NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 2 21/10/13 11:48
Parkean
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 3 21/10/13 11:48
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 4 21/10/13 11:48
Ombúa zuhaitz bitxia da. Zuhaitz gisa hazten da, baina, egiaz, zuhaixka erraldoia da. Euri gutxi egiten duen leku batekoa denez (Argentinako Pampakoa, hain zuzen ere), bere auzokideetatik aparte bizi da, inguruan duen ur guztia berarentzat bakarrik behar duelako; hori horrela, sustraietan eta enborrean pilatzen du ura.
Oso handia izatera heltzen ez bada ere, arin hazten da, eta, mende bat baino gehiagoko zuhaitzak bezainbeste bizi ez bada ere, oso gazterik izaten du zuhaitz zahar eta jakintsuaren itxura.
Bere sustrai handi eta lodiak lurretik irteterainoko indarrez hazten dira. Hobe da ombúrik ez landatzea etxeetatik hurbil, bere sustraiek hormak ere altxa ditzakete eta.
Parkeko ombúak hogei urte eskas ditu, baina zaharragoa dirudi. Bisitatzen badugu, hori guztia ikusi ahal izango dugu eta bere adar lodietan gora joan ahal izango gara, eta lurraren barrualderantz sartzen diren forma arraroak ikusterik eta ukitzerik ez
badugu ere, imajinatu egin ditzakegu
“Eta hain harmonia atseginean, arima
lasai sentitzen dut, beti ombúaren itzalpean kantatzen
dizut eta.”*
Ombúa
“Ombú guaranierazko hitza da, eta itzala edo koskor iluna esan nahi du.”
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 5 21/10/13 11:48
Bere fruitu toxikoak ez dira txorientzat jangarriak, eta bere egurra ez da erabilgarria eraikitzeko edo sua egiteko, oso biguna da eta. Bere jatorrizko herrialdean, sustrai leunen gainean atseden hartzeko eta bere freskotasunaz gozatzeko baino ez da erabiltzen. Horrexegatik deitzen diote “Itzal ederra”.
* Félix GarciArcelus. El Roble y el Ombú. Buenos Aires, 1909
Phytolacca dioica
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 6 21/10/13 11:48
Atlaseko zedroaren hostoak orratz berde txikien modukoak dira, zilar koloreko puntutxoz beteak; hain justu, horrexek ematen die berdearen eta errautskolorearen arteko tonu berezia. Gainera, udazkenean ez dira erortzen. Gogor eusten diote hotzari eta beroari, oso elkartuta daudelako sorta trinko eta zorrotzetan.
Atlaseko zedroa Atlaseko mendietan bizi da, Afrikako kontinentearen iparmendebaldean; bertan, gailur garaien babespean, Saharako haize epelak saihesten ditu.
Gibraltarko tximinoen zuhaitzik gogokoena da; hain zuzen ere, tximino horiek Aljeria eta Marokoko basoetan ere bizi dira, zuhaitz honen adarren artean itzala eta jatekoa aurkitzen dute eta. Zedroak upel formako pinaburu batzuetan ditu haziak, eta pinaburu horiek janari freskoaren biltegi gisa funtzionatzen dute. Haziak helduta eta jateko prest daudenean, pinaburuak apurkaapurka desegiten hasten dira haizearen laguntzarekin; modu horretan, fruituak askatu egiten dira eta zuhaitzen adaburuen azpian sakabanatzen dira.
Atlaseko zedroa
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 7 21/10/13 11:48
Parkean dagoen Atlaseko zedroak denbora asko eta hezetasun handia izan ditu hazi ahal izateko, ia ehun urte ditu eta. Horrexegatik da hain handia eta dotorea. Bere azal lodian, bizitzan zehar erori zaizkion adar guztien orbanak ikus ditzakegu. Zuhaitzaren inguruan adiadi bagabiltza, zenbatu ahal izango ditugu.
Cedrus atlantica
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 8 21/10/13 11:48
Pagoa zuhaitz ausarta da, hirurehun urtez ere egin baitiezaieke aurre negu hotzari, elurrari eta bizileku dituen mendietako ekaitzei. Horrexegatik hartzen du behar duen denbora guztia hazteko, indartsua izan behar duelako.
Aterpe ezin hobea da muxar grisarentzat. Hain zuzen ere, muxarrak pagoaren fruituak jaten ditu gauez, eta bere adarren artean egiten du lo egunez; lo seko egoten da, gainera!
Pagoaren egurra hain ona eta erabilgarria denez guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak.
Egur horrekin itsasontziak eta zubiak eraikitzen ziren, baina, gainera, adarrekin ikatza egiten zen. Hori dela eta, mendian eta herrietatik hurbil ikusten ditugun pagoetako askok oso forma bereziko adaburuak dituzte, zutargiak edo tiragomak balira bezala; izan ere, adarrak lortzeko, adaburuak moztu behar ziren, eta gero berriro ere hazten ziren.
Pagoa
“Espezie ahula naiz eta zuhaitz zaharren beharra dut negua igarotzeko, bertan zuloak eta hutsuneak daudelako
babesean lo egin ahal izateko.”
Fagus sylvatica
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 9 21/10/13 11:48
Pagoa zuhaitz ausarta da, hirurehun urtez ere egin baitiezaieke aurre negu hotzari, elurrari eta bizileku dituen mendietako ekaitzei. Horrexegatik hartzen du behar duen denbora guztia hazteko, indartsua izan behar duelako.
Aterpe ezin hobea da muxar grisarentzat. Hain zuzen ere, muxarrak pagoaren fruituak jaten ditu gauez, eta bere adarren artean egiten du lo egunez; lo seko egoten da, gainera!
Pagoaren egurra hain ona eta erabilgarria denez guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak.
Egur horrekin itsasontziak eta zubiak eraikitzen ziren, baina, gainera, adarrekin ikatza egiten zen. Hori dela eta, mendian eta herrietatik hurbil ikusten ditugun pagoetako askok oso forma bereziko adaburuak dituzte, zutargiak edo tiragomak balira bezala; izan ere, adarrak lortzeko, adaburuak moztu behar ziren, eta gero berriro ere hazten ziren.
Parkeko pagoek ez dute tiragomaformarik, hemen libre hazi direlako; ondorioz, euren forma naturala erakusten digute. Gainera, oso garaiak dira eta oso enbor lodiak dituzte, dagoeneko ehun urte bete dituzte eta. Parkearen adin berbera dute; izan ere, horiek izan ziren landatutako lehenengo zuhaitzetako batzuk.
Pagadi lepatua. Gorbeiako parke naturala
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 10 21/10/13 11:48
Bisitatutako zuhaitzei buruz jakin ditzakegun beste gauzetako batzuk dira zenbat hazi diren eta zenbat denbora behar izan duten hazteko. Horretarako, altuera proportziometodo sinple baten bitartez neurtzen dugu; hori lortzeko, arkatza eta zinta metrikoa baino ez ditugu behar.
1. Neurtu nahi dugun zuhaitza identifikatuko dugu. Zenbat uste dugu neurtzen duela? Egin dezagun apustu.
2. Distantzia apur batetik begiratuta, zuhaitzaren altuera eta arkatzarena parekatuko ditugu.
3. Zuhaitzaren oinarriaren puntua eta arkatzaren muturra elkartuta mantenduz, azken horri bira emango zaio horizontalean.
4. Zuhaitzarekin eta arkatzarekin, triangelu isoszele baten (aldeak berdinak dituen triangelu
bat, alegia) marrazki imajinarioa proiektatuko da.
5. Zinta metrikoarekin, arkatzak punta batetik bestera adierazten duen distantzia neurtuko dugu lurrean.
Ekin lanari
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 11 21/10/13 11:48
Zuhaitzaren altuera lurrean neurtutako distantziaren baliokidea da. Lurrean neurtzen duguna da zuhaitzak etzanda neurtuko lukeena, edo bere itzalak neurtuko lukeena, baldin eta eguzkia horizontetik 45 gradura egongo balitz.
Perimetroa ere neurtu dezakegu.
Neurtutako zuhaitzek altueraunitatearen ideia ematen digute. Hori erabilgarria izan daiteke beste zuhaitz batzuen edo hiriko eraikinen altuera konparatzeko eta zenbatesteko. Urtean zenbat metro edo zentimetro hazten den ere adierazten digu.
Erabilgarriak al dira zuhaitz zaharrak?
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 12 21/10/13 11:49
Museoan
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 13 21/10/13 11:49
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 14 21/10/13 11:49
Natura oso presente dago Remigio Mendibururen lan artistikoan. Hainbesteko interesa zuen zuhaitzekiko eta basoarekiko, egun batean hauxe esan baitzuen: “Zuhaitza da gizakiaren antz handiena duena”.
Eskulturari begira eta duen izenburuarekin pentsatuz (Txori askeentzako kaiola), ondorioztatu dezakegu zuhaitza “kaiola apurtua” dela, eta bere barruan inor ez dagoela gatibu. Bere adarren forma irekiaren eta hedatuz doan hazkundearen ondorioz, hegaztiek modu librean aukeratzen dituzte zuhaitzak atsedengune gisa, aterpe gisa eta habiak eraikitzeko etxe gisa.
Eskultura honekin, gainera, esan nahi digu naturan ez dagoela kaiolarik txorientzat, bertan ezin izango luketelako hegan egin; baina, aitzitik, badaudela leku seguru eta atseginak, zuhaitzek eskaintzen dituztenen modukoak; izan ere, zuhaitzak “etxe irekiak” bezalakoak dira, aldi baterako igarobide aldakorrak, aukera ematen dutenak bidaiatzen jarraitzeko, bilatzeko eta bizitzearen abentura esperimentatzeko. Artistak, obra honen bitartez, esan diezaguke gu guztiongan dagoen abenturanahia eta espiritu librea ezin dela hazi espazio itxietan. Eskultorearen lagun batek hauxe idatzi zuen:
Txori askeentzako kaiola
“Pertsona pentsamenduak sortzen dituen landarea da, arrosondoak arrosak sortzen dituen moduan eta sagarrondoak sagarrak sortzen dituen moduan.”*
1960 eta 1970. urteen artean, Remigio Mendiburu euskal artearen berrikuntzarako Gaur taldeko kidea izan zen, Oteiza eta Chillida bezalako beste zenbait eskultoreren artean.
“Bizitzari ‘blokea
n’ aurre egiten dion txori librearen hezigaiztasuna kontuan hartuta,
bera ezkutuko txoria da.” **
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 15 21/10/13 11:49
Remigio Mendiburu Hondarribia, Gipuzkoa, 1931Bartzelona, 1990Txori askeentzako kaiola, 1969Haritz eta hurritz egurra. 122 x 110 x 120,7 cm
Zure ustez, zertan dute antza zuhaitz batek eta pertsona batek?
Zein ideia sorrarazten dizkizu eskulturaren izenburuak?
Imajinatu eskulturakaiola honetatik pasatuko diren eta bertan biziko diren beste animalia batzuk.
Remigio Mendiburuk pago motzarekin egin zituen bere eskultura gehienak. Forma bihurriko egurra, makur hazten den zuhaitz batetik ateratakoa, izan zen bere eskulturan aprobetxatu zuen materiala. Egurra bere obraren bitartez jariatu zen. Ez zen egurra menperatzen saiatu; aitzitik, egurraren forma organikoen zentzua ulertu zuen, eta bere lan artistikoan sartu zuen.
* Antoine Fabre d’Olivet. Histoire philosophique du genre humain, 1824.
**
Pedro Manterola. El jardín de un caballero. La escultura vasca de la posguerra en la obra y el pensamiento de Mendiburu, Oteiza y Chillida, 1993.
“Etxekaleratze gehiagorik ez.”
“Bizitzari ‘blokea
n’ aurre egiten dion txori librearen hezigaiztasuna kontuan hartuta,
bera ezkutuko txoria da.” **
Zuhai tzak izaki aldakorrak dira; haziz eta zahartuz joan ahala, hainbat forma eta material eskaintzen dituzte animalia askori babesa emateko. Hiltzen direnean ere, oso garrantzitsuak dira hegaztien, intsektuen eta izaki txikitxiki
askoren bizitzarako. Alabaina, moztu eta gure paisaietatik
ezabatzen dira, baliorik ez dutela ematen
duelako.
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 16 21/10/13 11:49
Baso bateko zingira iluntzean
Jacob van Ruisdael XVII. mendeko margolari paisaiaegile holandarra izan zen. Bere gairik gogokoenak basoetako eszenak dira; bertan, basoetako bakardadea irudikatzen du. Bere garaiko beste artista erromantiko batzuen moduan, zentzu poetikoa eman zion bere obrari,
paisaietan naturaren indarra adieraziz.
Baso bateko zingira iluntzean museoko obran hodeiz betetako eta gutxi argiztatutako paisaia zingiratsua ikusten dugu. Basoko zuhaitzek enbor bihurrituen forma erakusten dute, eta adaburuak makurtuta dituzte haizearen eraginez. Beren sustrai eta enborrek oreka bilatzen dute, eror ez daitezen. Zuhaitzak inguru naturalera egokitzen dira. Naturan hartzen duten forma haizearen eta euriaren eraginaren araberakoa da. Sumatzen dugunagatik, paisaia honetan, biziraupenaren aldeko borroka eta indarra modu berean ematen dira.
Kontraargiak sendotu egiten du indar dramatikoa, eta, ondorioz, zuhaitzen silueta ilunek itxura mehatxagarria dute, hastear den ekaitzak bezala.
Gauaren iluntasunean desagertzeko puntuan dagoen paisaia basotsu hau pintatzerakoan, badirudi Ruisdaelek bere sentimenduak, bere aldarte pertsonala, bere barnepaisaia adierazi nahi zituela.
Zuhaitzak modu irekian hazten dira, hau da, inoiz ez dira geratzen, eta hainbat forma har ditzakete, egokitzeko eta bizirik jarraitzeko. Gurea, animaliena bezala, hazkunde itxia da. Aldatzen ez diren forma jakinak ditu; esate baterako, hor daude gure eskuak: soilik bost atzamar izan ditzakete, eta ez dira modu mugagabean garatzen zuhaitz baten adarrak bezala.
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 17 21/10/13 11:49
Jacob Isaacksz van Ruisdael Haarlem, Herbehereak, 1628Amsterdam, 1682Baso bateko zingira iluntzean, c. 1660Olioa mihisean. 77,7 x 92,2 cm
Zintzilikatuko al zenuke zabu bat zuhaitz hauen adarretatik?Ausartzen zara zingiraren ertz batetik bestera pasatzen?
Zein motatako animalia imajinatzen duzu agertu daitekeela zingiraren ur barrutik?
Zein desberdintasun ikusten dituzu basoko eta parkeko zuhaitzen artean?
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 18 21/10/13 11:49
Badaude erlemultzoak, baina badaude pertsonamultzoak ere, eta azken horiek aurki daitezke José Arrúeren obran.
José Arrúe Bilbon jaiotako margolaria izan zen; nolabaiteko umorez erretratatu zituen euskal herritarren ohiturak, zehaztasun eta xehetasun osoz pintatuz eszenan agertzen diren elementu guztiak: dantza mota, arropak, objektuak… Gizarte zoriontsua deskribatzen du, bere inguru naturalarekin harmonian bizi dena.
Museoaren jabetzakoa den Aurreskua eliza aurrean artelanak erromeriaren osteko jaia irudikatzen du. Bertan, baserritar ugari aurreskua dantzatzen ari dira ermita batetik gertu.
Arrúek, bere obran, zuhaitzek herrietako bizitzarako duten garrantzia jasotzen du. Pagoak topaketarako eta ospakizunerako tokia ziren, babesa ematen zieten animaliei, eta, gainera, baliabide natural garrantzitsuak ziren.
Pertsonen lagun diren zuhaitz- talde batek inguratzen eta babesten du eszena. Pago motzak dira, hau da, adaburuak moztuta dituzten pagoak. Horrexegatik dute hain forma bitxia, tiragoma baten antzekoa. Baserri giroko Euskal Herrian, zuhaitz honen adarrak erabil tzen ziren txondorra izeneko piramide bat eraikitzeko; bertan, su motelean, ikatza egiten zen.
Aurreskua eliza aurrean
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 19 21/10/13 11:49
José Arrúe Bilbao 1885Laudio, Araba, 1977Aurreskua eliza aurreanGouachea paperean. 49 x 65 cm
Txakurtxo batek adi begiratzen dio dantzaldiaren eszenari.Noren bastoia ari da zaintzen?
Zer uste duzu eskuratu dezakeela Olentzerok pagotik?
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 20 21/10/13 11:49
Adarretatik joango gara(hazkundea / zabalkundea)
Adarretatik joango gara ekimenak gure imajinazioko ibilbide harrigarrietatik joateko proposamena egiten digu.
Gonbidapena ere bada, museoaren bildumako hiru artelanen bitartez jakin ahal izateko zuhaitzek lehentasunezko tokia izan dutela hainbat artistaren obran; izan ere, artista asko zuhaitzen forma konplexuetan oinarritu dira euren lanerako, zuhaitzak zeinen gogorrak eta funtsezkoak diren erakutsiz.
Parkean egingo dugun ibilbidean, euren historia kontatuko diguten hiru zuhaitzen bizitza esploratuko dugu. Euren izaera basatia deskubrituko dugu, eta euren hazkuntzaren eta altueraren pultsua neurtuko dugu, beraien gainera igo beharrik gabe.
Koadernotxo honen barruan dagoen fitxan, jarduera bat proposatzen dizugu.
NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 1 21/10/13 11:48
”Adarretatik joango gara”, eta ombúaren sustraietatik ere bai!Imajinatu nolakoa den bere lurrazpikobizitza eta gainazalekoa.
· Fotokopiatu ezazu fitxa honetan agertzen den ombúaren irudia, eta itsatsi ezazu paperezko orri handi baten erdian.
· Marraztu ezazu, sustraien forma luzatuz, imajinatuz noraino barneratzen diren eta nolako formak hartzen dituen lurpean (imajinatu sustraiak eraldatu egiten direla eta izaki fantastiko bihurtzen direla; era berean, irudika ezazu nolakoa ote den izaki horien lurpeko mundua).
· Gero, marraztu ezazu ombúaren gai-nazalean egotea gustatuko litzai-zukeena: zabu bat, etxe bat... Era berean, ombúaren adarrei dagokienez, zuhaitzetan bizi diren animaliak ma-rraztera animatzen zaitugu. Koader-notxoan aurkituko dituzu (txoriak, muxarrak, tximinoak...).