIN DA ZERBITZU HONEN HELBURU NAGUSIA?
Baliabideen Zentro honen helburu nagusia da Euskadiko gizarte eta hezkuntzako eragile guztiei jolas kooperatiboak hurbildu eta erraztu eta hauen erabileran tre-batzea. Modu honetan, eta jolas hauen erabilerari esker, euskal gizartean biziki-detza eta Bakerako Kultura bultzatu dezakegu, eta ez bakarrik umeekin izan ere, jolas hauek pertsona helduekin ere lantzen dira.
Jolas kooperatiboen bidez, bai mahaikoak bai fisikoak, gure gizarte-trebetasunak zelan hobetu ikasi dezakegu: komunikatzeko trebetasuna, besteekin harremane-tan aritzeko, asertibitatea, errespetua, gatazkak eraldatzeko sormena, auto-esti-mua eta besteengan konfiantza, eta abar.
ZERBITZUEN KATALOGOA
• Jolas kooperatiboen erabileran formazio eta trebakuntza.• Jolasen programa eta tailerrak.• Baliabideen zentroa.• Ikerketak eta argitalpenak.
bakearenkulturalanduz
JOLAS KOOPERATIBOEN ERABILERAN FORMAZIO ETA TREBAKUNTZA
Zentroaren zerbitzuen artean garrantzitsuenetakoa gizarte eta hezkuntzako eragile desberdinei jolas kooperatiboen ezagutza eta erabileran formatu eta trebatzea dela aipatu nahi dugu. Izan ere jolas kooperatiboak, Bakerako Hezkuntza eta bizikidetzarako erreminta egokiak dira eta Giza Eskubideetan oinarrituta daude.
Prestakuntza hauekin nahi dena da “gizarte eta hezkuntzako eragileak Bakerako Kulturako elementu katalizatzailea bihurtu daitezela, bere lana garatzen duten gi-zarte taldeetan”. Modu honetan helburu desberdinak lortzen dira: jolas mota hau ongi pasatzeko izateaz gain, hezitzaileak direla azaldu, Bakearen Kulturaren eraikuntzan modu ludikoan lagundu, gizakiaren garapen pertsonalean jolasaren garrantziari buruz hausnarketa egin (haurtzarotik zahartzarora heltzen)…
Gure prestakuntzak:
• Solidaritatea eta jolas kooperatiboak.• Jolas kooperatiboen bidez hezten.• Jolas dezagun familian. Gure harremanak eta afektuzko estekak
hobetzen ditugu.• Jolas eta sormena: eskuragarri dauden baliabideetan, jolas kooperati-
boen bila.
bakearenkulturalanduz
PROGRAMAK ETA JOLAS-TAILERRAK
Jolas-tailerrak ondo pasatu eta talde harremanetan aritzeko proposamen be-rriak ezagutzeko espazio bereziak dira. Gune hauetan, lankidetza eta parte-hartzeak garrantzi handiagoa du lehiakortasunak baino.
Jolas-tailerra egoki gara dadin espazioa hauetan, jolasa ahalbidetzen, laguntzen eta estimulatzen da, haurrei, gazteei, gurasoei eta hezitzaileei beharrezko elemen-tuak eta materialak eta jolasak eskainiz. Era berean ekintza modu egokian bidera dadin, orientabideak, laguntzak eta konpainiak eskaintzen dira. Jolas-tailerretan tentsio gabeko giroa sortzen da, non parte-hartzaileen integrazioa eta partaidetza potentziatzen den, beren jatorria eta izaera edozein delarik ere, harreman pertso-nalen hobekuntza sustatzen da, gaitasun sozial, fisiko eta intelektualen eskuratzen eta sendotzen dira, eta abar.
Gure tailerrak:
• Jolas kooperatiboak.• Munduko jolasak.• Komunikaziorako jolasak.• Jolas dezagun familian.
bakearenkulturalanduz
BALIABIDEEN ZENTROA
Baliabideen zentroa orokorrean gizarte osoari zuzenduta dago, eta bereziki As-tialdi Taldeei, Elkarteei, Gizarte Entitateei, Hezkuntzako zentroei, familiei baita jolas kooperatiboen bidez Balioetan oinarrituriko hezkuntza eta Bakerako Kultu-rara hurbildu nahi duten Administrazio Publikoei ere.
Honako zerbitzu hauek aurki daitezke:
I. Mahai jolas kooperatiboen Mailegu zerbitzua, eta Dokumentazio zentroko liburuak ere bai.
II. Dokumentazio zentroa Bake hezkuntza eta bizikidetza, gatazken bi-tartekaritza eta eraldaketa, Balioetan oinarrituriko hezkuntza, jolasa, jolas kooperatiboa eta abarreko gaietan espezializatua.
III. Mahai jolas kooperatiboen salmenta. Mota honetako jolasak oso zaila da merkatuan aurkitzea.
IV. Mahai jolas kooperatiboen alokairua, ekimen publiko edo pribatuak ga-rapenerako.
V. Jolas topaketak. Jolasaren balioari buruz hausnarketa egiteko espazioak hain zuzen ere.
VI. Kontsultoretza eta aholkularitzako zerbitzua. Jolas kooperatiboen erabi-lera hobetzeko zuzendutako zerbitzua, baita jolas-programak diseinatzeko ere, eta abar.
bakearenkulturalanduz
IKERKETA ETA ARGITALPENAK
Trukeme-k, 2008-2011rako Bakerako eta Giza Eskubideetarako Euskal Planak bezala, helburutzat dauka Giza Eskubide eta Bakerako hezkuntza arloko gogoe-ta, azterketa, eztabaida eta ikerketa bultzatzea.
Horretarako, Bakeolak Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen aldeko ikerketan zentratutako lan ildo bat garatu nahi du.
2007-2008 ikasturtean ikerketa bat abiatu zen, Jolas Kooperatiboen eragina ja-rrera sozialen eta autokontzeptuarengan aztertzeko helburuarekin.
Ikerketa honen ondorioetarik abiatuz. 2009an taldeko esku hartze programa bat diseinatu da hezkuntza formala eta ez formalaren arloan jolas kooperatiboen erabilpenaren bidez sormena eta giza eskubideetarako hezkuntza nerabezaroan (11-16 urte) bultzatzeko, talde esperimentaletan inplementatzeko eta nerabea-ren garapenean honen eragina neurtzeko.
bakearenkulturalanduz
4. FINANTZIAKETA-LERROAK KUDEATZEKO AHOLKULARITZA
Bakeolak, garatu nahi diren plan, programa eta proiektuak finantziatzeko aholku-laritza ematen du .
• Euskal Autonomia Erkidegoa: Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorrean garatutako programak eta ekimenak diruz laguntze-ko deialdia.
• Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Bakerako, Bizikidetzarako eta Giza Es-kubideetarako hezkuntzaren inguruko proiektuak egiteko diru laguntzen deialdia.
bakearenkulturalanduz
NON EGITEN DUGU LAN?¿DONDE TRABAJAMOS?
HERRI MAILAKO BIZIKIDETZA PLANAKPLANES DE CONVIVENICA A NIVEL MUNICIPAL
IKASTETXE MAILAKO BIZIKIDETZA PLANAKPLANES DE CONVIVENCIA A NIVEL ESCOLAR
BAKE HEZIKETARAKO GIZARTE HEZKUNTZA PROGRAMAKPROGRAMAS SOCIOEDUCATIVOS DE EDUCACIÓN PARA LA PAZ
AHOLKULARITZA ETA KONTSULTORETZA ZERBITZUASERVICIO DE ASESORAMIENTO Y CONSULTORÍA
PRESTAKUNTZAFORMACIÓN
TRUKEME - JOLAS KOOPERATIBOAKTRUKEME - JUEGOS COOPERATIVOS
N?S?
Alonsotegi
BarakaldoSestao
PortugaleteaoAbanto-Zierbena
BarSe
Santurtzite Lekeitio
ZarautzZ
AzpeitiaA
IrunIr
HondarribiaErrenteria
Mundaka
GetxoG
Plentziaa
LeioaL
EtxebarriEBasauriB
MungiaM
GaldakaoG
DurangoD
AmurrioA
Laudio/LlodioL
Urduña-OrduñaU
doBilbaoBB
Vitoria-Gasteiz
Donostia-San Sebastiánrrent
ArrigorriagaBalmaseda
Sopuertal
OrtuellaMuskiz
A
Salvatierra/Agurain
BIZKAIA
Abanto-Zierbena
Alonsotegi
Arrigorriaga
Balmaseda
Barakaldo
Basauri
Berango
Bilbao
Durango
Erandio
Etxebarri
Galdakao
Getxo
Leioa
Lekeitio
Markina
Mundaka
Mungia
Muskiz
Ortuella
Plentzia
Portugalete
Santurtzi
Sestao
Sopuerta
Urduña / Orduña
GIPUZKOA
Andoain
Azpeitia
Donostia – San Sebastián
Errenteria
Hondarribia
Irun
Zarautz
ARABA
Amurrio
Laudio / Llodio
Salvatierra / Agurain
Vitoria / Gasteiz
BESTELAKOAK
Ávila
Barcelona
Córdoba
Madrid
Salamanca
Teruel
Zaragoza
5. CURRICULUMA
bakearenkulturalanduz
PRESTAKUNTZAKO CURRICULUMA
Ikastetxeak• Erresilientzia ikasgeletan.• PNL• Bizikidetza Planak• Bizikidetza planak martxan jartzeko espezializazioa.• Bitartekaritza eta gatazken eraldaketa• Ikasketa kooperatiboa• Gatazken eraldaketa ikastetxeetako jantokietan• Ikasgelarako giza trebetasunak• Ikasleen eskubide eta betebeharren 201/2008 dekretoaren aplikaziorako
tailer praktikoa• Berdinen arteko tratu txarrak• Patioa, hezkuntzarako gunea.• Gatazken eraldaketa eta hezkuntza emociónala• Ikastetxeetan gatazkak eraldatzeko hezkuntza estrategiak
Familiak• Familian gatazkeei aurre egiteko baliabideak ezagutzeko tailerra• Biolentzia familian.• Bizikidetza eta Bake Heziketa familian.• Gatazkak: zelan aurre egin familian ematen diren egunerokotasuneko
gatazkeei.• Gatazkak, autoritatea, arauak eta beraien ondorioak
Elkarteak• Erakundeen baitan gatazkeei aurre egiteko tailerra.• Balio heziketa eta jolasaren bidez talde kohesioa lortzea.• Lan taldeetan gatazken kudeaketa.• Bitartekariaren giza-trebetasunak.• Arauak eta ondoriak, proposamenak eta esku-hartze pautak begirale
taldean.• Gizarte komunikaziorako teknikak eta motibazioa lan taldeetan
Unibertsitatea• Ikastetxeetako praktika onak. Deustuko Unibertsitatea.• Bake Kultura, bitartekaritza eta gatazken eraldaketa. Salamankako
Unibertsitatea
Bizikidetza programa. Prestakuntza eta trebakuntza• Ikasle laguntzaile programa: Dolores Ibarruri BHI, Balmasedako BHI,
Zubizaharra Ikastola eta Lekeitioko BHI
Partehartzaile kopurua: 5.234 pertsonaPrestakuntza orduak: 2.695 ordu
bakearenkulturalanduz
KONSULTORIAKO CURRICULUMA
Bizikidetza, Bake eta Giza Eskubideen arloko politika publikoak diseinatzea• Politika publikoak adosteko errazteko prozesua. Zarauzko Foro Zibikoa.
Bizikidetza, Bake eta Giza Eskubideen egoeraren diagnostikoa egitea• Gizpukoako Lurralde Historikoko erakunde, gizarte eta hezkuntza arloan bizi-
kideta eta Bakerako Hezikeraren beharrizanak eta egoeraren diagnostikoa.• EAE-ko bizikidetzarako eta bakerako hezkuntzaren egoerari buruzko
diagnostikoa.• Zarauzko udalerrian Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen egoerari
buruzko diagnostikoa egitea.• Etxebarriko udalerrian Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen egoerari
buruzko diagnostikoa egitea.• Irungo udalerrian Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen egoerari buruzko
diagnostikoa egitea.• Muskizeko elkarte-ehunean bizikidetzaren egoerari buruzko sektore-
kako diagnostikoa egitea.• Andoainek bizikidetza, Bake eta Giza Eskubideen inguruan egindako la-
naren diagnostikoa.
Bizikidetza eta Giza eskubideen arloko Plan integralak egitea• Zarauzko bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko plan integrala taxutzea.• Etxebarriko bizikidetza osoko plana.
Tokiko Bizikidetza Behatokiak• Balmasedako Bizikidetzaren Tokiko Behatokia.
Laguntza teknikoak ematea• Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bake Kultura sustatzeko laguntza teknikoa,
eta 2009-2011ko laneko foru-planaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.• Bake-Hezkuntzaren eta Giza Eskubideen arloko prestakuntza eta tre-
bakuntzarako idazkaritza teknikoa. Giza Eskubideen Zuzendaritza. Eus-ko Jaurlaritza.
• Zarauzko bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Plana koordinatu eta di-namizatzeko zerbitzua.
• Giza Eskubideen inguruko prestakuntza eta trebakuntza programa au-rrera eramateko kontratua.
Esku hartzeko protokoloak eta tresna diseinatzea eta garatzea• Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzako baliabideei buruz in-
formazioa biltzeko eta urteroko ebaluazioa egiteko tresna.• Akordioak eta Arrigorriagako gazteria zerbitzuetan esku-hartzerako
protokoloak eratzeko errazte prozesua.
bakearenkulturalanduz
GIZARTE ETA HEZKUNTZA PROGRAMEN CURRICULUMA
• IKTak: Indarkeria sarean eta gazteei buruzko ikus-entzunezko sormena Balmaseda (2009), Laudio (2009), Lekeitio (2009) , Zarautz (2010) 860 PARTAIDE
• Hiri-artea eta bizikidetza Bilbao (2010), Etxebarri (2010), Galdakao (2010), Portugalete (2010) 75 PARTAIDE
• Bota ezazu sormena gatazkei Bilbao (2009/2010) 40 PARTAIDE
• Erein ezazu musutruke/ Siembra buenos tratos Bizkaia, Araba eta Nafarroko (2010) udalerri ezberdinetan 6758 PARTAIDE
• Bakea ametsetan/ Soñando paz Elorrio (2010), Muskiz (2010) 50 PARTAIDE
• Gatazkaren txotxongiloak Mungia (2007), Orduña (2006), Sestao (2006), Etxebarri (2005) 1384 PARTAIDE
• Ludoteka kooperatiboa edo jolas kooperatiboen tailerra Zarautz (2010), Bertiz (2008/2009), Ibarrangelu (2008/2009), Guara (2008/2009),
Bidarrai (2008/2009), Amaiur (2008/2009), Orduña (2008/2009), Lapurreketa (2008/2009), Plentzia (2008/2009), Gorliz (2008/20009), Isaba (2008), Portuga-lete (2006/2007), Sestao (2007/2008), Santurtzi (2008), Mungia (2007), Mun-daka (2007), Bilbao (2007), Barakaldo (2006/2007), Etxebarri (2005), Ortue-lla (2005), Laudio (2003/2004/2005), Getxo (2004), Muskiz (2004), Arrigorriaga (2003/2004), Amurrio (2003), Araia (2003), Agurain (2003)
13143 PARTAIDE
• “Ahaztutako munduaren geografia” erakusketa Basauri (2009), Orduña (2009), Derio (2009), Erandio (2009), Leioa (2009), As-
trabudua (2009), Bilbao (2009), Santurtzi (2008), Mungia (2008), Barakaldo (2008), Berriz (2008), Abadiño (2008), Ermua (2008), Durango (2008), Elorrio (2008), Portugalete (2008), Ondarroa (2008), Gernika (2008), Markina (2008), Trapagaran (2008), Ortuella (2008), Zalla (2008), Zamudio (2008), Córdoba (2007), Etxebarri (2005/2008), Sestao (2005/2008), Zarautz (2004), Agurain (2004), Muzkiz (2004/2009), Arrigorriaga (2003/2004), Balmaseda (2004/2008), Getxo (2004/2008), Amurrio (2003/2004)
10998 PARTAIDE
bakearenkulturalanduz
• Kontaidazu Etxebarri (2009), Portugalete (2008), Laudio (2006/2008), Zarautz (2006) 2107 PARTAIDE
• Bakearen aldeko ziberginkana Bilbao (2009), Etxebarri (2008), Zarautz (2007) 502 PARTAIDE
• Bakerako ibilbideak Irun (2007/2008), Laudio (2006/2007) 682 PARTAIDE
• Bakearako eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzaren web ataria www.bakelan.net
Lekeitio (2007/2010), Laudio (2006/2010), Zarautz (2004/2010) 10000 PARTAIDE
• Balioen difusio kanpaina. Bizikidetzarako dekalogoa Zarautz (2007), Lekeitio (2006), 19500 PARTAIDE
• Gernikako Bake Museora bisita Ortuella (2005), Zarautz (2004), Arrigorriaga (2004), Laudio (2003/2004), 366 PARTAIDE
ESKATUTAKO PROGRAMAK• Kontaidazu esperientziaren argitalpenak. Laudio (2007), Portugalete (2009)• 2007/2010, Zarauzko terrorismoren biktimei babes, esker on eta elkartasun
ekitaldiak. • 2005/2009, Bilboko Udaletxeak antolatzen duen Bakearen Asterako progra-
mak.• 2008, ”M11ren Erakusketa.Oroipenerako trazuak eta puntadak. Bakerako
leiho bat Euskadin” programa sozioedukatiboa. Bilbao.• 2008/2009, Hiritartuz, hiritartasunarako hezkuntza lantzeko programa. Irun.• 2007, Gazteen batzarra “Gazteria bakea eraikitzen gure gizartean” Eusko Le-
gebiltzarraren hezkuntza programa.• 2007, Etsaiaren irudia desegin. Nerabeekin dinamikak berdinen arteko tratu
txarrak lantzeko. Etxebarri.• 2004, Festa interkulturala. Alonsotegi
bakearenkulturalanduz
TRUKEMEKO CURRICULUMA
Jolas kooperatiboen erabileran formazio eta trebakuntza.• Plentziako EISE (familiak). Plentzia.• Laudio Ikastola (gurasoak eta irakasleak). Laudio.• Bizkaiko IV, V, eta VI bikariak (hezitzaileak). • Boluntarioen Aragoiko Koordinadora (boluntariotza). Zaragoza.• Argizai Eskaut Taldea (familiak). Galdakao.• Santutxu-Boluetako EISE (familiak). Bilbao.• Guraso Eskola La Salle (gurasoak). Bilbao.• Bizkaiko Elizbarrutiko Cáritas (boluntariotza). Bilbao.• Aurrerantz, A. T. (hezitzaileak). Portugalete. • Suspergintza Elkartea (hezitzaileak). Bilbao.• EDE Fundazioa (hezitzaileak). Bilbao.• PAS Portugalete (hezitzaileak). Portugalete.• Bolunta (hezitzaileak). Bilbao.• Ander Deuna Ikastola (irakasleak). Sopela.• Avilan ospatutako Aktibitate Fisiko Kooperatiboen VI. Nazioarteko Kon-
gresua. Avila.• Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila (Garatu Programa - Haur Hezkuntza).• Zarauzko bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Plana (Elkarteetako he-
zitzaileak). Zarautz.
Programak eta jolas-tailerrak:• Bolunta (3. adina). Bilbao.• Bizkaiko Foru Aldundia - Udalekuak 2009 (umeak).• Euskal Eskola Publikoa (familiak). Barakaldo. • Bizkaiko Foru Aldundia - Udalekuak 2008 (umeak).• Portugaleteko Gazte Gela - (Portugaleteko Udal Euskaltegiko ikasleak).
Portugalete. • Barakaldoko Kultur Etxeak (umeak). Barakaldo.• Sestaoko Udaletxea (Hezkuntzako zentroak). Sestao. • Areetako Ludoteka s (umeak). Areeta. • Zarauzko bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Plana (Familiak). Zarautz.
bakearenkulturalanduz
6. KONTAKTUA
BakeolaEDE Taldeko Gatazketarako bitartekaritza zentroa.
Bizkaiko egoitza
Simón Bolivar 8b48010 BilbaoTel. 94.400.99.99Faxa: 94.400.99.98Helbide elektronikoa: [email protected]
Gipuzkoako egoitza
Heriz Pasealekua 8220008 Donostia-San SebastiánTel. 943.21.71.55Helbide elektronikoa: [email protected]
www.bakeola.org