Download - Egunerokoa azaroa.practicum iii
EGUNEROKOA. AZAROA
0
EGUNEROKOA. AZAROA
0
AZAROAK 16, Astelehena
Sei urteren ostean ikastolara
bueltatu naiz; oraingoan ordea, beste
paper batekin, ikasle izatetik irakasle
izatera pasa bainaiz. Lehen hanka
ikastolaren langatik pasa orduko, eraikina
berriro ikusi eta oroitzapen ugari etorri
zaizkit burura: gaztaroko lagunak eta
haiekin igarotako momentu ahaztezinak,
irakasle ezberdinekin bizi eta ikasitakoa,
argitxo, jaialdia, ikasbidaia, Jul kanpaina,
atsedenaldiak, jantokia, herri kirolak,
pilota txapelketak, ikastolaren eguna…
Sentsazio eta oroitzapen ugari sartu eta
atera dira nire gorputzetik langa pasa
eta eraikinera sartu naizen denbora
laburrean.
Behin barrura sartu eta pasillotik
hainbat irakasle ohirekin elkartu naiz,
batzuek bazekiten etortzekoa nintzela
eta nire presentzia ez zaie arraroa egin.
Beste batzuek ordea “galduta” neukaten
jada eta harridura aurpegi positiboak
ikusi ditut euren aurpegietan. Aurpegi
berriak ere ikusi ditut baita hauek
ezagutzeko aukera izan ere. Hala ere,
nire tutorea aski ezaguna dut, ikastolan
lanean hasi berri den altsasuarra da,
irakaskuntzan esperientzia handirik ez
duena baina tira, gogoz heldu dio kurtso
berri honi eta berarekin zein ikastolako
gainontzeko irakasleekin ahalik eta gehien
ikasi eta hausnartuko dudalakoan nago.
Lehen eguna izan da gaurkoa eta
ez naiz asko bustiko, gauza batzuk
aldatu direla dirudi, beste batzuk berdin
jarraitzen dutenaren sentsazioa
daukat baina tira, aurre-ideiak, bizipenak
eta emozioak kontrolatzea zaila egingo
bazait ere hilabeteetan zehar joango naiz
lehen eta oraingo eskolaren
ezberdintasunak aztertzen, hausnartzen
eta baloratzen. Hori bai, gaurko eguna
itxi aurretik, testuinguruan kokatzeko
egokituriko rolaren deskribapen labur eta
ahalik eta objektiboena egingo dut,
oraindik honek buelta asko eman
baititzake. Orokorrean eta
zuzendariarekin adostutakoaren arabera,
Eider izango da nire tutorea eta beraren
klaseetan igaroko ditut ordu gehienak.
Nire gela beraz, LH 6. Maila izango da
nahiz eta astean bi egunetan mendiko
ikastolatik herriko haur hezkuntzako
eraikinera jaitsi eta ingelerako saioetan
parte hartuko dudan. Horrez gain,
Heziketa Berezian nire formakuntza
zabaltze aldera ikastolako
Orientatzailearekin igaroko ditut asteko
ordu batzuk (ordaindik zehazteke)baita
trantsizio gela ezagutzeko aukera izan
ere. Hala eta guztiz ere, nire interes
eta GRALaren norabidearen arabera, nire
praktikaldietan interes eta garrantzi
berezia izango dute IKTen erabilerak eta
HPB dituzten haurren erantzunak.
EGUNEROKOA. AZAROA
1
AZAROAK 17, Asteartea
Gaurkoan, praktikaldiaren bigarren
egunean atzo deskribatu ez nuen taldeaz
arituko naiz. 6 mailako neska-mutilez
alegia. Batzuk bistaz ezagutzen nituen,
beste batzuen aurpegiak ordea berriak
ziren baina beno, bi egunetan gehienen
izenekin gelditu naiz (eskerrak agenda
mahai gainean izaten duten eta izenak
bertan agertzen diren). 26 haurrez
osaturiko taldea da, irakasleen arabera
nahiko mugitua dena baina orokorrean
giro polita daukate. Hizlari xamarrak dira
eta Altsasuko herrian bizitzeko nahiko
euskaldunak direla esango nuke. Hala
ere, honen atzetik ikastolak ikasle
euskaldunak hezteko egiten duen papera
dagoela esango nuke, euskara kanpainak
egiten dira eta euskararen erabileraren
inguruko erregistro eta ebaluazioa
burutzen dute egunero.
Bi egun hauetan, begirada
objetkibo eta kanpoko bat egitetik
haratago haurrekin hitz egin, lan egin
eta hainbat hizketa elkarbanatzeko
aukera izan dut. Interes handia piztu
dute nirekiko eta galderaz josi naute
baita komentarioez ere. Gainera,
Pentazitate proiektuaren baitan
(aurrerago jardungo naiz proiektu honen
inguruan) identitatearen eraikuntzari
ematen zaion garrantziari jarraiki ariketa
oso interesgarri bat egin dute. Honen
helburua bakoitzak bere autoerretratua
egitea zen eta horretarako, kolax,
marrazki eta hitzen bidez euren gustu
eta interesak islatu behar zituzten. Lan
oso txukun eta sortzaileak aurkitu ditut,
elementu guztien arteko harreman garbi
eta originala erakusten zutenak baina
baita gogo handirik gabe euren erretratu
soila jarri dutenak. Ildo honetatik,
tutoreak argi esan die batzuen lanak ez
zuela balio, ez gaizki marraztuta
zeudelako edota argazkiek ez zutelako
balio baizik eta euren burua osotasunean
islatzen ez dutelako. Horrela, batzuei
etxeko lan gisa erretratua hobetzeko
eskatu zaie, ikus dezagun zer ekartzen
duten hurrengoan! Amaitzeko, hona
hemen egindako pare bat adibide original:
EGUNEROKOA. AZAROA
2
AZAROAK 18, Asteazkena
Gaurkoan ordubete baino ez dugu
igaro ikasgelan IKASPILOTA izan
baitugu. Baina, zer da ikaspilota
delako hori? Bada Iñigo Aritza
ikastolak 15 urte daramatza (nik
ere parte hartu nuen nire garaian)
Etxarri-Aranatz eta Irurtzungo
ikastetxeekin elkarlanean eta ikasleen
arteko harremana sustatuz. Ildo
horretatik urtero, 6. Mailako ikasleek
Heziketa Fisikoan euskal pilota lantzen
dute eta abendu aldera herri
ezberdinetako ikasleak batu eta pilota
jolas gisa izanik elkar ezagutu eta
elkarrekin jolasten dute.
Bertan txoko ezberdinak
egiten dituzte eta haurrek, herri
ezberdinetakoekin nahastuta, txoko
ezberdinetan jolasten dira (puntua,
goitik behera, elkarrekin jolastuz, zesta
punta). Honek, zalantzarik gabe haurren
osasuna eta euskal kulturarekiko
atxikimendua sustatzeaz gainera
harreman berriak egiteko aukera ematen
die.
Gaur beraz, denek primeran pasa
dutela esango nuke, nahiz eta batzuei
pilota gustatu ez arren, lagun berriak
egin dituzte eta irakasleen arabera,
aurten (beste urteren batean istiluak
sortu dira ikastetxeen artean) giro oso
polita egon da eta aniztasunez bete
dugu Altsasuko Burunda pilotalekua zein
ikastolakoa. Gainera, aipatzekoa da gaur
LH 6. Mailako Aimarrek (autismoduna)
jarduera guztietan parte hartu duela eta
orokorrean gela arruntean egoten ez den
arren gaur primeran moldatu da
gainontzeko kideekin. Bere zaintzailea
guztiz harrituta zegoen izandako
jarrerarekin! Agian ordu gehiago pasa
beharko lituzke gainontzekoekin, ikusita
gaur gertatutakoa… baina tira, oraindik
ez dut haurra ondo ezagutzen eta
integrazio minimoa duela esango nuke.
Ea aukera dudan Aimar hobeto ezagutu
eta bere egunerokotasunaz hausnartzeko!
EGUNEROKOA. AZAROA
3
AZAROAK 19, Osteguna
Gaur bigarren eguna izan da
Txiokako haur eskolara jeitsi naizena.
Izan ere, ikastola bi eraikinetan banatuta
dago (herrian eta mendialdean) eta nire
tutoreak HHko hiru mailatan ingelerako
saioak ematen ditu.
Aukera paregabea
iruditu zitzaidan HHn ingelera nola
lantzen duten ikustea eta bertara joan
nintzen asteartean eta baita gaur ere.
Egia esan, lehen egunean guztiz
harrituta gelditu nintzen aurrera
eramandako dinamikarekin. Ondoren
Eiderrekin ingelerako saioen antolaketaz…
hitz egiteko astia izan dut eta egia esan
erronka handia iruditzen zait 3
urteetatik ingelera ematen hastea.
Antza ikastola Eleanitz deituriko
proiektuan murgilduta dago eta honen
inguruan informatu eta klasean
ikusitakoaren justifikazioa topatu dut.
Bertan ere Eiderrek istorioak kontatu
eta dinamika parte hartzaile horiek
aurrera eramateko materiala topatu dut
baita honen nondik norakoak azaltzen
dituzten zenbait artikulu interesgarri
ere:
http://www.eleanitz.org/public/Prim
ary2_SP/stories
http://jakintza.net/wp-
content/uploads/2009/01/aurkezpen
a.pdf
Egia esan, klase hauetara joateak
ikastolen elkarteak martxan jarritako
Eleanitz proiektuaren nondik norakoak
testuinguruan bistaratzeko aukera eman
dit eta harrituta gelditu naiz ikasleek
emandako erantzunaz. Lehen egunean
ezin nuen sinetsi haurrek nola imitatzen
zuten Eiderrek zioen guztia eta nola
ulertu eta primeran ahoskatzen zuten.
Gainera, erabilitako istorioak guztiz
egokiak iruditu zitzaizkidan, ikasle-
irakasleen arteko uneoroko elkartrukea
eskatzen baitzuen. Ikustekoa izan zen
haurrek nola zeukaten barneratuta
ingeleraz hitz egitearena eta nola
sartzen ziren istorioetako paperetan,
txikienetatik hasi eta nagusienetaraino.
EGUNEROKOA. AZAROA
4
AZAROAK 20, ostirala
Ikastolako egunaz idazten hasi
banaiz ere, dena ezabatu eta
arratsaldean egondako “monologo” batez
jardungo naiz, hein handi batean
ikasleekin eta egungo botere
harremanekin izugarrizko zerikusia baitu.
Gaur arratsaldean, Altsasuko
Bilgune Feministak antolaturiko “no solo
duelen los golpes” monologora joateko
aukera izan dut eta bi ordu luzeetan
gauza asko pasa dira nire barrentik.
Esango nuke hainbeste sentiarazi didan
antzezlana izan dela eta ez naiz bakarra
izan, ikusleon gehiengo bat emozionatu
eta guzti egin gara eta benetan, ezin
nuen gaurko eguna honen inguruko
hausnarketa bat egin gabe amaitu.
Baina, zer
kontatu digu Pamela Palencianok bere
hizketa hortan? Bada Pamelak bere
monologoaren bidez maitasun
erromantikoaren gezurra argitara atera
digu baita zeinu matxisten lehen
adibideak detektatzeko laguntza eman
ere. Hau guztia bere esperientzia
propioa kontatzen, bere haurtzaroan 12-
18 urte bitartean bere mutilaren aldeko
erasoak antzeztuz eta egungo errealitate
heteropatriarkatuaren zainuak mahai
gainean jarriz. Adibide oso errealak jarri
ditu, asko guztiz gertukoak egin zaizkit
baina ez soilik neri, bertan geunden
neska-mutil guztioi baizik. Gogorra izan
da esan duen guztia, botere harreman
sexistez egituraturiko gizartean
emakumeok zapalduak jarraitzen dugu
baina Pamelak eginiko salaketak
hausnarketara eraman nau.
Salaketaren bidez bertan
geundenoi barruak astindu dizkigu eta
halako antzezlanak ikastetxe
ezberdinetan egiten 11 urte daramatzala
esan digu. Txalotzekoa benetan egiten
ari den lana!
Mugimendu feministak egindako
lanaren bidez genero ezberdintasunak
gutxitzen doaz baina oraindik estereotipo
feminino eta maskulinoak guztiz
erroturik daude bai ikastetxean eta baita
gizartean ere. Beraz halako formakuntza
informal edo erakargarriak hezkuntza
arlora eramatea beharrezkoa dela
deritzot. Altsasuko Gure Etxean
geundenoi iritsi zaigun bezala
ikastetxeetako gazte eta nerabeei
iritsiko zaielakoan nago eta honek euren
gaztaroko jarrera eta pentsamenduetan
eragin zuzen eta positiboa izan dezakeela
uste dut.
https://www.youtube.com/watch
?v=6y4UJDyegfU
https://www.youtube.com/watch
?v=H4GHocbPVkQ
EGUNEROKOA. AZAROA
5
AZAROAK 23, astelehena
Gaurkoan matematikako saioa
nabarmendu nahiko nuke. Izan ere, orain
arteko saioak ez dute gaurkoaren
antzarik izan, aurrekoetan buruketen
orriak egiten egon baitira. Geometria
lantzen hasi dira eta horretarako
asteburuko etxeko lana euren etxeko
planoa egiten zen. Eiderrek ez zien
argibide handirik eman, soilik etxeko
neurriak (logela bakoitzeko luzeera eta
zabalera) hartu behar zituzten eta
planoaren marrazkian txertatu.
Gaur, ikasle gehiengoak etxeko
lanak eginda ekarri ditu eta plano oso
ezberdinak ikus zitezkeen. Gogoz erakutsi
dizkiote elkarri egindako planoak.
Denetarik ikus zitekeen bertan, aiton-
amonen etxeak, gurasoen etxeak, pisu
txiki zein handiak, gela bakar edota gela
askotarikoak, pisu bakarrrekoak edota
lorategia eta guzti dutenak, eskaileradun
eta eskaileragabeak… aniztasuna garbia
zen eta noski honek ere ikasle
bakoitzaren maila ekonomikoa agerian
utzi du. Honen harira logelen
tamainuaren hainbat komentario bota
dituzte baina orokorrean ez dira
mespretxuzko hitzak egon.
Jarraian etxean buruturiko
esperientzian izandako zailtasunez jardun
gara eta neurketak egiteko hainbat arazo
agertu dira, eskailera/zutabeak marraztu
ala ez, neurketak zerekin egin, bi pisu
nola marraztu, neurriak nola idatzi…
Ateratako arazo eta zailtasun
guztiei irtenbidea ematen saiatu gara,
talde handian esperientziak
elkartrukatuaz. Ondoren, hurrengo
pausoak izan dituzten zaitlasunei
irtenbidea ematea izango da, hurrengo
saioan planoa garbira pasako dutelarik.
Horrez gain, aipatzekoa da,
planoa egiteko garaian askok gurasoen
laguntza izan dutela eta gutxi batzuek
euren etxeetako plano originalak ere
ekarri dituzte.
Beraz, ariketa honek esperientzia
erreal bat izateko aukera eman die eta
egunerokotasuneko arazoak bizi izan
dituzte. Gainera, lan pertsonalaz
haratago gurasoen paperak ere berebiziko
eragina izan du eta halako ariketek
eskolak testuinguru ezberdinetan
(familian esaterako) duen elkartrukea
modu argian islatu du. Ildo honetatik
ariketa honek inklusioari bide ematen
diola esango nuke, jardunaez baita
eskolara mugatzen, komunitatera baizik.
Ea eskolatik kanpoko betiko
matematika, euskara… -eko fitxen
etxeko lanez gain jarraiago halako
jarduerak proposatzen diren!
EGUNEROKOA. AZAROA
6
Azaroak 24, asteartea
Urduri ibili naiz gaur, goiz
goizetik arratsaldeko 15:30ak iristeko
zain. Hitzordu garrantzitsua nuen
Isabalekin, ikastolako orientatzailearekin.
Orain arte LH 6. Mailan ibili banaiz ere
ikastolan aniztasunaren trataera nola
ematen den sakondu nahi nuen eta ildo
horretatik Bakartxo zuzendariarekin
zehaztuta nuen ordu batzuk Hezkuntza
Bereziari eskainiko nizkiola. Hala ere,
badirudi orain arte lanpetuta ibili direla
(…) eta aurreko aste osoa gela
arruntean igaro nuen. Hala ere, bertan
ikastordu guztiak igarotzeak nire
haurtzaroko oroitzapenetan murgiltzeko
aukera eman dit eta bertatik
hausnarketa dezente egin ditut,
praktika, rol, metodologia … -en
inguruko hausnarketak burutu ditut
uneoro eta beti ere nire haurtzaroko
esperientziarekin alderatuz.
Hala ere, ikastola ezer gutxi
aldatu da 6 urtetik hona eta dezepzio
puntu batekin sentitu naiz. HPBen
trataerari dagokionean ere hala sentituko
naizela deritzot baina tira, hauxe da
errealitatea, gordina, baina errealitatea
eta ez nik buruan izan dezakedan
utopia.
Beno eta hainbeste esperotako
hitzordura bueltatuz… ba hori, iritsi dira
15:30ak eta gogo zein intriga
handiarekin bere bulegora gerturatu naiz.
Minutu batzuk itxaron behar izan ditut
bera iritsi arte, bilduta zegoen.
Minutuak luuuuze baino luzeagoak egin
zaizkit baina atea zabaldu eta gogoz
hartu nau. Ordu erdi luze egon gara
hizketan eta azkenean!
Bihar bertan hasiko da nire
Hezkuntza Bereziko praktikaldia.
Orientazio departamentuko espezialistak
elkartu omen dira (zeinek osatzen du
orientazio departamendua Iñigo Aritzan?
http://www.inigoaritza.eus/eu/inigo_arit
za.asp?IdSeccion=4#VerDatos) eta nik
ahalik eta gehien ezagutu eta ikasi
nezan, espezialista bakoitzaren lana
ezagutu eta beraiekin jarduteko
proposamena egin didate. Ezin gehiago
eskatu! Eskertzekoa benetan egindako
proposamen eta plangintza.
Trantsizio gelan, D gelan, HH
zein LHko PTekin eta logopedarekin
igaroko ditut hemendik aurrerako goizak.
Dena programatu omen dute, pare bat
aste Pilirekin, beste bi Arraterekin…
primeran! Nigatik ezin hobe! Hori bai, ez
ditut LHko handikote horiek alde batera
utziko, arratsaldeak beraiekin igaroko
ditut!
EGUNEROKOA. AZAROA
7
AZAROAK 25, asteazkena
Gaur gela berri bat, D gela, eta
bi ikasle berri ezagutu ditut, Oier eta
Kepa.
9:00tan Isabel orientatzaileak D
gelaren kokapena argitu dit eta a zer
sorpresa hartu dudan. Laborategia zena
orain D gela da! Ikastolan nenbilenean
izugarri gustuko genuen laborategira
joatea, eskuak zikintzea, behatzea,
analizatzea, esperimentatzea… baina
tamalez urtean asko jota hirutan baino
ez ginen joaten eta suposatzen dut
urteak aurrera joan ahala kopuruak
behera egin eta espazio hori berreraiki
egin dutela, D gela sortuaz. Beraz, gaur
D gelako atea zabaldu eta ez zen nik
gogoan nuen laborategia, bi mahai handi
zeuden aulkiz beteak baita bi ordenagailu
ere. Horrez gain, apaletan fitxa eta
liburu mordoa zeuden. Fitxei begirada
bat eman diet eta 6aren biderkaketa
taula, orduak, puzleak, caligrafiako
ariketak… ageri ziren. Orduan Pili agertu
da, PTa. Ezaguna nuen, gu ikasten
genbiltzala ere bera zen gelara sartu eta
Ander, Tasio edo Sergio deitu eta
klasetik ateratzen zituena. Ez ditut
esperientzia edo sentsazio oso onak
berarekiko baina tira, jatorrarena egin
eta nire asmoak azaldu dizkiot.
Orduak aurrera egin ahala gauza
ugari joan dizkit azaltzen eta oso
atsegin portatu da nirekin. D gela zer
den eta bertako funtzionamenduaren
berri eman dit, bertan burutzen
dituzten ariketak erakutsi dizkit,
ordenagailuan erabiltzen dituzten hainbat
programen berri eman dit, pendrive eta
ordenagailuan aurki nezakeen informazioa
erakutsi dit. Eta noski, Oier eta Kepa
ere aukeztu dizkit!
Antza D gelaren helburua DBHra
iritsten diren HPB nabariak dituzten
ikasleek eskola arruntean, Iñigo Aritzan,
jarraitzea da, zentru espezifikoetara ez
eramateko eta integrazioari bide
emateko. Bertan, aurtengo ikasturtean
Oier eta Kepa daude eta ikasgai
ezberdinetan antolatutako ordutegi
propioa daukate, bakoitzak berea.
Hala ere, hemen argi ikusten ez
den arren ez dituzte ikastordu guztiak
laborategi zahar honetan pasatzen, euren
ikasleekin ere jarduten dira, astean 9-11
orduz. Hala ere, jakin badakit integrazio
ordu horiek ez direla inondik inora
inklusiboak, gauza guztiz desberdinak
egiten dituzte. Izan ere ezin izan ditut
galderak ezkutatu. Integrazio saio hoiek
nolakoak ziren, Oier eta Kepak zer rol
EGUNEROKOA. AZAROA
8
hartzen zuten etab. jakin beharra
neukan, intriga handia neukan. Eta hori,
galderak neurtu baditut ere integrazio
hori klasean sartze hutsa dela iruditzen
zait. Izan ere, bi kide haue materiala
Pilik prestatzen du, esaterako, Keparen
teknologiako klaseeak Pilik prestatzen
ditu, gela arrunteko irakasleekin elkarlana
alde batera utzita Honek, D gelako
ikasleak klase arruntera sartzean beren
kaxa eta material guztiz ezberdinarekin
lan egitea dakar. Momentu horretako
irakasleak ere askotan ez du jakiten zer
izango den hurrengo hilabetean D gelako
ikasleak lantzeke daukana. Testuinguru
honetan beraz, Kepa eta Oier klasean bai
baina eskluituta daudelakoan nago. Hala
ere, integrazio saio hauen inguruan
gehiago aztertuko dut, ea aukera
daukadan DBHko intgrazio bateanparte
hartzera eta ea aurreideia hauek
aldatzen zaizkida! (Nahiko nuke!!)
AZAROAK 25, Osteguna
Egunero goizean goiz Eider tutorearekin
eta Maitane LH 1.mailako irakaslearekin
ikastolara igo aurretik gosaltzeko
gelditzen gara. Ederki eta lasai asko
gosaltzen dugu herriko kafetegian eta
tarte honek haien kezkak, kexuak…
detektatu eta irakasle izatearen
errealitateaz ohartu eta hausnartzen
laguntzen dit. Izan ere, gai nagusiak
normalean ikastolako antolaketa,
ikasgelako kontuak, egin beharreko lanak…
izaten dira. Egia esan gogoz entzuten
ditut eta poliki poliki ikastolako martxa
irakaslearen perspektibatik ezagutzen ari
naizela iruditzen zait.
Izan ere, testuinguru
informal honetan , gauzak beste modu
batera eta barretetik esaten dira,
diplomazia eta praktikalariaren aurrean
eduki beharreko konpostura alde batera
utzi eta ikastolako egoera zein den
argitara ematen dute.
Orokorrean, kexu dezente egiten
dituzte ikastolako antolaketaren
inguruan. Izan ere, haien aburuz bertoko
irakaslegoa oso sartuta dago
irakaskuntzan eta beren bizitza hortara
mugatzen dela diote. Orduan oso
astuna egiten zaie haien lan martxa
jarraitzea. Esaterako, bilera guztiak
arratsaldetan izaten dituzte,
17:00etatik aurrera dira eta asteko
egun askotan 20:00ak inguru arte
ikastolan gelditzen dira. Horrek haien
lanalaldia luzatu eta bizi soziala mugatu
izana eragin diela diote.
Egia esan, irakasleok lanak eta
azterketak zuzentzeko, arratsearen
EGUNEROKOA. AZAROA
9
zatitxo bat hartu beharko genukeela
uste nuen, batez ere ebaluaketen
amaiera zein hasieretan baina ohartu
nahiz irakaslearen lana hori baino askoz
gehiago dela.
Bilerak, lanak prestatzea,
zuzentzea, formakuntza eskolaz kanpo
jasotzea, notak jartzea, ebaluazio
txostenak egitea, erregistroak betetzea…
Irakaslearen lana uste nuena baino askoz
astunagoa da eta are gehiago heziketa
bereziko irakaslearena!
AZAROAK 26, ostirala
Gaurko egunean Oierrekin lehen
integrazio saiora joan naiz, plastikako
klasera!
Aurretik Jonekin hitz egin eta
bere klasean esku zabal onartuko
ninduela esan dit. Beraz, irakurketa
saioaren ostean Oier eta biok DBH 1.
Mailara jaitsi gara. Normalean ordea, Pili
edo Nereak ikasgelara lagundu eta bertan
Oier Jonekin eta gainontzeko ikaskideekin
gelditzen da.
Gaurko saioan diruzorroak egiten
ari ziren, eta Oierrek ere bere diru-
zorroa egiten jarraitzeko karpeta jaitsi
du klasera. Orain arte, kide guztiek
komikien paperak plantilla baten arabera
moztu, forratu eta diruzorroa antolatu
egin dute. Horretarako, Jonek
esandakoaren arabera, Oierrek kideen
laguntza jaso du baina komentau dit
hasieran gehiegi laguntzen ziotela, dena
egiten zioten eta ezin zuen ezer egin.
Hori lantzen joan dira eta bera ere
gauzak egiteko gai dela barneratu dute
kideek. Horrela, azken hilabetean Oier
autonomia handiagoz ibiltzen da
plastikako klaseetan. Hala ere, Jonek
esandakoaren arabera askotan ez da
guztiengana iristen hare gutxiago Oierri
kasu egitera.
Gaur ordea, Jon lasaiago eta
erosoago ibili dela onartu dit, nire
laguntza ondo etorri zaio. Gaurko nire
rola Oierrek kartera josten laguntzea zen
baina ez naiz hortara mugatu. Izan ere,
ez nuen Oierren kideek soilik bera
laguntzeko nengoenik pentsarazterik
nahi. Oierrekin joan naiz klasera baina
beste kideak ere lagundu nitzakeen.
Horregatik, nire kokalekua ez da finkoa
izan. Jonek eskainitako aulkia hartu
ordez, bueltaka ibili naiz klasetik eta
denbora gehiena Oierrekin pasa badut ere
detaile honek nire rola markatu duela
sentitu dut. Izan ere, beste kide
batzuek laguntza eskatu didate eta
EGUNEROKOA. AZAROA
10
ondorioz helburua lortu dudala esango
nuke!
Bestalde, Oier oso pozik ikusi dut bere
kideekin, gainera integrazioa nahiko
nabarmena dena sumatu dut. Kideekin
hitz egin du, hainbat esaldi konpartitu
dizkiote elkarri (elkarrizketa izan da, ez
komentario hutsak), LH 6.mailan ikusi
ez dudan bezala.