bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · fisioterapia, eroski eta gurutze gorria. eskerrak,...

24
ELGOIBAR - 1119. zenb. XXVI urtea - 2019-05-31 Bola jokoan, maisu

Upload: others

Post on 07-Jun-2020

9 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

ELGOIBAR- 1

119. zenb. XXV

I urtea - 20

19-05-31

Bola jokoan, maisu

1119 azala:Maquetación 1 30/05/19 11:03 Página 1

Page 2: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

1119 azala:Maquetación 1 30/05/19 11:03 Página 2

Page 3: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

IRITZIA

Harri eta Irri

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatikiragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez dubere gain hartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak atale-tan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ain-hoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea,Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PU-BLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA ZaloaArnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA AitorLauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, ManuSanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga,Julen Ansola, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezena-rro, Ander Soraluze, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi,Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, IñigoOtaño INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

3

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 3

Page 4: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

GUTUNAK4

u HERRIA ENTZUN…Mendaron jaio, hazi eta bizi naiz.

Mendaroko parte sentitzen naiz, atsegindut Mendaro, sinisten dut herrian, eta ahaldudan neurrian, Mendaroren alde egitensaiatzen naiz.Joan den igandean, Mendaroren alde

eman nuen botoa, eta herritarrok hartu ge-nuen erabakia.Antza denez, baina, herriaren esana

ez da kontuan hartuko, ez Mendaron etaez beste hainbat lekutan ere.Mendaroko jendea, Mendaroko txo-

koak, Mendaroren nortasuna… Ezagu-tzen ez duen pertsona batek du orainMendaroren etorkizuna erabakitzeko “gil-tza”. Ez dadila bere lehen zeregina izanherriak erabaki duenari uko egitea.Ziurrenik alkatetza lortuko duen alder-

diaz pentsatzen jarri naiz, zer abiapuntu-

rekin jarriko duten martxan legealdi berria:herriaren nahia ez errespetatzea, herria-ren gainetik boterea lehenestea.Mendarok hitz egin du; orain, espero

dut ordezkariek Mendaroren esana entzu-tea.

R.A.A.

u DEBABARRENAKO V. RAID-AMorkaiko Mendizale Elkarteko Raid

taldearen izenean, eskerrak eman nahi di-zuegu Debabarrenako V.Raid-a antolatzenlagundu diguzuen guztioi:Debako Udala, Debako kiroldegia, El-

goibarko Udal Patronatua, Danobat, Al-corta, Beristain, Itxaspe kanpina, IriondoKirolak, Astigarraga, Ciclos Turbina, Pitxin-txu, Txarriduna, Mauxitxa gaztak, AinhoaFisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria.Eskerrak, antolaketan lagundu digu-

zuen Josu Merino, Anex Retana, PatxiMarquez, Koldo Soraluze, Asier Arizaga,Jose Luis Garaizabal, Aritz Larrañaga,Imanol Larrañaga, Maite Ordax, AitorAzkue, Evaristo Rodriguez eta aipatugabe geratu diren gainerako boluntarioei.Eskertza berezia, parte hartzaileek

igaro dituzten lur sail eta baserrien ja-beei. Eskerrik asko, raid familiarreanparte hartu duzuen familietako gurasoei,etxeko txikienen artean mendizaletasunasustatzeagaitik. Datorren urtean ere raid-ak bi formatuetan antolatzeko gogo etaindarrik ez zaigu falta. Oraindik ez da-kigu Debatik zein herritara mugitukogaren, baina gure bailarako txoko ede-rretaz gozatzen jarraituko dugu. Eskerrikasko parte-hartzaile guztioi, eta hurrengourtera arte!Debabarrenako Raid-eko antolatzaileak

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

.1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 4

Page 5: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

ASTEKO GAIA 5

Gurean Euskaraz:ostalaritzan eta merkataritzan euskaraz

Elgoibarko Izarrak ‘Gurean Euskaraz’ kanpaina jarri du martxan El-goibarko Udalarekin elkarlanean, herriko ostalaritzan eta merkatari-tzan euskara sustatzeko. Bi helburu ditu kanpainak: batetik, euskarazegiteko gai diren ostalari eta merkatariak ikusaraztea, eta, bestetik,bezeroak euskaraz egitera motibatzea. 44 establezimenduk eman duteizena egitasmo honetan; 112 lagunek guztira. 37 Ahobizi izango diraeta 75, Belarriprest.

l Zertan datza Gurean Euskaraz egitasmoa? Ostalaritzan eta merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina

da. Alde batetik, euskaraz hitz egiteko gai diren ostalari etamerkatariak ikusaraziko ditugu. Establezimenduan Gurean Eus-karaz txartela jarriko dute ikusgai, eta modu horretan bezeroakjakingo du establezimendu horretan euskaraz egin dezaketela.Horrez gain, ostalari edo merkatari bakoitzak erabakitzen duenrolaren arabera, Ahobizi edo Belarriprest txartela jantziko du.Ahobiziak euskaraz egingo du, bezeroak ulertzen ez duela kon-turatu arte. Belarriprest txartelak, aldiz, berari euskaraz eginahal zaiola erakusten du, nahiz eta kasu batzuetan, berak ezduen euskaraz erantzungo. l Zer egingo duzue bezeroak euskaraz egitera bultzatzeko?Ekainaren 3tik 14ra bitartean kanpaina berezi bat egingo

dugu. Egun horietan, Gurean Euskaraz ikurra duten establezi-menduetan euskaraz egiten duten bezeroei 10 euroko 30 eros-keta txartelen zozketarako zenbakiak banatuko zaizkie. l 44 establezimendu, 112 lagun. Pozik zaudete parte-hartze-arekin?Bai, zenbaki onak dira, eta pozik gaude parte-hartzaile ko-

puruarekin. 44k eman dute izena. Ostalari eta merkatari bakoi-tzak aukeratu du Ahobizi edo Belarriprest izan nahi duen, eta37 lagunek Ahobizi izatea aukeratu dute, horrek eskatzen duenkonpromisoarekin. Azken batean, beraiek saltzeko daude, etabezeroak gaztelaniaz egiten dienean ez zaie erraza egiten eus-karari eustea. Ahalegin hori eskertzekoa da.

l Zergatik erabaki duzu Gurean Euska-raz egitasmoan parte hartzea? Euskara garrantzitsua iruditzen zaidalako eta euskarari bul-

tzada eman behar diogulako. Baita ere jendeak jakin dezangure dendan ere euskaraz egiteko aukera duela, nahiz eta nireama euskalduna ez izan. Jende askok uste du nire ama erdal-duna delako ezin duela gure dendan euskaraz hitz egin, etaideia hori aldatu nahi dut. Nire amak ez dauka euskara uler-tzeko arazorik. Hitz egin gutxi egiten du, batzuekin bai, bainabeste batzuekin ez da ausartzen; lotsa ematen dio. Baina be-zeroek euskaraz hitz egin dezakete berarekin, nahiz eta geroberak gaztelaniaz erantzun. Euskaldunek euskaraz erosteko au-kera daukate gure dendan. l Nola moldatzen zara eguneroko lanean euskaraz egi-teko?Oso ondo. Euskaldunek lehenengo hitza euskaraz egiten

dute. Egia da Elgoibarren erdaldun asko dagoela, eta horiekerdaraz egin dute, baina euskaraz dakienak gure dendanbehintzat, euskaraz egiten du. l Denda espezializatua da zurea. Nola moldatzen zara ter-minologia espezializatu horrekin euskaraz?Hitz teknikoak gaztelaniaz erabiltzen ditugu, bai guk eta

baita bezeroek ere. Terminologia hori gaztelaniaz ezagutzendugu, eta horrela erabiltzeko ohitura daukagu. Gero azalpe-nak euskaraz ematen dizkiet, baina produktuen izenak eta hitzteknikoak, gaztelaniaz.

-AINHOA ANDONEGI -

AMAIA LASAGABASTERGurean Baiko koordinatzailea

AINHOA ETXEBERRIASurya belar dendakoa

Ainhoa Etxeberria eta Amaia Lasagabaster.

.. ..................

...............................

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 5

Page 6: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

MOTZEAN6

Diruzain lanpostua atera du lehiaketara Elgoibarko Udalak

Diruzain bitarteko funtzionario lanpostu batbetetzeko oinarriak onartu ditu Elgoibarko Uda-lak, eta hilaren 22an argitaratu zituen Gipuzko-ako Boletin Ofizialean. Lanpostu berria da, etadeialdi librea. Ez da Udaleko langileentzakobarne promozioa, eta edonork dauka aurkez-teko aukera. Interesatuek ekainaren 5era artekoepea dute. Ondorengo lekuetan eskuratu dai-tezke eskaera orriak: Herritarren Arreta Zerbi-tzuan (Santa Ana, 2), Administrazio ProzeduraErkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Lege-aren 16.4. artikuluan aurreikusitako leku guztie-tan, Correosen bulegoetan. eta ElgoibarkoUdalaren Erregistro Nagusian, Udalaren egoitzaelektronikoaren bidez: www.elgoibar.eus. Infor-mazio gehiagorako: https://egoitza.gipuz-koa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/05/22/c1903260.pdf

Elgoibarko zuhaitzak ezagutzeko irteera, ekainaren 8an

Elgoibarko herrigunean dauden zuhaitzak eza-gutzeko irteera antolatu du Morkaikok, ekainaren8rako. Herriko zuhaitzei buruzko liburua idatziduen Andoni Segundo izango da gidaria, eta bes-teak beste, zuhaitzak identifikatzen ikasi eta ba-koitzaren ezaugarriak ezagutuko dituzte. KulturEtxean elkartuko dira 9:30ean, eta hiru bat ordukoibilaldia egingo dute herrigunean. Interesatuekmorkaiko@morkaiko-eus helbide elektronikora ida-tzita edo 636 994 798 telefono zenbakira dei-tuta eman behar dute izena.

Gaur bukatuko da Ludotekako Aste Nagusia

Festa giroa izan dute aste honetan Elgoibarko ludotekan. Aste Nagusiarenhamargarren edizioa hasi zuten joan zen barixakuan, eta gaur amaituko dute,Kirolari Egunarekin. Haur eta familien arteko futbolin txapelketa jokatuko dute,eta eguna ondo amaitzeko mokadu bat jateko aukera izango dute partaideekludotekan bertan. Astean zehar, bestalde, zirko eguna, artista eguna eta toptxef saioak egin dituzte, besteak beste.

Ekaina erdialderako prest egongo da Mintxetako ur parke berria

Hasi dituzte Mintxetako ur parkea egiteko obrak, eta ondo bidean, ekainaerdialderako prest egongo da jolasgune berria. Ekainaren 15ean irekikodituzte igerilekuak, eta ordurako ur parkea martxan egotea espero dute

arduradunek. Udalak 200.00 euro inguru erabiliko ditu obra hau egiteko. Min-txetako igerilekuko atzeko partean kokatuko da, mahaiak eta parkea dauden in-guruan. 250 koadroko espazioa hartuko du, eta 25 bat joko desberdinez osatutaegongo da. Ur parkera sartzeko baldintzak igerilekuetara sartzeko berberakizango dira.

Segurtasunari buruzko tailerra jubilatuentzatJubilatuen Biltokiak eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak Pausoz

pauso, seguru izeneko solasaldia antolatu dute ekainaren 5erako. 64 urtetikgorakoentzat izango da, doan, eta partaideek kanpainako opari bat jasokodute. Istripuak sahiesteko segurtasun neurriak ikasiko dituzte, besteak beste.17:00etan hasiko da.

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 6

Page 7: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

MOTZEAN 7

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia gaur, Mendaron

Astelehenetik aurrera jaso daitezke Koplaldia eserita ikusteko gonbidapenak

Ekainaren 7an, ostiralean, izango da Elgoibarko I. Koplaldia, San Bartolome parrokiarenatzean dagoen bolatokian, 21:30ean hasita. Elgoibarko Izarrak antolatu du jaialdia, Elgoi-barko Udalaren eta Danobat Kooperatibaren laguntzarekin. Jaialdia doan izango da, baina

koplaldia eserita ikusi nahi duenak, astelehenetik aurrera izango du gonbidapena jasotzeko aukera.Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan eskatu daitezke (9:00-14:00 / 16:00 – 18:30),943 741 626 telefonora deituta edo [email protected] helbidera idatzita. Bertsolariak eta koplak izango dira protagonista nagusiak, baina musikarien parte-hartzea ere

garrantzitsua izango da. Hauek arituko dira koplatan: Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita,Miren Artetxe, Maider Arregi, Manex Agirre, Andoni Egaña, Odei Barroso, Aitor Bizkarra etaUxue Alberdi. Musikaz, berriz, beste hauek arduratuko dira: Sinuöse Kultur Elkarteko Ander Mujika,Iban Urizar, Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta. Koplaldiko irabazleak Aitor Etxeberria artista men-daroarrak Elgoibarko I. Kopladirako propio sortu duen eskultura jasoko du.

Erreka garbitzera joateko deiaegin zuten Mendaroko Udalak,Gaztelekuak, Ludotekak eta GazteAsanbladak zapaturako, eta jendeaskok hartu zuen parte ekimenean.Denetariko zaborrak atera zituztenibaitik, eta gero, Gaztetxean batuziren denak bazkaltzeko. Arratsal-dean musika, umeentzako jolasaketa eskulanak egin zituzten. Giroonean pasatu zuten eguna.

Inklusioaren aldeko jaia antolatu dute biharko

Denetariko zaborrak atera zituzten zapatuan Deba ibaitik, Mendaron

Salento tabernak inklusioaren aldeko jaia antolatu du biharko, aniztasun funtzionala duten pertsonei laguntzeko. Orain dela lau baturte hasi zen Aspaceko kideentzako bazkaria antolatzen, eta aurten ere halaxe egingo du. Eguerdian, pizza eta freskagarria eskainikodie aniztasun funtzionala duten lagunei, doan. Aurten, baina, beste pauso bat eman nahi izan du inklusioaren alde, eta bazkariaz gain,kontzertua ere antolatu du, nahi dutenentzat. Gazte Asanbladarekin elkarlanean, Gaztetxean izango da emanaldia. Mugi Panderoa,J.M. Atlantida eta The Crockets (Beatles taldearen tributoa) taldeek emango dute kontzertua, 21:30etik aurrera. Kontzertutik lortzen dendiruaren zati bat Elgoibarko Nuala elkarteari emango diote antolatzaileek. Nuala elkartea 2017an sortu zen. Aniztasun funtzionaladuten umeen guraso eta lagunek osatzen dute taldea, eta inklusioaren alde lan egiten dute.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Mendaron izango dira gaur. Musua du izena ikuskizunak eta zabalduko duten mezua ho-nakoa da: Eguzkiak ez ezik, musuek ere jartzen dutela mundua biraka, gu geu biraka jartzen gaituzten hein berean. Mendarokoikastolako patioan izango da saioa, 18:30etik aurrera. Sarrerak 7 euro balio ditu (kapotadun aulkian doazen umeek ez dute ordaindubeharrik izango). Sarrerak ikastolan bertan eskuratzeko aukera egongo da.

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 7

Page 8: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

8 M26KO HAUTESKUNDEAK

Bototan nagusi izan arren, gehiengo osoa galdu du EAJkElgoibarren. 2.629 boto eskuratu ditu, duela lau urtekoUdal Hauteskundeetan baino 168 boto gutxiago, eta zi-

negotzi bat galdu du: bederatzi zituen, eta zortzi eskuratu ditu.EHBildu izan zen domekan bigarren alderdi bozkatuena,2.065 botorekin. EHBilduk gora egin du bototan, 2015eanbaino 356 boto gehiago eskuratuta, eta horrek zazpigarren zi-

negotzia eman dio. Kontrara, PSE-EEk 114 boto galdu ditu, etazinegotzi bakarrarekin gelditu da, beste bat galduta. Elkarrekin-Podemosek eman du berria. Estrainekoz aurkeztu du zerrendaUdalerako, eta botoen %5,86rekin, zinegotzi bat eskuratu du. Emaitza hauek zabalik utzi dute negoziaziorako bidea.

Emaitzak jakin berritan, Evaristo Rodriguez Elkarrekin-Podemo-seko zerrendaburuak argi utzi zuen ezkerrekoekin batuta alda-

EAJk irabazi du Elgoibarren, baina gehiengo osoagaldu du, eta EHBildu gailendu da Mendaron,

baina EAJrekin berdinduta zinegotzitan

EAJk irabazi du Elgoibarren, EHBilduk zazpigarren zinegotzia lortu du,Elkarrekin-Podemos sartu da Udalean eta PSE-EEk dauka giltza

ELGOIBARKO DATUAK:l Hautesle-errolda: 8.676l Emandako botoak: 5.880 (%67,54)

3,97 igo da duela lau urtekoetatik. l Zuriak: 58l Baliogabeak: 47l Abstentzioa: %32,46

EMAITZAK:

EAJ: 2.629EHBildu: 2.065PSE-EE: 560Elkarrekin-Podemos: 342PP: 179

ELGOIBAR

8

7 1 1

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 8

Page 9: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

9

EHBilduk irabazi ditu Udal Hauteskundeak Mendaron. 451boto eskuratu ditu, EAJk baino 39 gehiago, baina gehiengoosoa galdu du, eta zinegotzitan, berdinduta daude bi alder-diak. Bototan biek egin dute gora 2015eko Udal Hauteskun-deekin alderatuta, eta bosna zinegotzi lortu dituzte. PSE-EEk lortudu hamaikagarren zinegotzia, 92 botorekin. 2.000 biztanlekolanga gaindituta, 11 zinegotzi-kargu zeuden jokoan, bederatzibeharrean, eta horrek ere eragina izan du, alderdi konstituzio-nalistaren mesedetan. Eserlekua lortuta, Mari Jose Telleriak izandezake beraz giltza alkatea izendatzeko orduan. Domekan, au-kera horri buruz galdetuta, Telleriak esan zuen “elkarrekin lan

egitea” dagokiela orain denei eta Iñaki Arregi EAJko zerrenda-buruak ere ildo beretik hitz egin zuen, negoziazioen atea za-balik utzita. “Ez dugu aukera horren inguruan ezer hitz egin,baina orain batu eta denon artean aztertu beharko dugu zeregin”, adierazi zuen. Enetz Ezenarro EHBilduko alkategaiak ba-lorazio positiboa egin zuen emaitzak jakin bezain laster, bes-teak beste Espainiako Kongresuko hauteskundeetan izandakoemaitzak iraultzea lortu dutelako Udalerako hauteskundeetan.EHBilduk alkatetzari eusteko aukeraz honakoa esan zuen: “Pen-tsatzen dugu Mendaroko alkatetza ere guri dagokigula, alderdibozkatuena geurea izanda”.

Hauteskundeak irabazi arren, zinegotzitan EAJrekin berdinduta dagoEHBildu, eta alkatetza ken diezaiokete EAJk eta PSE-EEk, batuta

EMAITZAK:

EHBildu: 451EAJ: 412PSE-EE: 92

ketaren alde egingo zutela, eta modu horretan, alkatetzarakoEHBildu babestuko dutela iradoki zuen: “Ezkerreko alderdiakbatuz gero, Elgoibarren gauzak aldatu ditzakegu, eta horigauza handia da. Aldaketen ordua da, eta gu aldaketa ema-tearen alde agertuko gara”. Hori horrela izanda, PSE-EErenganjarrita daude begiak, Fernando Suarezen botoak erabakiko lu-keelako Elgoibarren nork agindu, EHBilduk lortutako zazpi zi-negotziei Elkarrekin Podemosena batuta zortzi direlako, EAJklortu dituen beste alegia. Ikusteko dago, beraz, zer gertatuko

den, oso litekeena delako Batzar Nagusietarako joerak mar-katzea Elgoibarren zeinek aginduko duen datozen lau urteetan,Suarezek berak domeka gauean aurreratu zuen bezala: “Al-derdi guztiekin hitz egiteko prest nago, irekita nago eta ikusibeharko da bakoitzak zer eskaintzen duen. Batzar Nagusietanhartzen diren erabakiak aztertu beharko dira, eta horren ara-bera jokatu herrietan”. Ekainaren 15ean osatuko dute udal go-bernua, eta orduan erabakiko dute Elgoibarren zein izangoden alkatea.

MENDAROKO DATUAK:l Hautesle-errolda: 1.415l Emandako botoak: 988 (%69,83)

7,21 puntu egin du gora duela lau urtekoetatik.

l Zuriak: 19l Baliogabeak: 14l Abstentzioa: %30,17

MENDARO

5 5 1

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 9

Page 10: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

M26KO HAUTESKUNDEAK10

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK

Gipuzkoako joera orokorra bete da Elgoibarren eta Mendaron ere, eta EAJk lortu du boto gehien bietan

Udal Hauteskundeetako joera bera errepikatu da ElgoibarrenBatzar Nagusietarako hauteskundeetan. EAJk batu ditu botogehien, 2.631 guztira, bigarren alderdi bozkatuena izan denEHBilduk baino 818 boto gehiago alegia. 2015eko hauteskun-deekin alderatuta, alderdi abertzale biek egin dute gora bototan(parte-hartzea %67,46koa izan da, 2015ean baino 3,86 puntualtuagoa). Gora egin du PSE-EEk ere, hirugarren alderdi bozka-tuenak. 710 boto eskuratu ditu alderdi sozialistak, botoen%12,23 alegia. Kontrara, bai Elkarrekin-Podemosek eta bai PPkere behera egin dute, duela lau urteko emaitzekin alderatuz gero. Mendaron, ohi legez, EAJk batu ditu boto gehien Batzar Na-

gusietarako: 447 (%45,84). Gora egin du bototan EAJk, baieta EHBilduk ere, duela lau urteko emaitzekin alderatuta (Parte-hartzea %69,52koa izan da, 2015ean baino ia 7 puntu altua-

goa). Koalizio abertzaleak 329 boto batu ditu (%33,74). PSE-EE izan da hirugarren indarra. Podemos-Ahal Dugu eta PP izandira hurrengo bi alderdi bozkatuenak, baina biek ere atzeraegin dute. Bi herriotako joera orokorra izan da Gipuzkoan. EAJk lortu

du boto gehien, eta hogei ordezkari izango ditu Batzar Nagu-sietan, orain arte baino bi gehiago. EH Bilduk hamazazpi or-dezkari eskuratu ditu, eta PSE-EEk, bederatzi (Mari Jose Telleriaizango da bat). Ahal Dugu-k atzera egin du, eta bi kide gu-txiago izango ditu (4). PPk, berriz, bakarrari eutsi dio. Beraz,emaitza horrekin, EAJ-PSE gobernu koalizioak gehiengo argiadu Gipuzkoan: 26 ordezkari behar dira gehiengo absolutuaizateko, eta 29 ordezkari dituzte bien artean. Beraz, MarkelOlanok jarraituko du ahaldun nagusi.

BATZAR NAGUSIEN OSAERA

Emandako botoak: 370.616Abstentzioa: 185.364 (%33,34)Zuriak: 3.208 (%0,87)Boto baliogabeak: 3.115 (%0,84)

EMAITZAK: 51 BATZARKIDE GUZTIRA

EAJ: 20 batzarkide ( 2). Botoen %35,59EHBildu: 17 (=). Botoen %31,61PSE-EE: 9 (=). Botoen %17,10Podemos-Ahal dugu: 4 ( 2). Botoen %8,94PP: 1 (=). Botoen %4,70Ciudadanos: 0 (-). Botoen %1,00EB: 0 (-). Botoen %8,87

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 10

Page 11: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

EAJk irabazi ditu Europako hauteskundeak Araban, Biz-kaian, eta Gipuzkoan, eta horixe gertatu da Elgoibarren etaMendaron ere. Elgoibarren, 5.824 boto eman dira guztira(%66,89koa izan da parte-hartzea), eta EAJk batu ditu botogehien. 2.348 boto eskuratu dituzte jeltzaleek (%40,72) eta1.693 batu ditu EHBildu koalizioak (%29,36). Udalerako etaBatzar Nagusietarako hauteskundeetan gertatu bezala, Europa-rakoetan ere PSOE izan da Elgoibarren hirugarren alderdi boz-katuena, 843 botorekin(%14,62). Mendaron, EAJkjaso ditu boto gehien Europa-rako parlamenturako, 418, eta129 botoko aldea kendu dioEHBilduri, bigarren indarrari.PSOE izan da hirugarren al-derdi bozkatuena, 125 botore-kin, eta Podemos, PP etaCiudadanos atzetik dituela. Po-demosek 90 boto batu ditu,eta 22, PPk, Espainiako Kon-gresurako batu zituenak bainozortzi gutxiago.Emaitza orokorrei begira-

tuta esan behar da bai EAJketa bai EHBilduk europarla-mentari bana izango dutela Eu-ropako Parlamentuan.Kataluniako Convergenciarensektorearekin batera aurkeztuordez, Coalicion Canaria eta

Compromiso por Galiciarekin batera osatu du hautagaitza EAJk(Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa), eta guztira, 379.393boto jaso ditu. Beraz, Izaskun Bilbaok kargua berrituko du. EH-Bildu, berriz, ERCrekin eta BNGrekin batera aurkeztu da, OrainErrepublikak koalizioan, eta hiru eserleku lortu dituzte. EHBildukere europarlamentaria izango du hortaz: Pernando Barrena. PSE-EEk ere hiru europarlamentari izango ditu, eta Podemo-

sek, Ciudadanosek eta PPk, bana.

11

EUROPAKO PARLAMENTUA

EAJ izan da alderdi bozkatuena Elgoibarren eta Mendaron ere,eta EHBildu izan da bigarren indarra

ELGOIBAR

Emandako botoak: 5.824 (%66,89)Abstentzioa: 2.883Zuriak: 35Baliogabeak: 59

EMAITZAK

EAJ: 2.348 (%40,72)EHBildu: 1.693 (%29,36)PSOE: 843 (%14,62)Podemos: 460 (%7,97)PP: 169 (%2,93)Ciudadanos: 98 (%1,69)Pacma: 39 (%0,67)Junts per Catalunya: 18 (%0,31)VOX: 15 (%0,26)

MENDARO

Emandako botoak: 972 (%68,70)Abstentzioa: 443Zuriak: 2Baliogabeak: 8

EMAITZAK

EAJ: 418 (%43,36)Bildu: 289 (%29,97)PSOE: 125 (%12,96)Podemos: 90 (%9,33)PP: 22 (%2,28)Ciudadanos: 9 (%0,93)Pacma: 8 (%0,82)VOX: 1 (%0,10)

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 11

Page 12: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

ELKARRIZKETA12

“Nire aurreneko gaupasa bolatokian egin nuen, 13-14 bat urterekin”

Hiru Txirlo bola-jokoaren epizentroa da Aiastia, eta San Migel taldekobolariak inguruko bolatoki guztietara hedatzen den lurrikara. Kirolzahar honetako dominatzaile nagusiak dira bolari elgoibartarrak; Eus-kadiko eta Gipuzkoako konta ezin beste txapelketa irabazi dituztebakarka, bikoteka zein taldeka. Angel Ibarluzea eta Xabier Loiola le-hengusuek irabazi berri dituzte azken txapelak. Gipuzkoako 50. hirutxirlo bola-joko txapelketa irabazi dute bikoteka, eta Ibarluzeak bos-garrengoz irabazi du bakarkako titulua. Bera da gainera egungo Eus-kadiko txapelduna. Zein hoberik bola jokoaz berba egiteko. Gainera,Angel Ibarluzea izan da Hiru Txirlo modalitateko arduraduna hamabosturtean, Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioan.

w "11k 11ren aurka jokatu eta beti Alemaniak irabazten duenkirola da futbola", esan zuen Gary Lineker futbol jokalari in-gelesak. Bola jokora ere ekar daiteke esaldi hura, azken zatiaaldatuta: "Beti San Migel taldeko bolariren batek irabaztenduen kirola da bolo jokoa”.Xabier: Beti zaila da, baina normalean puntan ibiltzen gara. Angel: Egia da azken urteetan txapel asko etorri direla Aiastiara.Eta, gainera, ez dira buru bakarrera joan. Hori bai, komeni daargitzea San Migel taldearen barruan ez gaudela aiastiarrak ba-

karrik, Idotorbe, San Roke edo Arriagako bolariak ere badauz-kagu-eta taldean. Elgoibar ordezkatzen duen taldea da SanMigel, horixe da federatuta daukagun taldearen izena. 21 lagungaude federatuta.w Euskadiko eta Gipuzkoako zenbat txapel irabazi dituzuezuek biok? Eta bolari elgoibartarrek?A: Federazioan ardura hartu nuen urtetik aurrerako datuak bakarrik dauzkat, 2002tik honakoak. Aurtengoarekin bost alditan irabazidut Gipuzkoako txapelketa eta lau bider Euskadikoa. Xabierrek

- ASIER ORBEA -

u Angel Ibarluzea eta Xabier Loiola BOLARIAK

- ANGEL IBARLUZEA -

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 12

Page 13: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

ELKARRIZKETA 13

bitan irabazi ditu txapelketok, bata zein bestea. Bikoteka zazpialdiz izan gara Gipuzkoako txapeldunak, eta zortzitan, Euskadi-koak. Eta taldeka, 2002tik gaur arte San Migelek hamar biderirabazi du Gipuzkoako txapela, eta zazpitan, Euskadikoa.X: Gutaz aparte, Jabier Osorok Gipuzkoako bi txapel eta Euska-diko hiru irabazi ditu. Unai Loiolak Euskadiko bat eta Gipuzkoakobat, eta nire aitak (Julian Loiola) ere irabazi zuen Gipuzkoako txa-pel bat. Imanol Osorok Gipuzkoako bi txapel ditu, eta Jose Irustak,bat. 50 alditan jokatu da Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa etaazken urteetan 14 txapel lortu dituzte Elgoibarko bolariek. Etahandiagoa izan da nagusitasuna Euskadikoan, jokatu diren 29ekitaldietatik dozena bat irabazi dituztelako San Migel taldekobolariek. Gureez aparte Javier Osorok (3), Unai Loiolak (1), JoseIrustak (1) eta Agustin Irustak (1) irabazi dute. Eta hori, San Migeltaldea 80. hamarkada amaieran hasi zela txapelketetan partehartzen. Hemengo bolariek Elgetako edo Eibarko taldearekin har-tzen zuten parte taldea sortu aurreko urteetan. w Agerikoa da bolari elgoibartarren nagusitasuna. Non dagosekretua, baldin badago?A: Eragina izango du boloetako zentroa hemen egoteak: Osintxu,Soraluze, Eibar, Bergara, Elgoibar... inguru honetan egon da bo-loetarako tradizioa. Boloetako elkarte bakarra Eibarren dago:Asola Berri. Hiru txirlo modalitatea herri horietatik zabaldu da in-gurukoetara. Gerora eraiki zituzten Azpeiti, Azkoiti edo Lasturko

bolatokiak, esaterako.X: Elgoibarren Aiastia eta Idotorbe dira auzorik bolazaleenak,bietan mantendu da bizirik bola-jokoa.A: Gure amamak hemen (Aiastian) taberna zuen, eta haren au-rrean bolatokia eduki zuten aitak eta osabak, bost bat urtean.Aitak beti esaten zuen, erromeria egunetan ehundik gora lagunbatzen zirela tiraldi normal batean. Sekulako giroa sortzen zen,eta ordutik datorkigu guri zaletasuna, umetatik. Nire aurrenekogaupasa bolatokian egin nuen, 13 edo 14 bat urterekin. Goizal-deko zazpiretan heldu nintzen etxera, aitak txuleta ipini, hura janeta ohera. Ajerik gabe eta poltsikoak beteta. Bolak bueltatzen ibil-tzen ginen hau (Xabier) eta ni. Auskalo zenbat bola bueltatuko ge-nituen; eta ez da ikasten hasteko modu txarra. Ohitura egotenzen gu moduko gazteak baratero jartzeko auzoko jaietako tiral-dietan. 100 pezetako tiraldia baldin bazen, bost pezeta ematenzizkigun irabazleak. 1.000 pezetako tiraldiak ere egoten zirengoizaldeko bostetan. Diru horrekin sartzen ginen gu jokoan, etatarteka-tarteka irabazten genuen jokoren bat. Hala bazen, pozik,eta ateratzen ez baldin bagenuen, baratero jarri behar diru pixkabat batzeko...X: Huraxe gustatzen zitzaigun. Gure saltsan geunden. Orain esa-ten diezu umeei bolak bueltatzen jartzeko eta nanai, ez direla horjarriko, aspertu egiten direla. Ume eta gazte denboretan izugarriazen bolatokietako giroa, apustuak, pikeak, zarata... ordu txikiakarte luzatzen ziren. A: Nik ikusi dudan apusturik handiena, lagun batek zazpi lagunibotatakoa izan zen, Elorrion. Bola bat eskuan zeukala, zazpi miladuro jokatu zizkion bakoitzari: Txirlo bat bota baietz. Justu-justu,baina jo zuen bat. 35.000 pezeta irabazi zituen. Garai haiekjoan dira.w Futbolean jokatutakoak zarete biok. Futbola lagatakoan hasial zineten bolo txapelketetan?A: Bola jokoan umetatik egin dugun arren, txapelketan bota nuenlehenengo aldia 1989an izan zela uste dut, 22 bat urte nitue-nean. Xabier eta biok elkarrekin hasi ginela uste dut. Futbola etabola jokoa (boletia) ezin uztartuta ibili ginen urte batzuetan, etaboletia laga behar izan genuen. Futbolean ibili izan ez bagina,boletian lehenago hasiko ginen, seguru.w Bata bestearengandik ezberdinak dira oso bolatokiak. Iga-rriko duzue aldea, ezta?X: Bolatoki bakoitza mundu bat da. Gainera, urtean behin edobitan aritzen gara batzuetan. Txapelketetan, gutxienez, bola ber-dinarekin jokatzen dugu bolatoki guztietan.w Zein duzue bolatoki gogokoena?X: Ez da zaila asmatzea, ezta? Aiastiakoa, dudarik gabe. Ido-torbekoa ere gustukoa da, baina honek beste xarma bat dauka,motzagoa da, dotoreagoa... goxoagoa boletarako. Hementxe

“Bolatokiak daukan zailtasunagainditzea da boletia”

Imanol Osoro, Eduardo Arrona, Julen Ibarluzea, Angel Ibar-luzea, Jose Irusta, Javier Osoro, Xabier Loiola, Iñigo Loiola,Unai Loiola eta Iker Izagirre Idotorbeko bolatokian.

- XABIER LOIOLA -

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 13

Page 14: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

ELKARRIZKETA14

ibiltzen gara gusturuen, eta aurkariek ere badakite, noski.A: Lehen gogoko bolatoki gehiago genituen, baina horietako askomakaltzen ari dira. Bolatokiak berezitasunen bat eduki behar du.Estreinakoz dabilenak txirloak jotzen dituen bolatokia ez zaigugustatzen bolarioi, guri behintzat ez. Bolatoki bakoitzeko berezi-tasun eta zailtasunetara moldatzen ez zekienak ez zuen txirlorikjoten lehen. Bolatoki batzuek koskorra edo kurbatxoa izaten dute,bolak goitik behera, edo alderantziz, atera behar dira beste ba-tzuetan... halakoak ezagutzeko ordu asko sartu eta bolatoki askopasatu behar dira.X: Boletia horixe da. Bolatokiak daukan zailtasuna gainditzen as-matzea. Adibidez, Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldia,Elgetakoa, 13 urteko mutiko batek irabazi du, eta hori ez litzatekenormala izan behar. Sanmigeldarrontzat ez da normala. w Nolako bolariak zarete? Aipatu batak bestearen ezauga-rriak.A: Nik honek beste indar ez daukat, eta zerbait egin behar dutbolarekin bera indarrez ailegatzen den lekuetara ailegatzeko. Bo-latokia nola dagoen igartzen izan naiteke ni trebexeagoa. Gehia-gotan aldatzen dut bola eskuan berak baino. Zuzenagoa daXabier horretan. Daukan indarrarekin, behar denean indar horiapaltzea da berak daukan meritua. Beste ezeren gainetik ehunekoehunean lehiakorrak gara gu biok, hori da gure ezaugarria. Etatxakur zaharrak garela. Une garrantzitsuetan gurea ematen dugu,eta badakigu nor jartzen den urduri eta nor ez.X: Honek teknika handiagoa dauka. Bola eskuan hartzeko moduagehiagotan aldatzen du, moldatu egiten du lekuaren arabera: az-

pijana, gainjana... bestea. Nik, aldiz, eskua mugitu bainogehiago, gorputzaren postura aldatzen dut jaurtitzerakoan. Ba-koitzak bere estiloa dauka. Eta gero Unai (Loiola) modukoakdaude, beste galaxia bateko bolariak. Hark txirloak jo beharreanpasa egiten ditu, indarraren indarrez.w 50 urte bete ditu Gipuzkoako Hiru Txirlo bola joko txapel-ketak. Nola ikusten duzue zuen kirola?A: 2013. urte inguruan goia jota ibili ginen. Ehun bat lagunekhartzen zuten parte txapelketako tiraldietan. Beheraldia izan zuenondorengo urteetan eta berriro indarra hartzen ari da orain. Bolaribeterano asko egon da, 80 urtetik gorakoak ere badabiltza, etaasko erretiratu dira bolatokietatik. Horiei erreleboa emateko gaztejendea erakarri behar dugu, geu ere beterano bihurtzen ari gara-eta... Boletiari ikusten diodan berezitasunetako bat hori da hori:adin guztietako lagunak gabiltzala. 13 urteko bat izan daitekeGipuzkoako txapeldun, izan gizona zein emakumea. Halakorikez dago beste kiroletan. Bestetik, bolatoki batzuk badute berri-tzeko premia, eta aldrebesena Aiastian daukagu. Bolari gehienakgusturen hemen ibiltzen dira, baina itxuraz aldrebesena ere hauxeda. Teilatuak badu berritzeko premia.w Nolakoa izaten da tiraldietan egoten den giroa.?X: Euskal giroa egoten da, erdaldunak ere badauden arren. La-gunarteko giroa izaten da nagusi eta taldean ibiltzen gara gu,zortzi bat lagunez osatutako boletarako koadrilarekin hara etahona. Kirola baino gehiago da guretzat. Sarietarako ere kaja ba-karra daukagu. Berdin dio saria zeinek atera duen, irabazitakodirua kajara doa.w Hiru txirlo munduan bada aldatuko zenuketen zerbait?A: Bola jokoa eskola kirolaren barruan sartu ez izana gelditu zai-dan arantza. Gai hori behar moduan bultzatzeko astirik ez dutizan lanagatik. Eskola Kiroleko liburuan aipatzen da bola jokoa,eta umeek eskubidea dute beste kirol batzuk moduan bola jokoanaritzeko, egun batean bada ere. Elgoibarren lau bolatoki dituguauzoetan (Idotorbe, Aiastia, Azkue eta Sallobenten). Eta horiezgainera, herri erdian ere badaukagu Bolatoki plaza, elizaren albobatean. Gauza bakarra falta zaio, ordea: izenean daraman bo-latokia. Uste dut herriaren erdian egon behar duela bolatoki batek,eta toki ezin aproposagoa dela hori. Gure kirola ezagutzera ema-teko balioko luke, eta umeak zein nagusiagoak boloetara erakar-tzeko ere bai. Hor botatzen diot proposamena Udalari.

“Aiastiako bolatokiak beste xarmabat dauka: motzagoa da,

dotoreagoa... goxoagoa boletarako”- XABIER LOIOLA -

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 14

Page 15: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

Haundiko entre-natzaile berriaaurkeztu zuen

astelehenean C.D. El-goibarrek. Pablo Turri-llas Aranzetak (Deba,1963) gidatuko duaurrerantzean taldezuri-gorria. TurrillasHaundiko jokalaria,zortzi bat urtean, etaentrenatzailea izanada. 2007-2008 den-boraldian entrenatuzuen Haundi, Hirugarren Mailan. Sailkapeneko 11. postuan bukatu ostean Arenastaldera joan zen, eta Jagoba Arrasatek hartu zuen Elgoibarko taldearen gidaritzahurrengo denboraldian. Hortaz, bigarren aroa hasiko du Turrillasek Mintxetan. Turri-llasek aulkitxoan bi denboraldi osatu dituen Omar Aizpururen lekua hartuko du. Es-karmentu handiko entrenatzailea da debarra. 30 urte daramatza taldeak entrenatzeneta guztira 500 partidatik gora egin ditu 3. Mailan. Bermeo F.T. taldea izan da az-kena. Bigarren B Mailako taldeak ere entrenatu ditu.

KIROLA 15

Joseba Etxeberriak entrenatuko du Bilbao Athletic

Joseba Etxeberria Lezamara itzuliko da,Bilbao Athletic entrenatzera. Elgoibartarrakbi denboraldirako kontratua sinatu du, hiru-garren denboraldi bat luzatzeko aukerarekin."Erantzukizun handiarekin” itzultzen delaesan zuen eguaztenean eman zuen pren-tsaurrekoan. Lehen taldearen nukleoa Leza-man dagoela azpimarratu zuen, eta bihelburu aipatu zituen: "Jokalariak lehen talde-rako prestatu eta taularen goiko aldean ko-katzen saiatu”. Etxeberriak Tenerife taldeaentrenatu du denboraldi honetan, bosgarrenjardunaldian kargutik kendu zuten arte.

Maialen Alonso judoka, Gipuzkoako txapeldun

Kimuen kategoriako Gipuzkoako judotxapelketa jokatu zuten, domekan, Legazpin,eta Maialen Alonso elgoibartarrak lortu zuenurrezko domina 57 kilo baino gehiagoko ka-tegorian, alebinetan. Egokran judo kirol el-karteko judoka gazteak bigarren urtezjarraian irabazi du Gipuzkoako txapelketa.

Pablo Turrillas debarra da Haundiko entrenatzaile berria

Lehendakari Txapelketa eta Bolari Eguna, Aiastian eta Idotorben

Gipuzkoako 50. HiruTxirlo Bola Joko Txapel-ketako lehen 64 sailka-tuek LehendakariTxapelketa jokatuko dutebihar, ekainak 1, Aias-tiako bolatokian.11:00etatik aurrera ha-siko da kanporaketaeran jokatuko den txapel-keta. Lehen sailkatuak,Angel Ibarluzeak, 64.sailkatuaren aurka joka-tuko du, bigarrenak 63.sailkatuaren aurka, etahorrela finalera ailegatu arte. Bolari Eguna ere ospatuko dute eta hiru bolari omen-duko dituzte aurten: Jesus Mari Azpiazu Txorti, Joxe Mari Azpiazu Santa eta JulianLoiola. Bolari guztiek elkarrekin bazkalduko dute gero Idotorben, eta bazkalosteanbanatuko dituzte txapelketetako irabazleentzako sariak eta omenduentzako oroiga-rriak. Eibarko Big Ion musika taldeak girotuko du bolarien eguna.

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 15

Page 16: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

KIROLA16

Kirolaren balioez berbetan aritu ziren Vicente Del Bosque etaJesus Mari Zamora martitzenean Herriko Antzokian

Zumba saio berezia anto-latu du Elgoibarko Udal KirolPatronatuak ekainaren 9rako.Olaizaga kiroldegian egingoduten saioak (11:00) puntakoirakasleak izango ditu: Dar-win de la Cruz, Jhonson,Itziar, Rey, Induara eta Elena.Parte hartzeko txartelak salgaidaude. 10 euro balio ditu na-gusientzako sarrerak eta 5 euro umeenak. Honako telefono zen-bakian eskuratu daitezke sarrera: 634 438 887.

Vicente Del Bosque eta Jesus Mari Zamora futbol ibilbideluze eta arrakastatsuan ikusi eta ikasi dituzten balioez ber-betan aritu ziren joan den martitzenean, Elgoibarko He-

rriko Antzokian. Elgoibar Europako Kirolaren Herria delaospatzeko antolatutako egitarauaren barruan antolatu zuten so-lasaldia. Elgoibarrera ailegatu ostean, Realeko eta Real Madri-leko atezaina izan zen Jose Arakistain (Elgoibar, 1937) eta JesusMari Zamorarekin berbetan aritu zen Del Bosque, TxarridunaHotelean. Gero, Nuala elkarteko hainbat kiderekin elkartu zenEspainiako futbol selekzioko hautatzaile ohia. Zamorak eta DelBosquek euren ibilbideez eta kirolaren baloreez berba egin zutengero antzokian, besteak beste, lidergoa, porrota, frustatzioa,errespetua, umiltasuna, taldeen kudeaketa, entrenatzaileenlana... izan zituzten hizpide. Era berean, gaur egungo futbolaeta futbolariak eta lehengoak alderatu zituzten. Azken zatianC.D. Elgoibarreko jokalari gaztetxoek egindako galderak ereerantzun zituzten. Informazio osoagoa barren.eus.

Leire Egaña irabazle Gipuzkoako ehiza ibilbidean

Zumba saio berezia egingo dute ekainaren 9an

Ehiza Ibilbideen Gipuz-koako Txapelketa jokatuzuten maiatzaren 26anOiartzungo Arkale tiro ere-muan. EmakumezkoetanLeire Egaña elgoibartarragailendu zen, 38 punture-kin. Irati Lertxundi sailkatuzen bigarren postuan, 31puntu lortuta eta Irati Pere-zek egin zuen hirugarren, 21 punturekin. Iaz Euskadiko txa-pelketa ere irabazi zuen Egañak modalitate honetan.

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 16

Page 17: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

KIROLA 17

Aroa Saezek irabazi zuen Antton Oñederraren Omenezko

txirrindulari lasterketa

Kimuen eta haur mailetako txirrindularigazteek parte hartu zuten, maiatzaren25ean, Azkoitian jokatu zen Antton Oñede-rraren Omenezko II. txirrindulari lasterketan.Elgoibarko Lagun Taldeako txirrindulari gaz-teak maila bikainean aritu ziren eta podiu-mera igo ziren taldeko bi txirrindulari.Denboraldiko lehen garaipena lortu zuenAroa Saezek, alebinetan. Saezek beste biprobetan ere zapaldu du podiuma denboral-dian, birritan sailkatu baita hirugarren pos-tuan; Mendaron, martxoan jokatu zutenlasterketan lehenik, eta Bergaran maiatzarenhasieran jokatu zuten proban gero. Infantilmutilen mailan lehiatu zen Eneko Ortegak bi-garren postua lortu zuen Azkoitian, Berga-rako lasterketan lortu zuen postu berbera,hain justu ere.

Lau Nazioen eskubaloi txapelketa, asteburuan

IMH Kiroldegian jokatuko dute, zapatuaneta domekan, Emakumezkoen Lau NazioenEskubaloi Txapelketa. Euskadiko, Galiziako,Valentziako eta Kataluniako selekzioek har-tuko dute parte. Lehen finalerdian KataluniakGaliziaren aurka jokatuko du, ekainaren1ean, 17:30ean. Bigarrengo kanporaketanEuskadik Valentzia izango du aurkari,19:30ean. Finala domekan jokatuko da,10:30ean.

Ia 200 lagunek hartu zuten parte Debabarrenako orientazio raidean

Anwar ElHassouni saltakaria txapeldunorde Euskadiko txapelketan

Mintxeta Atletismo TaldekoAnwar ElHassouni antxitxikariak3.000 metroko lasterketan hartuzuen parte Euskadiko 38. Eskolar-teko Kirol Jokoetan, eta bigarrenpostua lortu zuen infantiletan. El-Hassounik Gipuzkoako selekzioaordezkatu zuen Getxon jokatuzuten txapelketan. Mintxetakobeste hainbat atleta GipuzkoakoAtletismo Txapelketan lehiatu ziren.Horien emaitzak barren.eus-en.

Deban jokatu zuten estreinakoz Debabarrenako raida, joan den zapatuan.Morkaikok antolatzen duen probaren bosgarren edizioa izan zen, eta 110lagunek hartu zuten parte proba nagusian, eta 85 haur eta heldu lehiatu

ziren raid familiarrean. Nagusiak zazpi orduan aritu ziren lehian, hainbat proba-tan. Debako kaleetan egin zuten orientazio proba batekin hasi zuten raida. Gero,antolatzaileek hondartzan prestatu zituzten hainbat joko gainditu behar izan zi-tuzten lehiakideek, mendi bizikletako proba hasi aurretik. Itziar, Arbil, Lastur etaAndutz inguruetan egin zuten BTT proba. Eskalada proba bat egin zuten gero Las-turren, eta espeleologiakoa, Ugarteberriko koban. Bi proba berezi horien ostean,bi trekking egin zituzten. Lehena Andutz inguruan egin zuten, 8 kilometroko ibilbi-dean eta 625 metroko desnibelduna; eta, bestea Itxaspe-Sakoneta inguruan, Eus-kal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean. Bigarren trekking-ak 10 kilometrokoibilbidea eta 500 metro inguruko desnibela eduki zuen. Gainera, geologiarekinzerikusia zuen proba berezi bat gainditu behar izan zuten, Geoparkearen sorreraeta berezitasunei buruzko hiru galderaren erantzuna asmatu behar izan zuten.Horren ostean, bizikleta gainean itzuli ziren Debaraino, 37 kilometroko probaosatuz. Argazkiak eta sailkapenak: barren.eus

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 17

Page 18: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

KULTURA18

Mikel Cornejok irabazi du Trinitateetako danborrada iragartzeko kartel lehiaketa Samana taldeak

kontzertua emango du eguenean Kultur Etxeko Sotoan

Sinuösek antolatuta, Samanatalde britaniarrak kontzertua emangodu eguenean Elgoibarko KulturEtxeko Sotoan, 22:00etatik aurrera.Galeseko Rebecca Rose Harris etaFranklin Mockett-ek osatzen dute Sa-mana. Sanskrito hizkuntzako hitza daSamana, eta askatasunarekin daukazerikusia. Zehazki, betebehar sozia-lak albo batera utzi, eta bere bizi-tzako bidea naturari lotuta egitenduen pertsona esan nahi du. Filosofiahori oinarri hartuta kaleratu dute As-cension izeneko estreinako diskoa.Euskal Herrian biran dabiltza, eta hi-riburu handien artean, Kultur Etxekosotoan egingo dute geldialdia.

Dantza moderno jaialdia, gaur, Mendaron

80 bat neska-mutil batuko diragaur gauean Mendaroko frontoian,dantza modernoen kurtso amaierakojaialdian. Naia Aizpurua, Lucia Die-guez, Jone Barandika eta Ana Al-berdi irakasleekin urtean zeharikasitakoaren erakustaldia egingodute ikasleek. 21:30ean hasiko dadantzaldia.

Taupadako kideak fantasiazko pertsonaien azaletan sartu ziren zapatu eguerdian,eta amets egin zuten. Amets handiak eta txikiak irudikatu zituzten xaboi burbuilekin,eta ilusioa zabaldu zuten herriko kaleetan. Lau geldiune egin zituzten herrian, eurenantzezlana eskaintzeko: Kalegoen plazan izan zen lehenengoa, Kalebarren plazanbigarrena, King-Kong-en geratu ziren ondoren, eta azkenik, Maalan. Han bertanzeukaten bazkaria ondoren. 130 lagun inguru batu ziren bazkaritarako, eta bazka-lostean, antzerkia eta musika izan ziren protagonista. Lagunez inguratuta eman zionTaupadak amaiera 40. urteurrenari. Hunkituta eta pozik ageri ziren aktoreak, EdurneLasa eta Jose Mari Larrañaga, bereziki.

Atabal elkarteak Trinitatee-tako danborrada iragar-tzeko kartel lehiaketa

antolatu du aurten ere, eta MikelCornejo elgoibartarrak irabazi du.300 euroko saria jasoko du. 13lan aurkeztu dituzte aurtengo lehia-ketarako, iaz baino zazpi gehiago.Andrea Arriolak, Gemma Agirrego-mezkortak, Gemma Monrealek etaEmilia Nogalesek osatu dute epai-mahaia. Antolatzaileek parte har-tzaileei eta epaimahaikideeieskerrak eman dizkiete. Aurten Tri-nitate jaiak ekaineko hirugarren as-teburuan izango dira, etadanborrada zehazki hilaren 15eanizango da, 23:00etan. Saria egu-nean bertan banatuko dute, 23:30aldera.

Lagun artean eman zion amaiera Taupadak 40. urteurrenari

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 18

Page 19: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

HITZ ETA KLIK 19

“Azterketak azterketa, eta agiriak agiri, nor bere arloan euskara txukunean aritzen dena ‘gai da’”

Jone Olaizola

Eire Vila

Belarri ertzera esan. Belarri onaizan. Belarri gogorra izan. Bela-rria eman. Belarria zorroztu. Be-

larriak apal. Belarriak berotu.Belarriak gorritu. Belarriluze. Belarri-motz. Belarrondoko. Buru belarri jarri.

Belarriprest (Euskaltzaindiak laster onartuko du hitz hau). Zeinaberatsa den euskara! Egunotan zabaldu da EGA azterketa-rik ez dela gehiago egingo; eta, bat-bateko nostalgia ata-keak eman dit, gogoratu ditudalako atariko probetanateratzen ziren zenbait esaera jator. Izan ere, ikasi genuen“utikan!” ez dela musika-talde baten izena soilik, edota “kili-kolo” ez direla pailazoak, “akitu” ez dela altzari-denda bat,

eta “jai duzu!” ez dela olgeta. Pentsatzen dut euskara zuzenhutsetik haratago zegoela EGAko azterketa. Azken urteotan,proba bera gogor samar kondenatu dute, oso zaila zela ego-tzita. Baina, azterketariek izandako emaitza txarrak bat datozbeste ebaluazio batzuekin; izan ere, gazteek euskaraz dutenkomunikazio gaitasuna nahi baino kaskarragoa da. Eta ezdiet erru osoa gazteei botatzen. Hala ere, aldaketa batenatariko proba honetan gaudela, balioetsi beharrekoa euska-raren erabilera da nire ustez. Azterketak azterketa, eta agiriakagiri, nor bere arloan euskara txukunean aritzen dena “gaida”, eta agiri panpoxo bat eduki arren euskaraz egiten ezduena, agian “guai” izango da agiria duelako, baina “ezgai” da.

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:24 Página 19

Page 20: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

MERKATU TXIKIA20

LANA........................................EskaerakAdinekoak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko prest nago. Etxeko langile mo-duan edo asteburuetan. Esperientzia.Berehala hasteko prest. ( 631 288 512 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zaintzeko prestnago. Orduka edo etxeko langile mo-duan. ( 612 531 623 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zaintzeko prestnago. Orduka edo etxeko langile mo-duan. ( 632 116 534 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, arratsalde-etan. Esperientzia. ( 685 185 462 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta garbiketa lanakegiteko prest nago. ( 650 152 866 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta garbiketa lanakegiteko prest nago. Arratsaldez edogauez. ( 690 134 485 -----------------------------------------------------------------------------------------Arotz edo pintore lanetarako eta adine-koak zaintzeko prest nago. Arduratsuaeta fidatzekoa naiz. ( 617 773 202-------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Etxeko langile moduan edo or-duka. ( 612 422 256 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Etxeko langile moduan edo or-duka. ( 602 843 984 -----------------------------------------------------------------------------------------Orduka egingo nuke lan. Umeak zain-tzen esperientzia daukat.( 612 202 116 -----------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Adinekoak zaintzen es-perientzia daukat.( 617 810 065 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Esperien-tzia daukat.( 632 875 808 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Esperientzia daukat. ( 612 250 984 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Orduka, zein asteburuetan. ( 678 112 785 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Etxeko langilemoduan ere bai. Berehala hasteko prest.( 644 558 390 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Garbiketa lanak ere egingo ni-tuzke. Orduka. ( 612 296 098 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak eta umeak zaintzeko eta gar-biketa lanak egiteko prest nago. Tituluaeta esperientzia ditut. Euskalduna naiz.( 629 490 986

EskaintzakElgoibarko ileapaindegi batean lanaldierdiz lan egiteko pertsona behar da. ( 943 246 225 (Nerea)-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna behar da arratsal-dez umea zaintzeko. ( 678 000 819-----------------------------------------------------------------------------------------Langile euskalduna behar da Elgoibarkodenda batean lan egiteko. Interesatuekcurriculuma bidali mesedez: [email protected]

ETXEBIZITZAK...........................Estudioa hartuko nuke alokairuan Elgoi-barren. Arduratsua naiz. Erreferentziakditut. ( 666 197 831------------------------------------------------------------------------------------------Etxea alokatzen dut Donostian, Antiguaauzoan. Abuztuaren 18tik irailaren15era. Hondartzatik 5 minutura. 55m²,berriztatuta, igogailuarekin. 2 logela,bainugela, egongela-jangela eta sukal-dea. WIFI konexioarekin. Hamabostal-dia: 1600€ ( 699 02 77 34------------------------------------------------------------------------------------------Estudioa alokatzen dut Elgoibarren. Al-tzariekin. ( 669 665 252

LOKALAK..................................Lokala salgai. Olaso 6, 66-4 pabilioia.132,84 m2 ditu, 16,5 x 8 metroko aza-lerarekin. 7 metroko altuera du, bulegobat eta komuna. ( 943 743 628

KINTOAK..................................1947an jaiotakoen kinto bazkaria,ekainaren 8an 13:30ean argazkia, Ka-legoen Plazan. Jarraian, Ibai Ondo ta-bernan luntxa.14:45ean bazkariaSigma jatetxean. 65 euro sartu behardira, kontu honetan, ekainaren 1erako:3035 0007 24 007 1063126 (Labo-ral kutxa). ( 647 647 270 (Camilo Otero) 616048 946 (Pedro Bergara).-----------------------------------------------------------------------------------------Aurten 50 urte beteko dituzten elgoibar-tarrek ospakizun berezia egingo duteurriaren 26an Eibarren. Antolatzaileekegun hori gordetzeko eskatu diete1969an jaiotakoei. Xehetasunak aurre-rago zehaztuko dituzte.-----------------------------------------------------------------------------------------1964ko kintoek bazkaria egingo duteekainaren 29an Sigma jatetxean.12:30ean batuko dira udaletxe azpian,12:45ean argazkia atera eta13:00etan luntxa, Tantakan. 65 euro or-daindu behar dira, ekainaren 14rako:ES17 3035 0007 24 0071137320(Laboral Kutxa).

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Gure etxepeko bizilagun bati ura sartzen zaio leihoen

egurrezko markotik. Arazoa ez da, baina, fatxadako er-

tzena, baizik eta egurrarena berarena, egoera txarrean da-

goelako. Jakin nahi nuke nori dagokion konponketa hori

ordaintzea, etxejabeari berari ala komunitate osoari.

Ura egurrezko markotik sartzen bada, eta ez fatxadako ertze-

tatik, arazoa etxe jabearena da, berak ez duelako mantenu lan

egokirik egin. Beraz, ez dagokio komunitateari hori konpondu eta

ordaintzea. Aldiz, egurraren egoera txarra etxebizitzaren zahar-

tzearen ondorio bada, komunitateari dagokio konpontzea, leihoak

aldatu behar balira ere.

GOMENDIOA: Etxejabe batek leihoak aldatu eta berriak

jartzeagatik ordaindu badu, eta handik denbora batera ura

sartzen hasten bada leiho horiek eta fatxada ez daudelako

ondo lotuta, etxejabe horri berari dagokio konponketa or-

daintzea. Hau da, etxejabeak bermatu behar du inpermea-

bilitatea, eta ez komunitateak, bera izan delako leihoak

aldatu dituena.

ROSA Mª PINTADO

Antonio Romera Ramos2019ko maiatzaren 29an hil zen, 71 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:25 Página 20

Page 21: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

ZORIONAK 21

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Eskerrik asko, Ana Maria Gutierrez, Ana Marin etaInes Ramirez, 74koen kinto eguna antolatzeagatik. Osoondo pasatu genuen.

1974koen kinto ospakizuna egin genuen zapatuan, eta ezin hobeto pasatu genuen. Orain, eskerrak ema-tea tokatzen zaigu: Eskerrik asko, Jairo Berbeli argazkiagatik; Ametsa tabernako Maite Cornejori eta Sigmajatetxeko langile guztiei. Eskerrik asko, baita ere, kinto ospakizunean parte hartu zenuten guztioi. 50 urte-koen kinto ospakizunean ikusiko dugu elkar.

Zorionak, Mikel,atzo 8 urte betez e n i t u e l a k o .Muxu handi batetxeko guztionpartez.

Zorionak, Leire,asteartean urtebat beteko duzu-lako. Etxekoeneta, bereziki,Jonen partez.

Zorionak, Lan-der! Gaur 5urte! Ondo-ondopasa eguna, mai-txia! Patxo pilabat familiako guz-tion partez.

Zorionak, Mikel eta June. Lehen-gusu Irati, Uxue, Ane eta Danelenpartez.

Zorionak, bikote, gaur zuen ezkontzaeguna delako. Izan zoriontsu! Etxe-koen, eta bereziki, Garazi, Olatz etaUnai iloben partez.

Zorionak,Maia-len, bihar 10urte beteko dituzu-lako. Etxekoen,eta bereziki, Mi-kelen partez.

Zorionak, Ihin-tza, gaur 7 urtebete dituzulako.Patxo handi batetxeko guztionpartez.

Zorionak, Jon,bihar 9 urte be-teko dituzu-eta!Asko gozatu zureegunean, etapatxo handi batetxeko guztionpartez.

Zorionak, Mar-txel! 8 urte!Ondo pasatueguna!

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:25 Página 21

Page 22: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

AGENDA22

31 BARIXAKUA18:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pai-lazoak, Mendaron, ikastolako jolastokian.21:30 Dantza modernoen jaialdia,Mendaroko frontoian.

1 ZAPATUAIkastolaren eguna10:30 Kalejira, Kalegoen plazatik Ikas-tolara.Ondoren, Altxorraren bila, herri kirolak,futbol partidak. Egunean zehar, Tonbola, puzgarriak,aurpegia margotzea, guraso eta irakas-leen arteko jolasak...14:00 Bazkaria. 15:30 Sari banaketa (marrazketa, men-dizaletasuna, errifak).Jarraian, mus txapelketa eta dantza.__________________________________

12:00 Lau Nazioen Eskubaloi Txapel-keta jokatuko duten taldeei harrera, uda-letxean. 17:30 Lau Nazioen Eskubaloi Txapelke-tako partida: Katalunia-Galizia. IMH kirol-degian.19:30 Lau Nazioen Eskubaloi Txapelke-tako partida: Euskadi-Valentzia. IMH kirol-degian.

13:30 Inklusioaren aldeko egitasmoa.Pizza zatia eta freskagarria, Salento taber-nan.21:30 Inklusioaren aldeko kontzertua:Mugi panderoa, J.M. Atlantida eta TheCrokets (Beatles taldearen tributoa). Elgoi-barko Gaztetxean. Salentok eta GazteAsanbladak antolatuta.

2 DOMEKA10:30 Lau Nazioen Eskubaloi Txapelke-tako partida: 3. eta 4. postuak erabaki-tzeko partida. IMH kiroldegian.12:30 Lau Nazioen Eskubaloi Txapelke-tako partida: Finala. IMH kiroldegian.

3 ASTELEHENA19:00 Pentsio duinen aldeko elkarretara-tzea. Kalegoen plazan. 19:00 Ameikutz musika eskolako bate-ria-jole bakarlarien saioa. San Agustin kul-turgunean. 19:30 Talde instrumentalen kontzertua.Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean.

5 EGUAZTENA17:00 Solasaldi-tailerra. Pausoz pauso,seguru. Segurtasunez ibiltzeko aholkuak.64 urtetik gorakoentzat, Jubilatuen Bilto-kian. Doan. Partaideei kanpainako oparibat emango diete.

6 EGUENA22:00 Kontzertua: Sinuösek antolatuta,Samana taldearen emanaldia. KulturEtxeko sotoan.

7 BARIXAKUA19:00 Inazio Bereziartuako dantza ikas-leen kurtso bukaerako jaialdia, Kalegoenplazan. 21:30 Koplaldia: Elgoibarko Kopla Txa-pelketa. Elgoibarko Izarrak antolatuta, Bo-latokian. Euria egiten badu, Gaztetxean.21:30 Zine foruma: La chica danesa. Lo-redi Salegik dinamizatuko du saioa. Hai-zeak antolatuta, Kultur Etxeko hitzaldigelan.

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)31 BARIXAKUA 1 ZAPATUA 2 DOMEKA 3 ASTELEHENA 4 MARTITZENA 5 EGUAZTENA 6 EGUENA 7 BARIXAKUA

Egunez Yudego

Egunez

*Oruesagasti*Yudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

EtxeberriaEgunez

*Fernandez

Iluntzean Yudego

Iluntzean

*OruesagastiIluntzean

*OruesagastiIluntzean

BarrenetxeaIluntzeanYudego

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Etxeberria

IluntzeanYudego

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Zulueta. San Agustin kalea, 5 (Eibar)

943 820 498

1119 alea:Maquetación 1 30/05/19 11:25 Página 22

Page 23: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

1119 azala:Maquetación 1 30/05/19 11:03 Página 3

Page 24: Bola jokoan, maisu - barren.eus...2019/05/31  · Fisioterapia, Eroski eta Gurutze Gorria. Eskerrak, antolaketan lagundu digu-zuen Josu Merino, Anex Retana, Patxi Marquez, Koldo Soraluze,

1119 azala:Maquetación 1 30/05/19 11:03 Página 4