Download - Gida Jaitsi
MERKATARITZA SEKTOREA
ENERGIA ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO GIDA
2016ko martxoa
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 2 de 28
AURKIBIDEA
AURKIBIDEA ................................................................................................................................... 2
GIDAREN AURKEZPENA ETA HELBURUAK......................................................................................... 3
ZERGATIK HOBETU NIRE ESTABLEZIMENDUKO ENERGIA ERAGINKORTASUNA? ................................. 4
NIRE ESTABLEZIMENDUAREN ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN AUTOEBALUAKETA GALDETEGIA .... 5
ESTABLEZIMENDUAREN ENERGIA ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO ESTRATEGIA ........................... 10
ERAGINKORTASUN ENERGETIKORAKO DIRU-LAGUTNZA LERROAK ................................................. 28
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 3 de 28
Gaur egun, gizartea jakitun da energiak gure egunerokoan ekonomikoki eta ingurumen aldetik
hartu duen garrantziaz.
Europak merkataritza sektorea seinalatu du energia aurrezpen handiena izan lezakeen
sektoreetako bat gisa, gaur egungo kontsumoarekiko %30 aurrezteko potentziala estimatu
duelarik.
Gida honekin Tolosaldeako merkatariak laguntzea nahi da zuen establezimenduetako kudeaketa
energetikoaren analisia egiterako orduan, informazioaz gain gomendioak eta aholku praktikoak eta
aplikatzeko errazak direnak eskainiz, beti ere energia eraginkortasun maila handiago bat lortzeko,
energia kontsumoa gutxituz eta aldi berean zuen jarduerako kostu ekonomikoak murriztuz.
GIDAREN AURKEZPENA ETA HELBURUAK
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 4 de 28
Jarduera komertzialetan energia eraginkortasuna handitzeak kontsumo energetikoa gutxitzea
izango du helburu, kostuak gutxitu eta honekin ingurumen eta ekonomiaren jasangarritasuna
sustatuz.
ZERGATIK HOBETU NIRE ESTABLEZIMENDUKO ENERGIA ERAGINKORTASUNA?
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 5 de 28
JARRAIBIDEAK
Jarraian planteatzen diren galderei “BAI” erantzun ez gero, zure establezimenduan energia-
kudeaketa egokia izango da, honi esker etekin ekonomikoa hobea lortzea ahalbidetuko
dizu, baliabideen kontsumo jasangarria eginez, eta aldi berean, egunero ingurumenarekiko
errespetuzko jarrera hobea erakutsiz.
Kontrako kasuan, zure establezimenduak emaitza-kontuetan eragin negatiboa jasango du,
ez baita energia aurrezpenarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitua egongo.
Behin galderak erantzunda eta lortutako emaitzen arabera, Hobekuntza Estrategia aztertu
beharko zenuke zure jardueraren energia eraginkortasuna hobetuko luketen neurriak
ezagutzeko.
NIRE ESTABLEZIMENDUAREN ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN AUTOEBALUAKETA
GALDETEGIA
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 6 de 28
AUTOEBALUAKETARAKO GALDETEGIA
ERAIKUNTZA EZAUGARRIAK
Zure lokalaren eraikuntza-egoera ezagutzen duzu fatxadaren isolamenduari,
barne-banaketari eta itxiturei dagokienean? BAI EZ
Ondorengo inprimakia osatu ezazu, arotzerian eta beiraterian lortutako puntuak batuz:
ESTABLEZIMENDUAREN ITXITURAK PUNTUAZIOA
Arotzeria
Metalikoa 1
Egurrezkoa 2
PVCzko perfilak 3
Beirateria
Beira sinplea (monolitikoa) 1
Beira bikoitza 2
Beira bikoitza ATRekin 3
GUZTIRA
Lortutako PUNTUAZIOA ≤ 3 izanez gero, Hobekuntza Estrategiako ERAIKUNTZA EZAUGARRIAK
puntura jo zure establezimenduan aplikatu ahal dituzun hobekuntza neurriak ezagutzeko.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 7 de 28
FAKTURA ELEKTRIKOA
Zure faktura elektrikoa osatzen duten edukiak ezagutzen dituzu? BAI EZ
Badakizu zenbat suposatzen duen argiteriaren, klimaren, ekipamenduen,
e.a.en kontsumoak zure fakturan? BAI EZ
Badakizu energia erreaktiboa kontsumitzeagatik zigorrik duzun? BAI EZ
Ondorengo taula osatu ezazu azken urtean kwh-tan fakturatutako energia elektriko aktiboaren
datuak oinarri izanda.
FAKTURATUTAKO ENERGIA ELEKTRIKO AKTIBOA (kWh)
P1 P2 P3 GUZTIRA
OHARRA: tarifa elektrikoa epealdika izanez gero, kontsumoen esleipena epealdika egin. Epealdi bakarra izanez gero
kontsumo guztia epealdi laura (periodo llano) esleitu.
Energia elektriko aktiboaren kontsumo handiena punta epealdiak ematen bada (non energiaren
prezioa garestiena da), Hobekuntza Estrategiako ENERGIA-KUDEAKETA eta FAKTURA ELEKTRIKOA
puntuetara jo ezazu aplikatu beharreko energia-kudeaketa neurriak zein diren ezagutzeko,eta aldi
berean, zure establezimenduko TARIFA ELEKTRIKOA egokitzea beharrezkoa izango den ere
baloratzeko.
Osatu ezazu ondorengo inprimakia faktura elektrikoari esleitzen zaizkion gastu ekonomikoen
banaketa ezagutzea (erabili urte oso bateko fakturak):
FAKTURA ELEKTRIKOKO TERMINOAK KOSTU EKONOMIKOA (€)
BEZik gabe
KOSTU OSOAREKIKO
%
Energia terminoa (kontsumoa)
Potentzia terminoa
Energia erreaktibo terminoa
Zerga elektrikoa
Ekipamenduaren alokairua
Deskontuak
GUZTIRA
Potentzia terminoak faktura elektrikoaren %25-30 baino gehiago suposatuz gero, Hobekuntza
Estrategiako POTENTZIA ELEKTRIKOAREN OPTIMIZAZIOA puntura jo ezazu.
Energia erreaktiboa kontsumitzearren penalizazioa jasanez gero, Hobekuntza Estrategiako ENERGIA
ERREAKTIBOA KONTSUMITZEARREN PENALIZAZIOAREN KENTZEA puntura jo ezazu.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 8 de 28
INSTALAZIOAK
OHARRA: ondorengo atalak osatu itzazu baldin eta mota honetako instalazioak badituzu.
INSTALAZIO TERMIKOAK (aire-girotzea, berokuntza-sistema, ur-bero sistema)
Baduzu ezarrita fabrikatzailearen gomendioekin bat datorren
prebentziozko mantentze planik? BAI EZ
Instalatuta dituzun instalazio termikoek badituzte kontsumoak uneoroko
beharretara egokitzeko eraginkortasun energetikorako elementurik? BAI EZ
Aire-girotze eta berokuntza-sistema guneka antolatua al daude? BAI EZ
Aurreko galderei EZ erantzunez gero, Hobekuntza Estrategiako AIRE-GIROTZEA, BEROKUNTZA-
SISTEMA, UR-BERO SISTEMA puntura jo ezazu.
INSTALAZIO ELEKTRIKOAK (Argiteria, bulegotika-tresnak, elektrotresnak, hotz-ekipamendua, e.a.)
ARGITERIA
Argiteria guneka antolatua al dago? BAI EZ
Argi puntuak periodikoki mantendu eta garbitzeko planik ba al duzu
(leihoak, argiteria, e.a.)? BAI EZ
Ezagutzen al duzu A edo A+ etiketa energetiko duen eraginkortasun
energetiko handiko argiteria? BAI EZ
Argiteria instalazioak ba al du argi artifiziala aurreztea ahalbidetzen duen
elementurik (argi intentsitatea erregulatzeko elementuak, presentzia
sentsoreak eta/edo denbora neurtuko sakagailuak)?
BAI EZ
Aurreko galderei EZ erantzunez gero, Hobekuntza Estrategiako ARGITERIA puntura jo ezazu.
BULEGOTIKA-TRESNAK ETA BESTE TRESNA BATZUK
Energetiko eraginkorrak al dira ala ba al dute energia aurrezteko elementu
programaturik? (automatikoki itzaltzen diren etengailuak, stand-by sistemak,
garantiazko etiketa energetikoa energy sistema edo hantzekoak, … )
BAI EZ
Aurreko galderari EZ erantzunez gero eta eraginkortasun energetiko baxuko Bulegotika-tresnak
edukiz gero, Hobekuntza Estrategiako BULEGOTIKA-TRESNAK ETA BESTE TRESNA BATZUK puntura
jo ezazu.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 9 de 28
ELEKTROTRESNAK
Energetiko eraginkorrak al dira ala ba al dute energia aurrezteko elementu
programaturik? (automatikoki itzaltzen diren etengailuak, eraginkortasun
energetiko handiko ekipoak A, A+ A
++, A
+++ etiketa energetikoa dutenak, … )
BAI EZ
Aurreko galderari EZ erantzunez gero eta eraginkortasun energetiko baxuko, A, A+ A++, A+++ baino
kategoria baxuagoko etiketa energetikoa dutenak, edo zaharkituak dauden elektrotresnak edukiz
gero, Hobekuntza Estrategiako ELEKTROTRESNAK puntura jo ezazu.
HOTZ-EKIPAMENDUA (elikagai establezimendutan ohikoak, e.a.)
Baduzu ezarrita fabrikatzailearen gomendioekin bat datorren hotz-
instalazioen prebentziozko mantentze planik? BAI EZ
Ekipoen erabilpen baldintzak ezartzerakoan aplikatzen dira eraginkortasun
energetiko irispideak (Tª produktuen behar errealetara egokituta izatea,
e.a.)?
BAI EZ
Aurreko galderari EZ erantzunez gero eta eraginkortasun energetiko baxuko edo zaharkituak
dauden hotz-sistemak edukiz gero, Hobekuntza Estrategiako HOTZ-EKIPAMENDUA puntura jo
ezazu.
ENERGIA KUDEAKETA
Ezarri al duzu zure establezimenduan energia-kontsumoa optimizatzeko
kudeaketa-sistemarik? BAI EZ
Aurreko galderari EZ erantzunez gero, Hobekuntza Estrategiako ENERGIA-KUDEAKETA puntura jo
ezazu.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 10 de 28
ENERGIA-KUDEAKETA
Energia-kudeaketako jarraibideak ezarri beharreko lehen neurriak izango dira.
Una correcta gestión traerá mejoras tanto en las instalaciones eléctricas como en la factura
eléctrica.
kudeaketa egoki batetik faktura elektrikoan zein instalazio elektrikoetan hobekuntzak ekarriko ditu.
- Beharrezkoa izango da arduradun bat izendatzea:
1. Instalazioen erabilpen irispideak definitzeko, gida honetan jaso diren praktika egokiak
aintzat hartuta
2. Jardueraren kontsumo energetikoen jarraipena egiteko (fakturen bitartez) eta tarifa
elektrikoaren zein kontratatutako potentzia elektrikoaren egokitasuna baloratzeko.
3. Energia aurrezteko aukerak identifikatzeko eta beharrezkoa izanez gero, energia-
hobekuntza neurriak (instalazioen ordezkapena, erabilpen baldintzen egokitzea, e.a.)
ezarri eta planifikatu, beharrezkoak diren baliabideak eta inbertsioak eta neurriak
gauzatzeko epeak zenbatekoak izango diren estimatuz.
ESTABLEZIMENDUAN EZARRI BEHARREKO ENERGIA HOBEKUNTZA NEURRIEN PLANIFIKAZIOA
Znb. HOBEKUNTZA
PROPOSAMENA
ESPERO DEN
AURREZPEN
ENERGETIKOA
(KWh/Año)
ESPERO DEN AURREZPEN
EKONOMIKOA (€/Año)
INBERTSIOA
(€)
ITZULERA-DENBORA
(Urteak)
Kalkulurako metodologia:
inbertsioa/urteko espero den
aurrezpen ekonomikoa
ARDURADUNA
ESTABLEZIMENDUAREN ENERGIA ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO ESTRATEGIA
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 11 de 28
FAKTURA ELEKTRIKOA
Faktura elektrikoa tarifa elektrikoaren eta/edo kontratatutako potentziaren
egokitzapenaren bitartez optimizatzeko, beharrezkoa izango da ondoren datuak
ezagutzea banatzaile elektrikoarekin negoziaketa egin aurretik:
TENTSIO BAXUKO KONTRATU ELEKTRIKOA
Enpresa banatzailea
Hornikuntza helbidea
CUPS zenb.
Kontratatutako tarifa Kontratatutako potentzia (KW)
2.0A
P1/Puntakoa: ……… KW
P2/Murriztua: ……… KW
P3/Supermurriztua: ……… KW
2.0DHA
2.1A
2.1DHA
3.0A
6.0A
KONTUZ: datu hauek faktura elektrikotik lortu daitezke:
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 12 de 28
¿NOLA AUKERATU TARIFA ELEKTRIKO EGOKIENA?
Tentsio Baxuko (TB) hornikuntzatan:
A. Kontratatuko potentzia < 10kW
i. Azken Baliabideko Tarifa (ABT) edo Kontsumitzaile Txikiarentzako
Borondatezko Prezioak (KTBP) bezala izendatzera pasako den tarifa indarrean
dagoen bitartean ez da interesgarria izango merkatu librera jotzea.
ii. Egin beharreko bakarra 2.0A eta 2.0DHA tarifen arteko aukeraketa izango
litzateke, azken hau establezimenduko kontsumo elektrikoaren %20 epealdi
murriztuan (periodo valle delakoan) gertatzen bada bakarrik aukeratuz (udan
23,00h eta 13,00h bitartean eta neguan 22.00h eta 12.00h bitartean)
B. 10 eta 15kW bitarteko potentziak
i. Merkatu librera jotzea beste aukerarik ez da egongo, baina 2.1ª eta 2.1DHA
(ordukako bereizketa du) tarifen artean aukeratu ahalko da, azken hau
establezimenduko kontsumo elektrikoaren %30 epealdi murriztuan (periodo
valle delakoan) gertatzen bada bakarrik aukeratuz.
C. 15kW baino potentzia handiagoak
i. aukeratu ahalko den tarifa bakarra 3.0A izango da. Tarifa honek kontsumoak
hiru epealditan banatuko ditu (punta, llano, valle):
Neguan: Udaran:
Valle: 00:00h - 08:00h bitartean
Punta: 18:00 - 22:00h bitartean
Llano: eguneko gainontzeko
orduak
Valle: 00:00h – 08:00h bitartean
Punta: 11:00h - 15:00h bitartean
Llano: eguneko gainontzeko orduak
konpainia elektriko bakoitzak prezio desberdinak aplikatzen ditu epealdi bakoitzean,
beraz tarifa bat edo beste bat kontratatu aurretik, banatzaile desberdinen eskaintzak
konparatzea gomendatzen da.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 13 de 28
¿NOLA OPTIMIZATU DEZAKET POTENTZIA ELEKTRIKOA?
Establezimenduak izan beharreko potentzia elektrikoa eskatzen
duen potentzia maximotik gertuen dagoen goiko mailako
potentzia izan beharko litzateke.
A. 10kw baino potentzia txikiagoa duten instalazioak
1. Establezimenduan aldi berean eskatuko diren potentzia elektriko guztiak batu
(lortutako datuari gutxi gora behera 1KW gehituko zaio segurtasun margen bat
izateko):
INSTALAZIO / TRESNA
MOTA
EKIPOAREN POTENTZIA
(KW)
UNITATEAK GUZTIZKO
POTENTZIA
(KW)
ESTABLEZIMENDUAN ESKATUTAKOGUZTIZKO POTENTZIA …..………… kW
2. Lortutako guztizko potentzia kontratatutako potentzia baino altuagoa ala baxuagoa
al da?
a. Baxuagoa: potentzia egokitzeko marjina egongo litzateke.
b. Altuagoa: penalizazio bat ordaintzen egongo gara beraz, penalizazioa ordaintzen
jarraitzea edo aldiz potentzia igotzea ekonomikoagoa zer den baloratu beharko
litzateke.
B. 10kw baino potentzia handiagoa duten instalazioak
1. A puntuan adierazitako pausu berdinak egin.
2. Horrez gain, konpainia elektrikoak maximetro bat kokatu baldin badizue (une oro
eskatzen den potentzia erreala erregistratzen duen ekipoa) begiratu gutxienez urte
bateko faktura guztien atzealdean erregistratu diren potentziak, erregistratu den
potentzia maximoa zein den ikusteko.
3. Aurreko datuekin, kontratatukoa potentziaren gainetik edo azpitik gauden baloratzen
da. Azpitik egonez gero, potentzia egokitzeko marjina egongo litzateke.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 14 de 28
Zure establezimenduan potentzia gutxitzeko marjina existituz gero, konpainia
elektrikoari potentzia jaistea eskatu beharko zaio faktura elektrikoaren
kostua gutxitu ahal izateko.
POTENTZIA ELEKTRIKOA JAISTEKO PROZEDURA
1. Instalazio elektrikoaren buletina lokalizatu. Eskuratu ez ezean, instalatzaile
baimendu bat kontratatu beharko da instalazioaren ikuskatzea egin dezan.
2. Instalazioa ongi badago, kontratatuko potentzia aldatzeko eskaria egin daiteke
honako pausuak jarraituz:
i. Merkaturatzaileari deitu eta potentzia jaistea eskatu. Gomendagarria da
baita potentzia jaisteko eskaria eskutitz bidez aurkeztea konpainia elektrikoaren
erregistroan.
ii. Konpainiak eskatutako potentzia jaitsierari erantzuteko 5 eguneko epea izango
du. Epe horretan, establezimenduan aurkeztu beharko da ICPa (potentzia
kontrolatzeko etengailua) aldatu eta zigilatzeko.
iii. Gestio honek bataz beste 10,94€ko kostua du (BEZik gabe).
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 15 de 28
¿ZER DA ENERGIA ERREAKTIBOA?
Energia erreaktiboa motorrek, transformadoreek eta argiteriak eta hantzeko ekipoek
funtzionatzeko behar duten aparteko energia eskaria da. Aparteko energia honek instalazio
elektrikoa desorekatu dezake eta kontrako efektuak sortu ditzake instalazioan eta
konektatuta dauden ekipoetan.
¿ZER EGIN DEZAKET ENERGIA ERREAKTIBOAREN PENALIZAZIOA EZABATZEKO?
kontzeptu hau ez da tarifa elektriko guztietan aplikatzen:
- 2.0X y 2.1X tarifak: orokorrean ez da aplikatzen.
- 3.0A, 3.1A y 6.X tarifak: aplikatzen da. Tarifa hauetan, epealdi bakoitzean (tarifaren
arabera 3. eta 6.ean izan ezik) energia aktiboarekiko %33a gainditzen duen energia
erreaktiboa besterik ez da penalizatuko.
Energia erreaktiboaren inpaktu negatiboa gutxitzeko orokorrean kondentsadore
metagailuen instalazioan oinarrituak dauden ekipo ezabagailuak erabiltzen dira.
Kondentsadore metagailu bat ezartzea beharrezkoa izango den baloratzeko
eta hala balitz izan beharko lukeen gaitasuna zein izango litzatekeen
definitzeko, instalatzaile homologatu batekin kontaktuan jartzea gomendatzen
da, aurrekontuak eskatu eta instalazioa epe motz edo laburrean berreskuratu
daitekeen baloratzeko.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 16 de 28
INSTALAZIOAK
¿NOLA HOBETU DEZAKET NIRE INSTALAZIOEN ENERGIA ERAGINKORTASUNA?
1) Praktika egokiak ezarriz, eta erabilpen erregimenak eta funtzionamendu baldintzak
optimizatuz,
2) instalazioak eta ekipoak energetikoki eraginkorragoak diren eta energia aurrezpena
lortzea ahalbidetuko duten azken aurrerapen teknologiak barneratzen dituzten
instalazioengatik ordezkatuz.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 17 de 28
UR-BERO SISTEMA, BEROKUNTZA-SISTEMA ETA AIRE-GIROTZEA
PRAKTIKA EGOKIAK
1. Aire-girotze eta/edo berokuntza-sistemak piztu eta itzaltzeko irispideak definitu itzazu,
ekipoak zein giro-tenperatura azpitik piztuko diren ezarriz.
o Lokaleko tenperatua ez litzateke:
Negua: 21ºC baino altuagoa izan behar
Uda: 26ºC baino baxuagoa izan behar
2. Guneka banandutako sistema izanez gero, lanean ari zaren guneko edo bezeroak
dauden guneko ekipoak bakarrik piztu itzazu.
3. Ekipoen aldizkako mantentzea egin, ekipoen fabrikatzaileek eta/edo sistemen
instalatzaileek ezarritako prebentziozko mantentzean definitutako puntuak betez.
4. Erradiadoreetan balbula-termotatikoak edo galdaran erregulatzaile bat kokatu,
baldintza termikoak une oroko beharretara egokitu ahal izateko.
Ezarritako irispidetik gradu bat gorago edo beherako izateak
jardueraren kontsumo elektrikoa %7 handituko du
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 18 de 28
EKIPOEN ORDEZKAPENA
Merkatuan eraginkortasun energetiko handia aurkezten duten makinatxo bat aukera daude,
baina kasu honetan aukera bideragarrienak honakoak izango lirateke:
GASESKO BEROGAILU
KATALITIKOA
- Ez dute instalazio beharrik
- Erradiadore elektriko mugikorrak ordezkatzeko aukera egokia da.
- Une oroko behar termikoetara egokitzeko termostatoa dute.
- Mugikorrak dira, beraz beharren arabera lokaleko gune desberdinetara mugitu
daitezke.
- Ez dute mantentzerik behar
- Estimatutako inbertsioa: 100€/ekipoko gutxi gora behera gehi bataz beste
13€/bombonako prezioa duten butano bonbonak.
BERO-PONPAK + FAN-
COILAK
- Instalazioa behar du.
- Eremu zabaletan instalatzeko gomendatzen da
- Une oroko eskariaren arabera behar termikoak (hotz/bero) erregulatzea ahalbidetzen
du.
- Pizte eta itzaltze denborak automatizatzeko aukera eskaintzen du
- Prebentziozko mantentzea behar dute (filtroen garbiketa, e.a.)
- Beharrezko izango den inbertsioa estimatzeko kasuan kasuko azterketa bate gin
beharko litzateke.
- VRF aire-girotze sistemagatik ordezkatuak izaten ari dira.
VRF AIRE-GIROTZE
SISTEMA
- Orokorrena bero-ponpak + fan-coil sistemaren hantzeko ezaugarriak dituzte, baina
energetikoki eraginkorragoak dira daukaten invertir sistemari esker.
BIOMASAGALDARAK ETA
BEROGAILUAK
- Establezimendu handietan (ostatuak, e.a.) izango litzateke bideragarria, erregai
fosilekin (gasolio, gas naturala, e.a.) aldaratuz urteko kostuen gutxitze nabarmena
lortuko litzatekeelarik.
- Kea kanporatzeko sistema behar du.
- Errekuntzarako materia organikoaren (pelleta, espalak, e.a.) ekarpen manual edo
automatikoa behar du.
- Aldizkako prebentziozko mantentzea behar du (hodiak garbitzea, errautsak kentzea,
e.a.)
- Estimatutako inbertsioa: galdararen tamainaren araberako izango da, 25m2ko lokal
baterako balioko lukeen berogailu txiki batek balioko lituzkeen 800€tatik eremu handi
baterako, ostatu edo hantzeko bat, tamaina ertain edo handiko galdara batek
kostatuko lituzkeen 10.000€ arte.
EKIPOAK ORDEZKAPENA EGITEKO GOMENDIOAK:
1. Sektoreko profesional baten laguntzarekin, eta beharrez gero instalatzaile baimendu
batekin, establezimenduarentzat egokiena den sistema aukeratu.
2. Ekipoen garantiak baliozkoak izateko instalatzaile baimendu batek sinatu behar ditu.
3. Aire-girotze/bero-sistemen gehiegizko dimentsionamendua saihestu.
4. Aparailua erosi aurretik beronen eraginkortasun energetikoa kontsultatu.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 19 de 28
ARGITERIA
PRAKTIKA EGOKIAK
1. Argitasun naturala aprobetxatu.
2. Bananduta dauden egonaldietan, lanean zauden guneko argiteria bakarrik erabili.
i. Etengailu bakoitza argiztatzen duen gunearekin identifikatu
ii. Argiterian fluoreszenteak izanez gero, lan eremutik kanpo 20 minutu baino
gehiago egonez gero argiak itzali (biltegietan esaterako)
3. Erakusleihoetako eta argiztatutako karteleko argiteria itzali egunaren amaieran
establezimendua histen denean
4. Argiteriaren aldizkako mantentzea egin
iii. Argien aldizkako garbiketak (urtean gutxienez bi aldiz), lanparen argiztapen
maila egokia berreskuratzea ahalbidetuko du.
iv. Itzalitako lanparak ordezkatu (bereziki fluoreszenteak, kliskatzeen erruz
sortutako kontsumoak ekiditeko)
5. Argiteria kontrolatzeko sistemak ezarri
Argiteria maila beharren arabera egokitzea ahalbidetzen dute.
PRESENTZIA-DETEKTAGAILUAK
- Gune batean pertsonen presentzia nabaritzen duenean argiak piztu edo itzaltzen dituen dispositiboa.
- Estimatutako inbertsioa: sentsore bakoitzak gutxi gora behera 10€ko kostua dauka.
EPEALDIRAKO SAKAGAILUA
-
- Mekanismo hauek, behin sakatuz gero, argia piztuta mantentzen dute programatutako epealdia pasa bitartean.
- Okupazio baxua duten guneetan (komunak, e.a.) kokatzeko gomendatuak
- Estimatutako inbertsioa: sistema bakoitza sakagailu/tenporizadore/marko batez osatu dago eta gutxi gora behera 40€ kosta ditzake.
ARGIZTAPENAREN ERREGULATZAILEAK
-
- Lanpara baten argiztatzearen intentsitatea aldatzea ahalbidetzen du, gure beharren arabera giro desberdinak sortuz.
- Estimatutako inbertsioa: prezio oso anitzak dira ezartzen den sistemaren arabera, baina gutxi gora behera 15-20€ inguru kosta ditzake erregulatzaile bakoitzak.
ERLOJU-ETENGAILU ASTRONOMIKOAK
-
- Instalatua dagoen tokian eguzkia irten eta ezkutatzen den ordutegia finkatzen duen programa bat dauka.
- Kanpo argiteria erregulatzeko kokatze dira (erakusleihoetan, argiztatutako karteletan, e.a.)
- Estimatutako inbertsioa: prezio oso anitzak dira ezartzen den sistemaren arabera, hala ere gutxi gora behera 50-100€ inguru kosta ditzake elementu bakoitzak.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 20 de 28
EKIPOEN ORDEZKAPENA
1. Lanpara berri guztien bilgarriek kontsumo energetikoaren eta eraginkortasun energetiko
mailaren inguruko informazioa jaso behar dute.
v. Lanpara eraginkorrenak A edo energia maila altuagokoak izango dira
2. Jarraian eraginkortasun energetiko txikiena duten lanparatatik handiena
dutenetatik jaso dira:
Goritasun lanpara tradizionala
- 2012az geroztik ez dira merkaturatzen. - Eraginkortasun baxuena dutenak dira, kontsumitzen duten energiaren %5a
besterik ez da argian eraldatzen, gainontzeko bero bezala galtzen da. - Kalitate kromatikoa: egokia. - Argi mota: epela. - Erabilera gomendatua: erabilera orokorra.
Goritasun lanpara halogenoa
- Bizi iraupena: 2.000-3.000h - Kalitate kromatikoa: ona. - Argi mota: epela. - Erabilera gomendatua: dekoraziorako, lokalizatua. - Lanpararen prezioa: baxua, 4-6€ gutxi gora behera
Kontsumo baxuko lanpara halogenoa
- Bizi iraupena: 2.000-3.000h. - Kalitate kromatikoa: oso ona. - Argi mota: epela. - Erabilera gomendatua: dekoraziorako, lokalizatua. - Manipulazio delikatua dute, bero nahiko askatzen dute. - Lanpararen prezioa: kostu erdikoa, oso anitza da lanpara motaren arabera.
Sodio deskargako eta halogenuro metalikoko lanpara
- Bizi iraupena: 10.000-15.000h. - Kalitate kromatikoa: oso ona. - Argi mota: epela. - Erabilera gomendatua: dekoraziorako, lokalizatua. - Lanpararen prezioa: kostu erdikoa, oso anitza da lanpara motaren arabera.
T8 Lanpara fluoreszentea
- Bizi iraupena: 8.000-16.000h. - Kalitate kromatikoa: oso ona. - Argi mota: epela, neutroa, hotza. - Erabilera gomendatua: orokorra. Argia piztuta denbora luzean egongo den
guneetarako. - Lanpararen prezioa: kostu baxua, 3-5€ gutxi gora behera.
T5 Lanpara fluoreszentea
- Bizi iraupena: 12.000-16.000h. - Kalitate kromatikoa: oso ona. - Argi mota: epela, neutroa, hotza. - Erabilera gomendatua: orokorra. Argia piztuta denbora luzean egongo den
guneetarako. - Lanpararen prezioa: kostu baxua, 3-5€ gutxi gora behera.
Kontsumo baxukoa edo lanpara fluoreszente konpaktua (LFC)
- Bizi iraupena: 8.000-12.000h. - Kalitate kromatikoa: oso ona. - Argi mota: epela, neutroa, hotza. - Erabilera gomendatua: orokorra. Argia piztuta denbora luzean egongo den
guneetarako. - Lanpararen prezioa: kostu baxua, 5-10€ gutxi gora behera.
LED lanpara
- Bizi iraupena: oso luzea, 40.000-50.000h-tara iritsi daiteke, baina eraginkortasuna txikitu egiten da bero handia dagoen guneetan.
- Kalitate kromatikoa: ona. - Argi mota: epela, neutroa, hotza. - Erabilera gomendatua: orokorra. - Lanpararen prezioa: kostu ertain-altua, oso anitza lanpara motaren arabera.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 21 de 28
Jarraian lanparen ordezkapena errazteko lagungarria izango den taula bat jaso da:
ESTABLEZIMENDUKO LANPAREN ORDEZKAPENA Lanpara mota
Goritasun lanpara Halogenoa T8 fluoreszentea
Potentzia (W)
25 40 60 35 50 75 18 36 58
Honakoengatik ordezkatu:
Lanpara mota
LED HAL BC LED HAL BC LED HAL BC LED HBC LED HBC LED HBC FT 5
LED FT 5
LED FT 5
LED
Potentzia (W)
6 13 5 7 20 8 12 30 22 4 20 7 30 20 45 16 9 28 18 51 29
Energia aurrezpena (%)
76 48 80 83 50 80 80 50 82 89 43 80 40 73 40 11 50 22 50 12 50
HAL: lanpara halogenoa BC: kontsumo baxuko lanpara HBC: kontsumo baxuko lanpara halogenoa
FT5: fluoreszente zuzena T5 LED: LED lanpara
OHARRA: hodi fluoreszenteak ordezkatzerakoan lasta elektronikoak instalatzen direla ziurtatu beharko
da, ohiko lastekin aldaratuz %30ko aurrezpena eskaintzen baitute.
Argiterian eta kontrol-sistemetan inbertsio txikiak egiteak
argiterian kontsumitutako energiaren %20-80 aurreztea
ahalbidetuko du.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 22 de 28
BULEGOTIKA-TRESNAK ETA BESTE TRESNA BATZUK
PRAKTIKA EGOKIAK
1. Ekipoetan energia aurrezteko sistemak konfiguratu.
2. Ordenagailuen pantaila-babeslea Black Screen moduan konfiguratu (pantaila beltza).
3. Establezimendua ixtean ekipo informatikoak eta ikus-entzunezkoak guztiz itzali, stand-
by edo egonean geratzea ekidinez.
EKIPOEN ORDEZKAPENA
1. Erosi aurretik, beti ekipoaren eraginkortasun energetikoa egiaztatu.
2. Ekipo elektriko eta elektronikoek hainbat etiketa izan ditzakete. Jarraian energetikoki
eraginkorrenak diren ekipoek izango dituzten etiketa ohikoenak jaso dira:
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 23 de 28
ELEKTROTRESNAK
PRAKTIKA EGOKIAK
1. Denbora luzean erabili behar ez diren aparailuak itzali.
2. Epealdi murriztua duen (periodo valle) tarifa elektrikoa izanez gero, elektrotresnak
epealdi horretan programatzen saiatu, non energiaren prezioa merkeagoa den
EKIPOEN ORDEZKAPENA
1. Erosi aurretik, ekipoaren eraginkortasun energetikoa egiaztatu
Etiketa energetikoak ekipoaren energia kontsumo baloreen inguruko informazioa
eskaintzen du, elektrotresnaren eraginkortasun energetiko maila era azkar batean
ezagutzea ahalbidetzen duelarik.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 24 de 28
HOTZ-INSTALAZIOAK (elikagai establezimendutan ohikoak)
PRAKTIKA EGOKIAK
1. Baimendutako fabrikatzaileek ezarritako prebentzio mantentze pautak ezarri.
2. Hotz-kameretan aldizkako izotz-kentzea egin
- Aparailuen erabilpen baldintzak egokitu (tenperatura, e.a.)
vi. Hotz aparailuen tenperatua elikagaien beharretara egokitu.
vii. Kamerak ahalik eta gutxien ireki hotza ihes egin ez dezan eta kontsumo
energetikoa handitu ez dadin.
3. Hotz-kameretan eraginkortasun energetikoa handitzeko elementuak ezartzeko aukera
baloratu:
HOBEKUNTZA NEURRIAK EZAUGARRIAK, ESKAINITAKO HOBEKNTZAK, e.a. Konpresoretan abiadura aldakorreko
elementuak instalatu
- Une oro eskainitako potentzia hobeto dimentsionatzea ahalbidetzen dute.
Tenperatura eta hezetasuna neurtzeko
sentsoreak instalatu
- Egindako neurketei ezker, hezetasuna eta tenperatura kanpo baldintzen arabera egokitzea lortzen da kameraren eraginkortasuna hobetuz.
Energia neurgailuak instalatu - Jasotako datuek instalatzaile baimendu bati informazio asko eskainiko diote instalazioa egokitu eta etekin handietan atera ahal izateko.
Energia eraginkortasunerako ekipoak
instalatu (“capacitors” edo geruza
bikoitzeko super kondentsagailuak)
- Korronte elektrikoan fluxu nahastua gutxitzea ahalbidetzen dute, instalazio elektrikoa optimizatuz eta faktura elektrikoa gutxituz.
Termostatoko zundan neurgailu berriak
instalatu (elikagaien tenperatura
simulagailuak)
- Tenperatura bariazioak egonkortzea ahalbidetzen du, ekipoen erabilpen baldintzak egokituz eta zaratak eta matxurak gutxituz.
- Zundaren gainean simulagailu bat izango balitz bezala lan egiten du, airearen tenperatura neurtu beharrean elikagaien tenperatua neurtuz. Ondorioz, hotz-zikloen maiztasuna %60 gutxitzea lortzen da eta kontsumo energetikoak %10 eta 33 bitartean gutxituz.
- Hotz-ekipo guztietara egokitu daiteke, beti ere ekipoa kontrolatzen duen zundara irisgarria bada.
Hotz-instalakuntzak optimizatzeko instalatzaile baimendu batekin harremanetan jarri
beharko da.
Hotz-kamera bat behar den tenperatura baino 5ºC baxuago programatzeak kontsumo
energetikoa %25 handitzen du.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 25 de 28
EKIPOEN ORDEZKAPENA
1. Zaharkituak geratu diren konpresoreak teknologikoki aurreratuagoak dauden
makinengatik ordezkatu, energia aurrezteko gaitasun handia izango dute une oro
zerbitzuaren eskari-aldaketetara egokituz. Horrez gain, kontrol, erregulazio eta
monitorizazio sistemak ezarri daitezke, eta baita fluido hotz-eroale berriak ere.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 26 de 28
ERAIKUNTZA-EZAUGARRIAK
Isolamendu egoki batekin eraikin eta establezimenduen kontsumo energetikoaren ia %50
aurreztu ahalko litzateke.
PRAKTIKA EGOKIAK
1. Leihoen, ateen eta beirateriaren egoera errebisatu.
viii. Orokorrean, establezimendu bateko bero beharren %25-30a itxituren problemei
dagozkie.
2. Establezimenduaren sarreran bero eta hotz galerak ekidin.
ix. Lokal handietan Itxiera automatikoko sistemak edo aire-gortinak instalatu
daitezke galerak murrizteko.
ITXITUREN BERRIZTEA ETA ORDEZKAPENA
Establezimenduan erreformak edo errehabilitazioak eginez gero, establezimenduko itxiturak
berritu eta energetikoki eraginkorragoak diren beste batzuekin ordezkatu.
o Arotzeria
Isolamendu termiko handiena izatea ahalbidetuko duten markoak trasmitantzia termiko (U)
baxuena aurkezten dutenak izango dira.
PROFILAREN MATERIALA TRASMITANTZIA TERMIKOA U (W/m3K)
Metalikoa 5,7
Metalikoa RPT (4mm ≤ d < 12 mm) 4
Metalikoa RPT d ≥ 12 mm 3,2
Zura gogorra (= 700 kg/meta 60 mm-ko lodiera) 2
Zura biguna (= 500 kg/meta 60 mm-ko lodiera) 2,2
PVCko profil hutsa (2 kamera) 2,2
PVCko profil hutsa (3 kamera) 1,8
o Beirateria
Isolamendu termiko handiena izatea ahalbidetuko duten beirak trasmitantzia termiko (U)
baxuena aurkezten dutenak izango dira.
BEIRA MOTA TRASMITANTZIA TÉRMIKOA U (W/m3K)
Beira sinplea (monolitikoa) 5,7
Beira bikoitza 2,7-3,3
Beira bikoitza ATRekin 1,6-2,6
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 27 de 28
Beira sinpleak dituzten lokal guztiek prestazio termiko oso baxuak izango dituzte. Beira
hauek beira bikoitzengatik ordezkatzeak aurrezpen energetiko eta ekonomiko handiak
errakiko lizkioke establezimenduari.
Tolosaldeako merkataritza sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko gida
Página 28 de 28
ERAGINKORTASUN ENERGETIKORAKO DIRU-LAGUTNZA LERROAK
Azken urteotan, energia kontsumoa murriztu eta eraginkortasun energetikoa handitzeko
asmoz hainbat diru-laguntza lerro ezarri dira. Laguntza hauek kudeatzen dituzten erakunde
nagusiak IDEA eta EVE dira.
Diru-laguntza deialdi gehienak urtero aurkezten dira.
• IDAE – Energia aurrezpenerako eta dibertsifikaziorako Institutua
o Movele Programa: Kotxe elektrikoa eskuratzeko diru-laguntza programa.
o Plan pive 8: ibilgailu eraginkorren eskuratzea errazteko diru-laguntza programa.
o Programa Biomcasa II: eraikinetan biomasa termiko proiektuak ezartzeko
finantzaketa programa.
o Programa Solcasa: eraikinetan eguzki-instalazio termikoak jartzeko finantzaketa
programa.
• EEE – Energiaren Euskal Erakundea
o Biomasa-galdarak: Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak
sustatzeko laguntzen programa.
o Energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak Hirugarren Alorrean:
Hirugarren sektorean energia berriztagarrien erabileraren eta energia
eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programa.