Download - Energia presentazioa
• ENERGIA ITURRIAK:1.1. Energia1.2. Energia iturrien sailkapena1.3. Energia iturrien sailkapena1.4. Energia elektrikoa lortzeko
moduak1.5. Energia berriztagarriak
• Eguzki energia• Energia eolikoa• Energia hidroelektrikoa• Marea energia• Energia geotermikoa• Energia bioerregaiak
1.6. Energia ez berriztagarriak• Energia nuklearra• Errekuntza energia
- Ikatza- Petrolioa- Gas naturala
2. ENERGIA TERMIKOA ENERGIA MEKANIKO BIHURTZEA
2.1. Lurrun makina2.2. Turbina2.3. Erreakzio motoreak2.4. Barne errekuntzako motorrak
1.1. ENERGIA: lan jakin bat egiteko behar den ahalmena da
Gizakiek, hainbat jarduera egin ahal izateko, energia erabili eta aldatu behar izaten dute.
Gizakiak energia kontsumitzen du, oinez dabilenean, lan bat egiten duenean edo pentsatzen ari denean.
Beroa lortu ahal izateko, petrolioa, gasa, egurra eta abar erretzen denean ere energia kontsumitzen da.
1.2. ENERGIA ITURRIEN SAILKAPENA
EZ BERRIZTAGARRIAK
PETROLIOA
IKATZA
GAS NATURALA
NUKLEARRA
BERRIZTAGARRIAK
EGUZKI ENERGIA
EOLIKOA
HIDROELEKTRIKOA
MAREA ENERGIA
GEOTERMIKOA
BIOMASARENA
1.3. ENERGIA ITURRIEN EZAUGARRIAK
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
– Ez dute kutsadura handirik eragiten
– Ez dute kutsadura handirik eragiten
– Garestiagoak izan ohi dira
– Oso azkar berritzen dira– Agortezinak dira
ENERGIA EZ BERRIZTAGARRIAK
– Ingurumenean hondamen handiagoak eragiten dituzte
– Erreserbak mugatuak dira ez baitira epe laburrean berritzen
1.4. ENERGIA ELEKTRIKOA LORTZEKO MODUAK
1.5. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Eguzki energia
Egun eguzkitsu asko izaten diren lekuetan, eta beraz, esposizio ordu asko dituzten lekuetan,
energia elektrikoa lor daiteke eguzki energiatik abiatutaEnergia eolikoa
Haize gogorrak eta etengabeak dauden lekuetan, haize horiek energia elektrikoa sortzeko
erabil daitezke, bai eta lur saila drainatzeko, alea ehotzeko edo itsasontziak bultzatzeko ere
Energia hidroelektrikoa
Urtegiek bi eginkizun dituzte: ur erreserba dira, gizakiaren beharrak asetzeko lehorte
garaietan, eta energia elektrikoa lortzen dute
Marea energia
Mareak handiak diren lekuetan, uraren desplazamenduak aprobetxa daitezke, energia
elektrikoa lortzeko
Energia geotermikoa
Lurraren barneko zenbait gunetako beroa oso handia denez, bero energia hori
zuzenean aprobetxa daiteke edo elektrizitate bihur daiteke
Energia bioerregaiak
Bakterio anaerobioen bidez, materia organikoa azpiproduktoetan deskonposatzen da.
Azpi produktu horiek, behar bezala jasota, erregai gisa erabil daitezke, energia sortzeko
Errekuntza energia
Erregai solidoek (egurra, ikatza) eta petroliotik eratorritako erregai likidoek gizakiak erabiltzen duen energia gehiena sortzen dute, gaur egun.
1.6. ENERGIA EZ BERRIZTAGARRIAK
Energia nuklearra
Energia asko eta asko lortzeko aukera ematen duen sistema. Arazo larriak sortzen ditu;
esate baterako, hondakinak ezabatu beharra (milaka urtetan iraun dezakete), edo istripu
arriskuak (ezin da jakin zar-nolako eraginak sortuko liratekeen)
IKATZA
Ikatza erregai fosila da, kolore beltzekoa eta dentsitate baxukoa. Bero energia handia du, baina ikatz mota batzuen eta beste batzuen artean alde nabarmenak daude.
PETROLIOA
Petrolioa hidrokarburoen nahasketatik sortutako olioa da, kolore beltz edo ilunekoa. Petrolioak urak baino dentsitate txikiagoa du.
Petrolioa bakteria anaerobio batzuen eraginez eratzen da. Bakterio horiek organismo bizidunen hondakinek eraldatzeko gai dira. Presio gogorren eraginpean eta zenbait baldintzatan, hondakin hori lurraren barnera sartzen da. Harri porotsuak topatzen baditu, harri horiek esponjen antzera aritzen dira; hau da, hidrokarburoak jaso eta petrolio hobi izugarri handientan gordetzen dituzte
Petrolioa ateratzen denean, lortutako petrolio landugabeari petrolio gordina deitzen zaio. Hidrokarburo mota askoren nahasketa izaten da, eta egoera horretan, erabilera gutxi ditu. Erabili ahal izateko finketa prozesua egin behar da, hau da, petrolioa osatzen duten zatiak bereiztu behar dira. Lan hori findegian egiten da, eta distilazio zatikatua deitzen zaio.
Duela gutxi arte , petrolio
ustiategietan agertzen zen gasa edo
lurraren barruan isolatuta aurkitzen
zen gasa ezin ziren aprobetxatu, gas
hori biltegitzea eta garraiatzea oso
zaila baitzen. Horregaitik, petrolio
konpainiek gas hori erre egiten
zuten. Teknologia berriei esker, eta
energia iturri berriak aurkitzeko
beharra dela eta, gas hori
aprobetxatzen hasi ziren.
Horretarako, gizakiak kontinente
osoak zeharkatzen dituzten
gasbideak eraiki ditu.
GAS NATURALA
2. ENERGIA TERMIKOA ENERGIA MEKANIKO BIHURTZEA
2.1. LURRUN MAKINA
Lurruna banaketa kaxara bialtzen
da, eta pistoi bat duen kamera
zilindriko batean sartzen da.
Lurrunaren eta pistoiaren eragin
koordinatuak bultzatuta, pistoiak
zurtoin bat mugiarazten du.
Zurtoinaren muturrean biela bat
dago, higidura zuzena higidura
zirkular bihurtzen duena. Higidura
horretaz baliatuz, banaketa kaxan
dagoen irristailua mugitzen da.
Gure zibilizazioko aurrerapen handienetako bat makina termikoa asmatzea izan zen; hau da, bero energia energia
mekaniko edo lan energia bihurtzeko gai diren zenbait mekanismoz osatutako makina
2.2. TURBINA
Turbinek honako ezaugarria dute: fluido eragilea (lurruna edo presiopean dagoen gasa)
gurpil baten paletarantz bidaltzen da albotik, eta horrela, gurpila abiadura handiz mugitzen
da.
2.3. ERREAKZIO MOTOREAK. ERREAKTOREAK
2.4. BARNE ERREKUNTZAKO
MOTORRAK
Motorrak edozein motatako energiak
energia mekaniko edo lan energia
bihurtzeko gai diren makinak dira
Birabarkiari erreparatzen badiogu, lau aldiko motorretan ziklo bakoitzean bi bira
oso ematen dituela ikusiko dugu. Ondorengo faseek horixe zehazten dute:
• Pistoia jaistean zilindroan nahasketa sartzen da.
• Nahasketa konprimitu egiten da
• Nahasketak eztanda egiten du eta zabaldu egiten da (motorraren aldia)
•Erretako gasak ateratzen dira