ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 764. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 24A
Igeritokian ugari, ume txikien zaindari, igerian ez badakizu, gerriko moduan jarri.
Zer ote da?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Flotagailua.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
EIDE
R EI
BAR
Zangotxo gelakoak zuekin berriz ere!!! Gutaz
atzenduak zineten? Ba, gu handitzen ari gara, eta
urtebetetzeak ospatzeko orduan ez dugu hutsik
egiten. Urtarrilean, Eider, Azman,Aimar eta Nairak urteak bete dituzte, eta
guk aunitz urtez erran nahi diegu MANTANGORRItik.
Azmanek lehendabiziko aldiz ospatu ditu gurekin
urteak, eta denek gustura hartu dugu.
Baztan ikastolako Zangotxo gela.
Inauteak pasatu, eta
guk besta egiteko
gogoarekin jarraitzen
dugu. Joan den
ostegunean, SaioaEtxeberriakgosaria ekarri zigun,
eta, eskertu nahi
diogunez,
MANTANGORRIra mezua
igortzea pentsatu
dugu, eta egin. Aunitz
urtez, Saioa!!! Laster
marrazkiak oparituko
dizkizugu. Baztan
ikastolako Katu
gela.
Marrazo gelako JosuLarraiozek urteak betezituen urtarrilaren 28an. Gosari
goxo-goxoa ekarri zigun, eta
hemendik esker mila eta aunitz
urtez erran nahi diogu!!!
Baztan ikastolako Marrazo
gelako lagunak.
Urte askotarako, Araitz! Atzo, 12 urte.Segi oraingo alaitasunarekin. Urte
askotarako Josu, Juani, Amatxi, Xaka,
Aitziber, Nagore eta Goikorentzat ere. Ondo-
ondo pasa denok. Etxekoen partetik.
Gure sukaldaritxo honek 3 urte bete ditu.
Zure arreba Adunek, amatxo gazpatxok
eta aitatxo pistatxok duzun irriaz
gozatzen jarraitu nahi dugu. Iujuuuu!!!
Zorionak, Endai!! Biba zu, poxpolin!!
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 24A berria
Iturengo neska polit honek 8 urte
beteko ditu bihar. Aunitz urtez eta
zorionak, Dunixe!!! Ederki pasatuzure eguna! Maitagarria zara, eta jakin
aunitz maite zaitugula!! Zure familia
guztiaren partetik, batez ere,
Iraide zure ahizparen eta Inge eta
Liher lehengusina-lehengusuen
partetik.
Zorionak, Katixa eta Luken, etxeko iratxo zoragarriak. Luken, SantaAgeda egunean bi urte bete dituzu, eta zuk, Katixa, 5 urte otsailaren 21ean.
Arren, ez hazi gehiago! Etxeko guztion izenean muxu handi bana. Ez dakizue
ondo zenbat maite zaituztegun!!! Gora zuek!!! Amama Irene eta aitite Kandi.
ZORiON AGURRAK
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 24A
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Nagore Etxeberria Pikabea
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Kaixo, MANTANGORRIko lagunak! Irurako neska-mutiltaldetxo bat gara. Marraztea gogoko dugu, eta gehigarria
alaitzeko marrazki bana egin dugu. Ea gehigarrian ikusten
ditugun gure artelanak, apain-apain. Eskerrik askooooo!
Irati Zubeldia
Ibai Lardies
Xuban Zubeldia
Enaitz Irazusta
Maule Martinez
Peru Martinez
Gari Lardies
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 24A berria
Andereño Eugenik in-primatutako hain-bat orri eman diz-kio Izarori. Gaia Sin-gapurri buruzkoada. Aurreko hase-
rrea ea pasatzen zaion, beharba-da, edota pixka bat tentatzeko,agian. Andereñoari ere gustatzenzaio saltsa. Bai horixe!–Hemen dituzu. Irakurri, aztertu,
eta datorren astean azaldu gaiagelakoei. Tira, hasi lanean! –Zigorra al da? –galdetu du Iza-
rok mesfidantzaz.–Zigorra? Zer esaten ari zara!
Nola izango da zigorra, bada; zuriegiten dizudan erregalua da, Izaro.Izaro ez dago oso seguru. Ande-
reño Eugenik adarra jotzeko modufina du, eta beharbada oraingoanere horretan ari zaio. Baina Izaroriez dio asko axola. Bera dagoenekoohitua dago horrelako ariketetara.Badaki zer egin: ideia nagusiak nondauden aurkitu, haiek zenbatu etaordenatu, eta, gero, azkar eta garbiadierazi, ezer ahaztu gabe,baina gehiegi luzatugabe. Horrekin en-gainatuta geratuohi da irakaslea.–Nik lan hau
hartuko dut,baina ezetorri geroeuskarakoez dakitzenbat etxe-ko lan egin be-har ditudala esanez,aizu! –esan dio Izarok.Andereñoak indiar baten antze-
ra erakutsi dio eskua, eta Izarokirribarre egin du. Gero, etxera joaneta dena irakurri duenean kontu-ratu da lan dexente dela, baina is-torio politak daudela irakasleakemandako orrietan.
MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA
MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA
Singapur
ARRAINA BAPOREAN
Euskal Herrian, arraina prestatzeko modu asko ezagutzendira, bai kostaldean bai barrualdean: zopan, frijituta, labe-an… Baina baporean kozinatzeko ohiturarik ez da izan ia.Singapurko arrain goxo bat prestatzeko errezeta da hau,ohiko olio errearen ordez, bestelako saltsa bat gaineratu-ta.
Osagaiakd Legatza: 4 zati;edozein arrain aukeradezakegu, baita osorikjarri ere. d Baratxuria: 2 ale. d Jengibrea: zati bat. d Tipulina: bat. d Soja saltsa: 2koilarakada. d Arrozardoa:koilarakada bat;jerez lehorrak edoardo zuriak ere baliodezake. d Sesamo olioa:koilarakadatxo bat. d Oliba olioa.
Nola egin
1 Baporean sartzen den plater sakona prestatu.Legatz zatiari sakonera gutxiko bi ebaki egin azala-ren aldetik, eta horiek gorantz begira jarri, plater sa-konean. Baporerako ura irakitean, jarri platera goikoaldean, estali, eta bost minutuz egosi.
2 Bitartean, saltsa prestatu. Katilu batean, nahasisoja, arroz ardoa eta sesamo olioa. Jengibre zatiaribi xafla moztu, eta gainontzekoa gerorako gorde. Ti-pulinari, berriz, lau zati moztu zati berdetik. Bara-txuri aleak xafletan moztu. Zartagin txiki batean oliozorrotada bat berotu, eta baratxuri xaflak bota. Ko-lorea hartzen hasitakoan, tipulinari moztutako atalberdeak eta jengibre xaflak gaineratu. Bi minutuzkozinatuta, kontuz isuri katiluko nahasketa, erregabe. Pare bat buelta eman, eta sua itzali.
3 Gordetako tipulina eta jengibre zatia pospoloenantzeko zotzetan moztu, eta biak gorde.
4 Arraina eginda dagoenean, kontuz atera platera,eta, arrainak zukua isuri badu, zukua kendu. Arrainzati bakoitzari bota gainetik prestatutako salda,koilara batekin. Tipulin eta jengibre zotzak gaineanjarri, eta sartu baporeran, beste bi minutuz. Nor au-sartzen da jateko zotzekin jatera? On egin!
5
–Ama –esan dio Izarok amari–,entzun zer kontatu behar dizudan.–Izaro, lan asko samar daukat
zure kontuak entzuteko…–Ama! Eskolako lana da! – Eskolako lana? Zatoz sukalde-
ra, eta hemen ari naizen bitarteankonta iezadazu hain garrantzitsuaden hori.Eta Izaro hasi da kontatzen: XIII. mendean, Sang Nila Utama
printzea iritsi zen Singapurreko lu-rretara, eta ikusi zuen animaliaezezagun bat. Ikusgarria zen, han-dia, indartsua eta patxada harriga-rrikoa. Galdetu zuen zer zen ani-malia hura, baina jendeak ez zuenezagutzen, eta inork ezin esan piz-tia haren izena; bazen, ordea, prin-tzearekin etorritakoen arteanurrutiko lurraldeetan ibilitako bi-daiari bat, eta hark esan zion: –Jauna, hori lehoia da.Sang Nila Utama printzeak
esan zuen:–Hemendik aurrera
lurralde honideituko
diogu Singa-pura –Singapura
izenak esan nahibaitu lehoien hiria. Seguru asko
animalia hura ezzen lehoia izango(lurralde haietanerrazago da ti-grea ikustea le-hoia ikustea bai-no), baina, okerala zuzen, izenhori jarri zionprintzeak XIII.mendean, eta ezda asko aldatuhurrengo men-deetan.Gero, itsas
portua izan zen
urte askotan –jarraitu duIzarok–, Portugaleko pi-ratek suntsitu zuten,eta… Tira, beste zenbaitistorio ere badauzkat kon-tatzeko, baina ez dakitnola lotu hori guztiaBadangen harriare-kin.–Ez badakizu
nola lotu, utz ezazu aske, albo ba-tean –amak, irribarrebatekin.–Ama! –kexatu
da Izaro.
berria LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 24A m a n t a n g o r r i
Beste leku askotan gertatu ohi denmoduan, Singapurren ere kondairaugari kontatzen dira. Horietako bat
(Singapurreko harria, edo Badangenharria) datorren atalerako utziko dugu,Izaro hura kontatzeko amorratzenbaitago, eta Merlion delakoa aipatukodugu hemen.
Merlion irudimenezko izaki bat da,burua lehoiarena eta gorputza arrainarenaduena; lehoi burua kondairakolehoiarengatik da, jakina, eta arrain isatsaSingapurrek lehen zuen arrantzaleizaeragatik.
Merlionen ohoretan sortu zen Merlionparkea, Singapurko lekurik ederrenetakobat, eta, zalantzarik gabe, turistek gehienestimatzen dutena.
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 24A berria
DENBORA-PASAK
1. Kopiatu, laukiz lauki. Parkean eserita jarri, etaerretratuak egiteko ohitura du Markelek. Egindakomarrazki honen kopia egingo al zenuke?
2. Bikia. Egunero, euritakoa lagunjoaten dira haurrak eskolara, baitaItziar eta Elene bikiak ere. Denenartetik, zeintzuk diraItziar eta Elene?
A
E
D
F
B
C
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 24A
3. Labirintoa. Goizean hotzaegiten zuen, eta txanoa etabufanda jantzi ditu Aiertek.Haizeak hegan eraman diotxapela. Lagunduko aldiozu txanoaren bilajoaten?
‘Sorgina kirris karras’ Hiru anaia baso ilun eta misteriotsuansartzen dira, amaren oharrei entzungor.Gazteena, arriskuaren beldur, anaia na-gusiagoak ohartarazten saiatzen da,baina alferrik. Etxera bueltatzeko bideaezagutzen ez dutenez, janari usain go-zoa duen sorginaren etxean sartzea era-
bakitzen dute. Onik irtengo al dira? Sorginei buruzko ipuinakugariak dira munduan, eta, maiz, pertsonaia beldurgarriak dirahaurrentzat. Sorginei zaien beldurra galtzeko asmoz sortu daipuin hau. Amaiera baikorra du ipuinak.
Tina Meroto eta Maurizio A. C. Quarello
Argitaletxea: Txalaparta
‘Pinguino hozbera’ Milo pinguinoa dardara batean jaiki da. Ezin daberotu, eta itsaso izoztura jauzi egiteak ez dubatere erakartzen. Hotz handiegia egiten du,ur izoztutan bainua hartzeko. Hala, gainerakopinguinoek jauzi egin dutenean, uretara ezsartzea erabaki du. Izotz eremura gerturatu
den balea batek hegoaldeko itsasoetara bidaia bat egiteaproposatu dio, eta ez du zalantza izpirik izan.
Philip Giordano
Argitaletxea: Ttarttalo
AZOKA
Erantzunak: 2.-B eta C.
Hegazti gautardotorea da hontzzuria. Baserri etanekazaritza eremuei
estuki dago lotuta, kanpandorregaraietan eta ganbaretanbabestea eta habia egiteagustatzen baitzaio. Eta toki-ko soro, zelai eta zuhaiztie-tan ehizatzen du. Ehiztari trebea da. Heganegitean zaratarik ez sortzeko dituen lumabereziei esker, isil-isilik ehizatzen ditu gauezibiltzera ausartzen diren lur-sagu, arratoi,sagu, sator, satitsu, txori, apo, igel etaintsektuak. Oso-osorik irensten ditu harrapakinak,
eta, horien hezur, ile eta lumak digeritu ezindituenez, guztiarekin pilota bat egin, etaahotik kanporatzen ditu. Gorotza dirudien
pilota borobil samar horriegagropila esaten zaio. Izenxelebrea, ez da? Bada, hontz zuri heldu
batek egunero hiru sagu ingu-ru jaten ditu; pentsa nolakogarbiketa lan bikaina egitenduen baserri inguruan! Baina,zoritxarrez, gure baserri eta
nekazaritza eremuak gain behera daudengarai hauetan, animalia horiek geroz etaarazo handiagoak dituzte bizirik irauteko.Babeslekuak eta ehiza lekuak desagertzenari dira, sagu eta arratoiak hiltzeko pozoiakerabiltzen dira, eta, horiek irenstean, hon-tzak ere pozoitu egiten dira… Pentsa zeinegoeratara iritsi den: urteko hegazti izenda-tu du SEOk, hegaztiak ikertu eta babestekoelkarteak!
Natur txokoa
Hontz zuria
Etxean eta kalean,osasuntsudenean
Osasuna da gure ondasuna». Halaxedio Tiritatxo lagun pediatrak. Gor-putza eta arima osasuntsua iza-tea da gizakion onura, zoriontasu-
nera iristeko lotura. Azken batean, bizitza osasuntsu bat iza-
tea da pozaren giltza, eta, horretarako, ezdira helburu urrunak eta iritsi ezinak finkatubehar, nahikoa da egunero egiten direngauza txikiak aldatzea eta ohitura osasun-tsuak hartzea. Tiritatxok maiz gomendatudie gaztetxoei ez daitezela egon pantailaaurrean iltzaturik, eta itzal dezatela ordena-gailua, telebista edota bideo jokoa, lagune-kin jolastera joateko: «Utzi etxeko zuloa, etairten kalera, esperientzia berrien gunera».
Izan ere, kalea oso dibertigarria izan daite-ke! Lagun berriak ezagutzeko eta jardueraentretenigarriak egiteko ingurune aproposada. Ongi pasa lagunen, lehengusuen, guraso-en edota lagun berrien konpainian; guztiakelkarrekin jolas eginda, guztiak irtengo diraindartuta! Eta, gainera, jolastea jarduera fisi-koa egitea da.
Hamaika modu dago jolasteko eta asko-
tariko jokoak daude elkarrekin ibiltzeko etalagun berriak egiteko: jolas kooperatiboak,kasurako. Elkarlana, elkartasuna eta lankide-tza lantzeko tresna baliagarriak dira osojolas kooperatiboak. Beste jolas interesgarribat izan daiteke gurasoen, aitona-amoneneta helduen txikitako garaiak gogoratzeaeta nola jolasten ziren jakitea. Ezagutza ereaberastasuna eta ondasuna baita.
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 24A