“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 1
BIZITZA BERRAZTERTZEA:
Ikusi Epaitu Jardun
‘‘KKOONNPPRROOMMIISSOO
KKRRIISSTTAAUUAAKK
KKRRIISSIIAARREENN
AAUURRRREEAANN’’
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 2
11.. EERRRREEAALLIITTAATTEEAA IIKKUUSSII:: 1. Aurkezpena:
Hainbat eliz taldetan dihardugun laiko talde batek (Barandiaran Kristau Elkartea,
Bilboko Elizbarrutiko Cáritas, Kristau Sozialistak, Fedea eta Justizia, Itaka eta
Elizbarrutietako Misioak), azken hilabeteotan, gogoeta egin dugu gure gizarteak bizi duen
egoera sozialaren eta ekonomikoaren aurrean, euskal gotzainen “Ekonomia
pertsonen zerbitzura” pastoralaren orientabideak gure errealitatean aplikatzeko
xedearekin.
Ez dugu ahaztu behar pobretasunaren errealitatea ez dela koiunturala edo egoeraren
araberakoa (hala ematen dute aditzera “krisialdi” honen aurreko datuek), eta ez diola
berdin eragiten planetaren “Iparraldeari” eta “Hegoaldeari”. Badu, hortaz, “egiturazko”
osagai bat, desberdintasun “asimetriko” horiek sortzen dituen eredu ekonomiko eta sozial
nagusiarekin zerikusia duena: desberdintasun horiek areagotu egiten dira Iparraldean,
eta Hegoaldeko zenbait herrialdetan, berriz, murriztu egiten dira, nahiz eta Hegoaldean
pobretasun indizeak gehiegizkoak diren oraindik ere.
Edonola ere, uste sendoa dugu, gero eta jende gehiagori mina eta oinazea eragiten dioten
gaur egungo egoerak eta haren sustraiak salatzeaz eta haien kontra borroka egiteaz gain,
ezinbestekoa dela horren lekukotza ematea eta eredu izatea, geure burua fededuntzat
dugunon erantzukizun eta elkartasun ikur izan litezkeen jokabide bereizgarrien bitartez.
Horregatik ekin diogu, hain zuzen ere, kanpaina honi. Horren bitartez gonbita egiten
diegu Bizkaiko fededunei eta komunitateei gaur egungo egoeraren gogoeta kritikoa egin
dezaten, errealitatetik eta gure fedetik abiatuta, eta bereziki eskatzen diegu egoera horren
aldaketa sakona ekarriko duten konpromiso zehatzak hartu eta horietan sakon dezaten.
2. Zenbait datu:
- “Krisiaren” aurretik:
Euskadin, pobretasun tasa %8,5ekoa zen 2007an.
Espainian, herritarren %19tik %24ra igaro da 2007-2011 urteetan.
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 3
- Iparraldea/Hegoaldea desberdintasunak:
1.200 milioi lagunek egunean USA dolar 1 edo gutxiago dute bizitzeko.
3.000 milioi lagunek 2 dolar USA baino gutxiago dituzte egunean bizitzeko.
54 herrialde 1990ean baino pobreagoak dira gaur egun.
800 milioi lagunek desnutrizioa dute munduan.
Munduko herritar aberatsenen %1ek pobreenen %57en diru sarrerak dituzte.
- Hemen eta orain:
Langabeziak espainiar herritarren %25i eta euskaldunen %15i eragiten dio: 42.900
etxetan kide guztiak langabezian daude.
Pobrezia tasak Euskadiko biztanleriaren %11 hartzen du, hau da, 235.000 lagun.
100.000 pertsona inguruk elikadura arazoak edo oinarrizko premiei erantzuteko
ezintasun larriak izan dituzte azken hilabeteotan; horietatik 15.000 lagun gose
izaten dira.
2012. urtearen azken hiruhilekoan 1.231 lagun bota dituzte beren etxeetatik, ia-ia
14 egunean.
Espainia da, La Caixa Fundazioaren arabera, EBn desberdintasun gehien dituen
hirugarren herrialdea. Eta Euskadin, herritarren %1,3k BPGaren %44,4 duen
lekuan, Cáritasek jakinarazten du pobretasuna “inoiz baino indartsuagoa,
zabalagoa eta kronikoagoa” dela gaur egun. 2012. urtearen lehenengo seihilekoan,
Cáritasen onuradunen kopuruak %35 egin du gora.
Krisiarekin, gainera, Bizkaiko Elizaren gizarte erakundeen manifestuak ekainean
adierazi bezala, Ongizatearen estatua, gizarte eskubideen garapenerako eredua,
pitzatzen ari da, eta “arrazoi ekonomikoa nagusitzen ari zaie gaur egungo
egoeraren ondorio larriak jasaten dituen gizartearen parte baten premia gero eta
larriagoei. Krisi honen jatorriarekin erantzukizun gutxien duten pertsonak eta
familiak dira haren kalteak gehien jasaten dituztenak. Gizarte Ereduaren zenbait
moldaketa bereziki kezkagarriak dira, eta eskubideak murriztu eta gizartearen
parte-hartzea baztertzen dute. Gure ingurunean, Oinarrizko Errenta (RGI)
jasotzeko eskakizunen erreformak eta Gizarte Inklusiorako laguntzak lortzeko
eskakizunen aldaketa dira horren erakusgarri. Estatu mailan, berriz, Lan
Erreformak eta 16/2012 Lege Dekretuak kendu egiten die, beste hainbat
eskubideren artean, osasun laguntza edukitzeko eskubidea Espainian bizitzeko
baimena ez duten atzerritarrei”.
3. Datuetatik haratago... gizabanakoak:
- Datuen atzean gizabanakoak daude: jasaten duten sufrimendua eta segurtasunik eza,
beren bizitza pertsonalean eta familian dituen ondorioak, hori guztia, beren
duintasunaren kontrako erasoa da.
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 4
- Horien atzean, halaber, sistema bat dago, desberdintasun eta bazterketa handiagoa
sortu izan duen eta gaur egun oraindik ere sortzen duen eredu ekonomiko eta sozial
bat.
- Baina horien atzean gu geu ere bagaude, herritarrok eta fededunok. Guk zalantzan jar
dezakegu eta jarri behar dugu gure solidaritatea, gure diruaren erabilera, gure
kontsumitzeko modua, azken batean, nola egon gaitezkeen gehien sufritzen duten
horien alboan eta nola lagun dezakegun errealitate hori eraldatzen.
4. Egoera horren kausak:
“Ekonomia pertsonen zerbitzura” pastoralean, euskal gotzainek arrazoi horietako batzuk
aztertzen dituzte, labur-labur:
A) “Finantza ekonomia” deitutakoaren eta “benetako ekonomia” deitutakoaren arteko
etengabeko urruntzea. Bere ondorioak oso gaiztoak izan dira, krisitik ateratzea oso
zail egiten duten kausen eta ondorioen espirala sortzean: kolapso finantzarioa,
egundoko geldialdia industrian eta higiezinen arloan, inbertsioen lehortea ondasun
eta ekipoetan, langabeziaren gehikuntza handi eta bizkorra, kontsumoaren
uzkurdura gogorra, zergen sarreren jaitsiera bortitza, aurrekontu defizit
onartezinak eta, ondorioz, gero eta alde handiagoa erabiltzeko moduan dauden
baliabideen eta gizarte babeserako beharrezko neurrien artean. Itxuraz teknikoa
den kate honen azkena, hala ere, argi identifika daiteke: zorigaitza, hain zuzen ere,
beren lana eta sarrerak galdu dituzten, laguntza sozialak murriztu eta, kasu
batzuetan, desagertu ere egin direla larritasunez ikusten duten, sistema
ekonomikotik kanporatuak diren eta sistema sozialetik kanpo geratzeko arriskua
duten gizabanako eta familia askoren zorigaitza. Gainera, krisiari lotuta dagoen
elikagaien eta lehengaien garestitzeak egoera jasangaitza ekarri die milioika laguni
munduko herrialderik txiroenetan, beren biziraupena ere mehatxatuz (11. zk.).
B) Horrek krisiaren jatorrian dauden funtsezko hiru gabezia nabarmendu ditu:
1. Merkatu globala, batez ere finantzarioa, zuzentzeko neurri egokien gabezia;
2. Beren funtzionamendua bermatzeko gaitasun nahikoa duten erakundeen
gabezia; eta, azkenik,
3. Gabezia etikoa, berau gabe krisi hau ez zatekeelako gertatuko gertatu izan den
bezala. Merkatuaren berariazko mekanismoekiko teoria lar permisiboak
arriskuak nork bere egitearen eta ebaluatzearen oinarrizko arau teknikoen
arloan lasaikerian erortzea ekarri du; baina, era berean, lasaitze hori, soilik
teknikoa ez dena, huts moral larriak erakusten dituzten jokaera batzuek eragin
dute. Honen haritik, guztiz adierazgarriak dira Michel Camdessusen hitzak:
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 5
“krisi finantzario hau hondamendi etikoa ere bada, eta, beharbada, horixe da
batez ere” (12. zk.).
C) Gotzainek beren buruari galdetu zioten, halaber, gure ekonomia benetan gizaki
osoaren eta gizaki guztien esanetara dagoen. “Ezinbestekoa da gizarte aberats eta
kontsumista honek gizaki hobe egiten gaituen galdetzea; gizarte hori zuzentzat har
dezakegun, munduko pobretasunaren eskandaluaren eta herrialdeen arteko eta
herrialdeetako bertako (aurreratuak zein azaleratzen ari direnak) alde ekonomiko
nabarmenen aurrean”.
Ildo horretatik, ezinbestekoa da geure buruari galdetzea, eta hori azpimarratu nahi dugu
kanpaina honen bitartez, kontsumismoaren, pilatzearen eta indibidualismoaren “kultura”
horrek nola kutsatu gaituen denak eta nola eragin duen gero eta desberdintasun
handiagoak egotea, eta orobat aztertzea nola eragin dion ingurumenari eta munduko
baliabideak agortzeari; beraz, beharrezko eraldaketa gertatuko bada, eredua aldatzeaz
gainera, gure gain hartu behar dugu dagokigun erantzukizuna.
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 6
22.. EEPPAAIITTUU::
Fede kristauak ikusi berri dugun egoera hori gizatiartzeko jardutera
bultzatzen gaitu. Jo dezagun, beraz, Jainkoaren hitzera, fededunontzat
errealitatea nagusitasunez epaitzen duen Hitzera, hain zuzen:
Malakias 2, 10: Ez al dugu denok Aita bat bera? Ez al gaitu guztiok Jainko berak egin?
Zergatik gabiltza, bada, elkar engainatuz?
Deuteronomioa 15, 7-8: Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeko hiriren
batean zuen herritarren bat behartsua bada, ez izan bihozgabeak, ez
laguntzarik ukatu senide behartsuari; eskuzabalak izango zarete berarekin eta
bere premia estaltzeko behar duena emango diozue maileguz.
Lukas 9,12-17: Eguna iluntzen hasi zen. Hamabiak hurbildu eta esan zioten Jesusi:
“Bidal ezazu jendea inguruko auzo eta baserrietara, ostatu eta jan bila joan
daitezen, hemen oso aparte baikaude”.
Baina hark erantzun zien: “Eman zeuek jaten”.
Haiek, orduan: “Ez daukagu bost ogi eta bi arrain besterik, jende honentzat
guztiarentzat jatekoa erostera geu joaten ez bagara behintzat”. Bosten bat mila
gizon ziren.
Jesusek esan zien ikasleei: “Eserarazi berrogeita hamarnaka”.
Hala, denak eserarazi zituzten.
Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta begiak zerura jasorik,
bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.
Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.
Eginak 4, 34-35: Ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek,
dena saldu eta salmentaren ordaina apostoluen esku jartzen zuten; eta
bakoitzari behar zuena ematen zitzaion.
1 Korintoarrei 10, 24: Ez bedi inor bere buruaren interesaren bila ibil, besterenaren
bila baizik.
Galaziarrei 6, 2: Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko
baituzue Kristoren legea.
Egin dezagun otoitz aipatutako Bibliako testu horietako batzuekin.
Zer sentimen sortzen dit Jainkoak lehen egiaztatutako errealitate zehatzaren
aurrean?
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 7
Intuiziozko deiak zehazteko, argumentuak neureganatzen ditut, Elizaren
Gizarte Dotrinan sakonduz:
Vatikanoko II. Kontzilioa, Gaudium et Spes 69: Jainkoak lurra eta bertan dagoen oro gizaki eta herri guztientzat zuzendu du; beraz, ondasun kreatuek guztiengana iritsi behar dute egoki den moduan, zuzentasuna gidari eta maitasuna lagun direla.
Direnak direla jabetza motak (…) beti kontuan hartu behar da ondasunen xede unibertsala. Beraz, gizakiak, ondasun horiek erabiltzean, eskubidez dituen kanpoko gauzak, beraiek soilik balira bezala ez, baizik eta guztienak balira bezala hartu behar ditu, hau da, bere onerako bakarrik ez, baizik eta besteen onerako direla pentsatuz.
Vatikanoko II. Kontzilioa, Gaudium et Spes 74: Denon ongizateak bizitza
sozialeko baldintza guztiak hartzen ditu bere baitan; hain zuzen ere, baldintza horien bitartez, gizakiek, familiek eta elkarteek modu hobe eta errazagoan lortu dezakete perfekzioa.
Joan XXIII.a, Pacem in Terris 53: Gizaki guztiek eta tartean dauden taldeek guztien
ongizateari lagundu behar diote. Hortik ondorioztatzen da horiek guztiek besteen premietara egokitu behar dituztela beren interesak.
Pablo VI.a, Populorum Progressio 23: Jabetza pribatua ez da baldintzarik gabeko
eskubide absolutua. Ez dago arrazoirik beharrizana gainditzen duena soilik norberarentzat hartzeko, besteek behar-beharrezkoa falta dutenean. Hitz batean: jabetzaren eskubidea ez da guztion onuraren kaltetan erabili behar.
Vatikanoko II. Kontzilioa, Gaudium et Spes 31: Askatasuna sendotu egiten da
pertsonak gizarte bizitzako halabeharrezko eginbeharrak onartzen dituenean, elkarrekin bizitzeak dituen era askotako eskakizunak bere gain hartzen dituenean eta giza komunitatearen zerbitzurako bere burua eskaintzen duenean.
Testu horiei buruzko gogoeta egiten badut, nire bizitzaren gidari izango dira
eta gizatiartzeko senaz jardungo dut.
Horretarako, neure buruari galdetu behar diot zertan hazi behar dudan ikusi
atalean deskribatutako egoerak lehengoratzen laguntzeko. Eta kristau
komunitatearen zein laguntza behar dudan, konpromiso pertsonal eta
komunitariora iristeko.
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 8
33.. JJAARRDDUUNN::
Kanpaina hau babesten dugun pertsonok eta erakundeok seguru gaude
fededunek konpromisoa hartu behar dugula, langile, profesional edo
enpresaburu garen aldetik, bai enpresan bai gizartean, gaur egungo eredu
sozioekonomikoa eta hari eusten dioten egiturak aldatzeko, eta orobat lan
egin behar dugula Eliza ebanjelikoagoa eta demokratikoagoa izan dadin eta
pobreen eta gizartearen zerbitzura jardun dezan.
Hori guztia oinarri hartuta, hainbat helburu proposatzen ditugu hemen,
erantzukizun pertsonalaren eremuan bereziki, eta salaketa eta gizarte
ekintza ahaztu gabe, gaur egungo egoeran gehien sufritzen duten
pertsonengana eta herritarrengana hurbiltzeko xedez. Zentzu horretan,
beste hainbat helbururen artetik, SEI helburu zehatz proposatzen ditugu, eta
komunitate bakoitzak egokien iruditzen zaizkion beste LAU erantsi ahal
izango dizkio, DEKALOGO bat osatzeko:
1.- Hilean soldata/pentsio egun bat ematea pertsona kaltetuenen alde
2.- Astean 2 edo 3 orduz lan boluntarioa egin “gizartea eraldatzeko”
zereginetan, bereziki pobretutako pertsonen beharrez kezkatzen diren eta
eredu sozioekonomiko bidezkoagoaren eta gizatiarragoaren alde lan egiten
duten erakundeetan.
3.- Zergadun arduratsu gisa jardun, zerga guztiak iruzurrik edo lege-amarrurik gabe
ordaindu, eta BEZa ordaintzeko faktura eskatu beti.
4.- Banku etikoan edo gizartearekin konpromiso handiagoa duten erakundeetan
aurreztu.
5.- Urtean bi aldiz gutxienez Bidezko Merkataritzako, Merkataritza Ekologiko edo
Solidarioko denda batera joan.
6.- Diru-laguntzak edo bestelako laguntza publikoak sustatu, modu arduratsuan
erabiliz, benetan beharra duten guztiengana irits daitezen.
Une honetan, bereziki lehenengo bi proposamenetan jarriko dugu arreta, eta
horiei buruzko hainbat iradokizun eta material zehatzagoak prestatu eta
helaraziko dizkizuegu.
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 9
Arren eskatzen dizugu, ekimena egokia iruditzen bazaizu eta aipatutako konpromisoak
hartzeko prest bazaude, bat egin dezazun blog honekin modu publiko edo pribatuan:
http://cristianosantecrisis.blogspot.com
…eta -gainera- eskatzen dizugu adierazpen honen berri emateko ekimen honekin bat
egingo luketen gure elizbarrutiko pertsona eta taldeei.
Ekimen honen sustatzaile diren pertsonekin elkartu eta harremanetan jar zaitezke
Facebook eta Twitter sareen bitartez.
Konpromiso hauekin ados bazaude baina jendaurrera atera nahi ez baduzu, eskertuko
genizuke aurkezpen hau berbidaltzea gai honen aldeko jarrera duten pertsonei.
Zalantzarik baduzu, argibideren bat behar baduzu edo iradokizun edo oharren bat bidali
nahi badiguzu, blog honen bitartez, ekimenaren gizarte sareen edo aurretik aipatutako
erakundeen bitartez egin dezakezu.
Gure fedea praktikara eramateko edo
horretan sakontzeko ilusioz, justiziaren
aldeko konpromisotik abiatuta
kaltetuenei lagunduz eta gizarteari
kristauen mezu berezia helaraziz,
laguntza eskatzen dizugu kanpaina honek
arrakasta izan dezan.
1. KONPROMISOA:
““HHIILLEEAANN SSOOLLDDAATTAA ((EEDDOO PPEENNTTSSIIOO)) EEGGUUNN BBAATT
EEMMAATTEEAA GGUURREE GGIIZZAARRTTEEKKOO KKAALLTTEETTUUEENNEENNTTZZAATT ”” Elizaren Gizarte Dotrinak eta Ebanjelioak berak gure ondasunak ‘lagun hurkoarekin’
erdibanatzeko deia egiten digute. Modu eta aukera ugari daude agindu hori bideratzeko,
eta horietako asko dagoeneko gauzatu dira une historikoren batean, eta baita gaur egun
ere.
Era horretara, komunitate askotan, bateratu egiten dute kideek duten guztia, eta dena
denona izaten da; beste batzuetan, berriz, parte bat komunitatearentzat jartzen da, eta
beste parte bat norberarentzat gordetzen da; etab. Bilboko Elizbarrutiko kristauen artean
sustrai sakonak ditu ondasunak erdibanatzeko modu tradizionalenak, hau da, dohain
ekonomikoak egiteko ohiturak, bai dohaintza iraunkorren bitartez (bazkide gisa), bai
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 10
noizbehinkakoen bitartez. Gure artean bada, halaber, pertsona baten ondasun guztiak edo
parte bat ‘mortis causa’ emateko tradizioa, helburu sozialetarako eta/edo Elizarentzat, eta
orain dela urte batzuetara arte nahiko ohikoa zen etxebizitza bat helburu horietarako
uztea.
Elizako edo Eliza barneko gizarte erakundeak (Cáritas, Misioak, Manos Unidas, GKE
erlijiosoak, etab.) izaten dira Inter vivos edo mortis causa emaitza horietako gehienen
onuradunak, baina gero eta ohikoagoa da Elizako jendeak gizarte ekintzaren,
garapenerako lankidetzaren, giza eskubideen, haurtzaroaren, ingurumenaren, eta beste
hainbat alorretako GKE ‘zibilei’ egitea dohaintzak.
Bizkaian izan zen aurreko krisialdi handian (80ko hamarkada: uholdeak,
desindustrializazioa…) kanpaina berezi ugari egin ziren langabeei laguntzeko eta lana
sustatzeko, eta horien artean bada bat jende askok oraindik ere gogoan duena: hilero
soldata-egun bat ematea langabezian zeudenentzat.
Gaur egungo krisiaren testuinguruan, langabezia da berriro ere gure artean pobreziaren
kausa nagusia, baina ez bakarra: etxebizitzen prezio garestia (bai jabetzan bai alokairuan)
eta familien desegituratzea, eta gero eta indar handiagoa duten gertaera modernoak, hala
nola, bakardadea, deserrotzea, indibidualismoa, kalitatezko harremanen gabezia eta arazo
psikikoen ugaritzea... arrazoi horien ondorioz, milioika lagun pobrezia edo zaurgarritasun
egoeran daude, eta, zenbait kasutan, baita lanean egonda ere (kolokako lanak direlako
eta/edo gaizki ordaintzen direlako).
Esperientzia hura jaso eta urtebetez hilabeteko soldatatik
(edo pentsiotik) egun bateko soldata ematea proposatzen
diegu Bizkaiko kristauei, krisiaren ondoriozko pobreziak
larrien jotako gure auzokideei laguntzeko.
Horretarako, pertsona edo familia bakoitzak hileko diru-sarreren
hogeita hamarrena (1/30) kalkulatzea eta Bilboko Elizbarrutiko
Cáritasi* edo pobretasunaren kontra borrokan diharduen beste
erakunderen bati ematea proposatzen da, gutxienez urtebetez (12
hilabete).
(*) Dohaintzak nola egin eta Bilboko Elizbarrutiko Cáritaseko bazkide nola egin jakiteko:
www.caritasbi.org, edo, bestela, deitu 94 402 00 99 telefono-zenbakira edo idatzi helbide elektroniko honetara: [email protected]
Bizkaiko Cáritasen kontu korronteen zenbakiak:
BBK: 2095-0119-96-3800121037 - Euskadiko Kutxa: 3035-0134-48-1340555555 - BBVA: 0182-
1290-30-0000295556 - La Caixa: 2100-0732-21-0200220296 - Caja Rural: 3008-0266-51-
2515538920
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 11
2. KONPROMISOA:
““AASSTTEEAANN 22--33 OORRDDUUZZ ““GGIIZZAARRTTEEAA EERRAALLDDAATTZZEEKKOO””
LLAANNEETTAANN BBOOLLUUNNTTAARRIIOO GGIISSAA JJAARRDDUUTTEEAA””
1.- PARTE-HARTZEA SUSTATZEA: ZERGATIAK: - Herritarrak gara, ez mendekoak.
- Krisi sakonean gaude: ez bakarrik krisi ekonomikoan, balioen krisian ere bai,
milioika laguni eta era askotan eragiten dien krisian.
- Jesus Jainkoarenganako fedeak bultzatzen gaitu Jesusek izan zituen jarrera berak
izatera, bereziki kaltetuenekin, eta justizian, anaitasunean eta berdintasunean
oinarritutako haren Erreinuaren eraikitzaile aktibo izatera, Elizan eta munduan.
2.- GIZARTE PARTE-HARTZEA: - Prozesu dinamikoa, pertsonala eta komunitarioa da, arazoen aurrean dugun
erantzukizunaz jabetzera eramaten gaituena, eta orobat eramaten gaituena taldean
modu kontzientean jardutera arazo horiek konpontzeko eta, era horretara, gure
gizartea eraldatzeko.
3.- ERREALITATEAREN IRAKURKETA: - Errealitatearen irakurketa kontzientea egiteko, ezinbestekoa da:
errealitatea ezagutzea, hurbilenekotik hasita (auzoa edo bizi garen
ingurua), eta ezagutza hori maila pertsonalean egitea;
errealitatea aztertzea: modu kritikoan, gizarte zientzietatik; eta
ebanjelioaren balioetatik abiatuta;
errealitatean inplikatzea: errealitate hori eraldatzeko zerbait egiteko
erabakia hartzea, modu kontzientean eta arduratsuan; eta proiektu
baten alderdirik funtsezkoenean ados gauden beste pertsona batzuekin
aritzea.
4.- JARDUERA BOLUNTARIO BATI EKITEKO EDO SAKONTZEKO ZENBAIT IRADO-KIZUN:
4.1. Hasten ari den pertsonarentzat:
Garrantzizkoa da nork bere burua ezagutzea: dohainak/gaitasunak, denbora
erabilgarria, inplikazio maila… ezagutzea.
“Konpromiso kristauak krisiaren aurrean” – Bizitza berraztertzea: ‘IkusiEpaituJardun 12
Zein eremutan jardun nahi dudan erabakitzea da hurrengo urratsa:
Gure hurbileneko inguruan:
a) Parrokia (parrokiako Cáritas; osasunaren pastorala, etorkinak, etab.)
Informazioa: erretorea edo parrokiako eragile pastorala;
b) Auzoa Informazioa: bertan diharduten erakundeetan: auzo elkarteak,
kultur elkarteak, adinekoen elkarteak, etab.
Sektore edo erakunde/GKE orokorrago batean. Gure gaitasunen, ezagutzen eta
denboraren arabera, eremu asko daude:
a) bazterturik dauden taldeei laguntzea: marjinatuak, ezinduak...;
b) giza eskubideen eta eskubide zibilen defentsa;
c) elkartasuna Hirugarren Munduarekin;
d) feminismoa;
e) ekologismoa;
f) bakezaletasuna;
g) ekonomia solidarioa: banku etikoa, trukea…
INFORMAZIOA:
CÁRITAS BIZKAIA: Lourdes Fernández Carmona (boluntariotza):
94 402 00 72 (99); [email protected] edo Erribera kalea
8, behea.
BOLUNTA (Bizkaiko GKEetan boluntario gisa jarduteko
informazioa eta orientabidea): www.bolunta.org edo Erronda
kalea 5.aren parean, 2. Bilbo). Tfnoa.: 94 416 15 11.
“Egiturazko” eremuan: sindikatuen eta alderdi politikoen eremuan, pertsona
bakoitzaren aukeren arabera, edo taldeko ekintza antolatuetan parte hartuz:
presio taldeak; eraldaketa sareak. – INFORMAZIOA: hautatutako erakundean
bertan.
4.2. Aurretik ere badaudenak:
Gizarte eraldaketaren alorrean dugun motibazioa, parte-hartzea eta
konpromiso maila aztertzea.
Norabide berria eman edo –hala badagokio- horretan sakondu.
5.- ESPERIENTZIA PARTEKATU: - Parte-hartze prozesu hori, maila batean, abentura bat da: askotan ez dago biderik
eginda; aztertu egin behar dira bideak, eta sortu, pertsona bakoitzaren
askatasunetik eta errealitatetik abiatuta.
- Baina horregatik, hain zuzen ere, eta taldeko abentura bat ere badelako,
garrantzizkoa da beste pertsona batzuekin ere esperientzia hori partekatzea:
a. Parte hartzen dugun multzo edo taldeetako pertsonekin;
b. Fededunentzat: gure borrokak, zalantzak eta pozak elikatu, Jesus
Jainkoarenganako konfiantzatik abiatuta, hark elikatzen baikaitu, gure
bizitzari indarra eta koherentzia emanez.