-
MUTUALITATEAK… ERAKUNDE EZEZAGUNAK
Batzartzea lehen urratsa da; batera mantentzea, aurrerabidea; eta batera lan egitea, arrakasta.
-
www.fraternidad.com
MUTUALITATEAK… ERAKUNDE EZEZAGUNAK
Gizarte Segurantzaren mutualitate laguntzaileok zerbitzua ematen diegu enpresa, langile eta autonomo guztiei, haientzako kosturik gabe. Enpresek beren langileengatik ordaintzen dituzten kuotak edo atxikitako langile autonomoen kuotak jasotzen ditugu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eskutik. Gure jardueraren helburua jarraian adierazten diren Gizarte Segurantzaren ekintzak garatzea da, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren laguntzarekin (TRLGSS legearen 80.2 artikulua).
PRESTAZIOEN KUDEAKETA: V Ekonomikoak zein osasun-laguntzakoak, errehabilitazioa barne, Gizarte Segurantzaren
Laneko Istripuen (AT) eta Laneko Gaixotasunen (EP) kontingentzien aurrean babestera zuzenduak, eta baita gertakizun horiek prebenitzeko babes-ekintzak ere.
V Ekonomikoa, Kontingentzia Arruntengatiko (CC) Aldi Baterako Ezintasunagatik.
V Haurdunaldiko edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatik.
V Minbiziak edo gaixotasun larriek eragindako adingabekoak zaintzeagatik.
V Norberaren konturako langileek jarduera uzteagatik.
V Gizarte Segurantzarenak diren eta legez esleitzen dizkigun bestelako ekintzak.
GURE FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO ZENBAIT ALDERDI GARRANTZITSU:
V Bazkideen erantzukizun mankomunatua. V Bazkidetza eta/edo borondatezko atxikipena. V Gizarte Segurantzaren kontabilitate-plan orokorrak, Kontuen Auzitegiak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kontrolatzen ditu, urteko aurrekontu orokorretan integratuta, Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak arautzen ditu.
V Gardentasunari buruzko Legeari eustea, informazio publikoa atzitu ahal izatea eta gobernu ona.
KONTINGENTZIA PROFESIONALEN
ESTALDURA
KONTINGENTZIA ARRUNTEN ESTALDURA
AURREZKIA GIZARTE SEGURANTZAREN
URTEKO KOSTUETAN
ENPRESEK ORDAINDUTAKO
PRIMAK
SISTEMARA EGINDAKO
EKARPENAK1,4 milioiENPRESAK
1,2 milioiENPRESAK
13 milioiLANGILEAK
12 milioiLANGILEAK 12.000 milioi € 5.788,65 milioi € 12.200 milioi €
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Gizarte Segurantzaren 20 Mutualitate Laguntzaileok (MCSS) baliabide publikoak jasotzen ditugu eta Estatuko Gizarte Babeserako Sistemaren zati bat gara. Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaile gisa, prestazio publikoak kudeatzen ditugu irabazi-asmorik gabe.
Datuen iturria: AMAT
-
Mutualitate HANDIA, baina xehetasun txikiak ere zaintzen dituena.
GU… ZURE HELMENEAN
-
www.fraternidad.com
GU… ZURE HELMENEANMISIOA:Gure enpresa-kideetako langileen osasuna zaintzea, eta prestazio ekonomikoak arreta eta berme handienekin ematea.
IKUSPEGIA: Gure Mutualitateko langileei, enpresariei eta autonomoei zerbitzu hurbila, arina eta profesionala eskaintzea.
BALIOAK: V Bazkide-mutualistentzako zerbitzua. V Langileen konpromisoa. V Publiko izatearen zentzua. V Eraginkortasuna, kalitatea eta berrikuntza. V Etika eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboa.
Eta hori guztia enpresen eta langile autonomoengandik gertu egiten dugu, izan ere…
V … bi mila langile inguru gaude zuri laguntzeko.
V … ia bederatziehun osasun-langile. V … lurralde osoan sakabanatuta dauden arreta-zentroak zure esku jartzen ditugu, bai eta ospitale bat, eguneko zentro bat eta mutualitateen arteko bi zentro ere.
V … teknologiarik aurreratuena zure zerbitzura. V … Mutualitate handi baten parte izan zaitezen, 120.000 enpresa baino gehiagori eta estaldura eman eta 1.200.000 langile babesten dituena.
LANGILEAK OSASUN-LANGILEAK KUOTAK ENPRESA MUTUALISTAK
LANGILE BABESTUAK ZENTROAK OSPITALEA BESTELAKO ZENTROAK1
EGUNEKO ZENTRO2
MUTUALITATEEN ARTEKO ZENTRO
1.000 milioi €2.010 942
1.200.000 122 1
120.000
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Fraternidad-Muprespan, Erakundearen Plan Estrategikoan zehaztutako Misioaren, Ikuspegiaren eta Balioen arabera jarduten dugu.
Misioa, ikuspegia eta balioak
Zentroen sarea
-
Bete pozaz inguruan dituzun pertsonak, eta urrun daudenak hurbildu egingo dira.
GURE BEZEROAK … GURE IZATEKO ARRAZOIA
-
GURE BEZEROAK … GURE IZATEKO ARRAZOIA
Guztira, 1.200.000 langile eta 180.000 langile autonomo babesten ditugu, eta zerbitzu berdina ematen diegu gure bazkide guztiei. BEZERO-MOTA UGARI DITUGU:
V Administrazio publikoa: Ministerioak, probintziako diputazioak eta 1.000 udal baino gehiago.
V Sektore publikoa: enpresa publiko ugari. V Enpresa handia: IBEX 35 indizeko enpresen kapitalizazioaren %50ek gugan konfiantza du.
V Enpresa txiki eta ertainak, eta langile autonomoak.
Kalitatea zaintzen dugu, gure ekintzen oinarria pertsonen poztasuna baita, eta ingurumena kaltetzen ez duen zerbitzua eskaintzen dugu, gure planeta zaintze aldera. Hainbat ziurtagiri ditugu, baina guretzat horiek ez dira helburu bat, baizik eta zure itxaropenak gainditzeko modu bat.Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (RSC) da giza-eskubideekin, laneko eskubideekin eta ingurumenari
lotutako eskubideekin hartu dugun konpromiso etikoa, bai eta ustelkeriaren aurka jarduteko konpromisoa ere. Nazio Batuen Munduko Itunera atxikita gaude, Dibertsitatearen arloan, eta Emakumeak Ahalduntzeko Printzipioen aldeko konpromisoa hartu dugu.
Gure lana aintzatesteko, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak Berdintasuna Enpresan izeneko bereizgarria eman digu, eta BEQUAL ziurtagiria Plus Kategorian ere lortu dugu.
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Fideltasuna, konfiantza eta ekitatea dira gure nortasunaren ezaugarriak: Batez bestez, hogei urteko iraunkortasuna du Fraternidad-Muprespak. Enpresa handiek konfiantza dute gugan… eta milaka enpresa txiki eta ertainek ere bai.
> Kalitatea Kudeatzeko Sistema - ISO 9001:2008 araua laguntza-zentroetan.
> Ingurumena Kudeatzeko Sistema - ISO 14001:2004 araua laguntza-zentroetan.
> Kalitatea Kudeatzeko Sistema - ISO 9001:2015 araua Informazioaren Teknologiaren arloan aplikazio informatikoak garatzeko eta prestatzeko.
> Kalitatea Kudeatzeko Sistema - ISO 14001:2015 araua Informazioaren Teknologiaren arloan aplikazio informatikoak garatzeko eta prestatzeko.
> Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema - UNE-ISO/IEC 27001:2014 araua Aplikazio eta zerbitzu informatikoetan.
> Madril Bikaintasuna Zigilua.> QH +1 estrella izeneko akreditazioa asistentzia-
kalitateko bikaintasunari.
> Bequal Ziurtagiria Plus Kategorian> DIGA ziurtagiria (Irisgarritasun Mailaren
Berezitasun Adierazlea).
KALITATE ZIURTAGIRIAK
> Enpresa handiek: Atresmedia, BBVA, Carrefour, CEMEX, Correos, Gurutze Gorria, Dragados, Enagas, Endesa, Iberia, Inditex, Mutua Madrileña, Paradores, Renfe, Repsol, RTVE, Telecinco, Telefónica, Tragsa...
> Milaka autonomo eta ETEk.
GUGAN KONFIANTZA DUTE
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa
-
PERTSONAK SENDATU ETA BABESTEN DITUGU
Ibiltzen ari nintzelako erori nintzen, eta egia esan, ibiltzeak merezi du, nahiz eta bidean erori.
-
www.fraternidad.com
LANEKO ISTRIPUAREN EDO LANEKO GAIXOTASUNAREN KASUAN
Laneko istripua da “langileak beste pertsona batentzat lan egitean edo lan horren ondorioz sortutako gorputzeko edozein lesio”. Hala jasotzen da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 156. artikuluan.
Laneko gaixotasuna, berriz, beste pertsona batentzat egindako lanaren ondorioz garatutakoa da, baldin eta lan hori aipatutako legearen aplikazio- eta garapen-xedapenetan onartutako koadroan zehaztutako jardueren artean badago, eta gaixotasuna koadro horretan laneko gaixotasun bakoitzerako zehaztutako
elementuen edo substantzien ondorioz sortu bada. Arestian aipatutako legearen 157. artikuluaren arabera.
Fraternidad-Muprespan osasun-laguntza eta prestazio ekonomikoa ematen diegu langileei.
GURE GILTZAKIstripua izan duen pertsonari ahalik eta lasterren laguntzea (24 orduko larrialdi zerbitzua); diagnostikoa azkar egitea eta proba osagarriak egitea; enpresarekin harreman arina izatea, istripua behar bezala aztertzeko;
istripua izan duen langilearen historia klinikoa formatu digitalean izatea; osasun-laguntza osoa ematea (bai anbulatorioan bai ospitalean, bai errehabilitazioa egiteko); tratamendua gainbegiratzea eta lesioaren iraupena kontrolatzea.
Prestazio ekonomikoari dagokionez, laneko istripu edo gaixotasun baten ondorioz langileak lan egiteari utzi behar dionean, osasun-laguntza behar duenean eta, ondorioz, diru-sarrerarik ez duenean, gabezia hori estaltzen dugu.
KIDETUTAKO ENPRESAK
LANGILE BABESTUAK
OSASUN-LAGUNTZA
ARRETA JASO DUTEN PAZIENTEAK
ERREHABILITAZIO-SAIOAK
EBAKUNTZA KIRURGIKOAK
PROBA DIAGNOSTIKOAK
99.000120.000 1.200.000 400.000 375.000 4.500 100.000
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Fraternidad-Muprespan ondo asko ezagutzen ditugu istripuek eragiten dituzten ondorioak, bai langilearengan baita enpresan bertan. Horregatik, esfortzu handia egiten dugu langilea ahal bezain ondoen eta azkarren indarberritu dadin.
Prestazioak laneko
istripuagatik
-
Mediku onek gaixotasuna tratatzen dute; mediku bikainek, berriz, gaixotasuna duen pazientean jartzen dute arreta.
ZURE ALDAMENEAN GAUDE
-
www.fraternidad.com
KONTINGENTZIA ARRUNTAREN KASUAN
Langilea Osasun Zerbitzu Publikoan dagokion medikuarenera joan behar da, eta hark erabakiko du baja hartu behar duen. Gu berarekin harremanetan jarriko gara osasunaren aldetik nola dagoen galdetzeko eta sendaketa-prozesuan laguntzeko, Legeak eskura jartzen dituen bitarteko guztiak erabiliz ahalik eta lasterren sendatu eta lanera buelta dadin. Enpresak aukera dezake aukera hori hartu ala ez.
Fraternidad-Muprespak Kontingentzia Arruntengatiko (CC) prestazio ekonomikoaren kudeaketan parte hartzen du, estaldura hori kontratatu duten enpresa mutualisten kasuan, eta langile guztiei aplikatzen zaie. Langileak sorospen bat jasotzen du egunero. Zenbatekoa
bere oinarri arautzailearen eta baja medikoaren iraupenaren arabera zehaztuko da.
V 4. egunetik 20.era, sorospena eguneko oinarri arautzailearen %60 izango da.
V 21. egunetik aurrera, sorospena eguneko oinarri arautzailearen %75 izango da.
Oro har, langileak enpresaren bidez jasoko du sorospena (ordainketa eskuordetua), eta gero enpresako langileen gizarte-aseguruen likidazioan kenduko du zenbateko hori.
Fraternidad-Muprespak prestazioaren ordainketa zuzena egingo dio langileari Kontingentzia
Arruntengatiko Aldi Baterako Ezintasunak (ITCC) dirauen bitartean honako egoeraren bat gertatzen bada:
V Lan-kontratua amaitzea. V Enpresariak ordainketa eskuordetua egiteko betebeharra haustea.
V Langileak 6 hilabete baino gehiago igarotzea baja medikoko egoeran, baldin eta 10 langile baino gutxiagoko enpresa batekoa bada.
V INSSk baja medikoa espresuki luzatzea, lehen 12 hilabeteak igaro ondoren.
V Erregimen, kolektibo edo egoera bereziko langileak: (nekazaritzakoak, etxeko langileak, autonomoak, partzialki erretiratutakoak…)
KIDETUTAKO ENPRESAK
LANGILE BABESTUAK ARRETA JASO DUTEN PAZIENTEAK
EGINDAKO KONTSULTAK
KUDEATUTAKO KUOTAK
600.00087.000 1.150.000 110.000 355 m. €
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Lanekoa ez den istripu edo gaixotasun bat dela eta langile batek bere lana egin ezin duenean, bere eskura jarriko dugu gure esperientzia osasun-laguntza jasotzen duen bitartean.
Kontingentzia Arruntengatiko
Prestazioak
-
Bakarka ibiltzen bazara, arinago joango zara; baina norbaitekin ibiltzen bazara, urrutiago helduko zara.
LANGILE AUTONOMOAK SENDATU ETA BABESTEN DITUGU
-
www.fraternidad.com
AUTONOMOA BAZARA… SENDATU ETA BABESTU EGINGO ZAITUGU
Duela urte batzuk, 2008az geroztik, autonomoek derrigorrez adosten dute kontingentzia arrunta mutualitateren batekin, hau da, baja medikoak dirauen bitartean jasoko duten prestazio ekonomikoa, gaixotasun arruntagatik zein lanekoa ez den istripu batengatik.
Halako kasuetan, Osasun Zerbitzu Publikoan dagokizun medikuarenera jo behar duzu, eta hark erabakiko du kontingentzia horiengatik baja hartu behar duzun.
Fraternidad-Muprespa zurekin harremanetan jarriko da osasunaren aldetik nola zauden galdetzeko eta
sendaketa-prozesuan laguntzeko, Legeak eskura jartzen dituen bitarteko guztiak erabiliz ahalik eta lasterren sendatu eta lanera buelta zaitezen.
Kontingentzia profesionalen kasuan, berriz, langile autonomoen Laneko Istripuengatiko (AT) eta Laneko Gaixotasunengatiko (EP) estaldura aukerakoa da, kolektibo zehatzen kasuan izan ezik, hala nola, ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoen (TRADE) eta ezbehar-arrisku handiko lanak egiten dituzten langileen kasuan.
V Asistentzia hedadura: gure osasun azpiegiturak zure eskura jartzen ditugu, osasun-arreta osoa ematen dizugula bermatzeko.
V Prestazio ekonomikoa: autonomo gisa, prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea baja medikoaren 4. egunetik aurrera sortzen da. Bajaren 20. egunera arte, zure eguneko oinarri arautzailearen %60aren pareko zenbatekoa jasotzeko eskubidea duzu. 21. egunetik aurrera, berriz, oinarri arautzailearen %75aren parekoa. Prestazioak 365 egun iraungo du, gehienez ere, baina 180 egunez luzatu daiteke epe horretan langilea sendatuko dela aurreikusten den kasuetan.
AUTONOMOAK ESPAINIAN KUDEATUTAKO KUOTAK
1.974.881 67 milioi €
Autonomoei erantzunak ematen dizkiegu, bai ekintza medikoei bai prestazio ekonomiko eta sozialei dagokienez.
1.543.272SOLDATAPEKOAK ZENBATU GABE
57 milioi €KONTINGENTZIA ARRUNTAK ESTALTZEKO
431.609SOLDATAPEKOAK BARNE
AUTONOMOAK FRATERNIDAD-MUPRESPAN+180.000
Ia 50.000LANEKO ISTRIPUENGATIKO ESTALDURAREKIN
10 milioi €LANEKO ISTRIPUAK ESTALTZEKO
Autonomoen Estaldurak
-
MAITE DITUZUNAK ZAINTZEKO...Loturarik gabe, gehien behar dutenei merezi duten arreta eman diezaiezun. Horrek bakarrik axola behar du, eta zure aldamenean gaude hala izan dadin.
-
www.fraternidad.com
MAITE DITUZUNAK ZAINTZEKO...
BETEKIZUNAK: V Bi gurasoak edo adopzio-hartzaileak Gizarte Segurantzaren edo mutualitate baten erregimen batean alta eginda izatea.
V Eskatutako kotizazio-epea bete izana. V Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean egotea.
V Lanaldia murriztu izana, gutxienez %50ean eta gehienez %99,9an.
V Prestazioa gurasoetako batek soilik jaso ahal izango du, eta aukerakoa da.
V 18 urtetik beherakoa izan behar da, eta minbizia edo iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen duen gaixotasun larriren bat (1148/2011 EDaren arabera larriak direnak) izatea.
V Adingabearen gaixotasuna dela eta, gutxienez behin ospitaleratu izana.
Jasoko den zenbatekoa Kontingentzia Profesionalagatiko Aldi Baterako Ezintasunerako (ITCP) ezarritako oinarri arautzailearen %100 izango da, edo Kontingentzia Arruntagatiko Aldi Baterako Ezintasunarena (ITCC), hura estaltzea aukeratu ez
denean, eta lanaldiak izandako murrizketaren ehuneko berdina aplikatuko da. Ez da zergarik ordaindu behar prestazio hori jasotzeagatik.
Laguntzaren iraupena hilabete batekoa izango da, baina bi hilabetera luzatu ahal izango da adingabea modu zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean zaindu behar denean, Osasun Zerbitzu Publikoko medikuaren aitorpen bidez egiaztatuko dena.
PRESTAZIOAK
Zure seme-alabak edo zure ardurapean duzun beste edozein adingabek minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat badu eta ospitalean dagoen bitartean eta tratamenduak dirauen bitartean hura zaindu behar baduzu, lanaldia murrizteko aukera duzu. Prestazio honek lanaldia murriztean gertatzen den diru-sarreren murrizketa konpentsatzen laguntzen du.
Prestazioa adingabeak
zaintzeagatik
* Informazio gehiago
gure webgunean
240KOPURUA
4,4 m. €ZENBATEKOA
> Zenbatekoa Kontingentzia profesionaletatik edo kontingentzia arruntetatik eratorritako aldi baterako ezintasunaren prestaziorako finkatutako oinarri arautzailearen %100aren laguntza baliokidea, horiek lanaldiak izandako murrizketaren ehunekoa aplikatuta estaltzea aukeratu ez denean.
> Iraupena Sorospena hasieran hilabete baterako aitortuko da, baina bi hilabetera luzatu ahal izango da adingabea modu zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean zaindu behar denean. Osasun Zerbitzu Publikoko medikuaren aitorpen xehatu bidez egiaztatuko da hori, eta gehienez adingabeak 18 urte bete arte luzatuko da.
PRESTAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA
-
Zure aldamenean gaude, laster egi bihurtuko den ametsa babesteko.
ZU ETA ETORTZEKE DAUDENAK ZAINTZEN DITUGU...
-
www.fraternidad.com
ZU ETA ETORTZEKE DAUDENAK ZAINTZEN DITUGU...
Lanpostuaren baldintzak haurdun dagoen emakumearentzako edo jaioko den haurrarentzako kaltegarriak izan daitezkeen kasuetan, edota edoskitzaro naturalean bietako baten osasunerako kalteak egon daitezkeenean, eta lanpostua aldatu eta egoerara hobeto egokitzen den beste batean hasteko aukerarik ez dagoenean, lan-kontratua etengo da, haurdunaldian zein edoskitzaro naturalean arriskuak egon daitezkeelakoan.
Kasu hori kontingentzia profesionaltzat joko da, eta legeak prestazio ekonomiko bat zehazten du. Prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen %100 izango da.
Hura izapidetzeko, langileak haurdun dagoela jakinarazi behar dio enpresariari. Lanpostuak arriskuak izan ditzakeela uste bada, txosten medikoa eskatu beharko dio Osasun Zerbitzu Publikoari, zeinetan haurdun dagoela eta gutxi gorabehera noiz erdituko duen adieraziko den.
Txosten horrekin Mutualitatera joan beharko da, hark ziurtatu dezan (Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 26. artikuluan jasotzen diren ondorioetarako).Mutualitateak arriskuren bat dagoela ziurtatzen duenean, lan-baldintzak eta lanaldia egokitu ezin badira, edota haiek egokitu arren lanpostuaren baldintza berriak kaltegarriak izan badaitezke haurdun dagoen emakumearentzako edo jaioko den haurrarentzako, lan-kontratua eten eta prestazioa eskatuko zaio Mutualitateari.
AINTZATETSITAKO PROZESUAK
ORDAINDUTAKO PRESTAZIOAK
8.000 35 m. €
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Baldintzarik egokienetan lan egin dezazula nahi dugu, eta haurdunaldiaz goza dezazula, zure edo zure haurraren osasunaz kezkatu gabe, baina…
Haurdunaldiko eta edoskitzaroko
arriskuengatiko prestazioa> Zenbatekoa
Prestazio ekonomikoa oinarri arautzailearen %100aren baliokidea izango da.
> Iraupena Prestazio ekonomikoa lan-kontratua eteten den egunean bertan hasiko da eta amatasunaren
aurreko egunean amaituko da (haurdunaldiko arriskuen kasuan). Edoskitze naturalagatiko prestazioaren kasuan, haurrak 9 hilabete betetzen dituenean amaituko da, edota lehenago, ama bere lanpostura edo bere egoerara egokitzen den beste lanpostu batera itzultzen den kasuetan.
PRESTAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA
-
ARAZOREN BAT BADAGO…Momentu latzek ez dute asko irauten, baina pertsona sendoek bai.
-
www.fraternidad.com
ARAZOREN BAT BADAGO…
Langile Autonomoek Jarduera Eteteagatik (CATA) jasotzen duten babesaren xedea langile autonomoa babestea da, bere borondatearen aurka, lan-jarduera aldi baterako edo behin betiko eteten duenean. Autonomoak borondatez hauta dezakeen aukera da.
Mutualitateak eskubide hori onartzen badu, dagokion prestazio ekonomikoa ordainduko da, jarduera amaitzeko arrazoia gertatu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera.
CATA delakoak prestazio hauek biltzen ditu:
V Prestazio ekonomikoa jarduera erabat, aldi baterako edo behin betiko amaitzeagatik. Jarduera amaitu aurreko berehalako 12 hilabete jarraituetan kotizatutako batez besteko oinarri arautzailearen %70 izango da prestazioaren zenbatekoa.
V Gizarte Segurantzako kotizazioa, kontingentzia arruntengatik, dagokion erregimenari ordaintzea.
V Autonomo onuradunen prestakuntza, lanbide-orientazio eta jarduera ekintzailearen sustapenerako neurriak. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) emango ditu.
AINTZATETSITAKO PRESTAZIOAK
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Ekintzaileen aldamenean gaude beti, prestazio eta diru-laguntzen bitartez gure laguntza eta babesa eskainiz.
Jarduera uzteagatiko prestazioa
836.000 €ZENBATEKOA
91KOPURUA
42.000LANGILEAK
> Nork kudeatzen du prestazioa? Langileak kontingentzia profesionalak estaltzeko kontratatu duen Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak.
> Noiz aukeratu behar da kontingentzia hau estaltzea? Langile autonomoek kontingentzia profesionalak estaltzeko eta jarduera
uzteagatiko babesa izateko aukera izango dute urte bakoitzaren irailaren 30era arte, eta eskaerak eragina izango du hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera.
> Zenbat balio du kontingentzia hau estaltzeak? Jarduera uzteagatiko babesari dagokion kotizazio-tasa urtero ezarriko da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean.
PRESTAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA
-
UNERIK LATZENETAN
Ez etsi, bidean topatzen dituzun harriek zure helmugarako bidea osatzen dute eta.
-
www.fraternidad.com
UNERIK LATZENETAN… PRESTAZIO BEREZIAK
Kasu horietan, langileak prestazio bereziak deritzenak eska ditzakete, era askotakoak izan daitezkeenak, hala nola, laguntza teknikoa, etxebizitza edo ibilgailua egokitzea, etxeko laguntza edota berriz laneratzeko laguntzak, bai eta beste egoera asko ere.
Ezohiko laguntza hauek istripua izan duten langileek eta laneko istripuaren aukera duten autonomoek eska
ditzakete, kontingentzia profesional bat gertatzen denean. Zuzenean edo enpresaren bitartez bideratu ahal dira, edota senide onuradunen bitartez.
Eskaerak Prestazio Berezien Batzordeak aztertzen ditu, eta hark erabakitzen du onartzen diren ala ez. Batzorde hori enpresaburuen eta babestutako langileen ordezkariak dituen organo paritario bat da.Batzorde horrek zehaztuko du zenbatekoa, eskaera
eta txosten soziala aztertu ondoren. Txosten horretan laneko istripuak edo gaixotasunak sorrarazitako egoera deskribatzen da, bai eta gizarte eta familia egoeraren ezaugarriak, langilearen edota onuradunaren beharrak eta familia-unitatearen diru-sarrerak ere, urteko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) erreferentzia gisa hartuz, eta eskatzen den laguntza zertarako erabiliko den kontuan hartuz.
LAGUNTZAK
800
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Zenbait kasutan, Gizarte Segurantzaren sistemak bermatutako prestazioak ez dira nahikoak laneko istripu edo gaixotasun baten ondorioz sortutako beharrei aurre egiteko.
1,3 m. €
> Etxeko laguntza.
> Etxebizitza egokitzeko laguntza.
> Laguntzailearen gastuak ordaintzeko laguntza.
> Ikasketak ordaintzeko laguntza.
> Etxebizitzarako laguntza teknikoa.
> Bestelakoak, 26 kontzeptu arte.
LAGUNTZA-MOTAK Prestazio bereziak
-
GU ARDURATUKO GARA…Bezeroarentzako arreta ez da enpresako sail bat, jarrera bat baizik.
-
www.fraternidad.com
GU ARDURATUKO GARA… ZERBITZU OSAGARRIAK
ENPRESA V Enpresari aholkuak ematen dizkiogu mutualitatez aldatzeko egin beharreko izapideen gainean, eta prozesuan erabateko fidagarritasuna bermatzen dugu.
V Solaskide bakarra izendatzen dugu gure prestazioen gainean edo enpresak zein langileek horiek kontratatzeko egin behar dituzten izapideen gainean dauden zalantza guztiak argitzeko.
V Botika-kutxak ematen ditugu. Gure webgunearen bitartez eskatu ahal dira modu erraz eta azkarrean.
PAZIENTEA V Pazienteari informazio zabala ematen diogu gure prestazio eta zerbitzuen berri izan dezan, modu oso errazean, gure komunikazio-kanalen bitartez:
V Pazientearen gida: eskubide eta betebeharrak jasotzen ditu, eta paziente gisa erabilgarria suerta dakiokeen beste informazio asko ere bai.
V 900 telefonoa: Doako arreta-telefonoa, eguneko 24 orduetan, 900 269 269.
V Osasun-laguntza atzerrian: Behar duzun laguntza guztia izan dezazula nahi dugu +34 913 896 398 telefonora deitzen duzunean.
V Pazientearen ataria: Langileek Internet bidez kontsulta dezakete beren historia klinikoa: osasun-laguntzak eta proba diagnostikoak, erresonantziak, erradiografiak, errezetak eta hurrengo egunetan dituzten hitzorduak, hori guztia segurtasun eta datuen konfidentzialtasun osoz.
V Baita mugikorretarako aplikazioaren bidez, Mi Frater Paciente®.
ENPRESEK WEBGUNEAREN BIDEZ ESKATUTAKO
BOTIKA-KUTXAK
SARRERAK PAZIENTEAREN ATARIRA
22.300
Hasiera-hasieratik, bai mutualistarentzat bai langileentzat dena errazten ahalegintzen gara, eta lortu egiten dugu.
> Aldaketak egiteko aholkuak enpresei
> Solaskide bakarra enpresentzako
> Pazientearen gida
> 900 269 269 telefonoa
> Osasun-laguntza atzerrian +34 913 896 398
ZERBITZUAKBotika-kutxak
Pazientearen ataria
10.900ERABILTZAILEAK
295.000BISITATUTAKO ORRIAK
-
SENDATU ORDEZ, HOBE PREBENITZEA...
Prebentzioko hamar gramok, kilo bat sendaketa ordezka dezakete.
-
www.fraternidad.com
ZURE ENPRESAN EZBEHAR-KOPURUA MURRIZTEN LAGUNTZEN DIZUGU...
Eta Laneko Arriskuen Prebentzioa hobeto ku-deatzen ere bai… Gure teknikariak aholkuak emango dizkizu zure enpresan ezbehar-kopurua murrizteko, hori egiteko aukerarik onenak azpimarra-tuz, eta haiek ezartzen laguntzeaz gain, prozesuan di-tuzun zalantza guztiak argituko dizkizu.
Laneko istripuek eta gaixotasunek eragindako kos-tuak ezagutuko dituzu, baita haiek murriztu eta Bo-nusa lortu ere. Zer da Bonus delakoa? Pizgarri eko-
nomikoen sistema bat da, ezbehar-kopurua murrizten duten enpresentzako. Gure solaskideak eskaera bide-ratzen lagunduko dizu.
Zure langileak nahasten ditugu… Gure hezkuntza-es-kaintzaren bitartez, prebentzioari buruzko gai nagusiak biltzen dituena, baliabide didaktiko paregabeak eskaint-zen dizkizugu langileek ikasi egiten dutela bermatzeko. Ikastaroak gure ordezkaritzetan, pertsona adituekin, es-perientziak elkarren artean partekatzeko. Eta nahiago
baduzu, Internetek eskaintzen duen erosotasunari hel-duz, 70 modulu baino gehiago, bide segurtasunari edota muskulu eta hezurretako lesioak prebenitzeko moduari buruzko ikastaroak, besteak beste.
Prebentzioari buruzko PREVIENE atarian eta hilero argitaratzen dugun InfoPrevención.FM txostenean sartu ahal izango zara, prebentzioaren arloan dauden azken albis-teen berri izateko. Besteak beste, dibulgazioko materialak, bideoak, gidaliburuak, triptikoak eta kartelak biltzen ditu.
AHOLKUAK JASOTZEN DITUZTEN ENPRESAK
BISITA TEKNIKOAK DIAGNOSTIKOAK ETA HOBETZEKO PROPOSAMENAK
AURREZ AURREKO IKASTAROAK
ONLINE IKASTAROAK
IKASLEAK
4.800 6.500 6.000 300 5.800 3.400
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
“Prebentzioan inbertitutako euro bakoitzeko, 2,2 euroko irabazia lortzen du enpresak.”
Prebentzioaren ataria
-
ZURE OSASUNAK AXOLA DIGUMunduko medikurik onenak elikadura osasuntsua, ariketa fisikoa eta poztasuna dira.
-
www.fraternidad.com
PREBENTZIOARI HELDU ETA ENPRESA OSASUNTSUA LORTZEA
Helburu horrekin, honako hauek eskaintzen dizkizugu: V Lanpostua egokitzeko zerbitzua laneko istripua izan dutenentzako edo laneko arrazoiren batengatik patologiaren bat dutenentzako.
V Bide segurtasunari buruzko ikastaroa teknologia birtualarekin, I+G+b-ko nobedade gisa, kontingentzia profesionalak murrizteko eta jokabide seguruagoak sustatzeko.
V Enpresa osasuntsuek langileen osasuna hobetzen duten ekintzak burutzen dituzte, emozioen kudeaketa, ariketa fisikoa, atsedena eta elikadura aintzat hartzen dituzten programen bitartez, eta substantzia kaltegarrien kontsumoa murriztuz.
Lanpostu atseginek eragin positiboa dute pertsonen ongizatean. Langileen konpromisoa, motibazioa eta enpresaren parte izatearen sentipena areagotzen dira. Hala, istripuak, gaixotasunak eta alferrik galdutako denbora murrizten dira, eta produktibitatea eta lan-giroa, berriz, nabarmen hobetzen dira.
SEDENTARISMOA MURRIZTEA
Ariketa fisikoak egiteko programak, bizkarra
zaintzeko.
ELIKADURA HOBETZEA
Errezeta osasuntsuak, elikagaien gaineko
gomendioak...
ADIMEN-OSASUNA HOBETZEA
Emozioak eta estresa kudeatzen ikasteko eta mindfulness
programa.
ATSEDENA HOBETZEA
Atsedena hobetzeko eta lo egiten den ordu-kopurua areagotzeko programak.
SUBSTANTZIA KALTEGARRIEN
KONTSUMOA MURRIZTEAErretzeari uzteko edo alkohol
kontsumoa murrizteko programak, adibidez.
ENPRESA OSASUNTSUA
-
TEKNOLOGIA ZURE ZERBITZURAGure teknologia eskaintzen dizugu kudeaketan laguntzeko.
-
www.fraternidad.com
TEKNOLOGIA ZURE ZERBITZURA... ZERBITZU ELEKTRONIKOAK
Bide telematikoek berehalakotasuna eta erabateko segurtasuna eskaintzen digute informazioa transmititzeko orduan. Mutualitateak laneko istripua jakinarazi eta laneko gisa onartzeko eskaera egingo du. Horretarako, Laguntza Eskaeraren Paper elektronikoa bidaliko du (eVSA delakoa) langileak gure zerbitzu medikoa erabili nahi baina enpresak sinatutako dokumentua ez daramanean.
Bide berdina erabiliz, Mutualitateak Laneko Istripuaren Txosten elektronikoa (ePAT) bidaltzen du, Delt@ Sisteman izapidetzeko prest, bai eta Laneko Gaixotasunaren Txosten elektronikoa (ePEP), Altako Parte Mediko elektronikoa (ePMA) eta Bajarik
gabeko Parte Mediko elektronikoa (ePSB) ere. Eta hilero, hilabete hasietan, eRSB fitxategia ere bai (Baja medikorik eskatu ez duten laneko istripuak), hura ere Delt@ Sisteman izapidetzeko. Guk betetzen dugu.
eDerivación zerbitzuaren bidez, ustezko laneko istripu edo gaixotasun zehatz baten inguruan kontingentzia profesional bat ez onartzeko arrazoi posibleak jakinarazten dizkiogu enpresari.
Fraternidad-Muprespak SMSak bidaltzen dizkie langileei hitzorduak edota medikazioen errezetak gogorarazteko, ordainketa zuzen bidez ordaindutako prestazioei buruzko informazioa helarazteko eta eskatu
dituzten prestazioekin zerikusia duten hitzarmenei buruz informatzeko, besteak beste. Horrez gain, sinadura elektroniko biometrikoko gailuak ere eskaintzen ditugu gure zentro guztietan.
Fraternidad-Muprespak posta elektroniko bidezko jakinarazpenen eskaintza zabala jartzen du mutualisten eskura, eta bulego birtualean pertsonalizatu ahal dira, Zerbitzuen Estranetean.
Beste zerbitzu batzuk ere erabilgarri dituzu, hala nola, bilatzaileak, informazio buletinak eta lan-egutegiak, eta konfiguratu egin daitezke.
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Gure e-Zerbitzuen bitartez, komunikabide arin eta zuzena lortzen dugu gure bazkideekin, eta ematen diegun arretaren kalitatea hobetzen dugu. Doako tresnak dira, dokumentuen izapideak eta eguneroko kudeaketa arintzeko.
> eVSA zerbitzua
> ePAT zerbitzua
> ePEP zerbitzua
> ePMA zerbitzua
> eRSB zerbitzua
> ePSB zerbitzua
> eDerivación zerbitzua
> HARPIDETU ZAITEZ
BAZKIDE ETA ATXIKITA DAUDENENTZAKO E-ZERBITZUAKe-Zerbitzuak
-
WEBGUNEA ETA ESTRANETAWebguneek arreta berezia jarri behar dute haien edukietan, hitzetan.
-
www.fraternidad.com
TEKNOLOGIA ZURE ZERBITZURA... WEBGUNEA ETA ESTRANETA
Gure web atari korporatiboan sarbide pertsonaliza-tua eskaintzen dugu, informazio guztia profilen arabera sailkatuta baitago. Gailu guztietara egoki-tuta dago (mugikorrak, ordenagailuak eta tabletak). Eta irisgarritasunari buruzko W3C arauak betetzen ditu.Horrez gain, webgunearen bidez gure gainerako atari guztietan sar zaitezke:
V Osasunaren txokoa: bizimodu osasuntsuari eta osasunarekin zerikusia duten jardunbide egokiei buruzkoa.
V Laguntzailearen txokoa: topagunea eta liburu-tegi juridikoa, lan-arloko legediarekin eta Gizarte
Segurantzarekin zerikusia duten ebazpenen, iker-keten eta analisien aldizkako bidalketekin.
V Ekintzailearen ataria: legedia, zure negozioa abiarazteko gidaliburua, prebentzioari buruzko informazioa, diru-laguntzei buruzko informazioa eta albiste interesgarriak biltzen ditu.
V Prebentzioaren ataria (Previene): laneko arris-kuen prebentzioari buruzko informazio, artikulu eta ikastaro ugarirekin, besteak beste.
Harpidetu zaitez gure buletinetara: InForM@ buleti-na bi astean behin argitaratzen da, Gizarte Segurant-zaren, osasunaren, laneko arriskuen prebentzioaren,
ingurumenaren, teknologiaren, kalitatearen eta Giza Baliabideen ikuspegi arin eta freskoa erakutsiz; eta hi-lean behin argitaratzen den InfoPrevención.FM.
Gune pribatuan, zuk duzun profil-motaren arabera, zure eguneroko kudeaketarekin lagunduko dizuten txostenak ikusi eta konfiguratu ahal izango dituzu.
Pazientearen atariak eta Mi Frater Paciente® aplika-zioak aukera ematen diete asistentzia prozesuren bat izan duten langile babestuei informazio guztia kontsultatzeko, segurtasun eta datuen konfidentzialtasun osoz.
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Sartu gure zentroen sarean, propioak eta itunpekoak, informazio- eta bilaketa-zerbitzu guztiak eta 24 orduz irekita dagoen leihatila dituena. Eskatu botika-kutxak edo kalkulatu autonomoen kuotak.
> Zentroen sarea> Arreta leihatila eguneko 24 orduetan> Osasunaren txokoa > Laguntzailearen txokoa> Ekintzailearen ataria> INFORM@ buletina
> Bazkidetza datuak eta errepikatutakoak> Tarifen kontsulta > Langileen kontsulta > Kotizazioei buruzko kontsulta > Murrizketak eskuordetutako ordainketengatik > TGSSri helarazitako erreklamazioak
> Baja prozesuen kontsultak eta txostenak
> Alten eta bajen jakinarazpenak > Ezbehar-kopuruari eta absentismoari
buruzko txostenak > Pazientearen ataria eta Mi Frater
Paciente®
GUNE PRIBATUAWEB ATARIA Gune pribatua
Estraneta
-
ABSENTISMOARI AURRE EGITEKO PLANA
Zaila izan arren, ez da ezinezkoa; ezinezkoa izan arren, ez dugu etsi behar.
-
www.fraternidad.com
ABSENTISMOARI AURRE EGITEKO PLANA… APPSENT®
Absentismoa enpresek duten kezka nagusietako bat da, izan ere, eraginkortasuna eta produktibi-tatea kaltetzen ditu. Kudeaketa egokia lehiakor-tasuna erakusten duen bereizgarri bat da, kostuak eta antolakuntzako arazoak murrizten laguntzen duena.
Hori jakinda, zure ezagutza eta guk mota eta tamaina guztietako enpresetan absentismoa kudeatzen dugun esperientzia bateratuz, absentismoa kudeatzeko pla-nak diseinatzen lagundu nahi dizugu.
Plan horiez gain, AppSent® dugu, alegia, informa-zioa kudeatzeko tresna praktikoa. Horrekin, mu-tualistek eta laguntzaileek adierazle ekonomikoak denbora errealean erakusten dizkien sistema dute eskura.
Mapa interaktibo bat dakar, oso erabilgarria, au-tonomia-erkidego eta probintzia bakoitzean une horretan bideratzen ari diren bajei buruzko infor-mazioarekin. Alerta-sistema interesgarria du, ab-
sentismo-atalase desberdinak konfiguratzeko auke-rarekin, maila nazionalean, autonomia-erkidegoan zein probintzian.
AppSent® erabilgarria da enpresa txiki eta ertainent-zako, bai eta enpresa handietako Giza baliabideen edo-ta Prebentzio saileko zuzendarientzako ere.
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Kuriositatez… ba al dakizu nondik datorren “absentismoa”? XX. mendean, asko hedatu zen absenta izeneko edari alkoholikoaren kontsumoa. Kondaira batek dio haluzinazioak, gorputz-dardarak eta adimen-narriadura konponezina eragiten zituela. Edari horren eraginpean zeudenean, langileek fabrikara joateari utzi zioten, laneko gaixotasun berri bati hasiera emanez: absentismoa.
> Enpresak egun dituen bajak (Mutualitatetik egindako jarduerak barne).
> Metatutako baja egunak. > Azken 12 hilabeteetan metatutako bajak.
GUNE PRIBATUA APPSENT® Appsent
-
ARRETAZ ENTZUTEN ZAITUGUBadakigu entzuten eta zuzentzen; merezi duzun arreta osoa ematen dizugu.
-
www.fraternidad.com
ARRETAZ ENTZUTEN ZAITUGU... MUTUALISTAREN DEFENDATZAILEA
Inpartziala da alderdien artean eta modu independentean jarduten du. Erabat autonomoa da bere eginkizunetan zein irizpide eta jarraibide aplikatu behar dituen erabakitzeko orduan.
Horrez gain, gomendioak eman eta arreta hobetzeko proposamenak egiten dizkie Mutualitatea kudeatzeaz arduratzen diren unitate desberdinei.
Fraternidad-Muprespan prest gaude zure zalantza guztiak argitzeko, eta hainbat komunikazio-kanal ditugu horretarako:
V Erreklamazio eta auzien bulego birtuala. V Fraternidad-Mupresparen web ataria: www.fraternidad.com.
V Postontzi elektronikoa: [email protected].
V Mutualistaren defendatzailearen bulegoko faxa: 913 608 748.
V Ohiko posta. V Mutualitatearen Erregistro Instituzionala. V Bertaratua, erakundearen edozein bulegotan.
GURE ARRETA JASO DUTEN PAZIENTEEN ERREKLAMAZIOAK
ERANTZUN AZKARRA
4 egun%0,6
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Mutualistaren defendatzaileak erreklamazio, kexa eta iradokizun guztiak hartu eta bideratu ondoren, erantzun egiten die, pazienteenak zein enpresa edo langile autonomoenak izan.
> Desadostasuna kontingentziaren kalifikazioarekin
> Desadostasuna altarekin
ERREKLAMAZIOA EGITEKO ARRAZOI NAGUSIAK Mutualistaren defendatzailea
-
Gizakion jokabideak hiru oinarri nagusi ditu: desira, emozioa eta ezagutza.
GIZARTEARI EZAGUTZAK TRANSMITITZEA
-
www.fraternidad.com
GIZARTEARI EZAGUTZAK TRANSMITITZEA
Ezagutzen transferentzia hori egi bihurtzeko, lan-kidetza-hitzarmenak sinatzen ditugu hainbat erakunderekin: Unibertsitate eta prestakuntza-zen-troekin, ekintzaileen erakundeekin eta autonomoak or-dezkatzen dituzten erakundeekin, Lan-harremanetako gradudunen elkargoekin, agente sozialekin, etab.
Gaurkotasuneko gaiei buruzko jardunaldi eta ekitaldi ugari antolatu eta horietan aktiboki parte hartzen dugu, Erakundearen jarduerarekin zerikusia dutenak. Gure interes-taldeei zuzenduta daude, alegia: enpresa mutua-
listei, atxikitako autonomoei, laguntzaileei eta Gizarte Segurantzaren kudeaketari lotutako erakunde publikoei.
Aipu berezia egin nahi dugu Escolástico Zaldívar Sa-rien inguruan, langileen segurtasunari eta osasuna-ri. Laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko egunean banatzen ditugu (apirilaren 28an), prebent-zioaren astearen barruan. Arreta berezia jartzen dugu iraunkortasunean, irisgarritasunean eta erantzukizu-nean, balio partekatua sortuz, eta horretarako honako hauek ditugu:
V Madril Bikaintasuna Zigilua. V QH ziurtagiria Asistentzia-kalitateko Bikaintasunari. V Europako Domina laneko merituari. V Bereizgarria enpresako berdintasunari. V BEQUAL ziurtagiria Plus Kategorian. V DIGA (Irisgarritasun Mailaren Adierazlearen Be-reizgarria).
V Prevencionar saria Laneko Arriskuen Prebentzio-rako Komunikazioaren arloan.
ANTOLATUTAKO JARDUNALDIAK ETA
EKITALDIAK
SINATUTAKO HITZARMENAK 2804 SARIAKESCOLÁSTICO ZALDÍVAR
PREBENTZIOAREN ASTEA
200 40
DATUEN ITURRIA: AMAT, 2015EKO
ABENDUA
Gure nahia ezagutzak sustatzea, integratzea eta hedatzea da, bai eta jardunbide arduratsuak bultzatzea ere, erakundearen oinarri diren balio eta printzipioak bultzatze aldera.
340PROIEKTUAK
39JARDUNALDIAK
5EDIZIOAK
254EKITALDIAK
Escolástico Zaldívar sariak
-
Bezeroek ez dute gugan perfekzioa bilatzen. Arazo bat dutenean, konponbideak emateko gai izan gaitezela nahi dute.
GURE SAREA … GURE BALIORIK HANDIENA
-
www.fraternidad.com
GURE LAGUNTZAILEAK… PISUKO BALIOA
Gure teknologia, ezagutza eta dedikazioa jartzen ditugu zure zerbitzura: V Pro�l zehatza gure webgunean, interesgarri gerta dakizukeen informazioarekin.
V Aholkularitzarako gune pribatua, honako hauek eskuratzeko aukerarekin:
V Erakundearen datuak, tarifen kontsulta, langileak eta kotizazioak, murrizketak ordainketa eskuor-detuagatik, TGSSri helarazitako erreklamazioak, baja prozesuen txostenak, alten eta bajen jakinara-zpenak, kudeatzen dituzun enpresa guztietako ez-behar-tasari eta absentismoari buruzko txostenak.
V Zerbitzu elektronikoak, zure bezeroen langileek jasotzen duten arretari buruzko berehalako informazioarekin.
V “Laguntzailearen txokoa” topagunea eta eztabai-darako gunea, aholkularientzako hainbat tresna-rekin.
Eta batez ere, ez dugu balio pertsonala galdu nahi. So-laskide bakarrarekin harreman zuzena izatea, hau da, zure beharrei erantzuteko bitartekaria zure eta gure ar-tean.
PROFESIONALAK SARRERAK LAGUNTZAILEAREN
TXOKORA
9.000 2.700
Fraternidad-Muprespan ez dugu ahazten gure baliorik handiena: gure aholkulari laguntzaileen sarea. Milaka enpresa txiki eta ertain haien aholkulariekin fidatzen dira mutualitate berria aukeratzeko orduan, eta milaka profesional gurekin fidatzen dira bezeroei huts ez egiteko.
> eVSA zerbitzua
> ePAT zerbitzua
> ePEP zerbitzua
> ePMA zerbitzua
> eRSB zerbitzua
> ePSB zerbitzua
> eDerivación zerbitzua (ePAT)
ZERBITZU ELEKTRONIKOAKAholkularitza
Kolaboratzailearen txokoa
-
www.fraternidad.comwww.fraternidad.com
OSASUNAREKIN HARTU DUZUN KONPROMISOA EZAGUTZEN DUGU
Prebentzioa ereiten duten erakundeek pertsona osasuntsuak biltzen dituzte
-
www.fraternidad.com
OSASUNEAN INBERTITZEA ERRENTAGARRIA DA. OSASUNIK GABE, EZ DAGO LANIKZERTAN DATZA?Bonusak laneko ezbehar-tasa murrizten lagundu duten enpresen aldeko pizgarrien sistema bat ezartzen du.
ZER ARAUK ERREGULATZEN DU?231/2017 EDk, martxoaren 10ekoa.
ZER ERAKUNDERI ERAGITEN DIO?Kontingentzia profesionalengatik Gizarte Segurantzan kotizatzen duten eta adierazitako baldintza guztiak betetzen dituzten enpresa guztiei.
ZENBATEKOA?Inbertsioa izan beharrik gabe, behatutako epeari dagozkion kontingentzia profesionalengatiko kuoten zenbatekoaren %5. Enpresak legeak aurreikusten dituen ekintzetako batean inbertsioa egin duen kasuetan, pizgarri osagarri bat emango da, kontingentzia profesionalengatiko kuoten zenbatekoaren %5ekoa (gehienez ere, egindako inbertsioen zenbatekoa ordainduko da).
AURKEZTEKO EPEAUrte bakoitzeko apirilaren 15etik maiatzaren 31ra arte.
NON AURKEZTUKO DUT?Fraternidad-Mupresparekin elkartuta dauden enpresek gure webguneko Estranet zerbitzuen bidez, zuzendaritza probintzialetan edo ordezkaritzetan aurkez dezakete eskaera. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure web atariaren bitartez, edo gertuen duzun Fraternidad-Muprespa zentroarekin (fraternidad.com/centros).
Kontingentzia profesionalengatiko kotizazioen murrizketa sistemaren bitartez, modu eraginkorrean laneko ezbehar-tasa murrizten laguntzen duten enpresak aintzatesten ditugu.
Bonusa ezbehar-tasa murrizteagatik
854 + 6.235.000 €
> Kotizazioa 5.000 €> Ezbehar-tasa> Zigor larririk gabe> Egunean Gizarte
Segurantzako kuoten ordainketan
> Bi zigor larri, gehienez ere
> Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearekin bat
INBERTSIORIK GABE INBERTSIOAREKIN
AINTZATETSITAKO ENPRESAK
EMANDAKO PIZGARRIAK
> Baldintzak betetzea inbertsiorik gabe> Inbertsioa Laneko Arriskuen
Prebentzioan: langileak, mugikortasun-planak, ekipamenduak eta NBEak
Kontingentzia profesionalengatiko kuoten %5eko bonusa. Kontingentzia profesionalengatiko kuoten %10eko bonusa.