dimako pelota iraia garcia atletaren etapa barria imanol salvador … - urria i... · 2018. 10....

16
303 Iraia Garcia atletaren etapa barria Iraia Garciak konpetizinoari itxi deutso amaiera bikainagaz: Master kate- goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu baten disfrutau gura dau, oin arte ezin izan dituan kirolak praktikauz eta 2015ean abiatu eban Gu Be Bai Runners egitasmoa er- dira ekarriz. 10. orrialdea Imanol Salvador dimoztarrak liburua aurkeztuko dau hilaren 5ean 13. orrialdea Dimako Pelota Txapelketea udagoienean jokatuko da aurten 11. orrialdea 2018ko urri bigarrenaren 2a hamabostekaria www.begitu.org Enpresa-Ideien Bigarren Lehiaketea antolatu dau AUMk ARRATIA Arratiako Udalen Mankomunita- teak (AUM) Arratiako Enpresa- Ideien Bigarren Lehiaketarako deialdia egin dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia pro- grameagaz lankidetzan. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteak hartu ahal izango dabe parte, eta guztira, 10.500 euro bananduko dira saritan. Lehenengo saria 6.000 eurokoa izango da, bigarren saria 3.000 eurokoa, eta 1.500 euroko beste sari bat emongo jako lehen sektoreari lotutako idearik onenari. Enpresearen egoitza edo ekoiz- pen gunea, Arratian egon behar da eta 2018. urtean sortutako proiek- tuak be hartu leikie parte Enpresa- Ideien Lehiaketan. 5. orrialdea Enpresa Mintegia eta Ekintzaile Modulua sortuko dauz Udalak AREATZA Sortu barri diran enpresak edo negozio idea bat daukienak lekua eta zerbitzuak izango ditue Areatzako Askatasun kaleko 34D zenba- kian Udalak sortuko dauan Enpresa Mintegian. Eskaereagaz batera enpresa proiektua aurkeztu behar da. Enpreseak Areatzan euki behar dau egoitza soziala eta txikia izan behar da, bulego bategaz aurrera aterateko modukoa. 5. orrialdea Ondarea, emakumeen emaria da aurtengo leloa. Aitor Arnaizek irabazi dau BEGITUren Argazki Lehiaketea Ondarearen Europako Jardunaldiak hileon A rratian zortzi jarduera dagoz programauta. Lehenengo hama- bostaldian bi eta bigarrenean beste seirak. Zeanuriko Lamina- tegira bisitea izango da lehenengoa urri bigarrenaren 6an. Hi- laren 14rako Maurizia Aldeiturriagaren bizitzako etxeetatik zeharreko ibilaldia antolatu dau Gorbeialdek. 12. orrialdea

Upload: others

Post on 02-Jan-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

303

Iraia Garcia atletaren etapa barria

Iraia Garciak konpetizinoari itxi deutso amaiera bikainagaz: Master kate-goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu baten disfrutau gura dau, oin arte ezin izan dituan kirolak praktikauz eta 2015ean abiatu eban Gu Be Bai Runners egitasmoa er-dira ekarriz. 10. orrialdea

Imanol Salvador dimoztarrak liburua aurkeztuko dau hilaren 5ean

13. orrialdea

Dimako Pelota Txapelketea udagoienean jokatuko da aurten

11. orrialdea

2018ko urri bigarrenaren 2ahamabostekariawww.begitu.org

Enpresa-IdeienBigarren Lehiaketea antolatu dau AUMk

ARRATIA

Arratiako Udalen Mankomunita-teak (AUM) Arratiako Enpresa-Ideien Bigarren Lehiaketarako deialdia egin dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia pro-grameagaz lankidetzan. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteak hartu ahal izango dabe parte, eta guztira, 10.500 euro bananduko dira saritan. Lehenengo saria 6.000 eurokoa izango da, bigarren saria 3.000 eurokoa, eta 1.500 euroko beste sari bat emongo jako lehen sektoreari lotutako idearik onenari.

Enpresearen egoitza edo ekoiz-pen gunea, Arratian egon behar da eta 2018. urtean sortutako proiek-tuak be hartu leikie parte Enpresa-Ideien Lehiaketan. 5. orrialdea

Enpresa Mintegia eta Ekintzaile Modulua sortuko dauz Udalak

AREATZA

Sortu barri diran enpresak edo negozio idea bat daukienak lekua eta zerbitzuak izango ditue Areatzako Askatasun kaleko 34D zenba-kian Udalak sortuko dauan Enpresa Mintegian. Eskaereagaz batera enpresa proiektua aurkeztu behar da. Enpreseak Areatzan euki behar dau egoitza soziala eta txikia izan behar da, bulego bategaz aurrera aterateko modukoa. 5. orrialdea

Ondarea, emakumeen emaria da aurtengo leloa.

Aitor Arnaizek irabazi dau begituren Argazki Lehiaketea

OndarearenEuropako Jardunaldiak hileon

Arratian zortzi jarduera dagoz programauta. Lehenengo hama-bostaldian bi eta bigarrenean beste seirak. Zeanuriko Lamina-tegira bisitea izango da lehenengoa urri bigarrenaren 6an. Hi-

laren 14rako Maurizia Aldeiturriagaren bizitzako etxeetatik zeharreko ibilaldia antolatu dau Gorbeialdek. 12. orrialdea

Page 2: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

LITERATUREA / ZERBITZUAK2 begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Babesleak:

LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00SOS DEIAK 112

Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraUrri bigarrenaren 1etik 7raTraver. Bedia. J.A. Agirreren enparantza z/gTel.: 94 631 39 5022:00etatik 09:00etaraGuarrotxena. Amorebieta-Etxano.Urri bigarrenaren 8tik 14raRodriguez Martinez. Igorre. Agirre Lehendakaria 27 Tel.: 94 673 61 0922:00etatik 09:00etaraGoiria-Montoya. Amorebieta-Etxano.Urri bigarrenaren 15etik 21eraN. Arrieta Bereciartua. Lemoa. Atutxa Sailburua 1Tel.: 94 631 30 1822:00etatik 09:00etaraMelero. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraZoco Robles Miren Nekane. Urbi 15. Basauri.

MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

Dima: 94 680 19 74Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 38 50 14Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea 94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90Euskotren 902 543 210Areatzako Notariotza94 673 92 26

Bizkaibus 94 612 55 55Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan. Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.Otxandiotik urtekerak: Lanegun eta

zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan:Zeberiotik: 7:00, 08:20, 09:10*, 11:00, 11:45*, 14:10, 15:00, 16:10, 18:30*, 20:20.* Basauriraino (Ariz) heltzean da. Gainontzekoak Ugaoraino. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-ZeberioLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 8:40, 10:20, 11:20, 14:30, 16:30, 19:40. Basauritik (Ariz): 10:00, 19:20. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Artea-Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan: 6:50, 8:00*, 14:00,

16:00.* Igorretik urteten da bost minutu lehenago.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-Zeberio-ArteaLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 7:20*, 13:05, 15:30, 20:40. Basauritik (Ariz): 12:45. * Igorreko Instituturaino heltzean dira.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ermitabarri-ArrigorriagaJaiegunetan: 8:10, 11:10, 14:10, 17:10, 20:10.Arrigorriaga-ErmitabarriJaiegunetan: 10:20, 13:20, 16:20, 19:20.

La Union 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.begitu.orgZuzendaria: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Erredakzino taldea: Jon Urutxurtu.Maketazinoa: Beatriz Azpiri eta Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Goizalde Badiola (Arantzazu, Artea eta Ubide), Ibai Milikua (Areatza), Unai Agorreta eta Xabier Beitia (Bedia eta Lemoa), Amaia Uriarte (Dima), Oriol Fernandez eta Iker Perez (Igorre), Iratxe Arribas (Zeanuri), eta Berbizkunde Arroita (Zeberio).Tiradea: 7.300 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

Ale kopurua 7.300 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

tele

fon

o in

ter

esg

ar

ria

k

Denporalea dagoanean, etxean aterpea bilatuten dogu. Erreka haizea, zoro haizea eta, ointsu arte, andraizea be deitu izan jako hego haizeari. Izan be, epela izan arren, izakerea aldatuten deusku, eta zoratu eta barruak nahastu-ten jakuz sarri haizeokaz. Sonia Gonzalezek erabagi dau bere etxea zabaldu eta aterpetxu bat eskaintzea gu danori.

Ez da nobela bat, ez da poesia, ez da saiakerea. Izan be zirimo-la bat egin eta danak buztartu dauz. Gelaz gela, garandu dauz feminismoa, ohiturak, ametsak, azken batean, biluztu egin da eta bere etxea zelangoa dan eraku- tsi deusku. Abegikorra, argitsua, eta konbidauz betea. Alejandra

ERREKA HAIZEA

Pizarnick-ek, Sylvia Plath-ek, Alfonsina Stornik, eta Virginia Woolfek badaukie gela bat nor-berarena etxe handi horretan. Noz edo noz be, haizea isildu eta ufadak lasaitzen diranean, Soniak kalea zapaldu eta hango bizipenak dakarkuz, literaturea egunerokoan aurkitu leitekelako. Parkatu, ez. Egunerokoa literatura dalako. Eta ederto baten azaltzen dira hor zer dan deserria (bere ñabardura guztiakaz, izan be he-rrian egonda be deserrian egon leiteke bat), zer dan herriratzea, zer dan norberaren bakardade eta mina, zer dan artaburu bateri putakumea deitzearren jazo ahal diran ondorioak, zer dan azken baten, gure etxeko erosotasuna

Literatura txokoa

itxita kalera bajatu eta andra iza-tea. Aldi berean, eta berea dakart hona, euskaldunok ez dogu des-bardindu casa/hogar, eta etxe deitzen deutsegu biai. Suetea, dino Soniak, izan leiteke, antze-kotasun handiena daukana. Bai-na ha-ta guzti be, ez dakit berak idatzitako habi eder honeri zein epiteto ipini eta zera dinotsuet, erreka haizea baino, baten batek uda sargoritsuen aurpegira puzka egingo baleust modukoxea da liburutxoa. Atsegina, freskoa, eta intimoa. Eta asko agintzekoa ez naz eta sarri isiltzen naz, baina eskertuko neuskizue balkoira ur-ten eta haizeak emon dagitsuela hau irakurri bitartean.

@fantomastxiki

Sonia Gonzalez

Erreka haizea

Susa argitaletxea, 2018

192 orrialde

Page 3: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

3BERBETAN

Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48142 Artea edo [email protected] helbidera.

ZEURE BERBEA ERETXIA

Memelo / Mamala

Zuztar gitxi edo ganorarik ez daukanai esaten jakiezan berba iraingarrien artean memelo eta mamala dagoz (meméloa eta mámalea, ahoskatuta). Zuztarbako edo ganorabako berben antzekoa da. Batuan, inozo edo kaiku nagusi dira. Memelo gizonezkoakaz erabilten da (Lemoan, mamalo berbea be jaso dogu) eta mamala, andrazkoakaz. Amaituteko, adibide bat: "Zu lango memelorik, munduaren azken puntan bez!".

ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

Transizino energetikoa 4.0

Bi edo hiru belaunalditan itzelezko aldaketa jasan dau gizarteak. Gure aitita-

amamen mundua, zuri-baltzezko ha desagertzen doa apurka-apurka, konturatu barik, eta beragaz kultura oso bat, ondutako jakintza meta handi bat eta mendeetan zehar ga-ratutako errealidadearen ikuskera berezi bat. Bestelako mundu baten atarian gagozala esango geunke, eta oindino aurrean daukagun mundu hori zelangoa izango dan ikusteko dago. Ni neu ez naz oso positiboa, zu?

Oso denpora gitxian bioanizta-suna maila handian murriztu da, espezie asko eta asko desagertu egin dira bidean. Orduko Babelgo torreak ez dauka zer ikusirik oin-goagaz, eta zientzialari batzuek esaten dabe gure biziraupena beste planeta batzuetara emigre-tako gaitasun harrigarri bat gara- tzearen barruan dagoala. Lasai, naturearen kapritxo batengaitik homo sapiens espeziea desa-gertzen bada be planeta urdinak denpora luzez iraungo dau uni-bersoan. Gure planetak eguzkia-ren inguruan bueltaka jarraituko dau, hotzago edo beroago, baina jira eta biraka segiduko dau, eta beragaz batera bizitzak, forma desbardin eta barrituetan behar bada. Gauza da gizakiok oso oldarkorrak garala, erasokorrak gara geure buruagazko be, bai-na batez be inguratzen gaituan espazioagaz, gure inguruneagaz. Natura txikitzen gabiz, norbaitek dudan ipinten dau hori jadanik? Ura kutsatzen dogu, airea eta lu-rra be bai, ez?

Bai, gauza eder mordoxka bat be egin dogu, sinfonia miraga-rriak konposatu doguz, koadro koloretsuak margotu, polea ba-liotsuak asmatu, idea biribilak gauzatu doguz, ene bada, zer ez dogun egin, ilargira be ailegau gara-eta! Baina ez dakit zergaitik, beti tenkatzen dogu larregi sokea, badirudi beti gura dogula gehia-go, ez garala inoz asetzen. Alde

IKER YURREBASOBaserritarra

GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

Zeure Berbea

Espazio hau irakurleentzako espazioa da. Irakurleak gura dauana adierazo-teko lekua. Bialdu zuen kexak, eske-rronak, hausnarketak, burutazinoak edota ideak karta baten bidez eta erabili begitu beste irakurleai zuen ikuspuntua helarazoteko. Argitara-tuteko derrigorrezkoa da izen osoa, NA-ren zenbakia eta herria emotea.

Zeure Berbea hamar herritan entzungo da. Zeuk daukazu ber-bea. Entzuteko prest gagoz. Hauxe helbidea:

Zertu Kultur Elkarteabegitu aldizkariaHerriko Plaza 2448142 ArteaEdo, helbide elektroniko honeta-

ra bialdu zure gutunak: [email protected]

BEGITU ALDIZKARIA

batetik lur azpiko petrolio-boltsak agortzear dagoz, eta bestetik ozeanoak plastikozko boltsez bete doguz, ez al da kontraesan latza?

Mobikortasun jasangarriaren astean, Kotxerik Bako Eguna ospatu ei da. Eta zer esatea gura dozue ba nik? Oinezkoen mesedetan ibilgailuen espazioa murrizten danean hori salatze-ko sinadura bilketak antolatuten doguzala hemen. Alboko okinde-gira joateko be kotxea hartzean dogunean, ez dogunez 100 me-tro oinez egin gura autoak bata bestearen aurrean eta atzean aparkatzen doguzanean, gure bo-lidoan sartu bezain laster burua galtzean dogunean, zer esango deutsuet ba nik...?

Transizino energetikoaz idazte-ko eskatu deuste, ibilgailu hibri-doez, energia barriztagarriez, eta abar luze berde batez. Zergaitik? Beti gabiz ilargia seinaletan eta hatz erakuslea begiratzen dogu. Zertarako asmatu aparailu barriak ez badoguz zuztarretako akatsak gure gain hartzean, ez bagara erradikalak gure arau sozialak adosterakoan? Nire barruko indar zentrifugoak, sano mekanismo suabea daukanak, kapitalismotik eta heteropatriarkadutik alden- tzeko bultzadak eragiten deustaz, eta uste dot planeteagaz batera jira eta bira elipseak marrazten segidu gura dodalako sentiduten dodala mobimentu lotsati hori. Nire ustetan alperrik da aurrera-pen teknologikoen apologia egi-tea jazarpenean eta biolentzian oinarritzen badogu gure etorkizu-na, alperrik da "auzolana" kanpai-na mediatiko gisa erabiltea kon-petentzia saritzen badogu gure eskoletan, alperrik da pentsetea handiak garala, beste barik.

Page 4: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

4 PORRUSALDEA begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

Kabul, 2018ko urri lehenengoa

UNAI SANTOS

Iluntzeko argi gorriaz jantzitako Zelaia etxea, zedro, urki eta kereizondoz in-guraturik. Agerleku xarmangarria, egun horretan teloiak eskainitakoa. Pla-zan, begiak zuhur eta belarriak erne, eszenatokiak zer opatuko etxoten.Iker Diezek zabaldu eutsazan gauari ateak albokearen oihartzunagaz,

Musika Eskolako altxorren ahots eztitsuai sarrera emonaz, Txikitxuterik abestuteko Mauriziaren erara, Akelarreko Juanma Labandibar lagun eu-kiela. Holan hasi zan kantaldia, gurean, artistetan artistenak gogoratu eta omenduz, zelan ez, Leon eta Maurizia.

Anjel Mariaezkurrenak, EITBko Oholtzan programarako zuzendu izan ohi eban formatu hau, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñan grabauta, baina egundo be ez herri txiki baten.

Arratian gura besteko artea baegoala-eta, antzeko zeozer egiteko asmoa egon da eta aurten, holan izan da. Lekuan lekuko artista batzuk, Euskal Herriko beste bazter batzuetatik etorritakoakaz, betiko abestien bersinoak aurkeztu euskuezan.

Ibon Izak kantuz eta kontuz, mimoz aurkeztuta, Jokaldiko Juantxu Ur-kiaga, Bihotz Gorospe, Gontzal Mendibil, Eskean Kristoko abeslaria, Pello Artabe, Esti eta Olatzen abotsak, Iparraldeko Pantxoa Carrere, Pauline eta Juliette, Juanpa Agirre abeslari nafarragaz batera eta Arantzarteko ikuski-zun parebakoagaz, gau ezin ederragoa oparitu euskuen hurbildu ginanoi.

Uste baino arrakasta gehiago lortu da eta horregaitik, etorkizunera begira, beste urrats batzuk emongo dira, EITBren laguntzeagaz, Artea Kantuan-en bigarren ikuskizun bat bultzatzeko.

Maite Arrizabalaga

BEGI TXINDORRA

LUMATUTEN ZERTZEAN

SAIOA LARREA

Goizean goizetik heldu nintzan herri haretara. Egun handietako giroa

arnasten zan bertan, duda ba-rik. Kaleak jentez beteta, mu-sika doinu alaiak bazter guztie-tan eta herritarrak euren erropa onenakaz jantzita. Herriko lehe-nengo txokoak arakatu eta gero, kalejira koloretsu bategaz topo egin eta hareri jarraitzea ebatzi neban. Parte-hartzaile guztiak poz-pozik joiazan aurrera eta ni, aldiz, euren atzetik metro gitxi batzutara, festa giroan bete-betean sartuta.

Ha-ta guzti be, herriko kale nagusira heldu bezain laster, gauzak aldatzen hasi ziran. Or-dura arteko inguru koloretsua ilundu egin zan; bat-batean balztu egin ziran bazterrak. Musika doinu alaien ordez, txis-tuak nagusitu ziran eta tensino berezia zabaldu zan airean. Irri-barreak amatau egin ziran irain eta mespretxuai lekua egiteko.

Ez neban ezer ulertuten: herri-tarrak herritarren kontra; andraz- koak andrazkoai oihuka. Gorroto begirada etenbakoak alkarreri.

Apurka-apurka nire inguruan gertatzen zana ulertzen hasi nin-tzan. Orduan harridureak inpo-tentziari paso emon eutsan, eta inpotentziak amorrua eta lotsea-ri. Kale nagusi amaibako ha kos-tata zeharkatu ondoren, nahikoa zala ebatzi neban. Herri horreta-tik alde egiteko momentua zan. Haserre, triste, minduta. Leku ha ez zan Kabul, ez zan ekialde hurreko herrialde atzerakoiren bat. Hala balitz errezago ulertuko neuke dana! Baina ez, Europa zaharrean nengoan. Gizarte au-rreratu baten, ustez. Eta han be, zoritxarrez, tradizinoak pisu larre-gi eukan. Tradizino madarikatua danerako atxaki eta justifikazino lez, eskubide edo logika guztien gainetik. Zezenak torturatzea edo andrazkoen genitalen ablazinoa defendiduteko kapaz dan tradi-zino ulertezin berbera. Birritan pentsau barik alde egin neban handik, "Betiko alardea" inoen kartel hareek urrun gelditu ziran arte.

Argazkia: Alexander Amor.

Page 5: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

HERRIAI BEGITUTEN 5begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

ARRATIA

Arratiako Enpresa-Ideien Bigarren Lehiaketarako deialdia egin dau Arratiako Udalen Mankomunitateak

Erredakzinoa

Enpresa Ideien Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteak hartu ahal izango dabe parte, eta, guztira, 10.500 euro banan-duko dira saritan. AUMen arabera, eskualdean ekintzailetza kultura sustatu, ekonomia bultzatu, eta en-plegua eta aberastasuna sortzeako helburua dauka lehikaketa honek. Proiektuak aurkezteko azken egu-na urri bigarrenaren 26a izango da, 14:00etan.

Lehenengo saria 6.000 eurokoa izango da, bigarren saria 3.000 eurokoa, eta 1.500 euroko beste sari bat emongo jako lehen sekto-reari lotutako idearik onenari; izan be, antolatzaileen ustez, sektore hori estrategikoa da Arratian oindi-no be. Sariak lortzeako baldintze-tako bat da enpresa-idea; hau da, enpresearen egoitza edo ekoizpen gunea, Arratian egotea, eta 2018. urtean daborduko sortu diran

proiektuak be hartu leikie parte.Epaimahaiak, proiektuaren

izakera barritzailea hartuko dau kontuan, batez be. Baita balio erantsia eukitea, edo-eta originala izatea, eta kalidadezko enplegua sortzeako dituan aukerak be. Proiektuaren garapen eta zehaz-tasun maila, iraunkortasuna, eta gizartean daukan eragina be izan-go ditu kontuan epaimahaiak bere ebatzian.

Aurreikuspenen arabera, 2018ko zemendiaren 30ean ba-nanduko dira sariak.

Saria jasoten daben proiektuen ideak eta horreen jaubetza inte-lektuala Arratiako Udalen Manko-munitatearenak izango dira, eta askatasun osoz jarri ahal izango dira martxan, zuzenean edo hi-rugarrenen bitartez, idea aurkez-tu dauan enpreseagaz edo hori barik; beti be, idea sortu daben personak hori garatzeko asmorik ez badaukie.

Deialdia Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia

programeagaz lankidetzan egin dau.

Enpresa Mintegiko bulego bat.

Igazko saridunak.

AREATZA

Enplegua sortzeako eta autoenplegua bultzatzeko Enpresa Mintegia sortuko dau Areatzako Udalak

Areatzako Askatasun kaleko 34D zenbakian sortuko dau Udalak Enpresa

Mintegia. Hau, 80 m2 inguruko espazioa da eta bertan lau bulego, guztientzako

eremuak eta komunak dagoz.

Erredakzinoa

Bertan sortu barri diran enpresak edo negozio idea bat daukienak lekua eta zerbitzuak izango ditue enpresok aurrera aterateko. Eska-riak eta proiektuak urri bigarrena-ren 15era arte aurkeztu daitekez udaletxean.

Enpresa Mintegiaren erabil- tzaile mota bi aurreikusten dauz Udalak. Bata da sorkuntza barriko enpresak, aurreko 24 hilabeteren barruan sortutakoak. "Honeei ix-ten jakie bulego bat eta alokairua pagetan dabe baina hobarituta" azaldu deutso begituri Idoia Ruiz zinegotziak. Prezioa 20 euro metro karratuko da, eta hobaria, lehenengo urtean %95ekoa; bi-garrenean, %50ekoa eta hiruga-rrenean %25ekoa.

Beste erabiltzaile mota da nego-zio idea bat daukienak baino oin-dino enpresarik sortu ez dabenak. Honeek, "Ekintzaile Modulua" izena daukan espazioaren zati bat edo osorik doban okupetako aukerea daukie. "Hiru edo lau persona egon daitekez hemen". Espazioa ixteaz gainera, Udalak enpresea martxan ipinteko forma-zinoa be emon gura deutse ekin- tzaileai. "Ikusita nortzuk dagozan eta zeintzuk diran euren beharrak, formakuntza emon gura deutsegu eta formakuntza hori aprobetxauz, beste batzuek be, gura badabe, apuntetako posibilidadea eukiko dabe". Ekintzaileen moduluan lekua izateko, idea zelan dagoan jorratuta balorauko da alkarrizketa

baten bidez.Enpresea aurrera aterateko

mintegia eta Ekintzaileen Modu-lua erabilten dabenai, zerbitzu batzuk be emongo deutsez Uda-lak: lekuaren garbiketea, internet, elektrizidadea, berogailua, alarma zerbitzua, inprimagailua eta doku-mentu birringailua, hain zuzen be.

Enpresak, kanpoan plaka bat ipinteko aukerea be eukiko dabe.

Enpresa bideragarriak eta en-plegu egonkorrak helburuBulegoa adjudiketako aurkeztu daitekezan proiektuak, enpresa barriak izateaz gainera txikiak izan behar dira. Ezin dira lantegiak izan, edo funtzionetako ura behar dabenak, bulego bategaz aurrera atera daitekezan zerbitzu enpre-sak baino. Egoitza soziala Areatzan izan beharko dabe eta persona fisikoa baldin bada, Areatza, Aran- tzazu, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide edo Zeanurin errol-

datuta egon behar da.Udalean Ebaluazino Batzorde

bat sortuko da aurkezten diran proiektuak aztertzeko eta kontuan izango dira bideragarritasun tek-nikoa eta ekonomikoa, barrikun- tza, lanpostuak sortzea eta ho-rreen egonkortasuna, enplegua sustatzea lehentasuna daukien kolektiboen artean, prestakuntza eta sektore estrategikoak lehe-nestea. Sektore estrategikotzat joten dira turismoa, edadekoai lagunduteko sektoreak eta gizar-te bazterketa egoeran egoteko arriskuan dagozan kolektiboak gizarteratuteko jarduerak.

Areatzako Udalaren eretxian Enpresa Mintegia tresna eraginkor eta erabilgarria da tokiko mailan enplegua sortzeako, autoenple-gua sustatzeko eta landa ere-muan enpresak sortzeako. Izan be, Enpresa Mintegiaren bitartez, enpresak finkatzen dira azpiegitu-rak sortuz.

Programa honegaz Uda-lak babesa emon gura deutse mikroenpresai eta langile auto-nomoai, batez be gazteak, andrak edo epea luzean lan barik dago-zanak sortutako negozio barriai, baita lan merkaduan sartzeako zailtasun bereziak dituen langileen negozioai be.

Herriko Tabernea ustiatzeko proposamenak hilaren 11ra arte aurkeztu daitekez

UBIDE

Erredakzinoa

Ubideko Udalarena dan Herriko Taberna, jatetxea eta etxebizitza, bost urtez alokairuan hartzeako interesa daukienak, udaletxean izena emon eta proposamenak aurkeztu leikiez urri bigarrenaren

11ra arte. Herriko Tabernearen lizitazinoa, taberna eta jatetxeko zerbitzua emoteko da. Beheko solairuan tabernea eta jatetxea dagoz eta lehenengo solairuan etxebizitza.

Etxebizitzea be sartzean da li-zitazinoan.

Page 6: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

6 HERRIAI BEGITUTEN

Jaietarako buruhandia egingo dabe bediaztarrak

BEDIA

Erredakzinoa

Memoria kolektiboan egoan per-sonaje bat berreskuratu eta igaz haren buruhandia egin eben herri-tarrak euren borondatezko lanagaz. Aurten, personajearen andrazko bersinoa egingo dabe. Buruhandia sortzeako proiektuan parte hartu gura dabenak urri bigarrenaren 15ean egingo dabe batzarra, arras-tiko 18:00etan liburutegian.

Personajeak Jon Beringa dauka izena eta Bediako Zeledon moduko bat zala dino Aitor Sorriketa Bediako alkateak. Jaietan eleizako kanpando-rretik udaletxeko balkoira jeisten zan eta han egoten zan jaien amaieran plazan erretzen eben arte.

Jon Beringaren sorrerea ez dago argi. "Informazinoa bilatzen saiatu gara baina ez dogu apenas ezer

topau. Nik uste dot orduko jai ba- tzordeak asmatutako personajea zala" dino alkateak. Sorrera sasoia, oin dala 30 urte inguru kokatzen dau Sorriketak. "Badagoz argazki batzuk eta oin 58-60 urte dituan jentea gaztea zan orduan".

Sasoi barrietara egokitutaPersonajea berreskuratu daben arren, gaurko Jon Beringaren patua oso bestelakoa izango da. Ez da izango urtero erreko daben panpi-na, bizitza luzeagoa eukiko dauan buruhandia baino. Gainera, perso-najeak bersino bi izango ditu: Jon Beringa eta Jone Beringa, gizon eta andrazko bersinoak, hain zuzen be. Gizon itxurako buruhandia igaz egin eben eta aurten andrazko itxurakoa egingo dabe, harri-kartoiagaz, Be-diako baten gidaritzapeko tailerrean.

BEDIA

Udalak euskera arloko irudia aukeratzeko Irudi Lehiaketea abiatu dau

Erredakzinoa

Bediako Udalak "Gaur, bihar eta etzi euskarari eutsi" leloaren- tzako Irudi Lehiaketea ipini dau martxan. Irudiak urri bigarrenaren 19ra arte aurkeztu daitekez li-burutegian, 16:30etik 19:30erako ordutegian bertara eroanda, edo [email protected] helbidera bialduta.

Lehiaketan parte hartzeako, irudiok gehienez hiru kolore izan behar dabez eta pdf. bektorizatu formatoan aurkeztu behar dira. Gehienezko neurria 15 cm. x 15 cm.koa da. Irudi irabazlea Be-diako Udalaren euskeraren arlo-rako leloarentzako irudia izango da eta Bediako Udalak izango dau esklusiban erabilteko eskubi-dea.

Epaimahaia Bediako Euskera Batzordekoak osotuko dabe. Sari banaketea, Euskerearen Egu-nean, abenduak 3, izango da. Irabazleak baserriko produktu naturalez osotutako otzara izan-go dau saritzat eta gainontzeko partaide guztiak be saritxoren bat eukiko dabe.

IGORRE

Merkatariak euren eguna hilaren 6an ospatuko dabe

Erredakzinoa

Arratiako Merkatarien Elkarteak, AME, bere eguna ospatuko dau urri bigarrenaren 6an eta hainbat ekitaldi antolatu ditu alkarteak Igorren, herritarrakaz ospatuteko. Ekitaldi honeen bitartez, merkata-riak bezeroakazko hartu-emonak eta alkarren ezagutzea sendotu gura dabez, horixe da-eta, hu-rreko komertzioaren bentajetako bat: hartu-emon zuzenak sortzea. Jaia Urbieta futbol zelaiaren ingu-ran izango da.

Umeak zein nagusiak ondo pasetako aukerea izango dabe, goizeko 10:00etatik, iluntzeko 20:00ak arte. Txu-txu trena, fan-farria, egur jolasak Zaztaparrak asti taldearen eskutik, herri kirolak eta antxinako jolasak egongo dira. Kopaua be egongo da 19:30ean, hurreratzen diranentzat.

Kubulu Euskaltegi barriaren inaugurazino ekitaldia hilaren 6an

IGORRE

Arratiako AEKren egoitza barria, Igo-rreko Elexalde 10 helbidean dagoan Kubulu Euskaltegiaren inaugurazino ekitaldia urri bigarrenaren 6an, eguerdiko 12:00etan izango da.

Euskaltegi zaharretik barrira kale-jira txiki bategaz hasiko dabe inau-gurazino eguna. Behin euskaltegi barrian, harrera-ekitaldia egingo dabe AEK-koak, aurreskua, Ibon Iza eta Igor Menikaren bertsoak eta Luis Iruarrizaga Abesbatzagaz.

Ondoren ekitaldi instituzionala egongo da eta han Iñaki Urkijo AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea eta HABEko ordezkarien pre-sentzia espero da. Ekitaldia amai-tuteko barauskarria egongo da.

Erredakzinoa

Jon Beringaren buruhandia.

Page 7: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

7HERRIAI BEGITUTENbegitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

Plazerraren gaineko lau saiotako ikastaroa hasiko da hilaren 10ean

ARRATIA

Erredakzinoa

Nerea Barjolaren berbaldiagaz hasiko da Arratiako Andren Ja-bekuntza Eskolako ikasturtea. Alcasser-eko nesken hilketak abiapuntu hartuta, hedabideak zelan sortu eta birsortuten daben terrore sexuala azalduko dau. Hori urri bigarrenaren 5ean izango da Igorreko Kultur Etxean.

Lehenengo ikastaroa be ha-mabostaldi honetan hasiko da. Goxatuko naiz izeneko ikastaroa izango da Isortze Formosoren eskutik. Han partaideak, plazerra, desioa eta zaintza landuko dabe sormena erabiliz. Hau da, bako-txaren historia afektibo-sexualari begiratuz sormena landuko da. Hasikerako bildurrak gainditu ostean, desioaren azterketea, andren alkartasuna bultzatzeko baliabide moduan ulertzen dala azaldu dabe Jabekuntza Eskola-

LEMOA

HAPOn genero ikuspegia txertatzeko hiru saio egingo ditue Lemoan

Lehenengo saioa urri lehenen-goaren 20an izan zan. Orduan, ge-nero perspektibadun urigintzari hu-rreratzeko oinarriak azaldu ebezan arkitekto biak. Hurrengo saioan, urri bigarrenaren 4an, HAPOrako proposautako ekarpenak aztertuko dira eta hirugarrenean, 18an, alka-rregaz hausnarketea egingo dabe partaideak.

Hasteko, marko teorikoa eta indarrean dagoan araudia aur-keztu ondoren, generoak urigin-tzan daukan eragina azaltzeari ekin eutsien Ayerdik eta Alonsok lehenengo saioan. Arkitektoen arabera, zein zeregineri emoten jakon lehentasunak baldintzatzen dau herriko diseinua. Lan pro-duktiboa larregi balorau da eta zaintza lana gitxiegi, eta herriak lan produktiboaren inguruan di-seinau dira. Lan produktiboaren beharrak ibilbide linealak sortzean dabez eta zaintza lanak kontutan euki ezkero, ibilbideak poligonalak izaten dira, "gizarte anitz, konpleju eta aldakor" honetan gertatzen di-ran ibilbideak hobeto jasoz.

Densidadeak be eragina dau herriko jentearen bizi kalidadean. Izan be, jente guztiak zerbitzuak erabili ahal izateko, txalet eta fa-milia bat edo biko etxeak ebitetea komeni da, "errazoizko densida-de altua" behar da-eta. "Lemoak densidade nahiko aproposa dauka. Ez dago oso sakabanatu-ta eta horrek lagundu egiten dau jenteak ekipamentu kolektiboak erabili dagiazan".

Herriko komertzioa, kakoaUrigintza inklusiboan, leku guz-tietan erabilera desbardinetako espazioak izateak garrantzi handia dauka. Merkatalguneak eta erabi-lera bakarreko espazioak oztopo dira bardintasunean oinarritutako gizartea egiteko. Mobilidade kon-tuetan be, oinez ibilteak, bizikletaz edo garraio publikoa erabilteak, kotxearen aurrean lehentasuna euki behar dabe.

Eta herriko komertzioaren ga-rrantzia azpimarratu eben danon-

Erredakzinoa

tzako herri bat egiteko. "Egune-rokotasunari jagokonean, herriko komertzioan dago kakoa. Eta hori da Lemoan txartoen funtzionetan dauan gauzetako bat. Herriko komertzioak eguneroko premi-nak kubridu behar dabez. Kontu publiko eta ez pribadu moduan ulertu behar da". Hori dala eta, beste neurri batzuen artean, Uda-lak herrian komertzioa bultzatzeko kanpainen alde agertu ziran.

Andrentzako espazio segu-ruak eta kale-izendegiaEspazio publikoa hartu-emone-tarako espazioa da, ez pasetako lekua bakarrik. Espazio honetan, andrak seguru sentidu behar dira. Segurtasuna hobetuteko, hainbat proposamen jasota dagoz Le-moan aurrezdik egindako hainbat prozesutan.

Espazio publikoan indartu egin behar da andren presentzia sin-bolikoa, kale gehiagori andren ize-nak edo euren jarduerai lotutako izenak ipiniz. "Zergaitik dago herri guztietan Agirre Lehendakaria izeneko kaleren bat, eta ez, esate baterako, martiak 8 plaza bat?" itaundu eben arkitektoak.

Pobrezia feminizauta dago eta andrak gatxago izaten dabe etxea eukitea. Horregaitik, HAPOak etxeen diseinuan eta etxebizitzak eskuratzeko baldintzetan eragi-na izan behar dauala defendidu eben Ayerdik eta Alonsok.

Lemoako Hiri Antolakuntzako Plan Orokorrean (HAPO)

herri inklusiboa egiteko helburuagaz, Udalak hiru

saiotako tailerra antolatu dau Kultur Gunean. Eider

Ayerdi eta Ane Alonso arkitektoen eskutik, lemoaztarrak

herrigintzea genero ikuspegitik landuko dabe.

Lehenengo saioko irudia.

Erredakzinoa

Urri bigarrenaren 4an, Asisko San Franziskoren eguna da eta hilaren 13an San Faustorena. Arratian, besteak beste, Dimako Indusin ospatuten dabe lehenengoa, San Fresku jaiak, eta Arantzazun biga-rrena, sanfaustoak.

Hiru egunetako jai egitaraua prestatu dabe Indusin.

Indusi (Dima)Urri bigarrenak 4, eguena12:00etan, mezea.13:00etan, barauskarria.

Urri bigarrenak 5, barikua17:00etan, Briska Txapelketea.18:30ean, Azkora desafioa. Jon Loiola eta Tubi vs Lur Ziarrusta eta Xabier Garcia "Utxu". Ondoren he-rri kirolak danontzat.19:30ean, txitxi-burruntzia.21:00etan, EinGo Kantan eta Dantzan.22:00etan, txokolatea.

Urri bigarrenak 6, zapatua12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.13:00etan, bertsolariak: Etxahun Lekue eta Beñat Ugartetxea.14:00etan, Baba Lapiko Lehiake-tea.

17:00etan, I. Babosteko Induolin-piadak.19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketak.21:30ean, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.22:00etan, auzokoen antzerkia, Ongi etorri errefuxiatuak.23:00etan, zozketea. Ondoren txokolatea eta erromeria.

Baserri produktuetako azokea eta herri kirolak GarbenUrri bigarrenaren 7an, Bizkaiko ba-serrietako produktuak egongo dira salgai Igorreko Garbeko Azokan. Hogeta hamar ekoizle inguruk eroango ditue azokara barazkiak, frutak, lorak, gaztaia, ogia eta arti-sautza produktuak. Jon Zelai harri-jasotzaileak eta Utxu eta Mendieta azkolariak herri kirol erakustaldiak

Sanfreskuak, Garbeko Azokea eta sanfaustoak

ARRATIA egingo ditue 12:30ean.Garbeko Azokea 1975ean sortu

zan eta Bizkaiko antxinakoene-takoa da. Hasikeran, ganadu azokea zan, baina laster baserriko produktuak saltzeako azoka bihur-tu zan, eta ortuariak hartu eben protagonismoa. Behin baino ge-hiagotan desagertzeko arriskuan egon bada be, sasoi honetako baserriko produkturik onenak jai-giroan erosteko aukerea izango da Garben sortu zanetik 43 urte bete diran honetan be.

Sanfaustoak ArantzazunArantzazuko herrian, sanpedroez gainera, sanfaustoak be ospatuten ditue, herriko mugetatik zeharreko ibilaldia eta herri bazkariagaz. Hila-ren 12an izango da ospakizuna eta ibilaldia goizeko 09:00etan hasiko da plazatik. Eguerdian, 12:30ean, EinGo Kantan eta Dantzan taldeak jaigiroa ipiniko dau bazkalaurreko poteoan. Ondoren, herri bazkaria, 14:30ean izango da; eguraldi ona bada plazan eta txarra bada, fron-toian.

tik.Ikastaroak lau saio izango ditu.

Oingo hileko atzen lau eguazte-netan, hilak 10, 17, 24 eta 31n

izango dira saiook, 18:00etatik 20:30era Dimako Abaroa Aretoan. Izena emoteko epea zabalik egon-go da urri bigarrenaren 3ra arte.

Page 8: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

8 BEGITANDU begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

ARGAZKI LEHIAKETEA

Bigarren saria Rakel Aldekoak Guatemalako Isla de Flores-en ateratako

Iluntzea izeneko argazkiarentzat izan da. 118 argazki aurkeztu dira lehiaketan,

inozkorik gehien. Finalera heldutako 17 argazkietatik 15 dakarguz orriotara.

Beste biak urri lehenengoko zenbaki bietako Begi Txindorrean agertu ziran.

Areatzako Aitor Arnaizek Peniche-n egindako argazkiak eroan dau lehen saria

Lehenengo saria: Peniche (Portugal), Aitor Arnaiz.

Bigarren saria: Iluntzea, Rakel Aldekoa. Zeanuri, Mau Ziemkiewicz.

Nazaré (Portugal), Aitor Arnaiz.

Txipristinetan (Girona), Xabier Arauzo.

Sizilia 2, Edorta Alonso.

Page 9: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

BEGITANDU 9

Peru 4, Maialen Egileor.

Masai Mara (Kenia), Miren Intxaurraga.

Salou, Meritxell Elexpuru.

Ura eta uda, Toulouse, Miren Begoña Idigoras.

Varadero, June Iturriaga.

Eta nik txoria nuen maite, Edorta Alonso.

Euskal kosta oinez, Ariane Landa.

Peru 8, Marian Garai.

Peru 7, Marian Garai.

Page 10: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

KIROLA10

AZKOREA

Tubik eta Loiolak, Lur Ziarrusta eta Utxuren kontrako azkora desafioa egingo dabe Indusin

Joxe Martin Bustinza "Tubi" eta Jon Loiola lasto jasotzen txapel-dunak, Lur Ziarrusta pelotariak eta Xabier Garcia "Utxu" Lemoako azkolariak osotutako bikoteagaz neurtuko dira azkorako desafioan Indusiko jaietan. Bost kana erdiko, txanda librean izango da egin be-harreko lana.

Interes handia sortuko dau duda barik desafioak, beste arlo batzue-tako kirolari handiak zelan molda-tuten diran azkoreagaz ikusteko. "Azkora bategaz asko edo gitxi etxean beti ibili gara eta horrek aukera batzuk emoten deuskuz holango desafioak egiteko" azaldu deutso begituri Tubi Lasto Botatze eta Lasto Jasotze txapeldun han-diak. Zein bikotek irabaziko dauan ez dago argi beretzat. "Guretzat lan gogorra izango da baina ahal dana egingo dogu irabazteko" gehitu

ATLETISMOA

Maila gorenean itxi deutso lehiatzeari Iraia Garciak

Oin, hogetabost urtez podiumeta-ra igoten ibili ondoren, kirola bes-te modu baten bizi gura dau; Gu Be Bai Runners bere proiektua sendotuten jarraitu eta beste kirol batzuetan jardun. Lehiatu barik plazer hutsagaitik.

Atletismoari agurra Munduko Txapelketan egin deutsoBeteranoen Munduko Atletismo Txapelketea Malagan izan zan urri lehenengoaren 4tik 16ra. Iraia Garciak proba bitan hartu eban parte, Master kategoriako 2.000 metroko oztopo lehiaketan urri bigarrenaren 7an eta 1.500 me-troko lasterketan hurrengo aste-goienean. "Han, Joko Olinpikoe-tan parte hartu daben hainbat kirolari profesional egozan. Ez da nire kasua, ze nik, profesionalakaz konpetidu arren, nire lana daukat Galdakaoko anbulategian, ez naz atletismotik bizi" adierazo deutso Garciak begituri. Asko jota, lauga-rren postuan amiatutea espero eban, baina lasterketa sano ona egin eban eta podiumeko bigarren mailara igotea lortu eban.

Hasikeran lasterketea bortitza izan zala dino Garciak. Bultzaka ibili ziran atleta batzuk, ia pistatik atera arte. Baina gero dana aldatu zan. "Laugarren nengoan eta go-gotsu ikusten neban neure burua. Hirugarren bueltan, buelta bi bai-no ez ziranean geratuten bigarre-na nintzan. Hirugarrena ondoan neukan baina nik argi neukan nire

lehia lehenengo postuan joiana-gaz zala". Eva Ariasek irabazi eban, segundu bi baino gitxiagoko aldea-gaz. Iraia Garciak Euskadiko mar-kea be hobetu eban bere 6:53:10 denporeagaz. "Itzela izan zan. Inoz galdetu izan baleuste zelan gurako neuke atletismoa agurtu, ezin izango neban modu hoberik imajinau".

Hurrengo astegoienan, 1.500 metroko lasterketan 9. egin eban.

Atleta bikainaMunduko Txapelketan amaiera bikaina ipini deutso 25 urteko ibilibide bikainari. Bere ibilibidean, Iraia Garciak, Bizkaia, Euskadi eta Espainiako Txapelketak irabazi dauz: sei bider irabazi dau Bizkaiko Kros Txapelketea, Euskadiko Kros Luzeko Txapelketea 2009an, eta 2018an, Espainiako Kros Txapel- ketea M35 kategorian.

Erredakzinoa

Iraia Garcia.

dau Tubik. Jokoan dirurik ez da-goala, "norberaren prestigioa eta duintasuna" dagozala jokoan dino.

Danak azkoranHerri kirol erakustaldietan topo egiten dabe lau kirolariak. Jon Loiola eta Tubi lasto jasotzen ibil-ten dira eta holangoetan, gehie-netan, beste herri kirolen erakus-taldiak be egoten dira. Desafio hau egitea "gure arteko asunto bat izan zan" dino Tubik, Tubi eta Loiolarena, hain zuzen be.

Lemoako azkolariak eta inoz azkoran egin bako Dimako pelota-riak onartu egin eben desafioa eta Ziarrustak Indusiko jaietan anto-latuteko aukerea ikusi eban. "Eta behin fetxea ipinita, aurrera egin behar" dino Ziarrustak. Holan, pelotaria azkoran entrenetan hasi da bere bikotekide azkolariagaz eta "oin momentuan irabazi ahal dogula pentsetan dot" dino.

Urri bigarrenaren 5ean, barikuan, arrastiko 18:30ean,

Indusiko San Fresku jaietako egitarauaren barruan.

Erredakzinoa

Iraia Garcia atletak amaiera bikaina emon deutso

kirol konpetizinoari: Master kategoriako 2.000

metroko oztopo lasterketan munduko txapeldunorde

izanda, sasoi betean eta kros txapel ugari lortuta

bere ibilbide luze eta oparoan.

Eta konpetizinoan ibilitako atzen urtea ikaragarria izan da. Krosean; Bizkaiko txapelduna, Espainiako txapelduna eta Europako bigarrena izan da. Pista estalian; Euskadiko txapelduna 800 metro eta 3.000 metroko distantzietan; Espainiako bigarrena 3.000 metrokoan, eta hi-rugarrena 1.500 metrokoan; Europa mailan, hirugarrena 1.500 metroko distantzian. Ets pista zabalean, Eus-kadiko txapelduna 800 metroetan, eta 3.000 metro oztopoetan; Espai-niako bigarrena 800 metroetan eta 2.000 metro oztopoetan; munduko bigarrena 2.000 metro oztopoetan eta munduko bederatzigarrena 1.500 metroetan.

Etapa barriaElite mailako atletismoa itxita, Gu Be Bai Runners (GBBR) bere egi-tasmoan zentretako asmoa dauka. Egitasmoa 2015ean abiatu eban, eta andrak alkarregaz galapan egi-tean datza. Galdakaon, Iurretan, Zornotzan, Igorren eta Lemoan dagoz GBBR taldeak. Lemoa eta Igorreko Udalak lagunduten dabe eta emaitzak "itzelak" dirala dino. "Nik beti esan dot nire egitasmoa burua eta gorputza zaintzeaz ar-duratzen dala, ez bakarrik heziketa fisikoa egiteko. Beste andra ba- tzuk ezetuteko aukerea emoten dau, eguneroko arazoak aiztuten lagunduten dau, eta garrantzitsue-na, andrak ahalduntzen landuten dau. Lan taldea egiten dogu, par-taideen artean taldetxoak sortu dira, erritmoaren araberakoak, eta euren artean lagunduten dira. Hau ikustea oso polita da. Batez be ni kontrakora nagoalako ohituta, ze elite mailako lasterketetan danak dira etsaiak".

Elite kirolean jardundutako urteak, urte politak izan dira eta esperientzia onak eta persona jatorrak ezetuteko aukerea izan dau Garciak, baina etapa barrian sartzeako irrikitan dago. "GAP eta Aquagym-en apuntau naz. Patine-tan be ikasi gura dot, uger egiten hobetu, mendira joan... eta holan zerrenda luze bat, atzen 25 urteo-tan ezin egin izan dodazan kirolak egiteko. Hainbat ikastaro be egin gura dodaz, heziketa fisikoaren ar-loan eta euskerearen arloan".

Erredakzinoa

MENDI DUATLOIA

Zeanuriko Mendi Duatloia hilaren 6an izango da

Urri bigarrenaren 6an, zapatua, 16:00etan, VIII. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko 5. pro-bea jokatuko da Zeanurin. Euskal Herriko txapela be jokatuko da

proba horretan.Duatloi herrikoia da eta 16 ur-

tetik gorako edonork hartu leike parte. Bikoteka be hartu daiteke parte, erreleboka. Holan, bikoteko batek arineketa proba biak egingo ditu eta besteak bizikletako pro-

bea. Umeentzako mendi duatloia be egongo da, goizeko 11:00etan.

Izena probearen bezpera arte, urri bigarrenaren 5era arte, emon daiteke www.kirolprobak.com webgunean, 15 euro ordainduta bakarka parte hartzean dabenak eta 25 euro ordainduta errele-boka parte hartzean dabenak. Egunean bertan be, izena emote-ko aukerea egongo da Zeanurin, 20 euro ordainduta bakarkakoak eta 30 euro ordainduta errele-boetako bikoteak.

Page 11: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

KIROLA 11begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

Erredakzinoa

MENDIA

Bizkaiko I. Xendazaletasun Ligako ibilaldia Zeberiotik antolatu dau Austarrik

Bizkaiko Mendi Federazinoak ho-mologautako mendi bideak ezetu arazo gura ditu eta Bizkaiko I. Xen-dazaletasun Ligea antolatu dau. Proiektu honetan Austarri Mendi Taldeak be hartzean dau parte.

Ligea martiaren 11n hasi zan. GR123 Lekeitio-Ondarroa ibilbidea-gaz. Guztira 11 ibilbide dira, Austarri Mendi Taldearena zortzigarrena izango da, urri bigarrenaren 7an, eta PR11 Zubialde-Zubialde ibilbidea egiteko aukerea eskaintzen dau.

Ibilbideak 16,9 kilometro ditu eta 760 metroko desnibela. Urtekerea Zeberioko Zubialde auzunean izango da 09:00etan. Ibilbidea, Zubialde, Zeberiogana, Irumugarrieta, Argiñao, Sarasola, Ermitabarri eta Zubialde da.

Izena online emon daiteke urri bigarrenaren 4ra arte, bmf-fvm.org webgunean edo egunean bertan Zubialden 08:30etik aurrera.

PELOTEA

Dimako Gabonetako Pelota Txapelketea, Udagoieneko Txapelketea izatera pasau daErredakzinoa

Dimako Txumuluxueta Pelota Klubak antolatuten dauan Pe-lota Txapelketea, Gabonetatik udagoienera pasau da eta urri bigarreneko hiru astegoienetan jokatuko da. Hilaren 12 eta 19an finalaurrekoak eta 26an finalak, hain zuzen be. Jaialdi guztiak 18:30etik aurrera izango dira.

Aurten hiru mailatan jokatuko da txapelketea. Kadete mailan, Lau t'erdian, buruz burukoa joka-tuko dabe; Gazte mailan, biko-teka frontoi osoan eta Nagusiak bikoteka 5aren barruan. Beraz, edade desbardinetako pelotariak modalidade desbardinetan joka-

tuten ikusteko aukerea egongo da. Pelotariak, puntako Arratiako pelotariak eta Bizkaiko "onenen-txuenak" izango dira antolakun- tzearen arabera.

Jai giroaPelota partiduez gainera, zozke-

tea, jana eta edana ez dira fal-tauko eta sarrerea libre izango da. "Edozein bertaratu eta esku pelo-teagaz disfrutau ahal izango dau. Aprobetxau Arratian dagoan kate-goria ikusteko, aukera ezin hobea daukagu Diman eta" dinoe Txu-muluxueta Pelota Klubekoak.

Erredakzinoa

MENDIA

Arantzazuko mugak ezetuteko ibilbidea hilaren 12an

Arantzazuko Mugari Bira urri biga-rrenaren 12an izango da, San Faus-to jaietako egitarauaren barruan.

Ibilbidea, 9 kilometro inguruko ibilbide zirkularra izango da. Partai-deak Arantzazuko plazatik abiatuko dira 09:00etan eta hiru bat orduren bueltan Arantzazuko plazan amai-tuko dabe bidea. Parte hartzeako ez da izenik emon behar, aitatutako egun eta orduan plazan agertutea nahikoa da. Hamaiketakoa be egongo da indarrak barriztuteko.

Herri bazkariaIbilaldiaren ostean, 14:30ean, herri bazkaria antolatu dabe Arantzazun, babajana, 10 euroko prezioan.

Jon Urutxurtu

BOLA JOKOA

Altzustarentzat Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea

Altzustak irabazi dau 2018ko Zea-nuriko Kofradien arteko Bola Txa-pelketea. Altzustako bolalekuan jokatu zan taldekako txapelketa hau urri lehenengoaren 29an, San Migel egunean, eta lehenen-go tokia etxekoak, altzustaztarrak, eskuratu eben 16 txirlo botata. Bi-garren Ipiñaburu-Undurraga sail- katu zan eta hirugarren Ibarguen.

Laukote irabazlea honako bolari honeek osatu eben: Asier Artarazek, Asier Ibarrondok, Beñat Mendiak eta Urko Ozerinjaregik. Eskuratu eben saria: 200 euro eta afaria Kiloterdi Txokoan, Ellauri Hotelaren jatetxean.

Txapelketako bolaririk gazteena Bingen Beitia 12 urteko otzerinmediz-tarra izan zan eta zaharrena Esteban Ozerinjauregi 81 urteko altzuaztarra.

Altzusta.

Erredakzinoa

FUTBOLA

Arratiak lidertzan segiduten dau

Lehenengo lau jardunaldiak jokatu ostean Arratia andrazkoen taldea lidertzan da, partidu guztiak ira-bazi eta gero. Atzen partidua urri lehenengoaren 29an jokatu eban etxean Oiartzun B taldearen kontra, Arratiak 4 eta 0 irabazi eban. Da-torren partidua Hernani taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo hilaren 6-7ko astegoienean.

GizonezkoakArratia A, LemoaHarrobi eta Arra-tia B taldeak be hasi dabe ligea, Arratia A eta Bk partidu bat gal-du eta bestea irabazi egin dabe, LemoaHarrobik ostera lehen partidua galdu eta bigarrenean bardinketea lortu eban. Arratiak Ak Padura Aren kontra jokatuko dau datorren partidua hilaren 6an Urbietan 17:15ean; Arratia Bk Berriatukoren kontra egun berean 17:00etan eta LemoaHarrobik Montefuerteren kontra etxetik kanpo hilaren 7an 17:00etan.

Page 12: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

12 KULTUREA

ANTZERKIA

Tartean teatroaren obra bat Kiñu Gaztetxean

Erredakzinoa

ONDAREA

Andrak itxitako ondarea izango da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia

Hilaren lehenengo hamabostal-dian, ibilaldi bi izango dira. Hila-ren 6an, Zeanuriko Laminategie-tako kobazulora bisitea egongo da eta 14an, Zeberiotik Arteara Maurizia Aldeiturriagaren etxeeta-tik zeharrekoa.

Gainontzeko 6 jarduerak biga-rren hamabostaldian izango dira.

Areatzan berbaldia eta Eus-kal JaiaUrri bigarrenaren 19an, 19:00etan, andrak eta euskal kulturearen gaineko berbaldia emongo dau Iratxe Retolazak Udaletxeko Areto Nagusian. Han, zerk ekarri deutse kulturak andrai? Zein zeregin izan dabe andrak kulturan? Zenbateroinoko ekarpena egin deutsie andrak euskal kultureari? Ze leku geratu da andrentzat kulturan? Zelan garatu dira andren eta kulturea-ren arteko loturak? Itaun horreei eta gehiagori erantzuten saiatuko dira bertaratutakoak.

Erredakzinoa

Hurrengo egunean, hilak 20, Euskal Jaia izango da. Aurten hiru berezitasun eukiko ditu: eguna, jantza bategaz hasiko da Mari Kruz Gurutzeta plazan; eguerdian ber- tsolari saioan, andrak euskal kultu-reari egindako ekarpenak plazara-tuko dabez bertsolariak. Areatzako andren bizipenai buruzko doku-mentala ikusteko aukerea be egongo da goizean zehar.

Bedian dokumentalaAndrak bizi-erakusle Bedian dokumentala proiektauko dabe urri bigarrenaren 26an, 18:00etan, liburutegian. Bizipen personalez betetako dokumental honen bitartez, andrak Bedian le-hen izan eben eta gaur daukien zeregina erakutsiko da. Labayru Fundazioak egin dau bideoa eta Igone Etxebarria Labayrukoa eta

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak, Ondarea, emakumeen emaria

lelopean, andrak Bizkaiaren eraikuntza kulturalean daukien zeregina aztertuko

dabe. Zortzi jarduera egongo dira Arratian horretarako.

Tartean teatro konpainiaren Ta-bernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketea Kiñu Gaztetxean izango da urri bigarre-naren 6an, iluntzeko 20:00etan. Antzezlana, Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu dau. Mikel Martine-zek egiten ditu aktore lanak. Ho-geta hamar minutuko iraupena dauka.

Antzezlana ikusteko plazak mu-gatuak dira, 50 lagun gehienez, eta sarrerak euro biko prezioan dagoz salgai Igorreko Axular He-rriko Tabernan.

SinopsiaTabernariak bere ohiko bezeroak biltzean ditu, kaña bat ondo bo-tateko instrukzinoak emoteko atxakiagaz. Baina bakarrizketea aurrera joan ahala, gure taberna-riak beste kontu batzuen gainean egingo dau berba: bere bildur eta desira, eta beste gai sozial ba- tzuen gainean, hain zuzen be.Mikel Martinez aktorea.

Maurizia Aldeiturriaga eta Bonifazio Arandia "Fasio".

Bediako zinegotzia dago horren atzean. "Herriko hainbat jenteri egin deutsaguz grabazinoak, ikus-teko andran lekua eta egitekoa zelan joan dan aldatzen. Kontuan hartu doguz gizonezkoak eta an-drazkoak, adin desbardinetakoak, eta gaiak be era askotakoak erabili doguz: etxe barruan, familia, kiro-la, ohiturak, lanbideak..." azaldu deutso begituri Etxebarriak.

Igorren, Angel Larrearen ber-baldiaIgorren, hilaren 17an, arrastiko 19:00etan andrak Arratiako gi-zarte tradizionalean eukien pape-laren gainean egingo dau berba Angel Larrea historialariak Kultur Etxean.

Gizarteak eukan andren irudika-pena ezetuteko, beste batzuenen artean Eulalia Abaitua eta Felipe Manterolaren argazkiak eta An-selmo Guinea eta Aurelio Arteta pintoreen lanak aztertuko ditu. Baita Arratiako euskeran gorde edo erabili diran eta erabilten di-ran hainbat berba edota esamol-de, andrakaz lotuta dagozanak be. "Irainak edo berba despektiboak be bai; gizarte patriarkal eta ma-txistaren arrasto edo isla nabarme-nak diranak" dino Larreak.

Zeanurin hiru jardueraHerriko ondare kulturala andrak zelan eregi daben ikusteko, hiru jarduera antolatu dabez Zeanurin. Lehenengoa, urri bigarrenaren 6an, Laminategieta kobazulo-ra bisitaldia izango da. Goizeko 10:00etan alkartuko dira Uribeko San Migel baselizan, kontakizun eta personaje mitologikoak ezetu gura dabezanak. San Migel ba-

selizatik abiatu eta ordubete ibili ostean Laminategieta kobara aile-gauko dira partaideak. Han, Bibiñe Pujana zeanuriztarrak kontakizun mitologiko bat kontauko dau.

Bigarren jarduerea, Irati Urien eta Ainhoa Mendiak egindako Akordetan naz, ahiztu ez iteko dokumentalaren proiekzinoa izan-go da, hilaren 19an, 19:00etan, Kultur Etxean. Mazala Andra Tal-dearen dokumental honetan, herriko andren historia eta bizi-penak kontetan dira. Dokumen-talak 1936 ezkeroztik gerrearen gertakari latzak bizi izan ebezanen bizipenak jasoten ditu.

Zeanuriko hirugarren jarduerea, andra errotarien lan isila ezetu-teko, Olabarriko errotara bisitaldi gidatua izango da. Han, Ana Mari Pujanaren eskutik, ogibidea, bi-zimoduak eta errotaren gaineko kondairak eta istorioak ezetuteko aukerea egongo da. Bisitaldia urri bigarrenaren 27an izango da. Partaideak Areatzako Parketxean batuko dira goizeko 10:00etan.

Zeberio-ArteaGorbeiako Parke Naturala Mau-rizia Aldeiturriagaren erritmora ezetuteko proposamena egiten dabe Gorbeialdek eta Zebe-rioko Udalak, urri bigarrenaren 14rako. Zeberioko udaletxeko plazan alkartuko dira partaideak 09:30ean. Ibilbideak, Maurizia koplista zeberioztar ospetsuaren pausuak jarraituteko helburua dauka. Artistearen jaiotetxean hasiko da, Zeberion, eta handik, ezkondu zan etxeraino helduko da, Arteako Eleixabeitia auzorai-no, hain zuzen be. Arteatik Zebe-riora autobusa egongo da.

ARGAZKIGINTZEA

2019ko egutegia egiteko Argazki Lehiaketea antolatu dau Lemoako Udalak

Argazkigintzea sustatzeaz gaine-ra, Udaleko 2019 urteko egu-tegirako argazkiak aukeratzeko, Udalak Lemoako VII. Argazki Lehiaketea ipini dau martxan. Parte hartzeako, urri bigarrena-ren 31ra arte aurkeztu daitekez argazkiok [email protected] helbidean.

Edonok hartu leikie parte, Lemoa gaia daukan formato horizontaleko erretratu bakarra bialduta.

Saritutako 12 argazkiak egute-gian agertuko dira eta 50 euroko saria izango dabe. Gabonetan emongo da sarituen barri.

Erredakzinoa Lehiaketako oinarriak Udaleko webgunean dagoz.

Page 13: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

KULTUREA 13begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

STEAM barrikuntza proiektua institutuan

DUNBA

Oin bost urte robot bi erosi ziran eta handik hona IKT eta Tekno-logia irakasgaietan erabili izan dira, bai DBHn, bai Batxilergoan. Honezaz gainera, 2017-2018 ikasturtean Batxilergo I. mailako

Arratia BHI ikasleak robotika landu eben. Ar-duino nano mikrokontrolagailua eta Scratch erabili eben, 6 robot eregi eta programetako. Ikasturte honetan 3D inprimagailua erabili eta robotikan sakonduteko as-moa daukagu.

Proiektu honetan, teknologia

barrien erabilerea zabaldu gura deutsagu hezkuntza komunida-deari. Gainera, STEAM proiektua-gaz artea be landuko dogu DBH3. mailan ukelele bana eginez. Teknologia ikasgaian montauko dabe, Plastikako, Ikusizko eta Iku-sentzunezko Hezkuntzako ikas-gaian margoztu eta apaindu eta, azkenik, Musika ikasgaian joten

ikasiko dabe.Honezaz gainera, esan beha-

rra dago, STEAM metodoa tal-de lanean oinarrituten dala eta metodologia honek berebiziko garrantzia daukala ikasketa pro-zesuan. Jakina, taldeak sortute-rako orduan genero ikuspegia garrantzitsua da eta baita beste-lako ezaugarriak be: erraza edo

etnia, erlijinoa, personearen sexu aukerea, ikasle bakotxaren gaita-sunak... Honek, hartu-emon natu-ral eta osasuntsuak bultzatuteko aukerea emongo deusku.

Amaituteko, proiektuaren za-balkundeari be garrantzia emon gura deutsagu. Holan, institutuko webgunean argitaratuko da eta bertan proiektuaren inguruko barriak ipiniko dira (bideoak, tu-torialak, 3D gailuen erabilerea...). Gainera, 3D gailuak eskuragarri egotea da asmoa edozein ikas-gaitan.Institutuko ikasleak robotagaz.

LIBURUA

Pastillas para crecer como persona liburua aurkeztuko dau Imanol Salvadorrek Diman

Ez da ohikoa gure inguruan 22 urteko gazte batek garraiolari be-harretik ateratea bizimodua. Eta ohikoa be ez da garraiolari batek prosa poetikako liburua argitaratzea. Baina Imanol Salvador dimoztarrari estereotipoak apurtzea gustetan jako eta Pastillas para crecer como persona bere lehenengo liburua-ren aurkezpena egingo dau hilaren 5ean, 19:00etan, Abaroa Aretoan.

Liburua Bartzelonako Carena argi-taletxeak argitaratu dau. "Bost argi-taletxetara bialdu neban liburua eta prest egon zan lehenengoari emon neutsan baiezkoa. Gero beste ba- tzuetatik be deitu eusten, baina nik ahalik eta lasterren kaleratu gura ne-ban. Pozik nago" dino egileak.

Pastillas para crecer como per-sona saiakera moduan dago kata-logauta, baina Salvadorrek ez dau saiakeratzat joten bere liburua; "zeo-zer desbardina da" bere ustez. Idaz- leak, maitasuna, gerrea, eguneroko arazo sozialak eta beste gai askoren gaineko bere ikuspegia emoten dau liburuan, bizimodu modernoari "kri-tika antzeko bat" eginaz.

Liburua gaztelaniaz dago. Ima-nol Salvadorrek euskeraz zein gaztelaniaz idazten dauan arren, liburua aterateko beste gaztela-

Erredakzinoa niaz eukan dimoztarrak. Pastillas oin urtebete amaitu eban. Ha-rrezkeroztik beste hainbat literatur lan idazten dago, batzuk euskeraz eta beste batzuk gaztelaniaz.

Trenean libreta bategazSukaldaritzako ikasketak ditu Sal-vadorrek eta gitarrea be joten dau. Arlo desbardinetan jarduten dau sormen gosea asetzeko. Aurkez-tuko dauan liburua Portugalera trenez joian baten sortu zala dino. "Hamabi ordu ziran eta eroan ne-bazan libreta bat eta boligrafo bat. Hasi nintzan idazten eta idazten, eta esan neban: ez dago txarto". Segi-du egin eban eta urtebete t'erdi in-gururen ostean jaio zan liburu hau.

Imanol Salvador.

ZINEKLUBA

Carla Simon-en Estiu 1993 pelikuleagaz hasiko da denporaldia Igorren

Urri bigarrenaren 4an, iluntzeko 20:00etan izango da Igorreko Lasarte Aretoan. Igorreko Zine-klubak hilean behin, eguenetan, eskaintzen dau aukeratutako pe-likula bat. Hurrengoa zemendia-ren 8an izango da.

Carla Simon (Bartzelona, 1986) zuzendariaren lehenengo filma da Estiu 1993. Carla Simon guraso

Erredakzinoa barik geratu zan 6 urte eukazanean eta bere izeko-osabagaz eta lehen-

gusu bategaz joan zan biziten. Es-perientzia honetan oinarritzen da zineklubak dakarren filma.

Izan be, pelikuleak Frida 6 urteko neskatoaren istorioa kontetan dau. Frida gurasoak galdu barri ditu eta 1993ko udea da adopzino familia barriagaz pasauko dauan bere bizi- tzako lehenengo udea. Bere hurreko ingurutik urrun, landa eremuan, bere bizitza barrira egokitu beharko da.

LIBURUA

Naia detektibearen beste istorio bat

Alvaro Rabelli idazle zeanuriz-tarrak Naia detektibearen beste istorio bat argitaratu dau Elkar argitaletxearen eskutik, Naia eta eskultore itsua izenekoa hain zuzen. Liburuxka hau Arian irakur-gaien bildumarako da, eta, batez be, oinarrizko euskerea baino ez daukien irakurleentzat zuzenduta dago. Nobela laburra eta erreza da. Gainera, bildumako enparauko liburu guztiak lez, honek be istorioa entzuteko CDa, atalez atal lantze-ko ariketak eta berbategia dakarz. Aurrekoetan moduan, marrazkiak

Erredakzinoa Pedro J. Colomborenak dira. Be-rez, ez da istorio barri-barria, egile berak aurrezdik kaleratutako beste argitalpen baten moldapena baino.

Liburuaren nondik norakoa zera da: kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira kamino bazterretan. Heriotza horreen atzean perso-nen trafiko deitoragarria eta abe-rastasunaren paradisua topau ez daben etorkinen bizimodu latza dagoz. Baina heriotza horreetan zeozer gehiago be ostenduten da, zeozer ilun eta ankerra, Andre de Toth zuzendariaren House of wax (1953) filmean lez. Naia de-tektibe gazteak eta bere laguntzai-

le Margotek argitu beharko dabe.

Arratia BHI ikastetxean ikasturte honetarako

STEAM (Science Technology Engineering, Arts and

Mathematics) proiektua onartu deuskue. Hori

dala eta, 3D inprimagailua eukiko dogu erabilgarri

teknologiako tailerrean.

Page 14: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

ASTIA14 begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

AGENDEA

Urri bigarrenak 2AREATZA2018ko Musik & Beer jaialdian Martin Murok zuzenean egindako marrazkien erakusketea Bixer tabernan.

Xake ikastaroetarako izena emon daiteke 630 892 721 telefonora deitu edo whatsApp bat bialduta edo [email protected] helbidera idatzita.

Biaje koadernoak egiteko hastapen ikastaroa Martin Muroren eskutik hilaren 6an. Izena 617 332 691 telefonoan emon.ARRATIAHilaren 26ra arte, Arratiako Enpresa-Ideien Bigarren Lehiaketarako proiektuak aurkeztu daitekez AUMen.BEDIAHilaren 19ra arte, Euskeraren aldeko leloarentzako Irudien Lehiaketan irudiak aurkezteko epea. Liburutegian edo [email protected] helbidean.IGORREYoga ikastaroak Kiñu Gaztetxean. Astelehenetik eguenera 19:00etan; martitzen eta eguenetan 09:15ean. Izena emon 652 766 499 telefonoan.LEMOAHilaren 31ra arte, Lemoako VII. Argazki Lehiaketan argazkiak aurkezteko epea. ZEBERIOHelduentzako Gorputz Heziketa eta Hipopresiboak eta Pilates ikastaroetan izena emon daiteke udaletxean plazak bete arte.

Urri bigarrenak 4AREATZA18:00etan, AKKBk antolatuta, West Side Story pelikulea Bilboko Orkestra Sinfonikoak zuzenean musikauta ikusteko Euskaldunara urtekerea.ARTEAMikel Deuna Jubiladu eta Pentsionisten alkarteak antolatutako Aranda de Duero biajerako izena emoteko atzen eguna.DIMAIndusiko jaiak. Ikusi egitaraua 6. orrialdean.

IRAGARKI LABURRAK

SaldUBASERRIA SALGAIBaserri barriztua saltzean da Areatzan. 210 m2, 3 solairutan bananduak. 4 logela, komun bi. Terrenoa etxe inguruan. Herritik oso hur. 685 717 504 (Garazi).AUTOKARABANEA SALGAIMercedes Viano Marco Polo salgai. Westfalia autokarabanea. 2.2 CDI 150 zaldi, automatikoa, 2004. urtekoa 215.000 kilometro. Granatea. Interesdunak 665 706 388 telefonora deitu.

danerikTRIKITIXEA EROSTEN DOTBigarren eskuko trikitixea erosten dot, Sol tonoan balego hobe. Interesdunak 657 707 725 telefonora deitu.GELA ALOKAIRUAN LONDONENAutobusez erdigunetik 30 minututara dagoan gela alokatzen da Londonen garagarrilaren 14tik urri lehenengoaren 29ra. Interesdunak idatzi ugerka2@

hotmail.com helbide elektronikora.ETXE BILAArratiatik baserri-etxe bila gabizan 4 andra gara (etxerako modukoak). Alkilerrean. Interesdunak 685 707 176 zenbakira deitu. ALOKAIRURAKO LAGUN BILADimako Egiraun auzoan leku eder baten baserri dotore eta polit baten alokairua konpartiduteko personen bila gabiz. 450 euro. Ortua, tenis zelaia eta bainua hartzeako aukerea. Interesdunak 607 482 499 telefonora deitu.

Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

Zerturen

argitalpenak

jasoko dozuz,

zozketetan

sartuko zara.

begituk 16

urte eta

ehundaka

lagun.

Begitu-lagunen txokoa

94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

Urri bigarrenak 12ARANTZAZU09:00etan, Arantzazuko Mugari Bira plazatik urtenda; 12:30ean, poteoa EinGo Kantan eta Dantzan taldeagaz; 14:30ean, herri bazkaria.ARTEAHilaren 14ra arte, Mikel Deuna Jubiladu eta Pentsionisten alkartea Aranda de Duerora astegoien pasa.DIMA18:30ean, Dimako Udagoieneko Pelota Txapelketako finalderdiak. Kadeteak: Rekalde (Dima) vs Ibarloza (Markina); Gazteak: Kortazar (Ortuella) eta Egaña (Dima) vs Enok (Zaratamo) eta Morga (Zornotza); Nagusiak: Zapiko (Dima) eta Etxebarria (Urkuzu) vs Arabiourrutia (Abadiño) eta Arrese (Arantzazu).LEMOAGanzabal Mendi Taldeak astegoieneko urtekerea Pirinioetara.

Urri bigarrenak 13IGORRE22:00etan, zinea El rehén Lasarte Aretoan.

Urri bigarrenak 14IGORRE17:00etan, zinea Luis eta estralurtarrak; 19:30ean, El rehén Lasarte Aretoan.ZEBERIO09:30ean, Gorbeialdek eta Zeberioko Udalak antolatuta, Gorbeiako Parke Naturala Maurizia Aldeiturriagaren erritmora. Zeberio-Artea ibilaldia.

Urri bigarrenak 15BEDIA16:30etik 19:30era, hilaren 26ra arte, Bediako Euskaraldian parte hartzeako izena emoteko epea liburutegian.

18:00etan, Bediako buruhandia sortzeako proiektuan parte hartzeako batzarra.

Urri bigarrenak 16ARTEA17:00etan, hilaren 28ko Emakumeen Mundu Martxako ekimena atontzeko Kakorratz tailerra plazan edo Andra gelan euria bada.IGORRE17:30ean, Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Pilar Castroren berbaldia Bakardadea. Kultur Etxean.

Urri bigarrenak 7AREATZAGorbeiako perretxikoak: familientzako parkeko perretxikoak ezetuteko ibilbide gidatua. Izena [email protected] helbidean edo 94 673 92 79 telefonoan emon.IGORREGarbeko Azokea. Ikusi 5. orrialdea.

Nagusien Eguna dala eta Arratiako jubiladuen bazkaria eta jantzaldia eskolako aterpean.

17:00etan, zinea Hotel Transilvania 3, unas vacaciones monstruosas; 19:30ean, Mamma mia! Una y otra vez Lasarte Aretoan.ZEBERIO09:00etan, Austarri Mendi Taldeak antolatuta, PR-BI 11, Zubialde-Zubialde.

Urri bigarrenak 8AREATZAXake Bizi Areatza Klubak antolatutako xake ikastaroak hasiko dira.ARTEAHilaren 28ra arte, Santiago Yanizen Dronegrafias erakusketea Arteako Kultur Etxeko Areto Nagusian. Bizkaikoa erakundearen eskutik.BEDIA16:30etik 19:30era, hilaren 22ra arte, San Martin eguneko babajanerako izena emoteko epea. Liburutegian.

Urri bigarrenak 9ARTEA17:00etan, hilaren 28ko Emakumeen Mundu Martxako ekimena atontzeko Kakorratz tailerra plazan edo Andra gelan euria bada.

Urri bigarrenak 10ARTEAMikel Deuna Jubiladu eta Pentsionistak antolatutako telefono mobikorra eta ordenagailua erabilteko ikastaroan izena emoteko atzen eguna. Udaletxean.DIMA18:00etan, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako Goxatuko naiz ikastaroaren lehenengo saioa. Dimako Abaroa Aretoan.LEMOAGanzabaleko bazkideak Ganzabal Mendi Taldearen Argazki Lehiaketan argazkiak aurkezteko atzen eguna.

Zinea Lasarte Aretoan

Udako etenaldiaren ostean, bueltau da zinea Lasarte Aretora. Aurre-ko denporaldietako ordutegi bera izango dau. Hau da, zapatuetan 22:00etan eta domeketan 17:00etan eta 19:30ean. Karteldegian dagozan pelikulak izaten dira. Domeketako arrastikoa, publiko guztien- tzakoa, umeentzako animazinoa edo-eta euskeraz, askotan. Iluntze-koa, zapatu gaubean eskainitakoaren bigarren pasea izaten da.

2018-2019 denporaldia, Mamma mia! Una y otra vez (Ol Parker, 2018) pelikuleagaz hasiko da. Filma hilaren 6 eta 7ko zapatu-domekan ikusi daiteke. Domeka arrastian, 17:00etan, Hotel Transilvania 3, unas va-caciones monstruosas umeentzako animazinoko filma proiektauko dabe.

Zenbaki honetako saridunak:Zenbaki honetako saridunak:

1Maite Bernaola (Artea)Bihotz Gorospe (Dima)

begituko kamiseta bana.

IGORRE20:00etan, zinekluba Estiu 1993 (Carla Simon, 2017). Lasarte Aretoan.LEMOA18:30ean, Lemoa herri anitza. HAPO. Elizondoko Kultur Gunean.ZEANURI18:30ean, Gorbeia Jubiladu eta Pentsionisten alkarteak antolatuta, Inma Ansotegi abogaduaren berbaldia oinordetza, testamentu eta ezgaitasunen gainean. 2015ean indarrean sartutako legea, alargunen egoerea, testamentuak egin ala ez eta zelan eta persona batek ezin dituanean ondasunak antolatu familiak zelan jokatu aztertuko dira.ZEBERIOAustarri Mendi Taldeak hilaren 7rako antolatutako PR-BI 11, Zubialde-Zubialde ibilbidean izena online emoteko atzen eguna, bmf-fvm.org webgunean.

Urri bigarrenak 5DIMA19:00etan, Imanol Salvador dimoztarraren Pastillas para crecer como persona liburuaren aurkezpena Abaroa Aretoan.IGORRE18:00etan, Nerea Barjolaren Indarkeria sexuala komunikau, sortu eta birsortu. Hedabideen

papela berbaldia eta Microfisica sexista del poder liburuaren aurkezpena. Kultur Etxean.ZEANURI19:30ean, bertso eskolea hasiko da Kultur Etxean.

Urri bigarrenak 6AREATZA08:00retan, Lamino Kirol Klubak antolatutako mendi urtekerea. Salinillas de Bueradón-Peña de las doce (1.255 m.)-Toloño (1.277 m.)-San Gines (Labastida) eta upategi batera bisitea eta bazkaria. Eleiza portikuan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, biaje koadernoak egiteko hastapen ikastaroa Martin Muroren eskutik. IGORRE10:00etatik 20:00etara, AMEk antolatuta, Merkataritza jaia eta azokea Urbieta zelaiaren inguruan. Txu-txu trena, fanfarria, egur jolasak, herri kirolak eta antxinako jolasak eta kopaua.

12:00etan, AEK-ko Kubulu euskaltegi barriaren inaugurazinoa.

20:00etan, Patxo Telleriaren Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña Gaztetxean.

22:00etan, zinea Mamma mia! Una y otra vez Lasarte Aretoan.ZEANURIZeanuriko Mendi Duatloia. 11:00etan, umeen Mendi Duatloia; 16:00etan, Zeanuriko Mendi Duatloia, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko probea eta Euskal Herriko Txapelketea.

10:00etan, Zeanuriko Udalak antolatuta, Laminategieta kobazulora bisitaldia, Uribeko San Migel baselizatik.

Page 15: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

15begitu 3032018ko urri bigarrenaren 2a

DENPORA-PASA / KOMIKIA

AKIMIKO

Kailo

Ren

DENPORA-PASAEZKERRETIK ESKOIERA1.- Kisketa. 2.- Hamar erromatar. Lastima. 3.- Arsenikoa. Inozo. 4.- Bibliako personajea, Abrahamen iloba. Birritan, hortz-kirrinkaren onomatopeiea. 5.- Oxigenoa. Gorputz atal bat. Bokala. 6.- Hotza adierazoteko. Musika nota. 7.- Zeruko argi. Zer. 8.- Bildua. Letra bat. 9.- Ilunabar.

GOITIK BEHERA1.- Leku haretan. Edadeko gizon. 2.- Ogi biribil. Kide. 3.- Trumoia. Oxigenoa. 4.- Erbioa. Meakia, minerala. Zintzo. 5.- Bat erromatar. Eritu. 6.- Taut. Haran. 7.- Samur. Garoa.

Topau zazpi uri historikoren izenak.

IMAN OLATUI D U R A T X A S O

Z O R I A O K A B O

T E R O E K A L I D

A K R A N I K E P A

R S I R I O E X T U

R O B I O L O A U D

E G L I A M T N R L

A F R I G E A D K O

L E B A N U I R I M

O Z K A R B O I U A

B E S K O L E A D R

A I S T A N B U L I

N I G E R I K O A K

I N O D A D G A B E

A Z K O L E F U A Z

IDURATXASO

ZORIAOKABO

TEROEKALID

AKRANIKEPA

RSIRIOEXTU

ROBIOLOAUD

EGLIAMTNRL

AFRIGEADKO

LEBANUIRIM

OZKARBOIUA

BESKOLEADR

AISTANBULI

NIGERIKOAK

INODADGABE

AZKOLEFUAZ

1 2 3 4 5 6 7

1

2

3

4

5

6

7

8

9

1234567

1HODEIB

2APURTI

3NIRZUG

4LUMATU

5ANEUN

6GIDARI

7UDAIBI

8REOTAR

9EONURA

Page 16: Dimako Pelota Iraia Garcia atletaren etapa barria Imanol Salvador … - Urria I... · 2018. 10. 1. · goriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda. Oin, kirola beste modu

16 PUBLIZIDADEA