Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria39. alea 2016ko UDA
AURKIBIDEA
1 2 3 4 56 7 8 9 10 11 1213 14 15 16 17 18 1920 21 22 23 24 25 2627 28 29 30
1 2 34 5 6 7 8 9 1011 12 13 14 15 16 1718 19 20 21 22 23 2425 26 27 28 29 30 31
2
ETXEBARRI TXIKI 39. ALEA 2016KO UDA
94 426 70 05
UDALAAYUNTAMIENTO
E T X E B A R R I
94 426 70 00
1.- Eskolako jarduerak
- Gure bisita santimamiñera.
- Idazleak kukullaga eskolan.
- Euskararen eguneko lehiaketako irabazleak.
- Txikitako bizipenak.
- Zeta-harrak.
2.- Etxebarriko Ludotekak
3.- Euskarazko libururik irakurrienak etxebarrin
3
Maiatzaren 13an , Kukullaga eskolako 4.B eta D mailakoak SANTIMAMIÑEKO KOBAZULORA joan ginen. Hor, txabola batean, azalpen batzuk eman zituzten Juditek eta Ainhoak, gure gidariek.
Gero, 3D-bideo bat ikusi genuen, kobazuloari buruz. Zoragarria izan zen!
Ondoren, 308 eskailera-mailak igo genituen kobazulora sartzeko. Estalaktitak oso ederrak ziren.
Santimamiñetik MADARIAGA DORRETXERA joan ginen eta han, Paleolitikoan nola bizi ziren gure arbasoak aztertu genuen. Hamaiketakoa jan genuen eta tailerretara joan ginen. Lantzak egin genituen, sua pizten eta nola margozten zuten ikasi genuen.
Amaitzeko, behatokira joan ginen eta inguruko paisaiaz gozatu genuen.
GURE BISITA
SANTIMAMIÑERA
MADARIAGA
DORRETXEAN
Egileak:
Kukullaga ikastetxeko 5. mailakoak
Aurten, eskolako liburutegian, 4.mailako ikasleok bi idazleekin egoteko aukera izan dugu. Martxoaren 18an, David Fernández Sifres Leonetik etorri zen gure eskolara, “Un intruso en mi cuaderno” izeneko liburua irakurri ondoren. Guk liburutegia koloretako tximeleta askorekin apaindu genuen, eta Davidek ere tximeletak ekarri zituen oihalik gabeko euritako batean. Tximeletak zintzilik zeuden eta tximeleta bakoitzarekin galdera bat zetorren. Liburuari buruzko galdera horiek ondo erantzun ondoren, piruletak oparitu zizkigun. Gainera, ikasi genuen oso erreza dela ipuin bat sortzea irudimena lantzen, eta ipuinak asmatzeko hainbat truko erakutsi zizkigun.Oso ondo pasa genuen berarekin, eta barre asko egin genuen.Liburu guztiak sinatu eta dedikatu ostean elkar agurtu genuen.Pako Aristik, berriz, maiatzaren 12an egin zigun bisita, “Martinelo eta sei pirata” gelan landu ondoren. Bere liburua asko gustatu zitzaigun, protagonistak bihurrikeria asko egiten zituztelako eta oso dibertigarria izan zelako. Pako Aristik esan zigun, eskolaz-eskola joaten zela haurrei irakurketa eta idazketa zaletasuna sustatu asmoz.Giro polita sortu zen idazle eta ikasleen artean, eta elkarri galdera-erantzunak egin genizkion.Ordua bukatu zenean, denok Pakori agur esan genion eta hurrengo batean ere etortzeko gonbidapena luzatu genion.Biekin primeran pasatu genuen, eta berriro Aurten, eskolako liburutegian, 4.mailako ikasleok bi idazleekin egoteko aukera izan dugu. Martxoaren 18an, David Fernández Sifres Leonetik etorri zen gure eskolara, “Un
IDAZLEAK KUKULLAGA ESKOLAN
Martxoaren 18an, David Fernández Sifres Leone-tik etorri zen gure eskolara, “Un intruso en mi cuaderno” izene-ko liburua irakurri ondoren. Guk liburutegia koloretako tximeleta askorekin apaindu genuen, eta Davidek ere tximeletak ekarri zituen oihalik gabeko euritako batean. Tximeletak zintzilik zeu-den eta tximeleta bakoitzarekin galdera bat zetorren. Liburua-ri buruzko galdera horiek ondo erantzun ondoren, piruletak opa-ritu zizkigun. Gainera, ikasi ge-nuen oso erreza dela ipuin bat sortzea irudimena lantzen, eta ipuinak asmatzeko hainbat truko erakutsi zizkigun.
Oso ondo pasa genuen berare-kin, eta barre asko egin genuen.
Liburu guztiak sinatu eta dedika-tu ostean elkar agurtu genuen.
4
Aurten, eskolako liburutegian, 4.mailako ikasleok bi idazleekin egoteko aukera izan dugu.
5
Aurten, eskolako liburutegian, 4.mailako ikasleok bi idazleekin egoteko aukera izan dugu. Martxoaren 18an, David Fernández Sifres Leonetik etorri zen gure eskolara, “Un intruso en mi cuaderno” izeneko liburua irakurri ondoren. Guk liburutegia koloretako tximeleta askorekin apaindu genuen, eta Davidek ere tximeletak ekarri zituen oihalik gabeko euritako batean. Tximeletak zintzilik zeuden eta tximeleta bakoitzarekin galdera bat zetorren. Liburuari buruzko galdera horiek ondo erantzun ondoren, piruletak oparitu zizkigun. Gainera, ikasi genuen oso erreza dela ipuin bat sortzea irudimena lantzen, eta ipuinak asmatzeko hainbat truko erakutsi zizkigun.Oso ondo pasa genuen berarekin, eta barre asko egin genuen.Liburu guztiak sinatu eta dedikatu ostean elkar agurtu genuen.Pako Aristik, berriz, maiatzaren 12an egin zigun bisita, “Martinelo eta sei pirata” gelan landu ondoren. Bere liburua asko gustatu zitzaigun, protagonistak bihurrikeria asko egiten zituztelako eta oso dibertigarria izan zelako. Pako Aristik esan zigun, eskolaz-eskola joaten zela haurrei irakurketa eta idazketa zaletasuna sustatu asmoz.Giro polita sortu zen idazle eta ikasleen artean, eta elkarri galdera-erantzunak egin genizkion.Ordua bukatu zenean, denok Pakori agur esan genion eta hurrengo batean ere etortzeko gonbidapena luzatu genion.Biekin primeran pasatu genuen, eta berriro Aurten, eskolako liburutegian, 4.mailako ikasleok bi idazleekin egoteko aukera izan dugu. Martxoaren 18an, David Fernández Sifres Leonetik etorri zen gure eskolara, “Un
Pako Aristik, berriz, maiatzaren 12an egin zigun bisita, “Marti-nelo eta sei pirata” gelan landu ondoren. Bere liburua asko gus-tatu zitzaigun, protagonistak bi-hurrikeria asko egiten zituztelako eta oso dibertigarria izan zelako. Pako Aristik esan zigun, eskolaz-eskola joaten zela haurrei irakur-keta eta idazketa zaletasuna sus-tatu asmoz.
Giro polita sortu zen idazle eta ikasleen artean, eta elkarri gal-dera-erantzunak egin genizkion.
Ordua bukatu zenean, denok Pakori agur esan genion eta hurrengo batean ere etortzeko gonbidapena luzatu genion.
Biekin primeran pasatu genuen, eta berriro etortzea gustatuko litzaiguke.
Egileak: Kukullaga ikastetxeko 4. C mailakoak
6Egileak: Kukullaga ikastetxeko AMPA-ELKAR GURASO ELKARTEA
EUSKARAREN EGUNEKO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK
Euskararen eguna ospatzeko, Kukullaga eskolan ipuin-marrazki-asmakizun lehiaketa bat antolatu genuen. Lan gehien egin zuen gela irabazlea izan zen. Hemen dituzue irabazleak: Hurrengo urtean parte-hartzaile gehiago nahi ditugu.
Oso ondo txapeldunak!!!!!
6.LHI-A
1.LHI-B
3.LHI-D4.LHI-C
5.LHI-B
2.LHI-B
7
Behin aiton-amonaren etxera joan nintzen lo egitera. Lau urte ia bost urte nituela nik lo egiten dudan lekuan ohearen goialdean, ikusi nuen amamak erositako Jesus baten irudia. Irudi horrek oherantz begiratzen zuen esku bat altxatuta eta bestea bihotzean zeukan, oso itsusia zen eta beldurra ematen zuen. Afal orduan, logelara begiratu nuen. Sukaldetik irudia ikusten zen eta nik oso beldurtuta nengoen pentsatzen nuelako irudi hark txalo bat emango zidala gauean. Logelara joateko orduan, oheratu eta tapakiarekin burua estali nuen.
Hurrengo eguneko goizean konturatu nintzen ez zitzaidala ezer gertatu. Amak ezin zuen nire bila etorri eta amamari deitu zien, beste gau bat geratu beharko nintzela esanez.
Txikitako bizipen barregarriak
Aitor Del Pozo 2. DBH A
ORAIN DELA …
…sei urte, Bartzelonan nengoen ama, amama, osaba eta anaiarekin.Egun batean guztiok Monserrateko santutegira joan ginen. Bi ordu pasa eta gero sartu ginen eta kandelak, Kristoak, monjeak eta jende pila zegoen otoitzen eta ni oso azkarra naizenez, amaren besoetatik askatu eta kandela bila joan nintzen. Bat-batean ama konturatu zen ni ez nengoela beraren alboan, momentu horretan jendea hasi zen txutxu-mutxuka eta amak ez zekien zer gertatzen zen. Hamar minutu pasa eta gero amamak esan zion amari kandelei putz egiten nenbilela eta “zorionak zuri ” abesten. Ama asko haserretu zen, nola ez! eta han otoitzen eta kandelak pizten zeudenei barkamena eskatzen hasi zen, zeren kandela pizteko euro bat ordaindu behar zen.
Uste dut zerrenda beltz batean nagoela, zeren momentu horretatik ez naiz bueltatu. Igual aitzakia da hori berriro ez egiteko eta hango poliziak ni ez atxilotzeko.
Unai Hierro 2. DBH B
TXIKIA NINTZENEAN…
Lanzarotera joan nintzen ama, aita, izeko eta osabarekin.Bigarren egunean, hondartzara gindoazela denda asko zeuden eta denda guztien artean batean sartu ginen.Han hondartzarako puzgarri bat zegoen dinosauro formarekin. Aitak erosi zidan eta Dino deitu nion. Hondartzara heltzean berarekin jolastu nuen.Gero harearekin gazteluak egin nituen eta Dino itsasertzean utzi nuen. Olatuak nire puzgarria eraman zuten.Osaba uretan sartu zen haren bila eta gero aita baina Dino oso urrun zegoen. Hurrengo egunean beste bat erosi zidaten baina nik leihotik bota nituen Dino ez zela ikustean.Bi aste pasa nituen negarrez. Egunero hondartzara joaten ginen eta itsasertzean esertzen nintzen Dinoren bueltatzeko zain.Amak egun batean esan zidan Dino bere familiarekin bueltatu zela eta beste egun batean bisitan etorriko zitzaidala.
Irati Puerto 2. DBH B
ZETA-HARRAK ESKOLAN
8
Argazkian ikusten den bezala kapulua egingo
dute eta hor sartuko dira. Geroago zulo
bat egingo dute ateratzeko. Kapulotik
ateratzen direnean, tximeletak agertuko
dira. Horri “METAMOSFOSIA”
deitzen zaio. Harrek bikotea
bilatuko dute eta elkartuko
dira. Geroago arrautzak jarriko
dituzte. Hurrengo urtean, gutxi
gorabehera apirilean, eguraldia
epelagoa izaten denean,
arrautzetatik harrak jaioko dira.
ZIKLOA BERRIRO HASIKO
DA!!!.
3.D gelako ikasleok zeta-harrak ditugu klasean.
Martxoan andereñoak gordeta zituen arrautza
batzuk atera eta mahai baten gainean jarri
zituen. Iazko berak izandako zetarren arrautzak
dira. Han hilabete bat pasa eta gero konturatu
ginen har txiki-txikiak mahaiaren gainean
zeudela. BEHINGOZ JAIO ZIREN!!!
Andereñoak azaldu zigun zetarrek morera jaten
dutela. Hortik aurrera umeak arduratu behar izan
ginen morera ekartzen. Eta non lortu ahal da
morera Etxebarrin? Ba, Zintururi plazan badago
bat, Bekosolo parkean beste bat eta gure ortuan
ere aurten landatu dugu bat.
Hostoak eta hostoak jaten hasi ziren eta jarraitzen
dute. Zeta-harrak handiagoak egiten ari dira.
9
Egileak:
Kukullaga ikastetxeko
3. D mailakoak.
10
Kaixo lagunak;
Julene, Sheila eta Maialen
Arratsaldeetan Kultur Etxeko ludotekara
joaten gara jolastera eta oso ondo pasatzen
dugu. Gure ludotekak gauza ugari ditu:
mahai-jolasak, txoko handi bat (bertan
pinua eta itzulipurdiak egiten ditugu) eta
marrazteko lekua. Gainera aurten bi mahai-
futbol berri daude, bata txikientzat eta bestea
kidetxokoentzat.
Batzuetan jarduera bereziak ditugu, adibidez,
antzerkiak, filmak, eskulanak … Kide-txoko
egunetan, jai ezberdinak ospatzen ditugu;
esaterako, apirilean udaberriari sarrera
emateko afrikar jaia egin genuen. Jai horretan
aurpegia margotu genuen eta dantza bat
prestatu gero filmatzeko. Laster bukatuko da
ludoteka garaia, baina udalekuetan jarraituko
dugu lagunekin ondo pasatzen. Anima zaitez
eta etorri gurekin ludotekaz gozatzera.
Egileak: Julene, Sheila eta Maialen
11
Izenburua: Sendagilea.Egilea: Liesbet Slegers.Argitaletxea: Ibaizabal, 2016.
Izenburua: Karlota, zaldiketa eskolan.Egilea: Vertí Bach. Argitaletxea: Susaeta, 2014.
Izenburua: Gaueko begi garriak.Egilea: Michael Morpurgo. Argitaletxea: Ibaizabal, 2008.
Izenburua: Gulliverren bidaiak.Egilea: Jonathan Swift. Argitaletxea: Susaeta 2014.
Izenburua: Zauri ezkutuak. Egilea: Fernando Morillo.Argitaletxea: Gaumin, 2014.
Izenburua: Lehen hegaldia.Egilea: Txiliku. Argitaletxea: Elkar, 2016.
Izenburua: Nik eserita egiten dut.Egilea: Arantxa Iturbe. Argitaletxea: Elkarlanean, 2001.
Izenburua: Max eta Mila espazioan.Egilea: Roser Calafell. Argitaletxea: La Galera, 2016.
Izenburua: Zazpi kaleetako eskola.Egilea: Uxue Alberdi. Argitaletxea: Elkar, 2016.
Izenburua: Eireren egunerokoa.Egilea: Esti Vivanco. Argitaletxea: Elkar, 2015.
Izenburua: Tximeletaren oihua.Egilea: Jordi Sierra i Fabra. Argitaletxea: Ibaizabal, 2016.
Izenburua: Etsai gordea.Egilea: Jokin de Pedro. Argitaletxea: Elkar, 2013.
ALDIZKARIAN PARTE HARTU GURA BADUZUE...
Deitu edo jarri zaitez harremanetan:
*CEIP Kukullaga HLHI: 94 440 83 10*Udal Euskara Zerbitzuan: 94 426 70 05 [email protected]
ETXEBARRIKOINSTITUTUACEIP KUKULLAGA HLHI
ARGIBIDE GEHIAGO / Más Información:EUSKARA ZERBITZUA
Egetiaga Uribarri 1A (CIME), 2.solairua • 94 426 70 05e-posta: [email protected]
ZUEN SEME ALABAK ZAINTZEKOZAINTZAILE EUSKALDUNIK BEHAR DUZUE?
Etxebarriko Udalaren Euskara Zerbitzuak UME ZAINTZAILE EUSKALDUNENlan poltsa osatu du, hurbildu zaitezte Euskara Zerbitzura eta
zuen eskura jarriko dugu zerrenda.
¿NECESITÁIS PERSONAS EUSKALDUNES PARA CUIDAR DE VUESTROS HIJOS E HIJAS ?
El Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Etxebarrios ofrece una relación de personas EUSKALDUNES
PARA CUIDAR DE VUESTROS HIJOS E HIJAS,en el Servicio de Euskera ponemos a
vuestra disposición esta lista