Download - oihuaren 5. alea
MUNDUKO LANGILEOK BILDU GAITEZEN
(BIZKARTZE)
1 887eko Maiatzaren 1 ean
Chicagoko hainbat langile
greba bat hasi zuten eta
matxinada ezberdinak aurrera
eraman zituzten. Protesta
hauen helburua 8 orduko lan
jardunaldiak lortzea izan zen.
Errebolta hauen egun
gogorrena maiatzaren 4an izan
zen. Egun horretako
manifestazioan isti lu handiak
izan ziren. Ondorioz 5 anarkista
epaituak izan ziren eta heriotza
zigorra ezarri zieten, urte
batzuk beranduago. Horren
geroztik Maiatzaren 1 ean
langileon nazioarteko eguna
ospatzen da.
Gaur egun urte luzeetan
borrokatu eta lortutako
eskubideak galtzen ari ditugu
krisiaren aitzakipean. Guzti
hau, besteak beste, jendearen
eta langile askoren
pasibotasunari esker egiten ari
dira, pasibotasun hau egongo
ez balitz ezinezkoa izango
litzateke politika hauek aurrera
eramatea.
Horregatik maiatzaren 1
honetan langileon aktibazioa
eta batasuna lortzeko tresna
guztiak praktikan jarri behar
ditugu. Munduko langile guztiok
bat egin behar dugu frente
berdinean langileen
eskubideen defentsan, muga
guztiak gaindituz. Soil ik langile
batasun sendo baten bidez
lortuko ditugulako gure
eskubideak bermatzea.
GORA LANGILEONBORROKA!
GERNIKA GURE BIHOTZETAN
(TXINDOKI)
75 urte igaro dira faxistek
Gernika bonbardeatu zutenetik,
Gernikaren kasua izan da
guztienetatik ezagunena
(Picassok koadro oso ezaguna
margotu baizuen) baina
gehiago badaude ere,
Durango, Bilbo, Otxandio…
kasu.
Guztietatik Gernika izan da
ezagunena baina zoritzarrez ez
koadroagatik bakarrik, baizik
eta bere perbertsioagatik,
merkatu eguna zela
aprobetxatuz Condor legioak
Gernika ia guztiz suntsitu zuen
(3 egunez eraikinak sutan egon
ziren) bertan zeuden zibi lei
ahalik eta kalte handien
sortzeko asmotan.
Condor legioa, naziek Francori
Gerra Zibi lean parte hartzeko
bidal i zioten hegazkinek
osatutako legioa zen eta
Gernikako bonbardeaketan
parte hartu zuen Ital iarren
laguntzaz, guztira 31 hegazkin
bonbaketari eta 36 ehiza-
hegazkin bonbaketari hartu
zuten parte, hau aukera
paregabea izan zen nazientzak
Francoren laguntzaz 2. Mundu
Gerran erabil iko zituzten armak
frogatzeko.
Francok Gernikan eragin zuten
hondamena behin ikusita,
Eusko Gudarosteari (Euskal
armadari) egotzi zion erasoa,
behin hiria galduta faxistek
bertan probiziorik ez aurkitzeko
asmotan hiria guztiz suntsitu
zutela adierazi zuen. Baina
Gernikan zeuden atzerriko
hainbat kasetarik benetan
gertatutakoaren berri eman
zuten Francoren bertzioa guztiz
baliogabetuz.
80ko hamarkadan Gobernu
Alemanak hilketa honetan
jokatutako papera aitortu eta
barkamena eskatu zuen, 1 5
urte igaro dira egun horretatik
eta Gobernu Espainolak
oraindik ez du inolako
adierazpenik egin honen
inguruan
Egun, Espainar Gobernuaren
jarrera ez da soil ik
inmobil ismoarena izan,
probokazioarena izan dela ere
esan dezakegu. Orain dela 75
urte Francoren armada faxistak
Elgetan sartzea lortu zuen
egun berean, Gobernu
Espainarraren armada Elgetan
sartu da berriz “praktikak”
egiteko aitzakiarekin,
probokazio hutsa! !
Hau guztiagatik ezinbestekoa
da memoria izatea, oroimenik
gabe ez garelako ezer Herri
bezala, eta oroimenik gabe ez
garelako inor.
OROIMENA, DUINTASUNA ETA BORROKA
NAKBA, ONDAMENDIAREN EGUNA
(BIZKARTZE)
Maiatzaren 1 5ean Nakba egunaospatzen du Palestinak. Egunhori hondamendiaren eguna daberaientzat, Palestinarrei beraienlurraldearen erdia kendubaitzieten beraien borondatearenkontra, Israelgo estatua sortuahal izateko.
Palestinako lurraldean betidanikizan dira Palestinarrak, eta betielkarrekin bizi izan dira:musulmanak, kristauak etajudutarrak. XIX. Mendeansionismoa sortu zen. Mugimenduhonek aldarrikatzen zuen herrijudutarra existitzen zela etaestatu judutar bat sortu nahizuten, Britainia Handikobermearekin, besteak beste. Lekuezberdinak aztertu ziren estatuhori sortzeko Palestinaz gain,Argentinako Patagonia adibidez,baina azkenean Ekialde hurbilahautatu zuten bertan bizitzeko.
I I . Mundu gerraren ostean etabertan Judutarren jasan zutengertaeren aitzakiarekin, Nazio
Batuek eta nazioarteko besteerakunde batzuek Sionistei estatubat sortzeko eskubidea emanzieten eta Palestina bitan zatitzeaproposatu zuten, zati bat (erdiabaino gehiago) estatujudutarrarentzat eta besteaarabiarrarentzat. BainaPalestinarrak ez zeuden adosproposamen horrekin.
1 948.Urtean sionistek asignatuzizkieten lurraldeak beraienkabuz hartu eta okupatu zituztenindarraren bidez. Eraso honenaurrean Palestinarrak ingurukobeste estatu arabiar batzuekinbatera armak eskuan hartutaaltxatu ziren, eta modu horretanarabiarren eta judutarren artekolehenengo guda hasi zen.Palestinarrak lehenengo gerrahori galdu zuten eta ondoriozberaien lurraldeetatik botazituzten eta milaka pertsonaerrefuxiatuak izan ziren.
Momentu horretatik aurreraIsraelek hasierako lurraldeahandituz joan da: palestinarrekguneak okupatzen mil itarki,ezarkuntzak sortzen. . .gauregungo mapa finkatu arte.Israelek milaka eta milakapalestinar hi l ditu, kartzelatu ditu,torturatu ditu. . . urte guzti hauetanzehar.
BARAKALDOKO URA EDATEA SEGURUAAL DA?
Pasadan martxoaren 29an Udal Osoko Bilkurak honako puntu
hauek zituen mozioa onartu zuen:
•Herritarren iritzia kontuan hartu gabe erabakiak
hartzeari uztea.
•Gure eta gure senitartekoen osasuna arriskuan ez
jartzea sos batzuk aurreztearren.
•Herritarroi arrisku hau onartzeko prest gauden
galdetzea.
•Jarraipen batzorde bat eratzea (Argalarioko
biltegiarekin egin zuten moduan) zeresana daukaten eragile
guztiekin, E.J-ko Osasun eta Kontsumo Saila, URA (Ur
agentzia), Ur-patzuergoa, IHOBE (Ingurumen Jarduketarako
Sozietate Publikoa), udal taldeen ordezkariak, auzokide
elkarteak, talde ekologistak eta parte hartu nahi duen edozein
elkarte. Gainera, batzorde hau ahalik eta denbora tarte
laburrenean eratu behar dute, epe muga hilabete batekoa
izango delarik.
•Aurretik aurkeztutako alegazio eta eskaera guztiei
behar bezala erantzutea.
•Oiola Urtegia gure hornidura sarera ez konektatzea,
kutsadura iturri guztiak desagertu arte. Hau da, ura kutsatzeko
arriskurik ez dagoela ziurtatu arte.
Mozio honen onarpena udal talde guztien, PSE izan ezik,
babesari esker lortu zen.
Beraz, elkarrekin lan egiten dugunean helburuak lortzeko gai
gara.
OSASUN ESKUBIDEAK DAUZKAGULAKO
Erne egon behar gara adostu dutena bete dezaten eta hitzordu
berrietaz ohartzeko.
Gure esku dagoen informazioa helaraziko dizuegu.
Lortutakoa ospatzeko:
Zatoz maiatzaren 1 2an, larunbata, goizeko 1 2etan Anaien
Parkean antolatu dugun Uraren Aldeko Jaira
Bertan musika, txikientzako tai lerrak, gaztelu puxgarriak …
aurkituko dituzu
ESKERRIK ASKO
Barakaldo Auzokide Elkarteak: Lutxana, Cruces, Rontegi,
Retuerto, Zuazo- Arteagabeitia, San Vicente, El Carmen,
Plaza Europa, Urban, Burceña, Berri-Otxoak, Indignados,
Alpino mendi taldea, Amaia dantza taldea, Asociación de
mujeres, Dultzaineroak, Sporting C.F., Zopinpa kultur
elkartea, Villamor auzo elkartea, Eguzki, Plataforma
Ekologista Ezpitsua de Barakaldo, Ekologistak Martxan.…
(MAMARIGAKO KULTUR
ETXEA)
Maiatzean sartuak gara
dagoeneko eta udaberriarekin
batera hemen dugu
Mamarigako Kultur Eguna!
(maiatzak 26-larunbata)
Jadanik 21 urte pasa dira
etxea bertako auzotarrek
okupatu zutela. Kontzientzia
horrekin jaio eta bizirauten du
egun ladreilu laranjaz
eraikitako etxeak. Hamaika
ikastaro, hitzaldi, egitasmo,
dokumentalen proiekzio,
musika talde . . . dira guzti
honen ondorio.
Jaiotzez bazekien autogestioa
eta okupazioa iturri izango
zituela eta horri esker euskal
kultura parte-hartzaile, herritar
eta askeari egarria asetuko
ziela. Zuhaitz horretatik
fruituak izan ziren eta dira,
fruitu aleak aldatu arren
iparorratzak zuzen jarraitzen
duelako.
Etxeak zuen bizi guztia kalera
atera beharra zegoen, lau
paretetatik askatu eta
karriketatik barrena hedatu
behar zen, ondorioz era
natural batean KULTUR
EGUNA sortu zen . Jai giroan
ospatu beharra zegoen,
herritarrek beraien lana eta
inpl ikazioaren ondorioz
lortutako guztia. Kaleak
berreskuratzeko aukera aparta
genuen begien aurrean, etxe
barruan egiten zena eredu
moduan kalera ateratzeko,
elkar ezagutzeko eta amets
egiteko sareak ahalik eta
urrunen hedatu ahal izateko.
Ekintza zehatzak dira kalera
ateratzen direnak, baina guzti
horren atzean , munduari aurre
egiteko era burujabe eta aske
bat dago txertatua.
Beraz, guzti honen ikusle
soilak ez izatera eta subjektu
aktibo moduan parte hartzera
gonbidatzen dugu pertsona
oro! Eguneko egitaraua hauxe
izango da:
MAIATZAK 26-LARUNBATAMAMARIGAKO KULTUR EGUNA!
Animatu eta gozatu dezagun elkarrekin!
Kultur Etxearekin kontaktatu nahi izatekotan hauek dituzue
aukerak:
www.kulturetxea.com
EUSKAL HERRIAN KORRIKA, IRLANDAN RITH ETA
BRETANIAN AR-REDADEG
(BIZKARTZE)
Martxoan Irlandarrek Rith-a
ospatu zuten, gaelikoaren
aldeko lasterketa. Datorren
urtean guk Korrikaren 1 8.
edizioa ospatuko dugu.
Maiatzean Bretainiar
herritarren eta beraien
hizkuntzaren (Bretona) txanda
izango da, Ar-Redadeg
ekimenarekin. Ar-Redadeg
ekimena 2008. urtean jaio zen,
Euskal Herriko korrikan
oinarrituta baita ere.
Lehenengo edizioa Diwan
elkarteak antolatu zuen.
Elkarte hau Bretoneko eskolek
osatzen duten sare bat da.
Gaur egun ekimena elkarte
batean bihurtu da eta era
autonomo batean antolatzen
du ekimena. Ekimen honetan
eskuratzen den diruaren erdia
Diwan eskola sarea
finantzatzeko erabiltzen da.
Irabazien beste partea
Bretonaren aldeko ekimenak
finantzatzeko erabiltzen da.
Ekimenaren ezaugarriak
Korrika eta Irlandako Rith-aren
antzekoak dira.
Aurtengo edizioa 3.a izango
da. Maiatzaren 1 2an Brest
hiritik abiatuko da eta 1 9an
helmugara helduko da,
Douarnenez herrian. Guztira
1 .500 kilometro zeharkatuko
ditu, Bretainako herri eta
landetatik igaroz.
Beste behin ere, beharrezkoa
da honelako ekimenak egitea
hizkuntz gutxituen alde. Beraz
animoak Euskal Herritik.