Download - Berria.info 20111111
-
8/3/2019 Berria.info 20111111
1/2
Inprimatzeko bertsioa
Inprimatu
2011-11-11
Gaur izango du estreinaldia
aretoetan 'Azken bidaia'dokumentalak
Comete sarearen parte izandako kideen ibileren berri ematen du IurreTelleria eta Enara Goikoetxearen lanak
Erredakzioa
Donostia
Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu ondoren, zinema aretoetara iritsiko da gaur
Azken bidaia dokumentala. II. Mundu Gerran Comete sarean parte izan ziren ehunka
lagunen istorioa du ardatz; Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak zuzendu dute. Sare
korapilatsu eta zabala izaki, pasarte bat hartu dute oinarri zuzendariek, Urruan (Lapurdi)
izandako atxiloketa bat, hain zuzen. 1943. urteko gau batean sei lagun atxilotu zituzten
Pirinioetatik gertu dagoen baserri batean. Lagun horietako bakoitzaren istorioari jarraituz
landu dute dokumentala; sei horien atzean, ordea, ehunka lagunen pasadizoak daude.Istorio handia kontatzeko pertsonaia txikiak behar ziren. Hori izan da hasieratik
helburuetako bat. Parte hartze txikiagoa izan zutenena ere kontatu nahi genuen. Hala
azaldu zuen Telleriak, dokumentala Zinemaldian aurkeztu ondoren.
Lekuko bat Hernanin
Atxiloketa hartatik aske geratu zen Florentino Goikoetxea hernaniarra. Haren berri jakiteak
piztu zuen bi zuzendarien interesa, eta hala erabaki zuten Comete sarearen inguruko lan bat
egitea. Kontrabandista izan zen Goikoetxea, eta II. Mundu Gerran erresistentziarentzat egin
zuen lan, hainbat hegazkinlari aliaturi muga igarotzen lagunduz. Erresuma Batuko
Berria.info | Inprimatzeko bertsioa http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=B...
1 / 2 11/11/11 18:41
-
8/3/2019 Berria.info 20111111
2/2
erregearen kondekorazioa jaso zuen gerraren ondoren; AEBetan, Belgikan eta Frantzian ere
saritu zuten egindako lanagatik. 1980. urtean zendu zen. Joxean Goikoetxea haren
senideak jarri dio musika dokumentalari. Beharrezkoa zen istorio hori kontatzea, gal ez
zedin. Musikariak azaldu duenez, pertsonaia bakoitzarentzat obra propio bat ondu du.
Elkarrizketatu dituzten lagunak adinduak izan dira; eurek kontatutakoa eta iraganean
egindakoa, ordea, dena zen mugimendua eta bizitasuna. Horregatik, zenbait pasarte
dramatizatu dituzte, garai hartako ingurune lazgarri hura ahal ik eta hoberen islatzeko, dio
Goikoetxeak.
berria.info
Berria.info | Inprimatzeko bertsioa http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=B...
2 / 2 11/11/11 18:41