banaiz bagara aurkezpena euskeraz
TRANSCRIPT
Zabaldu gurekin comparte con nosotros
Gipuzkoan lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko elkarte bat gara,
2009an sortutakoa. Euskadin bizi diren pertsona guztien lan
aukeratan sinisten dugu eta horregatik etorkinak nahiz bertakoentzat
euskera kurtsoak eman eta ekintzak antolatzen ditugu euren lan
aukerak zabaltzeko eta beraiek hobeto gizarteratzeko asmoz.
Gure sorreratik erakunde publikoekin, formakuntza zentroekin,
enplegu agentziekin, enpresa eta beste elkarteekin lan egiten dugu
ekintza desberdinak aurrera emateko, baita ere euskara lan
munduan bideratutako formakuntzak eman ahal izateko .
Sei urte hauetan garatutako jakintasunari esker, aurten Euskara
Plus programa sortu dugu. Programa hau Eusko Jaurlaritzak eta
beste erakunde batzuk finanziatzen dute eta Europako `Language
for work´ proiektuaren barnean kokatzen da.
Bertan, Banaiz Bagara erakunde aktiboa da Europako hogei
lurraldeetako unibertsitate eta elkarteekin batera.
Metodologi praktiko eta
innobatzaile baten bitartez,
Euskara plus-ek etorkin nahiz
bertako pertsonei ahalmenak
ematen dizkie euskaraz lan egin
ahal izateko. Beraien
gizarteratze eta lan bidean
gaitasunak emanez.
Asmo honekin, enpresa eta
erakunde desberdinekin lan
egiten dugu gure ikasleen
zerbitzuak eskeintzen, honelako
pertsonak kontratatzeko interesa
baldin badute.
Ekimen praktikoa eta
formakuntza
Ostalaritza, sukaldaritza eta
merkataritza
Industria Garbiketa zerbitzuak
Pertsonen zaintza eta laguntza
Gure ikasleak pertsona etorkinak eta bertakoak
ere badira. Euskara ikasten ari dira eta euskal
giroan lan egiteko aukera bilatzen dute zerbitzu
hobeagoa emateko baita euskera hobetzeko ere.
`Euskara nire lan hizkuntza bihurtu da. Nire bezero eta lankideek
eskertzen dute´
Laxia Arakama_
Ostalaritza
Myriam_
Geriatria
`Euskara guztiz ez dut dominatzen bainan aiton-
amonekin komunikatzeko gai naiz. Badakit hauek hobeto
sentizen direla euskaraz mintzatzen banaiz´.
`Euskara Plus kurtsoa egin nuen eta orain
Celion egiten dut lan. Gure bezeroekin
euskaraz hitz egin dezaket´.
Hau guztiagatik,
Zurekin elkarlana egin nahi dugu, aukera bat
emaiguzu mesedez
Euskarak zure bezeroei balorea ematen diela pentsatzen
baduzu, kontatu gurekin, kontatu gure ikasleekin
Elkar lagundu diezaiekegu euskaraz lan egin
nahi duten pertsonak gizartaratzen
Eskerrik asko www.euskaraplus.eus