dino nuevo
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Bazen behin azti bat egunero sorginkeriak asmatzen zituena. Egun batean, hortz distiratsuak izateko sorginkeri bat asmatu zuen eta Dino izeneko dinosaurioari eman zion. Dino, oso pozik zegoen, hortz distiratsu horiekin edozer gauza jan ahal zuelako, eta ez belartxoak bakarrik.
Aztiak behin eta berriz errepikatzen zion:- Zaindu ahoa, garbitu hortzak eta ez utzi gaixotzen edo txantxarrak sortzen, eta batez ere, ez jan hainbeste goxoki!!
Baina Dinori asko gustatzen zitzaizkion goxokiak eta gainera ez zituen hortzak garbitzen. Horrela, txantxarrak agertu ziren eta hortzak erortzen hasi zitzaizkion. Ahoa garbitzen saiatu zen baina beranduegi... hortzak galdu zituen.
Dino gaixoa! Berriro belartxoak jan beharko zituen. Puaj! eta negarrez hasi zen.
Azkenean aztia Dinoz errukitu zen eta hortz berriak oparitu zizkion. Dinok zin egin zuen egunero hiru aldiz garbituko zituela hortzak eta ez zuela hainbeste gozoki jango.
GOGORATU!AHO OSASUNTSUA, AHO IRRIBARTSUA!