ENPRESEN
konfiantza
Ikerketa Departamentua – LABORAL Kutxa
BANCA EMPRESAS
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO
AURREIKUSPENAK
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO
AURREIKUSPENAK
3. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
0 INGURUNEA
LABORAL Kutxak Enpresen Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko
enpresei, 2020ko bigarren hiruhilekorako dituzten igurikimenen berri izateko. Bada, ondorio
interesgarriak eman ditu. Aurreko hiruhilekotik hobekuntza nabaritu da, baina, zantzuen arabera,
nolabaiteko zailtasun-aldia dugu aurrean. Jarraian, ondorio nagusien laburpen txikia eskainiko dizuegu.
Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten aurreikuspenei dagokienez, % 57,9k uste du egoerak
bere horretan jarraituko duela, eta % 10,3k hobetu egingo dela. Ikus daitekeenez, aurreko hiruhilekoan
baino apur bat baikorragoa da ikuspegia.
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
% 10,3
% 57,9
% 38,8 Hobera egingo du
Ez da aldaketarikegongo
Okerrera egingo du
1 FAKTURAZIOA
4. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
Enpresek FAKTURAZIOAREN harira dituzten aurreikuspenek hobera egin dute 2020ko bigarren
hiruhilekoari begira: % 55en ustez, mantendu egingo da eta % 28,6ren ustez, hobera egingo du.
Enpresen % 16,4k uste du fakturazioa txarragoa izango dela.
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
% 28,6
% 55,0
% 16,4
Hobera egingo du
Ez da aldaketarikegongo
Okerrera egingo du
5. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
2 JARDUERA
Aurreko adierazlearekin bat, 2020ko bigarren hiruhilekoan JARDUERAK bere horretan segituko
duela uste dutenen kopurua % 63,3koa da, eta egoerak hobera egingo duela uste dutenena %
14,5ekoa. Baina laginaren % 22,2k uste du jarduerak okerrera egingo duela.
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
% 14,5
% 63,3
% 22,2
Hobera egingo du
Ez da aldaketarikegongo
Okerrera egingo du
6. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
Erantzunok ikusita, honako zalantza hau sortu zaigu: zer portaera izango dute saldutako kopuruek eta
prezioek, hau da, fakturazioaren eta jardueraren inguruko aurreikuspenen oinarrian dauden gakoek?
Emaitzek diote ESKABIDE-MAILAK hobera egingo duela. Ondoren agertzen den irudian ikus
daitekeenez, inkestari erantzun diotenen % 56,3k uste du bolumenean ez dela aldaketarik egongo, eta
% 26,7k hobera egingo duela. Enpresen % 17k, ordea, eskabideen bolumenak behera egingo duela
uste du.
3 ESKABIDEAK
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
% 26,7
% 56,3
% 17,0
Hobera egingo du
Ez da aldaketarikegongo
Okerrera egingo du
7. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
4 PREZIOAK
PREZIOEI dagokienez, emaitzak zertxobait hobeak dira: inkesta egin dutenen % 74,9k uste du
prezioek bere horretan jarraituko dutela bigarren hiruhilekoan. Gainerako enpresen artean, % 11,6k
erantzun du prezioak igo egingo direla eta % 13,5ek behera egingo dutela.
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
% 11,6
% 74,9
% 13,5
Handiagoak izangodira.
Ez da aldaketarikegongo.
Txikiagoak izango dira.
8. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
5 ERRENTAGARRITASUNA
Eragiketen ERRENTAGARRITASUNAREN inguruko aurreikuspenei dagokienez, inkestari erantzun
diotenen % 67,2k «berdin» jarraituko duela uste du, enpresen % 13,8ren iritziz, handiagoa izango da,
eta % 19k, azkenik, etekin txikiagoak espero ditu.
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
% 13,8
% 67,2
% 19,0
Handiagoa.
Berdina.
Txikiagoa.
9. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
6 INBERTSIOA
Orain arte azterturiko datuen arabera, egoera aurreko hiruhilekoan baino pixka bat hobea da. Eta,
ondoren ikusiko dugunez, badirudi enpresek ahalmen produktiboari eusteko asmoa dutela, eta, azken
finean, langileen kopurua handitzekoa.
INBERTSIO-BOLUMENARI dagokionez, enpresen % 64,6k uste du eutsi egingo diotela 2020ko
bigarren hiruhilekoan. % 18,3k, berriz, inbertsio-bolumenak gora egitea espero du. Horrenbestez,
gainerako % 17k uste du behera egingo duela.
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
% 18,3
% 64,6
% 17,0
Gora egingo du.
Ez da aldaketarikegongo.
Behera egingo du.
7 ENPLEGUA
10 . ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
Azkenik, enpresen % 77,8k erantzun du ENPLEGUAN ez dutela aldaketarik espero; % 13,8k langile-
taldea handitzeko itxaropena du eta % 8,4k guztiz kontrakoa, plantilla murriztu egingo duela.
2020KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
% 13,8
% 77,8
% 8,4
Gora egingo du.
Ez da aldaketarikegongo.
Behera egingo du.
2020KO BESTE ADIERAZLE BATZUK
8 KONFIANTZA-INDIZEA ETA ESPORTAZIOEN BILAKAERA
12. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
Aurreko adierazle guztiak (inguruneari buruzko iritzia izan ezik) gehitu eta haztatzen baditugu konfiantza-
indizea eskuratzeko, emaitza hau lortuko dugu: 51,6. Beraz, aurreko hiruhilekoko 42,2ko datuarekin
alderatuta hobekuntza izan da. Horrek esan nahi du enpresek ikuspegi baikorragoa dutela ekonomiak
2020ko bigarren hiruhilekoan izango duen bilakaerari buruz. Indizea 50 puntutik gora egonik, hedapen-
eremuan gaude. Datu hori bat dator beste esparru geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin, hala
nola Espainian (urtarrileko datua: 51,5) eta Eurogunean (urtarrileko datua: 51,3) jaso dituztenekin.
2020KO BESTE ADIERAZLE BATZUK
Amaitzeko, inkestako beste gai batzuetan izandako emaitzak aurkeztuko ditugu, aurretik azaldutako
indizearekin zerikusirik ez dutenak. Azken urteko esportazioen bilakaerari dagokionez, inkestatuen % 48,5ek
uste du bere horretan jarraitu duela eta % 27,9k hobera egin duela. % 23,5en iritzian, kanpoko salmentek
txarrera egin dute.
% 27,9
% 48,5
% 23,5 Hobera egin du.
Ez da aldaketarikegon.
Okerrera egin du.
13. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Departamento de Estudios
Azken urtean BERRIKUNTZARI EDO I+G EKIMENEI bideraturiko salmenten ehunekoari dagokionez,
inkestatuen % 77,5 balio minimoetan kokatzen da: % 0 eta % 1 artean. Bestalde, % 8,6k salmenten %
5 baino gehiago bideratzen du arlo horietara.
9 BERRIKUNTZA ETA I+G ALORREKO EKIMENAK
2020KO BESTE ADIERAZLE BATZUK
% 47,7
% 29,8
% 13,9
% 3,6 % 5,0
% 0,0
% 10,0
% 20,0
% 30,0
% 40,0
% 50,0
% 60,0
Ezer ez % 0 - % 1 % 1 - % 4,9 % 5 - % 9,9 > % 10
14. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
10 BEZEROEI KOBRATZEKO EPEAREN BILAKAERA
Inkestari erantzun diotenen % 78,8rentzat, BEZEROEI KOBRATZEKO EPEAN ez da aldaketarik egon
azken urte honetan, eta enpresen % 17,2ren esanetan, epea luzatu egin da. Hala, enpresen % 4k
erantzun du kobratzeko epea laburtu egin dela.
2020KO BESTE ADIERAZLE BATZUK
% 17,2
% 78,8
% 4,0
Handitu egin da.
Ez da aldaketarik egon.
Murriztu egin da.
15. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
Amaitzeko, inkestatuen % 80,1ek erantzun du BANKUEN FINANTZAKETA ESKURATZEKO aukerak
berdin jarraitu duela azken urtean. Gainerako enpresen artean, % 11,3k dio hobetu egin dela, eta %
8,6k lehen baino zailagoa dela finantzaketa lortzea.
11 BANKUEN FINANTZAKETA ESKURATZEKO ERRAZTASUNA
2020KO BESTE ADIERAZLE BATZUK
% 11,3
% 80,1
% 8,6
Hobera egin du.
Ez da aldaketarikegon.
Okerrera egin du.
2020AN ADIERAZLEAK IZAN DUEN
BILAKAERAREN LABURPEN-GRAFIKOA
17. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
Hurrengo irudian ikus daitezke aztertutako azken bi hiruhilekoetako adierazle partzialen eta
aurreikuspen orokorraren balioak.
12 ENPRESEN AURREIKUSPENAK
2020AN ADIERAZLEAK IZAN DUEN BILAKAERAREN LABURPEN-GRAFIKOA
Fakturazioa Jarduera Eskabideak Prezioak Errentagarritasuna Langileak Inbertsioa
2020ko 1. hiruhil. 48,2 39 46,5 46,6 45,1 50,3 48
2020ko 2. hiruhil. 56,1 46,1 54,8 49 47,4 52,7 50,6
35
40
45
50
55
60
65
70
Enpresen aurreikuspenak
46,2
51,6
18. ORRIA ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA
Fitxa teknikoa eta metodologia
EAEko 400 enpresari egin zaie inkesta