Download - Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
0
HAURREKIN EMOZIOAK
LANTZEN
HEZKIDETZA PROIEKTUA
MATXINSALTOAK:
Leire Jimenez
Aroa Jimenez
Miren Gabiña
Onintza Garitaonaindia
Iker Diaz de Gereñu
Oihane Diez
Gizarte eta kultura ingurunearen
ezagutza.
HH:31
1
AURKIBIDEA
• Justifikazioa……………………………………………………….. 2.orr.
1. Jarduera: Txoko-txiki……………………………………………..3.orr
2. Jarduera: Hau lasaitasuna!....................................... ...............6.orr
3. Jarduera: Kezkamuxelak ipuina……………………………….. 9.orr
4. Jarduera: Emozioen memoria…………………………………..11.orr
2
JUSTIFIKAZIOA
Hezkidetza, jaio berriengandik hasita, bizitza osoan zehar landu beharreko jarrera,
ikuspegia edota, hobeto esanda, balorea litzateke. Konkretuki, haur bakoitzaren
generoa kontuan hartu barik aurrera eramaten den hezkuntza prozesua da. Haur
guztiei eta bakoitzaren sexua kontuan hartu barik, modu parekide batean heztea heldu
duen hezkuntza filosofia litzateke. Modu aske batean hezteko aukera berdinak neska
eta mutil guztiei eskainiz.
Modu honetan, haur bakoitzak berezkoak dituen gaitasun eta abileziak garatzeko
aukera izango du, eta beste hainbat jakintza edo ahalmen eskuratzeko espazioa
eskaini behar diegu. Prozesu guzti hau ez da egun batetik bestera lortzen den zerbait
ezta ekintza konkretu batzuen bidez aurrera eramaten dena ere; hezkidetza, modu
kontziente batean eta etengabeko formakuntzan eta garapenean aurrera eramaten den
prozesua litzateke.
Honetan, curriculum ezkutuak zer esan handia dauka. Azken finean, guk, irakasle
bezala, ezin baitugu teorikoki gauza bat esan, edota jarduera hezkidetzaileak gelan
proposatu baldin eta ondorengo gure jarrera ez baldin bada hezkidetzailea. Beraz,
irakasleok gure jarrerak zaintzetik hasi behar gara, geletan benetako aukera
berdintasuna egotea nahi badugu. Horregatik, gure aurreiritziak lantzea atal
garrantzitsu bat izango da.
Hezkidetza lantzeko, mila modu edota baliabide daude. Baina oraingo honetan,
emozioen gaia jorratzea erabaki dugu. Emozio eta sentimenduen bidez, jarrera
hezkidetzaileak modu egoki batean lan daitezkeela uste dugulako. Askotan, emozioen
gaian ere, generoaren araberako ezberdintasun eta banaketa egiten dugula konturatu
gara. Baina jakin badakigu, bai neskato zein mutikoak haserretzen direla, negar egiten
dutela, beldurtzen direla, poztasunez egoten direla, lotsatzen direla ,… Pertsona
guztiak emozio oso ezberdinak sentitzen ditugu eta hauek modu aske batean sentitu,
bizi eta adierazteko eskubidea eduki behar dugu.
Beraz, ondorengo jardueren bitartez, hezkidetza eta emozioak lantzeko proposamen
txiki bat aurkezten dizuegu:
3
BALIABIDEAK AZTERTZEKO FITXA
MATXINSALTO TALDEA:
Onintza Garitaonaindia Malcom
Iker Diaz De Gereñu Goitiz
Aroa Jimenez Perez
Leire Jimenez Litago
Oihane Diez Gonzalez
Miren Gabiña Herrero.
1. JARDUERA: TXOKO-TXIKI
1.- Fitxa teknikoa
Izenburua Txoko-Txiki
Egilea Guk sortua
Editoriala -
Tokia Gelako txoko bat
Urtea 2012/11/21
Euskarria -
4
2.- Baliabidearen aukeraketaren justifikazioa
Haur hezkuntzan, batez ere 2, 3, 4 urte tarte horietan umeak askotan haserretu egiten
dira gelako lagun batek jostailu bat kendu diolako, elkar jo egin dutelako. Normalean
norbaitek beste bati jostailu bat kendu dionean, elkar jotzen bukatzen dute eta haserre.
Egoera hauetan txoko txikia oso aproposa da. Umeak jakin behar eta horixe izango da
gure lana beste norbaitek jostailu bat kendu eta sentitzen dugun frustrazioa baretzen
eta bideratzen. Horretarako, txoko txikia egongo zen bertara hurbildu sartu, behar
duten materiala erabili edo ez, baretu eta txoko txikia uzterakoan jostailua kendu dion
umearengana joatea eta sentitu duena adieraztea. Orain azaldutako hau guztiokin ez
dugu lortuko 3 urtekoentzat zail samarra izango baita, baian gure helburua hauxe da
eta horretarako burutuko ditugu planteatutako ekintza eta dinamika ezberdinak.
Guzti honek, genero berdintasuna lantzeko balio du. Izan ere, haur guztiek momentuan
sentitzen duten emozioa adierazteko aukera izango dute. Irakasleak, sexuaren aldetik
inolako bereizketarik egin gabe. Hau da, berdin dio neska edo mutila izateak,
emozioak adierazterako orduan, hauek kudeatzerako orduan, edota hauetaz
mintzatzeko momentuan. Jarduera honetan, irakaslearen papera oso garrantzitsua
izango da, jarrerak zaindu behar dituelako.
3.- Baliabidearen deskripzioa
Txoko hau gelako alde txiki eta lasai batean jarriko dugu. Aukera baldin badaukagu
ezkutuan egoteko hobe. Umeek, egunean zehar beraien emozioen arabera, erabiliko
dute..
Helburuak:
• Norbera lasaitzeko.
• Bizi dituzten emozioak kudeatzeko lekua izatea estrategiak erakustea.
• Norberak bizi dituen sentimenduen eraginez adierazten dituen emozioak
identifikatzea.
• Frustrazioei eta haserrealdiei irteera ematea.
• Umeek lagunen egoerak errespetatu eta ulertzea, enpatia landuz.
• Norbera eta besteen sentimenduak identifikatzea eta ulertzea.
5
Bertako arauak:
- Arauak finkatu behar dira hasieratik, haiekin adostuta, bestela, umeek edozein
momentutan eta egoerak eskatzen ez duenean, erabiliko dute.
- Ume bat baino ezin da egon.
- 5-10 minutu egongo gara. Gerta daiteke egun batean bi umek edo gehiagok sartu
nahi izatea txokoan, orduan txandak egingo ditugu 5-10 minutukoak.
- Umeek txoko horren dinamika ulertu behar dute, hau da, ezin diegu utzi txokoa
beraiek nahi dutenerako. Korruan aspertuta badaude, gerta daiteke eskatzea, edo
logura dutenean, nekatuta daudenean. Horregatik, gure helburua burutuko ditugun
dinamika guztiekin eta landuko dugun ipuin berezi batekin, txoko honetako
dinamika ezagutuko dute.
- Txokoa ez da jolasteko.
Behin umea barruan dagoenean, baliabide ezberdinak eskainiko dizkiogu norberaren
frustrazioa eta haserrealdi horiek baretzeko. Horretarako, dagoen materiala edukiko
dute beraiek manipulatzeko eta erabiltzeko.
Materiala:
• Ispilua: oso garrantzitsua da umeek ikustea zelako aurpegia daukagun emozio
hori bizitzen dugunean. Aurpegiko adierazpena oso garrantzitsua da
norberaren eta besteen emozioak identifikatzeko. Gainera, ispiluaren bidez
umeen aldaketa zelakoa den ikusteko aukera izango dute; sartzerakoan,
zelako adierazpena eta ateratzerakoan, zelakoa. Aldaketa horiek ikustea ere
garrantzitsua da.
• Pelutxe bat nahi dutenean besarkatzeko.
• Urratzeko papera, aldizkariak, egunkariak. Amorratuta daudenean hartu eta
puskatzeko. Oso erabilgarria izango da sentitzen dugun amorru hori
kanporatzeko eta lasaitzeko.
• Plastilina edo buztina. Lasaitzeko
• Kolpeak emateko espumazko makila edo blokea. Lasaitzeko
• Marrazkiak egiteko folioak
• Margoak.
• Kuxinak. Eroso egoteko eta nahi badugu etzanda egoteko. Adibidez, triste
gaudenean ez daukagu gogo handirik gauzak egiteko eta askotan etzanda
6
edota ezer egin gabe egotea gustatzen zaigu. Horretarako giro erosoa lortu
behar dugu.
• Emozioen irudiak. Ispiluaren aurrean jarriko ditugu umeek ispiluan begiratzen
dutenean identifikatu ahal izateko.
• Ipuinak lasaitzeko irakurri bitartean.
Txoko txikiaren funtzionamendua ez dute ezagutuko hasieratik baina pixkanaka-
pixkanaka, bere erabilera azaldu ahala, beraiek barneratuko dute. Behin txoko txikitik
ateratzerakoan, aukera daukagu, umeek nahi badute, gertatutakoa azaltzea besteen
aurrean. Aukera badaukagu, aprobetxatu umeek egoera ezberdinak zelan bizitzen
diren ikusteko eta barneratzeko.
2. JARDUERA: HAU LASAITASUNA!
1.- Fitxa teknikoa
Izenburua HAU LASAITASUNA!
Egilea GUK SORTUA
Editoriala -
Tokia Gelako Txokoa
Urtea 2012ko azaroak 21
Euskarria -
7
2.- Baliabidearen aukeraketaren justifikazioa
Umeek erlaxazioa zer den esperimentatu eta beraien gorputza eta burua
lasaitzeko, bakoitzak, egoera horretan, bere burua aztertu eta ezagutu ahal
izango du. Azkenik, lasaitzeko jarduera baten ondorioz, bizitako emozioak
adierazteko aukerak emango dizkiegu. Era honetan, umeek, emozioek
generorik ez dutela ohartzeko aukera izango dute..
3.- Baliabidearen deskripzioa
Umeek erlaxazio ariketa batzuk egin ditzakete norberaren tonu muskularra
lasaitzeko eta lasaitasun momentuaz disfrutatu ahal izateko.
HELBURUAK:
- Erlaxazioa zer den esperimentatu gure gorputza eta burua lasaitzeko.
- Bizitako emozioak adierazi.
METODOLOGIA:
Umeak aztoratuta daudenean lasaikuntza saioa egin dezakegu. Norberak
esterila antzeko bat edukiko du edo toki batzuetan kuxinak erabiltzen dira.
Bakoitzak bere kuxina erabiliko du eta korru handi batean eseriko dira. Eroso
egon behar dira, orduan norberak gustuko duen moduan etzan egingo da
lurrean. Horretarako, komenigarria da gela prestatzea giro egoki batean musika
lasaia jarri, gela ilundu, …
Irakasleak, ahots tonu baxu eta goxo batekin umeak isiltzen joateko esango die.
Isiltasunak atseden hartzen lagunduko die.
Konsigna: “Arnasa hartuko dugu, aire asko birikietara sartzen saiatuko gara eta
airea sudurretik hartuko dugu. Airea barruraino sartzen utziko dugu; ahalik eta
gehien, ahal dugun gehien, gero ahotik botako dugu. Eskuak tripen gainean
jarriko ditugu, nabaritu zelan mugitzen den: gora doa, behera doa. Arnasa
8
hartzen dugunean, tripa puztu egiten da eta airea ahotik botatzen dugunean,
ordea, tripa hustu egiten da.” Mugimendua behin eta berriro errepikatzen da.
Bukatzen dugunean, nahi duenak edo guk norbaiti galdetuta, nahi badu, zer
sentitu duen komenta dezake. Txikiek modu erraz baten sentitzen dutena
adierazten ez dakitenez, hitz egiteko edo adierazteko nahia lortzeko, galderaren
bat egingo diegu.
Honako galderak izan litezke:
- Zelan sentitzen zara?
- Gustatu zaizu? Zergatik?
- Errepikatu nahi duzu?
- Noiz egin ahal dugu erlaxazioa?
BEHARREZKO MATERIALA:
• Kuxinak edo esterila
• Gela handi bat (norberaren gelan egin ahal bada egokia izan daiteke)
TENPORALIZAZIOA:
10 minutuko erlaxazio saioak egingo ditugu. Dena den, hau gero gelaren
arabera molda daiteke ume batzuei erlaxazio egitea gustatzen zaielako eta
beste batzuei ez. Orduan gelaren arabera ikusiko da.
9
3. JARDUERA: KEZKAMUXELAK IPUINA
1.- Fitxa teknikoa
Izenburua Kezkamuxelak
Egilea Anthony Browne
Editoriala Kalandraka
Tokia Pontevedra
Urtea 2006
Euskarria Liburua/papera
2.- Baliabidearen aukeraketaren justifikazioa
Haur Hezkuntzako zikloan, haurrek oraindik irakurtzen ez dakiten etapa horretan,
ipuinek berebiziko garrantzia hartzen dute. Hauen bidez, edukiak eta baloreak
transmititzen dizkiegulako eta batez ere, ipuinetako irudiek sekulako garrantzia hartzen
dutelako.
Guk proposatutako proiektuan emozioen bidez hezkidetza landu nahi dugula ikusita,
oso egokia iruditu zaigu emozioen inguruko ipuin bat aukeratzea. Gai bera haurrekin
modu ludiko batean landu ahal izateko era egokia dela uste dugu.
10
Ipuin honetako protagonista mutil bat da. Hainbat kezka ditu buruan, eta horiengatik
triste agertzen da. Azkenean, kezkamuxelekin (Guatemalako panpintxoak) arazoari
irtenbidea ematea lortzen du. Garrantzitsua ikusten dugu, ipuin honetako protagonista
mutil bat izatea, normalean, gaur egungo gizarteak mutil arduragabeen irudia
aurkezten baitigu eta adibide honekin estereotipo horri buelta emateko aukera dugu.
Gainera, ipuin honek bakoitzak dituen kezkak azaleratzeko eta horietaz hitz egiteko
aukera eskaintzen digu.
3.- Baliabidearen deskripzioa
Esan bezala emozioak lantzeko ipuina da hau. Gainera, edonork eduki ditzakeen
kezkak azaleratzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Jarduera bera, modu honetan
planteatzen dugu: Ipuina kontatuko diegu, haur guztiak borobil batean eserita egongo
direlarik. Ipuinari sarrera emateko, irakasleak beldurrez eta kezkez hitz edo galdetuko
die. Modu honetan, ipuinaren gaian murgilduko dira. Ondoren, ipuina bera kontatzeari
ekingo dio irakasleak. Ipuinean agertzen diren esaldi eta hitzak irakurtzeaz aparte,
irudietan ere zentratuko gara. Ipuina kontatzen bukatu ostean, haurrekin ipuinean
gertatutakoa birpasatuko dugu eta haien kezkez hitz egingo dugu. Zer nolako kezkak
dituzten galdetuko diegu, baita kezkekin zer egiten duten ere. Jarduera honi amaiera
emateko, tailer txiki bat egingo dugu. Hain zuzen, kezkamuxelak panpinak egingo
ditugu.
Materiala:
Koloreetako oihal zatiak, zotzak, kola, margoak, artaziak.
11
4. JARDUERA: EMOZIOEN MEMORIA
1.- Fitxa teknikoa
Izenburua EMPOZIOEN MEMORY
Egilea Urtxintxa eskola eta Emaisia elkartea
Editoriala ---
Tokia BIlbo
Urtea 2007 Ekaina
Euskarria Kartoizko kutxa eta kartoizko fitxak
2.- Baliabidearen aukeraketaren justifikazioa
Baliabidea hau emozioak lantzeko oso aproposa ikusten dugulako aukeratuko
dugu. Jolas honen bidez haurrek emozio mota desberdinak aztertuko dituzte,
beti ere era ludiko eta dibertigarri batean. Emozioak eta sentimenduak era
dibertigarri batean landuko dituzte, izan ere, jolasean ari diren bitartean,
sentitzen ari diren emozioak identifikatzeko aukera izango dute jolaseko
pertsonaiekin lotuz. Hau da, sentitzen dutenaz kontzientziatu ondoren, euren
sentimendu hori hoberen deskribatzen duen pertsonaiarekin identifikatuko dute;
horrela euren burua hobeto ezagutzeko aukera izango dute.
12
Jolas honek ez du genero berdintasuna zuzenean lantzen, zeharka baizik.
Jolasaren helburua emozioak eta sentimenduak adieraztea da, berdin da neska
zein mutila izan eta betiko rol horiek alde batera utziz, ume bakoitzak sentitzen
duena adierazteko aukera izango du. Hau da, mutilek ere negar egiten dutela
ulertu, sentiberak direla eta neskak ere haserretzen direla, amorrua sentitzen
dutela etab. Horrela neska mutilen artean sentimenduek berezitasunik ez dutela
ikasiko dute, garen moduan onartuak izan behar garela, gure izaera delako
besteengandik desberdintzen gaituena.
Beraz, genero berdintasuna lantzeko aukera paregabea da, betiko rol horiekin
apurtzeko aukera ematen duelako, eta ume bakoitza bere izaera den modukoa
aurkezteko gai izango da, pertsona moduan sentitzen dutena adieraziko dute,
eta ez neska edo mutil moduan.
3.- Baliabidearen deskripzioa
Emozioen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da, emozioak lantzen
dituena eta garapen emozionala jorratzen duena.
Memoria garatzeko bikote jolas ezaguna oinarri hartuta, haur eta gaztetxoen
garapen emozionala lantzeko jostailua da. 10 emozio ezberdin biltzen dituen
fitxak daude. Hauek bikoteak osatzen dituztelarik. Fitxa guztiak buruz behera
jartzen dira eta txandaka bi fitxa altxatu behar dira. Bikotekideak badira, froga
ezberdinak egin beharko dira emozioak lantzeko helburuarekin (jasotako
emozioarekin historia txiki bat kontatu, edo zuk emozio hori noiz sentitu duzun
kontatu …). Bi fitxa altxatuz gero eta hauek bikotea ez badira, fitxak berriro
buruz behera jarri behar dira eta hurrengo pertsonaren txanda litzateke. Oso
garrantzitsua da memoria ona edukitzea fitxak non dauden gogoratzeko.
Ikasleak modu aktiboan parte hartzen du jolas honekin, izan ere, bere da
protagonista. Jolas honen bitartez, haurren sentimendu eta bizipenei sekulako
garrantzia ematen zaie.
13
Irakasle zein hezitzaileak paper garrantzitsu bat jokatzen du jolas honetan.
Azken finean, jolas asko kutxu sexista ez duten arren, honen gainean egiten
dugun erabilpena berriz sexista izan daiteke. Horregatik, irakasle zein
hezitzaileok, jostailu honen erabilpen egokia egiteko ahaleginak egin behar ditu.
Hala nola, genero ikuspegia eta hezkidetza jolas osoan zehar presente edukiz.
Kartoizko kutxa txiki bat da, barrualdean 20 fitxa txiki dituena. Genero
berdintasuna lantzeari dagokionez, nahiko aproposa da, sentimendu bakoitzean
mutila zein neska agertzen direlako, eta beraz umeak konturatuko dira bai
neskak zein mutilak sentimendu hori eduki dezaketeela. Azken finean, jolas
honen bitartez emozioak azaleratzen ditugu, hitz egiten dugu eta sentitzen
duguna kokatzeko tartea eskaintzen zaie haurrei. Emozioak identifikatzeko,
ulertzeko eta azaltzeko zailtasunak ditugunean, gehienetan, arazo larriak
suertatu daitezke. Eta jolas honen bidez, arazo horiek ekiditeko ahaleginak
egiten dira. Gainera jolasaren fitxetan adin desberdineko pertsonak agertzeaz
aparte, emakume zein gizonak agertzen dira, neska-mutilak edo aitona-
amonak. Baita kultura ezberdinetako pertsonak ere (txinatarrak, afrikarrak,
hegoamerikarrak ,…). Gainera bikoteak egiterako orduan homogenitatea ez da
irizpidea, guztiz kontrakoa. Jolas honek emozioak lantzea helburua izateaz
aparte baita kultur aniztasuna jorratzen du. Azken finean pertsona guztiak ez
garelako berdinak, eta pertsona guztiak emozioak berdin sentitzen ez
ditugulako.