Download - Suiza
1.KOKAPEN
GEOGRAFIKOA:
DESKRIBAPEN
ZABALA:
Locarno Suizako hegoaldean kokatzen da. Alpe
Suizoen ondoan eta Maggiore lakuaren ertzean. Tesino
kantoiaren barruan kokatzen da. Locarno Tesinoko
hirugarren hiririk garrantzitsuena da. Bellinzona eta
Lugano eskubitan daude.
Locarnoko bandera:
Tesino kantoia:
ERLIEBEA:
Ipar aldea menditsua da, ondoan Alpe Suizoak
daudelako eta asteburutan mendizale asko ibiltzen da.
Maggiore lakua ere aurki dezakegu: 66 kilometro
dauzka laku honek. Bertan bizi den %20a Suizakoa da
eta %80a berriz Italiakoa. Hegoaldean haranak eta
muinoak daude.
Maggiore lakua:
2.EKONOMIA:
-Lanbideak:
Lehenengo sektorea: Ekonomian oso toki txikia
okupatzen du lehenengo sektoreak. Produktu
biologikoak garrantzi handia daukate eta produktu
hauen kontrola oso zorrotza da. Nestlé da sektore
honetako enpresarik garrantzitsuena.
-Bigarren sektorea: 70. hamarkadatik atzera doa
sektore hau; alde batetik gastoak altuak direlako eta
bestalde produkzioa Asia eta Europara joan delako.
Hala ere, mekanika, elektronika, teknologia eta kimika
enpresa oso garrantzitsuak daude: Novartis, farmazia
enpresa oso garrantzitsua da; Swatch, Richemont eta
Rolex (ordulari taldeak), Hoffman- La Roche
(medikuntza enpresak).
Bigarren Sektorea:
-Hirugarren sektorea:
Banku, turismo eta ingenieritzari esker
gora doa sektore hau, bertako
bizimailarekin batera.
Biztanleak:
Locarnon 14.509 pertsona bizi dira gutxi gora behera.
Bertan erabiltzen den dirua franko suizoa da.
3.KULTURA:
-Eraikinak: Locarno oso atsegina eta erosoa da. Buelta
bat eman dezakezu bere kaleetatik, zerbait hartu
kafetegi edo jatetxe batean, bertako lorategiak
bisitatu kamelia eta magnoliaz beteta daudenak. Baita
funikularra hartu eta bertako muinoak ezagutu ere;
edo bertako laku garrantzitsua. Plaza bat ere ikus
daiteke oso garrantzitsua dena: Piazza Grande du
izena. Bertan urtero zinema jaialdia ospatzen da
abuztuan. Alde zaharrean Castello Visconteo izeneko
XXII. Mendeko gaztelu zahar bat dago. Muino
batean Madonna del Sasso eliza aurki dezakegu.
Castello
Visconteo
Piazza Grande
Madonna del
Sasso:
-Gastronomia: Suizako gastronomiak barietate haundia
dauka Alemania, Frantzia eta Italiako eraginagatik.
Gazta Frantziatik ekarria, Alemaniatik saltxitxak eta
Italiatik berriz pasta eta pizza.
OHITURAK ETA
JAIAK:
El mercantino merkatua hilabeteko lehenengo
asteartetan ospatzen da. Bertako produktuak eta
antzinako gauzak saltzen dira.
Udan zinemaldia ospatzen da
eta Festival dei fiori
Martxoan eta Apirilean. Il
Film Festival, urtero sari bat
ematen da, gepardo baten
itxura daukana.
--
LO GERATZEKO
TOKIAK:
- Locarnoko paisaiak oso politak dira. Lakurantz
begira, Gaiteran, hotel bat
gomendatuko nizueke deskantzatzen
geratzeko: Romada Horel Amadia,
lau izarrekoa.
-Udan eguraldi ona egiten du eta neguan berriz hotz
handia. Aproposena udan joatea litzateke, lakuan
bainatzeko; baita ordu erdira dagoen Brontalloko
ibaian(Ovi); hemen Red Bull saltoa ikus daiteke. Salto
horrek 27 metroko sakonera du. Maiatzak 22an
ospatzen da.
Red Bull-eko saltoa:
-Oharrak: Locarnon gehienak alemaniera eta italianera
hitz egiten dute. Gainera dirua Franko Suizoa da.
Espainiako diruarekin konparatuz, frankoak 15 xentimo
gehiago balio du.
Hauek dira Suizan hitz egiten diren hizkuntzak:
Ni aurtengo neguan Suizan egon naiz, martxoan
konkretuki. Asko gustatu zait, gauza asko ikusi ditut,
herrixka oso politak, hiri oso txukunak, janari oso
goxoa…Berriz bueltatzekotan udara izatea gustatuko
litzaidake, paisaia asko aldatzen dela konturatu bainaiz
eta gainera aktibitate gehiago egin daitezke: ibaian
bainatu, helikopteroan ibili, mendira joan buelta bat
ematera,…
Suizako helikopteroa:
Ibaietan bainatu
Unai Etxepare