bizkaiko hitza - berria...2019/12/06 · gral» bat garatu beharko litzate-keela deritzo,...
TRANSCRIPT
-
BIZKAIKOHITZA
IMANOL BUENO BERNAOLA
Europa erdialdera doazen migratzaileei ez ezik, Bizkaian geratu nahi dutenei ere lagunduko dietenharrera taldeak daude Bizkaian bZornotzan, gizarteratzen laguntzeko taberna bat irekiko dute b 2-3
Kide egiten duen harrera
Elbarriak Plan bat taxutzenari da Fekoor, bizimodu
independentea bideragarri egiteko
10Liburua Aitita-amamen gerrako gomutak argitaratudituzte Mungiako institutuko ikasleek
6Ostirala
2019ko abenduaren 6aX. urtea424. zenbakia
-
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6aAstekoa
Peru Azpillaga Diez
Elkartasuna. Ho-
rrek bultzatu ditu
Zornotzako Ha-
rrera Taldeko ki-
deak euren herri-
ra bizitzera etorri-
tako familiekin elkarlanean
hastera. Argi dute «laguntza eta
salaketa, txanpon beraren bi al-
deak» direla. Horregatik nabar-
mendu dute atzerritarrei buruz-
ko Espainiako legea dela egun mi-
gratzaileek pairatzen duten traba
nagusia. «Legeak pertsona ho-
riek modu irregularrean bizitzera
kondenatzen ditu: paperak lor-
tzeko hiru urtez egon behar dira
erroldatuta, eta urte beteko lan
kontratua eskuratu behar dute;
beraz, kasurik onenean, bizirik
irautera kondenatuta daude gu-
txienez hiru urtez», azaldu du
Olatz Talavera Zornotzako Harre-
ra Taldeko kideak.
«Hor sartzen da harreraren be-
harrizana», erantsi du kolektibo
bereko kidea den Irati Aiestak.
«Atzerritarrentzako legeak biga-
rren mailako biztanleak sortzen
ditu: eskubiderik gabe, egoera
zaurgarri larrian bizitzera behar-
tuz». Horri erantzutea «ezinbes-
tekoa» dela ondorioztatu du:
«Gurea da ardura, eta herri mo-
duan erantzun kolektibo bat
eman behar dugu, bestela gu ere
arazoaren erantzule garelako;
hortik dator hein batean proiek-
tuaren zergatia».
2017az geroztik, herrian aban-
donatuta zegoen etxe bat atondu,
eta familiak bertan bizitzeko ego-
kitu du Zornotzako Harrera Tal-
deak. Martxan hasi zirenetik, ha-
mabost familia igaro dira etxetik.
Orain, ordea, bertan dauden lau
familiek, herrian geratzeko hau-
tua hartu dutela azaldu dute, eta
azken hilabeteak mota guztieta-
ko laguntza lanak egiten ibili dira.
«Hiru familiak 2018tik dara-
mate gurekin, eta laugarrena
orain dela aste gutxi iritsi da», es-
plikatu du Talaverak. Familiekin
beharrizanak «gutxinaka» sor-
tzen direla esan du, eta, batik bat,
egunerokotasunari lotuta daude-
la. Egunerokotasunean sortzen
zaizkien trabak «izugarriak» di-
rela erantsi du Aiestak: «Admi-
nistratiboak, hizkuntzari lotuta-
koak, ohiturak, estereotipoak,
arrazismoa...». Laguntza premia
hadia dutela dio; adibidez, errol-
datzea, eskolatzea edo osasun
arreta lortzeko. Horretarako, he-
rritar askoren laguntza jaso dute-
la nabarmendu du: «Erroldatzea
lortzeko salaketa kanpaina bat
abiatu genuen herrian, eta azke-
nean lortu genuen helburua».
Ongi Etorri Errefuxiatuak pla-
taformatik abiatuta Euskal Herri
osoan zehar hedatu den harrera
sarearen parte da Zornotzako tal-
dea. «Gure artean harremanetan
gaude, eta lekuan lekuko proiek-
tuen ezaugarrien eta migratzaile-
en profilen arabera bideratzen da
harrera; baina egitasmo bakoitza
autonomoa da», zehaztu du
Aiestak. Hori bai, oinarrian beti
laguntza solidarioa dagoela azpi-
marratu du: «Harrera, arreta eta
laguntza; herrian haiekin batera
elkartasun proiektu bat sortzea
da helburua, komunitate hobe
bat jadanik eraikitzen hastea».
Familiak esparru eta bide ez-
berdinetatik jartzen dira haiekin
kontaktuan. «Horrek esan nahi
du sinistu behar dugula haien is-
torio eta arazoetan», gogorarazi
du Aiestak; «eta haien beharriza-
nei erantzun bat eman». Hala
ere, ezinbestekotzat jo du lan guz-
ti hori salaketarekin uztartzea:
«Hona ekarri dituzten arrazoiak
salatu behar ditugu, hori delako
modua biktima izateari utzi eta
aktibista bihurtzeko».
Umeen kasua ere azpimarraga-
rria dela deritzo Talaverak. «Ba-
tzuek ez dute inoiz izan errutina
bat, hasieran oso aztoratuta dau-
de, kostatu egiten zaie gainerako-
ekin harremanak sortzea, ez dute
hizkuntza menderatzen... Or-
duan, lehentasunezkoa da lehen-
bailehen eskolaratzea». Izan ere,
behin eskolan, lasaitu eta «ume
izatera itzultzen» direla oharta-
razi du Talaverak.
Era berean, instituzioetan da-
goen «gabezia» salatu dute biek;
batez ere, familien kasuan. «Ins-
tituzioak ez daude prest familien
beharrizanei erantzuteko, eta
unitate familiarrak apurtu egiten
dituzte», gaitzetsi du Talaverak.
«Are gehiago, instituzioen zen-
troetan umeen tutoretza galtzera
ere arriskatzen dira familiak; eta
arrazoi bakarra pobrezia da: ez
dutelako ahalmen ekonomikorik
eta ezinezkoa zaielako hori legez
lortzea».
Etxetik kafetegiraMigratzaileei ostatu emateko
etxea beteta dutela, herrian izan-
Bizkaian zehar hainbat dira migratzaileei laguntzeko eta haien egoera salatzekomartxan jarritako dinamikak. Mota askotako migratzaileak daude, ordea, etatokian tokiko baldintzek, aniztasuna ardatz duten mota askotako proiektuakgaratzea ekarri dute. Zornotzan, esate baterako, familiengan jarri dute arreta.
Elkartasunean ostatutopatu duten familiak
Zornotzako Harrera Taldeko kideak,
bertan ostatu hartu duten hiru fami-
liatako kideekin. ANBOTO
-
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6a Astekoa
dako elkartasunak eta lanean ja-rraitzeko grinak beste proiektubat martxan jartzera bultzatu dituZornotzako Harrera Taldeko ki-deak. Aiestak jakinarazi duenez,egun ez dute familia gehiago arta-tzeko lekurik, eta espazio berribati bide ematea erabaki dute.«Familia horiek autonomoak bi-lakatu arte lagunduko ditugu,eta, bitartean, integrazioa susta-tzeko espazio berri bat sortzeaerabaki dugu». Elkartasunean saretzen jarrai-
tzeko espazio bat izango dela esandu Aiestak, alternatibak eraiki-tzeko aukera eskainiko duena.Era berean, beste bizitza eredu baterdigunean izango duen espaziobat ere izango dela erantsi du:«Eraldaketa sozialerako espaziobat izango da, bertako produk-tuetatik hasi eta harremanetansartzeko beste modu batzuk gara-tzeraino». Atzo, finantzaketa ko-lektibokokanpaina bat hasiz aur-keztu zuten egitasmoa. Goteoplataformaren bidez egingo dute,Bizkargi Kafe Degustacion izen-pean. «Asmoa da herriko jendeahasiera-hasieratik inplikatzea,eta lan egiteko aukera ematea,horregatik finantzaketa ere el-karlanean egingo dugu, denonartean», adierazi du Talaverak.
Peru A. D.
Migratzeko arrazoiadina migratzailemota daude. Ho-rien artean, nabar-
mentzekoa da umeak dituzten fa-milien egoera, euren etxeak utzieta lekualdatzera behartuta dau-den familiena. Izan ere, badira bi-kotekidea zein umeak hartuta,beren herriak utzi eta Europarakobidaia luze eta arriskutsua bategiten duten familiak. Emigra-tzen duten gainontzeko pertso-nen antzera, haiek ere ez duteinolako arreta integralik jasotzen,eta, ezer topatu ezean, kale gorri-ra kondenatuta daude.Gaur egun, ordea, umeekin da-
tozen familia horiei irtenbide batemateko zenbait proiektu daudemartxan. Orain dela bi urtetikhona, Saharaz hegoaldeko Afri-katik etorritako 150 pertsonari,Zierbenan Erresuma Batura hel-tzeko esperantza duten pertsoneiedo adingabeentzako zentroeta-tik irten eta kale gorrian bizi direngazteei laguntzeko proiektuakere badaude martxan, Ongi EtorriErrefuxiatuak plataforman ibil-tzen diren ehunka pertsonarenlana tarteko.Gallartako (Abanto) Harrera
Taldea da beste adibideetako bat.Herriko zenbait lagunek sortuta-ko proiektua da; besteak beste,Txus Elorzak. Hark kontatu due-nez, hiru umerekin kalean gera-tuko zen familia bati laguntzekosortu zuten egitasmoa. Egun, hirufamilia bizi dira; eta, etorkizunaoraindik ere «lausoa» den arren,erroak botatzen hasi dira meatza-rien harana izandakoan. Elorzak esplikatu duenez,
otsailaren 9an, Bilboko Erribera-ko zubian Ongi Etorri Errefuxia-tuak plataformak egindako ekin-tza batean ari zirela, familia bathurbildu zitzaien kalean geratu-ko zirela esanez. «Instituzioenzerbitzuetan hiru egun eman os-tean, kale gorrian geratuko zirelaazaldu ziguten; Bilboko Udalak,diputazioak edo Jaurlaritzak zer-bait eskaini ahal zien aztertu ge-nuen, baina ez zieten inolako au-kerarik ematen». Harrera sareaaktibatu eta aterpea eskaini zie-ten. Egoera horrek, ordea, Gallar-tan ere lanean hastera bultzatu zi-tuen, eta martxo inguruan abiatu
zuten haien proiektua. «Ezagunbatek etxe bat eskaini zigun, bai-na berreraiki beharra zegoen»,jakinarazi du Elorzak. Laneanhasi ziren, eta, tokia txukunduostean, aipatutako familiaz gain,Maroko iparraldeko beste bi fa-miliaren bizitokia da gaur egunGallartako etxe hori.«Lehenengoak hiru-seme ala-
ba zituen; bigarrenak, jaioberri
bat; eta hirugarrenak, beste hiru
seme-alaba. Orain, gainera, beste
jaioberri bat bizi da etxean». Elor-
zak azaldu duenez, hasi zirenean
ez zuten argi zer-nolako bilakaera
izango zuen egitasmoak. «Hiru
familiak arrazoi ekonomikoak
bultzatutako migratzaileak dira,
eta bakoitza urte bat egotea da as-
moa, euren bizitzaren kontrola
hartzeko tartea izan dezaten».
Hala, taldetxo bat osatu zuten, be-
harrezko lanak egin eta baliabide-
ak lortzeko. Egun, hainbat elkarte
eta bizilagunekin elkarlanean,
proiektua aurrera ateratzea lortu
dutela azpimarratu du Elorzak.
«Jendearen elkartasunari esker
atera dugu aurrera etxea. Proiektu
komunitario bat daukagu, eta
bertan gustura daude; etorkizuna
ezintasunez ikusten dute, ordea».
Elorzak atzerritarrei buruzkolegeak sortzen dituen trabak eresalatu ditu, eta familia horietakokideek lan egiteko topatzen di-tuzten zailtasunak «oso han-diak» direla ohartarazi du. «Pa-perik gabe daude, eta beldurrakjota ibiltzen dira; gainera, lan egi-teko eskubidea ere debekatzendiete». Bizkaia osoan, hainbat dira
haiena bezalako proiektuei eskeraterpea topatu duten familiak.«Hiru familia horietako umeakeskolara joaten dira, herrian erro-
tzen hasiak dira, eta, orain delagutxi, proiektuaren aurkezpenaegin genuen». Dena den, Elorzakargi du harrera eta salaketa esku-tik doazen bi gai direla, eta batak,bestea gabe, zentzurik ez dueladeritzo. Hori dela eta, hurrengogaldera egin du Elorzak: «Zergertatuko litzateke harrera sareaexistituko ez balitz? Bada, familiahoriek guztiak kalean geratukoliratekeela».
Haren ustez, «erakunde publi-koek hartu beharko lukete» do-zenaka herritarrek egiten dutenlana: «Diskurtso hutsak egin be-harrean, jendeari harrera egitekoardura hartu beharko lukete, etamigratzaileek dituzten beharri-zanei kasu egin». Harrera «inte-gral» bat garatu beharko litzate-keela deritzo, hirugarren egune-an «jendea kalean» uzten duensistema bat ezarri ordez. «Seku-lako hutsunea dago, eta gu, anto-latuta gauden herritarrak, elkar-lanean aritzeko prest gaude».
Hala ere, Elorzak gogo-rarazi du euren lana osobestelakoa izan beharkolitzatekeela: «Gu ez gau-de etxeak eraikitzeko,instituzioek kudeatu be-
harko lukete harrera; guk inte-grazioan laguntzea dugu helbu-ru, herritarren artean kontzien-tziak astintzea, eta arrazakeriariaurka egitea».Izan ere, Elorzaren aburuz, gi-
zartean geroz eta kontaktu gu-txiago dago etorkinekin. «Lehennaturalagoa zen, eta, orain, zulohandiagoa dago kulturen artean;hori apurtu eta zubiak eraikitze-ko beharra daukagu».
Gallartako Harrera Taldeak familiak artatzeko etxe bat atondu du, eta proiektua aurkeztu duteherrian. Salatu dute egiten ari diren lana «erakunde publikoek egin beharrekoa» dela.
Herritarrak instituzioen ordez
Gallartako Harrera Taldeak herrian egindako aurkezpena. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Elorzaren aburuz, harrera«integral» bat garatu beharkolitzateke, jendea kalean uztenduen sistema bat ezarri ordez
-
4BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko abenduaren 6aIritzia
RPARAJETIK
Igor Elordui Etxebarria
Gaur jaieguna da,egun handia
Finlandian. Gaur jaiegu-na da, egun handia, Fin-
landian. Gogaituta nau-
ka Espainiako Konstitu-
zioaren egun honek; gogaituta
nauka Espainiako Konstituzioak;
gogaituta naukate Espainiako po-
litikak eta politikariek; gogaituta
nauka Espainiak berak; eta gogai-
tuta, Espainiari begira ari diren
gure zenbait politikok, alderdik,
erakundek eta abarrek. Hain mo-
dutan gogaituta, ze emankorra-
goa deritzodan Finlandiari buruz
berba egiteari. Eta atera bitza
nork bere konklusioak.
Bai. Gaur jaieguna da, egunhandia, Finlandian. Gaurko egu-nez 1917an Finlandiak indepen-dentzia eskuratu zuen. Urte ho-rretan, hilabeteak lehenago, mar-txoan, boltxebikeak heldu zirengobernura Errusian, eta herrienautodeterminazio eskubideaonartu zuten. Finlandiak —ez gorabehera gutxirekin, hori egiada—, hori baliatu eta independen-tzia aldarrikatu zuen 1917koabenduaren 6an. Gaurko egunez,alegia. Eta handik urtebetera, Es-tatu jaio berriaren egitura erabakizuten. Alemaniarrak saiatu ziren
Finlandia monarkia izan zedin,hango errege Alemaniako enpe-radore Wilhelm II.aren koinatuaizatea gura baitzuten: FriedrichKarl Ludwig Konstantin vonHessen-Kassel (bai, horrela, hainluze). Baina finlandiarrek errepu-blika izango zela ebatzi zuten, eta1919an, euren lehen konstituzioaonartu, eta Finlandiako Errepu-blika baieztatu zuten. Ehun urtebete dira aurten, beraz, Finlan-diako lehen konstituzioa onartuzenetik. Azkena, ostera, 2000.urtean onetsi zuten. Eta ha zelakokonstituzioa, lagunok! Eskubide
zibil eta politikorik oinarrizkoe-nak jasotzen ditu: bizitzarako es-kubidea, askatasun-eskubidea,osotasun fisikorako eskubidea...Debekuak ere bai: heriotza-zigo-rraren debekua, torturaren debe-kua, giza duintasuna urratzenduen edozein ekintzaren debe-kua... Baina ez hori bakarrik, az-ken «belaunaldiko eskubideak»ere, hala baiteritze, jasotzen ditu:ingurumenerako eskubidea,atzerritarraren izaera juridikoa,emakumeen eskubideak, umeeneskubideak...Liluratuta nauka Finlandiak.
Asteon eman dituzte ezagutzeraazken PISA txostenaren emai-tzak (Ikasleen Ebaluaziorako Na-zioarteko Programa). Ba, horrenarabera, Finlandiako hezkuntza-sistemak, %95 publikoa den etaapenas etxerako lanik ez ebalua-
ziorik ez daukan hezkuntza-sis-temak, goi-goian darraie. Etazein izango arrakastaren gakoaeta umeen erabakitzeko eskubi-dea omen. Zer eta zelan ikasiumeek eurek erabakitzen dute,antza. No eta to! Erabakitzeko es-kubidea umeei euren ikas-proze-suan ere aitortzen zaie!Finlandiara-eta begiratzeko
esaten digute, baina Espainiarabegira ari dira zenbait politikari,alderdi, erakunde eta abar...Adolf Ivar Arwidsson historialarieta idazle finlandiarrak esanzuen: «Ezin gara suediarrak izan,ez dugu errusiar izan nahi. Izangaitezen, bada, finlandiarrak».Ni ezin naiz izan euskalduna,soil-soilik euskalduna, uzten ezdidatenez gero; ez dut espainiarraizan nahi. Agian egingo naiz Fin-landiako.
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez di-
tuzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-
teko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-abi-
zenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak
Internet bidez bidaltzeko aukera
ere badago:
%
Irudia b Bilbo
Zahar etxeetako dekretu
berria salatu duteJoan den irailean sartu zen indarrean Eusko Jaurlaritzak onartutako zahar
etxeen dekretua. ELA sindikatuak eta Babestu Bizkaiko egoiliarren seni-
deen elkarteak dekretuaren edukia gaitzesteko elkarretaratzea egin zu-
ten eguaztenean —irudian—, Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzan.
Langile ratioak eskasak direla salatu dute, eta ohartarazi egoiliar bakoi-
tzak egunero soilik ordubeteko arreta jasotzen duela. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Saihesbidekolanak gelditzekoeskatu dute
BILBO bBolintxu Bizirik eta Su-
persur Handitzeari Ez platafor-
mek Bilbo hegoaldeko saihes-
bidearen obrak eteteko eskatu
diote Bizkaiko Diputazioari, ha-
rik eta ingurumen baimen bate-
ratuaren ebazpena iritsi arte.
Izan ere, bi plataforma horiek
errekurtsoa ipini zuten duela ur-
tebete, autobide hori egiteko
aurreko baimena 2017an iraun-
gi zen arren obra berrietarako
diputazioak baimen hura erabil-
tzeko asmoa zuelako. Bi plata-
forma horiek ohartarazi dute
baimenaren ebazpena iristera-
ko obrak oso aurreratuta egon-
go direla, eta «kalte posibleak
dagoeneko eginda». Batez ere,
Seberetxe auzoaren inguruetan
eta Bolintxu ibaiaren bailaran
ikusi dute ingurumen kalteak
eragiteko arriskua.
Hain zuzen ere, duela aste bi
joan zen Imanol Pradales Azpie-
gituretarako eta Lurralde Gara-
penerako diputatua obrak bisi-
tatzera. «Erritmo onean» doaze-
la esan zuen, eta 2023rako
AP-68arekin lotuko dela.
-
Natalia Salazar Orbe Barakaldo
Umeak dituzten familiak dira po-brezia erreala gehien pairatzen du-tenak; bereziki, guraso bakarrezosatutakoak. Hala dio Eusko Jaur-laritzak aurkeztutako 2018ko Po-breziari eta Gizarte Desberdinta-sunei buruzko inkestak. Pobrezia-ren eragin hori Araban (%6,3) etaGipuzkoan (%4,5) baino handia-goa izan da Bizkaian (%7) —inkes-tak hiru lurralde horiek besterik ezditu aztertzen—. Bizkai barruan,Ezkerraldea izan da pobreziak his-torikoki gehien zigortu duen es-kualdea. Han ere, gora egin du, eta
%7,7an kokatu da pobrezia erreala.Kontzeptu horrek aipamen egitendio oinarrizko premiak bete gabeedukitzeko arrisku egoerari; betie-re, egoera hori konpensatzerik ezdagoenean gutxieneko ongizatemaila lortzeko.Behar hori duten familietako
haur eta gazteei etorkizun hobealortzen laguntzeko programaabiatu dute Save The Childreneketa BBK-k: Haur eta Nerabeentza-ko Baliabide Zentroa jarri dutemartxan, Barakaldoko Gurutzetaauzoan. «Haurren pobreziarenaurkako erreminta indartsuenaheziketa da. Hori baliatuta, hau-
rrek euren garapen integrala in-dartu dezakete». Hala azaldu duEli Azkorrak, Haur eta Nerabeen-tzako Baliabide Zentroaren koor-dinatzaileak.Hainbat baliabide eskaintzen
dituzte zentroan. Batetik, hezike-ta indartzeko, Txokoa deritzonjarduerara jo dezakete gazteek,astelehenetik ostiralera. «Hez-kuntza errefortzua eta ikaskete-tarako laguntza ematen diegu.Hala, hobetu egiten da umeok es-kolari ateratzen dioten etekina».Erreferentziazko hezitzailez osa-tutako talde bat daukate horreta-rako, eta baita erreminta pedago-
giko eta ikasketa ingurune egoki-tuak ere. «Horiei esker, murriztuegiten da eskola absentismoa. Ho-rrez gain, gazteek ikasketak goi-zegi uztea eta eskola porrotasaihesten dira».Bestalde, Astileku proiektuak
aisialdiko jardueretan parte har-tzeko aukera eskaintzen die.«Haurrentzako espazio segurue-tan gauzatzen da». Jolasa erabil-tzen dute sozializazioa garatzeko.Garrantzi berezia ematen diete gi-za balioak lantzeari, bizitza ohitu-ra osasungarriak bultzatzeari,gaitasun sozialei eta gatazkenkonponbideei, eta baita frustra-
zioen kudeaketari ere. «Aisiarenmerkantilizazioari aurre eginez,aisialdi egituratu baterako aukeraeskaintzen diegu neska-mutilei.Bertan, gizarteratzea ahalbide-tzen duten ezagutzaren ikaske-tak, trebetasunak, balioak, abile-ziak eta jarrerak bultzatzen dira».Familien beharrei ere heltzen
die programak. Hiru hilabeteanbehin gurasoentzako eskolak etahaurrentzako tailerrak antola-tzen dituzte. «Besteak beste, se-gurtasun digitala, lidergoa edotafrustrazioen kudeaketa lantzenditugu».Udan, berriz, hiriko udalekuak
antolatzen dituzte. Irteerak etatxangoak egiten dituzte. «Deneneskura egongo den aisia bat ber-matzen dute jarduerok. Helburuada ez ditzatela diskriminatu edobaztertu gastuoi aurre egin ezindieten familiak».
250 haur jomuganAzaroaren 15ean zabaldu zutenzentroa. Gizarte bazterketa etapobrezia arriskuan dauden 48haur izaten dira egunero Txoko-an. Bestalde, Astilekuko jarduere-tan hogei ume ari dira. Guztira,250 ume artatzera iritsi nahi dute.Haurren eta gazteen profilari
buruz hitz egin du Azkorrak.«Ehuneko handi bat feminizaziotasa handia duten guraso bakarre-ko familiak dira. Horrez gain, er-diek baino gehiagok gutxienez se-nide bat dute langabezian. Askokdiru sarrerak bermatzeko errentajasotzen dute, eta egoera ekono-miko delikatuan daude. Ondo-rioz, umeetako asko eta asko etxe-bizitza partekatuetan bizi dira». Zentroa Barakaldon badago
ere, Ezkerralde osoko haurrenganantzemandako beharrei erantzu-teko helburua dute. «Erabiltzailegehienak Gurutzetako edo ingu-ruetako auzoetakoak dira. Halaere, Barakaldoko beste inguru ba-tzuetako umeak ere badaude.Baita Santurtzikoak ere. Eta Ses-taoko zenbait familiak ere intere-sa agertu dute».
Heziketa, pobreziari aurre egin etahaurren garapen integrala lantzekoBazterketa arriskuan egon daitezkeen gazteei laguntzeko zentro bat ireki dute Barakaldon
Barakaldoko Gurutzeta auzoan dago zentroa. Astelehenetik ostiralera ia 50 haur eta nerabe hartzen dituzte. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6a Gaiak
-
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6aGaiak
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
«Sarritan ibiltzen gara alboetarabegira, urrunera begira, noromendu dezakegun, eta ahaztuegiten zaigu gehienetan etxe ba-rruan ditugula ereduak», aitortudu Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura,Euskara eta Kirol diputatuak.«Gure zerbitzuek kalitatea ber-matzeko ezinbestekoa da zerbi-tzua euskaraz ere eskaintzea. Ad-ministrazioak herritarren zerbi-tzura daude, eta ezin dugu ahaztuherritarrak eskubide osoa dauka-la nahi duen hizkuntzan artatuaizateko». Horregatik, LauaxetaSarien 15. ekitaldian, BizkaikoForu Aldundiak bere etxe ba-rruan euskararen erabilera susta-tzeko mikroplanei eman die oho-rezko saria, EraMia izenekoei. Mi-kroplan horietan parte hartzenari diren langileek jaso dute. Joanden astelehenean banatu zituztensariak, Foru jauregian.Sergio Alfonso Garcia da behar-
gin horietako bat: «Bizkaiko ForuAldundiaren langileontzat, fun-tzionario izanik, betebeharra daBizkaiko gizarte elebidun honizerbitzua ematea. Eta ez bakarrikgaztelaniaz; baita euskaraz ere,euskaldunon hizkuntza eskubi-deak bermatuz». Izaskun Carlosizan zen saria jasotzera igo zirenbeste hamasei funtzionarioetakobat —mikroplana duten hama-zazpi sail eta taldeak egon zirenordezkatuta—. Diputazioko be-harginei egin zien berba: «Era-Mian sartzeko gogoz zaudetenzerbitzu edo atalei esan nahi ni-zueke beldurra kentzeko. Euska-rak gauza asko ekarri digu taldemoduan, indartu egin gaitu, etanortasun berezia eman dio talde-ari. Ilusio eta motibazio berriakekarri dizkigu taldera».Unai Rementeria ahaldun na-
gusiak aitortu zuen «hunkitu»
egin zuela bera buru den erakun-deko beharginen berba horiekentzuteak. «Funtzionarioak za-reten heinean, eredua zarete gi-zartearentzat. Kargu publikoguztiek izan behar dugu eredu.Eta balio handia dauka adminis-traziotik eleaniztasunaren alde-kook eta euskaldunok dituguneskubideak errespetatzen direlaentzuteak». Euskararen VI. Plan-gintzarekin «aurrerapausoak»emateko konpromisoa hartuzuen: «Gizarteari euskaraz bizi-tzeko aukerak eman behar diz-kiogu. Guztiz elebiduna izangoden administraziorako bideanpauso sendoak emango ditugu».
Poesiaren mezuaOhorezko sariaz gain, Poesia ar-loko biak —35 urtetik beherakoe-na eta 35 urte edo gehiago dituz-tenena— eta ikus-entzunezkoaere banatu zituzten. Iñigo Astizidazle eta BERRIA egunkariko ka-zetariak jaso du 35 urtetik behe-rako poesia arloko saria, Analfa-betoa lanagatik (Susa, 2019).Lauaxeta Sariekin gizarteratzenden mezua goraipatu zuen Asti-zek: euskarazko kulturak etaeuskal poesiak garrantzia dutelaeta kontuan hartzekoak direla.Baina iruditzen zaio diputazioakbeti ez duela mezu hori zabaltzen,eta hori plazaratzeko erabili zuenekitaldiko hitzartzea: «Pentsatudut Bizkaiko Foru Aldundia ereparte den zenbait kultur zentro-tako zuzendariei orain arte ezzaiela euskara jakiterik eskatukontratua egitean. Eta ondo iru-ditzen zait, noski, trantsizio batenlehen urratsa balitz; hau da, ez ja-kitetik jakiterako bide horretakolehen urratsa. Gertatzen dena da,ordea, urteak eraman arren, per-tsona horiei ez diegula era kordia-lean ere aipatzen euskara jakiteakbenetan zer garrantzi duen; gu-
Aldarrikapenaekarri duLauaxetakAdministrazioan hizkuntza eskubideakerrespetatzeko premia azpimarratu duteforu funtzionarioek, Lauaxeta Saria hartzeanb Iñigo Astizi eman diote poeta gaztearena;mezu kontrajarriak egotzi dizkio diputazioari
Irudia bBilbo
«Harrobia» eta «taldea», sarituakBilboko Udalak Labayru fundazioa omendu du Euskararen Egunaren harira egindako harreran —irudian—,
Derioko seminarioko udako lehen euskara ikastaroetatik 50 urte igaro direnean. «Bizitza osoa eman duzue
Euskal Herriarekin lotutako hizkuntza eta literatura, etnografia, ondare immateriala, bibliografia eta dokumen-
tazioa ikertzen, sustatzen eta zabaltzen. Eta, horregatik, harro esan dezaket erreferentziako erakundea zarete-
la», esan zien Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Fundazioaren bi «harribitxiak» nabarmendu zituen Adolfo
Arejita fundazioko zuzendariak, saria jasotzean: «harrobia» eta «taldea». LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Omenaldia. Sarituek
dantzarien omenaldia
jaso zuten Foru jauregiko
harrera aretoan egindako
ekitaldian. M. RAMIREZ / FOKU
-
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6a Gaiak
txiago ezartzen dizkiegula epeak;eta, are gutxiago, obligazioak jar-tzen ditugula». Astizek uste duhorrela jokatuta sariekin zabal-tzen den mezuaren «kontrakoa»zabaltzen dela: «Euskal Herriankultur zentrorik garrantzitsuene-tako zuzendari izatea badagoela,Euskal Herriko kultura oso batibizkarra emanda ere».Pello Otxotekok jaso zuen 35
urtetik gorakoen poesia saria,Itsas Biziminapoesia bildumaga-tik (Balea Zuria, 2019). Poesiarenindarguneak nabarmenduzituen. «Garai nahasietan bizigara, eta etsita senti gaitezke.Batzuetan gizakiak ez daki irten-bidea nondik bilatu. Agian, artea,musika eta literatura —poesia,bereziki— irtenbide horretaraeraman gaitzaketen ateak izandaitezke». Horregatik, poesiasortzen jarraitzeko konpromisoahartu zuen.Ikus-entzunezko saria, azke-
nik, Fermin Etxegoien kazetariakjaso zuen, Euskaltzaindia: egu-nak eta lanak lanagatik. Lantal-deari eman zizkion eskerrak; be-reziki, Bernardo Atxagari, zuzen-dari izateko proposatu zuelako.
June Prieto Mungia
Mungia BHIko ikasle-ek Aitita-amamenguda zibila liburuaidatzi dute, Miren
Billelabeitia euskara irakaslearenlaguntzaz. Nerabeek beren aitita-amamek 36ko gerrari buruz kon-tatu dietena idatzi dute, eta egiaz-ko 41 bizipen aukeratu dituztelana osatzeko. Erein argitaletxea-ri esker, liburua Durangoko Azo-kan aurkeztuko da, gaur.Irakasleak azaldu duenez, Lite-
ratura ikasgaian lantzeko ariketabatekin hasi zen liburuaren ideia:«Ramon Saizarbitoriaren Lili etabiok lantzen dut ikasleekin, etaeleberrian fikzioa eta errealitatea-ren arteko bereizketa ikustekoariketa bat bidali nien». Aitita-amamei 36ko gerran bizitakoazgaldetzea zen ariketa, hain zuzen.Bi urte eman ditu Billelabeitiak
ikasleen lanak jasotzen eta zuzen-tzen. Olaia Cancelo Mungia insti-tutuko ikasleak liburuko Hilobibat euskaraz pasartea idatzi du.Gogora ekarri du bere familiarigaiari buruz galdetu zion mo-mentua: «Bazkalostean jarri gi-nen borobilean, eta amamak isto-rio bat kontatu zidan; izekok, bi-rramamari entzundako beste zeredo zer». Ikasle batzuen kasuanlehenengo aldia izan da haien fa-miliako kideekin gerrari buruzhitz egin dutela, eta harridurazentzun dute aitita-amamek kon-tatzeko daukatena.Ander Villarrek ere bere birrai-
titarengana jo zuen 36ko gerrariburuz jakiteko: «Nire birraititaBermeon bizi da, eta aitzakia onaizan zen bisitan joateko. Gerra ga-raian bera oso txikia zela azaldu
zidan. Bonbardaketak sufritzenez zituzten arren, mendi aldeko-ak ikusten zituztela kontatu zi-dan. Itsasontzi bat ere bazeuka-ten, eta noizbait laguntza emate-ko baliatu zutela ere esan zuen.Solasaldiaren aurretik pentsatunuen soilik nire birraititak iraunzuela, baina, berarekin hitz egineta gero, jakin nuen beste batzukere salbatu zituela».
Saizarbitoriaren laguntzaKontakizun horietatik sortutakoidazlanekin egin zuten Aitita-amamen guda zibila liburua.Saizarbitoria idazleak bultzadaeman ziola azaldu du irakasleak:«Haren liburua landu eta gero,Saizarbitoriak hitzaldi bat emanzuen institutuan; bertan, ikasleen
idazlanak irakurtzeko nahia he-larazi zidan. Bera izan zen anima-tu gintuena Erein argitaletxeare-kin kontaktuan jartzera». Literatura eta hezkuntza bate-
ratu ditu Billelabeitiak, praktikanjarriz ikasgelan ikasitakoa. Ideia-
ren jatorria literarioa dela azaldudu Billelabeitiak: «Irakurketa etaidazketa landu ditugu ariketa ho-nekin, zelan kontatu beste nor-baitek kontatutakoa». Soilik bibaldintza jarri zizkien irakasleakikasleei: testuan idazten zena
egiazkoa izatea eta 400 hitz bainogutxiagoko idazlana izatea.Ikasitako guztia baliagarria
izan dela nabarmendu dute ikas-leek. Cancelo: «Memoria histori-koa dokumentaletan ikustendugu. Liburua egin eta gero, kon-turatu gara gerren atzean pertso-nak badaudela, izen-abizenekin.Ikasleen familiei gertatu zitzaiz-kien gauzak ere jakin izan dituguhoni esker».Halere, egun eskolaz kanpoko
proiektua bilakatu da MungiaBHIko ikasleentzat, eta kontzien-tzia berezi bat garatu dutela azal-du du Villarrek: «Azken finean36ko gerra ez da bakarrik Histo-riako liburuan agertzen den zer-bait, baizik eta nire aititak biziizandako zerbait».
Mungia BHIko ikasleek beren familiako kideek 36ko gerran izandako bizipenak jaso dituzte. 41 pasarteko ‘Aitita-amamen guda zibila’ liburua osatu dute, literatura irakaslearekin batera.
Historia zati bat ikasleek idatzita
Ezkerretik hasita, Ander Villar, Miren Billelabeitia eta Olaia Cancelo Mungiako BHIko liburutegian . MIREN BILLELABEITIA
Ikasle batzuen kasuan,36ko gerrari buruz berenfamiliako kideekin hitzegin duten lehenengoaldia da
-
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6aGaiak
Natalia Salazar Orbe Barakaldo
Inkongruentzia irudi li-teke anglizismoa denberba batek mundu za-baleko herrien jakintzajasotzea. Folklore hi-tzak, izan ere, herri ba-
tek bereak eta berezkoak dituenohitura, literatura, sinesmen,
kondaira eta dantzak jasotzenditu, besteak beste. Elementu ho-riek ez ezik, horien transmisioaere barne hartzen du folkloreak.Lan horretan harri koskor bat ja-rriko du Barakaldok aurten ere.Euskal Herriko, Galiziako eta He-rrialde Katalanetako folkloreeiegingo die lekua Herrien artekoFolklore Jaialdian.
Hogei urtetik gorako ibilbideaegin du jaialdiak. 23. aldia duteaurtengoa, eta azken urteetan es-kema finkoetatik ihes egin duteantolatzaileek. «Duela urte ba-tzuk gainditu genuen dantza etamusika soileko asteburu bakarra-ren formatua, kultur hamabos-taldiaren eskemara lerratzearren,eta horrek bide erosoa ematen
digu folklorearen alderdi askoukitzeko». Aitor Gorostizaren hi-tzak dira. Jaialdia antolatzenduen Ibarra-Kaldu elkarteko ki-dea da bera.Gaur, bihar eta etzi, ekitaldi na-
gusitzat hartu ohi diren musikaeta dantza saioei ekingo diete.Musika eguna dute gaurkoa. Biitsaso lotuko dituzte. «Atlantikoaeta Mediterraneoa lotuko ditugu,tresna bat hainbat modutan era-bil daitekeela erakutsita». Erabi-lera asko dituen tresna hori gaitada. «Kulturaren bereizgarri na-gusia ez baita tresna bera, baiziketa tresnarekin zer egiten du-gun». Erakustaldia egingo duteGaliziako gaita ezagutarazikoduen Ceo do Sil eta Pollençako(Mallorca, Herrialde Katalanak)Xeremiers Orats taldeek. «Azkenhorrek Mallorcako musika tresnatradizionalak ezagutaraziko diz-kigu: xeremia, hango xirolarruedo kornamusa, eta flabioi deri-tzon txirulatxoa, danbolin bate-kin batera jotzen dena».Herrialde Katalanetakoak
izango dira Dantza Eguneko pro-tagonistetako batzuk ere. Bi taldegonbidatuak handik iritsiko dira.«Bata, Pirinioetatik, Aran ibarre-tik; eta bestea, kostaldetik, Tarra-gonatik». Hain zuzen, bihar ikusiahalko dira Vielhako Colha deSanta Maria de Mijaran eta EsbartDansaire taldeak.
Ikusezina, ikusgarriBestelako datu bat nabarmendunahi izan dute antolatzaileek.«Jaialdiaren historia osoan lehenaldiz izango ditugu aldi bereangaztelaniarekin ofizialkideak di-ren estatuko hizkuntza guztiakgurean». Euskara bertako talde-ek ordezkatuko dute; galegoa,Ceo do Sil taldeak; eta katalana,Mallorcako eta Tarragonako tal-deek. Horiez gain, aranera ereizango dutela azpimarratu dute.«Guretzat balio erantsi ikaraga-rria du aurtengo jaialdiak alde ho-rretatik. Beste kulturak ezaguta-razteko aukerak urrunago era-mango ditugu, ikusezin bihurtunahi dutena ikusgai jarrikodugu».
Ibarra-Kaldu izango da EuskalHerriko ordezkaria. Urtero legez,aurten ere gai baten inguruanemango dute ikuskizuna. Batetik,Axuri beltzadantza sortu zeneko50. urteurrena bete dela gogora-raziko dute. «Folklorean tradi-zioa eta sorkuntza ondo ezkondueta errotu daitezkeela aldarrika-tzeko, Jose Antonio Urbeltzek etaMarian Arregik sortutako bi dan-tza eskainiko ditugu». Emaku-meak dantzaren munduan izanduen lekuari buruz joan den aste-
an Oier Araolazak eman zuen hi-tzaldiari lotuta dago Barakaldokotaldeak landuko duen bigarrengaia. «Emakumearen bazterketaeta berdintasunaren aldarrikape-na irudikatzen duten dantza ba-tzuk eskainiko ditugu».Saio horiek guztiak Barakaldon
egingo dituzte. Igandean,berriz,Urduñara eramango dute jaial-dia. Duela hogei urte hasi zirenKanpoko Eguna deritzotena jaial-diaren amaieran txertatzen. Ur-tero aukeratzen dute Bizkaikoherri bat, «ahal dela, kultur peri-feria geografikoan, jaurerrikokulturgintzaren erdigunetik hur-bil bizi garenok zer konpartitubaitaukagu gure besteko eskain-tza zabala ez daukaten udalerrie-kin». Horrez gain, aukera ema-ten diete tokian tokiko taldeeihaien herrietako programazioe-tan eta kultur bizitzan protago-nismoa har dezaten, «haien iru-dia eta estatusa sendotzeko». Urduñara lehenengoz joango
Ibarra-Kalduk antolatuta, Herrien Arteko 23. Folklore Jaialdia egiten ari dira Barakaldon. Euskal Herrikomusika eta dantzak ez ezik, Galiziakoak eta Herrialde Katalanetakoak ere izango dira, gaur eta biharBarakaldon, eta etzi Urduñan. Hizkuntza aniztasunak dakarren «balio erantsia» nabarmendu dute.
Kultura askorentzako hauspoa
Kulturaren bereizgarrinagusia ez baita tresna bera, baizik etatresnarekin zer egitendugun»
«Aspalditik sinetsarazi diguteemakumeak paperpasiboa izan duelatradizioan»Aitor GorostizaIbarra-Kaldu elkarteko kidea
‘‘
-
JAIALDIA
Herrien Arteko Folklore Jaialdiko
ekitaldi nagusiak egingo dituzte
gaurtik domekara bitartean:
musika eta dantzari dagozkienak.
Gehienak Barakaldon izango dira,
baina Urduñan ere ariko dira.
Gaur
19:30. Musika saioa egingo dute,
Barakaldo antzokian. Bertan ariko
dira: Kilika bertso eskola, Ceo do
Sil Barakaldoko elkarte galiziarra,
Xeremiers Orats Pollençako tal-
dea (Mallorca, Herrialde Katala-
nak) eta Ibarra-Kaldu.
Bihar
19:00. Kalejira.
19:30. Dantza saioa, Barakaldo
antzokian. Ondoko taldeak ariko
dira: Esbart Dansaire (Tarragona,
Herrialde Katalanak), Colla Santa
Maria de Mijaran (Aran ibarra, He-
rrialde Katalanak) eta Ibarra-Kaldu.
Etzi
12:30. Kalejira.
13:00. Dantza saioa, Urduñako
frontoian. Bertan ariko dira Esbart
Dansaire, Colla Santa Maria de
Mijaran eta Urduñako Erauntsi
dantza taldea.
9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko abenduaren 6a Gaiak
Aran ibarreko Colla Santa Maria de Mijaran taldea bihar Barakaldon ariko da, eta etzi, Urduñan. GORKA MARTINEZ LLURDA
dira. Bertako Erauntsi taldeak ere
parte hartuko du emanaldian, eta
talde gonbidatuen anfitrioi lanak
ere egingo ditu.
Jaialdiaren ekitaldi nagusitzat
jotzen direnak asteburu honetan
egin arren, aurreko astea ere
emanaldiz bete zuten. Folklorea-
ren denetariko alderdiei heltzeko
lanetan aritu ziren. Folklorea he-
rritar guztiengana gerturatzeaz
gain, haiek ere protagonista egin
nahi izan dituzte aurtengo jaial-
dian, besteak beste, kantu poteo-
aren bidez. «Folklorea ikusteko
edo entzuteko soilik ez delako,
egiteko ere badelako».
Bestalde, haurrak ere izan di-
tuzte kontuan. «Txotxongiloak
izan genituen folklorea umeei
hurbiltzeko, narrazioaren eta an-
tzerkiaren bidez». Horrez gain, bi
argazki erakusketa egin dituzte:
«Bata, ohikoa, bisitan datozki-
gun taldeen kulturak ezagutzera
ematen dituena. Bestea, Barakal-
doko eta gure auzoko argazki za-
harrez osatua, gure herriaren ira-
gana ezagutarazteko».
Manu Orbek eta Luki Gomezek,
argazki zaharren erakusketa ho-
rrekin lotuta, hitzaldi bat egin zu-
ten joan den astean. «Gure herri-
ko memoria kolektiboko ipuinak,
txisteak, esamesak eta pasadizoak
kontatu zituzten, horiek ere har-
tzen baititu folkloreak bere barne-
an, eta nortasun bateratu bat osa-
tzen laguntzen baitute».
Oier Aranzabal, berriz, emaku-
meak euskal dantzan izan duen
lekuari buruz mintzatu zen. «To-
piko askoren oinarririk eza age-
rian utzi zuen: aspalditik sinetsa-
razi digute emakumeak rol pasi-
boa izan duela tradizioan;
dantzari izan beharrean, dantza-
tua izan dela, besteak beste. Hori
guztia asmatutako gezur bat da,
garai jakin bateko debeku eta era-
gozpenen emaitza. Emakumeek
izan dute garrantzia euskal dan-
tzetan; ez nolanahikoa, gainera».
Hala aztertu du Aranzabalek, lan-
tzen ari den tesian.
Ertz horiek guztiak ditu azter-
gai jaialdiak. Eta, beti bezala, ber-
tsolaritzari ere lehen mailako le-
kua eman diote. Batetik, euskal-
dunen zaletasuna sustatzeko.
Baina, bestetik, bertsoa «erdal-
dunei ere» hurbildu nahi diete,
«komunikazio bide ere badela
ikus dezaten, ez zerbait sinboliko
edo testimoniala. Mundu hori
ezagutu barik zerbait galtzen dela
sentiarazteko. Ezagutzeko eta
ikasteko beharra sentiarazteko».
ATE IREKIAKUNIBERTSITATE GRADUAK
_2020/2021 ikasturtea
INGENIARITZAORONA IDEO ABENDUAK 14
LARUNBATA 10:30
ARRASATE URTARRILAK 11
LARUNBATA 10:30
BILBO URTARRILAK 15
ASTEAZKENA 18:00
GOIERRI OTSAILAK 8
LARUNBATA 10:30
ENPRESA KUDEAKETABILBO ABENDUAK 14
LARUNBATA 11:00
BIDASOA ABENDUAK 19
OSTEGUNA 18:00
OÑATI ABENDUAK 19
OSTEGUNA 18:00
EKINTZAILETZA BILBO ABENDUAK 12
OSTEGUNA 18:00
BIDASOA ABENDUAK 19
OSTEGUNA 18:00
OÑATI ABENDUAK 19
OSTEGUNA 18:00
HEZKUNTZAESKORIATZA ABENDUAK 14
LARUNBATA 11:00
BILBO OTSAILAK 8
LARUNBATA 11:00
KOMUNIKAZIOAARETXABALETA ABENDUAK 14
LARUNBATA 11:00
BILBO OTSAILAK 8
LARUNBATA 11:00
HUMANITATEAKBILBO OTSAILAK 8
LARUNBATA 11:00
GASTRONOMIA — Basque Culinary CenterDONOSTIA ABENDUAK 14
LARUNBATA 10:30
HIRIETAN AURKEZPENAK:
DONOSTIA ABENDUAK 11 18:00
Kursaal Jauregia
www.mondragon.edu/prest
Etorriko zarela jakinarazi!
-
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Bizimodu IndependeterakoTrantsizio Plana amaitzen ari daFekoor, Gutxitasun Fisikoa edotaOrganikoa dutenen Bizkaiko El-karteen Federazioa. Urtarrileanaurkeztuko dute, baina jada ira-garria dute zein izango den planberriaren helburua: bizitza auto-nomoa izatetik independenteaizaterako pausoa eman. «Ez dugusoilik gizarte zerbitzuen laguntzajaso nahi. Bizi egin nahi dugu, etageuk erabakitako moduan, geukerabakitako pertsonekin. Ezdugu nahi inork esaterik ezinbes-tean egoitza batean bizi behar du-gula», ohartarazi du Fekorrekozuzendari Juan Carlos Solak. Joan den martitzenean, aben-
duaren 3an, Elbarrien Mundu
Eguna izan zen, eta Fekoorrek
kontzientzia sortzeko urteroko
ekintza egin zuen Bilboko Arriaga
plazan. Aurten, federazioa sortu
zeneko 40. urteurrena ere gogora-
tu dute. Etortzear dagoen planari
begira, bizitza autonomotik inde-
pendeterako jauzi hori izan zuten
eguneko aldarrikapen nagusia.
Fekoor saria ere banatu zuten:
Osakidetzako kolon eta ondeste-
ko minbizia prebenitzeko progra-
ma eta Iñigo Pombo Bilboko Uda-
leko Gizarte Politiketako zinegotzi
izandakoa omendu zituzten.
Planarekin batera, BizimoduIndependenterako Zerbitzu etaLaguntza Zorroa ere garatzeko oi-narriak jartzen ari dira. «Egun in-darrean dagoen gizarte laguntzaeredutik laguntza integralera sal-to egiteko pausoa eman nahi
dugu. Zerbitzuak eta laguntzakuztartzeko aukera aldarrikatzendu, betiere edonork dituen beha-rren eta nahien arabera». Fekoo-rren iritziz, funtsezkoa da lagun-tzen eta zerbitzuen zorroa txerta-tzea. Aurki administrazioariaurkeztuko diote, eta hori mar-txan jarri ahal izateko bide orribat ere proposatuko diote. «Ba-dakigu erabateko etena sortukoduela orain arteko ereduarekin,baina gure apustua garbia da:norberaren neurrira egindako la-guntza integralak nahi ditugu». Garatzen ari diren egitasmoak
hainbat hobekuntza ekarriko di-tuela uste du Solak. Besteak beste,
honakoak aipatu ditu: bizimoduindependentea errazteko sortukodiren zerbitzu pertsonalak, asis-tentzia pertsonalerako zerbitzua,eguneko laguntza unitateak, bizi-modu autonomorako eta bizimo-du independetera pausoa ematenlagunduko duten egoitzako la-guntza zerbitzuak, eta senideeieta gertuko pertsonei bideratuta-ko laguntza zerbitzuak. Horrezgainera, irisgarritasun eta mugi-kortasun unibertsala sustatzekolaguntza eta egokitzen produk-tuen sistema sortzea ere proposa-tuko dute. Horretarako, garapenpertsonalerako aholkularitza zer-bitzu berezitua sortzea nahi dute,
eta, horrekin batera, laguntzaproduktuen katalogoa eta lagun-tza produktuen sarea.
Datu kezkagarriakPauso hori ematea ezinbesteko-tzat jo du Solak, nahiz eta aitortuduen azken berrogei urteetan«asko» hobetu direla gauzak.Dena den, egoeraren azterketaegin dute, eta «lan izugarria» da-go egiteko oraindik. Bizkaiko Fo-ru Aldundiaren Gizarte EkintzaSaileko 2015eko datu basearenarabera, Bizkaian 64.918 lagunekdute desgaitasunen bat; horieta-tik, 37.285 gizonezkoak dira.Gehienak (%52) desgaitasun fisi-
koa edota organikoa dute. Adintarteari erreparatuz gero, 22 eta 49urte artekoena da tarterik zabale-na (%49). Arlo batzuetan Solakemandako datuak «kezkaga-rriak» dira. Besteak beste, enple-guari lotutakoak. Izan ere, hama-rretik zazpi daude langabezian.«Egia aitortu behar badugu,
kolektiboarentzat ez da erraza lanmunduan txertatzea». Legeak ja-sotzen du 50 langiletik gorako en-presak behartuta daudela desgai-tasuna duten pertsonak kontra-tatzera; gutxienez langileen %2.«Baina errealitatea bestelakoada. Kontuan hartu behar da ad-ministrazio publikoek ere ez du-tela kasu askotan baldintza horibetetzen». Gainera, beharreandaudenetatik erdiak inguru en-plegu zentro berezituetan ari dira.2004-2006 EAEn Desgaitasunaduten Pertsonak Lan MerkatuArruntean Sartzeko Plana ekarridu gogora: «Oso ona izan zen,baina han dago Eusko Jaurlari-tzako tiraderaren batean gordeta,ulertzen ez dugun arrazoiren ba-tengatik». Horretan indar egite-ko eskatu du, elbarri guztiek en-presa arruntetan lan egiteko es-kubidea dutelako, erabatekogizarteratzea bermatu nahi bada.Izan ere, Espainiako 1981ko legebatek hori jarri zuen helburu:«Emaitzak ikusita, ez dago zalan-tzarik porrot egin duela».Aisialdiari lotutako datuak ere
eman ditu. Bizkaiko hainbat le-kutako ostalaritza eta merkatari-tza lokalak aztertu dituzte; hainzuzen, Galdakaoko, Barakaldo-ko, eta Bilbon, Zazpikaleetako,Indautxuko eta Deustuko 885 ne-gozio. Hiru adierazleri erreparatudiete tabernen kasuan: sarbidea-ren egokitasuna, komuna, eta ba-rruan ibiltzeko erraztasuna; den-detan komuna kanpoan utzidute. Lokalen %26k du sarbideairisgarri eta %17tan ibili daitezkeerraztasunez. Ostalaritzako loka-len %9k dute komuna egoki.
Elbarriek diote bizitza autonomotikindependentera pasatu nahi dutelaFekoor-ek Elbarrien Eguna gogoratu du b Bizitza independentea lortzeko plana taxutzen dabil
Fekoor federazioko kideak, martitzenean, Bilboko Arriaga plazan egindako ekitaldian. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Lau basurde hildituzte Basaurin,uxaldi batean
BASAURIbAzken hilabeteetan
«arazo larria» du Basaurik ba-
surdeekin, basotik herrigunera
jaitsi eta kalez kale ibiltzen dire-
lako, jateko bila. Batez ere, Ba-
sozelai aldean agertzen dira. Bi-
zilagunen arabera, ia egunero-
koa da animalia basati horien
bisita. Arazoari konponbidea
emateko, Bizkaiko Foru Aldun-
diak uxaldia egin zuen uda on-
doren, irailaren 21ean. Harako
hartan, basurde bi hil zituzten
diputazioak kontratatutako
ehiztariek. Joan den zapatuan
egin zuen beste bat, aurrez abi-
satu gabe. Oraingoan, lau ba-
surde hil dituzte.
Diputazioak uste du Bilbo
hegoaldeko saihesbidearen
obren ondorioz inguru hartako
basurdeak herriguneetara mu-
gitzen hasi direla. Era berean,
basauriarrei eskatu die ez die-
zaietela basurdeei jaten eman,
emanez gero gehiagotan hur-
bilduko direlako herrira.
Mankomunitateraitzuli nahi duGaraiko Udalak
GARAI bDuela 21 urte utzi zionGaraik Durango MerinaldekoMankomunitateko kide izateari;Berrizek eta biek utzi zuten, partehartze kuotak %12 hazi zirelako.Orain, berriro itzuli nahi du.Erramun Osa alkatearen arabera,hainbat onura ekarriko dizkioherriari. Besteak beste, euskara-ren erabilera indartzeko manko-munitateak duen zerbitzua era-bili ahal izango du Garaik.
«[Plentziako]Itsasadarrarenbirmoldaketarakoherritarrenproposamenak jasoeta kontuan hartzekoprest gaude»Arantza TapiaJaurlaritzako Azpiegitura sailburua
346.011METRO ERABILTZAILEAK,
‘BLACK FRIDAY’ EGUNEZ
Bilboko Metroak egun bakarreko
erabiltzaile marka hautsi zuen joan
den asteko ostiralean, black friday
egunez; hau da, merkataritzak ur-
teko preziorik merkeenak izaten
dituen egunean. Ordura arteko
marka aurtengo martxoaren 8an
ezarri zen, greba feministaren egu-
nean —339.280 bidaiari—. Orain
arte, San Tomas azoka eguna iza-
ten zen erabiltzailerik gehienekoa.
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6aGaiak
-
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
1519an Munduari lehen biraeman zion Nao Victoriaontziarenmaketa egin du Gabriel Arrizaba-laga Larrinagak (Ondarroa, 1953).Tamaina ikusgarria duen maketaOndarroako Turismo Bulegoandago jarrita.Bost hamarkada inguru darama-
tzazu itsasontzien maketak egi-
ten. Zelan bururatu zaizu Nao
Victoriaegitea?
Duela hiru bat urte, Iñas Urrosoloharremanetan jarri zen neu erekide naizen Ondarroako Astilleruitsasontzi modelismorako elkar-teko kide batzuekin, eta Nao Vic-toria-ren maketa egiteko propo-satu zidaten. Itsasontzia herrikoazenez, zer edo zer berezia antola-tzeko asmoa zuen Urrosolok. BetiOndarroagaz lotura duten itsa-sontzien maketak egin izan ditut,eta horregatik onartu nuen pro-posamena. Julian Diaz Alonso on-darroarrak idatzitako Sangre y
especias: El secreto de la Nao Vic-
toria liburuaren arabera, hemen-txe, Ondarroako ontziola bateanegin zuten Nao Victoriaere.Duela 500 urte egindako ontzia-
ren maketa egiteko orduan ze-
lan moldatu zara?
Ez da lan erraza izan. Lehenengoeta behin, maketa egiteko plano-ak lortu behar izan ditugu. Onda-rroako Historia Zaleak elkartea-ren bidez, Nao Victoria fundazio-agaz harremanetan ipini ginen,baina, egia esan, haien aldetik ezgenuen laguntza handirik lortu. Eta hori zer dela eta?
Euren aldetik eragozpenak beste-rik ez digute ipini. Denbora luzezzain egon arren, maketa egitekoorduan berezibiziko garrantziaduten itxura plano bat bera ere ezdigute bidali. Erreplikaren itxuraplano bat eskatu genien, baina ezziguten eskatutakoa bidali; bidalidizkiguten dokumentuak ez diraeskatutakoak izan.Eta itxura plano gabe zelan mol-
datu zarete?
Garai hartako ontzi baten itxuraplano bat lortu genuen Interne-ten, baita erreplikaren hainbatargazki ere. Osagai horiekin guz-tiekin Iñaki Arantzamendik NaoVictoria-ren erreplikaren itxura-ra asko hurbiltzen den hiru di-mentsiotako itxura planoa sortuzigun. Horri esker, maketa egitealortu dugu.Itxura planoa lortuta, noiz hasi
zinen lanean?
2017ko azaroan hasi nintzen, etabederatzi bat hilabetetan amaitunuen lana. Normalean baino den-bora gehiago behar izan dut. Egiaesan, erronka handia izan da ni-retzat.Aspaldi amaitu zenuen, beraz.
Non egon da denbora tarte ho-
rretan maketa?
Hainbat hilabetez bodega batengordeta eduki dugu. Baina, zori-txarrez, hezetasunaren eraginez,lizuntzen hasita zegoen. Maketahondatuko zelakoan, kezkaturiknegoen, eta Yolanda Burgoa tu-rismo bulegoko arduradunagaz
topo egin nuen egun baten. Turis-mo bulegoan ikusgai ipintzekoproposatu zidan, eta lekua apro-sagoa zela irudituta, hona lekual-datu genuen duela hiru aste. Bestelako ontzi batzuen make-
tak egitera ohituta zaude. Make-
ta honetan zelan moldatu zara?
Ez nago horrelako gauzak egiteraohitua. Halan eta guztiz ere, ondomoldatu naiz. Itxura plano on batedukiz gero, planoak eskatzen di-zuna jarraitu besterik ez da eginbehar. Alde horretatik, ez dago al-daketa nabarmenik.Maketa egiteko orduan lagun-
tzarik eduki duzu?
Laguntzaile asko eduki ditut: mo-delismo elkarteko Bittor Muñiz,Isidor Antxustegi harotza, JesusMari Agirre... Maketa osatzeko pieza guztiak
zuek sortu dituzue?
Egurra, sokak, oihalak... oinarriz-ko materialak erosi, eta banan-ba-nan geuk eraldatu ditugu, era tra-dizionalean. Pieza gutxi batzuk,kanoiak esaterako, ezin eginda ibi-
li gara, eta hiru dimentsioko inpri-magailuan egin ditugu. Zer egur erabili duzue?
Gaztainondoa, haritza... erabiliditugu, eta horri guztiari koloreaemateko tinta beltza erabili dugu.Kroskoko marrak, ostera, tintagorriarekin margotu ditugu.Belak ere eskuz egin beharko
zenituzten…
Sei bela ditu denetara, eta belakmugitzeko txirrikak eta gainon-tzeko material guztia ere guk egindugu eskuz. Txirrika gehienak Bi-ttor Muñizek egin ditu, denak ereeskuz. Bateren bat hiru dimetsio-ko inprimigailuan ere sortu dugu.Belak, lehenengo, zuriak egin ge-nituen, baina adituek artxiboeta-tik lortutako informazioaren ara-bera, antza denez, okre gorriaeman zieten Nao Victoria-ko be-lei, eta geuk ere okre gorria erabilidugu. Belak, gainera, era berezianipini ditugu. Zer eratara?
Haizeak puztuta egongo bailiranirudikatu nahi izan dugu. Oiha-lak kola zuriagaz gogortu ditugu,eta alanbrea ere erabili dugu. Maketa non egin duzue?
Elkartean egin dugu dena, hasie-ratik amaierara. Maketa leku be-rean egitea da komenigarriena,ontziola batean modura. Burukomin eta lan dezente es-
katu dizue proiektuak.
Lan asko dago atzetik. Ordu askosartu ditugu bederatzi bat hilabe-tetan. Gutxienez, egunean sei batorduz ibili nintzen lanean. Egunbatzuetan zortzi ordu ere bai. Gaztetatik maketak egiten ibili
ondoren, proiektu hau zailena
izan dela esango zenuke?
Duda barik, proiekturik zailenaNao Victoria-rena izan da. Erron-ka handia izan da. Zailena ezeze,Nao Victoria-rena egin dudanmaketarik-eta handiena izan da;luzeran 1,35 metro inguru ditu,eta garaieran, 1,50 metro. Ohitutanagoena baino eskala handiagoanegin dut; 1:18 eskalan. Normalean,eskala txikiagoan egiten ditut ma-ketak; 1:50, 1:35... Orain arte egin-da nuen handiena 1:35 eskalakoazen. Nao Victoria iaz amaitu zenuen.
Baduzu beste proiekturik bu-
ruan?
Gure familian egon zen SegundoBienvenidabaxurako egurrezkoarrantzontziaren maketa egitennabil orain. Opari bat izango da.1950ean egin zuten osaba Do-mingoren ontzia. Aitonak aurre-tik Bienvenidaontzia eduki zuen. Eta zelan doan maketa?
Amaitzear nago. Koasta ez du on-tziak duen lakoxea. Egiten ari nai-zenak koasta zer edo zer zorrotza-goa du.
«‘Nao Victoria’-rena da egindudan maketarik handiena»
Gabriel Arrizabalaga Larrinaga b Maketa egilea
Arrizabalagak ia bost hamarkada daramatza Ondarroako hainbat itsasontziren maketak egiten.Bestelako maketak egitera ohituta badago ere, zailtasunak zailtasun, ‘Nao Victoria’ egitea lortu du.
NEREA BEDIALAUNETA ALKORTA
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6a Berbetan
-
Peru Azpillaga Diez
Euskal artisautzak bizi duen bila-
kaeraren ispilua da Euskal Den-
da. Durangoko Azokarekin bate-
ra urtero Durangoko merkatu
plazan antolatzen den artisautza-
ren erakusleihoak, Euskal Herri
osotik etorritako mota guztietako
proposamenak bilduko ditu. Ze-
ramika, ehuna, larrua, moda,
kosmetika, bitxigintza, jostai-
luak... era guztietako produktuak
izango dira, 52 erakusmahaitan
banatuta.
Arbasok, Euskal Herriko Arti-
sautza Tradizionala Sustatzeko
Elkarteak, antolatzen du Euskal
Denda egitasmoa. Larruzko lilia
lelopean, eskulangileek beren
lanbideekiko duten grina eta sen-
timendua azpimarratu nahi izan
dute aurten, eta, era berean, go-
gorarazi artisauek egiten duten
lana, haien sektorearen sosten-
gurako izateaz gain, euskal kultu-
raren aldekoa ere badela.
«Azoka hau orain dela 24 urte
sortu zen, artisauak bildu eta era-
kusleiho bat eskaintzeko; hots,
euskal artisautza bultzatu eta in-
darra emateko; oinarria beti izan
da hori», azaldu du Endika Zaba-
lak. Egitasmoaren antolatzailee-
tako bat da, eta euskal artisautza-
ren inguruan azken urteetan
izandako «modernizazioa» na-
barmendu du: «Orain dela 24
urte zeuden artisauak askoz tra-
dizionalagoak ziren, baina, urte-
en poderioz, sektorea asko mo-
dernizatu da». Artisautzaren
munduan gazte asko murgildu
direla dio, eta haiekin produktu
«berritzaile» eta eskaintza «be-
reziagoak» ekarri dituztela adie-
razi du. Besteak beste, digitaliza-
zioa aipatu du Zabalak. «Gazteak
guztiz sartuta daude mundu digi-
talean, eta, orduan, haien artisau
ibilbide profesionaletan ere txer-
tatu duten ezaugarri bat izan da:
webguneak, sare sozialak... Gaur
egun, artisautzan ere, horri begira
gaude guztiak».
Zabalaren arabera, gainera, az-
ken krisialdi ekonomikoaren on-
dorioz asko izan dira artisautzan
lekua egiteko ahalegina egin du-
tenak. «Beren zaletasunak ogibi-
de bihurtzen saiatu dira, azken fi-
nean artisautzan hasteko behar
duzun bakarra zure eskuak dire-
lako», azaldu du. «Gazte asko
daude egun sektore honi bultzada
emateko gogoz».
Zabalak argi du artisautza balio
handiko jarduna dela. Batzuetan
«gorabeheratsua» izan daiteke-
en arren, «esfortzuz eta ilusioaz»
bidea egin daitekeela iruditzen
zaio. Haren esanetan, artisautza-
ren bidez ere, merkatuan lehia-
tzeko aukera dago. «Esklusibota-
sun puntu bat du artisautzak.
Eskuz eginiko gauzak dira; ez
dituzu bi produktu berdin topa-
tuko sekula: originaltasuna du
oinarri».
Aurpegi berriakEsan bezala, azokak 52 erakus-
leiho izango ditu, eta horien atze-
an, gutxienez, hamahiru aurpegi
berri izango dira. «Postuen %25
berriak izango dira; lehen aldiz
hartuko dute parte Euskal Den-
dan». Azoka berritzeari garrantzi
handia eman dio Zabalak, batik
bat izaten duten publikoa nahiko
«leiala» delako. «Bisitari kopu-
rua nahiko egonkorra izaten da,
horregatik funtsezkoa da aurpegi
berriak egotea eta eskaintza
zabaltzea». Iaz goia jo zuen egi-
tasmoak, 33.681 bisitari bildu bai-
tziren; aurten ere zenbaki ber-
tsuetan ibiliko direla espero dute.
Erakusleiho izateaz gain, Zaba-
lak gogoratu du azokan ere parte
hartzeko aukera izaten dela. 52
postuetan egongo dira produk-
tuak salgai, baina eskaintza des-
berdinak egingo dituzte eskulan-
gileek: batzuk lanean ibiliko dira,
besteek tailerrak eskainiko dituz-
te... «Giro oso ona sortzen da»,
erantsi du. «Artisautza, kultura
bultzatzeko modua ere bada».
Bilbon, datorren asteanDurangoko topalekua Arbaso
elkarteak urtean zehar antola-
tzen dituenetan garrantzitsuene-
tariko bat izan arren, ez da urtean
zehar egiten duten egitasmo
bakarra. Gabonetan, esaterako,
ia hilabete batez luzatzen den
azoka antolatzen dute Bilboko
Areatzan. Aurten, abenduaren
14tik urtarrilaren 5era arte izango
da zabalik.
«Oraindik ez dakigu zehazki
zenbat erakusleiho egongo di-
ren», esplikatu du Zabalak.
«Durangokoarekin konparatuta,
oso publiko desberdina du; ez da
hain euskalduna, eta turista asko-
ren arreta ere erakartzen du». Era
berean, 21 egunez luzatzen den
azoka bat izanik, eta erosketak
pil-pilean dauden garai batean
antolatzen denez, eskulangileen-
tzat «oso positiboa» dela azpi-
marratu du.
Artisautza tradizionala etagaraikidea erakusgai DurangonIgandera arte, euskal artisautzaren sektore guztiak bilduko ditu Euskal Denda azokak,Durangoko udal merkatuko plazan b 24. ekitaldian 52 erakustoki izango dira; %25, berriak
52 erakusmahai izango dira Durangoko 24. Euskal Denda azokan. ARBASO ELKARTEA
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6aProposamena
Zaletasunak ogibidebihurtzen saiatu diragazteak, eskulangileizateko behar duzunaeskuak direlako»Endika ZabalaEuskal Denda azokako antolatzailea
‘‘
-
DURANGOKO AZOKA
Atzo hasi zen Durangoko 54.
Azoka. Horra gaurtik igandera
arteko egitaraua, Areto Nagusiko
ekitaldiak salbu:
OSTIRALA, ABENDUAK 6
Ahotsenea Solasaldiak
10:30.P. Rodriguez-Miñambres:
Oroimenaren xaflakortasuna.
11:00.Fermin Balentzia:
Kantuari emana.
11:30.Bernardo Atxaga:
Etxeak eta hilobiak.
12:00.Karmele Jaio: Aitaren etxea.
12:30.Harkaitz Cano eta
Adur Larrea: Antzara Eguna.
13:00.Berri Txarrak, Harkaitz
Cano, Ibai Arrieta eta Eider
Iturriaga: Berba eta irudia.
13:30.Txema Garcia Vilana:
Pentaedroa.
14:00.Antton Aranburu:
Kaos#Kosmos.
14:30.Ramon Saizarbitoria,
Miren Billelabeitia eta Mungiako
BHIko ikasleak: Aitita-amamen
guda zibila.
16:00.Aintzane Uzandizaga:
Kabitu ezina.
16:30. Iñaki Holgado eta Harkaitz
Cano: Amets alokatuak.
17:00.Txakur Gorria: Errealitateak.
17:30.Koldo Izagirre: Bertsoaren
harria.
18:00.Edu Zelaieta eta Eneko
Ugarte: Mundutik mundua.
18:30.Unai Elorriaga: Iturria.
19:00. Joseba Sarrionandia:
Airea ez da debalde [Habanako
gaukaria].
19:30.Silvia Fediricci: Mundua
berriz liluratuz.
Ahotsenea Zuzenekoak
11:00.Belatz: Hotz egin duen arren.
11:40.Zea Mays: Atera.
12:20.Zazkel: Estatu Kolpea
(Ezpata Dantza).
13:00.Manez eta Kobreak:
Manez B.
13:40.Mad Muasel: Vualah!.
14:20.Sua: Ordu beltzak.
15:00.Rodeo: EP.
15:40.Agurtzane eta Ion
Elustondo: Bizirik dauden eskuak.
16:20.Afrika: Nomada.
17:00.Unidad Alavesa:
San Denetio.
17:40.Hainbat. Haziak III.
18:20.Sutan: A-B.
19:00.Kaskezur: Ihesi doaz
animaliak.
19:40.Murgi: Sargia.
Szenatokia
17:00-18:30. Susa eta EHAZE:
Ganbila bildumaren aurkezpen
teatralizatua: Bazterreko ahotsak,
Simplicissimuseta Francoren
bilobari gutuna.
19:00.Kukai Dantza Taldea:
Erritu.
Irudienea
11:00-12:30. Zizelkariak.
12:30-14:00. Kartzela.
14:00-15:00. Erraiak.
15:00-16:30. Harpetarra.
16:30-17:00. Anti.
17:00-18:30. Artiko, Lursaguak,
Mateoren amaeta Medvedek.
18:30-19:00. DAPA.
19:00-20:30. Lou. Dantzan
jo ta ke, oinak lehertu nahian.
Kabi@
11:00-19:30. Gamer Eguna.
Saguganbara
11:00.Animaletrak.
11:30.Familia jolasean.
12:00.Altxorraren bila!.
13:00. Izarrekin lo.
13:30.Azalerako ipuinak.
14:00.Altzoko Handia bilduma.
16:00.Katta.
16:30.Liburu Baby Kluba.
17:00.STEAM esperimentuak
haurrentzat.
18:00.Gabi eta Bernardaren
komeriak.
19:00.Zure bihotzean ipuinaren
aurkezpena.
Musika Eskola
12:30-13:30. Elixabete Garmendia
eta Josu Landa: Gu gara euskal
prentsa: euskaraz eta ez.
18:30-20:00. Gotzon Barandiaran,
Miren Narbaiza eta Dabid Martinez:
Eta debalde ematen diot herriaren
aurikularrari.
LARUNBATA, ABENDUAK 7
Ahotsenea Solasaldiak
10:30.Xangre fanzine literarioa.
11:00.Fito Rodriguez: Fake News.
11:30.Maria Orcasitas, Andrea
Perales eta Angela Garcia:
Errebelde 50 bider.
12:00.Miren Amuriza: Basa.
12:30.Eneritz Artetxe: Karanbola
hirukoitza.
13:00.Ruben Sanchez: Hondarrak.
13:30.Anjel Lertxundi: Itzuliz usu
begiak.
14:00. Jakoba Errekondo
eta Antton Olariaga: Landareak
lantzen 2020.
14:30.Yogurina Borova:
Sentipenak askatu.
16:00.Beñat Sarasola:
Deklaratzekorik ez.
16:30.Amets Arzallus Antia
eta Ibrahima Balde: Miñan.
17:00.Yurre Ugarte eta Joseba
Larratxe: Joana Maiz.
17:30.Kirmen Uribe: 17 segundo.
18:00.Aritz Trueba, Martin
Etxeberria eta Xabier Etxeberria:
Buyankomikia.
18:30.Eva Illouz: Arimaren
etorkizuna.
19:00.Ryszard Kapuscinski:
Kristo fusilarekin.
19:30.Nanni Balestrini: Den-dena
nahi dugu.
Ahotsenea Zuzenekoak
11:00.Habi: Loratu.
11:40.Arima: Metamorphosis.
12:20.Dupla: Folklore.
13:00.Abereh: Laino eta belatz
artean.
13:40.Keu Agirretxea: Ura eta ba-
kea.
14:20.Nabil: Eter.
15:00. Iker Lauroba: Negua.
15:40.Serge: Enarak itzuli dira.
16:20.Skakeitan: Nora galdu den-
bora.
17:00.Saia Goait: Saia Goait.
17:40.Hibai: TripTics III-IV.
18:20.Physis versus Nomos:
Arraro nioenean.
19:00.Ro: Tenk!eta Ekhitzaltze.
19:40.Leok’k: Alferrik baita.
Szenatokia
12:30. Uribarri Atxotegi eta
Ane Gabilondo: Nundik nora.
13:00.Goitiberaren Ama dixit
eta Cia. Paganiniren Lolipop.
13:30. Gilkitxaroren ETAren agiri
bulegoaeta Uribarri Atxotegi eta
Ane Gabilondoren Nundik nora.
17:00. Anodino Teatroaren Zom2
eta Gilkitxaroren ETAren agiri
bulegoa.
17:30.Goitiberaren Ama dixit
eta Cia. Paganiniren Lolipop.
18:00. Anodino Teatroaren Zom2
eta Gilkitxaroren ETAren agiri
bulegoa.
18:30.Goitiberaren Ama dixit
eta Cia. Paganiniren Lolipop.
19:00. Anodino Teatroaren Zom2
eta Gilkitxaroren ETAren agiri
bulegoa.
19:30.Txikiren 40 urte eta aldapan
behera nieketa Uribarri Atxotegi
eta Ane Gabilondo: Nundik nora.
20:00. Hamaika Buelta:
Komuneko zulotik.
20:30.Txikiren 40 urte eta aldapan
behera nieketa Uribarri Atxotegi
eta Ane Gabilondo: Nundik nora.
21:00. Hamaika Buelta:
Komuneko zulotik.
20:30.Txiki: 40 urte eta aldapan
behera niek.
Irudienea
11:00. Arantzazu, harriz herri.
12:00. Norafilmaren lehen irudiak.
12:30. Apaiz-kartzela.
14:30. Iurretako dantzariak.
15:00-16:45. Horman erlojua
duen etxea.
17:00. 27zapatablogeko bideoak.
17:45. Pikuak.
18:30. Kaleko antzerkia.
19:00-20:30. Ihesaldia.
Kabi@
11:00-14:00. Gure ondarea Wiki-
data eta Txikipediaren zurrunbiloan.
16:30-19:30.AtopiaRPG - Rolcast
zuzeneko rol partida eta podcast.
Saguganbara
11:00.Kaka Dantzaria.
11:30.Yogipuinak.
12:00.Hazi txiki.
13:00.Azken lanhütarra.
15:00.Ametsen basoa.
16:00.Ene Kantak.
17:00.Belardo. Ba al zatoz?.
17:30.Euskarazko jolasak.
18:00.Liburu bot.
19:00.Tximeletak hondartzan.
Musika Eskola
12:30-14:00. Maite Mutuberria,
Danele Sarriugarte eta Jurgi Ekiza:
Kultura lana da. Profesionalizazioa
hizpide.
18:30-20:00. Tarana Karim,
Bouba Diouf eta Petra Elser:
Euskara integrazio hizkuntza.
IGANDEA, ABENDUAK 8
Ahotsenea Solasaldiak
10:30.Baloreak: Ilusio izpi bat.
11:00. Jon Iñaki Lasa: Pertsonaiak.
11:30.Mari Luz Esteban:
Andrezaharraren manifestua.
12:00.Rafa Egiguren: Txipiroiak
bere beltzean.
12:30.Aritz Gorrotxategi: Amua.
13:00. Ione Gorostarzu: Ez da
erditzea.
13:30.Pello Zabala: Natura labur
mintzo.
14:00.Lorea Agirre eta Idurre
Eskisabel: Trikua esnatu da.
16:00. Joxemari Iturralde:
Jamaikako neska.
16:30.Castillo Suarez: Irautera.
17:00.Mixu. Sustraiak.
17:30.Maiatz aldizkaria: 68. eta 69.
zenbakiak.
18:00.Barbara Ehrenreich
& Deirdre English: Sorginak,
emaginak eta erizainak.
18:30.Uxue Alberdi: Kontrako
eztarritik.
Ahotsenea Zuzenekoak
11:00.Aizkorak Zorroztu & The
Mia Wallance Band: Ezpata dantza.
11:40.GorriBaltz: Zuen gainean.
12:20.Assata: Dantzatu,
madarikatuok!.
13:00.Eztanda: Errua norena da?.
13:40.Revolta Permanent:
Lobotomiak.
14:20. Ibil Bedi: Berandu, baina
garaiz.
15:00.Higa: Higa.
15:40.Fits: Zaurgarriari.
16:20.Antton Larrandaburu
& Bitxiloreak: Ibilbide terapeutikoa.
17:00.Hiri Galduak: Ertzak.
17:40.Dientes de Luna:
Atmosfera.
18:20.Nebrashka: Lawak.
19:00.Hil Norbait: Euskal Metal
Fantasia.
Szenatokia
11:00.Krego Martin Dantza:
Espres Mugimendua.
11:45. Haatik Dantza Taldea:
Errimak bi oinetan.
12:30. Krego Martin Dantza:
Espres Mugimendua.
13:30. Abarka Antzerki Taldea:
Ortentsia izan nahi dut.
16:30.Krego Martin Dantza:
Espres Mugimendua.
17:15. Haatik Dantza Taldea:
Errimak bi oinetan.
18:00.Krego Martin Dantza:
Espres Mugimendua.
18:30. Abarka Antzerki Taldea:
Ortentsia izan nahi dut.
Irudienea
11:00. Grufaloa.
12:00. Lur eta Amets.
12:45. Orbainak.
13:30. Ez, eskerrik asko.
Gladysen leihoa.
18:00. Dema S.A.
Kabi@
11:00-14:00. BuruTek: Burujabetza
teknologiakoa Euskal Herrian.
16:30-17:00.Diseinu Grafikoaren
Glosarioa.
17:00-18:00. Egunean Behin,
mugikorrerako jokoaren arrakasta.
18:00-19:00. Mauriziak ez du
inor hil.
Saguganbara
11:00.Aldo Musikari.
12:00.Etxe honetan
(Etxepare saria).
12:30.Poesiaren misterioa.
13:00.Herensugeen Itzulera:
Sataripeko guda V. Atala.
15:00. Irakurketa erraza: Peter Pan.
16:00.Animaliak eta Frutak
(Ilargian kulukantari).
17:00.Marrazjaun eta Sorgina
Txirulina. Euskal mitologia.
18:00.Lo potolo.
19:00. Ilezuri eta koralaren distira.
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6a Proposamena
-
MUSIKA
BARAKALDOBryan Adams: Shine a Light.
bAsteartean, 21:00etan, BECeko
Bizkaia Arenan.
BASAURILa Musgaña.bAsteazkenean, 20:30ean,
Social antzokian.
BERMEOTercer Sol.bGaur, 22:00etan,
Beleza Malandran.
BILBOVertigo, Gaua eta Uger.bGaur, 20:00etan, Deustuko
Gazte Lokalean.
BILBOMonster of Road: The Slavers, Seek Em’All eta Debares.
bGaur, 20:00etan, Santana 27n.
BILBOPikara Fest: Eneritz Furyaketa Hija del Nopal DJ.
bGaur, 20:00etan, Sarean
elkartean.
BILBOOnira.bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOThe Stems.bGaur, 21:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOUnclose.bGaur, 22:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOCecilio eta Pizky b2b Orphidal.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBODJ Nash.bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBOPablo Fugitivo.bBihar, 13:30ean, Residencen.
BILBOFinta eta Yo, Gerard.bBihar, 19:00etan, Satelite T-n.
BILBODegraey eta Neila.bBihar, 20:00etan, Shaken.
BILBOWicked Wizzard eta Acid Mess.
bBihar, 20:00etan, Muellen.
BILBOLucas Masciano.bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOSinsinati.bBihar, 20:30ean, Stage Liven.
BILBOMunlet vs Devo eta Txaranga Urretabizkaia
vs Talking Heads.
bBihar, 21:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOLinkon Park eta Uprising.bBihar, 21:00etan, Azkenan.
BILBOYeray Gomez.bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBOBand Jovi.bBihar, 23:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOAfrika Ruge: DJ Saliu.bBihar, 00:00etan, Kremlinen.
BILBO666: Iron Maiden ezagutzen.b Igandean, 12:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOTercer Sol eta Los Cosmeticos.
b Igandean, 19:00etan, Shaken.
BILBOAi Dali.b Igandean, 20:30ean, Stage Liven.
BILBOScumbag Millonaire.bAstelehenean, 21:00etan,
La Nuben.
BILBOAnne Etxegoien & Les Nouvelles Voix Basques.
bAsteartean, 19:30ean, Arriaga
anzokian.
BILBOLagun Artean Kantari Anje Duhalderekin.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOEuskadiko Orkestra Sinfonikoa: Ravel.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa& Jussen anaiak.
bOstegunean eta ostiralean,
19:30ean, Euskalduna jauregian.
BILBOLucia & Horacio Fumero Duo.bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOTecanela.bOstegunean, 20:30ean,
Cotton Cluben.
BILBOMargo Cilker & Band eta An American Forrest.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOOlivier.bOstegunean, 00:30ean,
Kremlinen.
DURANGOZetak.bGaur, 23:00etan, Plateruenan.
DURANGOKaleko Soinuak Kaleak Astintzen: Suzio 13,
Artaza Combat, Labana eta Estutu.
bBihar, 19:00etan, Sorginola
gaztetxean.
DURANGOArkada Social.bBihar, 23:00etan, Plateruenan.
DURANGOMaider Zabalegi.b Igandean, 20:00etan,
Plateruenan.
GETXOThe Daltonics.bOstegunean, 20:00etan,
Fangalokan.
SOPELASaia Goait eta Sharon Stoner.
bGaur, 22:30ean, Plaza Beltzan.
SOPELACounteractt, Burning theWaves eta The Eleventh Plague.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELALur Maitea zortzikotea.bOstegunean, 19:30ean, Kurtzio
kultur etxean.
ZALDIBARTercer Sol eta Finale.bBihar, 19:00etan, Sorgin tabernan.
ZEBERIOMusika Eskolako ikasleak.
bAsteartean, 19:15ean,
udaletxean.
ZORNOTZAOihan Vega DJ.bBihar, 20:00etan, Zelaietan.
ANTZERKIA
BARAKALDOSoledad Carril etaLeire Olaran: Las indogmables.
bBihar, 21:00etan, eta igandean,
19:00etan, Arimaktoren.
BASAURIAtx Teatroa: Kaskarot.b Igandean, 12:30ean, Social
antzokian.
BILBOLa Tomasa: Dumbo y el fantasbuloso misterio de la luz
musikala.
bGaur eta bihar, 17:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOCia. Xampatito Pato: Só.bGaur, 18:00etan, Zirkozaurren.
BILBOCia. Eia: Espera.bGaur, 19:30ean, Zirkozaurren.
BILBOLa Zona & Pavon Teatro Kamikaze: La valentía.
bGaur eta bihar, 19:30ean, eta
igandean, 19:00etan, Arriaga
antzokian.
BILBODavid Caiña & P6: Pretérito imperfecto.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Pabiloi 6n.
BILBOCelso Cleto: Freno de mano.bGaur eta bihar, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBODavid Guapo: #quenonosfrunjanlafiesta.
bGaur eta bihar, 21:00etan,
eta igandean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOEJC Gala.bGaur, 21:30ean, Zirkozaurren.
BILBOChicharron: Sin ojana.bBihar, 18:00etan, Zirkozaurren.
BILBOLapso Cirk: Ovvio.bBihar, 19:30ean, Zirkozaurren.
BILBOMaribel Salas, Gorka Aginagalde eta Gemma Martinez:
Star & Comedy.
bBihar, 20:30ean, eta igandean,
19:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBONazioarteko Zirku Gala.bBihar, 21:30ean, Zirkozaurren.
BILBOCantajuego: Superéxitos.b Igandean, 12:30ean eta
17:00etan, Euskalduna jauregian.
BILBOBea Insa, Loli Astoreka eta Juanjo Otero: Camiselle.
bAstelehenean, 19:30ean, Arriagan.
BILBOLa Zona: La golondrina.bAsteazkenetik larunbatera,
19:30ean, eta hurrengo igandean,
20:00etan, Arriagan.
ONDARROAKabareta-txu.bGaur eta bihar, 21:30ean,
Beikozinin.
DANTZA
BARAKALDOHerrien arteko Folklore Jaialdia.
bGaur eta bihar, 19:30ean,
Barakaldo antzokian.
BILBOAlexander Vantournhout & Bauke Lievens: Aneckxander.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Fundicion aretoan.
BILBOTaiat: Dance Generation.bOstegunean, 19:00ean, Bizkaia
aretoan.
BILBO Jaiotz Osa & Xabier Mujika:Suddenly III.
bOstegunean, 19:30ean, Azkuna
zentroan.
DURANGOKukai: Erritu.bGaur, 19:00etan, San Agustinen.
URDUÑAHerrien arteko FolkloreJaialdia.
b Igandean, 13:00etan, frontoian.
Bilbo b Antzerkia
Deustuibarra, zirkuko artisten topalekuGaurtik astelehenera, zirkuko artisten topaleku bihurtuko da Deustuibarra. ZKZ Topaketekin, izan ere, eragileen
arteko harremanak saretzeaz eta gisa guztietako formakuntza saioez gain, ikuskizunak ere ugariak izango baitira
Zirkozaurre espazioan eta Papelera eraikinean: gaur, Xanpatito Pato eta Eia taldeak ariko dira; bihar, Chicharron
talde flamenkoaz eta Lapso Cirken Ovvio lanaz gain —argazkian—, Nazioarteko Zirku Gala izango da. LAPSO CIRK
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6aAgenda
-
BERTSOLARITZA
BARAKALDOAsier Alcedo,
Idoia Anzorandia eta Ion Barrocal.
bAstelehenean, 18:30ean,
Hizkuntza Eskolan.
BILBOAmets Arzallus, Onintza
Enbeita eta Arkaitz Estiballes.
bAstelehenean, 19:30ean,
Deustuko udaltegian.
MARKINA-XEMEINAmets Arzallus,
Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes,
Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
eta Aitor Mendiluze.
b Igandean, 17:30ean, Uni frontoian.
HITZALDIAK
BALMASEDAOnintza Enbeita:
Kontzientziatik ausardiara.
bAsteazkenean, 19:30ean,
kultur etxean.
BILBOBlanca Pons-Sorolla:
Joaquín Sorollaren oharrak.
Haren ikuspegiaren mamia.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Arte Ederren Museoan.
SONDIKAMendian seguru ibiltzea.
bAsteazkenean, 19:30ean,
kultur etxean.
SOPELAPote: Enfermedad y
muerte en las cárceles del estado
español. El caso de Zaballa.
bOstegunean, 19:00etan,
Plaza Beltzan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
ARRIGORRIAGAUmorea Labur
film laburren jaialdia.
bDatorren astelehenetik
larunbatera, Lonbo aretoan.
BERRIZFilmazpit, Donostiako
Giza Eskubideen Zinemaldiko
film laburren bilduma.
bAsteazkenean, 19:00etan,
kultur etxean.
BILBOBBK Mendi Film jaldiaren
hasiera ekitaldia eta sail ofizialaren
irekierako proiekzioa.
bGaur, 19:30ean, Euskalduna
jauregian.
BILBOZine Kontari:
Nur eta herensugearen tenplua.
bAstelehenean, 10:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOZine Kontari:
Dortoka uharteaeta Ehun metro.
bAsteartean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOOxigenoa euskarari
6.000 metroan eredokumentala.
bAsteartean, 19:30ean, Biran.
BILBOZine Kontari: Kaleko
antzerkiaeta Lasa eta Zabala.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOZine Kontari:
Juneeta Pikadero.
bOstegunean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
IGORREAralar, mundua leku
den lurra.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Lasarte aretoan.
LEMOAEmakumeak lurraren
defentsandokumentala, eta
berbaldia Gotzone Artiñanogaz.
bAsteartean, 19:30ean,
gaztetxean.
SOPELACopel: Una historia
de rebeldía y dignidad.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Plaza Beltzan.
ZORNOTZAKine Rally
film laburren lehiaketa.
bDatorren ostegunetik igandera,
Zelaieta zentroan.
ERAKUSKETAK
BAKIOBizkaiko auzo ikastolak
argazki erakusketa.
bEkainaren 28ra arte,
Txakolingunean.
BALMASEDAEgin behar dugu.
Artea eta trantsizio energetikoa.
bAbenduaren 10era arte,
Horkasitas jauregian.
BARAKALDOOpen - Itinera 2019.
bAbenduaren 28ra arte,
Gurutzetako gizarte etxean.
BARAKALDOGoiko,
balore intrinsekodun poeta.
bAbenduaren 30era arte,
udal erakusketa aretoan.
BASAURIAbian Gonzalez:
Duro cálido.
bAbenduaren 15era arte,
Arizko dorretxean.
BILBOZirrimarra elkartearen
margolanak.
bAbenduaren 17ra arte,
San Frantziskoko udaltegian.
BILBOFang Xiaoren margolanak.
bAbenduaren 17ra arte, Abandoko
udaltegian.
BILBOLaura Sanz de Marcoren
akuarelak.
bAbenduaren 17ra arte,
Otxarkoagako udaltegian.
BILBOBizkaiko Elkarte Artistikoa.
bAbenduaren 17ra arte,
Errekaldeko udaltegian.
BILBO Jose Ignacio Fuentesen
egurrezko irudiak.
bAbenduaren 17ra arte, Begoñako
udaltegian.
BILBOFair Saturdayargazki
erakusketa.
bAbenduaren 17ra arte,
Castañoseko udaltegian.
BILBO Jose Luis Manzaneten
margolanak.
bAbenduaren 17ra arte,
Ibaiondoko udaltegian.
BILBOAteak Zabalik talde
erakusketa: 24 artistaren lanak.
bAbenduaren 17ra arte, BilboArten.
Bilbo b Dantza
Dantzaldiko azken piezakIrailaren 26an hasi zen Dantzaldiaren hogeigarren aldia, eta aste honetan
taularatuko dituzte azken bi piezak. A. Vantournhaut & B. Lievens bikoak
Aneckxanderemango du —argazkian— gaur eta bihar, Fundicion aretoan;
eta Taiat Dansak Dance Generation, ostegunean, Bizkaia aretoan. DANTZALDIA
BILBO Irakurri - Léase Euskadi,
Aurelio Artetaren margolanak.
bAbenduaren 31ra arte,
Arte Ederren museoan.
BILBOVictor Erice: Harria eta zerua.
bUrtarrilaren 1era arte,
Arte Ederren Museoan.
BILBOAlberto Salcedo:
Azken alabak.
bUrtarrilaren 5era arte,
Euskal Museoan.
BILBO Joseba Eskubi: Nesmo.
bUrtarrilaren 10era arte, Marzanan.
BILBOAne Pikaza:
Fatxada proiektua.
bUrtarrilaren 15era arte,
Azkuna zentroan.
BILBOZertan jolasten ziren
amama-aititak?.
bUrtarrilaren 15era arte,
Bizkaiko Foru Liburutegian.
BILBO Javier Camara.
Atzera-begirakoa.
bUrtarrilaren 15era arte,
Bertendona kaleko Bomboneran.
BILBOThomas Struth.
bUrtarrilaren 19ra arte,
Guggenheim museoan.
BILBO Isabel Baquedano.
Edertasunaz eta sakratuaz.
bUrtarrilaren 26ra arte,
Arte Ederren Museoan.
BILBOLester Alvarez eta
Jose Ramon Ais: Gauari begira.
bUrtarrilaren 26ra arte, Azkuna
zentroan.
BILBO Ignacio Goitia.
bUrtarrilaren 26ra arte, Rekalden.
BILBO Jesus Rafael Soto.
Laugarren dimentsioa.
bOtsailaren 9ra arte, Guggenheim
museoan.
BILBOKunsthalle Bremenen
bildumako maisulanak.
bOtsailaren 16ra arte,
Guggenheim museoan.
BILBO Inpresioak ehizatuz.
Sorolla formatu txikian.
bOtsailaren 23ra arte, Arte Ederren
Museoan.
BILBODiana Thater. Mundu bat
ihesean.
bMartxoaren 3ra arte,
Guggenheim museoan.
BILBORei Kawakubo: Comme
des garçons.
bApirilaren 19ra arte, Arte Ederren
Museoan.
BILBOAltxoe elektrikoak.
bMaiatzaren 24ra arte,
Berreginen Museoan.
BILBO J.S. Elkano. Aztarnaren bila.
bEkainaren 26ra arte,
Itsas Museoan.
DURANGO Jose Luis Martinez
de Antoñanaren eta Jose Luis
Alberdiren lanak.
b Igandera arte, Ezkurdi aretoan.
ELORRIO30 urte. Garai bateko
argazkiak.
bUrtarrilaren 3ra arte, kultur etxean.
ERANDIOAuschwitz, konzentrazino
esparru nazi alemaniarra.
bMartxoaren 12ra arte, Jon Alberdi
zentroan.
GERNIKA-LUMO Josteko makinak:
iraganetik etorkizunera.
bUrtarrilaren 10era arte,
kultur etxean.
GERNIKA-LUMO Jose Arrue
barrutik.
bEkainaren 28ra arte,
Euskal Herria museoan.
GETXOGentz del Valle, Mertxe
Perez eta Sonia Rueda: Bosteko.
bDatorren astelehenera arte,
Torrene aretoan.
GETXOErtibil Bizkaia.
bAbenduaren 29ra arte,
Punta Begoña galerian.
LEIOAXXXIII. Argazki Lehiaketa.
b Igandean, 10:00etan,
Kultur Leioan.
MUSKIZBurdinoletan zehar.
Bizkaia, territorio ferrón.
bAbenduaren 31ra arte, El Pobal
burdinolan.
PLENTZIABizkaiko golkoan
hondoratzeak.
bUrtarrilaren 6ra arte,
Plasentia Butron museoan.
SANTURTZIOroimena Bizirik.
Gerra zibilaren eta frankismoaren
biktimen oroimenaren berreskura-
tzea eta aitortza.
bAbenduaren 19ra arte,
Casa Torre jauregian.
BESTELAKOAK
BARRIKAFun & Serious Game
Festival.
bGaurtik igandera,
BEC erakustazokan.
BILBO Imanol Ituiño: Magia
parrastan.
bGaur, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 6a Agenda
-
June PrietoBilbo
Mikromatxismo-
ak, lodifobia,
haurdunaldi
subrogatua,
kapita l i smo
arrosa eta feminismoarekin lotu-
riko hainbat gai lantzen dituzte
astelehenero Bilboko Bira kultur
gunean. Pikara magazine aldiz-
kariak antolatu zituen lehenengo
saioak, eta orain talde autonomo
gisa funtzionatzen du; horrela
azaldu du June Fernandez maga-
zin feministako kazetariak eta
Berbalagun feminista izeneko
egitasmo honen partaideak:
«Hasi ginenetik badaude beti
etortzen direnak. Horregatik,
irailean, bi dinamizatzaile izen-
datu genituen, eta, orain, Pikara-
ren rola hedapena egitea da soi-
lik».
2019ko maiatzean hasi ziren
dinamika berriarekin, Bira gune-
arekin batera. Ideia aurretik sortu
zen, Biran bertan eman zuten
maitasun erromantikoari buruz-
ko hitzaldi batean. «Pikara-ren
proiektua birdefinitzeko proze-
suan lantaldearen euskalduntze
prozesu bat nahi genuela pentsa-
tu genuen, eta horren ondorioz
egin genuen euskarazko hitzaldi
hori», gogoratu du Fernandezek.
Elkarlan horri jarraipena emate-
ko nahiarekin geratu ziren bai
Pikarabai Bira; Berbalagun femi-
nista sortzea erabaki zuten
orduan: «Pikara-ren helburuak
beteko zituen ekintza bat zela
pentsatu genuen. Alde batetik,
gure euskalduntze prozesuan
laguntzen du, eta, bestetik, Bil-
bon euskara sustatzen duen egi-
tasmo bat sortu dugu». Izan ere,
Pikara magazine nazioarteko
aldizkari bat izanda ere, lankide
batzuk astelehenero joaten dira
Berbalagun saioetara.
Hogei pertsona joan ziren lehe-
nengo saiora. Partaideak jatorri
eta helburu ezberdinekin joaten
direla esan du Fernandezek:
«Berbalagun asko txikitan eus-
karaz alfabetatu ziren edo heldu
izanda euskaltegietan prozesu
luzeak izan dituzte, eta, hala ere,
euskaraz mintzatzeko orduan
oso blokeatuta sentitzen dira.
Beste batzuek, ordea, testuinguru
formaletan euskara erabiltzen
dute, baina sozializazio esparru
ez-formalen falta sumatzen
dute». Bizitzako esparru diferen-
teetan sortzen dira segurtasun
faltak: eremu profesionalean,
militantean edota lagunekin
eremu informaletan. Hori guztia
gainditzeko asmoz, askotan gera-
tzen dira trago batzuk hartzera
Berbalagun saioaren ostean. Fer-
nandezek aipatu duenez, saioa-
ren beste helburu bat da euska-
razko ekitaldi feministetara
elkarrekin joatea.
Euskalgintzak teoria feminis-
tatik hartu du ahalduntze kon-
tzeptua. Hala azpimarratu du
Fernandezek. «Patriar-
katuak emakumeon
ahalduntzea mugatzen
du, gure autoestimua eta
gure ezagutzen autoba-
lorazioa kaltetuz. Horrek
emakumeon euskalduntze pro-
zesua ere baldintzatzen du». Es-
pazio seguru bat sortuz, emaku-
meen ahalduntze prozesu horre-
tan lagundu nahi dutela ere gehi-
tu du.
Saioaren dinamika parte har-
tzailea da, eta saioak berbalagun
guztiak seguru sentitzeko modu-
koak izaten dira. Konpromiso
maila minimorik ere ez dago, ba-
koitza aske senti dadin joateko
erabakia hartzen duenean. Izan
ere, ez da beharrezkoa aurretik
izena ematea Berbalagun femi-
nistarako. Egun solteetan joateko
aukera zabalik dago probatu nahi
duenarentzat, eta astero joateko
aukera ez duenarentzat ere bai.
Gaiei dagokienez, egunkari edo
aldizkarietako artikuluetan oina-
rritzen dira ildoak jartzeko: «Ar-
gia-ko, BERRIA-ko, Klitto!-ko eta
Pikara-ko artikuluak erabili izan
ditugu eztabaidatzeko. Whatsapp
talde bat dugu astelehenetan ko-
mentatzen ditugun baliabideak
eta artikuluak zabaltzeko».
‘Pikara’, euskararekin batAzken boladan feminismoa eta
euskalgintza konektatzen dituen
hainbat egitasmotan parte hartu
dutela azaldu du Fernandezek.
Eta berbalagun feministak ema-
ten dituen emaitzekin pozik azal-
du da. «Berbalagun feministare-
kin euskalgintzari eta feminis-
moari ekarpen bat egiten ari
garela sentitzen dugu Pikara-n».
Euskara ikasi nahi dutenfeministak eta euskarazfeminismoaz eztabaidatu nahidutenak joaten dira saioetara
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko abenduaren 6a
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
Berbalagun feminista antolatzen dute astelehenero ‘Pikaramagazine’ aldizkariak eta Bira kultur elkarteak. Gune aproposada euskara ikasteko eta feminismoaren eztabaidetan sakontzeko.
Feminismotikeuskalduntzen
Bilboko Bira kultur elkartean egin zuten lehenengo berbalagun feminista. BERBALAGUN FEMINISTA